
9 minute read
Ezagutu hizkuntza
Gramatika
NOR eta NORK motako aditzak
• NOR motako aditz ek (aditz iragangaitzek) ez dute osagarri zuzenik (OZ): izan, egon, ibili, etorri… NOR motako subjektuarekin egiten dute komunztadura. Adibidez: Marinela ontzian zehar ibili da
• NORK motako aditz ek (aditz iragankorrek) osagarri zuzena (OZ) dute: esan, egin, irakurri… NORK motako subjektuarekin dute komunztadura. Esaterako: Gu k liburu interesgarria irakurri dugu
Testuinguruaren arabera, aditz batzuk mota batekoak zein bestekoak izan daitezke: Mendian ibili da. / Bi kilometro ibili ditu
Aditz jokatuak eta jokatugabeak
Aditz ak ekintza , egoera edo gertaera bat adierazten du. Esaterako: irakurri dut (ekintza), gaude (egoera), izan dira (gertaera).
Aditza sailkatzeko, hainbat modu daude. Moldeari dagokionez, bi motatako aditzak bereizten ditugu: aditz jokatuak eta aditz jokatugabeak
Aditz jokatuak
Aditz jokatu ek pertsona (ekintza nork egin duen) eta aldia (ekintza noiz egin den) adierazten dituzte. Adibidez:
Kapitainak iparrorratza aztertu zuen → Hark, lehenaldia.
Aditz jokatuak hiru motatakoak dira:
• Aditz trinkoak hitz bakarreko aditzak dira. Hitz horrexetan biltzen dute informazio guztia: Marinela arnasestuka dator
• Aditz perifrastiko ek bi hitz dituzte: aditz nagusia eta aditz laguntzailea. Adibidez: Kapitainak balea ikusi du
• Aditz-lokuzioek egitura berezia dute: izena + aditza. Adibidez: adore eman, lan egin… Aditz-lokuzio gehienak egin, eman, hartu eta izan aditzekin sortzen dira: Baleak ihes egin du , Ikerrek arrebari musu eman dio
Aditz jokatugabeak
Aditz jokatugabe ek ez dute pertsonari edo aldiari buruzko informaziorik ematen. Esaterako:
Bidaiatzea izugarri gustuko dut. → Pertsona eta aldia ezezagunak. Irakurtzetik datorkio jakituria guztia. → Pertsona eta aldia ezezagunak. Aditz jokatugabeak hiru motatakoak dira:
• Partizipioa : aditz osoa da, bukaera eta guzti. Bukaera gehienak -tu/-du, -i eta -n izaten dira: buka tu , bil du , irakurr i , ego n Beste amaiera batzuk ere badira: j o , hi l Hiztegietan, aditzak partizipioan agertzen dira.
• Aditzoina, gehienetan, partizipioari amaiera (-tu, -du, -i) kenduz sortzen da: bukatu → buka, bildu → bil, irakurri → irakur. Amaieran -n eta -l duten aditzei ez zaie amaiera kentzen: egin → egin, hil → hil.
Aditzoina aditz hauekin erabiltzen da: ahalera (Liburu bat irakur dezaket), subjuntiboa ( Arropa eros dezazun nahi dut ) eta agintera ( Etor zaitez berehala! ).
• Aditz-izena izen bihurtutako aditza da; hortaz, erdi aditza, erdi izena dela esan dezakegu. Izena den aldetik, deklinatu egiten da; aditza den aldetik, osagarriak onartzen ditu.
– Forma ri dagokionez, aditz-izena aditzoinari -te/-tze atzizkia erantsiz sortzen da. Aditzaren aditzoina -n letraz edo txistukariz ( ts, tx, tz ) amaitzen bada, -te eransten da: egi n → egi te , u tz → uz te Gainerako kasuetan, -tze eransten da: hartu → hartze, bildu → biltze; hil → hiltze
– Aditz-izenak, sarritan, mendeko perpaus etan agertzen dira, aditz nagusiaren mende. Aditz nagusiek deklinabide-marka jakin bat hartzeko eskatzen diete aditz-izenei:
Deklinabide-marka Aditza Adibidea
-t(z)ea (Zer?) pentsatu, lortu, debekatu… Debekatuta dago erretzea
-t(z)eak (Zerk?) eduki, mindu, harritu… Harritu egin nau hori entzuteak
-t(z)en (Zertan?) jakin, ikasi, irakatsi, hasi… Lagunduko dizut ariketak egiten
-t(z)eko (Zertarako?) gai izan, lotsa izan… Prest nago parte hartzeko
-t(z)eari (Zeri?) utzi, ekin, iritzi… Ikerrek berriz ekin dio lan egiteari
-t(z)eaz (Zertaz?) poztu, aspertu, damutu… Damutu naiz ez ikasteaz
Ariketak
1 Identifikatu perpausotako aditzak, eta esan zer motatakoak diren:
– Kirola egitea oso ona da osasunerako.
– Horko hegazkin hori Veneziatik dator.
– Amak esan zidan: «Zer ikusi, hura ikasi».
– Gai izango zinateke zeuk bakarrik hori egiteko?
– Aizue, zertan zabiltzate? Eskolak aspaldi hasi dira!
Langileek men egin diote nagusiaren aginduari.
2 Idatzi aditz-izenak, eta azaldu nola sortu dituzun: ikusi, jo, hustu, egon, pentsatu, poztu, ibili, zapaldu
3 Osatu perpausak, aditz-izenak erabiliz. Azaldu aditz bakoitzaren erabilera.
4 Ordenatu eta sortu perpausak. Idatzi aditz-izen egokiak.
– mindu / entzun / Galderren hitz mingotsak / biziki
– jokalariak / berehala / jokatu / ekin
– ni / zure lana / arduratu ez / egin
– jai bat / egin / Aitorri / datorren astean / bururatu
– arazo hori / Udalak / ahalmenik / konpondu / izan ez
5 Sortu aditz-lokuzioak, honako hauei egin, eman, hartu edo izan erantsiz: amore, iseka, lur, adore, gose, gatibu, zintz, beldur. Gero, azaldu lokuzio bakoitzaren esanahia eta idatzi perpaus bana.
6 Lauren arteko eskema. Osatu aditzei buruzko eskema hau, ikasitakoa erabiliz:
Ilobak ordenagailua … erakutsi dio amonari.
– Josunek aspaldi utzi zion …
– Langileek diote gogoa dutela oporrak …
– Albiste hori … biziki mindu nau.
– Bapo eginda nago. Gehiago ez … erabaki dut.
Benetan pozten naiz zu hain pozik …
Aditzak
2 Ezagutu hizkuntza
Gramatika
Idazkera berezia duten hitzen deklinabidea
• -a itsatsia duten hitzek amaierako
-a gordetzen dute beti: gauza + -rik → gauzarik. Hala ere, bada salbuespenik: a + a = a → neska + -aren = neskaren (*neskaaren) a + e = e → neska + -en = nesken ( * neskaen).
• Amaieran diptongoa duten hitzak ( egitarau, lau, garai, jai, zelai …) bokalez amaitutako hitzak (mendi, adibidez) bezala deklinatzen dira: mendi + an > mendian; zelai + -an → zelaian.
Salbuespena gau hitza da, loturabokala behar du eta: gau + -e- +
-an → gauean ; gau + -e- + -ko → gaueko.
Deklinabidea
Deklinabidea atzizki multzoa da; izen-sintagmek perpausetan betetzen duten funtzioa adierazteko erabiltzen dugu. Deklinabide-markak izenaren edo izen-sintagmaren amaiera n jartzen dira beti.
Guztira, hamasei deklinabide-kasu daude. Numero ari dagokionez, hiru forma har ditzakete deklinabide-kasuek:
• Mugatu singularra pertsona edo gauza ezagun bati buruz hitz egiteko erabiltzen dugu: Zetazeo a ikusi dugu itsasoan.
• Mugatu plurala pertsona edo gauza ezagun batzuei buruz hitz egiteko erabiltzen dugu: Zetazeo ak ikusi ditugu itsasoan.
• Mugagabea pertsona edo gauza ezezagunei buruz hitz egiteko erabiltzen dugu: Hainbat zetazeo Ø ikusi dugu itsasoan.
Esan dugunez, deklinabideak izen batek perpausean zer funtzio betetzen duen adierazten du. Erreparatu adibide honi: Kapitainak gauean marinelei agindua eman zien. NORK (Subj.) NON (Adlag.) NORI (ZO) NOR (OZ)
Deklinabide-kasuen sailkapena
Deklinabide-kasuak, oro har, hiru multzo nagusitan sailkatzen dira: deklinabidekasu gramatikalak , leku-denborazko kasuak eta gainerako kasuak
Deklinabide-kasu gramatikalak
Deklinabide-kasu gramatikal deritze aditzarekin komunztadura duten deklinabide-kasuei. Hiru dira, guztira: Nor, Nork eta Nori.
• NORK kasuan dagoen izen-sintagma subjektua da beti: Bale ak itxura beldurgarria du.
• NOR kasuan dagoen izen-sintagma subjektua izan daiteke, aditza iragangaitza bada: Balea agertu da. OZ ere izan daiteke, aditza iragankorra bada: Ahabek arpoi a hartu du.
• NORI kasuan dagoen izen-sintagma ZO da beti: Berri ona eman nion marinelari
Leku-denborazko kasuak
Kontuan hartu
Nora/Norengana kasuek esanahi zehatzagoko aldaerak dituzte:
• Norantz/Norenganantz kasuek norabidea adierazten dute: Goizetik atera ginen Madrilerantz; Umea amaren ganantz doa.
• Noraino/Norenganaino kasuek helmuga adierazten dute: Santiagoraino iritsi dira erromesak; Katua sagua renganaino joan da.
Leku-denborazko kasuak lekua eta denbora adierazten duten deklinabidekasuak dira. Adibidez: Marinelak ontzi an daude (lekua); Arratsaldeko seietan itsasoratu ginen (denbora). Hauek dira: Non, Nongo, Nora, Nondik, Norengan, Norengana, Norengandik…
Leku-denborazko kasuek ez dute komunztadurarik aditzarekin. Halaber, Nongo kasuak ez, baina beste guztiek izen bizidunak eta bizigabeak bereizten dituzte.
Izen bizigabeak
Izen bizidunak
Non Nora Nondik
Norengan Norengana Norengandik
Gainerako kasuak
• NOREN kasuak jabegoa adierazten du, eta izenlagunak sortzeko erabiltzen dugu. Adibidez: tximino aren , tximino en , tximino ren
• NOREKIN kasuak aditzaren ekintza noren laguntzaz egin den adierazten du. Esaterako: liburu arekin , liburu ekin , liburu rekin
• NORENTZAT kasuak hartzailea adierazten du. Adibidez: gidari arentzat , gidari entzat , gidari rentzat
• NORENGATIK (ZERENGATIK) kasuak aditzaren ekintzaren zergatia adierazten du. Esaterako: euritearengatik, istripuengatik, elurterengatik
• ZEREZ kasuak tresna, gaia eta denbora adierazten du. Adibidez: harriaz, harri ez , harri z
Deklinabide-kasu bereziak
• ZERIK kasua (partitiboa) NOR kasuaren parekoa da, baina ezezko perpausetan eta galderetan bakarrik erabiltzen da: Ekarri duzu diru rik ?; Ez dago argi rik hemen.
• NORTZAT kasua (prolatiboa) mugagabean bakarrik erabiltzen da, eta ustea adierazten du: Epaileak akusatua errudun tzat jo du.
ARIKETAK
1 Bost minutuko geraldia. Adierazi azpimarratutako hitzak zer kasutan dauden, zer multzori dagozkion, zer numero duten eta zer funtzio duten perpausean.
– Tratamendu berria probatuko dute gaixoengan
– Zenbait ehiztari Berako mendietan ibili ziren atzo.
Umea lelotzat hartu dute.
Mutilak , nahi duzue kaferik ?
Hainbat adituren arabera, neurriak hartu behar dira.
– Lan-baldintzez hitz egin dugu enpresako nagusiekin
– Ez daukagu janaririk katuentzat
– Langabezian geratu dira makina bat liburuzain
2 Erantzun, parentesi barrukoa kontuan hartuz.
• Zerez eginda dago eskultura? (brontze)
• Nork egin du arrantza? (astoak)
• Norengana hurbildu dira umeak? (hainbat txakur)
• Zerengatik itxi dute aireportua? (elurte gogor)

• Nori galdu zaizkio paperak? (bi ikasleak)
• Nortzat hartu duzue gizon hori? (eskolako zuzendari)
• Norentzat ekarri dituzu opiltxoak? (zenbait lagun)
• Zerk ikaratu zaitu hainbeste? (bakardadea)
3 Osatu perpausak, leku-denborazko kasuak erabiliz.
(perretxiko) ibili dira lau … (herri) gazteak.
(igande) daramat egunero … (amona) joaten.
(umeak) ere asko ikasten dute helduek.
(goiz) (iluntze) egon gara … (plaza) zain.
(igerileku) (ur) sartu dira igerilariak.
– Umea pixkanaka hurbildu zen … (astoak)
4 Idatzi perpaus bana hitz hauekin: esnerik, ergeltzat, beroarengatik , buztinez
5 Osatu testua, deklinabide-marka egokiak jarriz Etxe… kale… egin nuen, artega eta harriturik. Ebora… jokaera… zerbait… susmo… ernarazi zidan barru... Emakume hark igarle-gaitasun itzel… zuen. Aztoraturik nengoen. Hala ere, laster ahaztu nintzen Ebora…, ama… joan baitzitzaidan gogo… hegan. Nahi gabeko gogoeta… ailegatu nintzen portu... Ez zen gizon… portu... Den… ziren batzar… joanak. Txalup… mutiltxiki eta txo batzuk zebiltzan hara eta hona, laster bisigu… irteteko zirela ahaztu gabe balea… ehiza… berriro eragin zituen zeregin… eutsiz. Kofrade… batzar… Santa Katalina… elizatxo… egiten ziren, bera baitzen gure jagole... Esate baterako, itsaso… ginela etxe… zerbait egiten bazen, heriotzaren bat edo, jaiotzaren bat edo, Santa Katalina… kanpaitxo… ematen zigun haren berri. Edorta Jiménez, Baleen berbaroa. Txalaparta (moldatua).
2 Ezagutu hizkuntza Lexikoa
Eremu semantikoa eta familia lexikoa
Antzekoak dirudite, baina ez ditugu nahasi behar:
• Eremu semantikoa osatzen duten hitzen artean lotura semantikoa dago.
• Familia lexikoa hitzaren osaerarekin dago lotuta: jatorrizko hitz batek eta hitz horretatik eratorritako hitzek osatzen dute. Adibidez: haragi > harakin, harategi, haragitsu.
Hiperonimoak eta hiponimoak
Hiperonimoak erreferente semantiko zabala duten hitzak dira. Hiperonimoek beste hitz batzuk hartzen dituzte barnean, erreferente semantiko estuagoa dutenak. Azken horiei hiponimo deritze.
Hiperonimo batek eta haren hiponimoek osatutako hitz multzoari eremu semantiko deritzo.
Adibidez, zuhaitz hitza hiperonimoa dela esan dezakegu, horren barruan esanahi zehatzagoa duten beste hitz batzuk baitaude: pinu, olibondo, sahats, sagarrondo, pago, haritz… Testu bat idazten dugunean, hiponimo-zerrenda bat hiperonimo batekin ordeztu dezakegu: Sagarra, madaria, kiwia eta bananak erosi ditut. → Fruta erosi dut. Bestalde, hitz bat beste hitz baten hiperonimoa edo hiponimoa izan daiteke, testuinguruaren arabera. Erreparatu hitz multzo honi: katu – felido – ugaztun – animalia. Katu hitza felido hitzaren hiponimoa da; felido hitza, katu hitzaren hiperonimoa, baina ugaztun hitzaren hiponimoa. Ugaztun hitza, katu hitzaren hiperonimoa da, baina animalia hitzaren hiponimoa. Izan ere, animalia hiperonimoaren barruan, beste hiponimo batzuk ere badaude: narrasti, hegazti, arrain edo anfibio.
ARIKETAK
1 Lotu hiperonimo bakoitza dagokion hiponimoarekin.
Hiperonimoak: infusioa, zapata, nefrologo, aristokrata.
Hiponimoak: markes, mediku, ezki-ur, babutxa.
2 Proposatu beste bina hiponimo aurreko ariketako hiperonimoentzat.
3 Buru hausgarria. Adierazi hiponimo zerrenda bakoitzari zer hiperonimo dagokion: a) femur, erradio, tibia, perone, kubitu… b) txepetx, gailupa, zozo, bele… c) eliza, meskita, sinagoga, santutegi… d) arroz, olo, garagar, arto, alpiste, gari… e) daratulu, bihurkin, zerrote, iltze… f) gaseosa, esne, sagardo, limonada…

4 Berridatzi perpausak, hiponimo-zerrendak hiperonimoekin ordeztuz:
– Turista gehienak txinatarrak, japoniarrak, vietnamdarrak eta korearrak dira.
– Legatza, oilarra eta hegaluzea ekarri dituzte arrantzaleek portura.
Merkataritzagunera joan ginen, eta hozkailua, garbigailua, irabiagailua eta telebista erosi genituen.
5 Azaldu zer hiperonimo-hiponimo lotura dauden hitz multzo hauetan: a) tipula – barazki – landare-jatorria duten elikagaiak – elikagaiak b) Florentzia – Toskana – Italia – Europa c) errumaniera – hizkuntza erromaniko – indoeuropar hizkuntza – munduko hizkuntza d) XVI. mendea – Errenazimendua – Aro Modernoa – Historia e) Artizarra - planeta - Eguzki-sistema - Esne Bidea
Puntuazio-markak (II)
Noiz erabili parentesiak [()]
• Perpaus baten barruan informazioa edo azalpenak txertatzeko. Kasu honetan, marra luzearen (—) eginkizun bera du: Kopenhage (Danimarkako hiriburua ) leku izugarri ederra da.
• Aipamenetan, egileen lanak aipatzeko: Espezie indartsuenek irauten dute ( Charles Darwin, Espezieen jatorria, 1859 )
• Antzerki-lanetan, oharrak tartekatzeko.
ROMEO: ( NESKAMEari. ) Nor da zure nagusiaren ama?
NESKAMEA: Galdetzea ere! Etxe honetako ugazabandrea da.
ROMEO: Kapuletarra!
( Denak irten dira, JULIETA eta NESKAMEA izan ezik. )
Noiz erabili kortxeteak ([])
• Testu luze batean, zati bat isildu dela adierazteko. Isiltzen den testua, halaber, etenpuntuen bidez (…) adierazten da: Goizeko seietan esnatu ziren [ ] Azkenean, iritsi ziren helmugara.
• Parentesi barruan informazio gehigarria txertatzeko: Jim Morrison (The Doors taldeko [XX. mendeko talde ospetsuko] abeslaria) Floridan jaio zen, 1943an.
Ariketak
1 Nire lehengo eta oraingo iritzia. Zergatik erabili dira parentesiak eta kortxeteak perpausotan? Azaldu: a) Arnasestuka iritsi zen […] Egun hark amaigabea zirudien. b) Koldarkeria krudelkeriaren ama da (Montaigne, Entseiuak) c) Bilbon ikusi dut Ainara Gabiria (herriko alkatea). d) Nola gorde errautsa kolkoan irakurri behar dugu (Miren Agur Meabek [2021eko Poesia Sari Nazionalaren irabazleak] idatzitako lana). e) KARMESINA: (Ezinegonari ozta-ozta eutsiz.) Esadazu, Diafebus: larriak dira gure kapitainaren zauriak?
2 Berridatzi, parentesi barruko perpausotan informazio hauek tartekatuz. Erabili kortxeteak:
Errenazimenduko italiar artista
1864-1920
– Kresala eta Garoa (Ondarroako Txomin Agirre idazlearen lanak) ohiturazko eleberriak dira.
– Gioconda (Leonardo Da Vincik egindako lana) Parisko Louvre museoan dago.

3 Berridatzi, ikasitako puntuazio-markak erabiliz.
– Bakea hitza latinezko pax hitzean jatorria duena oso erabilia da diplomaziaren arloan.
HAMLET: Oihu eginez Mendekua hartuko dizut, aita!
Napeolon Bonaparte 1769-1821 pertsonaia garrantzitsua da Frantziako historian.
– Urduri eta izerdi-patsetan esnatu zen. Veneziara iritsi zen.
– Idaztea bizi dudan bakardadea babestea da Maria Zambrano, 1930.
