XIXURRITZ 2023-2024

Page 1

XIXURRITZ XIXURRITZ 2023-2024 2023-2024 XIXURRITZ © 2024 by PEDRO M. OTAÑO HERRI ESKOLA is licensed under CC BY-NC-SA 4.0

ONGI ETORRI XIXURRITZ ALDIZKARIRA!

2023/2024 IKASTURTEAN ZEHAR PEDRO M.

OTAÑO HERRI ESKOLAN GERTATUTAKO

GORA-BEHEREN BERRI EMANGO DIZUEN

ALDIZKARIA DUZUE HAU.

ALDIZKARI HONEN SORKUNTZAN ADIN

GUZTIKO

HAURREK PARTE HARTU DUTE.

ZUEN GUSTOKOA IZANGO DELAKOAN,

GOZATU!

ESTA REVISTA RECOGE LO ACONTECIDO DURANTE EL CURSO 2023/2024 EN PEDRO Mª OTAÑO HERRI

ESKOLA. EN LA CREACIÓN DE ESTA REVISTA HA PARTICIPADO

TODO EL ALUMNADO.

ESPERAMOS QUE SEA DE VUESTRO AGRADO.

GOZATU!

AURKIBIDEA AURKIBIDEA

URTEKARIA 4. or ITSASOAN MURGILDURIK 14. or ARRAUTZETIK TXITORA 16. or ARAUA 18. or ARANTZAKO BARNETEGIA 20. or KOMIKIAK 23. or ELKARRIZKETA: Candido Aizpurua eta Beñat Ibarbia 26. or KOMUNITATE ENERGETIKOAK, ETORKIZUNERAKO AUKERAK 28. or ENGLISH CORNER 32. or ERREZETA: BARATXURI ZOPA 34. or

URTEKARIA

ZIZURKILEN BARRENA

Irailaren 18an Pedro Maria Otañoko LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak Irizibarko karobia ikustera joan ziren.

Jaione Gereñu irakasleak azaldu zien noizkoa zen karobi hori eta karobia eraberritzeko orain dela urte batzuk egindako lanak. Karobi barrura sartu ziren eta zertarako balio zuen esan zien. Gero Zizurkil goiko plazara itzuli ziren eta han bazkaldu eta jolasean ibili ondoren 16:30etarako ikastetxera itzuli ziren.

LH3-koak, berriz, udaberri aldean, Zizurkilgo mugarriak ezagutzera joan ziren Teodoro Hernandorena elkarteko Joxin Azkue eta beste kide batekin. Joxinek eta mugarrien azalpenak eman zizkieten.

Ikasleak Irizibarko karobian. Eskuineko irudian, berriz, mugarriak ezagutzera joandako ikasle taldea

4

ZIZURKILGO AZOKA BEREZIA

Urriaren 8an Zizurkilen Azoka Berezia ospatu zen.

Urtero antolatzen da ekintza hau eta Pedro Mª Otaño ikastetxeak ere bertan urtero parte hartzen du salgaiak eramanez.

Goizeko 9:30ean hasi eta 13:30ak aldera amaitu zen. LH3 eta LH4ko ikasleek, eskolako oilategiko eta baratzeko elikagaiak eta familietatik jasotakoak zituzten salgai: arrautzak, porruak, kalabazinak, kalabazak, piperrak, perexila (musu-truk), espinakak, urrak eta abar

Ikasleak gelan aurretik saltzailearen zereginak praktikatzen aritu zirenez (pisatu, kalkulagailuarekin eragiketak egin, dirua hartu, itzuli…), erosleen aurrean trebetasuna azaldu zuten.

Jendea hurbildu zen saltokira; asko saldu zuten eta saltzaileak gustura geratu ziren. Azokan lortutako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko Henry Ortiz ikastetxera bidaltzen da, Zizurkil komunitate horrekin senidetuta dagoelako eta ikastetxe horretan hobekuntzak egiteko erabil dezaten.

Barazki ugari Pedro Mª Otañokoen saltokian.

5

ZUHATZAKO BARNETEGIRA

2023ko urriaren 2tik 4ra Zuhatzako barnetegian izan ziren Pedro Maria Otaño eskolako LH4-LH5-LH6 mailako ikasle eta irakasle batzuk.

Eskolatik abiatzerakoan batzuk oso urduri zeuden baina bi gau pasatzeko prest. Zuhatzara iristeko itsasontziz joan ziren.

Han uretako ekintza ezberdinak egin zituzten neoprenoak jantzita, arrauna, pedalo, optimist, winsurfa, besteak beste. Uretako parkean jolasean ere ibili ziren, baita irlan zehar paseatzen ere. Horretaz gain, gau batean, afalondoan, gela bakoitzak antzerki bat prestatu zuen.

Azkeneko egunean, jaiki, maletak prestatu eta gosaldu ondoren, itsasontzian autobusera joan ziren. Segidan, Gasteizera joan ziren bazkaltzera. Bazkalondoan jolastu eta Otañora itzuli ziren.

SUKALDARITZA TAILERRAK

Ikasturte honetan ere, aurrekoan bezala, Pedro Mª Otañoko ikasleak, sukaldari lanetan aritu dira familietako bolondresekin batera.

Hiruhileko bakoitzean behin aritu dira sukaldaritza tailerretan: LH 1, 2 eta 3koak, ostegunean, LH 4, 5 eta 6koak, berriz, ostiralean.

Ikasleak gustura aritu dira saio hauetan janari goxoak prestatzen: barazki brotxetak, arrautza beteak, txokolate torradak, gazta tarta, fruta mazedonia, barazki pizza… Sukaldaritza tailerrak burutzearen ideia orain dela bi ikasturte sortu zen ikasleen ametsetatik eta aurtengoa saio hauek martxan jarri diren bigarren ikasturtea izan da.

Zuhatzan pedalon, piraguan, optimisten ibili ziren
6

JOLAS TUTORIZATUAK

Ikasturte honetan ere, Pedro Mª Otaño ikastetxean jolas tutorizatuak egin dituzte patio orduan ere euskararen erabilera sustatzeko

Urriaren 18an izan zen lehenengo saioa eta 6 astez egin zituzten astean behin, asteazkenetan, patio garaian, 11:30etatik 12:00etara.

Jolasak hauek izan ziren: jolasak on-line, soka saltoa, harri-orri-ar, goma jolasa, hieroglifikoak eta krokodilo jauna.

Saio horietan LH 1, 2, 3, 4 eta 5. mailakoek nahastuta jolastu zuten, guztira 6 talde osatuta. LH 6koek, berriz, irakasle lanak egin zituzten, jolasak tutorizatzeko ardura izan zuten eta. Taldeko 2-3 ikasle tutore eta irakasle bat egon ziren.

Astero talde bakoitza jolasez eta eremuz aldatzen joan zen.

GAU BELTZA

Urriaren 31n Pedro Maria Otañon Gau Beltza ospatu zuten.

Jolas garaian Iñakik, atezainak, sua piztu zuen pertz handi batean eta ikasle bakoitzak beldurra ematen zion zerbait idatzi ondoren, papera sutara bota zuten banaka-banaka. Patio orduan, musika gelan, beldurrezko kantuen eta ipuinen bideoak jarri zituzten.

.
Ikasleak jolas tutorizatuen saio batean
7

EUSKARAREN ASTEA

Urtero bezala, Euskararen Astea ospatu zuten Pedro Mª Otaño ikastetxean.

Hori dela eta, azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean ekintza ezberdinak burutu zituzten.

- Azaroaren 27an: HHn horma-irudia egin zuten. LHn, berriz, Guk zergatik BAI euskaraz? galderari erantzuteko arrazoi bat pentsatu eta leloa sortzen aritu ziren horma-irudi lehiaketarako. Taldeka aritu ziren, talde bakoitzean LH1-etik LH6-ra bitarteko ikasleak nahastuta zeudelarik.

- Azaroaren 28an: HHkoak Gozogintzan aritu ziren Fraisoroko aiton-amonekin. LHn, Guk zergatik BAI euskaraz? horma-irudi lehiaketa: horma-irudian leloa jarri, apaindu eta ahozko aurkezpena prestatu zuten. Epaimahaiaren aurrean aurkezpenak egin zituzten eta, bukatzeko, sari banaketa egin zuten.

- Azaroaren 29an: HHn, Party aparta. LHkoek Iker Galartzaren bisita izan zuten eta berarekin solasean aritu ziren mediatekan, baita dantzan ere.

- Abenduaren 1ean: HHkoak Txiki Park-era joan ziren. LHkoak, ostera, herri kiroletan eta euskal haur jolasetan ibili ziren arratsaldean. Asteari bukaera emateko, denek Guk euskaraz, zuk zergatik ez? abestiaren koreografia dantzatu zuten.

8
Iker Galartza eskolako mediatekan solasean

OTSAILEKO FESTAK

KALDEREROAK

Otsailaren 2an kaldereroak ospatu zituzten Pedro Mª Otañon.

Egun horretan arratsaldean HH 2tik hasi eta LH 2 arteko taldeak zartaginak jotzen joan ziren Otaño eskolatik Joxe Arregi plazara kalejiran. Saioaren amaierarako LHko ikasle guztiak joan ziren Joxe Arregi plazara eta han eman zioten bukaera festari, txikienek bi abesti kantatuz eta dantzatuz.

Kaldereroen desfilea.

INAUTERIETAKO PERTSONAIA BELDURGARRIAK

Otsailaren 9an, arratsaldean, inauteriak ospatu ziren Zizurkilen. Pedro Maria Otañoko ikasle eta irakasleak pertsonaia beldurgarriez mozorrotu ziren.

HH-ko ikasleak mamuz mozorrotu ziren, LH1, 2 eta 3-koak Frankensteinez, eta LH4, 5 eta 6-koak zombiz.

Aurreko egunetan entsaiatzen aritu ziren bai gelan, baita eskolako frontoian ere. Ostiral arratsaldean, Zizurkilgo hiru ikastetxeetako ikasle eta irakasleak desfilean joan ziren Joxe Arregi plazaraino eta han bakoitzak bere saioa eskaini zuen.

Ospakizunari bukaera emateko, ikasle guztiei merienda eman zieten.

Zombiak dantzan ibili ziren Joxe Arregi plazan.

9

ARTE IRTEERA

Urtero Pedro Mª Otañoko ikasleek arte irteera egiten dute. Aurten LH4-5-6koak Chillida Lekura joan ziren martxoaren 7an eta LH 1-2-3koak Getariako Balentziaga museora, apirilaren 30ean.

Chillida Leku museoan arteak eta naturak bat egiten dute. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak Eduardo Chillidak egindako altzairuzko eta granitozko eskultura handiekin batera bizi dira.

Hori ikusteko aukera izan zuten ikasleek, artelanei buruzko azalpenak entzuten zituzten bitartean.

Balentziaga museoan, berriz, ikasleek museko jantzien erakusketa bisitatzeaz gain, kamiseta bat apaindu zuten koloreekin, formekin eta ehundura ezberdinekin.

Ikasleak Chillida Lekun

Balentziaga museoko jantzi erakusketa

EUSKAL MITOLOGIA

Pedro Mª Otañoko HH 4 eta HH 5ekoak martxoaren 19an Ataungo Joxe Migel Barandiaran museora joan ziren.

Ikasleek bisita honetan Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak ezagutzeko aukera izan zuten: Tartalo, Olentzero, Mari, Lamiak... Antzezlan bat ere egin zuten.

Museoan beste zenbait ekintza ere egin zituzten: errota bat martxan ikusi zuten, altxorraren bila jolasean ibili ziren…

Ikasleak Barandiaran museoan

10

KORRIKA

Aurten 23. korrika ospatu da. Euskal Herrian zehar ibili zen 11 egunez, Irundik abiatu eta Baionaraino iritsi arte. Zizurkildik martxoaren 23an pasa zen.

Pedro Maria Otaño ikastetxean zenbait ekintza egin zituzten astean zehar: petoak margotu zituzten korrika txikian ateratzeko, korrika ofizialeko kilometro bat erosteko dirua biltzeko kutxa gelaz gela pasa zuten…

Korrika ofiziala pasatzeko bezperan, korrika txikia antolatu zen herrian. Bertan herriko hiru ikastetxeetakoek hartu zuten parte. Bukaera Joxe Arregi plazan izan zen, eta han hamaiketako goxoa eman zieten ume guztiei.

Korrika nagusian ere han izan ziren Otañokoak; ikasleen ordezkari Izarok eta Aureak eraman zuten lekukoa, ondoan irakasle eta guraso ordezkari bat zutelarik

ANTZERKI ASTEA

Apirilaren 15etik 19ra antzerki astea izan zen Zizurkilen, Atxulondo Kultur etxean izan ziren emanaldiak.

Pedro Maria Otaño eskolako LH1 eta LH6-koek “Ikasle berria” eta “Amona Benidorren” antzezlanak eskaini zituzten; San Millan eskolakoek ere antzezlan polita egin zuten.

Horretaz gain, aurreko egunetan ere beste emanaldi batzuk izan ziren: “Beldartxo jatuna” HH-koentzat, “Frankeinstein” LH 1-2-3-koei eskainia eta “Hodei magoa” LH 4-5-6-koentzat.

Korrika txikian haurrak HARRO HERRI pankartarekin
11

BARATZA BIZIBERRITZEN

Otaño ikastetxean ikasturte honetan baratza eraldatu da.

Lan horretan hasteko, lehenengo, Fraisoro Nekazaritza eskolakoekin harremanetan jarri zen Arantxa Lasa irakaslea.

Horren jarraian, LH3 eta LH4ko ikasleei eskatu zitzaien bakoitzak orri batean marrazteko eta deskribatzeko Otaño ikastetxean nolako baratza nahiko lukeen.

Marrazki guztiak bilduta, 3. eta 4. mailako ikasleak eta irakasleak Fraisoroko ikasleekin eta irakasle arduradunarekin elkartu ziren eta hauek, Otañokoen proposamenak aztertuta, baratza berria nolakoa izango zen diseinatu zuten.

Proiektu horretan diseinatutakoa burutzeko egunak jarri ondoren, Otañoko familia bolondresak eta irakasleak elkartu eta lanari ekin zioten.

Hasierako lan horiek egin ondoren, pixkanaka berritze lanekin jarraituko dute.

Familietako bolondresak eta irakasleak baratzean lanean

FRAISOROKO AITON-AMONEKIN ESKULANETAN

Apirilaren 22an Fraisoroko egoiliarrak etorri ziren Pedro Mª Otaño ikastetxera eta ikasleekin eskulanetan aritu ziren.

Gai bezala natura hartuta, horma-irudi politak egin zituzten landareekin. Ekintza honetan LH 1-2-3koak aritu ziren.

12

AMETS BAT: REALE ARENA- AQUARIUM

Maiatzaren 21ean Pedro Mª Otañoko LH5 eta LH6ko ikasleak Reale Arenara joan ziren.

Irteera hau Real Sociedad Fundazioak antolatutako Amets Bat programaren barruan egin zuten.

Goizean autobusa hartu eta Donostia aldera joan ziren, Reale Arenara iritsi eta estadioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Lehenengo, aldageletara joan ziren eta ondoren, estadioko txoko guztietara egin zuten bisita. Argazkiak atera zizkieten eta oparitxo bat ere eman zieten.

Bazkalondoan Aquariumera joan ziren. Arratsaldean autobusa hartu eta eskolara bueltatu ziren 16:30erako.

Otaño ikastetxeko ikasle eta irakasleak Reale Arena estadioan.

AGENDA 2030: SEINALE BERRIAK

Pedro Mª Otaño ikastetxean energia aurrezteko seinaleak berritu dituzte.

Azken bi ikasturte hauetan Agenda 2030eko “Energia: bizitzaren motorra” izeneko proiektua landu dute ikastetxean. Aurtengoan, eskuhartze planaren barruan, energia kontsumoa murrizteko eta aurrezteko helburuarekin ikastetxeko seinaleak berritu dituzte.

Ikastetxeko seinale berriak.

HH 5 eta LH 6 bitarteko ikasle guztiek egindako lanetatik aukeratu dituzte seinale berriak egiteko marrazki eta leloak.

Aukeraketa lehiaketa bidez egin zuten eta ikasleek egindako bozketa baten bidez.

13

2 ETA 3 URTEKOAK

ITSASOAN

ERABAT MURGILDUTA IBILI GARA!

DONOSTIKO AKUARIUMERA MAIATZAREN 24EAN JOAN GINEN ETA HAN DENETIK IKUSTEKO AUKERA IZAN GENUEN.

PIPITAKI PAPATAKI EA NORK DAKIN?

ITSASOAREN ERDIAN ANIMALIA HANDI-HANDIA

ITURRIA DAUKA BIZKARRAREN ERDIAN. NOR DA?

14

1901.GO URTEAN, MAIATZAREN 14. EGUNEAN

ORIOKO HERRIKO

BARRAREN AURREAN

BALEA AGERTU ZEN

9AK ALDEAN!

PIRATEN BIZITZA HOBERENA!

LOTSARIK GABE

LAGUNEKIN! LAGUNAK ZAINDUZ!

ITSASOZ-ITSASO!

KAIAN NABIL SARDINAK SALTZEN EROSI NAHI AL DITUZU?

HAMAR HATZ HAMAR MARMOKA

HAMAR HATZ HAMAR MARMOKA, MARMOKA

SALTOKA ETA DIRDIRKA

SALTOKA ETA DIRDIRKA, MARMOKA

SALTOKA UR AZPIAN SALTOKA

EZ EGIN NIRI HOZKA!

15
16
17

ESKOLAKO ARAUA

Pedro Mª Otaño herri eskolan aurten ere izan dugu zer egina

Hain garrantzitsuak diren harremanak abiapuntutzat hartuta, ikasturtean zehar hainbat jarduera eta formazio egin genituen komunitate mailan harreman osasuntsuak indartzeko eta elkarren arteko tratu ona sustatzeko

Z l t k k k k t tzak zabaltzeko asmoz, EHUko irakasle eta ikerlari den n. Harreman osasuntsuen garrantziaz, pertsonengan duten ategia eta erremintei buruz aritu zen besteak beste

Gure Hezkidetza planeko helburuak jarraituz eta beti eskolako elkarbizitza hobetzeko asmoz, arau berri bat sortzearen beharra ikusi zen Horrela, jarraipena eman genion Harkaitzek hasitako bideari. Alde batetik, “zein da gehien ematen den arau haustea” galderari erantzuteko hausnarketa saioak antolatu genituen ikasgeletan

Bestetik, komunitatearentzat honekin lotura zuzena zuen jardunaldi bat prestatu genuen: Ikasle ordezkariek komunitateari, gai honen inguruan gela bakoitzean atera eta hausnartutakoa azaldu zieten eta ondoren, galdera berbera luzatu zitzaien bertara gerturatu zirenei, denok hausnarketa berdinera bideratuz.

Galdera berdin hau, formato ezberdin batean, jangelako begiraleetara eta familietara ere zabaldu zen, iritzi eta ikuspegi gehiago eta zabalagoa izateak aberastasuna baitakar.

Honela ba, eskolako arau hausteen inguruko markoa esku artean edukiz, hauek sailkatu eta Partaidetza Batzorde mistora eraman genituen. Arau berria sortzeko behar ziren zehaztapenak kontuan hartuz, arau baten proposamena atera zen: “Akatsaren aurrean, burlarik ez!”.

Hurrengo pausua, proposaturiko araua komunitateari jakinaraztea izan zen iradokizunak jaso ahal izateko

Honela, “Otañon, burlarik ez, irainik ez!” araua izan zen denen ekarpenak kontuan hartuta komunitate mailan adostutako araua.

18

Azken pausua, ekainaren 13n, “Udaberri fest” izeneko jardunaldiaren barruan eman zen, bertan egin baitzen ofizialki komunitatearen aurrean arauaren aurkezpena.

Beraz, Otañok arau berri batekin amaituko du ikasturtea, arau berria denon elkarbizitza eta harrremanak hobetzeko gakoetako bat izango delakoan

Siguiendo los objetivos del plan de coeducación escuela, vimos la necesidad de crear una norma con el mejorar la convivencia Entre todos los que formam comunidad escolar, reflexionamos acerca de cuál era la n que más se infringía en la comunidad. Entre las difer respuestas y sugerencias recogidas, y teniendo en c todo el proceso que se llevó a cabo para consensuar norma, ésta es la nueva norma de la comunidad:

“ ¡En Otaño, ni burlas, ni insultos. La nueva norma será una de las claves para mejorar la convivencia de todos y todas

Arauaren aurkezpeneko bertsoak:

Gaurkoan dakarkigu zuei esateko

gure harreman hoiek hobek izateko parre txiki ta algarak albora uzteko eta gure artean ausart jokatzeko arau berria hemen dugu aurkezteko

Errespetuz, gustura ta laguntasunez, jarrera desegoki horiei aurre eginez, bazterkeriak, burlak hartuaz indarrez, ta arauak zer dion jakin nahian galdez, gure ikastetxean burla ta irainik ez

19
Doinua: Gizonak eta herriak

LH-1 ARANTZA

Maiatzaren 13tik 14ra, LH1, LH2 eta LH3koak Arantzara joan ginen, herria ezagutzera. Arantza herria Nafarroan dago, mendiz inguratuta, eta baso ugari dauka. Herria txikia da eta oso polita. Kale estu-estuak ere ikusi genituen.

Batzuentzat lehenengo aldia zen etxetik kanpo lo egitera gindoazela. Urduri xamar ginen, baina gogotsu!

9:30etan autobusa gure bila etorri zen eskolara.

Arantzara iritsi ginenean, begiraleak gure zain genituen: Ane, Irati, Nahia, Anartz eta Iker. Bakoitzak gure maleta eta gauzak hartu, eta ttipi-ttapa aterpetxera abiatu ginen, gauzak uztera. Begiraleek aterpetxea erakutsi ziguten:

logelak, komunak, jangela, egongela, pasilloak eta kanpoko parkea. Eta jarraian, aterpetxeko parkean, hamaiketakoa egin genuen.

Hamaiketakoa jan ostean, logeletan 8naka antolatu ginen lo egiteko, eta bakoitzak bere ohea prestatu genuen. Hortzetako eskuila eta

pasta eta txapinak aterpetxeko sarreran uzteko eskatu ziguten begiraleek. Konturatzerako, bazkaltzeko ordua iritsia zen, eta Arantzako plazara joan ginen bazkaltzera.

20

Bazkal ondoren, frontoian ibili ginen denok jolasean, eta ostean, aterpetxera itzuli ginen. Bertan, begiraleak genituen zain, eta mendi aldera ibilaldi-sorpresa bat egitera gonbidatu gintuzten.

San Juan Xar izeneko toki magikoa ezagutzera joan ginen, eta bertako istorioa kontatu ziguten: inguru haietan bizi zen Joxe artzainaren eta errekan topatu zuen lamiaren arteko istorio magikoa.

Ibilaldia eta gero, berriro

aterpetxera itzuli ginen, pixka bat parkean ibili, dutxatu eta afaria eman ziguten.

Afal ondoren, diskoteka egin genuen, oso ondo pasa eta, leher eginda lotara joan ginen.

21

Hurrengo egunean, gosaldu, bakoitzak bere gauzak maletan edo motxilan gorde, eta beste ibilalditxo bat egitera joan ginen.

Arantzako aterpetxeko

egonaldia amaitzera zihoan eta autobusez etxera itzultzeko

ordua iristen ari zitzaigun. Pena pixkat ematen zigun, baina Zizurkilera bueltatu behar genuen.

Oraingoan, baserriko animaliak eta aspaldiko arropa-garbileku bat ikusi genituen.

Autobusa etorri aurretik, bazkaria eman ziguten eta, bazkal ondoren, autobusa etorri zitzaigun, begiraleak agurtu eta eskolara itzuli ginen.

EDERKI PASA GENUEN !!!!!!

22
23
24
25

Candido Aizpurua eta Beñat Ibarbia

Aurten ekosistema ikas unitatearen barruan ornitologiaren bi aditu ekarri ditugu.

C: Oso

✔ Nola sartu zineten ornitologiaren munduan?

C: Txikitatik txorieri buruz interesa neukan , batez ere harrapakariak ( zapelatza, arrano txikia…) gero liburuxkak erosi nituen gehiago ezagutzeko eta gaur arte

✔ Mundu honetan adituak zarete, non ikasi duzue?

B: Liburutik, niri hegaztiei buruzko liburuak oparitzen hasi ziren, lehenengo Euskal Herriko hegaztien liburuak, eta gero Europakoak.

C: Liburuz gain Katalejuak garrantzitsuak dira ikasteko ere, urrutitik ikusteko eta ondo ikusteko

✔ Zer gehien gustatzen zaizuena eta gutxien?

C: Hegaztien munduan gehien gustatzen zaidana ikustea da eta gutxien ehiztariek tiro botatzea txoriei.

✔ Euskal Herria leku ona al da hegaztiak ikusteko?

B: Bai, ia eremu guztiak ditugulako: basoak, hondartzak, basamortuak orduan toki bakoitzean hegazti mota desberdinak egoten direlako.

eremu aberatsa daukagu eta gainera migrazio garaiean Euskal Herritik pasatzen dira hegazti asko.

✔ Zizurkil inguruan hegazti mota asko al daude?

C: Bai, asko daude bai, gure inguruan ere mendia, landa eremua, itsasoa, ibaiak dauzkagulako eta txori mota asko daude..

“Euskal Herria oso leku ona da hegaztiak ikusi ahal izateko. Paisai asko daukagu: basoak, landa eremuak, ibaiak, mendiak basamortua, itsasoa . eta gainera migrazioak ere hemendik egiten dituztelako.”

✔Inguruko hegaztien artean zein aipatuko zenuke ( berezia delako, zuei gustatzen zaizuelako…)?

B: Belatz handiak eta Arrano beltzak munduko hegaztirik azkarrenetarikoak dira eta hemen Euskal-Herrian badaude.

C: Belatz Handia munduko hegaztirik azkarrena da Bere ehiza teknika da oso altu hegan egitea eta harrapakina ikusten duenean ziztu bizian botatzen da bere bila. 340-350Km orduko hartu dezake

✔ Bidai asko egin al dituzue hegaztiak ikusteko?

C: Batzuetan bai, urruti xamar joaten gara adibidez Arcocham Landetara, Villafacila leonen, Pitillas nafarroara edo Gallocanta Zaragoza; toki askotara joaten gara baita Europa aldera ere..

✔Zein metodoak daude hegaztiei argazkiak ateratzeko?

C: Argazkiak ateratzeko lehenengo jakin behar duzu atera nahi duzun txoria non dagoen, gero pazientzia handiarekin izkutatu txoria agertu arte eta atera argazkiak.

✔ Kamera onak behar al dira? zenbat balio du kamera on batek?

C: Txori bati argazkia onak ateratzeko ez da behar kamera on bat 200300euro balio duen batekin nahikoa da Gero profesionalak oso kamera onak dauzkate, objetiboak bakarrik 6000 euro balio dezake, baina guretzat patzientzia da inportanteena

✔Euria egiten duenean argazkiak atera al daitezke?

B: Bai, baina kalidadea ez da berdina, eta argazkiak ateratzeko argia behar da eta euria ari duenean ez dago argi asko, euria ari duenean argazki kamarak ez du ondo enfokatzen

ELKARRIZKETA
26

✔Zein hegazti mota da zailena argazki onak ateratzeko?

B: Hegazti txikiak Txepetxak adibidez asko mugitzen direlako eta zailagoak dira enfokatzeko.

C: Gero ere beste hegazti txikiak daude,adibidez erreka txindorra asko abesten duela eta entzuten dugu, baina bere defentsa izkutuan ibiltzea denez oso zaila da ikustea.

“Txoriei argazki onak ateratzeko ez dira behar kamera garestiak, inportanteena gogoa eta patzientzia handia izatea da.”

✔ Gure proiektua baratza aberastea da, nola erakarri dezakegu txori gehiago gure eskolara?

C: Txoriak erakartzeko modu batzuk badaude, batez ere Janaria jartzea eta leku lasaia izatea.. Zalaparta handia ez da egon behar Janaria eta kabia jartzen dadugu urtero etorriko dira baina kabiak jartzeko kontutan hartu behar da sartzeko zuloa txikia izan behar dela, 3cm exkax. Erakartzen ditugun txoriak txikiak direlako( amilotxak,kaskabeltzak edo txantxangorriak) eta horrela harrapakariak ezin izango dira sartu

✔ Hemen Zizurkilen hegazti gehien daude urtaroa zein da?

B: Orain udaberrian ugaltzeko garaian gaudela asko daude.

C: Bai, ugaltzeko garaia oso ona da baina migrazio garaian ere asko etortzen dira.

✔Hegaztiak desagertzen badira zer gerta daiteke?

C: Ba hor kanpoan ikusi ditzakezue Enarak, badakizue zenbat eltxo eta euli jan ditzake enara batek egunean? 850 gutxi gora behera Hemen kanpoan dauzkazue kabi batean bi daude beraz 1700 euli harrapatzen dituzte egun batea Desagertuko balira imaginatu

✔ Kontatu zuen bidaietako anekdotaren bat

✔Zergatik leku batzuetan besteetan baino hegazti gehiago daude?

C: Janaria da gauzari inportanteena baina beste faktore bat babesa da, izkutatzeko lekuak izan beharko dituzte, hemen landa eremuetan janaria badute eta basoan babesa. Beste lekuetan, nafarroako basamortuan adibidez, ez daude hainbeste txori eremu haietara egokitzen direnak bakarrik.

✔ Aldaketa klimatikoak eragina du hegaztiengan?

C: Bai asko, gainera, gu baino sensibleagoak dira, orduan eguraldi hotzean edo beroan batzuk ez dira hain azkar egokitzen eta horiek hiltzen dira. Guk arropa jarriz edo kenduz konpontzen dugu eguraldiarena baina hegaztiak ez dira hain azkar egokitzen

✔ Bukatzeko bitxikeriak: Zizurkilen ikusi duzuen hegaztirik arraroena

C: Gauza handirik ez zaigu gertatu, azken bidaian Landetan geundela izugarrizko hotza egin zuela eta beste egunean zelatan geundela basurdeak agertu ziren, susto ederra hartu genuen!!

✔ Zein da zuen hegaztirik gogokoena eta zergatik?

B: Esan dudan bezala Belatz handia asko gustatzen zait, bere ehizatzeko teknikarengandik.

C: Niri ere asko gustatzen zait baina beste bat aipatuko dizuet:sorbeltza Zizurkilen asko ibiltzen dira eliza ondoan Enara beltzak dira eta kabitik ateratzen direnean ez dute berriro lurra ikutzen hurrengo urtean kabian egon arte Dena airean egiten dute, lo eta guztiz, normalean azkar ibiltzen dira baina lo egiteko mantso egiten dute hegan.

✔ Zerbait gehiago esan nahi diguzue?

C: Asko gustatu zaigu zuekin egotea eta beste galderarik ez baduzue , eskerrik asko.

B: Nik uste dut Elanio urdina izan dela Iaz urria aldera agertu zen Zizurkilen eta 15 bat egun egon zen gurekin. Elanioak migrazio garaian Europatik etortzen dira eta Afrikarako bidean hemendik pasatzen dira baina ez da ohikoa inguruan gelditzea “ Enara batek 850 euli eta eltxo jaten ditu egunero, desagertzen badira gure bizitza ere aldatu egingo da. Zaindu behar ditugu”

B: Bai, eskerrik asko.

Eskerrik asko Candido eta Lander!! 5. maila 27

KOMUNITATE ENERGETIKOAK, ETORKIZUNERAKO AUKERA.

Komunitate energetiko batean zure kontsumorako behar duzun energia zuk ekoiztea da gakoa. Hori bai energia berriztagarriak erabiliz, hau da, eguzki plakak, haize errotak… e. a. Komunitate energetiko baten helburua energia jendearekin partekatzea da, eta hau oso garrantzitsua da energia ez berriztagarriak erabiliz gutxiago kutsatzen delako eta klima aldaketa geldiarazten joan gaitezkeelako. Gainera, energia ez berriztagarria erabiliz gutxiago gastatzen da, merkeagoa baita eta energia soberan ekoiztuz gero, “saldu” ere egin daiteke.

Mugikortasun partekatuak ere eragina du komunitate energetikoan, familia desberdinen artean ibilgailua konpartituz energia gutxiago xahutzen delako, gutxiago kutsatuz eta dirua aurreztuz.

KOMUNITATE ENERGETIKOAK ZIZURKILEN

Zizurkilgo egoera ezagutzeko Otaño eskolan Udaletxeko Nekazaritza eta Ingurumenaren arduraduna den Ainhoa Azpeitia izan genuen, hauxe azaldu zuen:

Udalak guztira 189 eguzki plaka jarri ditu:

· Iriarte kultur etxean: 16 plaka.

· San Millanen: 16 plaka.

· Zubimuxun: 64 plaka.

· Otañon: 90 plaka.

Honetaz gain Zizurkilen 4 aparkaleku elektriko eta 2 kotxe elektriko ditu Udalak. Herrian gero eta jende gehiago animatzen ari da eguzki plakak jartzea; dagoeneko 1000tik gora daude.

Eguzki plakari dagokionez, desberdinak daude: batzuk, termikoak, ura berotzen dutenak eta besteak, fotoboltaikoak, energia sortzen dutenak.

Plaka fotoboltaiko batek orduan 3 watio sortzen ditu. Beraz, 10 orduko egun eguzkitsu batean, ( 90 plaka x 10 ordu x 3 kilo watio ) 2.700 kilo watio sortzen dira.

Eguzkitik sortzen den energia behar dena baino gehiago denean bi aukera daude:

Gorde (baterietan…)

Partekatu: komunitate energetikoak.

Zizurkilen partekatu egiten da.

KOMUNITATE ENERGETIKOA SORTZEKO EMAN BEHARREKOPAUSOAK

Elkarte bat sortu behar da ( borondatezkoa da) Ondoren, zertarako nahi den erabaki behar da: ura berotzeko, energia sortzeko, kotxea partekatzeko, komunitate energetiko bihurtzeko… Azkenik, martxan jartzea besterik ez litzateke geldituko.

ERREPORTAIA
28

Zer diote zizurkildarrek?

DATUAK:

 5 galdera luzatu zaizkie

 Galdeketa 75 zizurkildarrek erantzun dute

 Erantzunak 3 adin multzotan sailkatu dira.

1.- Ba al dakizu zer den eta zein onura dakartzan?

2.- Zizurkilgo udaletxeak komunitate energetikoak sortzearen aldeko apustua egin du: eguzki plakak jarri dira, kotxe elektrikoak erosi eta kargatzeko puntuak jarri dira…. Udalak bide honetatik jarraitzeko asmoa du. Nola baloratzen duzu ?

3.- Udaletxetik komunitate energetiko bat zer den ezagutzeko eta martxan jartzeko eman beharreko pausoak argitzeko herritarrei emandako INFORMAZIOA nola baloratzen duzu?

INKESTA
29

4.-Zure etxea komunitate energetiko bihurtzeko prest egongo zinateke?

5.- Datuen arabera, zizurkildarrek ez dute “interes” gehiegi azaldu gai honen inguruan. Zein izan daiteke arrazoia?

INFORMAZIOA ESKASA IZAN DELAKO.

GAIA BERRIA DENEZ EZ DA BEHAR ADINA EZAGUTZEN BESTE LEHENTASUNAK BADAUDELAKO

GARRANTZITSUA EZ DELAKO

GAIA BEREZIA DENEZ KONTZIENTZIA ETA INFORMAZIO LANA EGIN BEHAR DELAKO

OSO GARESTIA DELAKO

GURE KOMUNITATEAN SAIATU GARA INSTALAZIOAK ALDATZEN ETA UDALAREN ALDETIK TRABAK BESTERIK EZ DITUGU JASO.

ONDORIOAK

29

11

11

17

5

Orokorrean Zizurkildarrek ez dakite zer den komunitate energetiko bat. Gazteek gehiago dakite, seguraski eskolan landu delako.

Udalak egidako lana oso ondo baloratzen da. Baino gai honen inguruan informazioa eskasa izan dela diote zizurkildarrek.

Batzuk komunitate energetiko bihurtzeko aukera oso garbi ikusten duten arren gehiengo batek beste lehentasun batzuk daudela uste dute.

%
35
%
%
%
%
%
30

ELKARRIZKETA: Joseba ZABALA

“Nik jendea animatzen dut eguzki plakak jartzera, ingurumen aldetik duen onuraz gain, posible baita norbere burua

Zenbat denbora daramazue Eguzkiplakekin?

2urtetaerdidaramatzagu.

Zerk eraman zintuzten Eguzki plakak jartzera?

Eguzkiaren energia aprobetxatzekoahalmenaizatea, eta dirulaguntzak izatea hauek ezartzeko garaiean

Zer aldaketa nabaritu duzue denborahonetan?

Martxotikurriraartenabariada eguzkiaren energia eta argindarraren gastua asko jaitsi zaigu,urriaetaotsailabitartean

euskal eguraldiak eguzkia ezkutatzenduetaargindargastua jaistendabainogutxiago

Energia askoekoiztendute zuen Eguzki plakak?

2023 an 2,61 kwh, etxean kotsumitzen dugun energia osoaren erdia baino gehiago ekoizten dute. Egun eguzkitsuetan kontsumitzen den baino gehiago sortzen dute plakek.

Zer egiten duzue soberan baduzue?)

Sobratutakoaelektrizitatesarera pasatzenda, suposatzendasaldu

hornitzea”

egitenduzulabainoezdutexoxik emateniaia.

Mantenuagarestiaalda?

Oraingoz0 €

Zer esango zeniekete herritarrei energia berriztagarrien alde apustuaegindezaten

Animatuko nituzke, ingurumenaren aldetik duen onuraz gain dauden laguntzekin ekonomikoki onuragarria da, norberak etxean ekoiztatuko enegiarekinposiblebaitanorbere buruahornitzea

Nire ustez Zizurkil komunitate energetikoa bihurtzea oso ideia ona eta garrantzitsua da. Zizurkildarrentzat eta munduarentzat ere bai.

Hasteko energia guk ekoiztuko genuke eta ez litzateke beharrezkoa izango erostea orain egiten dugun bezala. Gainera, erosten dugun hau, ez da berriztagarria eta denek dakigu honek kalte handia egiten diola gure planetari. Beraz, eguzki plakak, fotoboltaikoak, haize errotak…e.a-ek sortzen duten energia garbia denez klima aldaketa geldiarazten laguntzen du, ez baitu kutsatzen.

Honetaz gain, energiaren prezioan ere eragina nabarituko genuke. Energia ez berriztagarrien prezioa asko ari da garestitzen eta eguzki plakak ekoizten dutena erabiliz kostua murriztu egiten da. Aldi berean, behar duguna baino gehiago sortzen badugu partekatu dezakegu.

Komunitate energetiko bat, azkenean hori da, PARTEKATZEA.

Bukatzeko esan nahi dut komunitate enrgetiko batek onura asko ekar ditzakeela, horregatik nik Zizurkilen jarriko nituzke.

ZERGATIK GASTATU BEHAR DUZU DIRUA ZUK EKOIZTU DEZAKEZUNEAN?

EGILEAK: 6. maila
31

ENGLISH CORNER

32

ENGLISH CORNER

33

BARATXURI ZOPA ERREZETA

OSAGAIAK

OLIBA OLIOA

3 EDO 4 BARATXURI ALE

ZOPARAKO OGI BAT

URA EDO HARAGI SALDA

KAIENA PIPERRA

3 EDO 4 ARRAUTZA

Lehenik, baratxuriak zuritu eta oliba oliotangorritu.

Ondoren, zopako ogia zatitu eta lapikora gehitu.

Ura edo haragi saldarekin batera dena nahastu.

Haueginetagero,kaienapiperraetagatza gehitu.

Amaitzeko, irakiten dagoenean arrautzak bota, kutxara batekin nahastu eta egosi arte itxaron.

Kaiena piperra kendu eta jateko prest izangodugu.

34
Helbidea: Pagamuño auzoa z/g. 20159 Zizurkil 943691478 www.pedromariaotanoeskola.eus www.instagram.com/otanoeskola www.facebook.com/PedroMariaOtanoIkast etxea

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.