
1 minute read
EUSKARA ASTEA
from XIXURRITZ 2022-2023
by otanoeskola
Euskara astea urtero ospatzen den ekitaldia da, euskaraz hitz egitearen beharra azpimarratzeko. Euskara, hizkuntz gutxitua denez, oztopoz beteta aurkitzen da eta herritar askoren nahia hau zabaltzea eta indartzea da.
Ekitaldi honekin bat eginez, eskolan Euskara bultzatzeko sortutako txapak (aho bizi, belarri prest eta bihotz bero) eta kartelak erabili dituzte Zizurkilgo Pedro Maria Otañon. Horretaz gain, aurten geletako ateetan zintzilikatzeko txartelak sortu dira eta ekintzaren bat kanpoan egiterakoan txapak jantzi eta txartela gelako ate kanpoan jarri da.
Advertisement
Txarteletan jarritako konpromezuetako batzuk hauek izan dira: Euskaraz hitz egingo dugu, badakigulako!, Euskaraz hitz egingo dugu, nahi dugulako!
Pedro Maria Otañoko ikasleek gogoratu diguten bezala, ez da euskara astean bakarrik euskaraz mintzatzea, egunero baizik