3 minute read

2 Ezagutu hizkuntza

Gramatika

Deklinabide-kasuen sailkapena

Deklinabide-kasuak askotarikoak dira; multzo hauek daude:

• Deklinabide-kasu gramatikalak : aditzarekin komunztadura egiten dute. N or, Nork eta Nori kasuak dira.

• Leku-denborazko kasuak: lekua eta denbora adierazten dituzte. Kasu desberdinak erabiltzen dira izen bizigabeekin (Non, Nora, Nondik) eta izen bizidunekin ( Norengan, Norengana, Norengandik ).

• Gainerako kasuak : Norekin, Norentzat, Noren.

Bestalde, kasu bereziak ere badira: Zerik eta Nortzat.

Deklinabidea: mugagabearen erabilera

Aurreko unitatean esan genuenez, mugatua pertsona edo gauza ezagun bati buruz hitz egiteko erabiltzen dugu; mugagabea , aldiz, pertsona edo gauza ezezagunei buruz hitz egiteko. Batzuetan ez da erraza mugagabea noiz erabili behar den jakitea.

Mugagabearen erabilera-arauak

Hauek dira mugagabearen erabilera-arauak:

Erabilera-araua Adibideak

Izen bereziekin, izenordainekin eta erakusleekin.

Londresek 8 milioi biztanle inguru ditu. Niretzat dira lore horiek guztiak?

Partitiboan (Zerik) eta prolatiboan (Nortzat). Parkean ez dago umerik Gurdizainak ergeltzat hartu nau.

Galdetzaileekin: Zer, Zein, Zenbat… Zer abesti entzun duzu? Zein kaletan bizi zara?

Zenbatzaile zehaztuekin, ezezagunak badira.

Zenbatzaile zehaztugabeekin: hainbat, asko, gutxi, zenbait…

Hainbat esapidetan.

Zazpi lagun bildu dira kafetegian. Hamar ikasleren artean egin dute lana.

Lagun askok du konfiantza nigan. Zenbait alkateren kexa entzun dugu.

Esne-mamitan bizi dira umeak Sugandilak eguzkitan daude goxo-goxo.

Aditz-lokuzioen izenetan. Nahi izan, adore eman, amets egin… Atributuetan, hau da, aditz batzuek hartzen duten osagaian (bihurtu, bilakatu, izendatu, jantzi, ibili…).

Miren enpresako zuzendari izendatu zuten. Apaiza misiolari ibili zen Afrikan.

Kontuan hartu

• Zenbatzaile zehaztu zein zehaztugabe ekin denbora-tarteak adierazten ditugunean, mugagabea ez ezik, mugatua ere erabil dezakegu, baina beste esanahi batez. Erreparatu adibide hauei:

– Lau urtean ez naiz Perun egon. → mugatu singularra → etenik gabeko denbora-tartea (lau urte jarraian).

– Lau urtetan ez naiz Perun egon. → mugagabea → etena duen denboratartea.

– Hainbat urtean izan naiz Perun → mugatu singularra → etenik gabeko denbora tartea.

– Hainbat urtetan izan naiz Perun. → mugagabea → etena duen denboratartea.

• Zenbait esapidetako izenak, mugagabean ez ezik, mugatuan ere deklina daitezke. Hala ere, aldatu egiten da esanahia:

– Kolpearen erruz, sudurretik odoletan hasi nintzen. → Sudurretik odola dariola egon nintzen.

Odolean hainbat zelula daude. → Odolean bertan.

Partitiboa (Zerik) eta prolatiboa (Nortzat)

Zerik eta Nortzat kasuak bereziak dira; izan ere, beti doaz mugagabean. Gogoratu bi kasu horien erabilera:

• Partitiboa ( Zerik) deklinabide-kasu berezia da. Mugagabean bakarrik deklinatu daiteke, eta singularrean du aditzarekiko komunztadura. Nor kasuaren parekoa da, baina kasu hauetan bakarrik erabiltzen da:

– Ezezko perpausetan: Hiru Marietan ez zegoen altzari rik

Galderetan: Nahi duzu kafe rik edo te rik ?

– Baldintzazko perpausetan: Laguntza rik behar baduzu, esadazu lasai.

• Prolatiboa (Nortzat) deklinabide-kasuak ustea adierazten du. -tzat marka zuzenean eransten zaio izenari: Ergel tzat hartu zuten ikasle iritsi berria.

Deklinabide-kasuen izenak

Euskaraz, deklinabide-kasuak izendatzeko, hitz hauek erabiltzen ditugu: Nor, Nork, Nori, Nongo, Norentzat…

Hala ere, badira beste hitz batzuk, jatorri klasikoa dutenak, eta deklinabidea duten hizkuntzetako kasuak izendatzeko erabiltzen direnak. Zer kasuri dagozkie ergatibo, datibo, genitibo, inesibo, ablatibo eta adlatibo hitzak? Bilatu informazioa.

ARIKETAK

1 Azaldu mugagabearen erabilera perpaus hauetan:

– Makina bat mugikor saldu dira merkealdietan.

– Lotara joan orduko, musu eman nion ahizpari.

– Ainhoak zenbait pastel ekarri dizkio Itxasori.

Ez daukat astirik zure istorioak entzuteko.

Osaba herriko alkate izendatu dute.

Zer kaletan dago herriko antzoki nagusia?

– Hiru aste daramatzat izebaren berri izan gabe.

– Izerdi-patsetan amaitu genuen partidaren ostean.

2 Osatu perpausak, parentesi barruko hitzak mugagabean deklinatuz.

– Zer … (aktore) egin duzu amets?

– Ikasleak … (lehoi) jantzi dira inauterietan.

– Greba egingo dute hainbat … (langile)

– Zenbait … (elkarte) presidenteei bidali diet gutuna.

Kontuz ibili, edo zorroa … (ur) eroriko zaizu!

Gurasoek, … (gazte) , bidaia harrigarriak egin zituzten.

3 Ikusi-pentsatu-neure buruari galdetu. Azaldu zer ñabardura dagoen esanahiaren aldetik: a) Armairuan ez dago kafea. / Armairuan ez dago kaferik. b) Bi urtean ez naiz hondartzara joan. / Bi urtetan ez naiz hondartzara joan. c) Hiru ekitaldietara joango gara. / Hiru ekitalditara joango gara. d) Ekarriko didazu oparia Parisetik? / Ekarriko didazu oparirik Parisetik?

4 Osatu perpausak, hitz hauek Zerik eta Nortzat kasuetan deklinatuz: ogi arazo lapur sari ezbehar egoki

– Programarekin … egotekotan, deitu teknikariari.

– Zorionez, azken astean ez da … gertatu auzoan.

– Poliziak gazte hura … hartu, eta atxilotu egin zuen.

– Garaikurra eman diote …

Jaten duzu … bazkalorduan?

Neurri … jo dute Bilboko Udalak hartutako erabakia.

5 Zuzendu perpausotako akatsak. Arrazoitu erantzuna:

– Barkatu, baduzu azukrearik?

– Sei lapurretak gertatu dira gaur herriko dendetan.

– Puntako telebista horrek 600 € balioa du.

– Zenbat sagarra erosiko dugu azokan?

Oporretan Lanzarotetara joango gara.

This article is from: