
1 minute read
IKASI HITZAK
Etxea
1 Bilatu hiztegian etxekotu aditzaren esanahia, eta azaldu zertarako erabiltzen den.
2 Bilatu hiztegian etxe hitzaren eratorri hauek: etxetiar, etxekoi, etxezale.
3 Idatzi sei hitz elkartu, etxeko atalak izendatzeko.
4 Bilatu ganbara hitza hiztegian, eta azaldu: a) Zein den hitzaren jatorrizko esanahia (esanahi denotatiboa). b) Zer esanahi konnotatibo duen eta zer testuingurutan erabiltzen den.
5 Deskribatu etxe mota bakoitza: txalet, duplex, pisu. Gero, azaldu hitz bakoitza zer hizkuntzatakoa den.
• Zeri deritze hall eta office ? Azaldu zer diren eta zer jatorri duten, eta eman euskarazko ordaina.
6 Munduan hainbat etxe mota daude. Bilatu informazioa honako hauei buruz, eta osatu taula: chaumiere etxeontzi yurta palafito hanok rondavel tipi
Ezaugarriak
7 GJH. Munduan 883 milioi pertsona bizi dira auzo marjinaletan. Irakurri Garapen Jasangarrirako 11. helburua, eta eztabaidatu, taldeka:
• Nola berma daiteke etxebizitza izateko pertsona guztiek duten eskubidea?
• Zer egin daiteke etxebizitzarekin lotutako arazo hauei aurre egiteko: etxebizitzen muturreko prezioa , etxebizitza gabezia , hipoteken neurrigabeko prezioa?
8 Etxegintza garrantzi handiko jarduera ekonomikoa da. Binaka, bilatu zer sektorek hartzen duten parte eraikuntzan.
Atsotitzen kutxa a) Etxe batzuetan / guztietan/ apurretan • b) Musu / Su / Pentsu gabeko etxea c) Etxeko txarra hobe / ohorea / dolore • d) Etxeko baloiak / kaneloiak / lohiak • kanpoko pertsona / ona / gizona baino.
9 Entzulearen eskaria. Aukeratu hitz egokiak, eta lotu zutabeak, atsotitzak osatzeko.
• etxean ukitu / frijitu / garbitu. gorputz odol betea / askea / gabea. laratza kiratsa / latza / aratza.
10 Azaldu aurreko ariketako esapide bakoitza, esaldi bakar batean.