1 minute read

IKASI HITZAK

Nabigazioa eta arrantza

1 Bilatu informazioa haize-arrosa ri buruz, eta erantzun:

• Zer da? Zertarako balio du?

• Marraztu haize-arrosa koadernoan, eta kokatu haize mota bakoitza dagokion lekuan: ipar zuria mendebala iparra ekia hegoa ipar beltza hego beltza hego zuria

• Bilatu informazioa beste haize mota hauei buruz: haize gorria, haize kirria , haize mina , haize zirimola

2 Lotu itsasontzi mota bakoitza dagokion definizioarekin. Gero, bilatu argazki bana:

Yate Goleta Katamaran Belaontzi

a) Itsasontzi beladuna, haizearen eraginez higitzen dena.

b) Plataforma batek lotzen dituen bi krosko luze eta estu dituen ontzia.

c) Bi edo hiru mastako belaontzi arin eta lasterra.

d) Aisialdirako itsasontzia.

3 Zer hitz erabiltzen dira nabigazioan, ontziaren ezkerraldea eta ontziaren eskuinaldea adierazteko?

4 Azaldu zer diren itsasbazterreko eta itsas zabaleko arrantza. Gero, azaldu zein den nagusi euskal portu hauetan: Ondarroa, Bermeo, Getaria, Hondarribia.

5 Aukeratu sei arrantza-tresnak, eta azaldu zertarako balio duen bakoitzak: iparrorratz, amu, masprez, sare, amula, gorgoil, tretza, helize, bahe, butroi

6 Zoologia animaliak aztertzen dituen zientzia da. Hainbat adar daude horren barruan:

• Zer da zetologia? Zer lotura du irakurgaiarekin?

• Nola deritze intsektuak, primateak, txoriak eta moluskuak aztertzen dituzten zoologiaren adarrei?

Atsotitzen kutxa

7 Bilatu atsotitz hauek, eta osatu falta diren hitzak. Gero, azaldu esanahia:

«… asko den ontzian, … gutxi».

«Norat haize, harat …».

«Sareetan arrainekin, … eta …».

«Haizeak …, haizeak …».

This article is from: