1 minute read

Lanbide Heziketa ikasteko 3 arrazoi

Ziklo Hezigarri batean sartzeko bi bide daude: sarbide zuzena eta proba baten bidez.

Sarbide zuzenak esan nahi du DBHko ikasketak edo baliokideak gaindituta dituenak plaza bat eska dezakeela Gradu Ertaineko Ziklo Hezigarri batean, eta Batxilergoa edo baliokidea gainditua dituenak plaza eska dezake Goi Mailako Ziklo Hezigarri batean.

Matrikulatu baino lehen plaza eskatu behar da, eta eskatzaile gehiago baldin badaude plaza baino, Gradu Ertainean matrikulatzeko lehentasuna dute DBHn nota hoberenak dituztenak; eta Goi Mailako Graduetan ziklo bakoitzerako lehentasuna ematen duten Batxilergoko modalitate edo ikasgaia egin dutenak, eta eskatzaile gehiago baldin badaude plaza baino, Batxilergoko nota onena.

Matrikulako ohiko aldia pasa eta gero, nota, ikasgai, Batxilergoko modalitate edo beste motatako lehentasuna desagertzen da eta edonork lor dezake maila berean libre geratzen den plazetako bat.

Proba bidezko sorbidea gordetzen da lehen aipatutako ikasketak gainditu ez dituzten ikasleentzat. Proba eta hori egiteko baldintzak desberdinak dira Gradu Ertaineko edo Goi Mailako Ziklo batetan sartu nahi denaren arabera.

LH Duala

Alternantzia Erregimeneko LH Dualekok programa zuzentzen da 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiagoko ikasleak dituzten zentro publiko eta pribatuetara. Ikasle horiek Lanbide Heziketako ziklo hezigarri batean matrikulatuta egon behar dira, aukera ematen diena beren ikasketak jarraitzea zentroa eta enpresa baten arteko alternantzia erregimen batean.

Alternantzia Erregimeneko Lanbide Heziketa Duala heziketa-zentroen eta enpresen arteko elkarpartaidetzaren bitartez garatzen da, enpresek heziketa-zentroei ondorengo aukerak erraztuz: espazioak, instalakuntzak edo modulu profesional edo modu hezigarri jakin batzuk guztiz edo partzialki emateko gai diren adituak. Heziketa zentroan ekintza hezigarria dagokion arautegian finkatutako espezialitate edo titulazioetako irakaslegoak ematen du.

Ikaslegoak enpresan egiten duen lana modu estuan erlazionatuta egon behar da ziklo hezigarriaren eta programatutako espezializazioen profil profesionalarekin. Modu horretan, ekoizpenaren emaitzaz gain, enpresan egindako lan horiek ikasketa ahalbidetzen dute eta finean, tituluari atxikitutako konpetentziak ere, espezializazioarenak eta beste batzuk ere, alegia izaera per-tsonal eta sozialekoak.

Zentroan garatutako heziketaren iraupenak errespetatu beharko ditu, gutxienez, Dekretu Errealean dagokion tituluaren sorkuntzan modulu bakoitzari esleitutako orduak eta ezingo du gainditu Dekretuan, non EAEko curriculuma ezartzen den, modulu bakoitzerako finkatutako ordu kopurua.

Alternantzia Erregimeneko Heziketa Dualeko Programak heziketa eta ikasketaren arteko kontratuaren modalitatean oinarrituta egongo dira.

This article is from: