
3 minute read
2 Ezagutu hizkuntza
Homonimia hitza
Homonimo hitzak antzinako grekoan du jatorria: homo- atzizkiak «berdina» esan nahi du; onoma hitzak, ordea, «izena».
Ikasi gehiago: paronimia
Hitz paronimo deritze antzeko ahoskera edo idazkera izan arren, esanahi guztiz desberdina duten hitzei. Esaterako: arto eta ardo.
Homonimia
Hitz homonimo deritze berdin idatzi eta ahoskatu arren, esanahi eta jatorri desberdina duten hitzei. Adibidez: ehun 1: hamar bider hamar, 100. ehun 2: oihala eratzen duen hari multzoa.
Sarritan, hitz homonimoek gramatika-kategoria desberdina izaten dute. Esaterako:
– apal 1 → izena → paretan edo altzari batean, gauzak edukitzeko ezartzen den ohola.
– apal2 → izenondoa → bere burua handiesten ez duena; harrokeriarik gabea.
Hiztegian, hitz homonimoek bi hiztegi-sarrera izaten dituzte. Gogoratu hitz polisemikoek hiztegi-sarrera bakarra dutela, eta hitz horren barruan adierazten direla adiera guztiak, zenbakien bidez. Erreparatu adibide hauei:
Hitz polisemikoak hiztegian Hitz homonimoak hiztegian ale 1 iz. Gariaren eta kideko landareen hazia. Arto alea. 2 iz. Zenbait landareren hazi edo fruitu txiki biribil antzekoa. Kafe alea. 3 iz. Liburu, aldizkari, inprimaki eta kidekoen aldaki bakoitza. 1500 aleko argitaraldia inprimatu da. hori 1: det. Entzuten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Liburu hori. hori 2: izond. Sufrearen edo limoiaren kolorekoa, ostadarraren hirugarren kolorekoa. Zuhaitz hosto horiduna.
ARIKETAK a) Zerbait edo norbait suaren bidez ahitu. b) Urteko hamargarren hila. c) Alfabetoko 27. letra. d) Kantetako errepika.
1 Esan hitz hauek homonimoak edo polisemikoak diren, hiztegiaren laguntzaz: lau, itzuli, azkar, arte, luma, kutun, lekuko, argi, eme, sasoi.
2 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitz homonimoa. Gero, asmatu perpaus bana falta diren esanahiekin.
3 Bilatu hitz homonimoak perpausotan, eta idatzi zer esanahi duten kasu bakoitzean:
Iratiko basoan egin dute trekking-a lagunek.
– Arratsaldeko bostetan edaten dute tea ingelesek.
– Hitzordua dut bankuko aholkulariarekin.
– Har lodi bat zegoen sagarraren barruan.
XVII. mendeko organoa dago Azpeitiko elizan.
– Arrantza jarduera ekonomiko garrantzitsua da Galiziako hainbat herritan.
4 1-2-4. Aldatu letra bat kasu bakoitzean, hitz hauen paronimoak sortzeko: a) egun b) hotz
1. Zerbait sortu, gauzatu, prestatu.
2. Zuhaitzaren enborra, sua egiteko erabiltzen dena.
3. Leku batean izan, inorako asmorik gabe.
1. Soinua, zarata.
2. Luzera txikia duena.
3. Bi mutur zorrotz dituen zurezko makilatxoa.
4. Eskua bukatzen den bost zatietako bakoitza.
5 Sortu hitz paronimoen multzoak hitz hauek erabiliz, aurreko ariketan bezala. Multzo bakoitzak lau hitz izan behar ditu, gutxienez: hari asto
Puntuazio-markak (II)
Noiz erabili komatxoak (« »)
• Hitzez hitzeko aipamenetan: Hamletek esan zuen: «Izan ala ez izan, horra hor auzia »
• Eskuz idazten dugunean, aldizkari, erakunde, liburu eta abarren aipamena egiteko: Durangaldeko « Anboto » astekarian argitaratu dute albistea. Ordenagailua erabiltzen dugunean, letra etzana erabili behar dugu.
• Ezizenak eta animalien izenak emateko: Pedro Agerre « Axular » idazlea Urdazubin jaio zen.
• Atzerriko hizkuntza bateko hitzak transkribatzeko: Frantsesez «glamour» esaten diote dotoreziari.
• Hitzei ironia-kutsua emateko: Bai « jatorra » zerbitzari hori, ezta?
Noiz erabili galdera-marka (?) eta harridura-marka (?)
• Perpausaren bukaeran, zerbait galdetzen dugula (?), edo gure harridura adierazteko (!): Non dago komuna ? ; Bai film ederra !
• Ondoren ez dute punturik onartzen, baina koma har dezakete: Bai horixe!, esan nion.
• Harriduraz eginiko galdera adierazteko, bi puntuazio-markak erabil daitezke: Nolatan, bada, ez zara etorriko?!
Komatxo motak
Hainbat komatxo mota daude: komatxo espainiarrak (« »); komatxo ingelesak (“ ”); komatxo frantsesak (‘ ’).
Gaur egun, komatxo ingelesak erabiltzen dira gehien munduan. Nazioarteko APA arauek, adibidez, komatxo ingelesak erabiltzea gomendatzen dute, lan akademikoetan eta idazkietan.
Galdera- eta harriduramarkak parentesi barruan
Testu bat idazten dugunean, galderaeta harridura-markak parentesi barruan jar ditzakegu, esaten duguna zalantzazkoa edo harrigarria dela adierazteko:
Liburua laster argitaratuko dutela diote (?)
Harrigarria da, baina amaitu dituzte lan guztiak (!)
Ariketak
1 Nire lehengo eta oraingo iritzia. Zergatik erabili dira komatxoak perpausotan? Azaldu: a) José Manuel Lujanbio «Txirrita» euskal bertsolari ospetsua izan zen. b) Amak logela batzea «iradoki» zidan. c) Irakasleak esan zidan: «Lan bikaina egin duzu». d) Zer esan nahi du alemanez «Danke» hitzak? e) Londresko «The Guardian» egunkariak eman du albistearen berri.
2 Berridatzi, ikasitako puntuazio-markak erabiliz.
Entzun duzu Zaz abeslariaren Je veux abestia.
Aizu, esango didazu behingoz zer ordu den
Neurriak hartuko ditugu krisiaren aurka, adierazi zuen lehendakariak.
– Zein atsegina den irakasle berria, ezta, lagunok.
Italian egun osoa pasatzen nuen Grazie eta Prego esaten.
– Galder García Azeria futbol-jokalari aparta izan zen.
– Nolako zortea dudan beti, bai horixe.
3 Zer puntuazio-marka erabiliko zenuke honako hauetarako?: a) Sokratesen hitzez hitzeko aipamena idazteko. b) Ingeles musika talde baten azken albumaren berri emateko. c) Oihukatzen ari zarela adierazteko. d) Beste hizkuntza bateko hitz bati buruz mintzatzeko. e) Aitari dirua eskatzeko.
4 Asmatu perpaus bana aurreko ariketako egoeretarako, idatzi duzuna kontuan hartuz.