Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 66

66

Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa

HezkuntzaGidaliburua2021

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera Nafarroako Unibertsitate Publikoaren bederatzi jakintza-arloetako zenbait ikaslek Unibertsitatean izandako esperientzia kontatu dute

IMANOL MINA ALBERTO RODRÍGUEZ Gradu Bikoitza Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan eta Ingeniaritza Biomedikoan “Telekomunikazioko eta Biomedikuntzako Gradu Bikoitzeko lehenbiziko promozioko ikaslea naiz. Egia da gradu bakar bat ikasteko baino dedikazio handiagoa eskatzen duela, eta denbora ongi antolatzen ikasi behar dela, baina egin, egin daiteke. Hori bai: gustuko izan behar dituzu teknologia, gauza digitalak, zenbakiak”.

Gradua Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritzan (NELII) “Egia esateko, zalantza asko izan nituen karrera aukeratzeko orduan. Bi arrazoi nagusik eraman ninduten Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza hautatzera: batetik, gustukoen dudan arloetako batean lan egiteko aukera emanen zidalako, naturaren arloan alegia; eta, bestetik, irtenbide profesional ugari duelako. Karreran gehien gustatu zaidana liburuetatik kanpokoa izan da; izan ere, sektoreko adituak gonbidatzen dituzte eskoletara, eta enpresa asko bisitatzen dira, beharbada egunen batean gure lantokia izanen direnak”.

Gradua Gizarte Lanan “Batxilergoa bukatu ondoren, ez nekien zer aukeratu. Jendearekin lan egitea asko gustatzen zaidalako eta arlo askotan lan egiten delako aukeratu nuen azkenean Gizarte Lana. Denetariko irakasgaiak izan ditut, Politikatik hasi eta Psikologiaraino, eta oso baliagarriak izanen zaizkit etorkizunean lan egiteko. Esperientzia ona izan dut bai klase teorikoetan bai praktikoetan”.

YOANA VILLARÓN

ANDREA UNZU Gradu Bikoitza Datuen Zientzian eta EAZn “Osasun Zientzien ibilbidea egin nuen, eta Matematika oso gustuko nuela ohartu nintzen. Beraz, karrera honetan, bai gizarte-zientzien arloan eta bai zientzienean ikasten ahal dut Matematika. Praktika matematikoa eta programazioa ditut gustukoenak. Kontua ez da testuak buruz ikastea, baizik eta ariketak egitea eta ulertzea”.

PATRICIA POLIDO

UNAI SEMINARIO Gradu Bikoitza Haur Hezkuntzako Irakasletzan eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzan “Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitza aukeratu nuen, eskolak emateko malgutasun handiagoa eskaintzen duelako eta irakaskuntzaren ikuspegi zabalagoa ematen duelako. Bestetik, Unibertsitatean oso giro hurbila dago, eta, zalantzaren edo arazoren bat izanez gero, beti egonen da norbait laguntza edo orientazioa emateko prest”.

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan “Oso eremu zabalerako balio du Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduak, eta arlo askotako gauzak ikasten dira. Ni gehien erakartzen nauena da lan-munduan egunero gertatzen diren egoerak ulertzen ikastea, eta ingurukoek galdetzen dizkidaten lan-kontuei erantzuten jakitea”.

ÁLEX PASCUAL XABIER CLAVER Gradua Erizaintzan “Erizaintza aukeratu nuen besteei laguntzea maite dudalako eta irakasle izateko aukera ematen duelako, gauza zoragarria niretzat. Osasun-laguntzako praktikak dira Erizaintzako karreraren alderik hoberena, dudarik gabe. Asko ikasten da horietan, baita ezagupen teoriko guztiak aplikatu eta sakondu ere, horixe baita erizain bilakatzeko bidea”.

MIRIAM MESQUITA Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan “Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua aukeratu nuen teknologia eta diseinua oso gogoko nituelako eta karrera horrek biak biltzen zituelako. Unibertsitateak hainbeste baliabide eta praktika gure esku jartzea izan dut gustukoena karrera honetan”.

Gradua Bioteknologian “Ingeniaritza genetikoko teknikak ikasteko eta haien bidez hobekuntza biologikoak garatzeko aukeratu nuen Bioteknologiako Gradua. Ikasten dugun guztiak erabilera praktikoa duela modu esperimentalean egiaztatzea izan da gehien gustatu zaidana. Laborategiko lana gustuko dutenentzat eta gaur egun gertatzen ari den iraultza zientifikoan parte hartu nahi dutenentzat da gradu hau”.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021 by Europe Digital HUB - Issuu