BINKE 075 Urria 2022

Page 1

airekontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

75. zenbakia • 2022ko urria
EUKENE
ELORRIAGA AIRE-KONTROLATZAILEA «Europako

«Aena enpresaren pribatizazioa disimulatzeko egin zuten gure kontra»

Baimen eta neurri bereziak pasa ostean lortu dugu Bilboko aireportuko kontrol-dorrean sartzea, bertan lan egiten baitu Eukene Elorriaga galdakoztarrak. Gauza asko ditugu berarekin berba egiteko: airekontrolatzaileen grebak, Espainian erabiltzen ez diren aireportuak, bizitako pasarte gogorrak, aireportuko haizeak, Aenaren pribatizazioa... dorrera igo eta irribarretsu hartu gaitu Elorriagak.

Pandemiaren ostean berreskuratu al da aire-trafikoa? Oraindik ez da guztiz berreskuratu. Datuen arabera, 2019arekin alderatuta %90ean dago gutxi gorabehera.

Pandemiak hegaldi kopurua murriztu zuen, ingurumenaren alde baina zuen lanpostuaren kontra? Egia da isuriak murriztu egin zirela hegaldi kopurua erabat jaitsi zelako mundu mailan, baina guk lan egin behar izan genuen berdin-berdin. Kargako hegazkinak, gorpuak aberriratzeko hegaldiak, larrialdiak... kontrolatu behar genituen. Burbuila taldeak egin genituen eta kito!

Aire-trafikoa hobetu egingo da, baina zuen lan-baldintzak hobetu dira? Hegazkinen trafikoa Europan baino azkarrago ari gara berreskuratzen hemen, baina gure baldintzek hobetu barik jarraitzen dute.

Frantziako estatuak aire-kontrolatzaileen greba bizi izan du orain gutxi, baina gutxi entzun da zuen inguruan... Frantziako aire-kontrolatzaileek egun bakarreko greba egin zuten, eta horren ostean etorri da estatu osoan egin duten

greba orokorra, jendeak aire-kontrolatzaileen grebarekin nahastu duena. Baina nahasmen hori ez da edozergatik etorri, hau komunikabideek sortzen duten egoera tipikoa da iritzi publikoa gure kolektiboaren aurka desbideratu gura dutenean.

Zergatik diozu hori? Guk ere bizi izan dugulako. Espainiar estatuko lehenengo alarma egoera ez zen Covid19-aren pandemiarekin etorri, hamar urte lehenago baizik, airekontrolatzaileoi gure postuak «modu masiboan abandonatzea» leporatu zigutenean. Urte batzuk lehenago aplikatzen hasi zen plan orkestratu bati jarraiki, Aenaren etorkizuneko pribatizazioaren bidea errazteko aukeratu zuten «turkiar burua» izan ginen. Gu aukeratu gintuzten, noski, kolektibo oso txikia garelako.

Eta nola amaitu zen arazo hori? Amaitu berri da: aurtengo martxoan, Madrileko probintzia-auzitegiaren 213/2022 epaian, egotzitako delitu guztiengatik errugabe jo gintuzten. Baina horren aurretik ere 20 epaitegik ebatzi izan dute gauza bera. Beraz, errugabeak bagara, nor da 2010eko abenduko zubiko kaosaren arduraduna? Ikertzeak ez die merezi, erantzuleak «goiko» karguetan egon daitezkeelako...

Zelan iritsi zinen aire-kontrolatzaile izatera? Kasualitatez. Unibertsitateko ikasketak amaitu nituenean —merkataritzanabigazioko pilotu izateko ikasi nuen—, itsasontzi batean lana aurkitzea gizon batentzat ere zaila bazen, imajinatu emakume batentzat! Eta horregatik alternatibak bilatu nituen. Garai hartan aire-kontrolatzaile izateko oposizioak deitu zirela jakin nuen eta ikusita nabigazioarekin lotutako gai asko batzen zirela bertan, lanpostu horretarako oposizioetara aurkeztu nintzen... 1992ko martxotik gaur arte.

2 urria 2022 Binke!
EUKENE ELORRIAGA AIRE-KONTROLATZAILEA

Eta zelan iritsi daiteke aire-kontrolatzaile izatera gaur? Gaur egun, aire-kontrolatzaile izateko aukeraketa prozesua zinez desberdina da: oinarrian 70.000 euroko sei hilabeteko ikastaro bat ordaindu behar duzu, beharrezko lizentzia guztiak dauden akademia pribatuetariko baten eskuratzeko —pribatizazio hau, portzierto, lehengo kontrol eskolaren desegitearekin etorri zena—.

Zenbaki horiek kontutan... iristen al da belaunaldi

berririk zuen lanbidera? Enaire —gure lanpostuez arduratzen den «enpresa publikoa»—, lanpostu berriak sortu barik urteak egin baditu ere, hasi da lanpostu berriak sortzen aire-kontrolatzaile izateko. Baina zoritxarrez ez dira nahiko ezta lankideen erretiroak kubritzeko ere. Horrek zer dakar? Bada, Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena garela 2.000 pertsonako plantilla batean 50 urteko bataz besteko adinarekin.

Langile berriak ez dira iritsiko, baina aireportu berriak sikieran iritsi dira ba Espainiako leku askotara! Lehen esan dizut 2010ean gure kontra egin zutela, gure lanpostuak «modu masiboan abandonatzea» leporatuta. Bada, gure kolektiboaren aurkako gatazka horrek burrunba sortu gura zuen asmo argi batekin —eta ondo dokumentatuta hala azaldu du gure lankide Antonio E. Berrocalek «Todo fue una farsa» liburuan—: Aenaren pribatizazioa oharkabean eta disimuluan egitea fokoa gugan jarrita, aireportuen inguruko arazoa gu izango bagina bezala. Eta zer zerikusi du Aenaren pribatizazioak erabiltzen ez diren aireportu berriak sortzearekin? Etxebizitzen

Binke! urria 2022 3
Eukene Elorriaga Rodriguez 1966, Galdakao Merkataritza-nabigazioko ikasketak egin zituen Eukene Elorriagak, baina itsasontzi batean lan egitea zail ikusten zuenez, aireportuko aire-kontrolatzaile izateko hautagaitza prestatu zuen, 1992an lanean hasi zen arte. Gaur egun, Bilboko aireportuko 24 aire-kontrolatzaileetako bat da galdakoztarra eta mihian bilorik gabe hitz egiten du bere lanpostuaren egoeraz edota inguruko injustiziez, besteak beste.
Espainiar estatuko lehenengo alarma egoera «guk» sortu genuen orain hamar urte

eraikuntzaren krisia egon zenez, aireportuak sortzeko boom-a ekarri zuten garai hartako Espainiako Gobernuko kideek. Aireportu guztien ardura Aena erakunde publikoarena zen. Baina boom horren ostean aireportuetako obra faraonikoek erabat zorpetuta utzi zutenez erakundea, saldo-prezioan saldu zuten Aena. Espainiako Gobernuak, gaur egun, Aenaren %51 baino ez du kontrolatzen; gainontzekoa pribatuen esku dago.

Hala ere, aire-kontrolatzaileen ardura beste erakunde batek duela esan duzu lehen, ezta? Bai, hain justu horregatik. Aipatutako pribatizazioa egin zenean aireportuek Aenaren esku jarraitu zuten eta aire-kontrolatzaileak Enaireren esku egotera pasa ginen, hau Espainiako Gobernuaren menpe dagoena. Tira, aire-kontrolatzaileen gehiengoa gaude Enaireren esku, baina ez denak: 12 aireportuetako dorre ere erabat pribatizatu ziren 2011. urtean, justu pribatizazioa baino hilabete batzuk lehenago sortu ziren bi enpresa pribaturen esku uzteko. Bitxia, ezta?

Zenbat hegazkin kontrolatu ditzakezue lanaldi bakoitzean? Bilboko aireportuan 150 aireratze eta lurreratze inguru kontrolatzen ditugu egunero; eta horiei gure aireko espaziotik igarotzen diren baina beste aireportu batzuetara doazen hegaldiak gehitu behar zaizkie.

Bilboko aireportuan 150 aireratze eta lurreratze inguru kontrolatzen ditugu egunero

Baten batek pentsatu dezake aire-kontrolatzaile izatea eskuetan argi-konoekin, plataformatik bertatik, hegazkinari keinuak egiten dabilena dela, ezta? Bai, eta hala uste izaten du jende askok. Baina ez, hegazkinaren ondoan horiz jantzitako kideak «señalero» izenez ezagutzen ditugunak dira. Horien ardura izaten da hegazkinek ondo aparkatzeko argibideak ematea, pisten egoera ona bermatzea, plataforman hegazkinen mugimendua egokia dela ziurtatzea, gurekin irratikonexiorik ez duen pertsonala bideratzea...

Eta zuek, zer egiten duzue? Labur-labur eta modu oso orokorrean azaltzen saiatuko naiz, ez baita erraza hitzez azaltzea hemen egiten duguna. Ezer baino lehen, gu aireportuko eraikin nagusiaren aurreko dorrean gaude eta bertan bi posizio dauzkagu. Kontrolatzaile batek eraikinaren, plataformaren —hegazkinak aparkatuta dauden eremuaren— eta pistaren —aireratzeak eta lurreratzeak egiten diren errepidearen— mugimendu guztiak kontrolatzen, baimentzen eta koordinatzen ditu. Beste kontrolatzaileak berriz hegaldi guztien gerturatzeak kontrolatzen ditu, hau da, radarraren bidez gure aire-espazioan dauden mugimendu guztien berri izan behar du eta gurean lurreratuko duten hegazkinetako pilotuei noiz eta zelan lurreratu adierazi behar die.

Haize bolada bortitzak Loiuko aireportuko lurreratze askotan izan dira protagonista komunikabideetan. Zaila al da hemen lurreratzea? Egia esan, komunikabideetan agertzen diren irudiek sarri benetan gertatzen dena baino dramatikoagoak dirudite. Baina egia da haizeak hegomendebaldetik jotzen duenean zailagoa egiten zaiela pilotuei lurreratzea, bereziki mendiz inguratuta dugulako aireportua. Beraz, haizea Bilbo aldetik datorrenean mendiekin talka egiten du eta horrek airean ebakidurak edo turbulentziak sortzen ditu. Hala ere, lasai, oso ondo entrenatuta daude gidariak eta ez dute inoiz aparatuaren segurtasuna konpromisoan jarriko; batez ere eurek ere barruan doazelako! (barreka)

Zein da hegazkin batentzako haizerik egokiena? Hegazkinentzako egokiena haizea beti kontra izatea da, bai aireratze zein lurreratzeentzat ere. Horregatik pistak beti eraikitzen dira inguruko haize dominanteen norabide berean.

Lurreratzeak pilotuak gidatzen ditu, hegazkinak berak automatikoki egiten du ala zuek gidatzen dituzue dorretik? Pilotuak egiten du fisikoki, baina egia da aireportuaren hurbilketa-kategoriaren, aireportuaren ziurtagiriaren eta pilotuaren gaikuntzaren arabera, automatikoki lurreratu

dezaketela. Automatikoan bai gidatzen du hegazkinak berak, behin hegaldiak behar duen altueran eta abiaduran dagoela, beti pilotuak gainbegiratuta.

Dorrean dagoen kontzentrazioa, tarteka bizi duzuen tentsioa eta zuen ardura maila arnastu egiten ari gara elkarrizketa hau egiterako orduan ere. Egiten dizkizueten kontrol medikoak zorrotzak izango dira, ezta? Bai, urtero pasa behar dugun kontrol medikoa aeronautikoa da, eta oso zorrotzak dira, ez badizute baimenik ematen ezin duzu kontrolatu. Gainera, badira medikamentu batzuk ezin dituguna hartu eta gaixotasun batzuk ezin dituguna izan. Urteroko kontrolean droga kontrolak ere egiten dizkigute, eta tarteka dorrera sartu aurretik ere.

Haize boladez gain, hegaztiak ere izan dira aireportu honetako protagonista... Askori burura etor dakizkigu hegazkin baten kontra egin zuen putrearen zatiak Zamudion jausi zireneko irudiak (irribarretsu). Dena dela, erratzen ez banaiz, azken urteetan hiru «istripu» baino ez ditugu izan azken urteetan saiekin, eta pilotuak zein hegazkinak prestatuta daude horrelakoei aurre egiteko. Gehiago dira hegazti txikiekin pistan bertan gertatzen direnak, baina horiek saihesteko baditugu aireportuko fauna-zerbitzuko belatzak, tarteka hegan egiten dutenak txoriak uxatzeko.

Horren harira, non eta Txorierrin, ez al zuten ba jarri txorien aurkako radar bat? Bai, orain dela hilabete gutxi jarri dute gainera. Baina askok uste dutenaren kontra, ez da hegaztien aurkako radar bat. Radar horrek egiten duen bakarra hegaztien mugimenduak ezagutzea da, eta zuk ondo esan bezala, zerbaitegatik deitzen zaio bailara honi Txorierri.

Zein izan da lanean bizi izan duzun unerik gogorrena? Sustoak hainbat, baina nire 30 urteko ogibide honetan kasu gogor bakarra izan dut. ETBrentzako «Euskal Herria lau haizetara, la mirada mágica» dokumentalerako irudiak grabatzen zituen helikopteroa 2001eko maiatzean erori zenean... ni nengoen zerbitzuan. Aireportuko bulegotik deitu ninduten, baten batek gure kontroleko eremuan helikoptero baten istripua ikusi zuela esanez. Helikopteroarekin kontaktatzen saiatu nintzen, eta hasieran estaldurarik gabe egongo zela pentsatu gura nuen. Minutu gutxi beranduago deitu ninduten, nik sumatzen nuena gertatu zela esanez: harremanetan jartzen nenbilen helikopteroko kideak hil egin ziren. Istripua pilotuaren akats bategatik izan bazen ere, ukituta geratu nintzen.

Eta bizitako pasarterik xelebreena? Aurretik hegaztiak aipatzen aritu garela, polita da sarritan aireportuan bizi den bikote harrapariarekin topo egitea. Guk etxekotzat ditugu, nahiz eta ez diren gure fauna-zerbitzukoak! (barreka) Ingurua arratoietatik libre izaten laguntzen digute, eta garrantzitsua da egiten duten lana, karraskariak bestela gure galeria elektrikoetan sartu daitezke eta matxuraren bat eragin. Eta xelebrea izaten da gure dorreko barandan tente-tente jartzen direnean guri begira! Kontrolatzaileak kontrolatzen ere ibiltzen dira! (barreka) •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Domeka.

Herriko txoko gustukoa? Zabalea.

Liburua ala tablet-a? Liburua goxoagoa, baina tableta praktikoagoa.

Pelikula bat? Cisne Negro.

Ez duzu onartzen… Zintzotasun falta.

Zoriontsu egiten zaitu… Nire jendeak.

Plater bat? Txipiroiak tintan.

Deskribatzen zaituen berba? Perfekzionista.

Herrian zer kenduko zenuke? Edozein oztopo.

Eta zer berria jarri? Metroa.

Euskarazko berbarik politena? Laztana.

Zure ametsetako bidaia? Urte sabatikoa munduan barrena.

Berba egin ala entzun? Biak.

Zure mesanotxean ezin da falta… Ura.

Abesti bat? «Bohemian Rhapsody», Queen-ena.

Binke! urria 2022 5
ELKARRIZKETA
EUKENE ELORRIAGA

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

Ba al zenekien...

Usansolotar eta galdakoztar gehienek Jelogüineta Piksa gaizki ahoskatzen dutela? Gau Beltza etaTalo aldiz denek arazo barik diote.

8/10

Sarean arrantzatua

Hamar lagunetik zortzi «porratxoa»egiten ari da lagunen arteanedo herriko tabernetan, datozenudal hauteskundeetan Auzoakplataformak zer egingo duenasmatu nahian.

Txiste txarra

— Gabon. Zergaitik ez zara sirenak entzuterakoan geratu?

— Izaki mitologikoak diralako.

— Putz egin hemen.

Basauriko Udalak kexa luzatu die usansolotarrei

San Faustoko jaien harira, usansolotar gazteek Durangorajoatea nahiago dutela ikusirik, Basauriko Udaletik susmoaerakutsi dute zurrakapotearekiko boikotik ote dagoen. Hirukilometro eskasera dagoen herrira baino ia 30 kilometrorajoatea ulertezina dela diote Basauriko agintariek.

Urreta kiroldegian lasaiabesten jarraitu ahalko da

Urreta kiroldegia handitu eta hobetu egingo duela iragarri duurrian Galdakaoko Udalak, baina proiektuaren aurkezpeneanahaztu egin zitzaien aipamen berezia egitea aldagelenakustikari. Izan ere, berrikuntzen artean dutxan kantuan aridirenentzako isolamendu bereziak egokituko dira azkenhamarkadetako Hit-ak inoiz baino hobeto entzun daitezen.

On Kafen akordio gehiagolortzen dira bilkuretan baino

Europar Batasunak bidalitako ikerlari talde batek argitaratuduen tesi baten arabera, On Kafen Udaleko zinegotzienartean akordio gehiago lortzen dira Osoko Bilkuretan baino.Zalapartarik deserosoenak goiz erdiko kafea nork ordaintzenduen erabakitzerakoan iristen dira.

6 urria 2022 Binke!
«Aber! ateratakoIñigoriirudiak Galdakaoko txosnetan izan zirela esan didate, baina ze Iñigori?»
TAMARA FALKO-KREST Maitasunaren «osea-no»-an itota

Esker oneko gutuna

Eskerrik asko izan zinen modukoa izateagatik, Manu

Manu Jugo Barrenetxea galdakoztar sukaldariak —argazkian, ezkerretik lehena— uztailaren 20an agur esan zigun, eta maitasun keinu asko zabaldu ziren orduan bere omenez. Orrialde honekin, Peña Santa Cruz elkarteak gutun ireki hau argitaratu gura izan du Binkeren bidez. Gugan bego, Manu.

Galdakaok ezagutza ugari eta askotarikoak dituzten pertsona handiak ditu eta izan ditu, eta horiek, gure harrotasunerako, gure herria ohoratu eta handitu dute egon diren leku guztietan.

Une patxadatsuago honetan guk, Peña Santa Cruz elkarteko eta Edu Madina adiskideok, omenaldi hunkigarri eta maitakorra egin nahi diogu horietako bati: Manu Jugo Barrenetxeari, handi bati, letra larriz idatzita, joan den uztailaren 20an, 39 urte zituela, bizitza betean utzi gaituenari.

Gure lagun Manuren heriotzak agerian utzi digu herri osoak berarenganako zuen maitasuna. Pertsona aparta, eskatzen zion edonori beti mesedeak egiteko prest zegoena. Aukera eman zigun bere ezagutza pribilegiatuak eskuratzeko, eta horregatik zor dizkiogu oraindik hainbat eta hainbat esker on, haiek jasotzean izan zuen apaltasunagatik are gehiago azpimarratzen baitzioten bere

balio eztabaidaezina.

Jatorra, alaia, ekintzailea eta nekaezina zen pertsona, gaztetatik izan zuen sukaldaritzarako gaitasuna eta bokazioa, ahalegin handiz eta temati perfekzionatuz joan zen, une honetako sukaldari nabarmenetako bat izatera iritsi arte.

Eguzkibegi Ikastolan hasi zituen ikasketak. Unea iritsi zenean bere grinetako baten alde egitea erabaki zuen, sukaldearen alde. 2002an Bengoetxeko Ostalaritza Eskolan sartu zen, Andra Mari jatetxean praktikak egiten hasi zen, Joxemi Olazabalaga ahaide eta adiskidearen zuzendaritzapean, Andoni Luis Adurizen eta Martin Berasategiren jatetxeetan jarraitu zuen bere karrera ekintzailea, gero Valentziako El Poblet jatetxean, Quique Dacosta sukaldariarekin, Erroman, Sevillan, Mallorkan eta Alacanten lan egin zuen... Eta Euskadira itzultzea erabaki zuen, bere jaioterrira, Galdakaora. Han, beste bazkide batzuekin batera, Topa

taberna-jatetxea ireki zuen, eta sutea bere ardurapean geratu zen. Azken aldian, Monterreyko sukaldean ibili da, Bilboko kale nagusian.

Peña Santa Cruzetik Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoetarako laguntza eskatzen genionean — batez ere programan sartu genuen «show cooking» berritzailearen ordezkarietako bat izan zedin— inoiz ez zuen zalantzarik izan. Beti egoten zen gu laguntzeko prest, zeukan eta ahal zuen onena emanez, bere jakintzarekin eta ezagutzarekin, partehartzaile nabarmena eta berritzailea izan zen, eta gure eskaera ugariei laguntzera etortzen zen, bere lagun eta aholkulari Aizian jatetxeko Joxemi Olazabalagarekin.

Agur. Gero arte, Manu. Eskerrik asko izan zinen bezalakoa izateagatik, eskerrik asko eman zenigun guztiagatik. Faltan botako zaitugu, eta zurekin igaro izan ditugun une on horien oroitzapen atseginak geratuko zaizkigu.

Binke! urria 2022 7

Aritz

honetako sarituak

Basterretxea

eskutik, Telleriaren

bakarrizketako bina sarrera

Iraileko irabazleak

Jesus Olangua (ezker) eta Igor Villaverde (eskuin) Binkekideak Edurne Espilla zinegotziarekin, Erre ikuskizunerako oparitutako sarrerak jasotzeko unean!

Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

Kultur Etxeko

8 urria 2022 Binke!
Jauregi Sagasti Mertxe
Polo Hilabete
Izan zaitez zu ere Binkekide! Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta
Udalaren
Nekatutak
irabazi dituzte. Maria
KONTU KORRONTEA: IZEN-ABIZENAK: HELBIDEA: NORTASUN AGIRIA: TELEFONOA: E-POSTA: IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA 3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa! 1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus 2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal
atezainaren leihatilan. Oraindik

Lola Dacosta, «sex coach»

«Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

Lola Dacosta galdakoztarrak bere burua «sex coach» izenez hartzen du, eta «sexualitate positiboa lantzeko» zentro bat ireki berri du Bilboko Villarías kalean. Bertara gerturatu gara, bera eta bere jarduna hobeto ezagutzeko.

Sexu hezitzailea eta bikoteen arteko terapia sexualetan eskuhartzaile profesionala da Lola Dacosta (Galdakao, 1978). Bilbon jostailu erotikoak saltzen dituen denda bat ireki berri du. Ez da edonolako denda, «sexualitate positiboa» lantzen baitu.

«Sexualitate positiboa» lantzen duen denda bat ireki duzu. Zer da? Galdera batetik abiatuta hasi genuen dena: «Nola hobetu dezaket orain arte izandako sexu bizipena?». Sex-shopen inguruan ezarrita zeuden eskemekin hausten duen denda irekitzea erabaki genuen horretarako. Ireki berri dugun denda kanpoan inor uzten ez duen toki atsegin bat da, hiru zati desberdinetan banatuta: mundu osoko txokoetatik ekarritako jostailuak erosteko aukera eta sexu aholkulari profesionalak; sexu tailerren bidezko ikaskuntza; eta banaka zein bikoteka egindako «sex coaching» terapiak.

Asko dira denda erotikoen gainean dauden aurreiritziak? Bai, agian oraindik dauden masturbazio kabinek eta pelikula pornografikoek emakumeak gutxietsi egiten dituztelako izan daiteke hori. Guk orain arte mundu honen biran ezarritako aurreiritziak hausteko hautua egin dugu, beharrezkoa delako sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea, eta hori egin ezean, ordura arte bizitakoa errepikatzera kondenatuak gaude.

Uste duzu jostailu erotikoak erabiltzerako orduan beharrezkoa dela pedagogiatik abiatzea? Uste dut hori baino harago doala hau. Hasteko,

jakitun izan behar gara orokorrean gizonek izaten duten plazera handiagoa dela emakumeek izaten dutena baino, uzki bidezko sexuan kasu. Beharrezkoa da garbitasuna, segurtasuna eta ezagutza.

Jostailu erotikoak erabiltzearen erabakia norberak dituen sentimendu egoeraren araberako dela diozu. Adibiderik? Orokorrean hiru dira gizonek eskatzen dituzten gauzak: hazia beranduago isurtzeko metodoren bat; zakilak tente gehiago irauteko gomendioren bat; eta hau bera gehiago hazteko trikimailuren bat. Eta, arazoaren errora joanda, honek denak plazer handiagoa ematen dio bikoteari? Ez. Bakoitzak moduren batean edo bestean bizi du sexua, eta horren arabera oinarrituko da jostailu bat edo beste bat erosteko hautua, eta ez eskatzen diren desio hutsalekin.

Nola uste duzu bukatu dezakela gizarteak sexuaren inguruan inongo

konplexurik gabe hitz egiten?

Jeneralean asko eta gaizki hitz egiten da sexuaren inguruan, entzundakoa, jasotakoa edo ikusitakoa imitatu nahi izaten du jendeak, espektatiba batzuen pean, eta honek denak tabu hauek are handiagoak egitea dakar. Gakoa, norberaren ikaskuntzan eta sexuaren gaineko berrikaspenean dago, sexuaren inguruko ikuskera subjektibo bat baitugu, eta bakoitza desberdina da gainontzekoengandik.

Zein gomendio emango zenioke jostailu erotikoak inoiz frogatu ez dituen bati? Frogatzea, honi esker ezagutuko baitu bere gorputza eta plazera. Hortik eta sexuaren ahalduntzera pauso bat besterik ez dago. Eta ez hori bakarrik, behin jostailuak frogatuta eta zuretzat egokia zein den jakinda, honi buruz bai zure buruari bai gainontzekoei espresatzea emozioen oreka bat lortzea eragiten du, osasun mentala hobetzea, alegia.

Binke! urria 2022 9
TESTUA:
BEÑAT ARMENTIA ARRIANDIAGA
ARGAZKIA:
JON GOMEZ GARAI

Merkataritza iruditan

10 urria 2022 Binke!
Binke! urria 2022 11

Gure berbaz

Agur zein adio(s)

Euskaldunok, jatorriz, tribalak izan garanez, ez dogu euki etorrera eta joakera adierazteko agur-izenik. Historian zehar, erbestetarrak heldu jakuzan Euskal Lurrera. Euren artean erromatarrak izan ziran eragin handienekoak. Erromatarren agurrak entzutean eta gero euren ondorengoenak, euskal arbasoek, gitxiago izan ez egiteko, maileguetara jo euskuen. Zelan? Ba, aitu. Latinez, etorreran, «salve» esaten zan eta joakeran «vale». Latinetikako gazteleraz, joakerako agurra da ezagunena: «adios», eta honen jatorria «a Dios seas» esaldia. Euskaldunok, «agur zein adio(s)» maileguak hartu doguz, bata latinetik eta bestea gazteleratik. Gure «agur» latineko «augur>augurium»etik hartu dogu, eta gaztelerara be pasatu da, baina «g/b» alternatziaz: «abur». Gure, beste, «adio(s)», «a Dios seas» bilakatzetik dator: a Dios seas > adios (laburtuz) > adio (-s galdurik) > aio (-d- galduta) > adjó (ayó ahoskatuz). Aguradio(s)ak, berbaz ezeze, kantuetan be erabiltzen doguz. Besteak beste, aikor «Agur Jesusen ama» eleiz-kantua, «Agur jaunak… agur t´erdi» ezaguna, Zuberoako «Agur Xiberua» eta «Adios ene maitia adios sekulako». Euskera beti aberasten leku-denboretan.

Sormeneren erronkak

Udalaren Euskararen Arlotik Sormene sortu zen 2019an, kulturaren sorkuntza egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatearekin, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat, lau erronka hauei erantzuteko:

• Sormenari: pertsonen garapen integralerako ezinbesteko bitarteko gisa

• Plazak: kulturgintzak espazioak izateko

• Komunikazioa: euskaraz sortzen dena herritar guztiengana iristeko

• Transmisioa: kulturaren transmisioa bermatzeko (etxean, kalean…)

Erronka hauei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana sustatu nahi da: sortzaileak, antolatzaileak, kazetariak, hezitzaileak, zale aktiboak eta pasiboak…

Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartzen ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak… Azaroaren 10etik 13ra bitartean gauzatuko dugu udazkeneko Sormene.

Transmisioa ildoaren baitan, Amatasuna, sorkuntza eta euskara jorratuko ditugu. Horretarako honako eduki eta egitaraua prestatu dugu aurten:

• Goizetan tailerrak ikasleentzat: Ilustrazioa eta dantza Eider Eibar eta Oier Araolaza lagun.

• Era guztietako familientzako ikuskizuna: Amour, Marie de Jongh

• AMAraun, Oihana Iguaran bertsolaria eta Amaiur Luluaga dantzaria

• Neomak, Kontu zaharrak euren lehen diskoaren aurkezpena

• Trapu zikinak, Lore More antzerki konpainiaren antzezlana

• Amatasuna, sormena edota euskara txirikordatzen dituzten liburu, poema, kanta, dantza-pieza eta bestelako sormen lanen bilduma.

Datozen asteotan informazio gehiago eskainiko dugu www.sormene.eus eta www.binke.eus webguneen bitartez.

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540

12 urria 2022 Binke!

Musika Bizian urriaren 28 eta 29an antolatuko da zortzigarrenez Galdakaon

Estaturik gabeko herrialdeen musika jaialdia urriko azken asteburuan antolatuko du zortzigarren urtez Andra Mari Dantza Taldeak, Galdakaoko Iturrondo plazan.

Zortzigarren urtez jarraian dator Andra Mari Dantza Taldeak, Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, antolatutako Musika Bizian jaialdia: urriaren 28 eta 29an Galdakaon. Ez da edozein jaialdi Andra Marik antolatzen duen hau, gure inguruko bakarra baita estatu propiorik gabeko herrialdeen taldeak batzen dituena. Oraingoan, besteak beste, festibalean inoiz egon bako Transilvaniako eta Groenlandiako taldeak eta Niko Etxart zein Liher euskal taldeak egongo dira

Administratiboki edota politikoki Euskal Herriaren egoera parekoan edo antzekoan dauden kulturak musikaren bitartez ekarriko ditu beste urte batez herriko dantza taldeak Galdakaoko Iturrondo plazan jarriko den karpa handira. Aurten Transilvania, Groenlandia, Sardinia, Gaskoina, Galizia eta Kataluniako taldeak izango dira oholtzan.

Baina gainera, azken urteetan jaialdi honetako ohitura bilakatu den legez, kontzertuak hasi aurreko orduetan kaleko animazioa izango da eta zapatu eguerdian artisauen azoka eta tailerrak ere izango dira. Hori gutxi ez, eta karparen epeltasunak emango du jateko eta edatekoa ere.

Urriaren 10ean aurkeztu zuten prentsaurrean Unai Zabala, Oiana Telleria eta Jon Eguskiza dantza taldeko kideek eskuman batutako egitaraua, Iñigo Hernando alkatea eta Lorea Bilbao Euskara, Kirol eta Kultura diputatuarekin batera.

Egitaraua

Urriak 28, barikua

19:00 Taberna Ibiltaria karpan

21:00 Kontzertuak karpan:

Xabier Diaz & Adufeiras de Salitre (Galiza)

Niko Etxart eta Hapa Hapa (Euskal Herria)

Urriak 29, zapatua

12:00 Luthierrak eta instrumentuen erakusketa karpan

19:00 Elektrokela elektrotxaranga (Sakana, Euskal Herria) Iturrondo inguruetatik

21:00 Kontzertuak karpan:

Fanfara (Transilvania)

Nanook (Groenlandia)

Liher (Euskal Herria)

Taldeen inguruko informazioa:

Binke! urria 2022 13
Musika Bizian jaialdia

Ospitalearen handitzea

Ia 40 urte eta hazten jarraitzen du

1984ko abenduaren 14an zabaldu zituen ateak Usansoloko Ospitaleak. Orduz geroztik, hazi besterik ez da egin zentzu guztietan. Orain baina, erietxeak daukan itxura aldatu egingo da, eraikin berri bat eraikiko baita. Horixe bera aztertu du Binkek ondoko erreportajean.

Ospitaleko eraikin nagusian jende gutxiago egotea da hein handi batean eraikin berria eraikitzeko arrazoi nagusienetariko bat. Izan ere, 19 espezialitate mediko hartuko ditu eraikin berria, gaur egun erakin nagusian artatzen direnak, baina horretaz gain, 600 ibilgailurentzako aparkalekua, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako ikasleentzako irakaskuntza eremua, administrazio zerbitzuak eta liburutegia ere izango ditu.

Hori guztia 30.000 eta 34.000 metro koadro arteko azalera izango duen esparru baten kokatu da, betiere ospitalearen lursailean. Beren beregi eraikitako sarrera izango du paziente anbulatorio gehienak hartuko baititu: 480.000 gutxi gora behera. Osakidetzako datuen arabera, zifra hori da urtero kanpo kontsultetatik igarotzen dena, horregatik horiek eraikin berrira lekualdatzeak eraikin nagusiko zenbait zerbitzu handitzeko eta egokitzeko aukera emango du.

19 espezialitate. Arestian esan bezala, eraikin berriak 19 espezialitate mediko hartuko ditu: Alergologia, anestesia, mina tratatzeko unitatea, kardiologia, kirurgia, dermatologia, endokrinologia, ginekologia, barne-medikuntza, pneumologia, infekziosoak, neurologia, oftalmologia, otorrinolaringologia, erradiologia, erreumatologia, traumatologia eta urologia. Era berean, etxeko ospitalizazio-unitatea eta odola ateratzeko hiru gela izango ditu.

Espezialitate horietako bakoitzerako hainbat kontsulta izango ditu. Osakidetzak aurreratutako eta Deia egunkariak

14 urria 2022 Binke!

jasotako datuen arabera, zortzina kontsulta izango dituzte traumatologiak eta pneumologiak; seina ginekologiak, endokrinologiak eta otorrinolaringologia eta bost kontsulta dermatologiarako izango dira, eremu bakoitzerako zerbitzu espezifikoez gain: alergologia-probetarako gelak, bihotzbiriketako errehabilitazio gimnasio bat, ekografia eremuak eta erradiologia- kabinak.

Hori gutxi ez, lau arreta gune izango dituen farmaziaanbulatorioa ere izango du Galdakao-Usansolo ospitaleko eraikin berriak. Arreta gunez gain, sendagaiak emateko hainbat espazio, bi kontsulta itxi eta botikak etxera bidaltzeko prestatzeko gunea ere izango ditu.

Ikasteko ere bai. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako ikasleek ere tokia izango dute eraikin berrian; izan ere, graduko laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzako hiru gela izango ditu, orotara 90 ikaslerentzako lekua izango dutenak. Informatika gela, ospitale birtuala, ikasketa gelak eta 100 metro koadroko liburutegia ere izango ditu.

Aurretik aipatutako guztiaz gain, gerentzia eta administrazio zerbitzua ere bertan kokatuko dira eta gainera, 600 aparkaleku inguru izango dituen aparkalekua ere eraikiko da.

Horretarako, eraikin berria eraikitzeko, 28 milioiko diru

partida gorde da eta dagoeneko Osakidetzak lehiaketara atera du eraikin berriaren proiektuaren erredakzioa, 3,7 milioiren truke, zeinak definituko beharko luken eraikin berriaren diseinua, aurretik aipatutako ezaugarriak jasoz.

Humanizazioan ere, aitzindari. Azken bi urtetan, ospitaletako Zainketa Intentsiboen Unitateak gaixoz beterik egon dira; Galdakao-Usansolo erietxeko kasua ez da salbuespena izan. Baina aldi berean bada salbuespena; izan ere, Zainketa Intentsiboen Unitatean paziente, senide eta profesionalen arteko harremana eta ospitaleratzea «humanizatu eta atseginagoa» egingo duen prozesua hasi zuen Labeako Ospitaleak 2016an. Bada, prozesu horri nazioarteko ziurtagiria eskaini diote, aintzatespen hori jasotzen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehen ospitalea bilakatuz.

Binke! urria 2022 15
Lehiaketara atera da eraikinaren diseinua 3,7 milioiren truke

Proiektua zenbakitan:

Ziurtagiri hori lortu duen Euskadiko lehenengoa da

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitalerik «onenak», Espainiako Monitor de Reputación Sanitaria rankingaren arabera, ziurtagiri berria lortu du. Ospitale hori Labea auzoan kokatuta dagoena da, eta kasu honetan ziurtagiri hori Zaintza Intentsiboko Unitatean egiten duten lanagatik jaso du. Ziurtagiri hori —HU-CI proiektuak (Zainketa Intentsiboak Humanizatzen) eta AENORek sustatua— lortu duen Euskadiko lehenengoa da.

Ziurtagiri horrek bermatzen du «unitate horrek bete egiten dituela arreta humanizatua eta kalitatezkoa emateko beharrezko baldintzak», Osakidetzaren arabera. Humanizazioarekin lotutako alderdi batzuek «kezka eragiten zioten unitate honi», erakundeak azaldu duenez. Horrela, 2016an, zerbitzuan Humanizazio Batzordea sortu zen; erakunde honetan, mota horretako lehenengo batzordea bihurtuz.

Lehenengo ekimenen artean, hauek izan dira Humanizazio Batzordeak ekarri dituen aldaketa aitzindariak: senideen bisita-ordutegia luzatzea, senideek pazientearen zainketetan parte hartzea edo senideentzako gida bat egitea —gida horrek unitateko funtzionamenduaren eta bertako ekipamenduaren berri ematen die senideei eta, horrek antsietatea murrizten laguntzen die; bereziki ospitaleratze-unean—, senideentzako atseden-gela egokitu egin dute, pazienteen gaueko atsedena mesedetu da eta kutsadura akustikoa minimizatzeko neurriak hartu dira, eta pazientearen ongizate eta onurarako protokolo

Ospitalearen handitzea
19 espezialitate eraikuntza berrian 28 milioi euro eraikuntza burutzeko 100 metro karratuko liburutegia medikuntzako ikasleentzat 600 aparkaleku berri baino gehiago 30.000 metro karratu baino gehiagoko blokea

Pedro Asuarena izan daitekeen gorpua desobiratu dute Jakan

Jakako Udalarekin hasitako lana amaitzen ari dira Pedro Asua fusilatuaren senideak eta Galdakaoko Udala: galdakoztarrarenak izan daitezkeen gorpuzkien exhumazioa egiten aritu baitira urrian.

Jakan egon dira Pedro Asuaren iloba txikia den Josu Larrea galdakoztarrarekin Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea, Aitziber Laskibar Udaleko prentsa arduraduna eta Udalak kontratatutako Ander Aperribai historialaria. Helburua argia zen: iazko abenduaren 10ean Jakako Udalarekin hasitako kudeaketarekin jarraitu eta Pedro Asua 1938an fusilatu zuten galdakoztarraren gorpuzkiak desobiratzea. Exhumazioa Aranzadi Zientzia Elkarteak egin zuen, Lourdes

Herrastiren zuzendaritzapean, eta Jakatik bueltan «Pedro Asuaren gorpuzkiak aurkitu direla esateko zantzu argiak» dituztela iragarri zuen Udalak urriaren 17an. Aranzadik egingo duen DNA frogaren emaitzen zain geratu dira familia eta Udala, 1938an Jakan fusilatu zuten 21 urteko gaztearen gorpuzkiak Galdakaora ekarri ahal izateko.

Hainbatek egindako lanek ondorioztatu zuten Asua Jakako hilerriko hobi komun batean lurperatuta zegoela. Horregatik abenduan Jakara bidaia egin zuten hango alkatearekin batzeko, Juan Manuel Ramonekin; honek desobiratzea egiteko baimena eman zuen, ostean Aragoiko Gobernuarena ere lortu zuen eta horren emaitza izan da orain egin duten bidaia.

Aranzadikoek ez zuten desobiratzea bakarrik egin senide, alkate eta historialari galdakoztarrekin. Hala azaldu zuen Udalak: «Juan Manuel Ramon Jakako alkatea aurkikuntza ikustera joan zen eta Laura Climente zinegotziak aktiboki parte hartu zuen egunero lanetan. Gogora Institutuak ere bidali zuen ordezkaritza: Ruth

Cancelo bertaratu zen. Gainera, Jakako Circulo Republicanoko hainbat kide etengabe egon dira lanetan laguntzen eta informazioa ematen».

Gorpuzkinak orain Jakan dituzte gordeta, eta lagin bat ekarri dute, Pedro Asuaren senitarteko gertuenaren DNArekin alderatzeko, Begoña Larrearenarekin —Asuaren iloba—. Frogek bat egiten badute edo ez badute kontrakorik adierazten, Galdakaoko hilerrira ekarriko dute Pedro Asua galdakoztarraren gorpua.

Gorpua fusilatutakoaren jaioterrian lurperatzearekin «zirkulua poetikoki itxiko litzatekeela» dio Josu Larreak, eta posible balitz gune bereiztu batean egin gurako luke lurperatze hori senideak, Asuaren familiarenak baitziren orain Elexaldeko hilerria denaren lurrak.

Binke! urria 2022 17
Memoria historikoa
Jakara egindako lehenengo bidaia ikusi:

Galdakao

da euskaldun; Usansolo berriz, %20,7an

TESTUA:

Urriaren hasierarekin aurkeztu zuen Soziolinguistika Klusterrak Galdakaoko eta Usansoloko euskararen kale erabileraren diagnosia.

Galdakaoko eta Usansoloko

Euskaraldiaren aurkezpena aitzaki, honetaz baliatu ziren joan den urriaren 6an gure herrietako euskararen kale erabileraren diagnosia aurkezteko. Gandasegi eskolako areto nagusian egin zuten aurkezpena, bai Euskaraldiarena eta baita diagnosiarena ere, eta Soziolinguistika Klusterreko kide den Maialen Iñarra ibili zen aurkezle lanetan datuak plazaratzen.

Iñarrak adierazi zuen duela urtebete egindako ikerketa baten emaitzak izan zirela adierazitakoak. Hiru helburu nagusirekin egindako ikerketa izan zen: kaleetako hizkuntza erabilerari buruzko datu enpirikoak

lortzea; euskararen kale erabilerari buruzko datuak interpretatzea; eta euskararen biziberritzearen bilakaera ezagutaraztea. Ez dago euskararen erabileraren inguruko aurretiazko ikerketarik gure herrietan, lehen aldia zen kale neurketa bat egiten zela hots, eta honek zera suposatzen zuen: aukerarik ez zegoela urte hauetan zehar Galdakao zein Usansolo euskaldunagoak egin diren ala ez jakiteko —ez badira EUSTATen datuak—.

Galdakaoko zein Usansoloko txoko desberdinetan 60 orduz ibili ziren orain urtebete kale neurketa egiten. «Diskrezio osoz» egin omen zuten ikerketa, jendeari inolako galderarik egin gabe, ezkutuan eta binaka. Honetarako, gailu elektroniko bateko aplikazio batez baliatuta, kaleetan zehar jendearen arteko elkarrizketak entzun eta lau izan ziren aintzat hartutako aldagai nagusiak: hizkuntza, adina, sexua eta haurren batek hitz eginez gero ea hiztun aktiboa zen ala ez.

Orotara ia 3.591 elkarrizketa jaso zituzten neurtzaileek 60 ordu horietan zehar. Hiru ibilbide finkatu ziren, besteak beste, neurketak egiteko: hauetako bat, herriaren erdialdetik, batez ere Gipuzkoa kalea, Agirre Lehendakariaren plaza

edo Mugaburuko aldea barnebiltzen zituena batetik. Bigarrena berriz, Urreta, Bengoetxe eta Aperribai bezalako auzuneetan, zentrotik urrunduago. Eta hirugarrena, azkenik, Usansolo bere osotasunean, bide batez «azken hau Galdakaoko nukleoarekin alderatzeko».

Datuak plazaratzerako orduan grafiko eta estatistikez baliatu zen Iñarra, eta hainbat izan ziren jasotako emaitza edo ateratako ondorioak. Auzoak alderatzerako orduan, esaterako, bata besteen arteko aldeak azpimarratu zituen, izan ere, erdialdeko joera datu orokorren oso antzekoa bada ere (%14,6), Usansolon joera handiagoa dago euskaraz aritzeko (%20,7), eta, Aperribai eta inguruetan, aurrekoaren kontrara joerak behera egiten du (%9,6)

18 urria 2022 Binke!
%14,5ean
Euskararen erabilera
BEÑAT
ARMENTIA ARRIANDIAGA
ARGAZKIA: XABI
EALO
Ondorioak, grafikoak eta datu gehiago jasotzeko: binke.eus

Munstroak existitzen dira

Emakumeen kontrako indarkeria ez da «kontu» berri bat; historian zehar modu askotara bizi izan da, protagonista batzuentzat beren beldurrezko pasabiderik gogorrena, eta tamalez, askorentzat, bere istorioaren amaiera.

Ez du axola jaioterriak, kulturak, erlijioak, klase sozial edo momentuak; guztiek dute komunean zerbait: emakumearekiko gorrotoa edo indiferentzia — sentimendu eta eskubiderik gabeko objektu bailiran—. Senarra hilez gero, emazteari, haren hilotzen ondoan bizirik su emateko ohitura Indian, bere azken betebehar moduan. Bikote bati delitu bat leporatzen bazitzaion emakumeak bakarrik jasotzen zuen zigorra Grezia zaharrean. XIV medeko Frantzian, emaztea haserrealdi batean hiltzen zuen senarrak ez zuen zigorrik jasotzen

Horrantz goaz?

Urriaren 4ko eguerdian ari naiz hau idazten. Duela bi ordu, 11etan, jarri dira salgai Hertzainak taldeak abenduan BECen emango duen kontzerturako sarrerak, eta dagoeneko ia denak saldu dira —sarrerak «nekatuta» daudela dio webguneak—. Denak Kutxabankeko bezeroen artean, haiek baitzuten lehentasuna besteen aurretik. Eta hor nengoen ni ere 11etan puntuan; ez hainbeste nigatik, ezpada alabengatik, kulturaren transmisioaren xelebrekeria horretan saiatzen garelako etxean, ahal den neurrian behintzat.

Inozentea ni: kulturaren transmisioak 48 euro balio du, buruko. Lauko familia batean, bider lau egin behar da: 192 euro, zeintzuen truke laurok ikus baititzakegu —eta ikusi izan ditugu— Olatz Salvador Igorren, Ruper Ordorika Galdakaon, Ibil Bedi Larrabetzun, Rüdiger

damutzen zela zin egiten bazuen. Modu heterosexual batean jardun eta bizitzeko emakumeek jasan behar zuten indarkeria zuzentzailea. Mutilazio genitala eta beste obstetrizia indarkeria batzuk, hala nola, erditu ostean eta senarraren oniritziarekin emakumeari baginako sarreran ematen zitzaion puntu extra, senarrak harreman sexualetan plazer handiagoa lor zezan etorkizunean. Ezkontzera beharturiko neskatoak eta esklabutza sexuala. Ohoreagatiko erailketak; mendeku gisa ustezko erantzulearen familiako emakumeak bortxatu eta hiltzen zituzten...

Atzean geratu diren ipuinak dirudite, baina izena baino ez diogu aldatu: sexting, doxing, gromming, ziztadak... Munstroak existitzen dira, letagina eta atzapar zorrotzak izan beharrean, irribarre gozo bat eta laztanak darabiltzate. Ez dira ohepean edo armairuan izkutatzen.

Ugaon, eta MICE Bilboko Biran. Eta igual dirua sobratu ere bai, kamisetaren bat erosteko. Baina ez nator prezioez kexatzera: bakoitzak jakingo du zer egin bere diruarekin eta bere nostalgiekin. Keba, ez da hori: zutabe honetarako luzeegi geratzen zaizkidan sentsazioak utzi dizkit kontzertu honek, besterik ez. Esate baterako, imajinatzea neure burua han, jakinda inguruan saltoka ditudan 16.000 arimak nire banku bereko bezeroak direla. Oso eszena distopikoa iruditzen zait, ez esatearren bortizki beldurgarria, ondo ordaindutako gidoilari burutsu batek asmatua. Baina agian horrantz goaz apurka-apurka, eta dena normala irudituko zaigu hemendik gutxira.

Momentuz, fikzioa gainditzen duen bitartean, errealitateak zoragarria izaten jarraitzen du. Kezkagarriagoa izango da errealitateak fikzioa kopiatzen duen eguna.

Binke! urria 2022 19
JULEN GABIRIA LARA Urandreak lez

Urreta kiroldegia handitu egingo dabe 2023an

20 urria 2022 Binke!
Egungo Urreta kiroldegia barrizten hasiko da Galdakaoko Udala 2023tik aurrera, segurtasun, irisgarritasun eta aldagelei jagokonez. Baina gainera, eraikin beraren barruan hiru solairu barri be eraikiko dabez. Lanen xehetasun gehiago emon ebezan prentsaurrean urriaren 5ean, eta Binkek bideotxo baten laburtu eban azaldutakoa: binke.eus
BINKE
Zuriñe sukaldeetara bueltatu da Andra Mari jatetxean 22 urte egin ostean «atseden hartzeko beharra» sentitu eban Zuriñe Garcia sukaldariak. Baina bueltan da, Portugaleteko El Paladar jatetxean.
JULIO LEGARRETAETXEBARRIA
Sagarminaga Oceanman finalean Itsaso zabaleko lehiaketa da Oceanman, eta Iskander Sagarminaga galdakoztarrak Benidormeko etapa irabazi ebanez, Greziako munduko finalera joateko sailkatu da.
OCEANMAN OPENWATER

Usansolo prozesuaren «azken txanpa» ospatzen

Usansolo Herriak desanexio-prozesuko «azken txanpari eusteko» ekintzak antolatu ebazan urrirako. Hilabeteari hasiera emoteko, urriaren 1ean, erakusketa bat prestatu eban UHk eta mosaiko bat sortu eben herritarren artean Mailu plazan. Pasa dan zapatuan, urriaren 15ean, manifestazioa antolatu eben eta indabada egin zan usansolotarrentzat, musikaz girotuta.

Ruiz, Vascos por el Mundo saioan ETB-2ko «Vascos por el mundo» saioaren azken emanaldia Georgian grabatu eben eta saio honen azken protagonista Alejandro Ruiz galdakoztarra izan zan.

Martin, Bilbao Basketeko irudi Bilbao Basketek Champions-en jokatzeko kamiseta barriak aurkeztu ebazan eta Maialen Martin, 28 urteko galdakoztarra, aukeratu eben horren irudi izateko.

Binke! urria 2022 21
BINKE AITOR ARRIZABALAGA, SURNE BILBAO BASKET VASCOS POR EL MUNDO, EITB BINKE

«Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

Bueltan da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Ekimenaren aurtengo Galdakaoko eta Usansoloko koordinatzaileak dira Kristian Mugarza eta Asier Artetxe, eta Binkeri aurtengo erronkak zein nobedadeak kontatu dizkiote.

Galdakaoko eta Usansoloko Euskaraldietako dinamizatzaile berria da Kristian Mugarza (Galdakao, 1997), eta berarekin batera laguntzaile lanetan arituko da Asier Artetxe (Galdakao, 1997). Urteak dira biek euskararen alde lanean diardutela, baina erronka makala dute oraingoa. Hau dena hizpide izanik, bi galdakoztar gazteekin izan du hitzordua Binkek.

Ezer baino lehen. Berriki iragarri du Soziolinguistika

Klusterrak %14,5ekoa dela Galdakaoko euskararen erabilera. Nola interpretatzen ditu datuak euskararen alde lanean ari den batek? Jakin bagenekien datuak ez zirela oso altuak izango, eta honen inguruko hausnarketa eginda geneukan aurretik. Honi buelta emateko eta etorkizuneko emaitzak hobeak izateko aukera paregabea dugu hilabete gutxiren buruan Euskaraldiari esker. Hirugarren edizioa izango dugu aurtengoa, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean ospatuko dena. Hala ere, espero dugu euskararen erabilerak

eta hizkuntza ohituren ariketak Euskaralditik harago urteak dituen 365 egunetan zehar irautea.

Nolakoak izan dira lehen egunak? Hilabeteak dira dena prestatzen hasi ginela, ilusio handiarekin ari gara lanean geroztik, bide honetan bai Galdakaon eta bai Usansolon Euskaraldiak berak eskatzen duen ariketa soziala modurik eta onenean bideratzeko. Horretarako, bi herrietan batzorde mixtoak eratu ditugu, eta agente desberdinekin batera ari gara aurre-lanketa egiten eta guztiari forma ematen.

Batzorde mixtoak aipatu dituzue. Zer dira? Udaleko ordezkariek, herrietako entitateek eta elkarteek zein norbanakoek osatzen duten taldeari deritzogu «batzorde mixtoa». Galdakaoren kasuan normalean eguen arratsaldeetan elkartu ohi gara, ESAN bulegoaren aldamenean dagoen lokalean. Usansolon, berriz, bariku arratsaldeetan Txapelena baserrian.

Duela ez asko ireki dute izen-ematea Euskaraldian. Non eman ahalko da Galdakaon eta Usansolon? Bi aukera egongo dira norbanakoek zein entitateek izena eman ahal izateko. Alde batetik, Euskaraldiko web orrian sartuz gero online bidez eman ahalko dute izena. Bestetik, ondorengo asteetan Galdakaoko eta Usansoloko kaleetan zehar jarriko ditugun mahai informatiboetan edo Euskaraldiaren lokalean honetarako aukera egongo da ere bai.

Aipatutako Euskaraldiaren lokala urriaren 16an ireki zenuten Galdakaon. Zer aurkitu daiteke bertan? Aurretik aipatutako izena emateko materialaz gain, Euskaraldiko material desberdina erosteko aukera izango da lokalean, joan

22 urria 2022 Binke!

diren edizioetan antzera. Kamisetak, sudaderak, banderolak, boltsak,… askotarikoa da bertan aurkitu daitekeen eskaintza. Lokala ESAN bulegoaren ondoan dago kokatuta Galdakaon. Usansolon ordea ez dugu lokalik, baina jarriko ditugun mahai informatiboetara materiala eramateko asmoa daukagu, beraz bertan izango dute herritarrek erosteko aukera.

Joan den urriaren 6an egindako aurkezpenean nabarmendu zenuten norberak helburu batzuk finkatu behar dituela Euskaraldirako... Euskaraldia hizkuntza ohitura aldatzeko ariketa sozial bat da, beraz, norbanakoak aipatutako hizkuntza ohiturak aldatzeko helburu batzuk finkatu behar dituela uste dugu, bide honetan ariketa behin bukatuta ordurarte zuen hizkuntzarekiko lotura aldatzeko eta hobetzeko. Beharrezkoak dira helburu kolektiboak, baina hauek lortu ahal izateko norberarengandik hasi behar da aldaketa, eta ez kontrara.

Adibidez? Egia da Euskaraldian zehar badaudela uneak ezinezkoa zaiola norbanakoari euskaraz aritzea, eta horrek zerbait txarto egiten ari garenaren sentsazioa eragiten du. Hori baino, hobe da bakoitzak helburu jakin batzuk bere buruari ezartzea eta hauek ondo eustea, epea amaitzean hauek bete badira zerbait ondo egin dugunaren sentipena izango baitugu.

Zuen kasuan, zein helburu finkatu dituzue aurtengo Euskaraldirako? Asier Artetxe: Aurreko edizioetako esperientziatik, askotan Belarriprest txapa zeraman ezagun batekin gurutzatzean, harekin euskaraz mintzatzeko ohiturarik ez nuenez, eta euskaraz zekiela ez nekienez, askotan euskarari eustea kostatzen zitzaidan eta erdarara jotzen nuen. Horregatik, nire aurtengo helburua, euskarari eta ariketari ondo eustea izango da. Ea lortzerik dudan!

Kristian Mugarza: Nire kasuan, askotan euskaraz aritu eta ulertzen ez didatenean erderara jotzen dut, baina aurten, Asierrek bezala euskarari eusteko hautua egin dut.

Badu aurtengo edizioak aurrekoarekin alderatuz inolako bereizitasunik? Kanpo/barne Ariguneak desagertu dira, aurten Ariguneak soilik egongo dira. Bestetik, aurreko edizioetan parte hartu dutenek, ez dute berriro izena eman beharko, web orrialdean datuak berrestearekin nahikoa izango da.

Datozen asteetarako baduzue ekimenik edo antzekorik esku artean? Aurtengo leloa «Hitzez ekiteko garaia» da. «Ekin» horrek zera adierazten digu guri: esparru pribatu zein online plataformetatik harago lehentasuna kaleak izan behar duela, eta horregatik, datozen asteetan ospatu behar diren Zizpa Gazte Konpartsaren 25. urteurreneko jaialdian zein Andra Mari Dantza Taldearen Musika Bizian festibalean gure presentzia nabaria izango da. Azaroaren 12ko goizean, berriz, gurean izango dugu Euskal Herritik bueltaka dabilen Euskaraldiaren gune ibiltaria.

Gaia aldatuz. Gazte jendearen artean, datuen arabera, beheranzkoa da erabileraren joera. Larritzekoa akaso? Bai noski, larritzekoa da. Hain justu arrazoi honegatik finkatu ditugu aurreko galderan aipatutako bi datak, beharrezkoa da belaunaldi berrietara jotzea. Gazteak garenez, uste dugu errazagoa izango zaigula adin tarte honekin konektatzea.

Bukatzeko, zein mezu bidali nahi diezue Galdakaoko eta Usansoloko herrikideei? Galdakao eta Usansolo, animatu Euskaraldian parte hartzera hizkuntza ohiturak aldatzeko eta herri euskaldunagoak egiteko. •

Binke! urria 2022 23
Instagram @euskaraldiagaldakao eta @euskaraldiausansolo Facebook Euskaraldia Galdakao eta Euskaraldia Usansolo

Gangurenera igoera berria

rtero bezala Galdakaoko jaietan Ganguren mendira igotzea proposatu da, oso ezagunak ez diren bide eta bidezidorretatik. Aurten BBKren Mendi Martxarekin lankidetzan, 15 km. inguruko ibilbidea egin dugu. «Pintxazo» ondoko tuneletik eta ikastolaren ondotik igarota, Belaustegiganako plakara —137m— iritsi ginen (1), ondoren, Aretzak ingurutik, Landatxuko ganara —291m— igo ginen (2). Aranzelaitik datorren pistara heldu ondoren, berehala bidezidor bat hartu eta goiko beste pista handi batera igo ginen, Txaketo iturriraino (3). Hemen jolas-parke zaharraren ondotik igotzen den beste bidezidor bat hartu genuen, Santo Domingotik Biberora doan errepidea zeharkatu eta Ganguren mendiaren gailurrera iristeko —477m— (4). Gailurretik Elorritxueta-Biberora garamatzan pista handira jaitsi ginen, hornidura eman zen lekura (5). Ibilbideak errepidearen paraleloan zegoen bidezidor batetik jarraitu zuen, Kukuzbururen azpian, eta horrek Padrolaraino eraman gintuen. Ondoren, eskuineko bidezidorra hartuta tiro-eremura jaisten den errepidera joan ginen, Solozarreta —205m— ondoko bidezidor ezezagunean behera (6). Berehala iritsi ginen Elexaldera, eta errege-bidean behera (7) Errekaldetik, Gangureneko tabernara heldu ginen.

24 urria 2022 Binke!
UGALDAKAO LUZERA 14,81 km. DENBORA 2 ordu 50' DESNIBELA 465 m. ZAILTASUNA Ertaina 1 Belaustegigana. 1 Landatxo. 2 Ganguren tontorra. 4 Elorritxueta-Biberoa. 5 Txaketo iturria. 3 Solozarreta. 6 Errege bidea. 7 2 3 4 5 6 7

Zizpak 25. urteurrena ospatzeko jaialdi erraldoia antolatu du asteburuan

TESTUA: BEÑAT ARMENTIA ARRIANDIAGA

Urriaren hirugarren astebururako jaialdi erraldoia antolatu du Zizpa Gazte Konpartsak, proposatu zuten lemak dioen bezala, «Mende laurden herria astintzen», aurten direlako betetzekoak haien 25. urteurrena. Jaialdiaren xehetasunak bildu ditu Binkek.

Galdakaoko jaiak bukatzear zirela eginiko prentsaurrekoan iragarri zuen Zizpa Gazte Konpartsak bete dituen 25 urteak ospatzeko jaialdi erraldoi bat antolatuko zutela. Urte berezia izan dute aurtengoa, eta ez soilik Galdakaoko jaiak itzuli direlako edo jaialdia ospatu behar dutelako. Urte hasieran eman zuten jakitera Ganguren tabernan egindako prentsaurreko baten bitartez urte honetan osoan zehar ekintza desberdin bat egingo zutela hilabetero, eta hala egin ere.

Otsailean zehar arrakasta handia izan zuten inauteriak antolatu zituzten, «herritarrek beste toki batzuetara alde ez egiteko eta Galdakaon jai herrikoiak sustatzeko helburuarekin». Martxoan, berriz, Hernaniko sagardotegira irteera eta Korrikako gazte kilometroa gauzatu, eta apirilean, aldiz, Aitor eta Galderren aldeko elkartasun eguna egin zuten. Maiatzean, Gazte Eguna tarteko, Maiatz Gorria ekimenean parte hartu eta presoen aldeko Pilotakadaz Pilotakada burutu zuten. Bukatzeko, ekainaren hasieran Mozoilo Eguneko antolatzaile lanetan ibili eta gero, herriko gazte sortzaileak plazaratu zituen San Juan gaua prestatu zuten.

Galdakaoko jaiak ere ez dira oharkabean pasa

konpartsarentzat. Bi urtetako etenaldia eta gero, aurten ere koadrilen arteko txapelketako frogetan pisu handiko garrantzia izan du Zizpak. Besteak beste, frontoia jendez lepo ikusi zitekeen Flan Jana edo Triziklo Lasterketaren atzeko lanetan antolatzaile lanetan aritu baitziren beste urte batez. Edo, ikusmin handia izaten duen playback txapelketa, arrakasta handia duten talentu txapelketa eta gantzontzilo eta kulero lasterketa, edo herriko gazte koadrilak batu zituen argazki ikusgarriaren atzeko lanetan ibili dira iraileko lehen bi asteetan. Hauek bukatzeko azken txanpan zeudela iragarri zuten urriaren 21 eta 22ko asteburuan zehar egitarau oparoko jaialdi erraldoi bat ospatu behar zutela Iturrondon.

Bi egun iraungo dituen egitarauan zehar, besteak beste bederatzi musika taldek, hiru ikuskizunek eta bazkari herrikoi batek izango dute lekua Iturrondon zein Santi Brouarden. Barikuan emango diote hasiera jaialdiari, eta txupinazoa behin botata Dj Reimy nafarrak irekiko du egitaraua herritik zehar bizikleta gainean «pintxatzen». Ostean, Iturrondoko karpan izango dira M. Sanchez herrikidea Tatta & Densok lagunduta, Galazota eta Kristonak.

Zapatu goizean ostera hiru emanaldi desberdinekin hasiko dute eguna. Batetik, Santi Brouarden herri kirolen ikuskizuna egongo da. Harri-jasotzaileak izango dira lehenik, Paulo Azpiazu eta Ainize Zumeta arituko dira erakustaldia egiten. Ostean, Hodei Ezpeleta eta Ugaitz Mugerza aizkolariek biribilduko dute emanaldia. Bien bitartean, etxeko txikientzat bideratutako Potx eta Lotx pailazoen saioa egongo da Iturrondoko plazan. Behin goiza bukatuta, herri bazkaria gauzatu bitartean enkantea egingo da, eta Mixerableak taldeak girotuko du bazkalostea. Ondotik, arratsaldean zehar Galdakaoko Gotx Elektrotxaranga izango da herritik barna, eta jaialdia bukatzeko hiru talde izango dira taula gainean jaialdia ixten: Dupla, Los Zopillotes Txirriaos eta Beranduegi erromeria.

Binke! urria 2022 25
Mende laurdenaren jaialdia

Binke.eus

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Santakurtzetan ustez gertatutako eraso matxista bat salatu zuen Momoak Talde Feministak eta elkarretaratzea deitu zuten.

Tximelarre auzoko etxe batean atxilotu zuten 54 kilo kokainarekin atzeman duten ertzaina, ustezko konplizeetako batekin batera.

Webgunea «hobeto antolatu, erabiltzeko errazagoa egin eta erakargarriagoa» egin du Galdakaoko Udalak.

Binke TV

2023tik aurrera berrizten hasiko den Urreta kiroldegiko proiektua aurkeztu zuten.

Galdakaon atxilotutako ertzaina Logroñoko espetxeko polizia diren presoentzako modulu «seguruago» batean sartu dute.

Miguel Ángles Martín, atxiki gabeko zinegotzia, udalbatzatik kaleratu zuen Iñigo Hernando alkateak irailaren 29an.

Santakurtzetako ustezko eraso sexista gaitzetsi zuen Galdakaoko Udalak ere, adierazpen instituzional baten bitartez.

EAJk gogor kritikatu du Galdakaoko Udal Gobernuak «Santakurtzetako istiluen aurrean» duen isiltasuna eta azalpenak eskatu ditu.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Roberto San Josek egindako maketa bizidunen Roqueland museotxoa Bilbon.

Parrak eta Schlegelek Torrezabaleko bigarren denboraldia aurkeztu zuten.

26 urria 2022 Binke!
Gure herrietako aktualitatea:

Sare guztiak klik bakarrean!

Zuengandik ahalik eta hurbilen egoteko, webguneaz gain Binkek WhatsApp, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook eta YouTube sareak ditu eskura. Eta gainera, bere zenbaki guztiak formatu digitalean argitaratzen ditu ISSUU kanalean. Esteka horiek, eta askoz gehiago, ondoko QR kodean dituzu!

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Irudia eta maketazioa: Naia Bergaretxe.

Erredakzioa: Beñat Armentia, Unai Sarriugarte eta Xabi Ealo.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

linktr.ee/binke

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilariak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz, Aitzol Zamalloa eta Julio Legarretaetxebarria.

Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Babesle ofizialak:

Binke! urria 2022 27

Zizparen 25. urteurrena

Iturrondo plazan

Urriak 21, barikua

19:00 Txupinazoa

19:10 DJ Reimy

21:30 Kontzertuak —arafiak egongo dira— M. Sanchez + Mutiko + Tatta + Denso Galazota Kristonak

Urriak 22, zapatua

12:00 Potx eta Lotx txikientzat karpan

12:00 Paulo Azpiazu eta Ainitze Zumeta harrijasotzaileak

Hodei Ezpeleta eta Ugaitz Mugerza haizkolariak Santi Brouard plazan

13:30 Trikipoteoa

15:00 Indabada bazkaltzeko —tiketak Herrikoan eta Zurruten salgai—

16:30 Enkantea eta Mixerabliak bazkaloste musikatua

18:00 GoTX Elektrotxaranga

22:00 Kontzertuak —arafiak egongo dira— Dupla Los Zopilotes Txirriaos Beranduegi Erromeria

Antzerkia

Ikuskizun guztiak Torrezabal Kultur Etxean eskainiko dira Urriak 22, zapatua Iratxoen Kantu Sekretuak Gookapi taldea

Ordua: 18:00

Sarrera: 4-6€

Urriak 23, domeka El premio

La Quinta Teatro Centro Dramático Galego

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-8€

Azaroak 17, eguena Bidaide

Metrokoadroka sormen laborategia

Ordua: 20:00 Sarrera: 3-4€

Kultur jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Bisita gidatuak eta hitzaldiak

Urriak 22, zapatua

10:30 Bilboko Arkeologi Museoan bisita gidatua Iñaki García eta Jesus Munizen eskutik

Urriak 27, eguena

Hitzaldiak Torrezabal Kultur Etxean eskainiko dira

18:30 «Galdakaoko ondare arkeologikoari begirada bat garapen iraunkorraren ikuspegitik» hitzaldia Iñaki García Caminoren eskutik

19:15 «Galdakao XIX. eta XX. mendeetan: hiri txiki bat eraikitzen» hitzaldia María Jesus Pachoren eskutik

Urriak 29, zapatua

10:30 Ibilbidea oinez Plazakoetxe eta Zuatzutik Maria Jesus Pacho eta Ainara Martinezen eskutik gidatua

28 urria 2022 Binke!

Sormene udazkena

Azaroak 10, eguena

Goizean Tailerrak ikasleentzat Eider Eibarrekin.

19:00 «Euskaraz sortu» ekimen berria, Sormeneren eta Euskaraldiaren artean sortua. Galdakaoko sortzaileak + Ane Labaka, Miren Amuriza, Esti Markez.

Azaroak 11, barikua

Goizean Tailerrak ikasleentzat Oier Araolazarekin.

20:00 Dantza eta bertsoa: AMAraun, Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagarekin.

Azaroak 12, zapatua

17:30 Ikuskizuna: Amour, Marie de Jonghena.

22:00 Kontzertua: Neomak taldea.

Azaroak 13, domeka

19:00 Antzerkia: Trapu zikinak, Lore More konpainiarena.

Bakarrizketa

Azaroak 4, barikua Nekatutak

Antton Telleria

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€

Zirkua

Azaroak 5, zapatua Karpaty

La troupe Malabó

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€

Torrezabal Kultur Etxean

Dantza

Azaroak 18, barikua BAT

Dantzaz

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€

Torrezabal Kultur Etxean

Binke! urria 2022 29
Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO Telefonoa: 94 456 59 54 WhatsApp: 688 856 690 Hauetan ere bagaude! Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei ikusmen eta entzumen zentroa RPS 258/15 M.Miguel
Herrero D.O.O Y Audioprotesista
30 urria 2022 Binke!
Binke! urria 2022 31

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.