BINKE 027 Maiatza 2018

Page 25

E

kainaren 10ekoa beraz erronka handia izango da: 201,9 kilometroko giza-katea, Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko Legebiltzarrean amaituko dena —«politikagintzari herritarren nahia helarazi eta gure eskubideen alde martxan jartzeko deia egiteko». Etenik gabeko kate bat izango da: erabakitzeko arrazoien katea. Aurreko giza-katean, 2014koan, galdakoztar eta usansolotarrek Ezkio-Itxasora joan behar izan bazuten ere —herri handietakoak herri txikietara joan behar baitzuten—, oraingoan herri eta hiri handiak bete gura dira —oihartzun handiagoa emateko— eta hortaz, Galdakaotik ez du mugitu beharko parte-hartzaileak. Hamar kilometro Galdakaotik egingo ditu gizakateak. Usansolok 108. kilometroa beteko du, Urgoiti eta Olabarri parean, eta bertako batzordeak Binkeri adierazi dionez, Usansolotik oinez joateko asmoa dute. Galdakoztarrek berriz 109, 110 eta 111 kilometroak bete behar izango dituzte. Eta herritik pasako diren gainontzeko tarteak beste herri batzuetatik etorritakoek beteko dituzte, nahiz eta hauen antolaketa ere batzorde galdakoztarrak egin beharko duen.

Ekainaren 10a ate joka Galdakaoko Gure Esku Dagoren batzordetik Binkeri azaldu diotenez, kilometro bat baino gehiago betetzeko adina jende saretu da dagoeneko, «baina azkeneko bultzada falta zaigu gure hiru kilometroak betetzera heltzeko», horregatik izena ematera lehenbailehen animatzeko dei egin diete herritarrei. Izen-emateak erraztu eta informazioa banatzen jarraitzeko, Gure Esku Dagok herrian astero —ostiral, larunbat eta igandeetan— mahaiak jartzen jarraituko du, baita herrian egingo diren ekitaldi guztietan ere presentzia izango du: Gazte Egunean edo Bekeako jaietan izan zen, eta Mugarriz Mugarri ibilaldian, Klik Egunean edo Mozoilo Egunean ere mahaiak izango dira. Gainera, presentzia «ibiltariaz» gain, lokal berria zabaldu dute. Lokala Bilbo kaleko arkupeetan dago, Udaleko Esan bulegoaren eta On Kafe tabernaren artean. Bertan saretzeko eta kamisetak, biserak, boltsak, margoak… erosteko aukera izango da ondorengo ordutegian: Ostegun eta larunbat goizetan: 11:00 – 13:00. Astelehenetik ostiralera, arratsaldero: 18:00 – 20:00. Gerturatu ezin denak, harremanetarako bidea: galdakao@gureeskudago.eus

Laguntzaileen beharra Galdakaotik pasako diren kilometro guztiak antolatzea ez da lan erraza izango. Horrela ba, galdakoztarrek bete beharreko hiru kilometroetan laguntzaile hauek behar dira, kilometro bakoitzeko: arduradun orokor bat, berrehun metroko bost laguntzaile, trafikoa bideratzeko lau eta koordinazio kontuetarako beste hiru. Beraz, kilometro bakoitzean 500 herritar eta 13-14 laguntzaile beharko dira. Guztira, Galdakaok bete beharreko hiru kilometroetan 1.540 herritarren parte-hartzea beharko da. Usansolok kilometro bakarra bete beharko duenez, 500 pertsona eta 14 laguntzaile inguru beharko ditu. Baina Usansoloren kilometroa eta Galdakaoren hiruez aparte, bertatik tarte gehiago pasako direnez eta hauen antolaketa herri hartzaileari ere dagokionez, 80 galdakoztar inguru beharko dira beste kilometroetan aparkalekuko arduradun, trafiko edo koordinazio laguntzaile aritzeko. Guzti horretarako, berebizikoa da giza-katean parte hartzeko Gure Esku Dagon saretzea —izena ematea—. Saretzerako orduan, 5€ren truke zapia jasoko du parte-hartzaile bakoitzak, zapian norberaren erabakitzearen aldeko arrazoia bertan idatzi eta giza-katea lotzen laguntzeko.

Giza-kateko ordutegia Ekainak 10, igandea 09:00 Kilometro arduradun eta laguntzaile guztiak dagokien kilometroetan antolatu. 10:00 Parte-hartzaileak giza-kateko kilometroetara iritsi. 11:30 Giza-katea antolatu. 12:00 Giza-katearen hasiera txalaparta, adar, kanpai ala bozina deiez adierazita. 12:00 – 12:30 Giza-kateari eutsi. Grabaketa egingo da. Gozatu une historikoaz! 12:30 Giza-katearen bukaera seinalea entzun. 13:00 Denok Bilbora, Alde Zaharrean giro ezin hobea egongo da eta!

106

105

104

Binke! Binke! maiatza maiatza 2018 2018 25 25


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.