Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 10

10

Digitala Dropshipping

HezkuntzaGidaliburua2021

Dropshipping, moda berria Artikulu honetan dropshippinga zer den azalduko dizugu, eta nola inplementatu behar den zure online negozioan Izan al duzu noizbait dropshippingaren berri? Negozio-eredu bat da, eta oso modan dago gaur egun, online denda bat oso gastu txikiekin abiarazteko aukera ematen baitu. Sistema horren bidez, zure online salmentako webgune propioa kudeatuko duzu, baina zureak ez diren produktuekin; hau da, biltegi handi bateko saltzaile bihurtuko zara, baina zure plataforma propioarekin. Salmenta bat egiten duzunean, biltegiak zuzenean bidaltzen dio produktua bezeroari, eta zuk ez duzu produktuaren stockaz eta bidalketaz kezkatu behar. Zure funtzio bakarra saltzea izango da, baina kontuan hartu behar duzu negozio-eredu bat dela eta, guztiak bezala, landu egin behar dela eta ez dela arrakastatsua izango egun batetik bestera.

Dropshippinga negozio-eredu bat da, oso modan dago gaur egun, online denda bat oso gastu txikiekin abiarazteko aukera ematen baitu Dropshippingaren abantailak z Ez du finantzaketarik behar. Saltzeko jartzen dituzun salgaiak erosi behar ez dituzunez gero, ez duzu aldez aurretik inolako ordainketarik egin behar stocka eskuratzeko. Transakzioagatik adostu duzun prezioa baino ez diozu ordainduko hornitzaileari, transakzioa egin ondoren. Horregatik jar dezakezu abian negozio arrakastatsu bat oso inbertsio txikiarekin. z Oso kudeaketa sinplea. Zure saltoki elektroniko propioa antola dezakezu zure etxean, biltegi baten beharrik gabe eta lizentziez, aseguruez edo logistikari lotutako beste zailtasun batzuez kezkatu behar izan gabe. Gainera, kasu honetan, hornitzailearen negozio-bolumenak oso prezio lehiakorrak ahalbidetzen ditu, bakarrik lortuko zenituzkeenak baino hobeak seguruenik. Zure online denda mantendu eta eskaera kudeatu baino ez duzu egin behar. Horri esker, zerora murriztuko dituzu biltegi moduko lokal baten alokairuari eta mantentzeari lotutako gastuak. z Merkatu-azterketak egin ditzakezu. Merkatu berri batean sartu nahi baduzu eta komeni zaizun ala ez baloratu nahi baduzu, negozio-eredu hori erabili ahal izango duzu. Izan ere, ez duzu inbertsio handirik egin beharko, eta saldu nahi

dituzun produktuek funtzionatzen duten ala ez testatu ahal izango duzu. Era horretan, datu errealak erabiliko dituzu balorazio bat egiteko. Dropshippingaren eragozpenak Dena dela, denak ez dira alde onak. Dropshippingak baditu eragozpen jakin batzuk, eta ez dira txikiak. Hortaz, horrelako hornitzaileen bila hasi aurretik, oso kontuan izan behar dituzu honako hauek: z Prezioen eta eskuragarritasunaren kontrol txikia. Produktuen prezioa biltegi nagusiak finkatzen duenez gero, oso marjina txikia geratuko zaizu sustapenak ezartzeko edo prezio-politikarekin jokatzeko. Egin dezakezun gauza bakarra da produktuaren gainean irabazi-marjina bat kargatzea. Beraz, beherapen oro zure errentagarritasunaren kalterako izango da. Eta, era berean, ez duzu stockaren gaineko maniobra-marjinarik izango: ezin izango duzu ziur jakin biltegiak zer izakin dituen eta ordezkoak noiz jasoko dituen. z Ez duzu bidalketa kontrolatzen. Bidalketekin zerikusia duen oro ez dago zure eskueran: biltegiak finkatuko ditu epeak eta baldintzak operadore logistikoekin. Gainera, produktua gure eskuetara iristen ez denez gero, ezin dugu kontrolatu haren eta enbalajearen egoera bezeroari bidali aurretik. Eta gogoan izan bezeroa ez dela biltegiarena, zurea baizik. Beraz, bezeroari arreta eskasagoa ematera ohitu beharko duzu, aholkularitza eta saldu ondoko erreklamazioen kudeaketa barne.

z Ez

dago esklusibotasunik. Merkataritzaharremaneko sistema berezi horretan, biltegiari ezin izango zaio ezein kasutan esklusibotasuna eskatu, eta lehiakortasun gogorreko baldintzetan lan egiten ohitu beharko duzu. Horrek eragotzi egingo dizu zure produktuaren zein zure zerbitzuaren gaineko balio bereizgarri bat garatzeko aukera, ia salmenta-prozesu osoa zure lehiakideen prozesuaren berdina izango baita. Arrazoi horiek guztiak direla eta, dropshippinga aukera interesgarria da oso kasu zehatzetan eta hornitzailearekin negoziatzeko marjinaren bat eskaintzen dizuten egoeretan. Gogoan izan, nolanahi ere, zure dropshipperrarekin ezartzen dituzun baldintzak direla funtsezkoena. Dropshippingaren adibideak Eta formula horren bidez zer sektorek funtzionatzen duten jakin nahi baduzu, agian harritu egingo zaitu jakiteak merkataritza elektronikoko enpresa erraldoi batzuek (hala nola e-Bay) aukera hori eskaintzen dutela eta askotariko sektoreetako marka askok ere ustiatzen dutela aukera hori. Adibide batzuk baino ez ditugu hautatu, dropshippingaren ideia bat osatu ahal izateko. z Arropa, oinetakoak eta osagarriak: Garatti eta Grupo Coas. z Opariak eta jostailuak: Last Level, Juguetronica. z Etxeko gauzak: Nedis. z Informatika eta telefonia: E-nuc. z Automozioa: Euromontyres. z Ostalaritza eta elikadura: Delicat Plural.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.