XIXURRITZ 2022-2023
ONGI ETORRI XIXURRITZ ALDIZKARIRA!
2022/2023 IKASTURTEAN ZEHAR PEDRO M. OTAÑO HERRI
ESKOLAN GERTATUTAKO GORA-BEHEREN BERRI EMANGO
DIZUEN ALDIZKARIA DUZUE HAU.
ALDIZKARI HONEN SORKUNTZAN ADIN GUZTIKO
HAURREK PARTE HARTU DUTE, BAKOITZAK BERE NEURRIAN.
ZUEN GUSTOKOA IZANGO DELAKOAN, GOZATU!
¡BIENVENIDO/AS A XIXURRITZ!
ESTA REVISTA RECOGE LO ACONTECIDO DURANTE EL CURSO
2022/2023 EN PEDRO Mª OTAÑO HERRI ESKOLA. EN LA CREACIÓN DE ESTA REVISTA HA PARTICIPADO TODO EL ALUMNADO, CADA UNO/A EN SU MEDIDA.
ESPEREMOS QUE SEA DE VUESTRO AGRADO. ¡DISFRUTADLO!
URTEKARIA 4. or BARRASKILO FESTA 14. or METAMORFOSIA 15. or AMESTU DUGU! 18. or BEIZAMA 20. or ERREZETA: TALOA 22. or KOMIKIA 23. or ENGLISH CORNER 24. or ELKARRIZKETA: GALDER EZPONDA 26. or ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ZIZURKILEN 28. or AURKIBIDEA
Beirera gaua pasatzera
2022ko irailaren 28tik 30ra Beireko barnetegian izan ziren Pedro Maria Otaño eskolako LH4-LH5-LH6 mailako ikasle eta irakasle batzuk. Horretarako, bezperan ikasleek gurasoekin batera prestatu zituzten maletak .
Egun bakoitzean ekintza desberdinak izan zituzten, besteak beste, Beireko herria bisita, Oliteko gaztelua ezagutu, barnetegia ikusi, mahatsa bildu, muztioa egin, Horretaz gain, gauean linternekin lagundutako jolasak eta diskoteka egin zuten.
Eskolara iristean, artean etxekoek dastatu
1
FRUTA FESTA b
2022ko urriaren 5ean ospatu zen fruta festa Pedro Maria Otañon. Honen helburua osasuntsu jateko ohitura hartzea da.
Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleak fruta garbitu eta zatitu ondoren, frontoian jarritako mahai luzeetan fruta jarri zuten. Gelaz gela hauetatik pasatzen joan ziren bakoitzak gustokoa zuen fruta zatia hartuz. Festa hori astelehen eta asteazkenetan fruta ekarri behar dela gogorarazteko ere ospatu zen.
2
AZOKA
Zizurkilen, Azoka festa ospatu zen 2022ko urriaren 9an.
Lortzen den dirua El Salvadorko Segundo Monteseko Henry Ortiz ikastetxerai bidaltzen da, Zizurkil herriarekin anaieratuta dagoelako eta beraiek Pedro Maria Otañoko ikasleek baino baldintza kaskarragoak dituztelako.
Ekintza goizean 9:30 hasi eta 13:30 inguruan bukatu zen. 3. eta 4. mailakoak eskolako baratza eta oilotegitik lortutako produktuak eta familien borondatez jasotakoak saldu zituzten
Erosle asko gerturatu zen saltokira eta gelan gezurretazko diruarekin praktikatzen aritu baziren ere, azokan erne aritu behar izan zuten diru hartu emanetan ez despistatzeko.
3
EUSKARA ASTEA
Euskara astea urtero ospatzen den ekitaldia da, euskaraz hitz egitearen beharra azpimarratzeko. Euskara, hizkuntz gutxitua denez, oztopoz beteta aurkitzen da eta herritar askoren nahia hau zabaltzea eta indartzea da.
Ekitaldi honekin bat eginez, eskolan Euskara bultzatzeko sortutako txapak (aho bizi, belarri prest eta bihotz bero) eta kartelak erabili dituzte Zizurkilgo Pedro Maria Otañon. Horretaz gain, aurten geletako ateetan zintzilikatzeko txartelak sortu dira eta ekintzaren bat kanpoan egiterakoan txapak jantzi eta txartela gelako ate kanpoan jarri da.
Txarteletan jarritako konpromezuetako
batzuk hauek izan dira: Euskaraz hitz egingo dugu, badakigulako!, Euskaraz hitz egingo dugu, nahi dugulako!
Pedro Maria Otañoko ikasleek gogoratu diguten bezala, ez da euskara astean bakarrik euskaraz mintzatzea, egunero baizik
4
JOLAS TUTORIZATUAK
Urtero bezela Pedro Maria Otañoko ikasleek jolas tutorizatuak antolatu dituzte.
Helburua elkarrekin jolastuz euskara lantzea izan zen. Horregatik, eta iaz balorazio positiboa egin zenez, 2023ko martxoak 1ean hasi ziren jolas tutorizatuak antolatzen.
Azteazkenetan eraman dira aurrera patio garaian eta sei astez iraun dute.
Jolasak hauek izan dira: jeroglifikoak, Harri orri ar, sokasaltoa, goma jolasa, Krokodilo jauna eta ordengailu jolasak.
LH1, 2, 3, 4 eta 5 mailako ikasleak nahastuta jolastu dira eta HHkoek berriz, nahi zuten jolaselan hartu dute parte. Lh 6ko ikasleak tutore lanak egin dituzte gainerako ikasleei laguntzeko.
5
SUKALDARITZA TAILERRA
Pedro Maria Otaño herri eskolan sukaldatzen aritu dira, hainbat bolondresekin batera.
2023ko martxoaren 9an hasi eta maiatzaren 26a bitarte egin dituzte tailerrak. Lh 1, 2 eta 3ko ikasleak ostegunetan aritu dira jo eta ke sukaldatzen eta ostiraletan berriz, Lh 4, 5 eta 6ko ikasleak.
Ikasleen Ametsarekin atera zen ideia eta emaitza ezin hobea eman du, horregatik hurrengo ikasturtean ere ekintza honekin jarraituko dute.
Ikasleak sukaldatzen
6
ANTZERKI ASTEA
Pedro Maria Otañoko LH1ekoek eta LH6eko ikasleek eta aktore batzuk antzerki bitxi-bitxiak aurkeztu zituzten Joxe Arregi plazan.
Martxoaren 27an hasi zen antzerki astea eta egun ezberdinetan, hauek ikustera joan ziren Pedro Maria Otañoko ikasleak. Lehenengo, 4. eta 5. mailako ikasleak 6. mailakoen antzerkia ikustera eta entzutera joan ziren. Beste egun batean berriz, 2., 3. eta 6. mailakoek 1go mailakoen antzerkiaz gozatu ahal izan zuten.
Antzerkilarientzat prestaketa handia suposatu zuen arren, dirudienez, bidean asko ikasi zuten: lotsa gainditzen, euskera hobetzen, ahotsa ondo erabiltzen, gorputz adierazpena lantzen eta jende aurrean hitz egiten.
7
BIZIPOZA
2023ko martxoak 14an ospatu zen bizipoza.
Zizurkilgo Pedro Maria Otaño
herri eskolara, Porrotx etorri zen
Bizipoza zer den azaltzera.
Berak kontatu zuenez, elkarte txikiz osaturiko elkarte bat da eta hauek inklusioaren alde lana
egiten dute. Hauen ustetan munduak denontzat izan beharko luke eta hori da beraien lema.
Mediatekan elkartu ziren alde batetik Haur Hezkuntzako
ikasleak eta beste saio batean Lehen Hezkuntzakoak.
8
Piktogramen lanketa Zizurkilgo herrian
Pedro Maria Otaño eskolan piktogramen lanketan aritu dira. Eskolan barrena piktogramak non falta diren aztertu zituzten ikasleek, bertako gelak, pasilu eta ikastetxeko gune ezberdinak behatuz.
Ekintza honen helburua, jendeari, ikusmenaren bidez, gune desberdinak identifikatzeko laguntza eskaintzea izan da.
Maiatzaren azken astean piktogramak herrian jarri zituzten.
Hauek izan dira piktogramak jarri diren leku publiko batzuk: Udaletxea, udal bulegoak, Atxulondo plaza, Plazida Otaño liburutegia, tren geltokian, gaztezulon, etab.
Ekintza esanguratsua izan da solitaritatea eta enpatia txertatuz.
9
Pedro Maria Otaño eskolan amestu egin dugu. Ametsa eskolan murgildu zen, bertako partaideek nolako eskola nahiko luteketen irudikatuz eta beraien ametsak kontutan hartzeko proposamenak luzatu zituzten.
Ametsa Maiatzaren 4tik-12ra bitarte izan zen eta ikasle-irakasle-familia eta langileak parte hartu ahal izan zuten.
Partaidetzakoak bideo bat grabatu zuten eta HH2tik hasi eta HH5teko ikasleen geletara joan ziren, ametsa zer zen azaltzera. Bestalde, gurasoek bideo bat grabatu zuten parte hartze handiagoa izateko eta jendea animatzeko.
Bozka, paperez eta on linez egin zezaketen gurasoek eta Otañoko ikasleek paperez ere egin zuten.
Gehien bozkatutako ametsa aurrera eramango da otañotarrek aspaldidanik egiten duten moduan.
AMETSA
10
2 E T A 3 U R T E K O A K
UDAZKENEAN ESKOLA INGURUAN
HAINBAT XOMORRO BILATZEN ETA
EZAGUTZEN IBILI GINEN. ESKOLA
INGURUA OSO ABERATSA DA, XOMORROENTZAKO ETXEA ETA GUZTI DU!
NEGUAN GURE GORPUTZARI ERREPARATU
DIOGU. MAGIKOA DA, GAUZA PILA EGIN
DITZAKEGU: KORRI, JAN, DANTZA, SUKALDATU, USAITU, TXIRIBUELTA
EGIN...
UDABERRIAN BARRASKILO BAT AZALDU
ZAIGU ESKOLAN, ZER JATEN DUEN
BEGIRA ARITU GARA. LETXUGA ETA
BELARRA GUSTOKO DITU.
BASERRITARRAK, ORDEA, EZ DU
BARRASKILOA BERE LETXUGETAN GUSTOKO. BASERRIA! HAU ANIMALI PILA!.
11
12
13
14
AMESTU DUGU!
Zizurkilgo Pedro Mari Otaño Herri Eskolak, 2003-2004 ikasturtean, gaur egun oinarri dituen zutabeak finkatu zituen. Ikasleek, irakasleek, familiek eta herriko hainbat eragilek egindako ametsetatik eraiki ziren. Ametsak mota askotarikoak izan ziren: batzuentzat, euskararen erabilera sustatzea zen garrantzitsua, beste batzuentzat, eskola herrian funtsezko ardatz bilakatzea. Euskal kultura eta ohiturak indartuko zituen eskola izatea nahi zuten askok, harreman osasuntsuak bultzatuko zituena beste hainbatek, aniztasuna kontuan hartuta inklusioa bermatuko zuena besteek. Zerrenda luzea izan zen, eta denak hiru lan-talde edo batzordetan banatu ziren. Urtetan zehar, horiek gauzatzeko elkar-lanean aritu gara Otañon.
Hogei urte horietan, ikasle eta familia ugari bildu ditu eskolak, hainbat irakasle eta langile ezagutu ditu, eta, nola ez, herriko eragile eta elkarteekin batera lanean aritu da. Urteak pasa ahala, ikasle, familia, irakasle eta langileak aldatzen joan dira, baita behar eta lehentasunak ere. Horri erantzun egokia emateko, amets egitea tresna ezin hobea da. Amesteak ilusioa pizten du; amesteak errealitatea eraldatzea ahalbidetzen du.
15
Eta hori da P.M. Otaño Herri Eskolak 23/24 ikasturtean egin duena: AMETS EGIN.
Zalantzarik gabe ikasturte honetako ekimen garrantzitsuenetako bat izan da.
Ametsak postontzian sartu edo inprimaki bidez helarazteko aukera Maiatzaren
4tik 12ra luzatu den arren, ekimen honek ikasturte osoa hartu du.
Urriaren 10ean Maria Luisa Jaussiren ahotik Ikas-Komunitateetan amtes egiteak duen garrantzia entzun ahal izan genuen lehen aldiz.
Azaroaren 21ean, Otañon Badator izenarekin 2003-2004 ikasturtean amets egin zuten ikasle ohi, irakasle ohi, famili ohi, alkate ohi eta eragile ohiek garai hartako ametsaren prozesuaren transmisioa egin ziguten.
Amets egin duten beste eskolen esperientziak oinarri hartuta irakasle arteko tertulia ere gauzatu da.
Amets Taldea funtsezkoa izan da, batik bat, familien parte hartzea bultzatzeko. Amets taldeak maiatzari begirako lehen giroketa lana egin du:
P.M. Otaño Herri Eskola : EL SUEÑO. Ha sido sin duda una de las iniciativas más importantes de este curso. Aunque la posibilidad de introducir los sueños en el buzón o hacerlos llegar por formulario se ha ampliado del 4 al 12 de mayo, esta iniciativa ha abarcado todo el curso escolar. La participación ha sido amplia y los sueños recibidos numerosos. A partir del curso 2023/2024 comenzaremos a dar pasos para hacer realidad estos sueños y no cesaremos hasta que nuestros sueños se hagan realidad.
16
BEIZAMA
Maiatzaren 22tik 23ra LH1, LH2 eta LH3koak Beizamara joan ginen gaua pasatzera; batzuentzat lehenengo aldia zen eta urduri xamar ginen, baina gogotsu!
9:30etan autobusa gure bila etorri zen. Iritsi bezain laister xira jantzi behar izan genuen euria egiten zuelako.
Herriko frontoian monitoreak gure zain genituen: Asier, Oier eta Iñigo. Hamaiketakoa jan ostean, ekintzekin hasi ginen:
6taldetan banatu
ziguten eta baratzaren
inguruko galderak egin zizkiguten.
Aterpetxeko animaliak ezagutzera joan ginen: astoa, untxia eta oiloak. Jaten eman genien eta ukitzeko aukera ere izan genuen.
Eguraldi exkaxa egiten zuenez etxetik ekarritako bazkaria aterpetxe barruan jan genuen. Bazkari bakoitzaren aurretik abestu egiten genuen.
Ondoren, bakoitzak bere ohea aukeratu zuen eta maletak desegin genituen.
LH1
17
Arratsalderako berriro taldeetan banatu ginen eta aldatzen joan ginen denek
dena egin arte!
Eguna bukatzeko, pijama jantzi eta afaltzera jetsi ginen. Indarrak hartu eta diskofesta hasi genuen, dantza asko egin genuen!!! Leher eginda lotara joan ginen.
Asteartean, gosari ederra prestatu genuen. Maletak egiten bukatu eta
gero frontoira joan ginen.
Oraingoan 2 talde egin zizkiguten, bat ogia egitera joan zen eta
bestea jolasak egitera.
Hamaiketakoa eta gero, taldeak aldatu genituen.
Autobusa etorri aurretik herriko
tabernara joan ginen bazkaltzera.
Gero eskolara itzuli ginen.
18
19
20
ENGLISH CORNER
CLICK ON THE PICTURES, PLAY AND ENJOY IT!! 21
22
GALDER EZPONDA
Galder Ezpondak Hondarribiko Ama Guadalupekoa traineruan egiten du arraun. Aurten P.Mª Otañon Lehen Hezkuntzako 3. Mailan irakasten du.
Nongoa zara eta non bizi zara?
Hondabirrikoa naiz eta bizitza guztianhanbiziizannaiz.
Txikiazineneanzeramesten zenuen?
Ba ezdakit ,ez daukat zerbait konkretunahinuenoroitzapenik. Badakit beti kirola egitea asko gustatu zaidala, horregatik probatu nituen kirol pila bat. Kirolarekin zer ikusia zuen zerbaitanlana egiteapentsatzen nuen eta horregatik ikasi nuen gorputz hezkuntza irakaslea izateko.
Txikitatik guztatzen al zaizu arrauna?
Bai, Hondarribin badago ohitura arraunarekiko etatxikitatikikusi izanditutestropadak,horregatik izena eman nuen arraunean hasteko.
Zergatik hasi zinen arraunean?
Hasi nintzen nire amak izena emanzuelako.Futboleanjolasten negoen, esku baloiean, baita judoan ere baina hauek kurtsoan zehar egiten ziren eta udan zerbait egiteko esan zidan amak, zerbait frogatzeko etaarrauneanapuntatuzidan.
Zure familian badago arraunlaririk?
Ez. Egia da ni hasi nintzenean lehengusu bat zebilela baino hemezortzi urterekin utzi zuen. Aurrerago arrebaetalehengusugehiagohasi ziren baino denbora gehiago dabilenaninaiz.
“Hondarribin badago ohitura arraunarekiko eta txikitatik ikusi izan ditut estropadak, horregatik izena eman nuen arraunean hasteko.”
Nondikdatorarrauna?
Esaten dute arrauna herri bakoitzean zeuden itsasontziak euren artean zuten lehiaren ondorioz sortu zela Hauek arrainez beteta zetozenean ea nor iristen zen lehenago portura, hauei prezio hobean ordaintzen bazioten arraina.Lehiahortikanhasiziren estropadak
hilabeteetaerdianzehar, baina azaroan hasten gara entrenatzen eta lehia uztailetik aurrera da. Honek eskatzen du urte guztian zehar zaintzea eta entrenatzea. Hasieran 4-5 egun astean eta otsailetik aurrera 6 egun, hau da, egun bat jai eta besteguztietanentrenatu.
Zein da zure lekua traineruan?
3 postu desberdinetan ibiltzen naiz normalean. Badakizue traineruak babor eta estribor aldeak dituela eta ni beti baborretikibiltzennaiz, bosteko postuan, seikoan eta batzuetan, aurrean aurrekalaria bezala.
Gustatuko al litzaizuke patroiaizatea?
Txikitan probatu nuen eta ibili nintzenbainaezzitzaidanaskorik gustatzen. Nahiko aspergarria egiten zitzaidan.Nik nahaiago nuen nik arraun egitea, hobeto pasatzennuen.
Arrauna kirol gogorra da? Zenbatentrenatzenduzue?
Beno, bai, gogorra da. Guk estropadak ditugu bi
Beste arrazoi bat besteei aginduakemateaetadirijitzea ez da nire gustukoa, nahaiago dut nikarrauneginetanekatu.
ELKARRIZKETA
23
Zenbat enbarkazio mota daude eta zein duzu gustukoena?
Hondarribianhasieranmugikorra egiten dugu eta gero ia 18tik aurrerabankufijoa.Bankufjoan oraindik ibiltzen gara. Gainera, batelakerebadaude,4 pertsona eta patroia; trainerillak 6 pertsona eta patroia, etaazkenik,trainerua13 pertsonaetapatroia,etahauda nerigehiengustatzen zaidana.
Zenbatneurtzenetapisatzen dutrainerubatek?
Bua!, ba neurtu ez dakit baina pixatu bai. Arauetan dago ezin duela 200 kg baina gutxiago pixatu. Estropada ondoren askotan pisatzen digute ontzia eta 200 kg baina gutxiago pisatzen badu kanporatzen gaituzte.
“Lehenengo aldiz arraun eginnueneanHondarribiko traineruakin, ligan irabazi genuen estropadak ilusio handia egin zidan, nere debuta izan baitzen eta irabazteaosopolita.Gero, Kontxako bandera irabazi nueneanerebai.”
Zein da ilusio gehien egin dizunikurrina?
Biesangoditut,ezindutbakarra aukeratu.Lehenengoaldizarraun egin nuenean, Hondarribiko traineruakin,liganirabazigenuen estropadak ilusio handia egin zidan, nere debuta izan baitzen eta irabaztea oso polita . Gero, Kontxako bandera irabazi nuenean ere bai. Azkenean da txikitan arraunean hasten zareneandenokdaukagunamets hori lortzea, hau da, Kontxako ikurrina irabaztea. Niretzat lehenengoaldizirabazi nueneanosobereziaizanzen.
Arraunlaria ez bazina zer kirol egitea gustatuko litzaizuke?
Arraunean hasi nintzenean futbolean eta eskubaloian ibiltzen nintzen.Bidasoan jokatzennuen eskubaloiean etaosooroitzapen ona dut. Futbola ez zitzaidan askogustatzen.
Zer gustatzen zaizu egitea zureaisialdian?
Gehien bat mendira joatea eta lagunekin denborapasatzea.
Gustura al zaude irakasle lanetan?
Bai, oso gustura. Nik beste lan batzuk ere egin ditut, jangela bateanegon nintzen,gero5urte lan egin nuen pintura ekoizten zuten fabrika batean. Ondoren, irakasle bezala hasi nintzen eta osogusturanago.
Zein da zure janari gustukoena?
Bua! Ez dakit hainbeste daude!!! baina nik usten dut txipiroiak direla,,...bai, txipiroiak.
Munduko arazoetatik zeinek kezkatzen zaitu gehien?
Ba dauden gerra guztiak. Badakigu mundu guztian zehar pila bat daudela. Batez ere kaltetuenak haurrak direla eta guk haurrekin lan egiten dugunok, ikusita hauek helduen kulparengatik zenbat sufritzen duten… osogogorraegitenzait.
“Dauden gerra guztiak asko kezkatzen naute Mundu guztian zehar pila bat daude eta beti kaltetuenak haurrakdira”
Aldaketa klimatikoak kezkatzenzaitu?
Bai, azkenean nabaritzen da zer eraginduengizartearekiko.Gure kirolaosolotutadagoklimarekin gu uretan gaude egunero eta eguraldian sumatzenda
Kontatuko al diguzu anekdotarenbat
Behin joan ginen txapelketa batera Frantziara. Guk estropara joan baino egun bat lehenago remolkean gauzak prestatzen ditugu eta deskuidoz ahaztuzitzaigunarraunaksartzea eta dena montatzen hasi ginenean konturatu ginen ez zeudela arraunak remolkean. Entrenatzaileari esan genionean kristo bronka bota zigun etaazkeneangurasobatek ekarri zizkigun bere furgonetan eta asko eskertu genizkion aurranik gabe ezin baitaeginarraunik.
Eskerrik asko Galder!!
5. maila
24
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ZIZURKILEN
EOLIKOAK JARRI ALA EZ?
Gure gizartean energia gaia puri-purian dago. Iaz Ukraniako gerrarekin batera energiaren kostua ikaragarri igo zen eta jendea oso kezkatua ibili zen diru gehiegi zela eta, ezin zuela gasa eta argiaren faktura ordaindu. Berriz energia berriztagarriak mahai gainean ipini ziren, gertukoak, bukaezinak eta kutsadura
gutxiago sortzen dute eta.
Horretaz gain, aurten Agenda 2030ean
energia gaia landu dugu. Ekintza dezente
egin ditugu: galdetegi bat, tertulia, fitxak…
Bukaeran udalarekin batera konpromezu
batzuk hartu ditugu. Energia berriztagarriek
abantaila asko dauzkate baina garatuenak, hau da, eolikoak desabantaila batzuk ere badauzka. Hori dela eta, Zizurkilen energia
berriztagarriak garatuak dauden ala ez
aztertu dugu eta horretarako Ainhoa Azpeitia (Zizurkilgo udaleko ingurumena eta landa garapenerako teknikaria) elkarrizketatu dugu.
Zizurkilgo herritarrek energiarekiko dituzten ohiturak
ERREPORTAJEA
25
ELKARRIZKETA
AINHOA AZPEITIA (Zizurkilgo Udaleko Ingurumena eta Landa Garapeneko Teknikaria)
Zenbat urte daramatzazu Zizurkilgo
Udaletxean lanean?
2001ean hasi nintzen, orain dela 22 urte.
Zein aurrera pauso eman ditu Udalak energiari dagokionez? Zein aldaketa egin
dira herrian?
Azkeneko urteetan saiatu gara energia kontsumoa gutxitzen, ni nabilenetik, behintzat, horretan gabiltza. Energi kontsumoa
gutxitzeko, zer egin da? Alde batetik, kaleko argiterian eta udal eraikinetan kontsumo baxuko bonbillak jarri dira, led bonbillak, bonbilla horiek gutxiago kontsumitzen dute. Horretaz gain, argiteri publikoa, kaleko argiak, programatuta daude, kanpoan gutxi ikusten hasten denean piztu daitezen. Beste alde batetik, bakoitzak bere kotxea erabili beharrean garraio publikoa indartzeko autobus zerbitzuetan ordutegia gehitzeko lan egin zuen udalak.
Gabonetako apaingarriekin ere lan handia egin zen. Azkeneko urteetan, beste herri batzuetan entzun dugu hasi direla gabonetako bonbilla-apaingarri gutxiago jartzen. Ba, Zizurkilen urteak daramatzagu gabonetan bonbillak jartzen ez ditugula. Beste modu batean apaintzen da herria eta horretan zuek ere parte hartu duzue gabonetako apaingarri jasangarriak egiten; material berriztagarriekin eta eskulanekin apaindu dugu herria energia kontsumitu gabe.
Beraz, batetik, horrelako ekintza handiak eta bestetik, horrelako ekintza xumeak egiten saiatu gara. Gure lehenengo-lehenengo helburua hori izan da, kontsumoa murriztea, beharrezkoa dugun hori bakarrik erabiltzea. Behin lortzen dugunean energia- kontsumoa gutxitzea, orain, saiatu behar dugu kontsumitu behar dugun energia hori iturri berriztagarrietatik lortzen. Beraz, hori bigarren urratsa izango litzateke, behar dugun energia ea iturri berriztagarriekin osatzerik badugun.
Udalak laguntzen al die herritarrei energia gutxiago kontsumitzen (bide gorriak, autobus ordutegiak )?
Bai, saiatu gara gauzak egiten eta gauzak egin dira, gero norberaren erabakia ere izaten da, herritar bakoitzaren erabakia. Saiatu gara baliabideak jartzen. Bidegorria egin zen: Zizurkil-Asteasuko bidegorria. Hor enpresa asko daude eta enpresa horietara kotxez joan beharrean, bizikletaz ere lanera joateko aukera badago. Bestetik, lehen ere esan dudan bezala, garraio publikoa eta autobus zerbitzua indartzen saiatu gara. Hori Tolosaldea mailan egiten dugu, ez Zizurkilen bakarrik, Zizurkilek ez baitauka bere autobus propioa. Bestalde, aipatu berri ditugun bidegorria eta garraio publikoa indartzeaz gain, egin izan ditugu kontsumoa eta energia murrizteko “tailerrak”. Herritarrei eskaini eta zabaldu izan zaizkie doako tailerrak kontsumoa murrizteko aholkuak emanez, eta faktura ulertzeko ere bai, non kontsumitzen dugun gehiago… Egin dira sentsibilizazio lanak: udal batek ezin dio esan herritar bati nola kontsumitu behar duen energia, ezin du derrigortu, baina baliabideak
ERREPORTAJEA
26
eman dizkiegu, eta baliabiderik nagusiena informazioa da. Beraz, bide horretatik joan gara.
Nork erabiliko du/ zertan erabiliko da herrian sortutako energia (eguzki plaketatik sortutakoa…)?
Momentuz Zizurkilek berak, Udalak, ez du energia sortzen. Orain arte egin duguna da energia kontsumitu. Orain, berriz, hasi gara bigarren pausoa ematen, hau da, energia berriztagarriak ezartzen. Eguzki plakak jarriko dira lau eraikinetan: Otañoko teilatuan, Zizurkil goiko Iriarte kultur etxean, San Millan eskolan eta Zubimuxu ikastolan ere jarriko dira Baina hortik sortutako energia ez da izango udal eraikinetan kontsumitzeko bakarrik, baizik eta etxeetan kontsumitzen duzuen energiaren zati bat ere plaka horietatik kontsumitu ahal izango da. Horretarako komunitate energetiko bat sortu da; komunitate energetiko hori herritar guztiei dago irekita, hau da, herritar batek edo atxikitu nahi duen edozein familiak deituko du horretarako dagoen telefono zenbakira eta adieraziko du interesatzen zaiola bere etxean kontsumitzen duen energiaren zati bat plaka horietatik hartzea. Beraz, nahi izanez gero, familia batek egin behar duena da, elkarte energetiko horretan izena eman eta horrela ahalko luke kontsumitzen duen energiaren zati bat, plaka horietatik kontsumitu. Udala ere elkarte horretan egongo da. Beraz, energia horretaz baliatuko gara udal eraikinetan eta komunitate energetikoan sartzen diren familiak. Eta kontuan izan, orain izango dela energia berriztagarri hori sortzen hasten garen lehenengo aldia; orain arte udalak egin duena izan da bere eraikin publikoetan eta argiterian energia kontsumitu, ez sortu.
Jakin dugu Zizurkilgo eremu batean, Ezkeltzun, parke eoliko bat eraikitzeko egitasmoa dagoela. Gaiari buruz zerbait azaldu diezagukezu?
Bai… Orain dela urte bat, iritsi zitzaigun udaletxera enpresa baten eskutik AndatzaEzkeltzun lau haize-sorgailu jarri nahi zituztela eta parke eoliko bat jartzeko asmoa… Momentuz asmoa da, proiektua aurkezten denetik gauzatzen den arte baimenak behar ditu, ez dago bakarrik udalaren esku, udala hor ingurumen aldetik sortu dezakeen inpaktuen inguruko txostenak eta egiten ari da, baina beste erakunde batzuen eskutan dago, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailaren esku dago. Momentuz asmo hori, itxura denez, geratuta dago. Asmoa bazegoen, mahai gainean dago asmo hori… 4 dorre dira, 4 sorgailu, 200 metrokoak… Kezka sortzen digu herrian ez bakarrik haize-sorgailuek baizik eta instalazio hori guztia egiteko bidean egin beharreko pistak eta errepide berriak. Hori guztia Ezkeltzuko mendi puntan egin nahi dute. Ezkeltzu herrian oso maitatua den mendia da eta beste erabilerak dauzkan mendia… Orduan kezka daukagu. Horren gainean gaude. Momentuz, esaten dute asmoa geratuta dagoela eta hor jarraitu beharko dugu… zertan den eta… adi!
Parke eolikotik lortutako energia zertan erabiliko litzateke?
Ikusten al dituzue tentsio altuko kableak? Ba al dakizue zer diren tentsio altuko kableak?
Dorreak eta ikusten dituzue? Hori dena sare bat sortuta dago. Sare horien bidez argindarra herrietan, probintzietan eta hirietan barrena garraiatzen da, baita herrialde batzuetatik besteetara ere. Sormen puntu batzuk daude, toki batzuetan sortzen dira eta kable horien bidez garraiatua izaten da eraikin guztietara. Ezkeltzun sortuko den energia eraman nahi dute Adunan dagoen zentral batera eta gero hortik sare orokorrera banatu. Orduan, non erabilia izango den? Azkeneko puntua ez dakigu, baina sartuko litzateke sare orokorrean eta gero beharra dagoen tokietan kontsumituko litzateke. Han sortuko da, Ezkeltzun, baina ez da bakarrik Zizurkilen kontsumituko den energia bat edo kontsumitu nahi duten energia bat baizik eta han sortu eta sare orokorrera saldu egingo dute. Azkenean negozio bat da enpresa pribatu batek interesa dauka, hor jarri nahi du, hori sortuko du, baina negozio bat da eta saldu egingo da eta kontsumitzen duenak ordainduko du.
ERREPORTAJEA
27
ZIZURKILEN ENERGIA SORTZEN AL DA?
Zizurkilen, beste leku batzuetan bezala energia trantsizio unean gaude. Zer esan nahi du honek? ”Momentuz Zizurkilek berak, Udalak, ez du energia sortzen. Orain arte egin duguna da energia kontsumitu. Orain, berriz, hasi gara bigarren pausoa ematen, hau da, energia berriztagarriak ezartzen. Eguzki plakak jarriko dira lau eraikinetan”. “Lehenengo helburua
energia kontsumoa murriztea da, behin hori eginda egin beharreko bigarren urratsak izan behar du kontsumitzen den energia hori energia iturri berriztagarrietatik lortzea”. Eta horretan ari da Zizurkilgo Udala, oraingoz eguzki-plakak jarri dituzte lau eraikinetan.
Zizurkilgo Ezkeltzun parke eolikoa egiteko proiektua dago.
Momentuz Andatza-Ezkeltzun parke eolikoa egiteko proiektua geratuta badago ere, asmoa hor dago. Proiektu honek kezka sortu du herrian.
Nolako eremua da Ezkeltzu?
Mendiko larreak izateaz gain, Andatza-Ezkeltzu inguruneak ondare zabala, bai naturala, bai arkeologikoa gordetzen du, esate baterako, elur zulo bat, saroi harria…
Babestutako espezie batzuk ere badaude, adibidez, miruak eta saguzarrak.
ERREPORTAJEA
28
GARAPEN JASANGARRIA
Ikasturte honetan, Eskola Agenda 2030ean Garapen Jasangarrirako 7. Helburuan murgilduta aritu gara: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea.
Baina, zer da garapen jasangarria?
Etorkizuneko belaunaldien beharrizanak asetzeko ahalmena eragotzi gabe eguneko beharrizanak asetzen dituen garapena da.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako 17 helburu dira, eta helburu hauek, batez ere, mundu osoan pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira. Aipatu berri diren xede hauek, 2015-2035 urteen bitartean lortu ahal izatea espero da, ekintza eta aktibitate desberdinen bidez, non, lehen mailako ikasleek lagundu ahal izango duten Agenda 2030ren bitartez.
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gai hauek hobetu nahi ditu garapen jasangarriaren bitartez: aldaketa klimatikoa, desberdintasun ekonomikoak, energia berriztagarrien sustapena, etab. Hamazazpi helburuek sortzen dute Garapen Jasangarrirako Agenda eta hamazazpiak dira garrantzitsuak.
ERREPORTAJEA
LH 6. maila 29
Helbidea: Pagamuño auzoa z/g. 20159 Zizurkil 943691478 www.pedromariaotanoeskola.eus www.instagram.com/otanoeskola www.facebook.com/PedroMariaOtanoIkast etxea