Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2022

Page 70

72

Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea

HezkuntzaGidaliburua2022

Deustu, hezkuntza eredu berezia duen unibertsitatea, nazioartean aitortua, azpiegitura teknologiko modernoetan eta etengabeko berrikuntzan oinarritua Goi mailako hezkuntzan tradizio luzea, 135 urte baino gehiagokoa; hezkuntza eredu berezia, nazioartean aitortua; azpiegitura teknologiko modernoak; eta unibertsitateko zereginetan etengabeko berrikuntza. Horiexek dira Deusturen bereizgarriak. Deustuko Unibertsitatea 1886an sortu zuen Jesusen Lagundiak. Gaur egun, zazpi arlo nagusitan lan egiten du: Enpresa, Zuzenbidea, Psikologia eta Hezkuntza, Teologia, Gizarte eta Giza Zientziak, Ingeniaritza, eta Osasun Zientziak. Jesusen Lagundiaren unibertsitatea izanik, bere izaera eta misioa da profesional trebeak eta herritar arduratsuak prestatzea, beren jakite eta gaitasunak besteen zerbitzura jarriko dituztenak. Era berean, pertsonak eta gizarteak aurrean dituen erronka handienetan ikertu eta jakintza baliagarria sortzea ere bada bere asmoa. Deustuko Unibertsitatea Espainiako rankingetan lehenengo tokietan dago eta gero eta presentzia esanguratsuagoa du nazioarteko rankingetan ere, bere irakaskuntzari eta goi mailako errendimenduari esker. Gure unibertsitatea Bilboko eta Donostiako hiriguneetan dago, eta egoitza bana du Gasteizen eta Madrilen. Deustuk espiritu ekintzailea, enpresako prestakuntza –programa dualen bidez– eta enplegagarritasuna –ikasle guztiek egiten dituzte praktikak– sustatzen ditu. 10.000 ikasle baino gehiago ari dira Deustun ikasten. Horietatik, 7 ikasletik batek beka jasotzen du ikasteko. Guztira 4.000 ikasle inguru ari dira etengabeko prestakuntzan eta prestakuntza exekutiboan. Unibertsitateak presentzialtasunaren aldeko apustua egin du, baina ahantzi gabe onlineko prestakuntza ere dagoeneko aukera sendoa dela. Hain zuzen ere, horregatik dago murgilduta berrikuntza metodologikoan eta digitalizazioan. Ingurunea aldakorra baita eta inguru horretan eman behako baitute duten onena Deustuko ikasleek, gizartea eraldatzen laguntzeko. 2022/23 ikasturteari begira, Deustuko Unibertsitateak gradu berriak eskaintzea aurreikusten du, Ingeniaritza eta Osasun arloetan. Zehazki, Bilboko campusean Ingeniaritza Biomedikoa eskainiko da. Gradu honek osasun mundua irtenbide teknologikoen bidez (bizi kalitatea hobetzeko gailu adimendunak eta sentsoredunak, ebakuntzak urrutitik egiteko osasun materiala, urrutiko errehabilitazioa...) eraldatzeko gai izango diren profesionalak prestatuko ditu. Nazioarteko proiekzio handiko lanbide profila da, ikasgelara mundu osoko adituak ekarriko dituena.

Bestalde, bai Donostiako campusean eta bai Bilbokoan, Osasun Zientzien Fakultateak Erizaintzako gradua eskainiko du. Prestakuntza horrek osasun laguntza integrala koordinatzeko; pertsonei eta familiei zuzeneko zerbitzuak eskaintzeko; prebentzio eta terapia jardueretan eta osasun, gaixotasun, lesio edo desgaitasun egoeretan nork bere buruaren zaintzan laguntzeko trebetasunak eskuratzeko aukera emango du. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusera iritsiko dira, halaber, dagoneko Bilboko campusean eskaintzen diren Ingeniaritza arloko hiru titulazio: Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko graduak ikasleei aukera emango die informazioaren tratamendu automatikoan sakontzeko, datuen analitika aurreratuaren bidez, enpresako prozesuak optimizatu ahal izateko. Gaur egungo eta etorkizuneko lanbideei ikuspegi estrategikoa eransten die horrela. Informatikako Ingeniaritzako gradua gizarteari irtenbide teknologikoak eskaintzea eta hainbat esparrutan –osasuna, turismoa edo garraioa, esate baterako– gure egunerokoa hobetuko duten produktuak eta sistemak garatzea helburu duten pertsonei zuzentzen zaie. Gaur egun, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduarekin batera egiten da, gradu bikoitza izan da orain arte. Azkenik, Datuen Zientziak eta Adimen Artifizialeko + Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzak datuak eta adimen artifiziala uztartuko ditu, etorkizuneko sistema adimendunak diseinatzeko: industria, segurtasuna, osasuna, automobilak, finantzak... Azken urteetan, Unibertsitateak prestakuntza dualaren aldeko apustu irmoa

egin du eta horrek hainbat titulaziotan du isla. Gaur egun, Industria Digitaleko gradu duala eskaintzen du, Egibiderekin elkarlanean, Gasteizen. Gainera, ibilbide dualak eskaintzen ditu, besteak beste, Ingeniaritzako graduetan eta Zuzenbideko + Lan Harremanetako gradu bikoitzean. Ingeniaritza Robotikako graduak, Salesianos Deusto ikastetxearekin batera diseinatu denak, robotikako joera berriek ekoizpenaren automatizaziora ekarri dituzten erronkak lantzen ditu, jakinik robotikaren eragina izugarri handituko dela laguntza esparruan, etxeetan edo lanean. Deusto Business Schoolek, bestalde, Zuzendaritza Estrategikoko ibilbide duala eskaintzen du Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) eta EAZ+Berrikuntza eta Ekintzailetzako graduetan. Irakas-ikaskuntzako prozesu sistemiko honetan, jakiteak eta gaitasun praktikoak aldi berean eta modu integratuan eskuratzen dira, bai Deustuko Unibertsitatean eta bi enpresan edo erakundean. Bestalde, Deustuko Unibertsitateak Deustu Arrupe Beka berriak sortu ditu, talentua gal ez dadin, baliabiderik ez dagoelako. Deustuk urtero 25 beka eskainiko ditu, administrazio publikoaren laguntzekin batera, ikasketa espediente bikaina eta baliabide ekonomiko urriak dituzten gazteei ikasketen kostuaren % 100 estaltzeko. Deustu Arrupe Beka berriak unibertsitatean aspalditik errotutako beka eskaintza zabalari gehituko zaizkio. Iaz, 2.500.000 euro baino gehiago bideratu ziren beketara eta 1.300 ikaslek izan zuten bekaren bat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Nafarroako LHko 79 ikasle, EBra

9min
pages 121-123

2022: Gazteriaren Europako Urtea

3min
page 120

Zer da Silver Economy?

9min
pages 109-111

Eusko Jaurlaritzako laguntza ekonomikoa lanarentzat eta enpresentzat

3min
page 108

Lan (eta profesional) bilatuenak 2022an

3min
pages 112-113

Elkarrizketa Jon Vital (TRAK

6min
pages 106-107

Elkarrizketa Silvia Romero eta Alberto Aznar (BESEIF

6min
pages 104-105

100 BEINT beka gazteen eskura

2min
page 103

Negozio eukera Euskadin

1min
page 102

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 96-101

Ikasi eta lan egin graduondoko batekin Kanadan Centennial College-rekin

7min
pages 93-95

Gehien eskatzen diren hizkuntzen Top 5-a

4min
page 92

Nebrija Unibertsitatea (Madril

5min
pages 79-80

UPV/EHUko gradu eta graduondoko eskaintza

5min
pages 65-66

Deustuko Unibertsitatearen prestakuntza-eskaintza

3min
page 70

UPV/EHUk ehun gradu eta 170 master baino gehiagoko katalogoa eskaintzen du arlo guztietan

2min
page 64

“Zibersegurtasunean Espezializazioa” ikastaroa 2022-2023an

6min
pages 43-47

TKNIKAk Ekonomia Zirkularreko lehen ikastaroa eman du LHko irakaslegoarentzat

3min
page 42

Lanbide Heziketa, geroz eta eskaera gehiago eta ia lan ziurrarekin

9min
pages 36-39

LHra sarbidea izateko baldintzak

1min
page 33

LHren ondoren, laneratzea areagotu egin da

2min
page 35

Lanbide Heziketa ikasteko 3 arrazoi

1min
page 41

Praktikak enpresetan LHren ondoren

2min
page 34

Ziberbulyingaren biktima batentzako dekalogoa

5min
pages 28-29

37 milioi IKERBASQUErentzat

2min
page 25

Eskola jazarpena bilakaera Euskadin, 2020-2021 ikasturtean

3min
page 27

Interes handia STEAM Sarietan

2min
page 24

Eraldaketa digitala hezkuntzan

5min
pages 22-23

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 16-19

Hezkuntza Sailak ikerketarako eraikin berri bat bultzatuko du

2min
page 26

Curriculum berriak: jauzi kulitatiboa konpetentzien bidezko ikaskuntzan

3min
pages 20-21

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

5min
pages 14-15

METABERTSOA: eraiki beharreko etorkizun digital baten erronkak

2min
page 6

Lana aurkitzeko digitalizazio ikastaroak

3min
page 13

Elkarrizketa Mariin Ratnik-i, Estoniako Enbaxadorea Espainian .............................4 Elkarrizketa Miguel Ángel Domínguezi, Alastriako Presidentea

5min
pages 4-5

Blockcahinak App Store berriak dira

4min
pages 8-9

Teknologia eta talentua, gazteen ikuspegitik

2min
page 10

Zer da Metabertsoa?

3min
page 11

Next Generation EU funtsak, zure negozioari laguntzeko

2min
page 12

Tknika - LH Euskadiko Espezializazio Eremuak

2min
page 7
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2022 by Europe Digital HUB - Issuu