1 minute read

AMESTU DUGU!

Zizurkilgo Pedro Mari Otaño Herri Eskolak, 2003-2004 ikasturtean, gaur egun oinarri dituen zutabeak finkatu zituen. Ikasleek, irakasleek, familiek eta herriko hainbat eragilek egindako ametsetatik eraiki ziren. Ametsak mota askotarikoak izan ziren: batzuentzat, euskararen erabilera sustatzea zen garrantzitsua, beste batzuentzat, eskola herrian funtsezko ardatz bilakatzea. Euskal kultura eta ohiturak indartuko zituen eskola izatea nahi zuten askok, harreman osasuntsuak bultzatuko zituena beste hainbatek, aniztasuna kontuan hartuta inklusioa bermatuko zuena besteek. Zerrenda luzea izan zen, eta denak hiru lan-talde edo batzordetan banatu ziren. Urtetan zehar, horiek gauzatzeko elkar-lanean aritu gara Otañon.

Hogei urte horietan, ikasle eta familia ugari bildu ditu eskolak, hainbat irakasle eta langile ezagutu ditu, eta, nola ez, herriko eragile eta elkarteekin batera lanean aritu da. Urteak pasa ahala, ikasle, familia, irakasle eta langileak aldatzen joan dira, baita behar eta lehentasunak ere. Horri erantzun egokia emateko, amets egitea tresna ezin hobea da. Amesteak ilusioa pizten du; amesteak errealitatea eraldatzea ahalbidetzen du.

Advertisement

Eta hori da P.M. Otaño Herri Eskolak 23/24 ikasturtean egin duena: AMETS EGIN.

Zalantzarik gabe ikasturte honetako ekimen garrantzitsuenetako bat izan da.

Ametsak postontzian sartu edo inprimaki bidez helarazteko aukera Maiatzaren

4tik 12ra luzatu den arren, ekimen honek ikasturte osoa hartu du.

Urriaren 10ean Maria Luisa Jaussiren ahotik Ikas-Komunitateetan amtes egiteak duen garrantzia entzun ahal izan genuen lehen aldiz.

Azaroaren 21ean, Otañon Badator izenarekin 2003-2004 ikasturtean amets egin zuten ikasle ohi, irakasle ohi, famili ohi, alkate ohi eta eragile ohiek garai hartako ametsaren prozesuaren transmisioa egin ziguten.

Amets egin duten beste eskolen esperientziak oinarri hartuta irakasle arteko tertulia ere gauzatu da.

Amets Taldea funtsezkoa izan da, batik bat, familien parte hartzea bultzatzeko. Amets taldeak maiatzari begirako lehen giroketa lana egin du:

P.M. Otaño Herri Eskola : EL SUEÑO. Ha sido sin duda una de las iniciativas más importantes de este curso. Aunque la posibilidad de introducir los sueños en el buzón o hacerlos llegar por formulario se ha ampliado del 4 al 12 de mayo, esta iniciativa ha abarcado todo el curso escolar. La participación ha sido amplia y los sueños recibidos numerosos. A partir del curso 2023/2024 comenzaremos a dar pasos para hacer realidad estos sueños y no cesaremos hasta que nuestros sueños se hagan realidad.

This article is from: