12 minute read

Lana eta Sare Sozialak

CURRICULUM VITAEA Zure aurkezpen-gutunik onena

Curriculum vitaea aurkezpen-bide nagusia da lanpostu bat lortu nahi duen edonorrentzat eta ez da mugatu behar soilik esperientzia profesionala laburtzera. CVa erakargarri bat izan behar da, interesa piztu behar diona enplegatzaileari. Curriculum on bat oso lagungarria izan daiteke elkarrizketa bat lortzeko, baita lanpostu bat lortzeko ere, baina curriculum txar batek ere edozein profesionalen nahiak zapuz ditzake ere.

Curriculumak bete beharreko baldintzak

Badago CVak bildu beharreko gutxieneko baldintza sorta bat eta horiekin jotzeko galdera batzuk egitea nahikoa da:

z Egokitzen al da CVa aurkezten den lan-eskaintzera? z Gomendioak eta dagokien kontaktuak al ditu? z Modu egokian deskribatzen al du enpresan eginiko lan bakoitza? z CVa web 2.0ra egokitzen al da ala soilik Internetera? z Modu zuzenean erredaktatua al dago, akats gramatikal eta ortografi korik gabe? z Modu egokian isladatzen al du CVak ibilbide profesionala? Azken galdera hau da, agian, garrantzitsuena, izan ere CV batek hautagaiaren esperientzia agertu behar baitu, baita bere ikasteko gaitasuna ere. Enpresa orok curriculum bakoitzean bilatzen dituen gutxieneko batzuk daude eta honek bete behar dituenak. Ez da dokumentu guztiek isladatzen duten esperientzia profesionala, baizik eta ezaguera eta profi l pertsonal eta profesional zehatz batzuk.

Zeri erantzun behar dio curriculum batek?

CV orok onarpen departamentuak asetzeko erantzun beharreko galdera batzuk honakoak dira: z Aldaketetara moldatzeko gai den pertsona bat ote da? z Prest al dago erantzukizin berriak hartzeko? z Nola betetzen ditu bere karreran txurian dauden aldiak?

z Modu jarraituan hezitzeko gaitasuna eta gogoa duen pertsona bat al da? z Lan-hazkundeko aukera duen hautagai bat al da? Handinahi profesionala duen pertsona bat al da?

Curriculum on bat erredaktatu

Aurkezpen on bat duen curriculuma, akats ortografi korik gabe, luzapen ertainekoa eta egitura logiko batekin, aurkezteko modu onena da lan-elkarrizketa bat lortzeko. Arreta ipini, gainera, xehetasunetan, akatsak egitea ekidin eta gailen itzazu enpresek benetan balioesten dituzten eremuak. Hona hemen hamar gomendio.

Egitura ezazu curriculuma modu logiko eta ordenatuan. Datu ezberdinak aurkezten diren ordena zaindu behar duzu: lehenengo harremanetarako datuak (helbidea, telefonoak, helbide elektronikoa, erabiltzen dituzun sare sozialetako informazioa eta baita egoera zibila edo NANa); gero heziketa eta esperientzia profesionala orden kronologikoan berrienetik zaharrenera; sar itzazu ere ezaguerak informatica, hizkuntzak eta lanarekin harremana dituztenen gain ere; eta azkenik, zure libre egotea aipatu eta enpresarentzat onak izan daitezkeen zure bertute eta balio erantsiak sar itzazu ere.

Zain ezazu hizkuntza teknikoa eta ez erabili gehiegi apaindutako edo desegokia den

hizkuntzarik. Hitz teknikoegiak erabiltzeak nahasketak eta iritzi txarrak ekar ditzake, askotan curriculum bat lehen aldiz balioesten duen pertsona Giza Baliabideetako sailekoa izan daiteke, hitz horiek ez dituenak zergatik ezagutu behar. Siglak edo hitz oso espezifi koak erabili behar badira parentesi artean azalpen labur bat ipini daiteke.

Ortografi a eta erredakzio sintaktikoa berrikus itzazu.

Akats hauek zaintze gabezia argi bat erakusten dute eta beste edozer kontutan izan gabe zure curriculuma ezeztatua izatea suposa dezakete.

Garrantzirik gabeko informaziorik ez sartu zure curriculuma

“loditzeko”. Uste da CVa hobe geratuko dela informazio asko gehitzen bazaio, baina eragin guztiz kontrako bat sor dezake.

Erredakzio fantasiatsu eta handinahia ekidin

sinisgarria ez izatera irits baitzatezke.

Zaharkitutako informazioa

kendu. Curriculuma eguneratu eta berziklatu behar da modu jarraituan egungoa eta berria den informazioarekin.

Gomendatutako gehieneko luzera orrialde bat edo bikoa da.

Argazki bat inoiz ez dago

soberan. Curriculumean argazki bat erabiltzeak hautatzaileari guri buruzko ikuspuntu osoago bat eman diezaioke, nahiz eta irudi hori eranstea derrigorrezkoa ez izan.

Kalitatea eman aurkezpenari.

Curriculuma erakargarriagoa izango da kalitate oneko orrialde bat erabiltzen baduzu, formatu estandarrarekin eta ez ahaztu inpresioaren kalitatea.

Dokumentuaren diseinua. Iturria ez da ez handiegia ez txikiegia izan behar, ez erabili gehiegi hizki lodirik, letra etzanik edo azpimarraturik. Diseinu garbi, ondo egituratu eta irakurgarri bat aurkeztu eta ez erabili kolorerik edo apaindurarik.

Lana aurkitu sare sozialen bidez

Lan bilaketa hainbat eratara egin daiteke, eta gaur egun, horietako bat sare sozialen bidez egitea da. Linkedin da gai honekin erlazionatuta dagoen sare sozial nagusia, baina Facebook, Instagram edo Twitter ere erabil daitezke enpresak ezagutzeko, haiekin harremanetan jartzeko eta lan eskaintzak dituzten jakiteko. Hona hemen sare sozialen bidez lana aurkitzeko aholku batzuk

Nork ez du gaur egun sare sozialetan sortutako profi lik? Agian ez duzu inor ezagutzen, eta horregatik, orain sare sozialen bidez lana aurkitzeko zenbait aholku dakarzkizugu. Facebook, Twitter, Linkedin, Snapchat, Instagram, Google Plus, YouTube... dira gehien erabiltzen diren sare sozialak. Batzuk bideoak partekatzeko erabiltzen dira, beste batzuk iragazkidun irudietarako, batzuk gai profesionaletarako eta beste batzuk aisialdirako. Garbi dagoena da sare sozialak egunerokotasuna direla eta, gaur egun, gure smartphone-ak eta ordenagailuak guri buruzko informazioz gainezka egiten dituen fenomenoa dela.

Ba al dakizu sare sozialen bidez ere lana aurki dezakezula? Hala da. Horrez gain, zure etorkizuneko lana kokatzeko zure aliatu onena izan daitezke.

Enpresa gehienek presentzia dute sare sozialetan. Haietako askok sare sozial ezberdinen bitartez bilatzen dituzte hautagaiak. Beraz, sare sozialen bidez lana aurkitzen lagunduko dizuten zenbait aholku kontuan hartzeko garaia da. z Plan bat sortu. Kontuan izan behar dugu sare sozialak erabiltzaileentzat distrakzio iturri bat direla. Bideo deigarriak, irudiak, bidaietan dabiltzan lagunen argazkiak, iragarkiak, gogoko dituzun taldeen musika bideoak... Oso erraza da distraitzea. z Sare sozial desberdinak erabili. Lan-eskatzaile gisa, sare sozial desberdinetako kide aktiboa izan behar duzu. Ez gara soilik

Facebook bidez lan bila egotean zentratuko; beste aukera batzuen berri izan behar dugu, hala nola Linkedin, enpresek gero eta gehiago erabiltzen duten sare sozialak hautagai aproposak aurkitzeko, edo enplegu- eta orientazio-blogak jarraitu, etengabe enplegu-albisteak eta bestelako informazio baliotsuak argitaratzen dituztenak. z Kontuz Sare Sozialetan argitaratzen duzunarekin. Argi dago sare sozialak partekatzeko eta komunikatzeko sortu direla.

Baina kontu handia izan zure profi lean argitaratzen duzunarekin, zure aurka bihur daitekeelako. Enpresetako Giza Baliabideetako langileek langileen sare sozialak hartzen dituzte kontuan. Dagoeneko enpresa batean lanean ari bazara edo lan bila bazabiltza, kontuz ibili zure kontuetan argitaratzen duzunarekin. z Aktiboa izan zure sare sozialetan. Sare sozialetan pertsona aktiboa bazara, haien bitartez lana aurkitzeko aukera gehiago izango dituzu. Ez da plataforma sozial batean profi l bat ireki eta bertan behera utzi behar; zure profi la edukiz elikatu eta elkarreragin behar duzu. Aldizka argitaratu, taldeetan sartu, galderak egin, beste pertsona batzuekin elkarreragin... z Zure marka pertsonala eraiki. Zenbait profi letara sartzen zarenean, benetan han badakizu zer adierazten duen pertsona horrek. Zure sare sozialen bidez marka pertsonal bat sortzea oso ona da kontratatzaileek zure gain arreta ipintzeko. Interneten horri buruzko informazio asko dago eta landu beharreko zerbait da. z Sare sozialak enpresa ikertzeko baliabide gisa. Sare sozialak enpresa bat ikertzeko leku onenetako bat dira. Langileei buruz jakin dezakezu, enpresak zer egiten duen, bere kultura ezagutu eta zer baloratzen duten ikusi. Oso garrantzitsua, honek lan egin nahi dugun enpresari buruzko informazioa ematen digulako. z Networking (Saregintza). Sare sozialak erabili kontaktuen sare bat sortzeko. Aurrez harremanetan jarri zaitezkeen profi lak eta blogak dituzten tutore eta kontratatzaile asko daude. Sare sozialetan ez bazaude, kontratatzeko aukerak galduko dituzu. z Lan eskaintzak bilatu. Jende askok enpleguaren webguneak erabiltzen ditu lana bilatzeko. Enpresa asko sare sozialen bidez deialdiak egiten dituztela jakin behar duzun arren. Aholku honek beste pertsona askoren aurretik jar zaitzake. Enpresa bat gustatzen bazaizu eta bertan lan egin nahi baduzu, jarrai ezazu. Agian nahi duzun eskaintza haien sare sozialetan agertuko da.

Hobetu zure CV-a Interneten lor dezakezun laguntzarekin

Interneten curriculum deigarri eta profesionalak osatzeko baliabideak aurki ditzakezu. z DoYouBuzz (www.doyoubuzz.com): Aukeran diren txantiloien bidez moldatzen du edukia diseinu-ikuspegian. Hauen artean, badaude inprimatzeko bertsioak sortzen dituztenak ere. z ResumUp (www.resumup.com): Curriculumean jaso beharreko datuak sormena erabiliz eta modu grafi ko eta ikusgarrian erakusteko beste baliabide apropos bat da. z CV Marker (www.cvmkr.com): Zure erabiltzaile kontuan gordetzeko aukera ematen du, aldatu eta eguneratu ahal izateko, edo ordenagailuan deskargatzeko, inprimatzeko. z Craft CV (www.craft-cv.com/es.com): Bere txantiloien diseinua ez da ikusgarriena, baina azken xehetasunera arte moldakorrena eta konfi guragarriena izango da.

EURES Mugikortasun profesionaleko Europako ataria

Beste herrialde batean bizi eta lan egitea adin guztietako europarren artean orokortzen ari den aukera bat da. Geroz eta pertsona gehiagok modu honetan esperientzia profesionala lortzeak dakartzan abantailak aitortzen dituzte. Denbora jakin batean atzerrian lan egiteak gaitasun mailak modu handian igo ditzakete, baita norberaren herrialdean lan hobe bat aurkitzeko aukerak ere.

Langileak Europar Batasunean modu librean zirkulatzea hiritar europarrek duten eskubide garrantzitsuenetako bat da. Esan nahi du edozein pertsona EBko edozein herrialdera higi daitekeela, baita Noruega, Islandia, Lechtenstein eta Suitzara ere.

Eures Sarea modu erraz bat da informazioa lortzeko eta Europan dauden lan eta ikasketa-aukerak aurkitzeko.

Eures Europako Batzordeak sortutako sarea da, Europan lan-mugikortasuna errazteko. Europar lan-merkatuan interesatuta dauden langile eta enpresariei informazio-zerbitzuak, orientazioa eta enplegua ematen die.

Euresek lanpostuak eskaintzen ditu 31 herrialde europarretan, hautagai interesatuen curriculumak, kanpoan bizi eta lan egiteko jakin beharrekoa, eta beste asko gehiago.

Zer eskaintzen du Euresek z Langileei: bizi eta lan-baldintzei buruzko informazioa, eta mugikortasunari buruzko informazio legala; orientazioa ere dauden lan-aukerei buruz eta lanpostuei buruz. z Enpresariei: aholkularitza eta informazioa mugikortasunari buruzko baldintza legalei buruz; Eures sarea osatzen duten herrialdeetako lan-eskaintzen hedapena; eta laguntza errekrutatze prozesuetan.

Eures Atariaren Zerbitzuak (www.europa.eu/eures): z Komunitate-Espazioko herrialde ezberdinen lan-eskaintzen datu-basea. z Herrialde eta erregio ezberdinetako bizi eta lan-merkatuen baldintzen informazioa. z CV – linean hizkuntza batean edo gehiagotan, Europass formatuan jasotzeko aukera. Ikusgai atarian erregistratuko enpresentzat. z Informazio espezifi koa titulatu unibertsitarioentzat. z Lotura europar herrialde ezberdinetako Enpleguko Zerbitzu Publikoetako web orriekin. z Lotura Ploteus atariarekin, Europako heziketa-aukerei buruz informazioa ematen duena. z Informazio eguneratua Europar Batasunaren handitzeari eta zirkulazio libreari buruz. z “Nire Eures” (“Mi Eures”) kontu bat irekiz, zerbitzu eta informazio pertsonalizatura jotzen da .

EURES sarea osatzen duten herrialdeak

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txipre, Kroazia, Dinamarka, Errumania, Eslobakia, Eslobenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein,Lituania, Luxemburgo, Malta, Noruega, Herbehereak, Polonia, Portugal, Errepublika Txekiarra, Suezia eta Suitza.

LAN ELKARRIZKETA Zer ez egin

Ekidin beharreko 10 jarrera

Behin curriculumak lehen iragazkia gainditu eta gero, lan-elkarrizketaren ordua iritsi da. Eta lanpostu baterako hautagaiaren etsai nagusiak nerbioak dira. Jarrera ezkorrak ekiditea jarrera baikor batzuk betetzea bezain garrantzitsua da, hala nola garaiz iristea, enpresaren ezaugarriak ezagutzea edo argudio eta norberaren indarguneak prestatzea. Kasuak kasu, lan-elkarrizketa batean jarraitu behar ez diren 10 jarrera daude.

1Ezkorra izan. Beti gailendu behar du ikuspuntu baikorrak. Langileak alde batera utzi behar ditu jarrera oso kritikoak Langileak alde batera utzi behar ditu jarrera oso kritikoak edo etsikorrak eta empresari eman diezaiokeen balioetan edo etsikorrak eta empresari eman diezaiokeen balioetan zentratu. ziurtasun falta edo heldutasun gabezia bezala ikus daiteke.

2Urduritasuna erakutsi. PLortu nahi duen lanposturako ziurtasun falta edo heldutasun gabezia bezala ikus daiteke.

3Aurreko enpresak edo lankideak kritikatu. Pertsona Aurreko enpresak edo lankideak kritikatu. gatazkatsu edo taldean lan egiten ez dakien baten ikur izan gatazkatsu edo taldean lan egiten ez dakien baten ikur izan daiteke

4Galderak ekidin. Gomendagarria da planteasen diren kontu guztiei erantzutea. Beraz, gomendagarria da ere egin ahal guztiei erantzutea. Beraz, gomendagarria da ere egin ahal diren galdera mota guztietarako erantzunak prestatzea eta diren galdera mota guztietarako erantzunak prestatzea eta oso adi egotea elkarrizketaren garapenari. Batzuetan gauza oso adi egotea elkarrizketaren garapenari. Batzuetan gauza bera askotan galdetuko baina beste modu batzuetan bera askotan galdetuko baina beste modu batzuetan planteatuz. Argudio guztiak oso argi izatean datza, eta galdera planteatuz. Argudio guztiak oso argi izatean datza, eta galdera baten planteamendua ongi ez ulertzearen kasuan, baten planteamendua ongi ez ulertzearen kasuan, elkarrizketatzaileari komunikatu. elkarrizketatzaileari komunikatu.

Ohiko hamar galdera lan-elkarrizketa batean

Ezagutu behar dituzun 10 galdera

Lan-elkarrizketek bere aldaerak dituzte baina, orokorrean, horietan guztietan errepikatu ohi diren galderak daude. Ezagutu itzazu eta zure erantzunak presta itzazu hitzordura joan baino lehen.

1Zuri buruz kontaidazu. Zure erantzuna argia izan behar da eta 3 eta 5 minutu arteko iraupena izan behar du . Arreta ipini behar duzu lan horretarako garrantzitsuenak diren eremuetako informazioa ematean, zure lorpen batzuk aipatu eta garrantzirik gabeko informazioa ekidin .

2Zeintzuk dira zure indarguneak edo trebetasunak? Galdera horri erantzuteko adi egon behar zara sartu nahi duzun enpresa hori zer ari den bilatzen . .

3Zeintzuk dira zure ahulguneak? Aukera ezazu lan horretarako garrantzirik ez duen zure ahulguneetariko bat .

4Zergatik utzi zenuen zure aurreko lana? Zure erantzuna baikorra izan behar da, nahiz eta zure aurreko lanean baldintza txarretan joan zinen . Eta inoiz ez ezazu kritikatu zure aurreko lana .

5Eten. Garrantzitsua da itxoitea elkarrizketatuak bere galdera edo argudioak planteatzen bukatzea. Etetea entzuten ez jakitearen eta gehiegizko ezinegonaren ikur da, profesionaltasun falta erakusten duena.

6Behar baino gehiago hitz egin. Estiloa zuzena izan behar da, argia eta laburra, hitz egiten ari diren geiei buruz zehaztasun askorekin sartu gabe. Kontuan izan behar da gehienetan elkarrizketatzaileak denbora jakin bat duela aurreikusita elkarrizketarako.

7Gezurrak esan. Curriculumari, lan-esperientziari, ezaguerei edo trebetasunei buruzko adierazpenek errealitatearekin harremanik ez badute, hori azkenean kaltegarri izaten da, itxaropen faltsuak sortzen baitira.

8Hitz baldarrak erabili. Garrantzitsua da hizkuntza zaintzea, heziera eta profesionaltasunaren erakusle da.

9Jarrera txar bat jarri. Etzanegia esertzeak, hankak edo besoak luzatzeak, eskuak garondoan ipintzeak eta abarrek irudi txar bat ematen dute.

10 Txiklea mastekatu. Batzuetan nerbioak lasaitzeko edo ahotsa argitzeko balio badute ere, lan-elkarrizketa batera txiklea mastekatuz edo goxoki bat janez sartzea ez da gomendagarria.

5Zergatik nahi duzu lan hau? Erantzun behar duzu ulertaraziz pertsona egokiena zarela lanposturako. Honetarako, zure erantzunak lotu ditzake zure trebetasunak fi rmaren beharrekin, interesatua ager zaitez produktuan edo sektorean eta inoiz ez ezazu esan lanpostua nahi duzula lokala delako edo soilik lana behar duzulako.

6Kontaidazu aurre egin behar izan duzun arazo bati

buruz eta nola konpondu zenuen.

Honekin, errekrutatzaileak jakin nahi izango du zure gaitasunak nola ipintzen dituzunaz eta nola ekiten duzun presiopean. Adibidez, aipa dezakezu egoera bat non parte hartu duzun bere konponketan.

7Kontaidazu arro sentitzen zaren zure lorpen bati

buruz.

Aipa ezazu adibide bat non nabariak diren enpresarako onurak.

8Zeintzuk dira zure karreran bilatzen dituzun

helburuak?

Galdera honekin jakin nahiko dute zenbat denbora geratu nahi duzun enpresan.

9Zeintzuk dira zure soldata-itxaropenak? Zifra bat ematera presionatzen bazaituzte, arrazoizkoa den bat eman beharko duzu.

10 Zer dakizu gure erakundeaz? Erantzuteko fi rmaren egituraz, fi nantzez, produktuez eta zerbitzuez jakin beharko duzu, norgehiagokari buruz eta marketineko estrategiez.

This article is from: