
1 minute read
Itsasoaren deiadarra
Plastikozko poltsak, latak, botilak, arrantza-sareak eta beste ehunka objektu daude itsasoetan zein itsas hondoetan. Horiek guztiek arriskuan jartzen dituzte itsasoko eta kostako ekosistemak. Izan ere, plastiko batzuek, adibidez, 600 urte behar dituzte deskonposatzeko.
Hori gutxi balitz bezala, gehiegizko arrantzak eta itsasoen neurrigabeko ustiapenak kolokan jarri dute itsas espezie batzuen biziraupena. Bereziki kezkagarria da, esate baterako, Mediterraneo itsasoaren egoera: bertako espezieen % 80 egoera kritikoan dago. Azken urteotan, Nazio Batuen Erakundearen ekimenez, arrantza jasangarria bultzatzeko ahalegina egiten ari dira munduko zenbait herrialde.
Bide luzea dugu oraindik aurretik, baina iritsi da kontzientziatzeko unea. Iritsi da itsasoaren deiadarra entzuteko unea!
Zergatik dira hain garrantzitsuak itsasoak eta ozeanoak?
Lurraren zer ehuneko hartzen dute?
Zenbat espezie bizi dira itsasoetan? Ezagutzen ditugu itsas espezie guztiak?
Itsasoak Arriskuan
Nola ekidin daiteke kontrolik gabeko arrantza?
Zertan datza arrantza jasangarria?
Zer egin dezakegu herritarrok?
Ezagutzen duzu itsasoen babeserako elkarterik?
Zer neurri hartu dituzte munduko zenbait herrialdek?
Parte hartu duzu inoiz itsasoen aldeko ekimenen batean?
Zer ikasiko duzun
1 Komunikatu
Badakizu zer egin behar den testu koherenteak idazteko? Ez da lan erraza, baina komeni da honako hauek gogoan izatea: testuak bat etorri behar du komunikazio-egoerarekin; ezinbestekoa da informazioa paragrafotan antolatzea; eta ideia guztiek ondo lotuta egon behar dute haien artean.
2 Ezagutu hizkuntza
Entzun duzu inoiz eremu semantiko kontzeptua?
Horrela deritzo esanahiaren aldetik nolabaiteko lotura duten hitzen multzoari. Edozein eremu semantikotan, halaber, hiperonimoak eta hiponimoak daude. Zer dakizu horiei buruz?
KOMUNIKATU
EZTABAIDATU, ETA ERABAKIAK HARTUKO DITUGU
4.1 Bildutako materialari buruzko gogoeta egingo dugu. Taldekide bakoitzak bere iritzia azaldu, eta zer kontakizun atsegin dituen esango du.
4.2 Kontakizun egokienak aukeratuko ditugu, ipuin-kontalarien saiorako.

Literatura
IPUIN-KONTALARIEN SAIOA DISEINATUKO DUGU
5.1 Ipuin-kontalarien ezaugarri nagusiak erabakiko ditugu: zer taldekidek parte hartuko duten, ikus-entzuleek zer adin izango duten, zer kontakizun irakurriko dugun, saioak zenbat iraungo duen…
5.2 Talde bakoitzak bere ekitaldirako behar duen materiala bilatuko du (dekoratua, jantziak, musika…). Halaber, ipuin-kontalarien saioa nola girotuko dugun erabakiko dugu.
3 Ezagutu literatura


Gaur egun, eleberria da azpigenero narratibo nagusia, irakurle gehienek hori maite baituite. Eleberri mota asko daude, gaiari dagokionez behintzat: maitasunezkoak, abenturazkoak, beldurrezkoak… Zein duzu zuk gogokoen? Gai izango zinateke eleberri mota bakoitzeko adibide bat jartzeko?
+ orientazio gehiago www.anayaharitza.es webgunean
