
1 minute read
GARAPEN JASANGARRIA
from XIXURRITZ 2022-2023
by otanoeskola
Ikasturte honetan, Eskola Agenda 2030ean Garapen Jasangarrirako 7. Helburuan murgilduta aritu gara: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea.
Baina, zer da garapen jasangarria?
Advertisement
Etorkizuneko belaunaldien beharrizanak asetzeko ahalmena eragotzi gabe eguneko beharrizanak asetzen dituen garapena da.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako 17 helburu dira, eta helburu hauek, batez ere, mundu osoan pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira. Aipatu berri diren xede hauek, 2015-2035 urteen bitartean lortu ahal izatea espero da, ekintza eta aktibitate desberdinen bidez, non, lehen mailako ikasleek lagundu ahal izango duten Agenda 2030ren bitartez.
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gai hauek hobetu nahi ditu garapen jasangarriaren bitartez: aldaketa klimatikoa, desberdintasun ekonomikoak, energia berriztagarrien sustapena, etab. Hamazazpi helburuek sortzen dute Garapen Jasangarrirako Agenda eta hamazazpiak dira garrantzitsuak.