1 minute read

BEIZAMA

Next Article
AMESTU DUGU!

AMESTU DUGU!

Maiatzaren 22tik 23ra LH1, LH2 eta LH3koak Beizamara joan ginen gaua pasatzera; batzuentzat lehenengo aldia zen eta urduri xamar ginen, baina gogotsu!

9:30etan autobusa gure bila etorri zen. Iritsi bezain laister xira jantzi behar izan genuen euria egiten zuelako.

Advertisement

Herriko frontoian monitoreak gure zain genituen: Asier, Oier eta Iñigo. Hamaiketakoa jan ostean, ekintzekin hasi ginen:

6taldetan banatu ziguten eta baratzaren inguruko galderak egin zizkiguten.

Aterpetxeko animaliak ezagutzera joan ginen: astoa, untxia eta oiloak. Jaten eman genien eta ukitzeko aukera ere izan genuen.

Eguraldi exkaxa egiten zuenez etxetik ekarritako bazkaria aterpetxe barruan jan genuen. Bazkari bakoitzaren aurretik abestu egiten genuen.

Ondoren, bakoitzak bere ohea aukeratu zuen eta maletak desegin genituen.

Arratsalderako berriro taldeetan banatu ginen eta aldatzen joan ginen denek dena egin arte!

Eguna bukatzeko, pijama jantzi eta afaltzera jetsi ginen. Indarrak hartu eta diskofesta hasi genuen, dantza asko egin genuen!!! Leher eginda lotara joan ginen.

Asteartean, gosari ederra prestatu genuen. Maletak egiten bukatu eta gero frontoira joan ginen.

Oraingoan 2 talde egin zizkiguten, bat ogia egitera joan zen eta bestea jolasak egitera.

Hamaiketakoa eta gero, taldeak aldatu genituen.

Autobusa etorri aurretik herriko tabernara joan ginen bazkaltzera.

Gero eskolara itzuli ginen.

This article is from: