
1 minute read
FRUTA FESTA b
from XIXURRITZ 2022-2023
by otanoeskola
2022ko urriaren 5ean ospatu zen fruta festa Pedro Maria Otañon. Honen helburua osasuntsu jateko ohitura hartzea da.
Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleak fruta garbitu eta zatitu ondoren, frontoian jarritako mahai luzeetan fruta jarri zuten. Gelaz gela hauetatik pasatzen joan ziren bakoitzak gustokoa zuen fruta zatia hartuz. Festa hori astelehen eta asteazkenetan fruta ekarri behar dela gogorarazteko ere ospatu zen.
Advertisement
Azoka
Zizurkilen, Azoka festa ospatu zen 2022ko urriaren 9an.
Lortzen den dirua El Salvadorko Segundo Monteseko Henry Ortiz ikastetxerai bidaltzen da, Zizurkil herriarekin anaieratuta dagoelako eta beraiek Pedro Maria Otañoko ikasleek baino baldintza kaskarragoak dituztelako.

Ekintza goizean 9:30 hasi eta 13:30 inguruan bukatu zen. 3. eta 4. mailakoak eskolako baratza eta oilotegitik lortutako produktuak eta familien borondatez jasotakoak saldu zituzten
Erosle asko gerturatu zen saltokira eta gelan gezurretazko diruarekin praktikatzen aritu baziren ere, azokan erne aritu behar izan zuten diru hartu emanetan ez despistatzeko.