2 minute read

Deskribapen-testuak

Next Article
IKASI HITZAK

IKASI HITZAK

Deskribatzea pertsonak, lekuak edo gauzak nolakoak diren azaltzea da. Deskribapen-testu etan, hitzen bidez adierazten dugu ikusten edo irudikatzen duguna, ahoz edo idatziz.

Deskribapen-testuak bi motatakoak izan daitezke: objektiboak dira, informatzeko asmoz, pertsonak, lekuak eta gauzak ahalik eta zehatzen aurkezten direnean; subjektiboak, berriz, deskribapena egiteaz gain, idazleak bere iritzia eta bere zirrarak ere azaltzen dituenean.

Deskribapen-testuek hainbat erabilera dituzte:

• Narrazio-testuetan, leku-denborak eta pertsonaiak aurkezteko erabiltzen dira: Lehenik, hobbitak zer diren azalduko dizuet. Hobbitak izaki txiki bizargabeak dira, sabelalde gizena dute, eta kolorez janzten dira, batik bat berdez eta horiz; ez dute zapatarik erabiltzen, txima gaztainkara dute. J. R. R. Tolkien, Hobbita. Igela.

• Bidaia-liburuetan, informazio-orrietan, publizitatean, hartzailea erakartzeko edota produktu baten onurez konbentzitzeko baliatzen dira: www.vitoria-gasteiz.org

Vitoria-Gasteizko kaleak XII. mendekoak dira, eta almendra-itxura dute. Erdigune historikoa muino baten gainean eraikita dago; bertan kokatu zen hasierako hiria: «Nueva Victoria» delakoa.

Lekuak deskribatzea

Leku bat deskribatzea paisaia edo toki bat nolakoa den azaltzea da.

Deskribapenean, zentzumenen bidez hautematen duguna irudikatzen dugu (ikusmenaren bitartez, bereziki). Leku bat deskribatzeko, elementuak zer ordenatan deskribatuko ditugun erabaki behar dugu:

– Orokorretik zehatzera edo zehatzetik orokorrera.

– Barrutik kanpora edo kanpotik barrura.

Ezkerretik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera.

– Goitik behera edo behetik gora.

Irakurri Japoniako eraikin mitiko honi buruzko deskribapena eta erreparatu elementuen kokapenari:

Urrezko pabiloia

Urrezko pabiloiaren tenplua dorre-itxurako eraikina da; hiru solairu ditu, «Ispiluaren urmaela» izenekoaren ertzean altxatuta, lorategi handi baten erdian. Dirudienez, Oei aroko bosgarren urtean amaitu zuten haren eraikuntza; hau da, 1398an. Lehen bi solairuak shinden izeneko arkitektura-estilokoak dira, eta leiho tolesgarriak dituzte.

Hirugarrenak bost edo sei metro kuadroko gela bat du, zen estilo garbienean eraikia; erdiko ate gidariduna eta leihatea ditu, eskuinetik ezkerrera lore handi bat duena. Teilatua, japoniar altzifreko azalez eraikia, hogiyo estilokoa da, eta brontzezko eta urrezko fenix batez errematatuta dago.

Yukio Mishima, Urrezko pabiloia. Alianza.

Eszenak deskribatzea

Eszena bat deskribatzen dugunean, ikusten ari garena azaltzen dugu: paisaia nolakoa den, pertsonaiak non dauden, zertan ari diren… Eszenak zer zirrara sorrarazten digun ere azaldu ohi dugu.

Ondorengo testuan, udako ohiko eszena bat deskribatzen da, Greziako uharte batean. Emakume talde bat bildu da, gauero bezala, hizketan aritzeko. Lehen paragrafoan, lekua kokatu, eta giroaren berri ematen da; bigarrenean, pertsonaiak azaltzen dira, ekintza bat egiten (kasu honetan, elkarrekin hizketan). Irakurri testua:

Garai hartan haizea leuna zen, eta itsasoa ere bai. Arrantzaleen koloretako txalupak emeki kulunkatzen ziren badian. Kaioek zirkuluak marratzen zituzten zeruan; beste zenbaitetan, arrainhondakinak mokokatzen zituzten.

Ilunabarrean, emakumeak kanaberazko aulkietan esertzen ziren, haizeak eta urdin gero eta ilunagoak inguratuta. Noizean behin, emakumeak itsasora begira gelditzen ziren. Marmarrean aritzen ziren uharteko biztanleez, azken itsasaldiez, eta, dena belzten zenean, izarrek zerua betetzen zutenean, alegiazko istorioak kontatzen zituzten.

Mónica Rodríguez, Alma y la isla. Anaya (moldatua).

Pertsonak deskribatzea

Pertsonak deskribatzea haien ezaugarri fisiko edota psikologiko nagusiak nolakoak diren azaltzea da.

Pertsona bat deskribatzeko, ezaugarri hauei erreparatuko diegu:

• Ezaugarri fisikoak: ezaugarri orokorrak (adina, sexua, garaiera…), aurpegia (ilea, begiak, ahoa, sudurra…), beste ezaugarri batzuk (janzkera…).

• Ezaugarri psikologikoak : izaera, ohiturak, gustuak, gabeziak…

Pertsona-deskribapenak hiru motatakoak izan daitezke:

Deskribapen mota Zer da?

Prosopografia Pertsona baten ezaugarri fisikoen eta itxuraren berri ematen du.

Etopeia Pertsona baten ezaugarri psikologikoak eta izaera nolakoak diren azaltzen du.

Ezaugarri fisikoak ez ezik, pertsona baten izaera ere deskribatzen du.

Erretratua

Autorretratu deritzo nork bere buruari egindako erretratuari.

Karikaturak norbait edo zerbait barregarri uztea du helburu, haren ezaugarri bereizgarriak nabarmenduz.

This article is from: