Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 98

98

Enplegua eta Berrikuntza Saritutako negozio-ideiak

HezkuntzaGidaliburua2021

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak Hona hemen beren berrikuntzagatik aitortutako negozio ideia batzuk, gure inguruneko ekintzailetzaren garai ona nabarmentzen dutenak Ekintzailetzak ez du etenik Euskadin. Gure ekintzailetza-sareak egunez egun hainbat erronkari aurre egin behar izan arren, urtez urte talentu-lagin berriak ikusten ditugu, jarduera ekonomikoa eta enpresa-produktibitatea mantentzen laguntzen dutenak. Berrikuntza-lan hori bereziki handia izan da azken urtean. Osasun-krisiak eta hark berekin ekarri dituen murrizketek ezin izan dute geldiarazi negozio-ekimen bideragarri eta original berrien agerpena gure inguruan, eta gure erresilientzia-gaitasunarekin batera bizitu dira. Izan ere, azken hilabeteetan kontaezinak izan dira irudimenera eta egokitzeko gaitasunera jo duten negozioak, krisiari aurre egiteko eta #JarraitzekoBerritzeko. Horiekin batera, beste ekimen berritzaile batzuk ere ugaritu dira. Jarduera sortzeaz eta enplegua sortzen laguntzeaz gain, ekimen horiek enpresen, erakundeen eta, oro har, gizartearen aintzatespena izan dute, haien izaera berritzaileagatik. Hona hemen horietako batzuk: • Bee Agritech. Erleak babesteko zerbitzu eta produktu bioteknologikoak ekoizten dituen enpresa honek 2020an eskuratu zuen lehen Gaztenpresa-MBAe3 saria. Sari horrek Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterreko (UPV/EHU) ikasleen negozio-ekimen bideragarriak eta talentu ekintzailea aitzatesten ditu. Bee Agritech enpresak honako helburu hauek dituen jarduera bati esker jaso zuen saria: erlezaintzarekin lotutako irtenbideak diseinatzea, erleen hilkortasun handia geldiarazteko; landa-eremuko produktu agrokimikoak ezabatzea, lurra eta ingurumena babesteko; nekazaritza-produktu seguruak eta jasangarriak garatzea; eta erlauntzen eta soroen produktibitatea hobetzea, besteak beste. • Team & Thought. Bizkaired – Bizkaiko Sareko Enpresen Elkarteak Team & Thought metodologiaren arduradun Jon Zuluetak egindako lan ekintzailea azpimarratu nahi izan zuen Bizkaia Sarean 2020 sarietan. Sari horrekin, Bizkaired sareak berrikuntzaren aldeko apustua nabarmendu nahi izan zuen; izan ere, startup horrek zuzendarientzako aholkularitza sustatzen du horiei bideratutako esperientziazko ikaskuntzaren bere metodoarekin. Formatu aitzindari horren bidez, parte-hartzaileek beste enpresari batzuen esperientziaz ikas dezakete beren enpresen erronkei irtenbideak bilatzeko orduan. Mentoring espezializatuaren antzekoa da, eta esperientziazko ikaskuntza-teknikak erabiltzen ditu edozein enpresak izan ditzakeen arazoei irtenbide sortzaileak eta berritzaileak aurkitzeko.

• Onena Medicines eta Biotech Foods. Bi enpresa horiek gure enpresa-sarearen izaera berritzailea islatzen dute. Onena Medicines enpresa gipuzkoarrak Ekintzailetza Berritzailearen Toribio Echevarria Sarien lehen saria jaso zuen Enpresa Asmoen kategorian, bularreko minbizi errepikatuaren tratamenduari buruzko ikerketa bati esker. Bestalde, Biotech Foods enpresak saria jaso du Enpresa Berriaren kategorian, haragiaren hazkuntzarako proteina testurizatua ekoizteko ekimen aurreratu bati esker. Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituzte, pertsona ekintzaileen lana aitortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko.

Osasun-krisiak eta hark berekin ekarri dituen murrizketek ezin izan dute geldiarazi negozio-ekimen bideragarri eta original berrien agerpena • Ekomodo. Ekomodo enpresa gipuzkoarrak Enpresentzako Europako Ingurumen Saria irabazi zuen Euskadin, birziklatutako plastikozko hondakinak oinarritzat hartuta diseinuzko osagarri jasangarriak egiteko bere jarduerari esker. Haren jarduerak egunero erabiltzeko pentsatuta dauden osagarri jasangarriak diseinatzea eta merkaturatzea du helburu, hala nola eramangarri edo tabletentzako zorroak, karpetak, telazko poltsak eta estutxeak. Produktu horiek material jasangarri % 100 birziklatuekin

eta birziklagarriekin eginda daude, gizartebazterkeria jasateko arriskuan dauden langileak erabiltzen dituzten lantegietan. • Kaixo Euskadi. Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako Zentroak diseinatutako webapp hau Euskal Herria bisitatzera etortzen diren eta euskal kulturari edo lurraldeak eskaintzen dituen beste jarduera batzuei buruzko informazioa bilatzen duten turistei dago bideratuta. Aplikazioak ibilbide, tailer, ekitaldien agenda, tokiko merkataritza edo artisautzaren berri ematen du. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren (DEMA agentziaren bidez) Enpresari Programaren XIX. edizioko lehen saria jaso zuen. • STEAM ekimenak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, STEAM bokazioak sustatzeko lau ekimen saritu ditu: Bilboko Artxandape Ikastolarena, Neuronak Martxan izenekoa; Elhuyar Zientzia Azoka, Elhuyar Fundazioarena; Gasteizko San Martin HLHIren ekimena; eta Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM ekimena. Horien guztien helburua zientzia-bokazioak sustatzea da, hainbat hezkuntza-esparrutan. Ekimen horiek guztiak negozio-ideiak dira, eta Gaztenpresak duela 25 urtetik baino gehiagotik izan duen izaera ekintzailea erakusten dute; izan ere, haren bidez ia 6.000 enpresa eta 11.000 lanpostu sortu dira guztira. Gogoratu zure negozioaren edozein fasetan lagun diezazuketela eta zure jarduera sustatzen laguntzeko beste ekintzaile batzuekin harremanetan jar diezazuketela. Zain zaituzte!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.