Page 1

27. zenbakia • 2018ko maiatza

LEIRE ARNAL ESKIATZAILEA

«Ez da ikusmen perfektua existitzen»


Leire Arnal Eskiatzailea

«Kirola praktikatzeak em sentsazioak erakarri nau TESTUA: JON GOMEZ GARAI Argazkiak: GOTZON ALMARAZ ETA LEIRE ARNAL

J

on Santacana Donostiako eskiatzailea da eta aurtengo Joko Paralinpikoetan bigarren izan da. Hilabeteko protagonistak bera du eredu kirol arloan, eta bere ikasketetan aldiz, txikitan Unkinako eskolan izan zituen hainbat irakasle miresten ditu. Bere apaltasun, goxotasun eta bizitzeko grinak aldiz, Leire Arnal bera bihurtu dezake askoren eredu. Dominetatik harago, benetako txapelduna. Baina, nola egiten dio txapeldun batek aurre bere arazoari egunerokotasunean? Lezio polita eman digu usansolotarrak. Meritu bikoitza duzula esango du askok, eta ez da gutxiagorako izango! Egia da horrela esaten duela askok. Baina nire ustez, ez litzateke esan beharko meritu bikoitza dugunik. Gure lasterketetan, beste edozein lasterketan bezalako arauak daude, baina erraztasun batzuk ere ematen dizkigute, beraz meritua beste edozein pertsonak lortuko balu bezala izango litzatekeela esango nuke. Ados, meritu bikoitza agian ez, baina domina bikoitzarekin bueltatu zara etxera. Hiru lasterketa egiten dira urtero: FEDC-ko —Federación Española de Deporte para Ciegos— lehenengo kopa, bigarrena, eta bi hauetan Slalom zein Gigante probetan lortutako puntuekin Espainiako txapelketara goaz. Aurten, bi proba hauetan izan naiz txapeldun, eta egia esan, poz handiz hartu nituen garaipen biak, euretako bat gainera ez delako nire gustukoena. Zintzoa izan, espero zenuen halako emaitzarik? Iaz, Espainiako lasterketan, arazoak izan genituen nire gidariak eta nik, eta proba batean kanporatu egin gintuzten. Baina aurten oso motibatuta joan gara eta argi genuen iazko bera ezin zitzaigula gertatu! Kuriositatez, usansolotar batek non demonio entrenatzen du eskiarekin? Upon elur gutxi egingo du eta... Urte asko daramatzat apenas entrenatu barik, egia esan. Azken urte hauetan, lasterketetara baino ez nintzen joaten. Negualdia hasten zenean, lasterketara joan eta bukatzerakoan ez nituen eskiak hurrengo negualdira arte hartzen. Bai zera! Eta entrenatu gabe txapeldun? Ez! (barreka)

2 maiatza 2018 Binke!

Leire Arnal Fernandez 1997, Usansolo Batxilergoa amaituta, Haur Hezkuntzako Goi-mailako zikloa egiten ari da Leire Arnal usansolotarra. Aldiz, eskiak ekarri dio gaur Binkeren azalera, %7ko ikusmenarekin Espainiako txapeldun bikoitza izatea lortu berri duelako, egokitutako eski txapelketan. Stargardt izeneko gaixotasun «arraroa» du, 10.000 pertsonatik bakarrak baitu. Ordea, bakarra gaixotasunagatik baino, pertsonalki da bakarra Gorosibaiko herritarra.


maten didan askatasun u eskiraÂť

Binke! maiatza 2018 3


Orain Bilboko ONCE erakundearen bitartez Skidenok izeneko kluba sortu da eta bertan nabil parte hartzen. Horrek aukerak ematen dizkit gehiago entrenatzeko. Ez da bakarrik esfortzu eta gogoa izango. Horrek ere bere kostua izango du… Bai, eskia kirol oso garestia da. Gainera guk, gidariak eramaten ditugunez, gastua bikoitza da guretzako. Ez dugu medio askorik bidaiak egiteko, ez baita bidaia bakarrik: materiala, arropa, egonaldia, eskiatzeko beharrezkoa den txartela, bidaiatzeko furgoneta… asko dago ordaintzeko. Laguntzak izango dituzue gastuak ordaintzeko, ezta? Oso laguntza gutxi jasotzen ditugu erakundeetatik. Lasterketetara goazenean federazioak ordaintzen du, baina entrenamenduak eta gainontzekoak guk ordaintzen ditugu.

Txikitako lagunekin beti izan ditut arazoak, nire ikusmenagatik Nortzuk dira zure bidaiderik fidelenak? Eskiatzera joaten naizen bakoitzean falta ezin dudan pertsona nire gidaria da: Lidia Gonzalez. Azken bi urteak berarekin nabil, Kantabriako neska honekin. Euskadiko taldeko kideak ere hortxe daude beti. Eta ezin aipatu barik utzi gidari izan ditudanak ere: Joseba Gonzalez bilbotarra, Aran Sanabria katalana, Laura Roset katalana eta Lidia Gonzalez bera. Lidia Gonzalez gidaria aipatu duzu, nolakoa izan behar da berarekin duzun harremana? Eskiatzerako orduan Lidia eta ni bat bihurtzen gara. Niretzako Lidia nire begiak dira. Ikusmen zailtasunak dituen pertsonak bere gidariarekin izan behar duen konfiantza erabatekoa izan behar da. Baina kiroletik kanpo ere, ondo ezagutu beharko duzue elkar… Duda barik! Ia egunero nago Lidiarekin kontaktuan. Zenbat eta gehiago elkar ezagutu, gure arteko konfiantza ere handiagoa izango da eta horrek eragin zuzena izango du eskiatzen ari garenean. Lidiak berak begirada bakar batekin badaki zelan nagoen eta zer behar dudan. Zoragarria da hori! Zertan oinarritzen da bere lana? Ezer baino lehen, komeni da azaltzea badaudela ikusmen zailtasunak ditugun pertsonen artean hiru kategoria desberdin: B1 erabateko itsuak, B2 ikusmen murritza eta B3 ikusmen murritz baina «onargarria». Lehenengo kategorian daudenen gidariek bozgorailu bat eramaten dute bizkarrean, eta kirolaria bera gidariaren argibideak zein soinua jarraituz jaisten da. Beste bi kategorietan gaudenok modu desberdinetan egiten dugu lan. Nire kasuan, esaterako, interkomunikadore baten bitartez gidariak argibideak ematen dizkit, eta bere atzetik jaisten naiz.

4 maiatza 2018 Binke!

Egiten duzuna egiteko, eta hain ondo egiteko, gozatu ere egingo duzu! Egia aitortzeko, kirola eta eskia bera ez dut nire bizitzan oso barneratuta. Baina kirola praktikatzeak ematen didan askatasun sentsazioak eta «nire munduan» egoteak erakartzen nau. Horregatik egiten dut kirola, izan eskia, zumba zein bizikleta. Galdera zuzenegia akaso: zelan gozatu daiteke guztiz ikusi barik? Nik ikusten dudana nahikoa da niretzat. Nire ustez ez da ikusmen perfektua existitzen. Sei urterekin hasi nintzen txarto ikusten eta ordurarte ikusten nuen mundua eta orain ikusten dudana niretzako berdina da. Ez dut gogoratzen txikitan ondo ikusten nuen garai hura. Ikusten dudanarekin bizitza normal bat egitea lortzen dut eta nik edozeinek beste gozatu dezaket.

Ez dut gogoratzen txikitan ondo ikusten nuen garai hura Hori bai, erabat garatuta izango dituzu ikusmen osoa dutenek garatuta izango ez dituzten zentzumenak, ezta? Beti erabili izan dut entzumena denerako, irakurtzeko, ikasteko, agurtzeko… Kaletik noala, norbaitek urrunetik  agurtzen banau akaso ez dut jakingo nor den, baina agurtzerakoan ahotsez zerbait badio eta aurretik ezagutzen badut, jakingo dut nor den. Azken finean, ikusmen urritasuna dugunok entzumena askoz garatuago izaten dugu, baita ukimena ere, txikitatik lantzen dugulako braillez irakurtzen. Gure gizartea egokituta al dago itsuentzat ala ikusmen murriztua dutenentzat? Orain urte batzuk baino prestatuago gaudela egia da, baina aurrerapauso handiagoak eman beharko genituzkela uste dut. Niri zailena egiten zaidana autobusak dira. Ez dute ordutegi finko bat eta autobusa bera hurbiltzen denean zenbakia eta linearen izena goikaldean izaten dute, baina guk ezin ditugu ikusi. Eta zelan moldatzen zara horrelako egoeretan? Geltoki batzuetan panelak egoten dira eta bertan adierazten dute zein izango den bertatik igaroko den hurrengo autobusa. Nahiz eta guretzat altuegi egon panel hauek, guk erabiltzen dugun aparatu baten bidez botoi bat sakatu eta paneleko berbak altuan irakurtzen dizkizu. Hori bai, panelik ez badago, akabo. Usansolon adibidez aspaldi daramagu horixe bera eskatzen, ez naizelako ikusmen arazoak dituen bakarra, sei edo zazpi herritar gara. Oraindik zain gaude. Gizarte inklusiboagoa eraikitzeko hitzaldiak ere eskaintzen dituzu. Zer egiten duzu zehazki? Lau hitzaldi eskaini ditut orain arte. Nire esperientzia kontatzeko eskatzen didaten eskoletara joaten naiz. Ikusmen urritasuna edo itsua izatea zer den azaltzen diet ikasleei, adibideak jartzen dizkiet gure


ELKARRIZKETA LEIRE ARNAL lekuan jarri daitezen eta hobeto ulertu dezaten zer den egoera honetan egotea. Erabiltzen ditugun baliabideak ere erakusten dizkiet eta amaieran futbolean jolasten dugu, baina denek begiak estalita dituztela.

Arin-Arin!

ONCEn ari zara lanean, eta bertan ere hamaika irteera egiten dituzue... Iazko udan egon nintzen ONCEn lanean, atezain lanetan aritzen nintzen. Eta geroztik bertako gazteen taldean ere banabil. Nire bizitzan garrantzitsua da oso ONCEn egotea, eta pertsona oso garrantzitsuak ere eman dizkit. Irteerak egiten ditugu, bai, Asturiasera Sellako jaitsiera egitera, Ezkaraira eskiatzera eta ibilbidetxo bat egitera… eta hainbat dantza, ekitaldi zein ospakizun egiten ditugu urtean zehar ere, han eta hemen. ONCErekin beti dago zer egin! Eta horri esker pertsona piloa askoz hobeto bizi dira.

Oso laguntza gutxi jasotzen ditugu erakunde publikoetatik Eta guzti hori egiten duzun bitartean, ikasten ari zara, ezta? Gernikako institutuan Haur Hezkuntza ikasten nabil, Goi-mailako zikloan. Beti egin gura izan dudana da, umeak txikitatik gustatu izan zaizkidalako. Behar beste laguntza jasotzen duzu ikasketetan? Hasieran oztopo nahikotxo jarri zizkidaten, eta irakasle batzuek oraindik arazoak ematen dizkidate, uste baitute %100ean ikusten ez duen batek ezin ditzakela umeak zaindu, baina arazo hauek gainditzen laguntzeko itsuentzako baliabideak eskaintzen dituen zentro batetik joaten zaizkit institutura. Sei urterekin hasi zinen ikusmena galtzen, eta zure gaixotasuna «arraroen» artean sailkatuta dago. Nola egin zenion aurre ustekabeari? Nire gaixotasuna Stargardt deitzen da. Gaixotasun honekin ikusmen zentrala galtzen da, eta periferikoa ere okertzen joan daiteke. Txikitan gaixotasun hau jasatea ez da bat ere erreza. Lagunekin beti izan ditut arazoak, ez zutelako nik eurekin jolasterik nahi, jolas askotan ezin nuelako jolastu, ez nuelako ondo ikusten… Oso zaila da. Bakarrik sentitzen zara. Baina gaixotasunak lagun onak nortzuk diren ikusten laguntzen dizu. Eta familia ere beti izan dut ondoan. Arraroa gaixotasuna izango da, baina zuk bizimodu erabat normala egitea lortu duzu. Zer esango zenioke sufritzen ari den gazteari? Gaixotasun batek, dena delakoa dela ere, ezin du aurrera egitea saihestu, eta hori oso ondo jakin behar du edozein ikusmen arazo zein fisiko edo psikologiko duenak ere. Agian laguntza eta baliabide bereziak beharko ditugu eguneroko bizitzan aurrera egin ahal izateko, baina horretarako daude hain zuzen laguntza eta baliabideak, denok bizitza normala egin dezagun. •

Asteko egun gogokoa? Barikua. Herriko txoko gustukoa? Ez dut, Galdakaon irtetzen naiz. Liburua ala tablet-a? Tablet-a. Pelikula bat? Resacón en las Vegas. Ez duzu onartzen… Traizioa. Zoriontsu egiten zaitu… Lagunek eta familiak. Plater bat? Espagetiak tomatearekin. Deskribatzen zaituen berba? Burugogorra. Herrian zer kenduko zenuke? Ez nuke ezer kenduko. Eta zer berria jarri? Udaletxea. Euskarazko berbarik politena? Pinpilinpauxa. Zure ametsetako bidaia? Maldivak. Berba egin ala entzun? Entzun. Zure mesanotxean ezin da falta… Telefonoa eta betaurrekoak. Abesti bat? Vuelve, Beret-ena.

Binke! maiatza 2018 5


Ekainaren 2an, hirugarren Mozoilo Eguna

AITZOL ZAMALLOA

Herriko kultura eta euskara sustatzeko asmoz dator hirugarren Mozoilo Eguna, ekainaren 2an. Aurten ere hamaika elkarte batu dira eguna antolatzeko!

Egitaraua

A

12:00 Dantzari Txikien kalejiraren hasiera.

smoa zerbait xumea baina «gurea» egitea badute ere, «herriko hainbat kirol eta kultur alkarte desbardin batzea garrantzitsua» dela diote talde antolatzaileek, «herriaren nortasuna danon artean sustatu behar dogulako eta herrigintzarentzat ona dalako danon arteko harremana indartutea». Horrela ba, hirugarren urtez dator ekainaren 2an Mozoilo Eguna. Urtero egitaraua zabaltzen joatea du helburu ospakizun egunak, eta horren adibide dira aurtengo nobedadeak: umeentzako tailer eta jolasen osteko buruhandiak eta Gipuzkoa kaletik iluntzetik aurrera izango den elektrotxaranga. Gainera, Euskal Herriko bost dantza talde etorriko dira ekainaren 2an Galdakaora.

6 maiatza 2018 Binke!

9:00 Mendi irteera, Kurtzea plazatik. 11:00 Pintxo dastaketa, Ardanza parkean. 11:30 Artzai-txakur erakustaldia, Ardanza parkean. 12:00 Umeentzako joko eta tailerrak, Iturrondon. 12:30 Dantzari txikien igoera eta saioa, Plazakoetxetik. 13:00 Kalejirak: Musika Eskolako batukada, Ad Libitum txistu banda eta herriko musikariak. 14:00 Poteo musikatua eta buruhandiak, Mugurutik. 15:00 Herri bazkaria, Kurtzea plazan. 17:00 Erromeria Jokaldi taldearekin, Kurtzea plazan. 19:00 Pilota partidak, Kurtzea frontoian. 20:30 Orkresta elektrotxarangarekin poteoa, Gipuzkoa kalean.


publierreportajea

Memoriaren Plaza

memoria plural eta partekatua sustatuz

Jende asko ari da bertaratzen Muguru kaleko «Memoriaren Plaza» erakusketara.

Erakusketaren helburua memoria zabaltzea eta partekatzea da, bai eta guztion artean eraikitako hausnarketa bat bultzatzea ere. «Memoriaren Plaza» irekita egongo da Galdakaon hurrengo igandera arte ­—maiatzak 20—.

E

kimena Gogorak (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) bultzatu du Galdakaoko Udalarekin lankidetzan, eta gure herrira iritsi da, aurrez beste 17 herritan egon ostean. Zenbait jarduera ere egin dira erakusketarekin batera. Bisitariei dagokienez, jende ugari etorri da erakusketa ikustera. Jarduera horien artean, asteazkenean egin zen mahai-ingurua nabarmendu da, non biktimek parte hartu zuten. Ekimena hasi zenetik —2016ko otsailean Bilbon egin zen lehenengoz— Memoriaren Plaza 17 herritan egin da, eta hauexek datuak: 33.000 lagunek hartu dute parte egin diren 17 erakusketatan eta bertan programatu diren ekitaldietan eta hauetatik 4.500 DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak dira, beraientzat bereziki programatutako tailer didaktikoetan parte hartu dutenak.

Izan ere, Memoria Plaza erakusketak astean zehar goizez, hezkuntza tailerrak antolatzen ditu DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten lagungarri izatea eta gogoeta kritikoa egin dezaten erraztea.

ERAKUSKETAREN HELBURUAK

ERAKUSKETA GUNEA

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

Honako gune hauek izango ditu:

www.galdakao.eus

• Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea. • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko. • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

Ordutegia Maiatzaren 14tik dago irekita eta hilaren 20ra arte, igandera arte, egongo da ikusgai Muguru kalean: • Astelehenetik ostiralera: 09:00-15:00 eta 16:00-20:00 • Larunbata eta igandea: 10:00-20:00

• Lekukotzak grabatzeko eremua. • Lekukotzen bideoak. • Proiekzio eta debate eremua. • Mezuen horma-irudia. Binke! maiatza 2018 7


Hilero atzera begiratu eta aspaldiko erretratuak alderatzen jarri gara atal honetan, baina tarteka memoria historikoa berreskuratu eta zabaltzen ere hasiko gara Galdakao Gogora elkartearen eskutik.

Gerrak ez ei dauka emakume aurpegirik Testua: Nagore Ferreira Zamalloa – Galdakao Gogora Argazkia: Juan Zamalloa Arriagaren familia

E

rretratu honek 81 urte daukaz gitxienez, eta ia ez dakigu ezer bere historiaz: ez nortzuk diran protagonistak, ez non dagozan, ez zergaitik atara zan irudia... ia ezer. Zeozer badakigu, bai, nork atera eban erretratua, baina daborduko berandu da hareri galdetzeko. Galdakaon edo inguruotan atarako ete eben? Ezin jakin, testuinguruak ez deusku ezer argitzen eta. Bizkaian edo Gipuzkoan eginda egongo da. Mendiak atzean, bide bazterren baten dagoz hiru protagonistak. Emakume bi eta gizon bat. Ezkerreko emakumea eta gizona kamareari begira dagoz, eta eskoiko andrea, barriz, gizonari. 36ko gerrako beste argazki bat gehiago izan eikean, baina badauka beste berezitasun bat, bitxikeria bat: andrazko biak miliziano jantzita dagoz, fusila eta pistolea eskuetan. Erdi barrezka dagoz; plantak egiten dagoz akaso? Eta, erdian gizonezkoa, manta bategaz, eskuak lotuta, atxilo; baina ez jako estu ikusten, eskoiko emakumeak pistoleagaz apuntau arren. Emakume gitxi-gitxi egon zan fronteko lehenengo lerroan, ezkerreko batailoetan gitxi batzuk… Gizonek ez eutsien itzi armarik hartzen, gerrea ez zan emakumeen kontua, antza danez, eta atzeguardiara bialdu ebezan; gaixoak jagotera, ume eta zaharrak jagotera, fabriketan behar egitera, lurrak lantzera... Emakumeak biktima eta menpeko lez ageri jakuz ia beti, edo behintzat holan kontau deuskue historia ofizialean. Horregatik be bada bitxia argazkia. Svetlana Aleksievitx Nobel saridun idazle bielorrusiarrak urteak emon ebazan II. Mundu Gudan parte hartu eben emakume sobietarren lekukotasunak jaso-

8 maiatza 2018 Binke!

ten. «Gerrak ez du emakume aurpegirik» ipini eutson liburuari. Frankotiratzaileak, pilotuak, erizainak, medikuak, gerrillari partisanoak, tanke gidariak dira emakumeok, eta halanda be, sarritan gitxietsi ebezan. Gerreak ez ei dauka emakume aurpegirik, ala bai? Ez doguz emakumeek gerran izan ebezan aurpegi guztiak ezagutzen, historiak, historiagrafiak eta memoria historikoak be androzentrismoa daukielako oinarri. Emakumeon memoria zeozelan berreskuratu guran, VII. Oroimenaren Astean emakumeak eta 36ko gerrea izan genduzan berbagai, baina zenbat dagoan oraindino egiteko!? Beste hamaika oroimenaren aste egiteko moduan! Edozelan be, erretratu bitxi honen atzean egon zan historia ezagutzeko itxaropenik ez dogunez galtzen, beste behin botako dogu galderea: irakurle, ezagutzen dozuz erretratuan ageri direnak? Edozein informazino eskertuko geunke. Ia misterioa argitzen dogun. •


Dispertsioaren hegiak

«Dispertsioaren kondenara ohitzea ezinezkoa da» «Motxiladun haurrak» ekimena abian jarri zuen modu berean, adineko pertsonak eta dispertsioaren inguruko ekimena lantzen ari da orain Etxerat elkartea, «Dispertsioaren hegiak» kanpainaren barne.

E

GOTZON ALMARAZ

uskal gatazkaren preso gurasoak gero eta nagusiagoak dira eta beraz, euren seme-alabak ikusteko zailtasun handiak dituzte. Jon Bienzobas eta Iñaki Krutxagaren amek, esaterako, zelan egiten diote aurre beraien semeak etxetik ehunka kilometrora egoteari?

Zein da zuen semeen egoera? Begoña Arretxe (BA): Nire semea, Jon, 1990etik dago etxetik kanpo. 10 urte erbestean egin ebazan eta 19 egingo dauz espetxean. Orain arte estatu frantseseko kartzeletan egon da, baina urtarriletik estatu espainolean dago. Gaur egun Cadizen dago urtarriletik, etxetik 1.050 kilometrora, eta ez dakigu zergatik baina isolamenduan. Bera bakarrik eta bi orduko patioagaz baino ez. Tiburtze Elezkano (TE): Nire semeak, Iñakik, 54 urte daukoz eta 17 urte egingo dauz preso. Gaur egun Almerian dago, 1.000 kilometrora dagoan espetxe batean. Eta zuen egoera berriz, zein da? Noiz joango zarete semea bisitatzera? TE: Nik 87 urte daukadaz, alarguna naz eta lau seme-alabaren ama. Urteak egin dodaz Iñaki ikusi barik eta gaur egun urtean behin ikustera joaten naz. Daborduko edade bat daukagu eta ezin dot milaka kilometro joan-etorrian ibili. Hurrungo bisita ez dakit noz egingo deutsadan Iñakiri… urte amaiera bueltan, posible bada. BA: Nik ez dot semea ikusi Cadizen dagoanetik, eta ekaina amaieran joatea espero dot, baina ez da erreza izaten, 82 urte daukadaz, hiru seme alabaren ama naz eta senarrak ezgaitasun absolutua daukalako. Zelakoak dira espetxeetara egiten dituzuen bidaiak? BA: Uf, errepideak

Datuen esangura eta kotxeak baino ez doguz ikusi izan orain arte, baina orain ez daukagu kotxe edo autobus batean hainbeste ordu emoteko gorputzik, eta hegazkinez egiten doguz bidaiak… horrek dakarren gastu ekonomikoagaz. TE: Bai, joan-etorriko bidaiaz aparte, handik lo egin behar dozu, gosaldu, bazkaldu, afaldu, taxiak ordaindu Malagako aireportutik Almeriara eta buelta —Iñakiren senideen kasuan, esaterako—. Ilusiño itzelagaz joaten gara, baina oso triste bueltatzen gara, eta bueltako bidaia are gogorragoa izaten da. Zergatik dira bidaia hain gogorrak? TE: Batetik gure edadea ez dalako lehen zana, eta bestetik bizi dozuzan sentimendu eta emozio guztiek hauts eginda uzten deutsuelako. Lehenengo urduri zagoz joan aurreko egun osoak, bidaian bertan tentsio itzela bizitzen dogu, semea ikusterakoan emozio zoragarriak izaten doguz, baina bisita amaitzean lehertu egiten gara tristuraz, zure

Euskal preso politikoen %95 etxetik 500 kilometro baino gehiagora dago eta gurasoen %87ak 65 urte baino gehiago ditu.

semetxoa bertan utzi eta beste milaka kilometro egin behar dozuzalako… BA: Eta daukagun adinean horrek eragin bikoitza dauka gugan, eta eragin emozionalak fisikora egiten dau salto… Zaila izango da horretara ohitzea… TE: Gauza txarretara ohitzea oso zaila da, ezta? Ba dispertsioaren erruz guk sufridu behar dogun kondena horretara ohitzea ezinezkoa da. Garrantzitsua izango da ingurukoen laguntza, ezta? BA: Etxeratek eta inguruan dagozan pertsonek laguntzen gaitue. Eurei esker gure semeek bisitak izaten dabez hilero, antolatzen laguntzen gaitue, informatuta be mantentzen gaitue… eta bereziki inportanteena, gure semeek egunero emon ezin deuskuen maitasuna eta energia emoten deuskue. • Binke! maiatza 2018 9


Apirileko irabazleak

Xabier Zabalo Iturbe Bego Ajuria Beitia

Zuriñe Zugazaga (ezker) eta Begoña Abasolo (eskuin) Binkekideak Usansoloko Oiolokako Ainhoa eta Liherrekin, irabazitako produktu sorta bana jaso aurreko solasaldian. Zorionak eta on egin!

Kai Ederrek eskainitako bina menu irabazi dituzte! Zorionak eta on egin!

Zer egin Binkekide izateko? Eman zure babesa urteko

36 €

ordainduta

Oraindik binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: infobinke@gmail.com

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin

Eta zuretzat, MOTXILA HAU OPARI!

Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

3. Eskaneatu zure

IZEN-abizenAk:

mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

HELBIDEA:

TELEFONOA:

NORTASUN AGIRIA:

E-posta: IBAN

KONTU KORRONTEA:

10 maiatza 2018 Binke!

ENTITATEA

BULEGOA

K.Z.

KONTU ZENBAKIA


Sakeleko telefonoen lau erabilera bitxi Aspaldi utzi zion mugikorrak telefono hutsa izateari. Gazteen artean, erabiltzen al du inork mobila deiak bakarrik egiteko? Linterna, kamera, sare sozialak... erabiltzen ditugu orain. Baina erabilera hauek ezagutzen? 1. ATEAK ZABALDU Balio dezake patrikako telefonoak ateak irekitzeko? Zalantzak sortu daitezke. Baina erantzuna baiezko borobila da. Hainbat hotel hasi dira sistema hau erabiltzen, zeinen horren bidez hoteleko ateak zabaldu, itxi eta check-out prozesua egin ahal izango duzun harreratik pasa gabe, aplikazio baten bitartez. Ez da aukera txarra, ezta?

3. KUTXAZAINETIK DIRUA ATERA Gaur egun banketxe erakunde gutxi izango dira aplikazio propioa ez dutenak, eta gero eta gehiago dira kaleko kutxazainetatik dirua zure mugikorraren bidez ateratzea ahalbidetzen dutenak, txartelaren beharra izan barik. Kode baten bitartez egiten da. Egia da prozesu geldoagoa dela, baina txartela ahaztuz gero, aukera ona da. Frogatu duzu inoiz?

2. ETXEKO SARRERAREN ATEA KONTROLATU ÂŤRingÂť izeneko aplikazioa erabilita, etxeko ohiko tinbrea ordezkatu dezaken sistema duzu hau. Kamera duen tinbre berria atean kokatu eta deitzen duten bakoitzean, zauden tokian zaudela, mugikorretik ikusiko duzu nor ari den zure etxeko atarian deika. Ostean zuk erabakiko duzu atea jotzen ari den horri zabaltzeko sofatik altxatzea merezi duen.

4. ETXEKO ARGIAK PIZTU ETA ITZALI Erosotasunagatik erabiliko dute batzuek, sofatik ez altxatzeko, edo segurtasunagatik beste batzuek, etxean norbait dagoenaren itxura egiteko. Bategatik zein besteagatik izan, gero eta gehiago dira etxeko argiak mugikorrari konektatuta egotea eskatzen dutenak. Badira horretarako aplikazio eta sistema jakinak. Energia aurrezteko erabiliko bagenu?

Binke! maiatza 2018 11


ANa MEZO BASARAS

Zer gara?

G

aldakaoko ikastolan urte asko eman ondoren ezagutzen nauten batzuek pentsatuko dute hezkuntzaren gainean hitz egingo dudala. Hezkuntzak beti kezkatu nau eta nire kezka gero eta handiagoa da baina, kulturaz hitz egin nahiko nuke. Kultura modu zabalean ulertuta. Sarritan teknologian egin diren aurrerapenei erreparatzen diegu, beste ezeri baino gehiago, eta aurrerapenak handiak eta interesgarriak izan dira. Baina bitartekoak baino ez dira. Kultura da gu egiten gaituena. Ez naiz ari unibertsitatera joan eta fakultatean zientzia zehatz baten gainean hartzen dugun kulturaz. Ikuspegi antropologikoago batetik ulertu gura izan dut beti kultura. Zer gara? Zerk egiten gaitu gu? Neurri batean, behintzat, daramagun bizitzeko moduak, besteak beste, darabilgun euskarak, jaten ditugun jakiak, kontsumitzen ditugun liburuak eta antzezlanak, hurrekoei eta urrunekoei erakusten diegun elkartasun mailak, indartzen ditugun kirolak,… baita munduari egiten diogun begirada motak ere. Baina, hau guztia iraganarekin lotu gurako nuke. Egunerokotasunak zentzua har dezan, azken 80 edo 90 urteetan gertatutakoaz jabetu beharko ginateke. Galdakaoko eta Larrabetzuko bizilagunok historia handia daukagu gure inguruan. Errepara diezaiogun. Beraz, zer gara?

12 maiatza 2018 Binke!

Ikasturte amaierako ekitaldiak

G

aldakaoko Udalak eta udalerriko hezkuntza-zentroek euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko jarduerak ontzen dituzte elkarlanean bai hezkuntza zentroetan bai hezkuntza zentroetatik kanpo. Horietako bat ahozkotasuna lantzeko ekintzak dira, eta guztien artetik, azpimarratzekoa dira daukaten arrakasta eta estimuagatik Gu ere bertsotan eta Arte eszenikoak.

Gu ere bertsotan Bertsozale Elkartearen gidaritzapean bertsolaritzaren lanketa ikasgelako jarduna jendaurreko egoera komunikatibo jakin bati erantzutera bideratzen da, ikasleek gelan prestatutako azken ekoizpenak jendaurrean argitara emanez. Gu ere bertsotan (amaierako ekitaldia) • Non: Torrezabal Kultur Etxea • Noiz: 2018/06/11 (astelehena), 10:00etan

Antzerki topaketa (X. edizioa) Antzerkigintza tailerra Galdakaoko eskoletan ematen da, ikasturtean zehar, eta hainbat dira saioetan lantzen diren kontzeptu eta edukiak: adierazkortasuna, mugimendua, dantza, erritmoa, sentimendua, berdintasuna, idazkera, ahoskera, euskara e.a. Duda barik pertsonaren garapen integralerako behar-beharrezko diren ezagutza eta edukiak. Galdakaoko X. antzerki topaketa • Non: Torrezabal Kultur Etxea • Noiz: 2018/06/02 (zapatua), 12:00etan eta 18:00etan / 2018/06/03 (domeka), 12:00etan

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540


Bitxikeriek Ba al zenekien eguneroko objektu batzuk ia automatikoki erabiltzen ditugun arren, ez diegula erabilera zuzen edo praktikoena ematen? OSCAR Schwarz ramos

Azukre zorroak Tabernetan eskatutako kafe eta teekin batera azukre zorrotxo luzexka bat ematen digute. Zenbatetan gertatu zaizu zorro hauek ireki eta azukre gehiago erortzea mahi gainera edarira baino? Noski, ez ditugu behar bezala zabaltzen! Normalean izkina batetik irekitzen ditugu, baina zorrotxo hauek erditik eta edariaren gainean zabaltzeko diseinatu ziren.

Egurrezko koilarak Normalean, egurrezko koilarak kuzinatzen ari garen jakiak mugitzeko erabiltzen ditugu, baina ba al zenekien beste erabilpen baliagarri bat ere badutela? Ura irakiten jartzen dugunean, maiz ura ontzitik kanpora isurtzen da. Egurrezko koilara bat ontziaren gainean jartzea da ur jario hori saihesteko modurik merke eta eraginkorrena!

Janari txinatarren edukontziak Etxean jateko janari txinatarra eskatzen baduzu, ziurrenik kartoizko kutxa karratu batean eramango dizute. Pakete hauek oso erabilgarriak dira; izan ere, alboetatik zabaldu eta plater itxura hartzeko diseinatuta daude. Gainera, janari guztia amaitu ezean, kutxa berriro eraiki eta soberan geratu dena bertan gordetzeko aukera izango duzu.

Zuku brikak Askotan edan ditugu lastotxo batekin datozen zuku brik txiki horietakoak. Baina agian ez dakizuna da brik horien alboetan dauden bi «betiletxoak» edukiontzitik askatuz gero, horiei hel diezaiekegula; era honetan, atzamarrekin kartoizko brikan egiten dugun presioa saihestu eta zuku guztia kanpora ez isurtzeko.

Ereduak

H

izkuntza ereduak aipatzen diranean alfabetoaz gomutatzen gara, zalantza barik. A, B eta D ereduak. Nik gaur beste eredu batez berba egin gura neuke. Ez dot nik asmatu, jakina, herrialde askotan dagoaneko erabiltzen baita. Eredua zein dan azaldu baino lehen nire lagun Alextxuk kontatu eustan anekdota bitxia kontatuko deutsuet. Alex urte askotan enpresa handi baterako lanean ibili da iberiar penintsulan. Egonaldi batean hortik nonbait, Alex egoten ohi zan hoteleko harreran egoan neskak berba egiteko era bitxia eukola esan eustan Alexek. Marlon Brandonek «El Padrino» filmean egiten eban modura-edo, nolabait azaltzeko. Arraroa egiten jakon Alexi berbakera hori neska gaztea izanik. Beste egonaldi batean neska harrera-egilearen neba ezagutu eban Alexek eta, kontxo, modu berean egiten eban berba. «Zer dala eta egiten dozue zuek biok berba horrela?» galdetzera ausartu zan Alex. Eta erantzuna sinplea zan oso: «Etxean gure aitak horrela egiten ebalako, eta holan ikasi genduan guk be». Gure hizkuntza eredua kanpotik etortzen dan jendeari euskaraz egitea balitz, agian, guk egiten dogun modu berean ikasiko leukie eurek be, Alexen ezagunek egin eben arrazoi berberagatik.

Binke! maiatza 2018 13


Kaiola festibala

Kaiola leiho ireki bihurtzen denean TESTUA: IXONE MUÑIZ ARANA Argazkiak: GOTZON ALM,ARAZ ETA KAIOLA

Zabala da musikaren mundua, ia muga bakoa. Horrek, gehiengoak egiten duenaren kontra, musika alorrean bide propioak hartzeko aukera ematen du, bide berezi eta bakanagoak aukeratzeko parada. Berezitasun musikal horren ordezkari argia da Galdakaon hirugarren urtez antolatuko den Kaiola musika jaialdia: bitxia, partikularra, ezberdina.

E

der edo itsusi, zein begik ikusi» dio esapideak. Eta bai, hala da. Ia bizitzako alor guztiekin bezala, musikarekin ere gauza bera gertatzen da: gustu adina musika estilo daude. Nahiz eta musika munduan ere, bakoitzak bere gustu eta bideak aukeratzea zilegi den oso, aitortu beharra dago modan ez dagoenak beti duela xarma berezi bat, bereizgarritasun puntu bat, kutsu misteriotsu erakargarri bat. Musikaren esparruan, zerbait bada azken hitz guzti horiek bakar baten biltzen dituena, hori Galdakaon, maiatzaren 26an, hirugarren aldiz antolatuko den Kaiola musika festibala da. Ainhoa Agirregoikoa kultura zinegotziaren hitzetan, musikari begira aukera gehiago eskaintzea helburu duen jaialdi honek «delicatessen musikala» da opatzen diguna, eta aldi berean, «adimena zabaltzeko aukera». Sarrerak 10 euroan eskuratu daitezke, eta aukera paregabea izango da musika ezberdin eta esperimentalaren zaleentzat ez ezik, esperientzia berriekin ausartzen direnentzat ere.

14 maiatza 2018 Binke!

Egitasmo musikal honen sortzaile eta arduradun den Aritza Landaluze galdakoztarrak pozarren emango lieke ongi etorria musika estilo ezberdin eta bakan horietaz gozatu eta dastatzeko prest dauden herritarrei. Izan ere, iazko edizioa bereziki arrakastatsua izan zela aitortzen du, eta bertaratuengan motibazio eta gogo handiak nabari zirela. Aurten gauza bera errepikatzeko gogoz dago Landaluze. Gogoz eta itxaropenez.

Izena bera. Musikan orokorrean, baina batez ere estilo esperimentalean zaletua den Aritzak aspalditik zeukan horrelako jaialdi bat antolatzeko gogoa. Askotan joan izan da kanpoko festibaletara, baina horrelako zerbait bere herrian antolatzeko irrika bizia zuen. Hortaz, Galdakaon musika mugimendu falta sumaturik eta inguruan antzeko festibalik ez zegoela ikusirik, Kaiola antolatzeari ekin zion. Zerbait berezia da Kaiolak proposatzen duena, musika bitxi eta partikularraz gozatzeko aukera. Badira Bartzelona edo Madril inguruan horrelako musika eskaintzen dituzten kontzertuak, baina festibalak asko ez direla dio Aritzak: «Jendea modan dagoenarekin mugitzen da, eta festibal erraldoietara arazorik gabe joaten da kriston dirutza ordainduz». Kaiolak, ordea, beste bide edo kontzeptu bat daukala utzi nahi du argi galdakoztarrak. Baina, zergatik Kaiola? Lau pareten artean eta giltzapean ikustekoa al da festibal hau? Publiko itxi eta bakarti bati zuzendua al dago? Ez, inolaz ere. Guztiz kontrakoa: kutsu kritiko sakona duen kontzeptu metaforiko aproposa iruditu zitzaion Landaluzeri, askatasunaren aldeko oihu argi bat, hainbat gai barnebiltzen dituen kontzeptu zabala: «Zabala musika esperimentala bezalaxe, mugarik gabekoa», argitzen du Aritzak. Berezia bai, berria ez. Esan dugu jada Kaiola festibalak eskaintzen duena ez dela edozein musika mota; edozein lokaletan eta edozein asteburutan aurkituko duzun musika. Baina


Sortzailea ezta musika berria ere. Izan ere, eta sortzailearen hitzetan, Kaiolak eskaintzen duen musika ezberdin eta esperimentala —edo inprobisaziorako bide ematen duena—, aspalditik egiten da, «Afrika edo Asiako tribuetan egiten zuten musika bikaina bezala, edo musika klasikoa bezala». Horregatik harritu egiten da musika «alternatiboa» dela entzuten duenean. «Alternatiboa, zeri?». Musika horiei buruz euren ikuspuntu xumea besterik eskaintzen ez dutela dio galdakoztarrak. Kaiola festibalak eskaintzen duen musika berezi eta esperimentalaz ari garela, ezin uka aurtengo gonbidatuek betebetean egiten dutela bat ideia horrekin. Izan ere, Landaluzek dioenez, «Talde bikainak eta oso pertsonalak» dira Torrezabaleko oholtzara igoko direnak. Bikain eta pertsonalak eurek, eta zortedunak bertaratuak, talde horietako batzuen urteko kontzertu bakarra izango baita Galdakaon emango dutena. Ohorea entzulearentzat, beraz. Batzuk urrunagotik eta beste batzuk gertuagotik etorrita ere, denek eskaintza paretsua: musika ezberdina, zuzena, bisuala, latza… Eta Aritzak berak aitortzen duenez, askori beharbada lehenago inoiz bizi izan ez dituen sentsazioak sorraraziko dizkiona. «Talde hauek normalean ez dituzte bi kontzertu berdin egiten, eta horregatik izango da bitxia egun

horretan gertatuko dena», dio galdakoztarrak, gaineratuz, dena misteriotsu izate horrek egingo duela «gaua benetan berezia izatea».

Harreman zuzena. Neu-

Aritza Landaluze Perez da (1975, Galdakao) Kaiola festibalaren sortzaile eta antolatzailea, Galdakaoko Udalaren babesarekin. Lanbide Heziketako ikasketa bi ditu eta futbolari ohitzat hartzen du bere burua. Egun bere kasa ari da hainbat proiektutan lanean eta bereziki musikari eskaintzen dizkio lan zein aisialdiko ordurik gehienak. Alor honetan, eredu ditu John Coltrane, Slayer, Boredoms edo Diamanda Galas neurriko musikariak.

rri eta berezitasun honetako jaialdi bat antolatzea ez da ez lan erraza izango, ez. Batez ere, Euskal Herrikoak ez ezik, beste hainbat herrialdetako musikariak ere direlako Kaiola festibalean parte hartzen dutenak. Horri gehitu behar zaio, gainera, batzuetan —aurten, kasu—, talde horietako kide guztiak ez direla herrialde berean bizi, eta horrek zaildu egiten duela taldea bere osotasunean elkartu ahal izatea. Halere, eta «oztopoak oztopo», Aritza aise moldatu izan da hiru edizioetan parte hartzeko prestutasuna erakutsi eta jaialdiaren berezitasunaren neurrira eginiko taldeak topatzeko. Festibalaren arduradunaren hitzetan, musikari batzuekin urteak daramatza harremanetan; bai atzerrikoekin, baita

Binke! maiatza 2018 15


Euskal Herrikoekin ere: «Mundua handia bada ere, hau mikromundu bat dela esango nuke», azaltzen du. Gainera, Aritzak berak, ahal den neurrian behintzat, taldeekin kontaktu zuzena izatea nahiago du, hau da, musikariekin jartzea zuzenean harremanetan, manager edo bitartekaririk gabe. Era honetan musikariekin lortzen den feedbacka ezberdina eta ezin hobea dela arrazoitzen du Landaluzek. Ziur orain arte askok galdegingo zeniotela zuen buruari ea nola lortzen diren horrelako jaialdi baterako kontaktuak, edo ia nolakoa den talde gonbidatuekin izaten den harremana. Orain erantzuna jakinda, lan neketsua eta zinez zaila dela pentsatuko duzue. Aritzak, ordea, normalean erraz egiten duela dio, berak kontaktua izan ezean, beste musikaren baten bitartez lortzen baititu kontaktuok. Halaber, egun dauden plataforma eta sare sozialen laguntzaz norbait aurkitzea erraza dela gaineratzen du galdakoztarrak. Halere… ez da izango ba, lan makala!

Luxuzko protagonistak. Aurtengo protagonistetako batzuekin duela urte asko du harremana Aritzak eta, hortaz, ez da zaila izan eurekin harreman zuzena izatea. Jakin badakigu Euskal Herritik zein atzerritik datozen taldeak izango ditugula aurten ikus eta entzungai hurrengo asteko larunbatean. Askok honezkero izango duzue talde berezi eta ezberdin horien berri, baina agian ez dakizuena da zerk egiten dituen talde hauek berezi. Erresuma Batutik helduko dira Galdakora Volcano The Bear eta Vibracathedral Orchestra taldeak, biak Ingalaterrako underground musikaren erreferenteak, eta folk, jazz, inprobisazio, rock esperimental eta antzerkiaren eragina dutenak. Lehenengoak, egun herrialde berean bizi ez diren taldekideez osatuta dagoena, zuzeneko espektakulu berezi, kaotiko eta adrenalinaz beteak eskaintzen ditu, instrumentu asko eta antzezpen liluragarriz lagunduta. Urteotan jarraitu izan dute diskoak kaleratzen, baina urte bi dira zuzenean jotzen ez dutela, Galdakaokoa izanik euren aurtengo kontzertu bakarra. Vibracathedral Orchestra talde britainiarra ere zaila izaten da zuzenean ikustea, Manchester inguruan edo Europako festibalen batean ez bada. Bestalde, tandem berezia osatzen dute Japon eta New Yorketik datozen Otomo Yoshihide eta Chris Pitsiokos musikariek. Denbora gutxi da Japonian erreferente den musikariaren eta saxofonista estatubatuar gaztearen arteko duo hau sortu dela. Orain, Europatik tour txiki bat egiten ari dira, eta Galdakao izango da euren geldiuneetako bat. Euskal Herriko taldeei dagokienez, bi dira Kaiola festibalaren hirugarren edizioan arituko direnak: bata, Borrokan talde beratarra, 90. hamarkadan jaioa eta aniztasun handiko ondare erabat desberdina sortu duena; eta bestea, Andoaingo Inoren Ero Ni taldea, Bap taldeko kide ohiek osatzen dutena, kantu landuz eta «elite zorrotzentzako» musikaz betea. Luxu berezi eta bitxia da bost talde hauek egun bakar batean Galdakaon bildu ahal izatea. Eta maiatzaren 26a horrelakoa bihurtzea du helburu Kaiolak: berezi eta bitxia. Funtsean, luxu berezi eta bitxia, musikaren mundua bera den bezalakoxea. • 16 maiatza 2018 Binke!


Kaiola festibala

Taldeak Goian ezkerrean. Volcano the Bear talde estatu batuarra. Goian eskuman. Inoren Ero Ni talde andoaindarra. Eskuinean. Vibracathedral Orchestra talde estatu batuarra. Behean. Borrokan taldea, Berakoa. Behean ezkerrean. Japon eta New Yorketik duo formatuan datozen Otomo Yoshihide musikaria eta Chris Pitsiokos saxofonista.

Binke! maiatza 2018 17


Enbaxadoreak

oztarra

lonako galdak Ana San Jose Cortajarena Bartze

a-Lapurdi ingurukoa. Sortzez: Galdakaokoa, Kurtze alunian, duela sei urtetik, Gaur egun: Bartzelonan, Kat eman baditu ere. tartean urte bi Estocolmon Jaiotza urtea: 1988. u entziatua da EHUn eta disein Ikasketak: Arte Ederretan liz grafikoan masterra. kontu, ative Designer ari da, bere Zertan dabil: Freelance Cre nen pai kan ing ket resentzat mar mundu mailako denda eta enp . ten diseinu grafikoak egi

Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Mundua deskubritzeko gogoek eraman ninduten etxetik kanpo. Eta ordutik horrela nabil, batetik bestera, gelditu ezin! Orain sei urte iritsi nintzen Bartzelonara, baina tartean —pasa den urte arte— Estocolmon eman ditut bi urte. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Zure kontu bizitzeak, etxetik kanpo eta ni bizi naizen moduan —autonomo edo «freelance»— bizimodua askoz modu frenetikoagoan bizitzera eramaten zaitu. Aldaketen artean, hori azpimarratuko nuke. Zer du zure oraingo herriak, Galdakaok ez duena? Eta alderantziz? Bartzelonak, orain bizi naizen hiriak, askoz eskaintza gehiago ditu, bai lan zein aisialdi arlotik, normala den bezala. Baina egia da norberaren sustraiek beti jarraituko dutela galdakoztarrak izaten, eta hori ez nuke munduko beste edozein lekurengatik aldatuko! Harro nago galdakoztarra izateaz! Zeren falta sumatzen duzu han? Nire Galdakaoko etxetik mendia ikusten da, eta natura bera gertuagotik sentitu daiteke han. Hori hemen ezinezkoa da. Nahiz eta, pentsatzen jarrita, euskal gastronomia zoragarriaren falta baino handiagorik ez dago. Ze ondo jaten dugun guk han... Zer gomendatuko zenioke katalan bati, Galdakaon egiteko? Galdakaon bizi nintzenean, ikaragarri gozatzen nuen egun eguzkitsuetan Arantzilera joaten, nire txakurrarekin. Horixe bera egitea gomendatuko nioke edozeini. Eta zelan ez, mendi ingurutik bueltatxoa egin ostean, Andra Mari jatetxera joan 18 maiatza 2018 Binke!

eta bertan norbere buruari omenalditxoa egitea proposatuko nioke. Hango bistak zoratzeko modukoak dira, eta bikain bazkalduko lukete tradizio eta kulturaz inguraturik. Zer hoberi han egiteko baino? Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Azken finean, beti gure janari eta edarien inguruan berba egiten amaitzen dugu. Euskaldunon altxorrik ederrena dela uste dut. Zer dakite gure herriaz? Galdakaok izan dezakeen korrespontsalik onena izaten saiatzen naiz, eta nire inguruko askok inoiz bisitatu ez badute ere, beti saiatzen naiz erakusten galdakoztarrak onenak garela! Baina zer dakiten gure herriaz.... askok entzun barik izango zuten akaso Galdakao izena! Zer zenekien zuk hangoaz? Gertuko hiri bat bada ere, ez nuen askorik ezagutzen Bartzelonaren inguruan, eta dagoeneko batzuk nire ohituratzat ere hartu ditut: ogia tomatearekin jatearen tradizioa, esaterako. Bartzelonako eta Kataluniako historia eta kulturak ere edertasun handiak gordetzen ditu. Horixe behin hemen egonda ikasten eta barneratzen hasi nintzen. Eta gaur egun ez nekizkien gauza asko nik ere egiten ditut. Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Momentuz oso zoriontsua naiz Bartzelonan, kanpoan egon bai, baina familia sarri bisitatzeko aukera ematen didalako. Nire asmoa formazioa jasotzen eta lan munduan hazten jarraitzea da; zergatik ez, hemendik urte batzuetara berriz Galdakaora bueltatu eta garai berri bati ekiteko. •


Osasuntsu Sarna kasuak gora

S

arna, edo escabiosia izenez ere ezagutzen den gaixotasuna, azaleko gaitz bat da. Asko bidaiatzen duten pertsonek jasaten dutela esaten bada ere, gaixotasun honen eragile den parasitoa mundu osotik zehar dago zabaldurik. Beraz, ez da arraroa gure inguruan ere sarna kasuak aurkitzea. Are gehiago, Katalunian bertan, esaterako, azken zortzi urteetan sarna-agerraldiak hamabost aldiz hazi dira.

Zelan kutsatzen da? Sarna azkura handiak eragiten dituen gaitz oso kutsakorra da. Azkura horiek gauetan areagotzen dira, eta bero egiten duenean okerragoa izatean da. Gaixotasuna akaro batek eragiten du, baina parasito horrek ez du saltorik egiten, ezta hegan ere. Hortaz, sarna duen pertsona baten azala luzaroan ukitzean edo haren arropak, izarak, eskupainuak edota bestelako jantziak ukitzean kutsatzen da. Osasun-zerbitzuek diotenez, bi eta sei aste igaro daitezke pertsona ukitu eta sintomak agertu arte.

Zer egin behar da? Gaixotasuna sendatzeko tratamendua ez da oso konplexua, eta hauek dira Osakidetzak egiten dituen gomendioak: • Medikuarenera joan diagnostikoa egiaztatzeko. Ohiko tratamendua permetrina (%5) duen krema bat gauez ematea da. Krema eman aurretik, komenigarria da dutxa bat hartzea. Ondoren, kremaren geruza fin bat eman behar da lepoaren oinarritik hasita oinazpiraino, batez ere, tolesduretan, hatzen artean eta azazkalen azpian). Biharamunean berriro dutxatu. • Astebete igaro ondoren, tratamendua errepikatu. • Garrantzitsua da jakitea gaixotasun oso kutsakorra izanik, agian etxeko guztiek behar izatea tratamendua.

Aholku gehiago • Ez hartu botikarik zure kabuz. • Permetrinak narritadura eragin dezake larruazalean, erabili eta hiru eta lau aste igaro arte ere, baina krema hidratatzailea erabiliz hobetzen da. Denboraldi hori pasata azkurak jarraitzen badu , joan berriz medikuarenera. • Azazkalak moztu eta ez ibili hazka egiten. • Zure larrua ukitu duen arropa guztia 60°C-tik gorako tenperaturaz garbitu. Janzkiren bat garbitu ezin baduzu, sartu poltsa itxi batean 3 egunez gutxienez. • Komenigarria da xurgagailua sofetatik, alfonbretatik eta abarretik pasatzea.

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Burubihotza

G

ure gorputza, anatomikoa izanik, sinismen eta kultura ezbardinen eraginez, sinbologiaz beterik etorri jaku historian zehar. Atal bi aipatuko doguz: burua eta bihotza. Aristotelesentzat, gizakiaren adimen eta sentimentuak bihotzean egozan eta osteko askok be holan pentsatu izan dau. Hizkuntza, bizitzaren ispilua danez, berba bakoitzaren azterketa diakronikoak, jatorrira eroango gaitu. Kasurako, latineko, «cor + dare (dar el corazón) > cordere > cerdere > credere > creer» bilakatu da gazteleraz. Gazteleraz, berba asko daukaguz bihotzagaz lotuta, esaterako: «corazonada, descorazonado, manos al corazón», etab. Dirudienez, sentimentuak bihotzean dagoz. Kultura honek eragina izan dau euskal munduan be, eta badaukaguz bihotzari begirako berbak, esaterako: «bihozbera, bihozgogor, bihozkada», etab. Baina euskal kultura zaharrera bagoaz, guk euskaldunok, bihotza barik burua erabili dogu erreferente legez. Adibidez: «norbere buruari esan; burua bota; burua erabili; burua sorbalda gainean; eskuak burura eroan»; etab. Eta guzti hau borobiltzeko aiko esaera zahar hau: «Zeinbat buru, hainbat aburu».

Binke! maiatza 2018 19


BERBALAGUN

Berbalagunak sagardotegira joan ziren 21ean

UDALA

GOTZON ALMARAZ

Beste urte batez Basauri eta Galdakaoko Berbalagunek, AEK-ko hainbat ikaslerekin batera, Andoaingo sagardotegi batera egin zuten irteera. Egunpasa ibiltzeko antolatu zuten egitaraua ÂŤinoiz baino oparoagoaÂť izan dela adierazi zuten Berbalagunek, tartean dastaketa, sagardoaren inguruko azalpenak eta Fredi Paia eta Arkaitz Estiballesen bertsoak izan zituztela.

Memoriaren Plaza Galdakaon

Dispertsio ondorioak osasunean

Ibon Uribe alkateak eta Aintzane Ezenarro Gogoraren zuzendariak Mugurun kokatutako Memoriaren Plaza erakusketaren ekimena aurkeztu zuten (ikus 7. orrialdea).

Etxeratek dispertsioak presoen senideengan sortzen dituen osasun arazoak azaldu gura izan zituen Galdakaon, osasungintzako profesionalen ahotatik.

20 maiatza 2018 Binke!


ADISKIDE

Herri irisgarriagoa egitea xede Bizkaiko Ezinduen Federazio Koordinakundeak «Irisgarriak gara» kanpaina aurkeztu zuen, herriko pertsona guztien irisgarritasunari buruzko praktika onak ebaluatzeko. Ikerketaren emaitzak ekainaren 7an aurkeztuko dituzte.

AITZOL ZAMALLOA

IRAKURKETA TALDEA

Lau eta erdiko Bizkaiko txapelketan txapelduna izan da Jon Legorburu galdakoztarra, Derion jokatu zen finalean Aurtenetxeri 22 eta 11 emaitzarekin gailendu ostean.

BINKE

Jon Legorburu Bizkaiko txapeldun

Josi Basterretxea gonbidatu

Giro paregabea Gazte Egunean

Galdakaoko irakurketa taldeak Josi Basterretxea idazle galdakoztarra izan zuen gonbidatu apirilaren 23ko solasaldian, «Begoñaren itzalpean» liburuaren harira.

Maiatzaren 5ean Galdakaoko Gazte Eguneko aurtengo edizioa ospatu zuten herriko bostehun gazte parte hartzailek baino gehiago. Irudian, jokoetako une bat.

Binke! maiatza 2018 21


Usansolo jaietan

UDALA

BINKE

Argazkiak: EIDER ETXEZARRAGA

22 maiatza 2018 Binke!


publierreportajea

TXORIERRI POLITEKNIKA IKASTEGIA

Mekanizazio Birtuala: Pieza konplexuak doitasun handiz mekanizatzea Politeknika Ikastegia Txorierri murgilduta dago gure inguruneko industriak bizi dituen aldaketa teknologikoetan. Gaur egun, mekanizazio-prozesuak guztiz informatizatuta daude eta konplexutasun handiko piezak erabateko doitasunez mekanizatzea ahalbidetzen diguten programa informatikoen bidez kudeatzen dira.

G

aur egun, badira zenbait aplikazio mekanizazioaren birtualizaziorako. Horietako batzuek fabrikazioaren mugimenduak simulatu baino ez dute egiten; beste batzuk, berriz, konplexuagoak dira eta denbora-tarteak eta erreminten iraupena optimizatzea ahalbidetzen dute, eta, gainera, piezaren azalerako akabera antzematea ahalbidetzen dute, erabilitako mekanizazio-estrategiaren arabera. Simulazio horien analisiak bidea ematen du prozesuak optimizatzeko eta hobetzeko. Hobekuntza hori lortzen da prozesuaren parametroak aldatuz eta simulazioa berriro eginez; hala, errepikapenen bidez, prozesua perfekzionatzea lortzen dugu, errakuntzak saihestuz eta denbora zein kostuak murriztuz. Prestakuntzaren ikuspuntutik, birtualizazioak ahalbidetuko luke egindako programazioari buruzko kalitate handiko analisi bat eskaintzea ikasleei (kontrolak dibertsifikatuz), balizko errakuntzak minimizatuz eta autonomia eta segurtasuna bultzatuz. Horretarako, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren mende dagoen TKNIKA erakundeak (LHaren Ikerketarako Zentroak)

Politeknika Ikastegia Txorierri aukeratu du. Sailburuordetzak gure ikastetxeko irakasle bat liberatu du teknologia berri horiek ikasteko, beharrezkoa den dokumentazioa prestatu dezan eta beste ikastetxe batzuetako irakasleak prestatu ditzan.

Proiektuak honako atal hauek ditu:

www.txorierri.net

1. Softwarea aukeratzea. 2. Prestakuntza eta ezarpena. 3. Garapena. 4. Lan-prozedurak eta material didaktikoa sortzea.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ikastetxea

Hemen

prestakuntzak lana dakar berarekin

ATEAK IREKITZEKO EGUNA Ekainaren 7a (18:30ean)

Zatoz gure tailerrak eta laborategiak ezagutzera

ZIENTZIA BATXILERGOA Untzaga Ibaia Kalea,1 · Tel.: 94 403 40 60 · info@txorierri.net Eusko Jaurlaritzak diruz-lagundutako Ikastetxea

HEZKUNTZA SAILA

Bizkaian urrezko Q eskuratu duen lehenengo LHko ikastegia Kudeaketaren Kalitatearentzako Euskal Saria

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

LHko HEZIKETA ZIKLOAK FABRIKAZIO MEKANIKOA • Mekanizazioko Teknikaria Erdiko Maila (2.000 o.) • Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria Goiko Maila (2.000 o.) • Produkzioaren Programazioko Goi-mailakoTeknikaria Goiko Maila (2.000 o.) SEGURTASUNA ETA INGURUMENA • Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko Goi-mailako Teknikaria Goiko Maila (2.000 o.)

ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA • Automatizazio eta Industria Robotikako Goimailako Teknikaria Goiko Maila (2.000 o.) • Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako Goimailako Teknikaria Goiko Maila (2.000 o.) MERKATARITZA ETA MARKETINA • Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko Binke! maiatza Goi-mailako Teknikaria Goiko Maila (2.000 2018 o.) 23


Gure Esku Dago

Badator ekainaren 10eko giza-katea! TESTUA: jon gomez garai

Etorkizun demokratikoaren bidea elkarrekin, elkarri eskua emanda egiten dela argi erakutsi du Gure Esku Dago ekimenak. Horrela ba, ÂŤetorkizuna elkarrekin eraikitzeko borondatea, mugak eta oztopoak gainditzeko nahia eta urrutira iristeko gogoaÂť erakutsi nahi du proiektu anitz honek datorren ekainaren 10eko giza-katean; inoiz Euskal Herrian egin den mobilizaziorik handienean. Galdakaotik igarotzen diren kilometroen banaketa: 104 km Lemoa, Bedia

105 km Lezama, Zamudio

106 km Larrabetzu

107 km Loiu, Derio, Sondika

108 km Usansolo

109-110-111 km Galdakao

Bermeo, Busturi, Mundaka – Sukarrieta

112 km

113 km Bermeo

104

107

112 111

108 110

24 maiatza 2018 Binke!

109


E

kainaren 10ekoa beraz erronka handia izango da: 201,9 kilometroko giza-katea, Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko Legebiltzarrean amaituko dena —«politikagintzari herritarren nahia helarazi eta gure eskubideen alde martxan jartzeko deia egiteko». Etenik gabeko kate bat izango da: erabakitzeko arrazoien katea. Aurreko giza-katean, 2014koan, galdakoztar eta usansolotarrek Ezkio-Itxasora joan behar izan bazuten ere —herri handietakoak herri txikietara joan behar baitzuten—, oraingoan herri eta hiri handiak bete gura dira —oihartzun handiagoa emateko— eta hortaz, Galdakaotik ez du mugitu beharko parte-hartzaileak. Hamar kilometro Galdakaotik egingo ditu gizakateak. Usansolok 108. kilometroa beteko du, Urgoiti eta Olabarri parean, eta bertako batzordeak Binkeri adierazi dionez, Usansolotik oinez joateko asmoa dute. Galdakoztarrek berriz 109, 110 eta 111 kilometroak bete behar izango dituzte. Eta herritik pasako diren gainontzeko tarteak beste herri batzuetatik etorritakoek beteko dituzte, nahiz eta hauen antolaketa ere batzorde galdakoztarrak egin beharko duen.

Ekainaren 10a ate joka Galdakaoko Gure Esku Dagoren batzordetik Binkeri azaldu diotenez, kilometro bat baino gehiago betetzeko adina jende saretu da dagoeneko, «baina azkeneko bultzada falta zaigu gure hiru kilometroak betetzera heltzeko», horregatik izena ematera lehenbailehen animatzeko dei egin diete herritarrei. Izen-emateak erraztu eta informazioa banatzen jarraitzeko, Gure Esku Dagok herrian astero —ostiral, larunbat eta igandeetan— mahaiak jartzen jarraituko du, baita herrian egingo diren ekitaldi guztietan ere presentzia izango du: Gazte Egunean edo Bekeako jaietan izan zen, eta Mugarriz Mugarri ibilaldian, Klik Egunean edo Mozoilo Egunean ere mahaiak izango dira. Gainera, presentzia «ibiltariaz» gain, lokal berria zabaldu dute. Lokala Bilbo kaleko arkupeetan dago, Udaleko Esan bulegoaren eta On Kafe tabernaren artean. Bertan saretzeko eta kamisetak, biserak, boltsak, margoak… erosteko aukera izango da ondorengo ordutegian: Ostegun eta larunbat goizetan: 11:00 – 13:00. Astelehenetik ostiralera, arratsaldero: 18:00 – 20:00. Gerturatu ezin denak, harremanetarako bidea: galdakao@gureeskudago.eus

Laguntzaileen beharra Galdakaotik pasako diren kilometro guztiak antolatzea ez da lan erraza izango. Horrela ba, galdakoztarrek bete beharreko hiru kilometroetan laguntzaile hauek behar dira, kilometro bakoitzeko: arduradun orokor bat, berrehun metroko bost laguntzaile, trafikoa bideratzeko lau eta koordinazio kontuetarako beste hiru. Beraz, kilometro bakoitzean 500 herritar eta 13-14 laguntzaile beharko dira. Guztira, Galdakaok bete beharreko hiru kilometroetan 1.540 herritarren parte-hartzea beharko da. Usansolok kilometro bakarra bete beharko duenez, 500 pertsona eta 14 laguntzaile inguru beharko ditu. Baina Usansoloren kilometroa eta Galdakaoren hiruez aparte, bertatik tarte gehiago pasako direnez eta hauen antolaketa herri hartzaileari ere dagokionez, 80 galdakoztar inguru beharko dira beste kilometroetan aparkalekuko arduradun, trafiko edo koordinazio laguntzaile aritzeko. Guzti horretarako, berebizikoa da giza-katean parte hartzeko Gure Esku Dagon saretzea —izena ematea—. Saretzerako orduan, 5€ren truke zapia jasoko du parte-hartzaile bakoitzak, zapian norberaren erabakitzearen aldeko arrazoia bertan idatzi eta giza-katea lotzen laguntzeko.

Giza-kateko ordutegia Ekainak 10, igandea 09:00 Kilometro arduradun eta laguntzaile guztiak dagokien kilometroetan antolatu. 10:00 Parte-hartzaileak giza-kateko kilometroetara iritsi. 11:30 Giza-katea antolatu. 12:00 Giza-katearen hasiera txalaparta, adar, kanpai ala bozina deiez adierazita. 12:00 – 12:30 Giza-kateari eutsi. Grabaketa egingo da. Gozatu une historikoaz! 12:30 Giza-katearen bukaera seinalea entzun. 13:00 Denok Bilbora, Alde Zaharrean giro ezin hobea egongo da eta!

106

105

104

Binke! Binke! maiatza maiatza 2018 2018 25 25


Kantu Kolore proiektua

«Gure proiektu didaktikoa eskola askotara heltzea espero dogu» Kantu Kolore proiektua osatzen duten zazpi kideetatik lau galdakoztarrak dira —Saioa Fernandez, Sandra Gallardo, Mikel Leibar eta Maitane Xalbador—. Gainerako hiru musikariak Donostia, Eibar eta Galdamesekoak dira. Orain arte, Aiora Etxebarria ere izan da proiektu didaktiko honen parte. Saio eta abesti propioen bidez gai hezitzaileak lantzea dute helburu. Nola sortu zen Kantu Kolore egitasmoa? Orain urte bi sortu zan taldea. Hasiera batean gure egitasmoa Haur Erromeria egitea zan; herriz herri, zuzeneko musika eskaintzea euskara hutsean. Gu ezagutzera emoteko asmoagaz, gure lehenengo kantu didaktikoa sortu genduan. Eta orduantxe bururatu jakun honetan sakondu eta haurrentzako beste hainbat kantu prestatzea. Kantu eta musikaren bidez helburu pedagogikoak landu daitezkeela erakutsi nahi duzue... Bai, hala da, horretarako laster eskuartean izango dogun diska honetan 11 abesti didaktiko prestatu doguz. Zehatz-mehatz, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako kantu bana prestatu doguz, adin bakotzaren ezaugarriak kontutan hartuta. Zuhaitzak, dinosauroak, hilabeteak, transexualitatea… asko dira gure kantetan lantzen doguzan gaiak. Jazarpena edo aniztasuna izan dira, esaterako, Gan26 maiatza 2018 Binke!

Kantu Kolore filmaren estreinaldia Maiatzak 23, asteazkena, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxean

dasegiko ikasleekin grabatutako Nire Gorputza kantaren gaiak. Zenbateko garrantzia dute koloreek zuen proiektu honetan? Gure jatorria izan da. «Zazpi kolore» izan zan gure lehenengo kanta; ostadarraren koloreak lantzeko egin genduana. Ilusio eta esperantza handiz egindako abestia da. Gainera, gu zazpi ginan, ostadarra bezalaxe, eta bakotzari kolore bat egokitu jakun, gu geu ostadar bihurtu ginalarik. Eman dituzue dagoneko kontzertuak, eta beste hainbat daude etortzear. Nolako sentsazioak bizi dituzue kontzertuotan? Zuzeneko emonaldiak zoragarriak dira, haurren aurpegiak ikustea besterik ez dago, ilusioz beteta dagoz. Hunkigarriena guk sortutako kantak abesten dabezanean izaten da… aurrera egiteko izugarrizko energia emoten dau horrek! Erromeriez gain, oraingoan film batekin animatuko zarete... Zertan datza proiektu hau? Lehen aipatutako 11 kanta didaktikoekaz istorio bat sortu dogu, kanta batetik bestera lotura txiki bat eginez. Hori bera izango da filma: kanta guzti horiekaz sortutako istorioa. Ilusio handiz burututako proiektua da, beraz, eskola askotara heltzea eta danon gustukoa izatea espero dogu. Torrezabalen aurkeztuko duzue proiektua maiatzaren amaieran. Zerbait gehiago aurreratu dezakezue? Bai, hala da, maiatzaren 23an 11:00etan proiektua azalduko dogu eta gero, arrastiko 19:00etan filma ikusi ahal izango dogu Torrezabalen. Sarrerak doan izango dira eta bertan gure proiektua eskuragarri egongo da, gura dauanarentzat.


Binke! maiatza 2018 27


Irakurle txokoa Antzerkia Maiatzak 19, zapatua Elirale

Oa-huetak Ordua: 18:30 Sarrerak: 6-4,5 €

Maiatzak 21, astelehena «Goldsmithen ikaslea» liburua (Joxean Agirre) 18:30 Topa taberna

Jailadia Maiatzak 26, zapatua III. Kaiola festibala 21:00 Torrezabal Kultur Etxea

Ekimenak Galdakaoko VII. Oroimen astea Maiatzak 14-20 Memoriaren Plaza Astelehen-bariku: 9:00-15:00 eta 16:00-20:00 Zapatu eta domeka: 10:00-20:00 Muguru kalean

Maiatzak 14-18 Emakumea eta gerra 18:30-20:30 Gandasegiko eskola Galdakao Gogora Elkartea

Maiatzak 19, zapatua Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua. Ibilaldia 9:00 Udaletxean Galdakao Gogora Elkartea

Jaiak Maiatzak 11-20 Bekeako Jaiak

Maiatzak 20, domeka 13:00 Lasai eguna – Txakoli eguna 13:00 Eskerrak laguntzaileei. Txakoli dastaketa

Maiatzak 25-27

Olabarrietako Jaiak

Hitzaldiak

Orreaga taldea

Ekainak 5, martitzena «Iruña-Veleia, gezurra ala egia?» (Juan Martin Elexpuru) 19:00 Torrezabal Kultur Etxea

Ekainak 7, eguena «Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik» liburuaren aurkezpena (Oskar Arantzabal) 19:00 Torrezabal Kultur Etxea

Ekainak 12, martitzena «Lurraldea eta Herria» saiakeraren aurkezpena 19:00 Torrezabal Kultur Etxea

Euskaraldiaren aurkezpena Maiatzak 30, eguaztena 18:30 Udaletxeko areto nagusian 28 maiatza 2018 Binke!

Mendia Maiatzak 20, domeka Otzamendi (1.256 m.) Burtotza MT


Maiatzak 19, zapatua Klik Eguna Galdakao Kantari, Andra Mari dantza taldea, puzgarriak, musika eta giza-katerako saretze masiboa. Kurtzea plazan eta Iturrondon

Maiatzak 24, eguena «Zergatik erabaki?» (Juan Jose Ibarretxe) Hitzaldia 19:00 Torrezabal Kultur Etxea

Ekainak 8, barikua Trikibertso-saretze eguna. Bertsolariak eta musikariak.

Argitaratzailea: AITU elkartea Koordinazioa: Jon Gomez Garai Erredakzioa: Ixone Muñiz Arana eta Jon Gomez Garai Diseinua eta maketazioa: Artefakto Argazkilariak: Gotzon Almaraz, Ander Arrieta, Inocencio Goikuria,Julio Legarretaetxebarria, Jabi Rojo Ilustratzaileak: Eider Eibar eta Irrimarra Inprenta: BEPSA Banaketa: Egunon Lantegi Batuak eta Correos Hileko ale kopurua: 14.000 Lege Gordailua: BI-41-2016 ISNN: 2444-9385 Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik

19:00 Iturrondotik

Ekainak 10, domeka 12:00 Giza-katea

Helbide orokorra: infobinke@gmail.com Publizitatea: publibinke@gmail.com

Maiatzak 26, zapatua Castillo de Atxer (2.384 m.) – Pico Estreviella (2.324 m.) Ganguren MT

Ekainak 2, zapatua IV-V. Etapa Iruña-Maule. Leire-Burgi / Burgi-Izaba Ganguren MT

Ekainak 3, domeka XVI. Usansoloko Bira Burtotza MT

Ekainak 10, domeka Valdecebollas (2.143 m.) Montaña Palentina Ganguren MT

Kirola Maiatzak 19, zapatua VIII. Mugarriz Mugarri ibilaldia Ganguren MT

Ekainak 3, domeka Usansoloko III. Lasterketa Herrikoia Binke! maiatza 2018 29


Loreekin batera, tximeletak ere hurbildu dira udaberrian. Aurkitu lorategian ezkutatzen diren 12 tximeleta!

Non jarriko dut landarea ureztatu dadin?

30 maiatza 2018 Binke!


Ea barazki guztien izenak aurkitzen dituzun!

Batutako azenario guztietatik bi baino ez dira berdinak. Zeintzuk?

Binke! maiatza 2018 31


Binke! 27  
Binke! 27  
Advertisement