
3 minute read
1 Komunikatu Komunikazioa
1 Bilatu deskribapen-testuen adibideak liburutegian: a) Pertsonaia baten erretratua, Harry Potter sagako edozein liburutan. b) Eraztunen jauna liburuetako lurralde baten deskribapena: Rohan, Gondor edo Mordor. c) Eszena baten deskribapena, abentura-liburu batean.
2 Irakurri testua, eta erantzun galderei. Misioa a) Zer deskribatzen du egileak testuan? b) Identifikatu definizio hauei dagozkien izenondoak. Gero, idatzi izenondo bakoitzarekin lotzeko beste bi izen: c) Zerrendatu egileak zer zentzumen darabilen deskribapena egiteko. Arrazoitu erantzuna, testuko adibideak jarriz. d) Nolako zirrarak sorrarazten dizkizu testuan deskribatutako giroak?
Misioa oasi txiki bat da, landaredi trinko baten erdian. Aireak lore- edo belar-usaina du, edo giza izerdiaren eta animalia-arnasaren usaina. Bero larria dago, ez dabil haizerik leunena ere; harriak berotu egiten dira, baita odola ere, zainetan. Iluntzean zerua eltxo fosforeszentez betetzen da, eta haien ziztadek amesgaizto amaigabeak sortzen dituzte. Gauetan txorien zurrumurruak eta tximinoen oihuak entzuten dira, eta gerra-hotsez lehertzen diren urruneko ur-jauzien burrunba.
Isabel Allende, Eva luna. Debolsillo (moldatua).
– Ilunpetan argia igortzeko gaitasuna duena.
– Betegarririk ez duena, mamitsua.
3 Irakurri deskribapen-testua, eta erantzun.
Keaweren etxea a) Zerrendatu elementu guztiak, eta adierazi zer ordenatan agertzen diren. Gero, sailkatu: etxe barrukoak eta kanpokoak. b) Identifikatu izenondoak, eta bilatu konparazio bat. c) Aztertu testuko aditzak eta adberbioak. d) Bilatu hiperbole bat testuan. Zertan datza literaturabaliabide hori? Zergatik erabili du egileak, zure ustez? e) Nola dago adierazita narratzailearen ikuspuntua? f) Non ote dago testuko etxea? Egin hipotesiak, irakurri duzuna kontuan hartuz, eta arrazoitu. a) Nork idatzi du deskribapena? Zer harreman du deskribatutako bi gizonekin? Azaldu nola jakin duzun. b) Objektiboa ala subjektiboa da? Zer iritzi du idazleak haiei buruz? c) Zer motatakoa da: prosopopeia , etopeia ala erretratua? d) Azaldu zer esaten den pertsonaia bakoitzaren itxurari eta izaerari buruz. Izaeraren zer alde on eta txar azaltzen dira? e) Zerrendatu testuko izenondoak. f) Badago karikatura baterako modukoa izan daitekeen esaldirik? Bilatu eta azaldu.
Etxea mendi magalean zegoen, eta itsasotik ikus zitekeen. Goialdean, basoak gorantz egiten zuen, euria zekarten hodeien artean galtzeraino. Behealdean, laba beltzaren tolesturek haitz-tokiak eratu zituzten, eta, horien azpian, garai bateko erregeak lurperatuta zeuden. Etxeak lorategi bat zuen inguruan, kolore guztietako loreez betea; albo batean, papaiondo sail bat zegoen, eta, bestean, ogi-zuhaitzak. Aurrean, itsasoari begira, itsasontzi baten haga zegoen jarrita, bandera batekin.
Etxeak hiru solairu zituen. Gelak handiak ziren, eta guztiek zituzten balkoi zabalak. Leihoetako kristalen kalitatea hain zen ona, ezen ura bezain gardenak eta eguna bezain argiak ziren. Estilo guztietako altzariek apaintzen zituzten gelak. Hormetan koadroak zeuden zintzilik, urrezko markoekin; askotarikoak ziren margolanen gaiak: itsasontziak, guduak, emakume ederrenak eta paisaia bitxienak. Ez dago munduan kolore biziagoko margolanik, Keawek bere etxeko hormetan topatu zituenak baino. Apaingarriak, bestalde, izugarri ederrak ziren. Bazeuden musikakaxak, burua mugitzen zuten portzelanazko gizontxoak, irudiz beteriko liburuak eta gizon bakartiena entretenitzeko moduko buru-hausgarri dotoreenak. Keawek ez zekien zer aterpe nahiago zuen: atzealdekoa, lehorreko haizea jasotzen zuena eta ortuari nahiz loreei begira zegoena; edo aurrealdeko balkoia, non itsasoko haizea senti zitekeen, mendiaren magal aldapatsua begiztatu, eta, astean behin, Hall-a pasatzen ikusi. Goletak ere ikusten ziren, kostaldeari jarraitzen, egur eta banana-kargamentua biltzeko. Robert L. Stevenson, Botilako deabrua. Anaya (moldatua).
4 Taldeka interpretatu. Irakurri pertsonaia hauen deskribapena, eta erantzun.
Turkey hirurogeita hamar urteko gizon ingeles mozkotea zen. Goizean, bere aurpegiak kolore gorrixka ahula zuen, baina, eguerdiko hamabiak igarota —bazkalordua, berarentzat—, gorri-gorri jartzen zen, eta horrela jarraitzen zuen arratsaldeko seiak arte, gutxi gorabehera. Eguerditik aurrera, zerbait bitxia gertatzen zitzaion. Energia gehiegi izaten zuen. Bat-batean, dinamismorako ausarkeria bitxi, kartsu, frenetiko, zentzugabea izaten zuen: Ez zuen arretarik jartzen luma tintontzian bustitzen zuenean. Hala ere, hainbat arrazoirengatik, oso pertsona baliagarria zen niretzat. Eguerdiko hamabiak baino lehenago, ez zen bera baino behargin arduratsuagorik, eta lan handia egiten zuen imitatu ezinezko estilo batez. Horregatik, ez nituen aintzat hartzen haren bitxikeriak, nahiz eta tarteka errieta egin behar izaten nion.
Nippers hogeita bost urte inguruko gaztea zen; azal horikara zuen, bibotea, eta, oro har, pirata-itxura. Beti pentsatu izan dut bi botere gaiztoren mendean zegoela: anbizioaren eta indigestioaren mende, alegia. Alabaina, berezkoak zituen akatsak, eta sortzen zizkidan eragozpenak gorabehera, Nippers, bere herrikide Turkey bezala, oso erabilgarria zitzaidan. Azkar eta txukun idazten zuen, eta, nahi zuenean, manera dotoreak erakusten zituen. Horrez gain, janzkera ere dotorea zuen, eta horrela, bide batez, itxura ona ematen zion nire bulegoari.
Herman Melville, Bartebly, eskribaua. Alianza (moldatua).

5 Erreparatu Jeronimo Bosch XVI. mendeko margolariaren Atseginen baratzea lanaren bi eszena hauei. Aukeratu bat, eta idatzi deskribapena, 10 lerrotan: B
A
6 Aukeratu artearen historiako erretratu ospetsu hauetako bat, eta idatzi 5 lerroko prosopografia:
– Emakumea kapelarekin, Herni Matisse.
Arnolfini senar-emazteak, Jan Van Eyck.


Inozentzio X.a, Diego Velázquez.
American Gothic, Grant Wood.