6 minute read

Ezagutu literatura

Next Article
Ezagutu hizkuntza

Ezagutu hizkuntza

Azpigenero narratiboak

Gogoratu zein diren azpigenero narratibo nagusiak:

• Ipuina: gertaera asmatuak kontatzen dituen narrazio-testu laburra da.

• Alegia: narrazio-testu laburra da; amaieran irakaspena du, eta animaliak izaten dira pertsonaiak.

• Mitoa: errealitatea azaltzea helburu duen kontakizuna da.

• Egunkariak eta memoriak: pertsona baten bizipenak eta bizitzako gertakariak biltzen dituzte.

Genero narratiboa

Dakizunez, narrazioetan zenbait pertsonaiaren inguruko gertaerak kontatzen dira, errealak edo fikziozkoak, leku eta denbora jakin batzuetan. Narrazio literario ak ezaugarri hauek ditu:

• Egilearen helburua kontakizun erakargarria idaztea da.

• Ondo planifikatutako kontakizunak izaten dira.

• Idazleek lexiko aberatsa eta sintaxi konplexua darabilte.

• Gehienetan, fikziozko narrazioak izaten dira.

Genero narratiboaren barruan hainbat azpigenero daude; hala ere, duen garrantziagatik, unitate honetan eleberria aztertuko dugu.

Eleberria

Eleberria egile ezagun batek idatzitako narrazio-testu luzea da. Gehienetan, asmatutako gertakariak kontatzen ditu. Gaur egun, eleberria literaturatestu nagusia da.

Eleberrietan, narrazioa da nagusi (hau da, ekintza-segidaren kontaketa); hala ere, beste mota bateko testuak ere tartekatzen dira: deskribapenak (pertsonaien itxuraren eta izaeraren, lekuen, eszenen… deskribapenak), solasaldiak, bakarrizketak, gutunak, etab.

Gaur egun, eleberria da literatura-testurik arrakastatsuena. Datu guztien arabera, irakurle gehienek eleberria irakurtzea dute gogokoen. Jarraian, euskal eleberrigintzaren historia laburra aurkeztu, eta gaiaren araberako eleberrien sailkapena aztertuko dugu.

Euskal eleberrigintza

Euskal eleberrigintzak XX. mendearen bigarren erdialdean izan zuen bilakaera nagusia; hala ere, lehenago ere izan da eleberriaren aurrekaririk euskal letretan:

• XVI. mendeko Juan Pérez de Lazarraga idazlearen eskuizkribuan, artzain-eleberri bat dago. Artzain-eleberriek ospe handia lortu zuten Errenazimenduan; artzainen arteko maitasun-istorioak kontatzen zituzten. Lazarragaren artzain-eleberrian, hainbat pertsonaien arteko maitasunistorioa kontatzen da (Silberio, Sireno, Doristeo…).

• XIX. mende-amaieran, ohiturazko eleberrigintza deritzona sortu zen: garaiko Euskal Herria eta euskal kultura zehatz deskribatzen zituen eleberri mota. Ohiturazko eleberriek herritarren lanbideak eta eguneko bizimodua deskribatzen dituzte. Txomin Agirre ondarroar idazlearen Kresala (1906) eta Garoa (1912) dira ohiturazko eleberri gorenak.

• XX. mendean, 1957an hain zuzen, euskal eleberrigintza modernoa sortu zuen José Luis Álvarez Enparantza «Txillardegi» idazleak, Leturiaren egunkari ezkutua eleberriari esker. Idazle horrek garaiko literatura-joeretan txertatu zuen euskal eleberria.

• Gaur egun, eleberriak dira nagusi euskal literaturan. Azken hamarkadetan, zenbait eleberri nabarmendu dira, hala nola Bernardo Atxagaren Obabakoak (1989) edo Unai Elorriagaren SPrako tranbia (2001). Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuten biek.

Eleberri motak gaiaren arabera

• Maitasunezko eleberrietan, pertsonaien arteko maitasun-istorioa kontatzen da. Adibidez: Charlotte Brontë-ren Jane Eyre.

• Abentura-eleberri etan, pertsonaia batzuek bizi izandako arriskuen eta ziurgabetasunen berri ematen da: bidaiak, gertakari eta leku harrigarriak… Erritmo biziko istorioak izaten dira. Esaterako: Jules Verneren Mikel Strogoff.

• Polizia-eleberri etan hilketa bat argitu behar izaten da. Poliziak eta detektibeak izaten dira protagonistak, eta haien ikerketen berri ematen zaigu. Adibidez: Agatha Christieren Orient Express-eko hilketa.

• Eleberri beltza polizia-eleberriarekin dago lotuta, baina garrantzitsuena ez da hilketa argitzea, giroa deskribatzea baino: inguru ilunak, ustelkeria, etab. Esaterako: Jon Arretxeren Fatum

• Beldurrezko eleberri ek ikara sorrarazi nahi diote irakurleari. Sarritan, naturaz gaindiko izakiak dira protagonistak. Adibidez: Mary Shelleyren Frankenstein.

• Zientzia-fikziozko eleberria etorkizunean edo unibertso ezezagunetan dago girotuta. Esaterako: J. K. Rowling-en Harry Potter saga.

• Eleberri historikoa gertakizun edo pertsonaia historikoetan dago oinarrituta. Esaterako: Ken Follet-en Lurraren pilareak.

1 Zer dela eta diozu hori? Esan zer motatakoak diren eleberri zati hauek:

A Zesarrek arrazoi zuen: nahiago zuen herrixka bateko lehen postua Erromako bigarrena baino. Ni ez nintzen ezta bigarrena ere Erroman. Boterea falta zitzaidan.

Marguerite Yourcenar, Adrianoren memoriak. Edhasa.

B Rominak, nire bihotzeko izarrak, ez zidan jaramonik egiten. Eta niri bihotza erdibitzen zitzaidan. Aitak, lanera joan aurretik, hau idatzi zuen behin ispiluan: «Ezpainak musukatzen dizkigu ihintzak». Oso ederra iruditu zitzaidan. Pentsatu nuen ihintza Romina izan zitekeela, nire bihotzeko izarra, eta begiak itxi eta ezpainak luzatu nituen ispilurantz.

Karlos Linazasoro, Bota gorriak. Anaya/Haritza.

C —Honela ez gara inoiz iritsiko —esan nuen.

—Har dezakegun norabide bakarra hori bada — esan zuen kapitainak—, eutsi egin beharko diogu.

Bat-batean, kapitaina berriz hasi zen hitz egiten. Bere onetik aterata zegoela ematen zuen:

—Kanoia! Begiratu txopa aldera!

Robert Louis Stevenson, Altxorraren uhartea. Anaya.

Zaldun-eleberriek ospe handia izan zuten Erdi Aroan. Munduan zehar abentura bila dabiltzan zaldunen istorioak kontatzen dituzte. Gaztelaniaz, Amadís de Gaula da ezagunena; valentzieraz, Tirant lo Blanc.

D —Eser zaitez kanapean —esan zidan Holmesek —. Badakit, Watson maitea, nik bezala zeuk ere oso gogoko dituzula gauza arraroak, bizitzako konbentzionalismo aspergarriak gainditzen dituztenak.

—Egia esan, guztiz interesgarri iritzi izan diet beti zure kasu guztiei —erantzun nuen.

—Bada, hemen duzun jaun honek, Jabez Wilson jaunak, aspaldi entzun dudan istoriorik bitxienetako bat kontatu dit. Izan ere, onartu behar dut orain arte ez dudala inoiz horrelakorik entzun.

Arthur Conan Doyle, La liga de los pelirrojos. Anaya (moldatua).

2 Bilatu informazioa Lazarragaren eskuizkribuari buruz, eta azaldu: noiz eta non aurkitu zuten, zer atal dituen, artzain-eleberriaren argumentua zein den.

3 Bilatu informazioa egile hauei buruz, eta zerrendatu bakoitzaren eleberri bana; gero, adierazi zer motatakoa den: Edgar Allan Poe, Federico Mocchia, Mark Twain, Mary Higgins Clark, Margaret Atwood, Umberto Eco, Eva García Sáenz de Urturi, Raymond Chandler.

Munduari itzulia hainbat elezaharretan

Elezahar rek munduaren jatorriari buruz hitz egiten digute, baita izaki harrigarri eta fantastikoei, alegiazko gertakariei eta beste hainbat gauza miragarriri buruz ere. Munduko kultura guztietan daude elezaharrak, eta, sinestezina badirudi ere, elkarren antz handia dute. Irakurri arretaz Guatemalako elezahar hau; ondo ezagutzen duzun hegazti baten jatorria zein den argitzen du:

Chomak

Elezaharrak dioenez, Uxmal erregeak itzelezko oturuntza antolatu zuen behin jauregian, biziaren jauna zen Hunab Ku jainkoari omenaldia egiteko. Oturuntza terrazan bertan egitea bururatu zitzaion. Beraz, zerbitzariek dotore-dotore apaindu zuten lekua.

Bien bitartean, saiak —garai hartan chom esaten zieten, eta luma ikusgarriak zituzten— terrazaren gainetik igo ziren, hegan. Bat-batean, halako jaki gozoak ikusita, mahaietara jaitsi, eta den-denak irentsi zituzten.

Erregea, gonbidatuekin joan zenean, sutan jarri zen hango hondamena ikusita. Zin egin zuen chomak gogor zigortuko zituela, eta zigor bat pentsatzeko agindu zien apaizei. Apaizak hausnartzen ari zirela, haietako bat chomei eroritako luma ederrak batzen hasi zen; lumak erre, eho, eta edabe lodi bat egin zuen.

Apaizek aginduta, zerbitzariek berriz jarri zuten janaria terrazan. Chomak, jaki gozoak ikusita, berehala jaitsi ziren zerutik, urdaila gehiago betetzeko asmoz. Apaizak ezkutaturik zeuden, eta, hegaztiak mahaietan pausatu zirenean, edabe beltza jaurti zieten araoak esaten zituzten bitartean. Apaizetako batek ozen esan zien aurrerantzean hondakinak eta animalia hilak bakarrik jango zituztela. Ikaratuta, chomek hegoak astindu, eta ihesari eman zioten. Orduan, konturatu ziren luma beltz itsusiak zituztela eta burusoilduta zeudela.

ARIKETAK

1 Erantzun galdera hauei: a) Talde bakoitzak kontinente bat aukeratu, eta, kontinente horren barruan, bi herrialdetako elezaharrak bilatuko ditu. b) Aukeratu herrialde bakoitzeko elezahar bat, eta idatzi paper batean. c) Talde bakoitzeko bi kidek gainerako ikaskideei irakurriko dizkiete elezaharrak, ozen.

• Nork antolatu zuen oturuntza? Zertarako?

• Zer erabaki zuen erregeak, halako hondamendia ikusita?

• Zer zigor pentsatu zuten apaizek?

• Alde egin zutenean, zertaz ohartu ziren saiak?

• Benetan gertatu zen elezaharrak kontatzen duena?

2 Badu irakaspenik elezahar honek, zure ustez? Zer saiatzen da azaltzen? Eztabaidatu, binaka jarrita.

3 Guztion artean, munduari itzulia emango diozue hainbat elezaharretan.

Ulertu Eta Aplikatu

1 Esan zer motatakoak diren perpausotako aditzak:

Ez nabil txantxetan. Ekar diezadakezu lana biharko?

Trenez edo hegazkinez etor daitezke paristarrak.

– Anek hanka sartu zuen berriro.

– Soldadua zauritu zuten; gero, preso hartu zuten.

– Zertan datza ariketa hori? Erantzun ezazu behingoz!

Naia negarrez iritsi da; musu eman diot masailean.

2 Adierazi aurreko ariketako aditzak iragankorrak edo iragangaitzak diren.

3 Osatu perpausak, aditz-izenak erabiliz. Arrazoitu bakoitzaren erabilera.

– Bihar zineman film hori … pentsatu dugu. Bazatoz?

– Oraindik ere garaiz zaude ingelesa …

Nekatuta nago honenbeste tontakeria …

Benetan prest zaude Monte Perdidora …?

– Nor arduratuko da lan hori guztia …?

– Oraindik ez naiz ohitu mugikor hau …

4 Sortu perpausak, kontuan hartuz parentesi barruan adierazitakoa.

– (Nortzat) hartu dituzte bi mutiko horiek.

(Noren) (Nor) (Non) bizi dira.

Gure … (Nork) ez dute … (Zerik ) egin.

Hainbat … (Zerengatik) apurtu dut … (Norekin) nuen … (Nor)

(Nondik) (Nora) egingo dute bidaia … (Nork).

Bizikleta-lasterketa zenbait … (hiri) igaro da.

(Nor) bolaluma … (urdin) egin behar da.

5 Berridatzi, azpimarradunak singularrean edo pluralean jarriz. Aldatu aditza, beharrezkoa denean:

Lehengusuaren lankideak parte hartu du txapelketan

– Artisauek buztinez egin dute pitxerra

– Eskaria bidaliko dute bezeroaren etxera

– Liburuaz mintzatu naiz idazlearekin

– Enpresako arduradunak batzar gelan bildu dira.

– Irakasleak itxaropena du ikaslearengan

– Arazoez eztabaidatu dut abokatuekin

– Lagunarengatik etorri naiz.

– Eskaintza berezia egin dute bezeroarentzat gehiago praktikatzeko ariketa interaktiboak aurkituko dituzu.

6 Idatzi bosna hiponimo, eta osatu eremu semantikoak: itsaskiak, mineralak, sendabelarrak, antzinako lanbideak.

7 Idatzi hiponimo baten adibidea, beste hiponimo batzuen hiperonimoa dena.

8 Idatzi parentesiak antzerki-testu honetan:

Txinako Harresi Handia; MARCO POLO oinez eta kantuan dator, mapa bati begira. Bi LEKAIO hurbildu zaizkio, mozorrotuta.

MARCO: Aizue! Barkatu… LEKAIOAK aurrerantz doaz. Aizue, mesedez!

1. LEKAIOA: Aurpegia biratuz Gurekin ari zara, atzerritar?

MARCO: Bai; zein da Indiarako bidea?

1. LEKAIOA: Harrituta Indiarako bidea?

Pasqal Alapont, Els viatges de Marco Polo. Bromera (moldatua).

IKASKUNTZA-EGOERA

HAUSNARTU ETA EGIAZTATU

Ikaskuntza-segidako 4. eta 5. ariketetan, ipuin-kontalarien saioa nolakoa izango den erabaki duzue. Banaka jarrita, zuen lanari buruzko hausnarketa egingo duzue:

Alderdiak Erabat lortuta Nahiko lortuta Lortuta Ia lortuta

Ipuin-kontalarien saiorako testuak aukeratzen lagundu dut.

Ipuin-kontalarien saiorako materiala bilatzen lagundu dut.

PROBATU ZURE KONPETENTZIAK

Egin anayaharitza.es webgunean dagoen konpetentzien araberako autoebaluazioa.

This article is from: