Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 33

Lanbide Heziketa Enplegagarritasun ona LHn

HezkuntzaGidaliburua2021

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

HETELek, BBKren laguntzarekin, txosten bat argitaratu du bere tituludunen lan-egoerari dagokionez; laneratzea % 66koa izan da pandemian zehar, eta % 77koa modalitate dualaren kasuan COVID-19ak eragindako pandemia eta haren ondorioak sektore ekonomiko guztietan eragiten ari dira. Beren ikasketak 20192020 ikasturtean amaitu dituzten ikasleak izan dira talde kaltetuenetako bat enplegua bilatzeko orduan. Krisialdi betean murgildutako egoera ekonomiko honetan, 2020ko martxotik Euskadin oso ohikoak izan dira langabezia eta ABEEak. Hala eta guztiz ere, beren heziketa-zikloak (oinarrizkoak, erdimailakoak eta goi-mailakoak) 2019-2020 ikasturtean HETELeko ikastetxeetan amaitu dituzten ikasleen enplegagarritasuna % 66ra iritsi da. Goi-mailako zikloetan, laneratze-ehunekoa zertxobait handiagoa da: % 67koa. Indize hori % 77ra igotzen da modalitate duala egin dutenen kasuan, eta ia % 100era iristen da industria-modalitatean.

Prestakuntzarekin bat datorren enplegua % 75era iritsi da, oso datu positiboa krisialdi ekonomiko betean Datu horiek ondorioztatu dira ‘HETELen ikastetxeetako heziketa-zikloetako lan-egoera, 2019-2020’ txostenetik. Txosten hori HETELek egin du, Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean Ikastetxeen Elkarteak Euskadin dituen 26 ikastetxeetako 24tan (19 lanbide-arlo hartzen dituzte barne). Txostena BBKren laguntzari esker egin ahal izan da, erakunde horrek gazteenen laneratzearen alde egindako apustuari esker. Bi erakundeek, zehazki Julen Elgeta HETELeko lehendakariak eta Oihane Aldayturriaga BBK-ko Talentuaren eta ekintzailetzaren arduradunak, txostena aurkeztu dute gaur

prentsaurrekoan. Txostena burutzeko, azarotik abendura bitartean telefono bidezko 2.200 inkesta baino gehiago egin dira beren ikasketak joan den urteko ekainean amaitu zituzten ikasleen artean, hau da, beren heziketa-zikloak amaitu eta sei hilabetera. Oso txosten baliagarria da, ez Euskal Lanbide Heziketarentzat eta HETELentzat bakarrik, ikastetxe parte-hartzaile guztientzat baizik. Izan ere, eta Elgetak berak dioenez, “etorkizunerako erabakiak hartzeko gako estrategikoak ematen dizkie, lanbide-familia bakoitzaren eskaera eta enplegagarritasuna azter baititzakete, baita enplegua bilatzeko aukera gehien edo gutxien eskaintzen duten edo emakumeek gehien eta gutxien eskatzen dituzten heziketa-zikloak ere, besteak beste”. Datu horiek BBKren laguntzari eta konfiantzari esker lortu ahal izan dira. LH maskulinizatua HETELen ikastetxeetan, Euskadiko Lanbide Heziketako gainerako ikastetxeetan gertatzen den bezala, gazteek, eta bereziki mutilek, izaera industrialeko zikloak eskatzen jarraitzen dute. Hala, industria-alorrekoak dira eskaintzaren zatirik handiena osatzen duten heziketa-zikloak, gazteen aldetik eskaera gehien dutenak. Azterketatik ondoriozta daitekeenez, HETELeko eta, beraz, Euskadiko Lanbide Heziketa oso maskulinizatuta dago; % 35 bakarrik dira neskak, eta ehunekoak oso antzekoak dira hiru prestakuntza-mailetan (oinarrizkoan, erdi-mailakoan eta goi-mailakoan). Dena den, ehuneko hori parekatu egiten da zerbitzuetako zikloetan: % 46 gizonak dira eta % 54 emakumeak. Hala ere, zerbitzuen LHko eskaintza hori oso txikia da HETELen ikastetxeen eskaintzan. Laneratzea HETELeko industria-zikloen laneratzea % 68koa da, eta zerbitzuetako zikloetan, berriz,

% 63koa; horrenbestez, enplegagarritasuna % 66koa da batez beste. Gainera, egindako ikasketen eta lanaren arteko batez besteko balioa % 75ekoa da. “Oso balio ona da, enpresetako lanpostu gehienak nola garatu behar izan diren kontuan hartuta: telelana, funtzioen berrantolaketa edo birkonfigurazioa...”, adierazi du Julen Elgeta HETELeko lehendakariak. Txostenaren arabera, Gipuzkoan Bizkaian baino handiagoa da laneratzea, % 80,7koa, hain zuzen ere. HETELen arabera, horrek esan nahi du “enpresen portaera orokorra arinagoa eta eraginkorragoa izan dela krisi ekonomikoari aurre egiteko orduan”. Datu horrek are gehiago indartzen du Bizkaiko HETEL enpresaren bitartekaritza-zerbitzuaren premia eta garrantzia, ahaleginak bateratu eta laneratze hori hobetzen saiatzeko. Horixe da orain BBKren lankidetzarekin sustatu nahi dena: “hurrengo urtean datu hobeak izateko egingo dugu lan”, iragarri du HETELeko lehendakariak. Elgetak azaldu duenez, “kontuan izan behar da laneratzeari buruzko datu horiek pandemiaren ondorioz sortutako krisi ekonomikoaren testuinguruan eman direla. Horrek Euskadiko LHaren eta, bereziki, HETELen balio erantsia ematen die aurkeztutako laneratzeari buruzko datuei, eta, une zail hauetan, ekarpen garrantzitsua egin diezaieke euskal enpresei”. Zehazki, ikasle agiridun gehien dituzten HETELen heziketa-zikloak industria-alorrekoak dira, hala nola automatizazioa eta robotika industriala, fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa edo mekatronika industriala. Emakumeei dagokienez, industria-zikloak egiten dituztenen ehunekoak pixkanaka gora egin arren, % 10 ingurukoa da oraindik.

33


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021 by Europe Digital HUB - Issuu