Skip to main content

XIXURRITZ ALDIZKARIA 20/21

Page 1

XIXURRITZ ZIZURKILGO PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLAKO ALDIZKARIA

2021ko ekaina 45. zenbakia


AURKIBIDEA Urtekaria

4-11

Kilo Kilo Barraskilo

12-13

Beldarren Txokoa

14-15

Pagoeta Parke Naturala

16-17

Errezeta: Gailetak

18

Komikia

19-20

HOP: Juul

21-22

English Corner Elkarrizketa: Iker Urruzola

23 24-26

Elkarrizketa: Itxaro Gereño

27

Iritzia: 20/21 ikasturteari

28

Inkesta: Covid-19

29

Erreportaia: Koronabirusa eskolan.

30

2


XIXURRITZ ALDIZKARIA 2020/2021 ONGI ETORRI XIXURRITZ ALDIZKARIRA! 2020/2021 IKASTURTEAN ZEHAR PEDRO Mª OTAÑO HERRI ESKOLAN GERTATUTAKO GORA-BEHEREN BERRI EMANGO DIZUEN ALDIZKARIA DUZUE HAU. ALDIZKARI HONEN SORKUNTZAN ADIN GUZTIKO HAURREK PARTE HARTU DUTE, BAKOITZAK BERE NEURRIAN. ZUEN GUSTOKOA IZANGO DELAKOAN, ON EGIN!

¡BIENVENIDO/AS A XIXURRITZ! ESTA REVISTA RECOGE LO ACONTECIDO DURANTE EL CURSO 2020/2021 EN PEDRO Mª OTAÑO HERRI ESKOLA. EN LA CREACIÓN DE ESTA REVISTA HAN PARTICIPADO TODO/AS LO/AS ALUMNO/AS, CADA UNO/A EN SU MEDIDA. ESPEREMOS QUE SEA DE VUESTRO AGRADO. ¡BUEN PROVECHO!

3


URTEKARIA Egileak: LH4 FRUTA EGUNA Urtero bezela fruta eguna ospatu genuen irailaren 30ean. HH2tik hasita LH6ko ikasleek hartu genuen parte. Futa oso osasuntsua dela denok jakinaren ganiean gaude, horregatik gure eskolan astelehenen eta asteazkenetan fruta ekartzen dugu. Fruta egunei hasiera emateko gelaka jarri ginen eta musikarekin lagunduta futa ezberdinak dastatu genituen.

HERRI INGURUA EZAGUTZEN Otañoko LH4, 5 eta 6ko ikasleek Basagainera irteera egin genuen urrian. LH4-ko ikasleak urriaren 9an egin genuen irteera. LH 5 eta 6koek, berriz, urriaren 8an egin zuten irteera. Basagain Anoetako mendi bat eta bertan burdin aroko herrixka bat dago.

Oinez egin genuen joan-etorria eta aldapa handiak zeuden. Irteera goizean izan zen eta bazkaltzeko ordurako eskolan ginen. 4


EUSKARAREN ASTEA Otañoko ikasleak 2020-ko Azaroaren 23-tik Abenduaren 3-ra izan zen. Aste horretan konpromezu bat hartu genuen: Euskaraz hitz egingo genuela. Ekintza ezberdinak burutu genietuen: Alde batetik, HH eta LH 1, 2 eta 3 eskolan ipuin kontaketa izan zuten. LH 4, 5 eta 6-koak aldiz, Plazida Otañon Alizia herrialde miresgarrian ipuina ezagutu eta jarduera desberdinak egin genituen. Horrez gain, Altxorarren bila ere egin genuen, LH guztiak parte hartu genuen. Euskararen erabilera islatzen zuen soziograma bat egin genuen, gela bakoitzean azaroaren 16-20 bitartean. Gainera, mihiaren marrazki bat eman ziguten egunaren amaieran, euskaraz hitz egiten genuen edo ez hausnartzeko. Irteerak ere egin genituen HH 4 eta 5-ekoak Kristinaeneara joan ziren, LH 1, 2 eta 3-koak Urmarara joan ziren eta LH 4, 5 eta 6-koak Txillida lekura joan ziren. Azkenik frontoiean koreografia bat egin eta grabatu egin zen denok elkarrekin.

UDAZKEN IRTEERA Abenduaren 2an 4-5 urtekoak Donostiako Kristina

Enea

parkera

joan

ziren.

2

autobusetan joan ziren. Gelan zuhaitzei buruz ikasten ari zirenez, hango lore eta zuhaitzak ikusteko aprobetxatu zuten. Zuhaitzez gain, bertako

hegaztiak

(ahatea,

indioilarrak…)

behatzeko aukera izan zuten. Bestalde,

azaroaren

27an

2-3

urtekoek

eskolan ipuin kontaketa eduki zuten Iraitz Lizarragaren eskutik.

5


TEODORO HERNANDORENA Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa bat da. Bertan: Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu genuen. Gure ikastetxetik, Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketan saria lortu zutenak: Aicha Hadidi eta Amets Intza izan ziren. 19. edizioa izan da aurtengoa. Sari banaketa Atxulondon izan zen abenduaren 19an eta sariak Manuel Atxaga Teodoro Hernandorena zenaren ilobak banatu zituen. GABONAK Abenduak 23an ospatu genituen gabonak gure eskolan. Aurten, talamez, abenduaren 24ean, ez ginen irten abestera covid-19 arengatik. Urtero bezala, LH1-2koek eta HHko ikasleak Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera eduki zuten. Elkarrekin abestu eta beti bezela marrazkiak prest zituzten beraiei emateko. Olentzero eta Mari Domingi ere, urtero bezain eskuzabalak izan ziren eta eurek ere opariak ekarri zizkiguten. LH3-6ko ikasleak aldiz, beraien gelatan gelditu ziren pelikula bat ikusten. Pelikula bukatu eta gero, frontoira joan ginen jolastera. Eguna bukatzeko denak batera Hator-Hator abestu genuen.

6


ESKOLA KALERA EKIMENA Urtarrilaren 21ean herri kirolak egin ziren

eta

Otañoko ikasleak 4 txoko desberdinetan

banatu

ziren: 1. taldea Azken Portun elkartu zen. 2. taldeak Aurrera Plazan jolastu zuen. 3. taldea Joxe Arregi Plazara joan zen. 4. taldea Ubarera joan zen jolasak

egitera.

1.txokora HH4 - 5 urtekoak joan ziren eta bertan globo eta uztai jolasa egin zituzten. 2.txokoan, berriz, LH 1-2koak elkartu ziren eta paraxuta eta lokotx bilketa egin zituzten. 3. txokora LH3-4 koak joan ziren eta han txingak, zakukarrera eta lokotx bilketan ibili zituzten. Eta amaitzeko, 4.txokora LH5-6 koak joan ziren eta bertan zakukarrerak eta gurpila egin zituzten.

7


EMAKUME ZIENTZIELARIEN EGUNA Otsailak 11ean Emakume zientzialarien eguna izan zen. Eskolako guztiek ospatu genuen egun hori. Goizean emakume zientzialarien buruz hitz egiten egon ginen. Gero. ruleta batekin emakume zientzialariei buruz asko ikasi genuen. Azkenik, patio garaian emakume zientzialariei buruzko liburu bat irakurtzen egon ginen. Otañon bertan ospatu genuen emakume zientzialarien

eguna.

Emakumeak

perte-hartzea

eta

neskek

zientzian

sarbide

eta

erabatekoak eta berdintasunezkoak izatea lortzeko.

Nazio

batuen

batzar nagusiak Otsailaren 11ean Emakume eta Neska

zientzialarien

nazio arteko eguna izendatzea erabaki zuten eta

horregatik

ospatu genuen emakume zientzialarien eguna. INAUTERIAK 2021eko

otsailaren

12an,

arratsaldean,

eskolako

frontoian inauteriak ospatu genituen. Pijama,

bata

mozorroetako osagarriak ekarri behar ziren

mozorrotzeko.

Behin

genuen

mozorrotutakoan,

dantza

bat egin

eremuetan. Guraso batzuk etorri ziren gure

edo gure

dantza

ikustera. LH6ko ikasleek pregoia eman zuten, gero

konfetiak bota

zituzten.

mozorroarekin

Maialen

irakaslea,

covid

etorri zen gure eremuetara, HHko umeak

beldurtu

egin

ziren mozorroarekin. Bizi dugun egoera arraroa hau ikusita, nahiko ondo atera zitzaigun inauteri festa.

8


KORRIKA TXIKIA 2021eko martxoaren 25ean, Korrika Txikia ospatu zen. Korrika Txikia AEKak sortu zuen eta euskara zabaltzeko egiten da. 2021.urtean beste modu batera ospatu da Korrika festa, koronabirusarengatik. Ordezkariak lekukoa hartu eta gelakideak atzetik korrika joan ginen gure eremuetan. LH6an hasi eta HH2an bukatu arte lekukoa mailaz-maila pasatu genuen.

LIBURUAREN EGUNA Apirilaren 23an, liburuaren eguna izan zen. Egun horretan bi idazle famatu hil ziren, Shakespeare eta Cervantes, horregatik ospatzen da liburuaren eguna. Gure eskolan, liburuaren egunean, 15minutuz irakurtzen egon ginen. HH koak kanpoan borobil batean egon ziren eta LHkoek gelan egin genuen. ANTZERKI EMANALDIA LH1 eta LH6ekoek antzerkia egin zuten. Martxoaren 25ean LH1ekoek egin zuten LH2koentzat eta LH3koentzat. Lehenengo mailakoek egin zuten antzerki horrek, Ikasle berria izena zuen. LH6koek aldiz 4. eta 5.mailakoei eskaini zieten. Aurtengo egoera berezia dela eta, ezin izan da Atxulondon egin. Horren partez, eskolako sarran egin dira bi antzerkiak. Pozik gelditu ziren eta txalo zaparrada jaso zuten. Beraiei esker, arratsalde umoretsua eta entretenigarria pasa genuen. Mila esker!

9


ZIRKUOLA LH1etik LH6-rako ikasleak joan ginen, martxoaren 22tik 26ra. Ordu eta erdiko saioak izan ziren. Bertan ekintza ezberdinak egin genituen. Lehendabizi airezko akrobaziak egin genituen, soka eta kulunpioetan. Bigarrenez, pilota erraldoi batekin ibili ginen, oreka mantenduz bere gainera igo ginen. Geroago, akrobazia normalak ere egin genituen. Zirkoko langile profesionalak bagina sentitu ginen. Oso ongi pasa genuen, zalantzarik gabe errepikatuko genuke.

MAIATZEKO IRTEERAK Maiatzean zehar irteera ugari egin ditugu. Gelaka joan gara eta gehienak egun osorako irteerak izan dira.

Txieenak izan dira goiz pasa egin dutenak. HH2 eta HH3 urtekoak Ekogunera joan ziren maiatzaren 25an. Primeran ibili ziren bertako gauzak ikusten.

HH4 eta HH5 urtekoak, berriz, Pagoetara joan ziren maiatzaren 27an. Iturraran Parketxera hain zuzen ere. Hauek, etxetik bazkari goxoa eraman zuten eta bertan pasa zuten eguna. Gauza asko ikasi zituzten.

10


LH1, LH2 eta LH3koak ere, leku berdinera joan ziren. Gazteenak maitzaren 18an joan ziren eta zaharrenak, berriz, maiatzaren 28an joan ziren. Hauek ere primeran pasatu zuten eguna.

Maiatzaren 21an LH 4koen txanda izan zen. Lizarrustira joan ziren eta buelta ederra egin zuten Lareo urtegiaren inguruan. Ondoren, Lazkaon bazkaldu zuten.

LH 5koak Zumaian izan ziren eta bertan itsasoko munduari buruz gauza asko ikasi zituzten. Irteera maiatzaren 14an egin zuten.

Amaitzeko LH6koak Ekain Berriko kobazuloak ikustera joan ziren maiatzaren 20an. Hauek ere, gauza asko ikasi zituzten eta primeran pasa zuten eguna. Irteera politak eta interesgarriak izan dira egin ditugunak. Gauza asko ikasi ditugu.

11


KILO KILO BARRASKILO…. Egileak: HH2-3

Aste Santuko opor ostean HH2 eta HH3 urteko geletako landareetan hiruna barraskilo topatu ditugu.

Beraiekin zer egin pentsatu bitartean, haiek zaintzea erabaki dugu. Horretarako barraskiloen txokoa sortu eta terrario batean sartu ditugu . Ondoren, zer jaten duten ikertzen ibili gara.

Barraskiloak barazki berdez elikatzen direla ondorioztatzean, Zizurkil inguruan aurki ditzakegun animaliak zeintzuk diren ikusi eta nolakoak diren ikertzeari ekin diogu. Horretarako ekintza ezberdinak egin ditugu. Ikusi, ikusi!!! 12


*Ekogunera irteera

*Eskolako oilategira bixita

*Antzerkia

*Elikadura jolasa

13


14


15


16


17


ERREZETA Egileak: LH2

18


KOMIKIA Egileak: LH3

19


20


JUUL Aurten Harreman Osasuntsuen Planaren (HOP) baitan Juul ipuina landu dugu (de Maeyer & Vanmechelen, 1996) eta komunitate osoaren artean hainbat ekintza burutu ditugu. Lehenik eta behin Juulen ipuina irakurri, entzun eta ikusi genuen eta bertan Juulek jasotako indarkeri ezberdinak eta Juulen sentimenduak jaso genituen adjetiboen bidez.

Ondoren geletan taldeka Adore hobekien definitzen zuten esaldiak idatzi genituen. Gero guzti horiekin hitzen arbela sortu genuen Adoreren ezaugarriak azaleratuz. Lan hauek eskolako HOP gunean egon dira ikusgai.

Geletan lan hori egin ondoren, Adore irudikatu nahi genuen, ipuinean ez baitzen Adoreren irudirik agertzen. Eta saiakera horretan gela guztietako Adoreren irudiak jaso genituen eta guztietatik bat aukeratu genuen ikasle guztien artean. Irudi hori gaur egun gure geletako Ausarten Klubeko teilatuan dago. 21


Ekintza honekin paraleloki etxeetan beste lan bat egin zen. Familia bakoitzak Juul irakurri ondoren sortutako emozioak irudikatu zituen tamaina desberdinetako paperetan eta haiek bildu ostean Juul izena osatuz collage bat egin genuen. Azkenik, Adoreren ezaugarriak kontutan harturik, geletan Juulen ipuinaren bukaerak asmatu ziren eta hauekin liburuxka bat osatu da. Hau guztia bildu eta komunitatearekin partekatu nahi genuenez egindako lanak erakusgai jarri genituen eskolan egin genuen Juul jardunaldian eta ikasle ordezkariak aurkeztu zizkieten lanak etorritako guraso eta familiei. Saio honetan egindako lanak erakusteaz gain ipuinaren irakurketa antzeztua egin zuten ikasleek. Sorpresa txiki bat ere izan genuen. Juanjo Urruzolak egurrezko Juul egin zigun jardunaldi egun honetarako.

Aurten landu duguna oso lagungarri izan zaigu gure heziketan eta zuei ere horrela izatea espero dugu.

22


ENGLISH CORNER II LINKS TO DO or PLAY CLOTHES (Primary4) TIME GAME

https://www.liveworksheets.com/da668959rc https://www.gamestolearnenglish.com/tellingthe-time/

PAST TENSE GAME

https://www.liveworksheets.com/rh694045vq ACTIONS WORDSEARCH

https://www.gamestolearnenglish.com/past-te nse-game/

https://www.eslgamesplus.com/action-verbs-i nteractive-word-search/

23


ELKARRIZKETAK

IKER URRUZOLA Zizurkilgo alkatea Egileak: LH5 Non egin dituzu zure ikasketak? Nik OHO Zizurkilen ikasi nuen Jesusen Bihotza ikastolan. Hasieran, Atxulondo dagoen eraikinean egon ginen, eliza atzean eta gero etorri ginen orain ikastola dagoen tokira. Bertan 4. maila arte egon eta gero Billabonara joan ginen elizako zentroa.Han bukatu eta gero Urnietako Salestarren ikastetxera eta handik lanera, fabrikara. Zer lanpostu zenuen alkatea izan baino lehen? Nik alkate baino lehen tailerrean neukan lanpostua, arlo desberdinetan aritu nintzen, labezain, akaberan egiten zen prozesu batean ere bai.Guk fabrikan egiten genituen igogailuen errailak, trenbideen moduko batzuk. Gero handik sindikatu batetara joan nintzen lanera eta azkeneko 15-16 urteak sindikatuan pasa nituen langileen eskubideak defendatzen eta azkenik alkatetzara. Bi urte Zizurkilgo alkate bezala, nola daramazu esperientzia ? Beno, esperientzia polita da baino zaila eta gogorra ere bai. Inork espero ez zuen egoera batean sartu gara , denak maskarekin gaude, denok distantziekin gaude, ezin dugu gauza askorekin aurrera egin, frenatu egin behar dugu eta alkatetzako 2 urte pasa ditugu,

urte eta erdi behintzat, egin nahi eta ezin, baina beno, esperientzia polita da, oso aberasgarria delako herritarrekin egotea, zuekin egotea, alkate ez banintz ez nintzateke zuekin egongo je,je,je,je zuen galderak ezingo nituzke erantzun. Orokorrean, esperientzia polita da, herria ezagutzeko beste formatu batean. Zein da alkate baten egitekoa? Esan dizuet lehen, gauzekin aurrera egin nahi dugu eta ezin dugu. Eta horixe da alkate baten egitekoa, herrian zer falta den, zer dagoen aztertu eta guzti hori aurre eramateko edo ideia berri batzuk gauzatzeko dagoen lan talde pixka bat gidatu. Gure lana, alkatearena bakarrik ez, lan taldea baitago, hau da, zinegotziak eta hauek pixka bat gidatu, elkar banatu, gauzak argitu … Gure egin beharra da, batez ere, herritarrekin egotea entzutea , ikusi, beti tratu on bat eduki eta dauzkazuen eragozpenak , kexak, nahiak…e.a udaletxetik posible baldin bada egiteko aukera eman eta erraztasunean jarri. Nola sentitu zinen alkate izendatutakoan? Oraindik emozionatu egiten naiz, oso harro. Emozionantea da. Alkate izateko “oso saltseroa” izan behar da bestela ez da

batere erraza. Zu jaio zaren herrian eta zu bizi izan zaren herrian, zuk zure herriaren alde hainbat gauza egin eta gero alkate izendatzea oso harro sentitzeko modukoa den zerbait da. Oso emozionatuta egon nintzen egun hartan, oraindik horrela jarraitzen dut eta espero dut luze horrela jarraitzea Umetan edo gaztetan inoiz pentsatu zenuen herriko alkatea izango zinela? Ez, ez inoiz pentsatu gabeko gauza bat izan da. Handitzen zarenean sentitzen duzu har txiki bat herriaren alde gehiago egin dezakezula esaten duena, eta gero zahartzen joan naizen heinean bai ikusi nuen alkate izateko aukera hori hor zegoela. Baino umetan inoiz ez! Zer gustatuko litzaizuke aldatzea edo lortzea Zizurkilen? Beno, lehenik eta behin ikusita ze egoeretan gauden aldatzea baina gehiago da daukaguna mantentzea. Noski aldatuko genituzkela gauza batzuk baina ez 24


da erraza, ez dagoelako dena gure esku. Baina Danena inguruko aparkalekuak ondo txukundu eta umeentzako espazio libre gehiago jarri nahi ditugu. Zizurkil goian ere haurrentzat hainbat leku gauza jarri nahi dira, goia eta behea lotzeko, zuek ere gora gehiago joan ahal izateko. Gainera etxebizitzak ere egin nahi ditugu, haur gehiago etortzeko eta bizitasun hau mantentzeko eta luze irauteko. Lege aldi hau bukatzean, alkatetzan jarraitzea gustatuko litzaizuke? Zergatik? Beno, esan dudan bezala lege aldi hau gogorra eta zaila izaten ari da baina ilusioz beteta gaude eta ez dago baztertuta hurrengo lege aldian ere jarraitzeko aukera hori. Zergatik? Zuek ere leku berri batera joaten zaretenean, bertakoa ikusi, ezagutu eta bertan lan egiteko garaian denbora bat izaten duzue eta denbora hori askotan oso azkar pasatzen da. Denbora horrek erakusten digu buruan ditugun ideia asko gerora bukatu ditzakezula. Denbora behar dela gauzak egiteko. Hau da arrazoietako bat. Gainera bi urte pasa ditugu ia ezer egiteko aukerarik gabe eta hurrengo legealdiak oraingo honi jarraipena emateko eta inguruan dauzkagun gauzak aurrera eramateko emango liguke. Beraz, aukera polita izan daitekeela. Uste dugu. Covid-ek ze eragin izan du zure lanean? Nik uste dut Covid-ak denongan izan duela eragina. Gure lanean, ba patean orain dela urte bete eta hilabete pare bat dena geldiarazi zuen eta gauza berriak asmatzen hasi ginen eta asmakizun horretan eragin oso zuzena izan du Covidak: etxetik lana egin behar izan genuelako, bakarrik, inor

aldamenean izan gabe, herritarrekin harremanik gabe… Beste lehentasun batzuk jarri behar izan ditugu mahai gainean, batez ere norberaren eta ingurukoen segurtasun eta osasunagatik, beraz, eragina bai, egunerokotasunean dena geratu baitigu eta orain ez dugu pentsatzen paperean daukagunean bakarrik, beste gauza asko hartu behar ditugu kontuan, aldamenekoaren osasunean zer eragin izan dezakeen hartzen ditugun erabakiak, zerbait antolatu nahi badugu zer espazio dauzkagun. Honen adibide garbia ikastetxean duzue, zuen patioa orain adinka banatuta daukazue , eta lehen parking-a kotxez beteta zegoen eta hustu egin izan behar genuen. Eskolako zuzendariak eta udaletxeak erabakia hartu genuen egoerari aurre egiteko. Zer gustatzen zaizu zure denbora librean egitea?Beno, denbora librea daukadanean, noizean izaten dut, lo egitea gustatzen zait , pixkat deskantsatzea. Honetaz gain, neri asko gustatu egin zait beti lagunekin ibiltzea eta familia artean egotea baina orain ezin da. Kirola ez dut asko egin azkeneko urteetan, beraz hori ez dut esango. Baino nire munduan pixka bat sartu eta jolas batzuk buruan edukitzea gustatzen zait eta azkenaldi honetan herria ezagutzea , horixe da asko gustatzen zaidana , adibidez aste bukaera honetan izan dugu mugarriak bisitatzeko aukera eta hori ere oso aberasgarria da, norberaren denbora librean herriko parajeak ezagutzea eta mendi buelta bat egitea inguruko lagunekin. Horrela pasatzen dut gaur egun nire denbora libreak. Zer kirol egitea edo ikustea duzu gustukoen?

Egitea eta ikustea? Je je je! Ze diferentea den!!.Nik eskubaloian jolasten nuen bere garaian eta asko gustatzen zait eskubaloia ikustea eta egitea. Bizikletarekin ere ahalegintxo batzuk ere egin izan ditut,baina aspaldi honetan utzita daukat. Gustatuko litzaidake berriro ere bizikletari ekitea, bai baitaukat oraindik helburu bat betetzeko, Zizurkildik Lladora bizikletaz joatea. Llado, Zizurkilekin senidetuta dagoen Gironako herri bat da. Herritik ia 700 km-tara dugu. Erronka polita da, baina horretarako prestatu egin behar da. Bizikletarena aitzakia ere bada, norberak bere buruari erronka txiki bat jarri eta udaran hartu aste bete eta pixkanaka-pixkanaka hara iritsi. Batzuk Santiago bidea egiten dute eta nik Llado-ko bidea egingo dut. 12.Munduko zer leku gustatuko litzaizuke ezagutzea? Munduan paraje ederrak daude eta askotan joera izaten dugu munduko lekuren bat ezagutzeko edo bertako gizartearekin harremana izateko baina niri mundura irten baina lehen Euskal Herria ezagutzea gustatuko litzaidake. Lehengo lanarekin hainbat herri ezagutzeko aukera izan dut baina lanean, ez aisian eta lehenbizi gustatuko litzaidake Euskal Herria ezagutzea, batez ere, iparraldea. Iparraldeko inguruak oraindik ezagutu gabe ditudalako. Gero Euskal Herriko mugetatik aterata, adibidez, Portugalgo hegoaldea, iparraldea pixka bat ezagutzen dut, Irlanda, Italiaren iparraldea ere bai. Baina niretzat lehenengo pausoa Euskal Herria ondo ezagutzea litzateke Covid garai honetan zer da gehien faltan botatzen duzuna? Jendearekin geneukan harreman sozial hori berriz ere izatea eta horrekin lotuta dihoan guztia: festak, erraldoiekin 25


irtetea…Erraldoiekin ez gara irten, 2019ko irailez gero, 2 urte erraldoiekin ez garela kalejiran atera! Honetaz gain, kontzertu batzuk entzutera joatea, musika asko gustatzen baitzait, lagunekin afari luze horietako bat egitea ere bai, bazkariak ere tartean, baina bai, neri festa giroa beti gustatu izan zait eta eta festarekin lotuta dauden gauzak faltan botatzen ditut. Ahalmena izan ez gero, ze aldatuko zenuke munduan? Nik uste dut denok daukagula mundua aldatzeko ahalmena, gauza txikietatik egin behar dugu, ez dezagun pentsatu beti gauza handietan, adibidez, etxekoei lagundu, zailtasunak dituenari esku bat luzatu, mahai gainean jartzen diguten janaria jan; ez dugu ahaztu behar munduan gosez milaka eta milioika pertsona hiltzen direla urtean, eta askotan etxean jana jartzen digutenean, goserik ez daukagu, ez zaigu gustatzen… beraz, mundua aldatzeko lehenbizi etxetik hasi behar dugu, bai lagunei lagunduz, gurasoek jartzen digutena janez, errespetatuz, irakasleei entzunez…

Hori ere, oso garrantzitsua da, mundua aldatzeko burua jakinduriaz bete behar delako. Orduan ni etxetik hasiko nintzateke, etxetik eta herritik. Lortzea nahiko zenukeen ametsik baduzu ? Ni oso amestia naiz, beti nabil ametsetan. Ametsak txikiak direnean askotan lortu egiten ditugu baino badaude amets asko oso handiak direnak t, txikitasunetik egunen batean lortuko direnak baino ez dago dena nire esku. Nire ametsetako bat aita izatea zen, hori lortu genuen eta oso pozik eta harro nago nire alabatxoarekin. Hemen ikasi zuen. Elkarrizketa bukatzeko, kontatuko al zeniguke anekdotaren bat? Erraldoiekin gertatutako anekdotatxo bat kontatuko dizuet. Dakizuen bezala, bere garaian Zizurkilen erraldoiak sortu genituen eta hemen inguruko herrietan ibiltzen ginen, Asteasu, Anoeta, Añorga, Amasa, Ibarra… Behin hots egin ziguten Nafarroako herri batetik Murillo de …. Eskola honetan bada familia bat han etxea duena. Hauen bitartez Murillora joan

ginen eta hango festak zirenez primeran pasatzeko asmoarekin. Trikitilari gazteak genituen, nire alabaren koadrilakoak. Denok furgonetan sartu eta hara joan ginen, kanpina hartu, gazteek festara eta gu erraldoiekin ateratzeko asmoz. Gaueko 11k inguru iritsi ginen eta furgoneta husten hasi ginen, burua, besoak eta konturatu ginen hankak hemen utzita joan ginela. Furgonetan, 2 orduko bidaia dago eta trikitilariei esan nien beraiek festa txukun egin zezatela eta ni furgonetarekin hanken bila joango nintzela. Baina halako batean Otañoko ikasle baten aita etorri zen eta esan zidan Murillora etorri behar zuen bere lagun bat oraindik etxetik atera gabe zegoela. Deitu zion eta Berastegin zegoen dagoeneko baina buelta eman eta horrela erraldoien hankak hartu Murilloa iritsi ziren.

Esker mila Iker, gurekin egon eta hainbeste gauza kontatu eta azaltzeagatik!!

26


ITXARO GEREÑO. Erizaina Egileak: LH6 Covid-19ari buruz elkarrizketa bat egin dugu Pedro Mª Otañoko LH6ko ikasle batzuk. Itxaro Gereño da elkarrizketa honen protagonista, eta zenbait informazio eman digu argitaratzeko. 1-Zenbat urte daramazu erizainen lanbidean? 16 Urte daramat erizainen lanbidean. 2-Gustura egon al zara urte horiek erizain bezala lanean? Bai, beti argi eduki dut erizain izan nahi nuela txikitatik, eta oso gustura ikasi nuen. 3-Covid-19aren solairuan egon al zara? Bai, 1. olatuan eta 2. olatuan tokatu zitzaidan. Berez zaharrenekin egiten nuen lan baina zaharren solairua

moldatu zuten covid-19arengatik. 4-Zer jantzi eramaten zenuen covid-19aren solairuan? Epia jazten ikasi behar izan genuen, ez genekielako jazten eta denek

jakin behar genuenez epia jazten, lagundu egiten ginen.

laguntzen genien eta oso gogorra zen.

5-Erosoa al zen jantzi horrekin egotea? Esan behar da jazten eta kentzen zaila dela eta laguntzen ba zizuten hobea zen. Gainera pantailak ez zuen uzten ondo entzuten. Oso deserosoa da; ezin duzu komunera joan, ezin duzu jan ezta edan…

9-Arduratzen al zaitu, zure bi seme-alabek eskolan covid-19a harrapatzea? Bai, 1. olatuan nire beldurra zen nik nire familiakoak gaixotzea. Epiak ez genituenez, etxera joaten nintzenean, gelan sartu eta konfinatu egiten nintzen. Baina ikustean ez nintzela gaixotzen, ateratzea erabaki nuen.

6-Zu covid-19aren solairuan egon zinenean covid-19arekin gaixo asko al zeuden? Bai, 1. olatuan gaixo asko etortzen hasi ziren, eta segituan bete zen solairua. Lehenengo solairu oso bat bete zen, gero beste solairu oso bat, ondoren beste bat eta azkenik lau solairuak bete ziren.

10-Zer musuko motak gomendatzen dizkiguzu eskolara joateko? Eskola barrurako nik FFP2-a gomendatzen dut leku itxia delako eta nahiz eta distantzia eduki hobea delako. Baina gorputz-hezkuntza egiteko kirurgikoa edo telakoa gomendatzen dut.

7-Zu covid-19aren solairuan egon zinenean covidarengatik zegoen gaixoren bat hil al zaizu? Ez, gure gaixoak gaizki jartzen baziren UCI-ra joateko aukera zuten eta okertzen ziren heinean UCI-ra eramaten genituen. 8-Sufritzen al zenuen han zeunden bitartean? Bai, askok beldurra pasatzen zutelako inoiz ez dut ikusi hain beldur handia, gainera ez genuen ezagutzen birusa eta bakarrik zeuden. Ahal genuenean telefonoarekin bideo-deiak egiten 27


IRITZIA Egileak: LH6 ure uste apalean kurtso hau oso-oso desberdina izan da besteekin alderatuta. Esango nuke beste gelakoekiko genuen harremana gutxitu egin dela.

tenperatura hartu behar dugula, norbaitek 37º ematen badu ETXERA!!! Ez gatoz bat, musukoa aho azpian eramaten dutenekin, gainera ez dituztelako neurriak mantentzen. Ondo iruditzen zaigu aurten urteroko ekintzak modu berezi batean egitea. Adibidez aurten inauteriak desberdin ospatu ditugu. Ez zen izan urteroko festa handia baina hala ere ondo pasatu genuen mozorrotuta dantzan. Aurten ere Korrika egin genuen, beste urtetan korrika txikia egiten genuen, baino aurten bakoitzak bere eremuetan egin zuen korrikaldia.

Zalantzarik gabe, denok bota ditugu faltan barnetegiak, baita irakasleek ere. Oraingo egoerarekin ikasgela bakoitzak bere jolas eremua izaten du jolas orduan. Esan genezake eskolara igo eta jaisten garenean hidrogela bota behar dugula eta 09:30etan

Talde interaktiboetan, lehen ikasgela desberdinetako haurrak elkartzen ginen eta orain bakoitzak bere ikasgelan egiten ditu 3 taldeetan banatuta.

Eskertuko genizueke neurriak mantentzea eta nahiz eta egoera zail honetan egon ondo pasatzen jarraitzea.

28


INKESTA Egileak: LH6 Koronabirusaren inguruan eskolako ikasle, irakasle eta gurasoei galderak egin genizkien.

Ondorioak Ikaslearen gehiengoa gustura dago bere burbuilan %4,5 -ek bakarrik erantzun dute ezetz. -Ikaslearen gehiengoa eroso sentitzen da musukoarekin eta irakasleen %60k dionez ondo ari dira arauak betetzen. Beraz ondorioztatu dezakegu musukoa eramatea ohitu garela eta segurtasun arauak errazago betetzen ari garela. -Esan dezakegu, gurasoen %80 gustura dagoela koronabirusaren aurka hartutako neurriekin.

29


ERREPORTAIA Egileak: LH6

KORONABIRUSA ESKOLAN! Koronabirusa

Txinatik

dator.

Birusa

saguzar batek sortu duela uste da. Baina hori,

gizakiak

kutsatu

aurretik

teoria

batzuekin batera, oraindik ez da baieztatu. Koronabirusa Otsailaren 14 eta 18 artean iritsi zen Espainiara. Baina gu Martxoaren 14an konfinatu ginen, eta etxetik bideo-deiaz aritzen ginen,

irakasleekin

eta

gelakideekin.

Apirilak 28an deseskalatze fasea hasi zen, baina gu oraindik etxean jarraitu ginen. ateratzen

Pixkanaka-pixkanaka hasi

ginen

eta

Gela bakoitza egunero eremu ezberdin batean dago, parkina ere eremu bihurtu dugu. Gela bakoitzak kaxa bat du, bere

kalera

uda

pasa

ondoren irailak 8an eskolara itzuli ginen.

eremuan jolasteko, kaxa duen materiala hau da: KAXAKO MATERIALA

Gure eskolak aldaketa asko eduki ditu arau berri asko jarri dira, segurtasun arau asko ere bai. Hauexek

dira

jarritako

arau

garrantzitsuenak: ARAUAK

-

Gomazko baloi bat.

-

Esku-pilota.

-

Tizak.

-

Zapia.

-

Espumazko 3 baloi.

-

Soka.

-

Goma

- Ezin dira gauzak elkar banatu. Ikusi duzuen bezala gure eskolan gauza

- Ezin dira gauzak etxetik ekarri. - Komunak mailaka banatuta daude.

dituzte, baina dudarik gabe zailena egiten

- Jangelan banatuta gaude. - Klase hasieran eta amaieran jela eman

zaigun araua besteekin ez nahastea izan da.

behar da. -Talde

asko aldatu dira, eta arau berri asko jarri

interaktiboak

eta

tailerrak

lankideekin bakarrik egiten dira. - Jolas-garaia eremutan banatuta dago.

30


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
XIXURRITZ ALDIZKARIA 20/21 by otanoeskola - Issuu