2 minute read

ITSASOA, GURE ALTXORRA

Komunikazio-egoera: «Itsasoen Nazioarteko Eguna»

Irailaren 29an, Itsasoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, zuen herriko udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu, egun berezi hori gizarteratzeko asmoz. Alkatearen esanetan, ezinbestekoa da herritarrek itsasoak, ozeanoak eta itsas baliabideak kontserbatzearen garrantziaz ohartzea, betiere garapen jasangarria helburu izanik. Izan ere, klima-aldaketaren eta berotze globalaren ondorioz, kinka larrian dago itsasoetako eta ozeanoetako bizitza.

Antolatutako ekitaldien artean, motako askotako ekintzak daude: hitzaldi teknikoak, umeentzako jolasak, ginkanak.... Antolatzaileek diotenez, garrantzitsuena da herritarrek itsasoa hobeto ezagutzea, eta itsasoaren inguruko bitxikerien eta jakingarrien berri izatea. Jakintsu batek behin esan zuenez: «Nola maita daiteke ezagutzen ez den hori?».

Entzun

1 Kultur Etxean antolatutako hitzaldi berezi batera joan zarete. Entzun arretaz, eta erantzun galdera hauei:

• Zergatik diote aurkezleak eta hizlariak «ezohiko hitzaldia» dela?

• Zer dio Erauzkinek itsasoko piztiei buruz?

• Zer aurkikuntza egin zuen 2004an Japoniako ikertzaile-talde batek?

• Zer interes izan zuen Charles Darwinek Galapago uharteetan?

• Zer egin behar da Galapago uharteetara sartzeko?

• Zein dira itsasoko «biztanle» bitxienak, hizlariaren ustez?

2 Esan esaldi hauek egia ( E ) ala gezurra (G ) dioten:

– Piztiarioak itsasoko piztiei buruzko bildumak dira soilik.

– Txipiroi erraldoia krakenaren tamaina berekoa da.

Galapago uharteak Ozeano Atlantikoan daude.

Port Royale hiria urtegi bat eraikitzearen ondorioz geratu zen urpean.

Museoetan adina erlikia daude itsas hondoetan.

3 Idatzi definizio bakoitzari dagokion testuko hitza: a) Olagarroen buruko beso moduko luzakina. b) Animaliez edo landareez mintzatuz, eskualde jakin batean soilik bizi eta hazten dena. c) Itsasikara batek eraginiko uhin erraldoia. d) Balio handiko gauzen bilduma, gehienetan ezkutaturik gordetzen dena.

Solasean

4 Binaka jarrita, bilatu informazioa honako endemismo hauei buruz; lotu eskuineko argazkiekin, eta azaldu, laburlabur, bakoitzak zer ezaugarri, bizitoki, arrisku… dituen:

Dortoka erraldoia Itsas lehoiak

Galapagoetako pinguinoa Itsas iguana

5 Bilatu itsasoko piztia hauei buruzko informazioa, eta idatzi bakoitzaren deskribapen labur bat: kraken , tritoi , aspidokelonio, ondina, umibozu. Bilatu irudiak, Erdi Aroko piztiarioetakoak ahal izanez gero.

6 GJH. Taldeka jarrita, irakurri eta erantzun galderei:

Donostiako Urumea ibaia zabortegi bihurtua

Hogei bat boluntariok hartu dute parte, azkenekoz, ibaiaren ibilgua garbitzen. Udala, berriz, isurketa masiboaren egileen bila ari da; izan ere, zazpi tona hondakin bildu zituen martxoan.

Iturria: www.elpais.com (2022-10-28)

Ocean Initiatives

Zaborra biltzea hondartzetan eta ur-ibilguetan, itsasoko zaborraren arazoa ulertzeko eta konpontzeko.

Iturria: www.initiativesoceanes.org/es

• Zer egin daiteke Urumea ibaian gertatutakoa saihesteko? Zer-nolako neurriak hartu beharko lirateke?

• Zer iruditzen zaizue Ocean initiatives ekimena? Sartu webgunean, eta bilatu euskal kostaldean ekintzarik dagoen.

• Zuen ustez, garrantzitsua da boluntarioen lana? Aipatu natura zaintzeko boluntarioek egiten dituzten beste ekimen batzuk.

Gazteok itsasoarekin bat

7 DBH 2ko ikasleok erabaki duzue Itsasoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren jardunaldietan parte hartzea. Taldeka jarrita, sortu testu bana, eta prestatu antzezpena.

1. Talde bakoitzak egoera hauetako bat aukeratuko du:

Telebistako albistegia: itsas kutsadurarekin lotutako albistea aurkeztea

Kostaldea zaintzearen aldeko kanpaina

Eskolako aurkezpena: «Baia, hondoratutako italiar hiria»

Ipuin-kontalarien saioa: Txinako «Itsaso gaziaren kondaira»

2. Prestatu antzezpena, aukeratutako testuaren ezaugarriak eta erabilera-eremua kontuan hartuz.

3. Antzeztu aukeratu duzuen egoera ikaskideen aurrean. Nahi izanez gero, erabili elementu grafikoak, bideoak, jantziak, etab.

This article is from: