102
Enplegua eta Berrikuntza Erasmus Play elkarrizketa
HezkuntzaGidaliburua2021
“Ekintzaileak oso argi izan behar du zer lortu nahi duen”
David Casanovak, Manuel Herrerok eta Smith Donkorrek 2020ko abuztuan jarri zuten abian Erasmus Play plataforma. Unibertsitateko ikasleentzako ostatuak bilatzen eta alderatzen ditu, estatu zein Europa mailan. Elkarrizketa honetan, Davidek proiektua azalduko digu eta ekintzaile gisa izan duen esperientzia kontatuko digu. Zer da Erasmus Play? Erasmus Play unibertsitateko ikasleentzako ostatuak bilatzen eta alderatzen ditu, nazio mailan zein nazioartean. Egiten duena da ostatua aurkitzeko prozesua erraztea. Sareko ostatu-plataforma nagusietako ostatu eskaintza guztiak webgune bakar batean biltzen ditu; etxebizitza, egoitza, logela edo pisu partekatuak. Hegaldietarako Skyscanner edo hoteletarako Trivago webguneen baliokidea izango ginateke. Funtzionalitate bera litzateke. Erabat doakoa, sarbide irekia da, beste herrialde batzuetara bidaiatzen duten ikasle eta profesional gazteentzat egina. 2020ko abuztuaren 24an jarri genuen abian baina, orduan, Espainiako hiriak estaltzen genituen bakarrik. Zer zerbitzu eskaintzen ditu? Zer informazio eskaintzen du?
Prozesu osoa errazten saiatzen gara, izan ere, askotan ikaslea hiri batera joaten da eta ez daki zer dagoen edo zer topatuko duen. Hiriari buruzko informazioa ematen dugu, pixka bat generikoa, unibertsitateari buruzkoa ere bai eta, batez ere, ostatuaren gaiari dagokionez, garrantzi handia ematen diogu erabat egiaztatutako pisuak izateari eta ikasleak informazio guztia jakiteari, ezaugarri nagusietatik hasita, ikasteko mahaia, garbigailua, mikrouhin labea, apartamentuak interneta duen, leiho bat edo balkoia duen... Eta ostatuaren kokapena ere azpimarratzen dugu, hau da, ikaslea denbora gehien igaroko duen fakultatetik zein urrun dagoen. Hori guztia prozesua errazteko da, ez duzula ostatu bila joan behar eta gero Google Maps-era joan unibertsitatetik noraino dagoen jakiteko. Guztia bilatzailean zentralizatzen dugu.
hiri jakin batean espezializatuta daude eta ezer generikoa ez zegoela ikusi genuen. Orduan, zerbitzu hau erreferentziazko atari batean bilakatzeko helburuarekin, enpresa horiek guztiak taldekatzeko ideia bururatu zitzaigun. Horren ondorioz, Erasmus Play sortu zen. Pixkanaka ideia landu genuen. Zaragozako Unibertsitateari esker Espainiako beste unibertsitate batzuekin elkarlanean aritu ginen hasteko. Espainiako hirietan ostatu bila dabiltzan ikasleei zerbitzuak ematen hasi ginen eta dagoeneko Europan jarri dugu martxan, globala izateko.
Nola bururatu zitzaizuen ideia? Bizipen pertsonalen bidez sortzen den ideia da. Orain dela 4 edo 5 urte Erasmus ikasleak ginen eta hau pasa genuen. Ohartu ginen ostatua bilatzerakoan benetako arazoa zegoela eta inork ez zuela ezer egin konpontzeko. Bai, ostatua eskaintzen duten hainbat enpresa daude, horiekin lankidetzan ari garenak, baina asko herrialde edo
Zein dira Erasmus Play erabiltzearen abantailak? Abantaila nagusia apartamentu edo etxebizitza berri bat bilatzeko erraztasuna eta erosotasuna da. Tresna honetan zerbitzu mota hau eskaintzera bideratutako enpresa guztiak aurkituko dituzu. Ez duzu konparatu behar webgune ugaritan edo alferrikako erregistrorik egin behar. Horrek guztiak
“Erasmus Play Europan abian jarri dugu, globala izan dadin”