
1 minute read
Bizileku maitea
Etxea bizitoki hutsa baino askoz gehiago da. Babespean sentitzen gara, etxean gaudenean. Gure txokoa dugula sentitzen dugu, nahi edo behar duguna egiteko: ikasteko, lan egiteko, gure aisialdiaz gozatzeko, edo, besterik gabe, senideekin, bikotekidearekin edota maskotarekin une gozoak igarotzeko.
Zoritxarrez, munduan milioika lagun bizi dira auzo marjinaletan; kasurik txarrenean, etxerik ez duenik ere badago. Azken urteotan, gainera, etxebizitza lehen mailako gizarte-arazo bihurtu da, garapen bidean dauden herrialdeetan ez ezik, herrialde garatuetan ere. Izan ere, orokortu egin dira etxebizitzarekin lotutako arazoak: etxebizitzaren prezioa garestitzea, alokairuen neurrigabeko prezioa, hipotekak lortzeko arazoak, etxebizitza eskasia… Mundu osoko gobernuak arazoari aurre egin nahian ari badira ere, ez dirudi konponbidea erraza denik.
Hausnartu eta erantzun
ETXEA, GURE BIZITOKIA
Nolakoa da zure etxea?
Zenbat lagun bizi zarete elkarrekin? Nola banatzen duzue etxe barruko espazioa?
Zer da etxebizitza eskubidea?
Zer dakizu etxebizitzarekin lotutako arazoei buruz?
Zer dio Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak etxebizitza duina izateko eskubideari buruz?
Nolakoa da zure ametsetako etxea? Deskribatu, labur-labur. Uste duzu inoiz izango duzula etxe hori? Zergatik?
Badakizu zer diren etxebizitza sozialak eta alokairu soziala? Azaldu.
Zer arazo dute gazteek etxebizitza erosteko?
Zer ikasiko duzun
1 Komunikatu
Deskribapen-testuetan, hitzen bidez adierazten dugu ikusten edo irudikatzen duguna. Deskribapen egokiak sortzeko, ezinbestekoa da zentzumenak erne jartzea. Izan ere, inguruan dugunaz jabetzeko, komeni da ikusmena ez ezik, dastamena eta usaimena ere erabiltzea.

2 Ezagutu hizkuntza
Sarritan ez da erraza izaten mugagabea noiz erabili behar den jakitea. Azaldu zergatik erabili den, zure ustez, numero hori perpaus hauetan: Zer ordutan etorriko zara?; Hiru ikasleren oharrak irakurri ditut.
3 Ezagutu literatura


Baladak herri-kontakizun paregabeak dira. Mota askotako istorioak kontatzen dituzte: maitasunistorio hunkigarriak, guduei eta liskar odoltsuei buruzko kronikak, asmatutako gertakari lazgarriak eta harrigarriak… Badakizu zeri buruzkoak diren Milia Lasturkoaren eresia, Bereterretxeren kanthorea edo Brodatzen ari nintzen balada ospetsuak?
KOMUNIKATU
Saioak Egingo Ditugu
6.1 Zereginak finkatuko ditugu taldearen barruan, saioa girotzeari dagokionez.
6.2 Talde bakoitzak saioak egingo ditu, aurreko puntuan adostutako testuak erabiliz.
KOMUNIKAZIO-LANTEGIA
IPUIN-KONTALARIEN SAIOA PROPOSATUKO DUGU
7.1 Auzoko, herriko edo hiriko hezkuntzazentro bat aukeratu, eta harremanetan jarriko gara zuzendaritzarekin, ipuinkontalarien saioa eskaintzeko.
7.2 Ipuin-kontalarien saioaren formatua adostuko dugu, aukeratutako zentroaren zuzendaritzarekin.
LITERATURA
IRITSI DA EGUNA!
8.1 Ipuin-kontalarien saioa egingo dugu, Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasleen aurrean.
8.2 Grabatu audioa edo bideoa, nahi izanez gero.
GURE LANA EBALUATUKO DUGU

9.1 Ipuin-kontalarien saioa egiten dugun bakoitzean, parte-hartzea balioetsi, eta autokritika egingo dugu.
9.2 Hobetu beharreko guztia kontuan hartu, eta aplikatu egingo dugu.
+ orientazio gehiago www.anayaharitza.es webgunean