1 minute read

Piktogramen lanketa Zizurkilgo herrian

Next Article
EUSKARA ASTEA

EUSKARA ASTEA

Pedro Maria Otaño eskolan piktogramen lanketan aritu dira. Eskolan barrena piktogramak non falta diren aztertu zituzten ikasleek, bertako gelak, pasilu eta ikastetxeko gune ezberdinak behatuz.

Ekintza honen helburua, jendeari, ikusmenaren bidez, gune desberdinak identifikatzeko laguntza eskaintzea izan da.

Advertisement

Maiatzaren azken astean piktogramak herrian jarri zituzten.

Hauek izan dira piktogramak jarri diren leku publiko batzuk: Udaletxea, udal bulegoak, Atxulondo plaza, Plazida Otaño liburutegia, tren geltokian, gaztezulon, etab.

Ekintza esanguratsua izan da solitaritatea eta enpatia txertatuz.

Pedro Maria Otaño eskolan amestu egin dugu. Ametsa eskolan murgildu zen, bertako partaideek nolako eskola nahiko luteketen irudikatuz eta beraien ametsak kontutan hartzeko proposamenak luzatu zituzten.

Ametsa Maiatzaren 4tik-12ra bitarte izan zen eta ikasle-irakasle-familia eta langileak parte hartu ahal izan zuten.

Partaidetzakoak bideo bat grabatu zuten eta HH2tik hasi eta HH5teko ikasleen geletara joan ziren, ametsa zer zen azaltzera. Bestalde, gurasoek bideo bat grabatu zuten parte hartze handiagoa izateko eta jendea animatzeko.

Bozka, paperez eta on linez egin zezaketen gurasoek eta Otañoko ikasleek paperez ere egin zuten.

Gehien bozkatutako ametsa aurrera eramango da otañotarrek aspaldidanik egiten duten moduan.

This article is from: