
1 minute read
euren bikaintasunagatik
Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin euren bikaintasunagatik
Lanbide Heziketako Ikastetxeen Munduko Federazioak (WFCP) antolatzen dituen 2020 Awards of Excellence sariketan jaso du aitortza Euskadiko Lanbide Heziketak
Euskadiko Lanbide Heziketak aitormena jaso du WFCP erakundeak (Lanbide Heziketako Ikastetxe eta Elkarteen Munduko Federazioa - World Federation of Colleges and Polytechnics) antolatutako sari entzutetsuetan. Eta ez behin bakarrik, bikaintasuna aitortzen duten hiru sari jaso baititu mundu osoko ikastetxerik onenek eta prestakuntza-proiekturik berritzaileenek parte hartzen duten nazioarteko lehiaketa honetan.
Epaimahaiak nabarmendu du aitormena jaso duten proiektu guztiak –baita Euskadikoak ere- mundu zabalean eredu izan daitezkeen jardunbide egokiak direla.
The 2020 Awards of Excellence sariketan aitormena jaso duten euskal proiektuak honako hauek izan dira: z ETHAZI, Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboaren eredua. Zilarrezko aitormena jaso du Access to Learning and Employment atalean (Ikaskuntzarako eta enplegurako sarbidea). Tknika- Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroak koordinaturik, irakaskuntza eta ikasketarako metodologia aktiboa da ETHAZI, eta Lanbide
Heziketako 70 ikastetxetan aplikatzen da
Euskadin. Etekin Handiko Zikloetan (ETHAZI)
Ikaskuntza-eredu guztia erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia. Metodologia honekin 7.000 ikasle baino gehiago ari dira ikasten Euskadiko Lanbide
Heziketako ikastetxeetan. z Ikasenpresa, ekintzailetza kultura sustatzeko programa. Zilarrezko aitormena jaso du Entrepreneurship atalean(Enpresaekimena). Ikasgelan bertan hezkuntza-enpresak edo ikasenpresa deiturikoak sortuta, ikasleek gaitasun eta jarrera ekintzaileak garatzen dituzte. Ikasleek enpresa txiki bat jartzen dute martxan ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak aurrera eramango dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Hau ere
Tknikak koordinaturik, Lanbide Heziketako 82 ikastetxetan dago ezarria. Metodologia honetan mila enpresatik gora sortu eta 5.000 ikasle baino gehiago aritu dira. z Real World Problems Solving In A Solidary
Tvet, Errenteriako Don Bosco LHIIren ekimena. Brontzezko aitormena jaso du Higher
Technical Skills atalean (Goi-mailako trebetasun teknikoak). Don Bosco Ikastetxeak darabilen lanerako metodologia honen bidez, ikasleek proiektu solidarioak garatzen dituzte, eduki sozial nabarmenekoak, teknologia berritzaileak erabiliz horretarako (Robotika,
Gauzen Internet, 3D inprimaketa).
Euskal Lanbide Heziketako proiektuak aitormena jaso duten hiru atalez gain, WFCP erakundeak beste 5 ataletan ere banatzen ditu sariak: • Applied Research and Innovation (Ikerketa aplikatua eta Berrikuntza). • Leadership Development (Lidergoaren garapena). • Partnership with Industry (Industriarekiko lankidetza). • Student Support Services (Ikaslearentzako laguntza-zerbitzuak). • Sustainable Development (Garapen jasangarria.)
Zer da WFCP?
WFCP Lanbide Heziketako Zentroen eta Elkarteen Nazioarteko Sarea da, eta prestakuntza-politikak gidatzea eta ekonomia globalaren testuinguruan jarduera-ildoak ematea du helburu. Kideek abangoardiako prestakuntza-estrategiak eta jardunbide egokiak partekatzen dituzte, mundu osoko herrialdeetan langileen nahiz ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko.