

Hezkuntza,sektore bioteknologiko zabalagoruntz
Hezkuntza Sailak Viralgen enpresarekin garatutako Lanbide Heziketako
Terapia Genikoaren programa zabaldu du sektore bioteknologikoko enpresa gehiagotara
Jon Lasa Galdos
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Terapia Genikoko Sendagaien Fabrikazio Industrialean eta Kalitate-kontrolean espezializatzeko programa ezarri du.Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Viralgen enpresaren bitartez,Don Bosco,Easo Politeknikoa eta Plaiaundi Lanbide Heziketako ikastetxeekin lankidetzan,terapia genikorako bektore birikoak ekoizten dira programa horri esker.Ekimen estrategiko horrek indartu egiten du Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketa berritzailearen alde eta sektore bioteknologikoaren beharrekin lerrokatuta egiten duen apustua. Terapia genikoaren programa espezializazio handiko teknikariak prestatzeko diseinatu da eta erreferentzia bihurtu da Euskadin.Ikasleei lan esparruko gaitasun errealak eskuratzea ahalbidetzen die,ikaskuntza akademikoa eta goi-teknologiako inguruneetako praktikak konbinatzen baititu prestakuntzak.Eusko Jaurlaritzaren eta Viralgen enpresaren arteko lankidetza horri esker,Lanbide Heziketako zentroek azken belaunaldiko teknologiak integratu ahal izan dituzte beren prestakuntza-eskaintzan,eta

enpresa-sarearekiko lotura indartu ahal izan dute.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak eta Jon Labaka Lanbide Heziketako sailburuordeak Viralgen enpresaren instalazioak bisitatu dituzte gaur,ikasleen esperientzia eta programaren emaitzak bertatik bertara ezagutzeko.Pedrosaren hitzetan, "Euskadi erreferentea da Lanbide Heziketan,berritzeko eta sektore estrategikoetara egokitzeko duen gaitasunari esker,hala nola bioteknologiara. Programa horrek erakusten du Eusko Jaurlaritzaren,Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza eraginkorrak kalitatezko lan-aukerak sortu eta gure ekonomia indartu dezakeela ".
LHko Etorkizuneko Ikaskuntzen babesa
2019an abiarazi zenetik,Lanbide Heziketako Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (EIEI) babesa izan du programak.Ikastetxeekin eta sektore bioteknologikoarekin lankidetza estuan lan egin du,bikaintasuneko prestakuntza bermatzeko.Horren ondorioz,Euskadi abangoardian dago terapia genikoko sendagaiak fabrikatzeko profesionalen prestakuntzan,etengabe hazten ari den eta balio erantsi handia duen sektorea baita.
Programa hau Viralgen enpresarekin batera diseinatu eta garatu da.Enpresa honek 90 ikasle baino gehiago hartu ditu bere laborategietan azken lau urteetan.Gaur egun,konpainiak 420 langile ditu guztira; horietatik 69 Lanbide Heziketako programa honetatik datoz,eta beste 12 praktika-kontratuan daude.Jimmy Vanhovek,Viralgengo zuzendari nagusiak,adierazi duenez, "Programa honek aukera ematen digu gure industriak behar dituen etorkizuneko profesionalak prestatzeko,ikasleei ingurune erreal batean ikasteko aukera emanez,puntako teknologiarekin eta etengabe eboluzionatzen ari den sektore batean,hots,bioteknologian".

Martxan da CyberLehia 2025!
Martxan da jada CyberLehia 2025,Euskadiko Lanbide Heziketako
Sailburuordetzak sustatutako Zibersegurtasun lehiaketa
Jon Lasa Galdos
CyberLehia ekimenean erdi-mailako edo goimailako ziklo batean edo espezializazioren batean izena emanda dagoen edozein ikaslek parte hartu dezake (Lanbide Heziketako zentro integratuak edo Zibersegurtasun-espezializazioa duten zentroak).
Aurreko urteko lehen edizio arrakastatsuaren ondoren,helburu berriekin dator txapelketa.Aurtengo helburu berria zibersegurtasunari buruzko jakinmina duten ikasleei ere parte hartzeko aukera ematea da.Horretarako,espreski,txapelketaren formatua aldatu da.Alde batetik,gai ezberdin asko lantzen dituzten 60-70 erronka motz izango dituzte ONLINE jokatuko den lehen fasean (GAIAK: Industria,Sareak,Kriptografia,Windows,Web,etab.).
Aurtengo txapelketaren helburu berria zibersegurtasunari
buruzko jakin-mina duten ikasleei ere parte hartzeko aukera ematea da
Beste alde batetik,erronka horien artean,asko oso errazak izango dira,ikasle hauei erronkak gainditzeko aukera emateko asmotan.Lehiaketa taldeka parte-hartzeko pentsatua dago,baina banaka ere izena eman dezakete (pertsona 1,2 eta 3ko taldeak onartzen dira). Txapelketako partaideen artean zozketak ere izango dira,eta finalera iristea lortzen duten taldeentzat sari bereziak egongo dira.Informazio gehiago duzue txapelketaren webgunean: https://cyberlehia.fpeuskadi.eus/ Ikasleentzat aberasgarria izan daitekeelakoan, parte-hartzera gonbidatzen da.
Iazko lehen edizioa
Iazko lehen edizioko finala Zorrozaurreko La Terminal gunean egin zen,Hezkuntza Sailak zibersegur-

tasunari buruz antolatutako dibulgazio-jardunaldi baten barruan.Bost talde lehiatu ziren,horietako bakoitza Lanbide Heziketako hiru ikaslez osatua. Jardunaldiak 200 pertsona inguru bildu zituen, gehien bat zibersegurtasunarekin lotutako ikasketak egiten ari ziren Lanbide Heziketako ikasleak (lehiakideez gain),irakasleak edo sektore horretako enpresa eta erakundeetako arduradunak Irekierako ekitaldi instituzionalaren ondoren eta ikasleek lehiatzeko baliatu behar izan zuten ekipamenduaren beharrezko egiaztapen teknikoak egin eta gero hasi zen lehiaketa.Talde bakoitzari (hiru kidek parte hartu dute taldeko) beharrezko ekipamendua eta azpiegitura ipini zitzaion, ezaugarri tekniko berberekin kasu guztietan. CyberLehiaren lehen edizioan,Euskadiko Lanbide Heziketako 25 ikastetxetako 280 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte,fase guztietan.Kasu guztietan,goi-mailako heziketa-zikloetako edo espezializazio-ikastaroetako ikasleak izan ziren, Informatika eta Komunikazioak eta Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloetako ikasleak. Lehiaketaren lehen fasea online jokatu zen,iazko martxoan.Gehienez ere hiru kideko taldeetan parte hartzen zuten ikasleei kategoria desberdinetako 15 erronka proposatu zitzaizkien, eta astebeteko epean ebatzi behar zituzten.33 talde onenak hurrengo fasera pasatu ziren,hau ere online,apirilean.

Gurasoentzako ERA Eskola ekimena abian berriz ere
Euskarabideak eta toki-entitateek ERA Eskola guraso-eskolaren laugarren edizioa aurkeztu dute
Jon Lasa Galdos
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako hainbat toki-entitatek ERA Eskola proiektua,ikastetxean euskaraz ikasten duten haurren familiei zuzendutako guraso-eskola,abiarazi,zuten 2020an.Laugarren urtez, zenbait adituk hazkuntzari,euskarari eta hezkuntzari eragiten dieten gaiak jorratu dituzte. Aurtengo edizioan jorratu diren gaien artean,hauek
Nafarroako toki-entitateetako 29 euskara-zerbitzuek elkarlanean sortu dute era.eus webgunea, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko
daude: kirolaren eta euskararen arteko harremana; eskolaz kanpoko jarduerek haurtzaroan duten garrantzia ingurune ludiko batean euskara erabiltzeko ohiturak hartzeko; eta "Opor kutxa" ekimena, oporraldietan euskararen erabilera indartzea helburu duena,eskolarik gabeko aldia izanik,ikasle askok euskararekin duten harremana eten egiten baita.
Saioak eman dituzten hizlariak Saioa Alkaiza bertsolaria,Aritz Olagoi kirol psikologoa,Maialen Cuevas irakasle eta pedagogoa eta Iñaki
Eizmendi gizarte hezitzailea izan dira.
Bideoak euskaraz zein gaztelaniaz daude eskuragarri Euskarabidearen youtubeko kanalean eta era.eus atariarenean.
ERA Eskola,gurasoentzako prestakuntza
Euskararen Nafar Institutuaren lan-ildoetako bat familietan euskara sustatzea da,gero eta guraso gehiagok,euskaldun izan ala ez,euskara seme-
alabei ematen dieten hezkuntzaren eta prestakuntzaren beste elementutako ikus dezaten,eta haur euskaldunek euskaraz ikasteko eta gozatzeko dituzten aukerak zabal daitezen.
Hori dela eta,Euskarabideak eta toki entitateek, beren euskara-zerbitzu teknikoen bidez,ERA guraso eskola proiektua jarri zuten abian 2020an. Proiektu horren bidez,hazkuntzan,haurtzaroan eta hezkuntzan euskarari buruzko informaziocorpusa eta baliabideak jarriko dira familien eskura.Gurasoek erabaki asko hartzen dituzte semealaben ongizatea bermatzeko,elikaduraren, lo-errutinen,praktika osasungarrien edo mugen garrantziaren inguruan,besteak beste.Horregatik,logikoa da,euskarari dagokionez ere,familiek hainbat eremutan nola jokatu jakin nahi izatea, esaterako: irakurzaletasuna nola sustatu,eskolaz kanpoko jarduerak nola aprobetxatu euskaraz egiteko ohitura indartzeko,pantailen kontsumo egokia nola zaindu,gurasoek eskolako zereginetan duten rola zaintzea,etab.ERA gurasoen eskolan eskaintzen diren prestakuntza saioak,hain zuzen ere,gai horiek jorratzeko asmoz landu dira.
Era.eus familientzako webgunea
Eranafarroa.eus webgunea toki entitateek sortu dute,beren euskara zerbitzu teknikoen bidez, eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Euskarabidearen bitartez.
Webgunean,gurasoen eskolako prestakuntzaeskaintza osatzen duten adituen saioez gain,informazioa eta baliabideak eskaintzen zaizkie ikastetxean euskara ikasten duten 12 urte arteko haurrak dituzten familiei,euskara ikasteko prozesua osatzeko eta indartzeko.
Honako udal,mankomunitate eta batzar nagusi hauek sustatzen dute ekimena,beren euskara-zerbitzuen bidez: Aoiz / Agoitz,Ansoáin / Antsoain,Valle de Aranguren / Aranguren Ibarra,Valle de Arce / Artzibar,Auritz / Burguete,Valle de Elorz / Elortzi-

bar,Barañáin / Barañain,Baztan,Berrioplano / Berriobeiti,Berriozar,Burlada / Burlata,Cendea de Galar / Galar Zendea,Cendea de Olza / Oltza Zendea, Erroibar / Valle de Erro,Esteribar,Etxauri,EstellaLizarra,Huarte / Uharte,Lizoain-Arriasgoiti / Lizoainibar-Arriasgoiti,Luzaide / Valcarlos,Orkoien, Pamplona / Iruña,Puente la Reina / Gares,Tafalla, Villava / Atarrabia eta Zizur Mayor / Zizur Nagusia udalak; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Irantzu,Malerreka,Sakana eta Valdizarbe / Izarbeibar mankomuniateak; eta honako batzar nagusi hauek: Aezkoakoa,Roncal / Erronkarikoa eta Salazar / Zaraitzukoa.
ERA Eskolaren edizio berriak adituen saioak eskaintzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, seme-alabak euskaraz eskolatzen dituzten familientzat interesgarriak diren gaiei buruz
Nafarroako toki-entitateetako 29 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute era.eus webgune hau euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta semealaben ikas-prozesua osatzeko.Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte,baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta,ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da,esaterako,etxean,kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.
Familiek helarazten dizkiguten behar eta eskaerek aberastuko dute webgunea eta,denon artean, belaunaldi berriak euskaraz hazteko bidea. Kontaktua: info@eranafarroa.eus
IV.ERA Eskola,gurasoentzako trebakuntza online
Zoriontasuna eta ongizatea,horixe da gurasoek seme-alabentzat nahi dutena.Eta helburu hori

gogoan dutela aldiro ari dira erabakiak hartzen, izan elikaduraren inguruan,edo osasunarenean, nola lotarako errutinen inguruan…beti dabiltza hautu egokienaren bila.Bada,horiekin bezala gertatzen da hizkuntzarekin ere,sarri hartu behar izaten baitira euskarari lotutako erabakiak, eta ERA Eskola,gurasoentzako trebakuntza online,horretan lagungarri izan nahi du. Eta batzuetan erabakiak hartzea ez da nahi bezain erraza.Informazioa falta dela dirudi,gai guztietan jantzita egotea ezinezkoa dela,ondokoari entzun arte gai horretan inoiz ez dela pentsatu…Horri begira,hain zuzen ere,eta inor ez denez ikasia jaio,ERA Eskola sortu zen 2020an: gurasoentzako trebakuntza online.
ERA Eskola

El Regato eta San Fidel,FLL Euskadi-MONDRAGONeko irabazle
Ikastetxe horietako taldeek First Lego League torneoan buru geratu ziren

Jon Lasa Galdos
Urduritasuna,ilusioa,poza eta irrika antzematen ziren atzo Mondragon Unibertsitateko Arrasateko Iturripe egoitzara gerturatu ziren ehundaka lagunen begietan.Bertan egin zen FLL EuskadiMONDRAGON torneoko final handia,eta Gipuzkoako eta Bizkaiko 40 talde,308 gazte (euren entrenatzaile eta familiekin) eta 128 boluntario bildu zituen,etxeko txikiek hilabeteetan zehar garatutako proiektua bere osotasunean,eta bereziki robota martxan ikusteko.Animoak,oihuak,elkarbabesa eta ospakizunak ez ziren falta izan,musikaz eta lagunartean egin zen MONDRAGONeko seigarren final horretan.
Aurten ozeanoan barrena esperimentatzeko aukera izan dute SUBMERGED erronkarekin.Ozeanoaren inguruan dauden erronkak identifikatu, ulertu eta proposamenak garatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko 60 ikastetxetako 170 taldek baino gehiagok.FIRSTbalioak bizitzeko aukera izan dute guztiek,gizarte-erronkei,taldean,elkartasunean,begirada kritiko batekin erantzuteko konpromisoa hartuz.
Eta hain justu,balore horiekin bat etortzeak egiten dute MONDRAGONeko kooperatibak hezkuntza proiektu honi eskutik helduta joatea,zientzia eta
teknologia bokazioak bizitzeko eta ikusteko aukera eskaintzen baitiete gazteei,gizarteko erronkei erantzunez.Ausolan,Danobatgroup,Erreka,Fagor Taldea,Ikerlan,Krean,Laboral Kutxa,LKS Next, Lortek eta Maier kooperatiben babesa jaso du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak,Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGONek antolatutako FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finalak.Arrasateko Udala ere ekimen honen babesle da lehen ediziotik.
Zientzia eta teknologiaren bidez,ikastea,sortzea eta ondo pasatzea ditu oinarri FLL Euskadik.Lehia sano bat bilatzen duen lehiaketa da; Explore taldeek (6-9 urte) dominak jasotzen dituzte eta Challenge taldeei (10-16 urte),berriz,sari desberdinen bidez egiten zaie beraien lanaren aitortza.
Martxoaren 29an Ferrolera (Galizia) joango dira bi talde hauek estatuko kanporaketa jokatzera
Sariak
❚ INGENIERA SOY1.saria TUP taldearentzat (estatu mailara sailkatua).
❚ INNOBASQUE 2.saria Sanfitek Air taldearentzat (estatu mailara sailkatua).
❚ MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1.saria FIRST baloreei Aquabots taldea.
❚ EUSKO JAURLARITZAKO ZIENTZIA,UNIBERTSITATEAK ETA BERRIKUNTZA SAILA 2.saria FIRSTbaloreei Submertech taldea.
❚ EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILA 1. saria proiektu berritzailearentzat Sanfitek Earth taldea.
❚ GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 2.saria proiektu berritzailearentzat Arranoaitz taldea.
❚ MONDRAGON 1.saria robotaren diseinuarentzat Asti Leku 1 taldea.

❚ DANOBATGRUOP 2.saria robotaren diseinuarentzat Bkitsaspekoak taldea.
❚ FAGOR TALDEA 1.saria robotaren portaerarentzat Sanfitek Fire taldea.
❚ LORTEK 2.saria robotaren portaerarentzat Sanfitek Water taldea.
❚ IKERLAN ekintzailetza saria Asti Leku 2 taldea.
❚ ARRASATEKO UDALA etorkizun oparoko gazteentzat saria Lauaxeta 2 taldea.
❚ MAIER Ingeniaritzan bikaintasuna saria Lauaxeta 1 taldea.
❚ LABORAL KUTXA entrenatzailearentzat saria Txetxu Guarrotxena (Tup taldea).
❚ LKS NEXTkidetasun apartari saria Elkar-Hezi taldea.
MONDRAGON ZTIM HUB proiektua
Gazteengan ZTIM bokazioak sustatu nahi dituen ekimena da MONDRAGON ZTIM HUB.Zientzia, Teknologia,Ingeniaritza eta Matematika arloekiko interesa piztea du helburu,genero estereotipoak hautsiz,emakume gazteengan fokua jarriz,unibertsitate,ikastetxe,enpresa eta gizarte eragileak elkarren artean harremanetan jarriz. Alde batetik,ikastetxeei,gazteengan ZTIM bokazioak pizteko eta arlo hauetan ikasleen alfabetizazioa bultzatzeko ikastetxeek behar duten “babesa” eskaintzen die.Eta bestetik,erakundeak eta gizarte eragileak,proiektuko kide izateko zubi lanak eraikitzen ditu,erakundeetako proiektuak edo lanpostuak ikusaraziz,zientzia eta teknologia ikastetxeetara eramanez edota ikasleak erakundeetara gerturatuz.
San Fidel ikastola
Gernikako San Fidel Ikastola,1901ean sortua,018 urte bitarteko irakaskuntza eskaintzen duen ikastola da.Bere helburua hezkuntza euskalduna,giza-kristaua eta kalitatezkoa eskaintzea da, pertsona arduratsuak,errespetuzkoak eta giza tratuarekin eta lortutako gaitasunekin asebeteak prestatzen laguntzeko,horretarako profesional-talde on bat eta baliabide egokiak edukiz.
San Fidel Ikastola,emandako mailetan,eskualdean erreferentziazko zentroa izan dadin nahi dute eta lan egiten dute,irakaskuntza akademiko eta eleaniztunean kalitateagatik aitortua izan dadin,hori guztia kudeaketa eraginkor eta efi-

ziente batean eta profesional talde aktibo,berritzaile eta gizatiar batean oinarrituta.
Balioez aritzean,honako hauek dituzte gogoan:
❚ Ondo egindako lanaren gustua.
❚ Justizia.
❚ Besteekiko,ingurunearekiko eta norberarekiko errespetua.
❚ Erantzukizunari lotutako askatasuna.
❚ Ilusioak.
❚ Etengabeko hobekuntzaren ohitura.
❚ Talde kontzeptua.
❚ Iraunkortasuna.
Etorkizuna digitala eta omnikanala izango denez, digitalizazioak zentzu handiagoa hartzen du ikasgeletan.Trebakuntza digitalaren beharra gero eta handiagoa da,bai prestakuntzarako,bai ikaskuntzarako.
San Fidel Ikastolan ikasleek Google Classroom bezalako tresna digitalekin kontaktua dute,gainera gurasoek eta irakasleek komunikazio erraza dute Educamos tresnaren bidez,eta kontrolak ezartzen dira ikasleentzat,gurasoen kontrolerako Lazarus tresnaren bidez.
Bestetik,First Lego League (FLL) 9 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako nazioarteko robotika eta zientzia lehiaketa da.FIRST(For Inspiration and Recognition of Science and Technology) irabazi asmorik gabeko erakundeak sortu zuen,LEGO taldearekin lankidetzan.

LH gehiago Nafarroan hurrengo ikasturterako
Nafarroako Hezkuntzak 2025/2026 ikasturterako Lanbide Heziketako eskaintza handitu du sei ziklo berritan eta 1.305 plaza gehiago 'online' modalitatean
Jon Lasa Galdos
2025-2026 ikasturtean,Hezkuntza Sailak guztira lanbide-heziketako 178 kurtso eta programa eskainiko ditu,24 familia ezberdinekoak.Carlos Gimeno Hezkuntzako sailburuak eta Gil Sevillano Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak martxoaren 11n aurkeztu zuten ikastaroeskaintza zabal sei zikloko igoera suposatzen du 2024-2025 ikasturtearekin alderatuta. Azken urteotan,Nafarroak adierazle bikainak lortu ditu bere Lanbide Heziketako sistema publikoari dagokionez,eta Foru Komunitatea da gaur egun Europar Batasuneko 3 eskualde bakarrenetariko bat,Espainian bakarra non LHko tituludunen % 100eko enplegagarritasuna berretsi den.Gainera,Lanbide Heziketako Zentroen Espainiako sareko bost zentro publikorekin batera,Oinarrizko eta Maila Ertaineko LHko sarbide-tasa onenak izan ditu.
Eskaintza zabal horrek
sei zikloko igoera suposatzen du 2024-2025 ikasturtearekin alderatuta
Mota honetako ikasketak gora egiten ari diren garai honetan,Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketaren alde irmo jarraitzen du.Oinarrizko,Erdiko eta Goi-mailako ikastaro presentzialen lehen kurtsoan,25/26rako eskainiko diren espezializazio-ikastaroekin batera,6.811 izango dira,756 Oinarrizko mailan,2.950 Erdi-mailan,2.880 Goi-mailan eta 225 espezializaziokurtsotan banatuta.
Asmoa da ATECA teknologia aplikatuko hamaika gela berri ezartzea eta dagoeneko lanean ari dira zentroekin kokapenak definitzeko.
Era berean,digitalizaziorako eta LHko berrikuntza espezifikoko LH ekipamendu espezifikoetan inbertsio ekonomikoa 2.037.700 eurokoa da ekipamendu espezifikoetan eta 852.466 eurokoa digitalizazioan eta berrikuntza espezifikoan. Eskaintzen diren ikastaro eta programen eskaintzak Oinarrizko Mailako 17 ikastaro,Erdi Mailako 52,Goi Mailako 75 eta espezializazioko 13 ikastaro barne hartzen ditu,prestakuntza nazionalean dauden 26 familia profesionaletatik 24 guztira (Itsas-Arrantza eta Beira eta Zeramika bakarrik daude kanpoan).
'On line' modalitatea
On line prestakuntza modalitatean,2025/2026 ikasturterako 32 ziklo eskainiko dira,eta ziklo hauetan eskaintzen diren moduluen kopurua nabarmen handitu da: 401 zehazki,2024/25 ikasturteko 341en aldean.
Eskainiko diren 60 lanbide-modulu berriek 1.305 plaza absolutu gehiago gehituko dituzte modalitate honetan,baina nahiz eta matrikulatutakoen batez besteko kopurua hiru modulutan dagoen kontuan hartuta,matrikularen igoera 435 pertsona gehiago izango da gutxi gorabehera.
Erdi Mailako ikastaroei dagokienez,Iruñean eta inguruetan,azpimarratzekoa da Mendillorri BHIn Administrazio Kudeaketako teknikariaren profilaren ezarpena euskaraz,aurretik kurtso bera gaztelaniaz zentro horretan ezarri ostean.Era berean,2025-2026 ikasturtean,Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak (EADS) Serigrafia Artistikoko teknikariaren zikloa ezarriko du,gaztelaniaz,EASDn dauden arte plastikoetako eta diseinuko familia profesionalen eskaintza zabalduz.
Era berean,datorren urtean,Iruñeko María Ana Sanz Zentro Integratuan arratsaldez ematen den Mikrokonputazioa eta Sareak zikloko taldeetako

bat Administrazio Kudeaketa zikloko talde batek ordezkatuko da,hori ere arratsaldez ematen dena.
Erdi Mailako Zikloekin jarraituz,CIP Sakanan Mikroinformatika Sistemak eta Sareak azken bi kurtsoetan egindako eskaintza Administrazio Kudeaketako Erdi Mailako Zikloarekin ordezkatuko da,euskaraz,Merkataritza Zerbitzuen Oinarrizko Gradu zikloko ikasleen prestakuntza-ibilbidearen dibertsifikazioa suposatzen duen lanbide-eremu zabaleko zikloa.
Tuteran eta Erriberan,zehazki CIP ETI Tuteran, Soldadura eta Galdaragintza zikloko Erdi Mailako eskaintza Mekanizazioko Teknikariagatik ordezkatuko da.
Sailak 24 familiako 178 heziketa-ziklo sustatuko ditu, ATECAko 11 gela berri ezarriko ditu eta 2,9 milioi inbertituko ditu ekipamenduetan
Goi Mailako Zikloetan,eta Tierra Lizarrari dagokionez,sailak Administrazio eta Finantzako goimailako teknikari-zikloko Ega de San Adrián BHIn ezartzea iragarri du 2025-2026 hurrengo ikasturte honetarako,eta horrela zentro honetako Goi Mailako eskaintza areagotuz.
Iruñean eta inguruetan,Energia Berriztagarrien Goi Zentro Integratuak (CISER) Eraikuntza Proiektuetan goi-mailako teknika/goi-zikloa ezarriko du, Caminoko Virgen del CIPtik transferituko den zikloa.25/26 ikasturtean,Eraikuntza Proiektuen 1. maila CISERen egingo da eta 2.ikasturtea Virgen del Camino CIPean geratuko da.Zentro honetan, CIP Virgen del Camino,Diseinu eta Fabrikazio Mekanikoko Goi Mailako Zikloa ere ezarriko da,orain arte Nafarroako Lanbide Heziketako zentro pribatu batean esklusiboki ematen zena.
Espezializazio-ikastaroei buruz,2025-2026an Lorezaintza eta Lore-Artearen espezializazio ikastaroa ezarriko da Iruñeko Nekazaritzako CI-n,zentroak aspalditik eskatutako eskaintza eta orain ministerio organoak onartu ondoren iristen dena. Zentro publikoetan ere eskaintza birtualak izango dira 2025-2026 aldian.Zehazki,CISERek Lan

Arriskuen Prebentzioko Goi-mailako Titulua eskainiko du,Nafarroako Lanbide Osasun Eskola Teknikotik (ESTNA) transferitu dena,energian erreferentziazko zentro nazional honetan sinergia hobeak eskainiko dituela kontuan hartuta eta eraikuntzaren sektorearekin bikaintasun zentro gisa.
Azkenik,eta Lanbide Heziketa bereziari dagokionez,2025-2026 ikasturterako Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan emango den prestakuntza-eskaintza honetara sartzen diren ikasleak egongo dira eta 2026-2027 ikasturterako beste talde bat txertatuko da modalitate horretan bertan.
Familientzako hiru informazio saio egingo ditu Sailak.Martxoaren 21,22 eta 28an izango dira. Bilera hauetara joateko izena emateko formularioa martxoaren 17an,astelehena,aktibatuko da honako webgune honetan: https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/formacion-profesional

Hizpide Nafarroan gazteen rola gizartean
Nafarroak Europako hiritartasunaren eraikuntzan gazteek betetzen duten paperari buruzko topaketa nazionalean parte hartu du

Jon Lasa Galdos Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari gerenteak,Txema Burgaletak,Gazteriaren Institutuak (INJUVE) antolatutako topaketan parte hartu zuen otsailaren amaieran,'Erasmus+ eta Europako Elkartasun Gorputzaren Etorkizuna: gazteen papera europar hiritartasunaren eraikuntzan' izenburupean.Bertan,Tuterako Villa Javier erakundeak Europako boluntariotza-programen proiektuetan dituen jardunbide egokiak aintzatetsi ziren.
Gazteriaren Institutuak (INJUVE)
antolatutako jardunaldian, Tuterako Villa Javier erakundeari Europako boluntariotza-programen proiektuetan dituen jardunbide egokiak aintzatetsi zitzaizkion
Madrilen egindako ekitaldian Burgaletak azpimarratu zuenez,“Villa Javier Nafarroako Erriberako pertsona ahulenentzako harrera eta laguntza-leku bat baino askoz gehiago da”.“Estatuko aitorpen hau Europako boluntariotzarekin duten konpromisoaren erakusgarri da Europako Elkartasun Kidegoaren (ESC) bidez,zeinak herrialde ezberdinetako gazteak ekintzetan inplikatzen dituen, gizarte-ehuna indartuz Europan eta tokiko mailan, etorkizun inklusiboagoa,bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikiz”,azaldu zuen.
INJko zuzendari gerenteak gogoratu zuen,halaber,CES-ek,INJn sartuta dagoen eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak, “gazteei beren komunitateetan eta Europako beste herrialde batzuetan gizarte-,kultura- eta ingurumen-proiektuetan parte hartzeaz gain, gaitasun berriak eskuratzeko,enplegagarritasuna hobetzeko eta kultura desberdinak ezagutzeko aukera ere ematen diela”.Hori dela eta, Nafarroako gazteak boluntariotza mota honetan parte hartzera animatu zituen,eta,gainera,“esperientzian zehar laguntza ekonomikoa,prestakuntza eta orientazioa eskaintzen ditu”.
INJUVEk Espainiako Gazteriaren Kontseiluarekin (CJE) eta autonomia erkidegoekin elkarlanean antolatutako topaketak oraina aztertu eta programa horien lau lehentasunetan aurrera egiteko aukera eman zuen: inklusioa eta aniztasuna,trantsizio digitala,ingurumena eta partaidetza demokratikoa.Eztabaidan zehar,ekimen hauen hurrengo urteetarako oinarriak ezartzea izan zen arreta,Europar Batasunaren tresna nagusi bihurtu baitira kohesio soziala bermatzeko eta 2019-2027 Europako Gazteen Estrategian ezarritako helburuak lortzeko.
Ekitaldiaren irekieran,INJUVEko zuzendari nagusiak,Margarita Guerrerok,azpimarratu zuenez,"programa hauen funtsa Europako balioak biltzea eta hiritartasun eta Europarekiko pertenentzia sentimendua gauzatzea da".Laburbilduz,ondorioztatu zuen,"Europar Batasunak bere esku dituen tresnarik onena dira europar gazteen bizi baldintzak hobetzeko".
Europako Elkartasun Kidegoa Nafarroan 2024an zehar,Alemania,Eslovenia,Estatu Batuak, Irlanda,Italia,Frantzia,Britainia Handia,Serbia eta Turkia bezalako herrialdeetako 47 gaztek,autonomia erkidego ezberdinetako gazteekin batera,Nafarroan hainbat proiektutan parte hartu dute.
Tuterako Konpartsa Fundazioa (Villa Javier),Tuterako Gurutze Gorria,Setem,Container Aid,Geltoki edo Anfas dira CESera atxikitako Nafarroako erakunde eta entitateak.

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako
Euskadi berrikuntza-maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmendu da
Jon Lasa Galdos
Joan den otsailaren 18an Bilbon aurkeztutako Global GEM 2024-2025 txostenak agerian uzten du ekosistema ekintzaile globalak erronka garrantzitsuei egin behar diela aurre,baina baita aldaketarako aukerei ere.Porrotaren beldurra gainditzea,genero-oztopoak murriztea,ekosistema ekintzaileak indartzea eta berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde egitea funtsezkoak izango dira datozen urteetan ekintzailetza dinamikoagoa eta erresilienteagoa bultzatzeko. GEM Global 2025 Nazioarteko Konferentzia EEB-OVEk (Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak) antolatu du,GEM Global eta GEM Spain erakundeekin lankidetzan.Hala,Bizkaia Aretoan mundu osoko 52 herrialde baino gehiagotako 400 aditu,akademiko eta ekintzailetza-lider baino gehiago bildu ditu bere bigarren jardunaldian.
Oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan
Bilbo,Bizkaia eta Euskadi ekintzailetzaren munduko nodo izan dira GEM Global 2025 Nazioarteko Konferentziaren egoitza izanik.Estatuan aurrekaririk ez duen hitzordua da,eta Euskadik berrikuntzan eta ekintzailetzan nazioarteko erreferente gisa duen posizioa indartzen laguntzen du.EEB-OVEk (Ekintzailetzaren Euskal Behatokia),GEM Global eta GEM Spainekin lankidetzan antolatutako ekitaldi hau otsailaren 17an,18an eta 19an ari da garatzen,eta gure inguruko erakunde nagusien babesa du: Bilboko Udala,Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (SPRIren bidez).Gainera,hitzorduak Industria eta Turismo
Ministerioaren (ENISA) eta Euskadiko hiru unibertsitateren babesa du: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea,Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. Hitzorduak mundu osoko 52 herrialde baino gehiagotako 400 aditu,akademiko eta ekintzailetzako lider baino gehiago bildu ditu Bizkaia Aretoan,UPV/EHUko paraninfoan.Jardunaldiak, ekintzailetza globalaren joera eta erronka nagusiak lantzeko diseinatutako hitzaldi,mahai-inguru eta tailer praktikoekin osatutako programa oso bat eskaintzeaz gain,GEM Global 2025 txostenaren azken ondorioak aurkezteko eta funtsezko gaiak lantzeko balio izan du,hala nola emakumeen ekintzailetza,enpresa jasangarritasuna eta ekosistema ekintzaileen dinamikak. Bigarren jardunaldiaren hasieran Euskadiko politika eta ekonomia arloko pertsona nabarmenek parte hartu zuten.Aileen Ionescu-Somers, GEMeko zuzendari exekutiboa lagun,bertan izan ziren Bizkaia Aretoko Mitxelana Aretoan Juan Mari Aburto,Bilboko alkatea; Andoitz Korta,Eusko Jaurlaritzako Industria Sustapeneko sailburuordea; eta Elixabete Etxanobe,Bizkaiko ahaldun nagusia.Ekitaldiaren irekiera akademikoa Joxerramon Bengoetxea (UPV/EHU),Juan José Etxeberria (Deustuko Unibertsitatea) eta Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea) euskal unibertsitateetako errektoreek egin zuten María Saiz EEB-OVEko lehendakariarekin batera.


B-WOMENIN Globalek Otaloran
itxi du bere lehen edizioa
Ekimen horren helburua da nazioartekotzean emakumeen lidergoa bultzatzea
Jon Lasa Galdos
B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programak joan den urtarrilaren azken astean amaitu zuen bere lehen edizioa,Otaloran (Aretxabaleta,Gipuzkoa) egin zuen seigarren eta azken topaketarekin.Topaketan,nazioartekotzeari lotutako 30 profesionalek baino gehiagok lorpenen balantzea egin zuten eta estrategia berriak definitu zituzten enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia bultzatzen jarraitzeko.
B-WOMENIN Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, Basque Trade & Investment erakundeak antolatua,eta MONDRAGONek parte hartzen du. Topaketan,Leire Mugerzak,MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko lehendakariak,enpresen baitan aukera berdintasuna sustatzeko lankidetza sare sendoak sortzearen garrantzia nabarmendu zuen.
Bestalde,Nagore Bonilla BasqueTrade-ko zuzendari nagusiak adierazi zuenez,“B-WOMENIN Global funtsezko espazioa izan da enpresen nazioartekotzean emakumeen talentua sustatzeko,eta emakume gehiago sektore horretan be-

ren karrera garatzera animatzeko balio izan du”. Gainera,nabarmendu zuen lehen edizio honen itxierak,MONDRAGONekin lankidetzan,norabide horretan aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko duten ekimenak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresten duela.
30 profesional baino gehiago bildu ziren MONDRAGONeko formazio-zentroan,lortutako lorpenen balantzea egiteko eta aurrera begira ekintza zehatzak proposatzeko
MONDRAGONeko kooperatiben parte-hartzea
MONDRAGONeko kooperatiben ordezkariek parte hartu zuten lan saio hauetan Tere Marcosek (MONDRAGONeko zuzendarien mugikortasunerako arduradunak),mundu globaleko lidertzen inguruan; Marije Zabaletak (Orkliren finantza zuzendariak), emakumezko lidertzei buruz; eta Ainhoa Iruretak (Eikaren industria zuzendariak),emakumeek garatutako nazioartekotzeari buruz.Argazkian,hirurak, Maite Legarra eta Leire Mugerzarekin.
B-WOMENIN Global 2024 lan saioa Otaloran Lan bileran,parte-hartzaileek programaren ikaskuntzak eta alderdi baloratuenak aztertu zituzten, eta horien eragina indartzeko ekimen berriei buruz eztabaidatu zuten.Lankidetza dinamiken bidez,agerian geratu zen beharrezkoa zela sektorean liderrak diren emakumeak inspiratzen eta ikusarazten dituzten espazioak sortzen jarraitzea, networking-a eta mentoring-a indartuz,garapen profesionalerako funtsezko tresna gisa.

Erronka horiei modu kolaboratibo eta lerrokatuan aurre egitearen garrantzia ere azpimarratu zen,ekosistemako eragileen eta dauden emakume sareen arteko lankidetza indartuz.Ildo horretan,PWN Bilbaoko ordezkari Arantxa Tapiak bere ikuspegia partekatu zuen sinergia posibleei eta lankidetzarako aukerei buruz,zeinak lagundu baitezakete emakumeak nazioartean lidergo posizioetara iristea zailtzen duten oztopoak ezabatzen.
Jardunaldiari amaiera emateko,networking ekintza bat egin zen,parte hartzaileen arteko komunitate zentzua indartzeko eta B-WOMENIN Globala esparruan etorkizuneko ekintzetarako oinarriak ezartzeko.
“B-WOMENIN bezalako ekimenak funtsezkoak dira erreferente femeninoak ikusarazteko eta lan-ingurune inklusiboagoak sustatzeko,eta hori bereziki garrantzitsua da testuinguru globalizatu batean”, azpimarratu zuen Mugerzak
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia: Basque Trade & Investment
SPRI Taldearen barruan dagoen sozietate publiko bat,SPRIko nazioarteko zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko Nazioartekotze Zuzendaritza elkarrekin batu ondoren sortutakoa.Bere helburua da malguagoak eta azkarragoak izatea euskal enpresari zerbitzu hobea emateko,zerbitzu guztiak erakunde bakar batera biltzeak ezinbestez sorraraziko dituen sinergiekin indartuta. 20 urte baino gehiago daramatza lanean,nazioartekotzeko asmoa duten enpresa proiektuei garatzen laguntzen,edozein sektoretakoak direla ere.
Kartara eginiko zerbitzua da,enpresen esportazioak eta nazioartekotzea sustatzeko,merkatu estrategikoetan posizionatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko,merkataritza- eta produk-
zio-ezarpenak egiteko behar den laguntza teknikoa emateko,eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuei laguntzeko. Zerbitzu-eredu honek arreta segmentatua ematen die enpresei,elkarrekin konbinatuz Euskadiko bulegoetan duten ezagutza sektoriala eta atzerriko bulegoetan duten ezagutza geografikoa. Horri esker eskaintzen dituzte arreta espezializatu eta hurbilagoa eta enpresen premia zehatzei erantzuten dieten zerbitzuak.
Hauek dira Basque Trade & Investment agentziaren balore eta konpromiso batzuk:
❚ Betetzen dituzte helburu eta zereginak eta errespetatzen dituzte ezartzen zaizkigun epeak.
❚ Modu aktiboan inplikatzen dira hartu dituzten konpromisoak betetzeko lanean,betiere bezeroaren asebetetasun osoa bilatuz.
❚ Objektibotasunez egiten dute lan eta bermatzen dute bere jardueretan tratu berdintasuna errespetatzen dutela.
❚ Bezeroari entzuten diote eta kontuan hartzen dituzte bere beharrak erabakiak hartzean,eta bere igurikipenak gainditzen dituzte.
❚ Lankidetza eta sare-lana bultzatzen dituzte pertsonen eta lan-arloen arteko sinergiak indartuz, horrela balio handiagoa emateko egiten dituzten jarduerei.
❚ Pertsona guztiak inplikatzen dituzte,helburuetara errespetuz eta enpatiaz iristeko bidean.
❚ Lankidetza,Adiskidetasuna eta Kohesioa indartzen dituzte lantaldeetan.
❚ Pertsonak ilusionatzen eta batzen dituzte.
❚ Taldean egiten dute lan,polibalenteak eta autonomoak dira bere zereginak gauzatzean.
❚ Errespetuz,hurbiltasunez eta enpatiaz jokatzen dute eta arreta egokia ematen diete berekin harremanetan jartzen diren pertsona eta enpresa guztiei.
❚ Iristerrazak gara eta tratu pertsonalizatua ematen diote bere zerbitzuak baliatu nahi dituen enpresa bakoitzari.
❚ Leialki ematen dute bere ekintza guztien kontu,bai erakunde barruan,bai kanpoan.
❚ Berdintasun,gardentasun eta konkurrentzia printzipioek gidatzen dute lana,eta bere gain hartzen dute gizartearen etorkizunaren ardura.
❚ Etikoki,koherentziaz eta zintzo jokatzen dute, argi eta garbi adieraziz pentsatzen eta sentitzen dutena.

Euskal hezkuntzak nazioartera bidaiatu zuen
Euskadiko hezkuntza-lidergoaren eredua University College London unibertsitatera iritsi zen
Jon Lasa Galdos
Eskola-lidergoaren euskal ereduak UCLren interesa piztu du.Hezkuntzako sailburua,Begoña Pedrosa,Londresen egon zen University College Londoneko (UCL) Center of Educational Leadership zentroan hezkuntza-lidergoan,irakaskuntzaprestakuntzan eta ikastetxeetako zuzendaritzan adituekin bi jardunalditan parte hartzeko.Saio horietan,sailburuak euskal lidergo pedagogikoaren eredua aurkeztu zuen,egonkortasunean,profesionalizazioan eta zuzendaritza-taldeen arteko lankidetzan oinarritua.Era berean,Euskadin hezkuntza hobetzen jarraitzea ahalbidetuko duten estrategia berritzaileak aztertu zituen.
Londresetik,sailburuak hezkuntza-lidergoak eraldaketarako motor gisa duen garrantzia azpimarratu zuen: "Hezkuntza-lidergoa ez da administrazio-kudeaketara mugatzen,ikuspegi pedagogikoa,etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa eta ikasle guztien arrakasta aka-

demikoa eta berrikuntzarako gaitasuna eskatzen ditu.Bidaia honek aukera paregabea ematen digu zuzendaritza-taldeek ikastetxeetan aldaketaren bultzatzaile gisa duten zeregina indartzen jarraitzeko,nazioarteko adituekin esperientziak trukatzeko eta hezkuntza-lidergoaren euskal ereduaren proiekzioa sendotzeko ". Egonkortasunean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako lidergo-eredua
Eusko Jaurlaritzak zuzendaritza-talde egonkorrak eta oso prestatuak sendotzeko egin duen apustuak ekimen zehatzak ekarri ditu,hala nola 2023an abian jarritako eskola publikoko zuzendaritza-taldeen hautaketa-plan integrala eta prestakuntza eta ebaluazio-eredu formatiboa,besteak beste."Gaur egun,Euskadiko zuzendaritza-taldeen % 87k bere egonkortasunari eusten dio,eta datu horrek indartu egiten du bere funtzioaren profesionalizazioarekin dugun konpromisoa eta hezkuntza-sistemaren bilakaeran duen funtsezko zeregina",adierazi zuen sailburuak.
Hezkuntza-lidergoaren euskal eredua zuzendaritza-taldeen hasierako prestakuntza-eredu sendo batean oinarritzen da,bai eta etengabeko hobekuntza helburu duen ebaluazio-eredu batean ere (Zuzendaritzen konpetentzien urteroko ebaluazioa,mentoringa,kontrasteak…).Eredu horren ezaugarria da inplikatutako eragile guztien sareko lankidetza: zuzendari seniorren, ikuskaritza-taldearen eta berrikuntza-zentroko laguntzaileen artekoa.Lan-sistema horri esker, laguntza egituratu eta eraginkorra ematen zaie eskola-zuzendaritzei,zuzendaritza-talde osoaren garrantzia azpimarratuz,haien garapen profesionala eta hezkuntza-arrakasta bultzatzeko gaitasuna erraztuz.UCLk metodologia hori elementu bereizle gisa identifikatu du,eskolakudeaketaren etengabeko hobekuntza eta eraginkortasuna bultzatzen baititu.

Banatuak aparteko sariak Nafarroan
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 2023-2024 ikasturteko Lanbide
Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako
Aparteko Sariak eman zizkien Nafarroako 42 ikasleri
Jon Lasa Galdos
Guztira,42 ikaslek jaso zituzten joan den martxoaren 25ean 2023-2024 ikasturteko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako Aparteko Sariak.Sari horiek jarduera horietan espediente akademiko onena izan zuten ikasleei eman zitzaizkien.Zehazki, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei lau diploma eman zitzaizkien,Erdi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei beste 17 diploma,eta Goi Mailako Heziketako ikasleei 18 diploma.Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako ikasketetan,Erdi Mailako diploma bat eman zen eta Goi Mailako bi. Sari banaketa Iruñako Baluarte Biltzar Jauregiko Ciudadela aretoan egin zen,Burlada/Burlata CIPko Bidaia Agentzien eta Ekitaldien Kudeaketako Goi Mailako Graduko ikasleekin elkarlanean antolatuta. Ekitaldiaren buru Carlos Gimeno Hezkuntza sailburua izan zen eta Gil Sevillano Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia izan zen han ere; Lanbide Heziketako Plangintza eta Integrazio Zerbitzuko zuzendaria,Sonia García,han egon zen ere; baita saritutakoen lagun eta senideak eta saritutako ikasleak dituzten zentroetako zuzendaritza-taldeetako ordezkariek ere. Aitortza ofizialaz gain,saritutako ikasleek 300 euro jaso zituzten Goi Mailako Sari Berezirako, 250 euro Erdi Mailako Sarirako,eta 200 euro Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleentzat.Maila Aurreratuko kategorian saritutako ikasleak sari nazionaletan lehiatuko dira autonomia erkidego ezberdinetako ikasleen aurka.
Eskaintza handiagoa hurrengo ikasturterako
Bere hitzaldian,Carlos Gimeno zinegotziak zoriondu ditu ikasle sarituak egindako ahalegina-

gatik.Ondoren,Nafarroako eskualdeko lanbide heziketako irakaskuntzen kalitate bikaina nabarmendu zuen.2025-2026 ikasturterako programa-eskaintzak sei ikastaro berri izango ditu eta 1.305 plaza gehiago emango dira online formatuan.Hezkuntza Sailak urtero berritzen duen eskaintzaren zabaltasuna aipatu zuen Gimenok honen harira,eskaera sozial eta enpresarial handiena duten ziklo eta etapak estaltzeko helburuarekin.Horren ondorioz,Espainian bakarrak diren lanbide-heziketako sistema publikorako adierazleak sortzen ari dira,eta Nafarroa Europar Batasuneko lanbide-heziketako tituludunen % 100eko enplegagarritasuna duten hiru eskualde bakarren artean kokatzen dutenak. Kontseilariak,gainera,irakasle taldea zoriondu zuen bere irakaskuntzaren kalitateagatik,eta horrek modu erabakigarrian laguntzen du bertaratutako ikasleen arrakastan. Era berean,Gil Sevillano Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak bere esker ona adierazi die ikasleei,haien familiei eta irakaslegoari.