BINKE 077 Abendua 2022

Page 1

77. zenbakia • 2022ko abendua
gehiagoan
hiru urtetan
MONIKA MENA ETA JOSEBA ARTETXE USANSOLOREN SEGREGAZIOAN ARITUAK
«Hogeita hamar urte baino
egin ez dena,
egin da»

«Usansolo udalerri izateko benetako aukerak aztertzen 1987an hasi ginen»

Azaroaren 23an historia egin zuen Bizkaiak, udalerri berri bat sortu baitzen bere lurraldean: Usansolo. Galdakaoko Udalean egindako lanaren aurretik eta gainetik, usansolotarren nahiari eta hogeita hamar urtetik gorako borrokari esker lortu da Usansolo Bizkaiko 113. udalerria izatea. Bide horren inguruan eta datozen pausoen inguruan berba egiteko batu da Binke segregazio prozesuko bi kide historikorekin: Joseba Artetxe lehenengoetariko usansolotarra izan zen segregazioa proposatzen, eta Monika Mena Usansolo Herriako egungo bozeramailea da.

Noiztik dator Usansolo herri denaren sentimendua? Joseba Artetxe (JA): Betidanik. Gainera joera gehiago izan dogu askok eta askok Arratia aldera egiteko Galdakaora baino. Monika Mena (MM): Jaiotzetik. Guri etxean beti transmititu digute usansolotar sentimendua. Eta inoiz ez dugu esan «herrira goazela» Galdakaora goazela esateko. JA: Eta era berean ez diozu entzungo usansolotar bati bere burua galdakoztar moduan aurkezten...

Noiz ikusi zenuten lehenengoz Usansolo udalerri izateko aukera? JA: Egunkari batean, 1987an, Bizkaiko Foru Aldundiak legea aldatu eta udalerri berriak sortzeko aukerari ateak zabalik utzi zizkiola irakurri genuenean. Hiru baldintza bete behar genituela jartzen zuen: segregatu gura duen auzoak geografikoki bereizita egotea, alde bientzako kalterik ez egotea zerbitzuetan eta ekonomikoki bideragarriak izatea. Guk hiru baldintzak betetzen genituela komentatzen hasi

ginen orduan, eta Usansolo udalerri izateko benetako aukerak aztertzen.

Eta orduan sortu zenuten Usansolo Herria plataforma? JA: Ez, lehenengo herritar batzuk antolatzen hasi ginen, ostean Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartekaritzarekin kudeaketabatzorde bat osatu zuten eta hirugarren fase batean sortu zen Usansolo Herria (UH). Ni lehenengo fase hartan izan nintzen beste hainbat kiderekin batera, eta Monika hirugarren eta azken fasean sartu zen, UH sortzearekin batera.

Plataforma sortu izanak politikoki batu ala banatu egin ditu herritarrak ohiko alderdietatik? MM: Batu, zalantza barik, Usansolo Herriak ohiko alderdietatik kanpo dagoen estalpe bat eskaintzen duelako, inongo ideologia politikorik ez duena: ez ezker ez eskuin, UHren helburu eta misio bakarra Usansoloren desanexioa izan da eta izango da beti. Bertan oso kolore desberdinetako herritarrak gaude eta horregatik adostu genuen guztiak babestuko zituen manifestu bat, desanexioa delako gu denok batzen gaituena. Eta behin hori lortuta, UH desagertu egingo da.

Bide horretan, Udalean bi zinegotzi izanda ere, UH inoiz ez da sartu Galdakaoko erabaki politikoetan eta abstentziora jo izan du gehinetan udalbatzarretan... EH Bilduri babesa eman eta Galdakaoko Udal Gobernuan sartu den arte. Zergatik norabide aldaketa hori? MM: Azken udal-hauteskundeen ostean UHk proposamen bi jaso zituen bere bi zinegotzien botoak jasotzeko: bata EAJren eskutik etorri zen eta bestea EH Bilduren eskutik. Orduan negoziaketa batean sartu ginen eta Usansoloren segregaziorako eskaintzarik onena aukeratu genuen.

2 abendua 2022 Binke!
MONIKA MENA ETA JOSEBA ARTETXE USANSOLOREN SEGREGAZIOAN ARITUAK

Usansoloko segregazio prozesuan lehenengo kideetariko bat izan zen Artetxe, berak jarri baitzuen lehenengoz mahai gainean Usansolo udalerri izateko aukera 1987an. Ogibidez Bilboko tranbiako gidari izan da, aurre-erretiroa hartu duen arte.

Bistakoa da aukeraketa ona egin genuela! (irribarretsu).

Erabaki hori zelan hartu dute usansolotarrek? JA: Nik esango nuke ondo hartu dugula gehiengoak. Kanpotik ikusten zen hori zela logikoena, EAJren aldetik ibilbide luze honetan ikusitako oztopo guztiek baino gehiago egingo zuelako beste edozein alderdik. MM: Erabakirik onena izan da. Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru urtetan egin da.

UH Galdakaoko Udal Gobernuan sartzea izan da beraz segregazioa ahalbidetu duena? MM: Bai, noski, gaur egun Galdakaoko Udal Gobernuan dauden alderdi guztiei esker ez balitz, ez ginateke hau ospatzen egongo. Asko diegu usansolotarrok Galdakaoko alkate eta alderdiei eskertzeko. Hala ere, EAJk kontra ez egitea ere izan da giltza. Herritarren presioari esker ez dute beste irtenbiderik ikusi, eta ez dute prozesua oztopatu.

Monika

Mena Castañares 1980, Usansolo

Politologoa, soziologoa eta politika publikoen ebaluatzaile eta ikertzailea da Mena.

Nerabezarotik Usansoloren segregazioaren alde dabil borrokan, eta Usansolo Herriako sortzaileetariko bat da, baita honen bozeramaile ere.

Hogeita hamar urtetik gorako borroka honetan, aldatu al da herritarrek Usansolo udalerri izateko ikusten duten beharra? MM: Ez dut uste aldatu denik. Usansolotarrok beti izan ditugu zerbitzu falta itzelak Galdakaotik. Beste erakunde batzuek ere auzo bezala tratatu gaituzte, eta beraz ez dituzte gure beharrizanak asetu. Beraz, nortasunarekin batera horrek ere pisu handia izan du jendeak Usansolo udalerri izateko ikusten duen beharrean. JA: Nik bai uste dut errealitate ikuskera pixka bat aldatu izan denik, hasieran amets baten moduan ikusten zuelako jendeak udalerri izateko aukera... Herrikide askok esaten ziguten «ezinezkoa» zela, «utopia» batean bizi ginela... Ametsak egia bilakatu daitezkela erakutsi dugu.

Zergatik merezi zuen Usansolok udalerri izatea? MM: Gure eskubidea delako, foru arauak horretarako aukera eskaintzen digulako eta 2014ko zein aurtengo galdeketetan herritarrek argi utzi dutelako, besteak beste. JA: Galdeketa

Binke! abendua 2022 3
Joseba Artetxe Gonzalez 1960, Usansolo

horiek izan dira nagusienak, baina hamaika sinadura bilketa egin dira 1988an egin genuen lehenengo sinadura bilketa masibotik hasita.

Bizkaiko Batzar Nagusietan, Usansolo Bizkaiko 113. udalerria izatea onartu zuten egunean, egin zenuten lorik? MM: Nik aurreko gauean gutxiago, lokartu eta Gernikara iritsiko ez nintzen beldurrez pasa nuen gau osoa! JA: Emozio eta ilusioz beteta oheratu nintzen, baina lo beti ondo, erretiroa hartu dudanetik hobeto! (barreka biak)

Batzar Nagusietan PSE-EE alderdiko kideak izan ziren Usansolo segregatzearen aurka bozkatu zuten bakarrak. Zergatik? MM: Ez dut beraien logika ulertzen. Espainiako Konstituzioak eta estatutuek eskumena ematen dizutenean zure foru araua sortu eta aplikatzeko, eta guretzako foru arau bat egin duzunean (2014an)... Zer zentzu du zure Konstituzio eta foru arauen aurka egiteak?

Arrazoi ekonomikoak egon daitezke tartean, akaso?

MM: Ba Andaluzian azken urteetan —2018an gehienak— bi mila biztanlera iristen ez diren zortzi udalerri berri sortu dira, gehienak PSOEk agintzen duen udalekin.

Ez al ziren ba, Espainiaren arabera, 5.000 biztanle behar udalerri berri bat sortzeko? MM: Eta hala ere, Andaluzian zortzi udalerri berri sortzea ahalbidetu du Bizkaian aurka bozkatzen duen alderdiak. Ulergaitza, are gehiago Andaluzian duten arau bakarra Espaniako araua denean... JA: Alderdiak herritarren onerako izan beharko luketen legeak sortu eta aplikatzeko daude, ez interesatzen zaienean kasu egiteko eta interesatzen ez zaienean, ez.

Espainiako Abokatutzak Bizkaiak hartutako erabakiari errekurtsoa jarriko diola uste duzue? MM: Horren aurrean, UHko kideen artean iritzi desberdinak ditugu. Baina nik pertsonalki ez dut uste estatua horretan sartuko denik, denbora atzeratzea eta baliabideak xahutzea izango delako prozesu horrekin hastea. Errekurtso horren aurrean alderdiek helegiteak jar ditzakete, eta horrek hiruzpalau urteko prozesua ekarriko luke, sententzia kaleratu arte. Ordurako Usansolok 5.000 biztanle izango lituzke, eta beraz, Espainiako araua ere

Oraingo

honetan, EAJk kontra bozkatu ez izana ere izan da desanexiorako giltza

beteko genuke. Niri, egia esan, udalerrien erregistroak ematen dit beldur handiagoa —Binkek argitaratutako bideoan azaldu nituen hurrengo pausoak eta agertoki posibleak—.

Zein izango da Usansoloko udaletxea? JA: Oraindik ez dakigu. MM: Proposamen desberdinak jasotzen ari gara, eraikin berria eraiki eta Usansoloko udaletxea sortzeko. Aukeran, herriaren erdigunean egotea gustatuko litzaiguke, baina oraindik ez dago ezer erabakita.

Eta noiz eratuko da Udala? MM: Aipatutako bideoan azaltzen dudan moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak lehenago kudeaketa-batzorde berria sortu behar du, azken udalhauteskundeetan usansolotarrek bozkatutako emaitzen arabera zortzi UHkoak izanik, bi EAJkoak eta bakarra EH Bildukoa. Hamaika zinegotzi, udalen legeak Usansolok dituen biztanle kopuruari 11 zinegotzi dagozkiola dioelako.

4 abendua 2022 Binke!
Usansoloko alkatea
Batzorde horrek Udalaren funtzioak beteko ditu? MM: Hori da, bai. Baina apurka-apurka hasiko da lanean. Ez zaio batzorde horri udalerri izateko dirulaguntza guztia emango eta hutsetik ehunera bapatean martxan jarriko. Pixkanaka Bideoa ikusi! Usansoloren hurrengo pausoak eta etorkizuna
laster eratu behar den kudeaketa batzordeak proposatuko du

joango da gero eta ardura gehiago hartzen: udaletxea sortzen, langileak kontratatzen... guztia legearen arabera neurtuta eta Aldundiaren behaketarekin.

Eta nor izango da Usansoloko lehenengo alkatea?

Hori kudeaketa-batzorde horrek erabakiko du, lehenengo batzordeko presidentea nor izango den erabakita eta, dena ondo bidean, gero Usansoloko alkate bihurtuta.

Datozen maiatzeko udalhauteskundeak prestatu beharko dituzue beraz!

MM: Aipatzen ari garen batzordeak —ahalik eta lasterren eratu behar denak— datozen udal-hauteskundeak iritsi arte egon beharko luke lanean, baina hauteskundeetara Usansolon ordezkaritza duten alderdiek euren hautagaiak aurkeztu beharko dituzte, bai.

Eta hauteskunde horietara Usansolo Herria aurkeztuko da? MM: Ez, aurretik esan dudan moduan, UH jaio zen desanexioarekin batera desagertzeko. Behin gure helburua beteta, hemendik aurrera ohiko alderdiak bakarrik aurkeztuko dira hauteskundeetara.

Dena dela, Usansoloko Udala eratuta dagoenean ere, usansolotarrek zerbitzu batzuk Galdakaotik jasotzen jarraituko dituzue, ezta? JA: dudanarekin lotuta dago, ez udalerri zaharreko biztanleek —galdakoztarrek, kasu honetan— ezta udalerri berrikoek ere —usansolotarrek— ezin dutela galdu egoera berrian. Foru arauak hala batzen du Josebak dioena. Horregatik, eta Usansolok dituen biztanleak izanda, usansolotarroi ez dagokigu helduen eskolarik, Musika Eskolarik edo euskaltegirik izatea, esaterako. Baina orain arte zerbitzu horiek izan ditugunez, Galdakaon bada ere, Batzorde Mistoak osatu zuen memoria-txostenean adostu zuten lehen genituen baina orain izango ez genituzken zerbitzu horiek jasotzen jarraitzea.

Galdakaoko Udaleko funtzionario batzuk Usansoloko udaletxera pasako dira? MM: bezala, hiru bakarrik izango dira Usansoloko Udalaren parte izatera pasako diren egungo Galdakaoko Udaleko funtzionarioak, orain ere Usansolon daudelako lanean: Unkina eskolako atezaina, Txapelena Kultur Etxekoa eta liburutegiko langilea. Gainontzeko funtzionario guztiek Galdakaoko Udalaren parte izaten jarraituko dute.

Zertan irabaziko du aurrerantzean usansolotarrak? Denean. Beste galdera batekin erantzungo dizut: ehun euro badituzu zure etxea kudeatzeko, nork kudeatuko ditu hobeto, zeuk ala zure auzokideak? •

MONIKA MENA ETA JOSEBA ARTETXE
ELKARRIZKETA

Usansoloren segregazioa

Zer egingo du Espainiak, edo

PSOE alderdiak?

Usansolo udalerri izateko onarpenaren biharamunean «erreportajea» deitu diogun —baina editorialeko zutabea izan zitekeen— artikulu hau argitaratu zuen Binkek, segregazioaren aurrean Espainiak zer egingo duen edo egin dezakeen argitzeko —edo gehiago nahasteko akaso, barkatu—. Horretarako, Espainiako Gobernuan egun agintzen duen alderdi nagusiko ordezkari batzuen adierazpenak hartu ditugu.

Poza, zoriona, negar irribarretsuak, besarkadak eta aldarrikapena batu ziren azaroaren 23an Gernikako batzarretxearen inguruan zein Usansoloko kaleetan zehar —eta zuzeneko «txioen» bitartez kontatu zuen Binkek Twitter-en—. Emozio positibo guzti horiek, noski, Usansolo Galdakaotik segregatzearen alde dauden herritarren eskutik etorri ziren. Eta ez da gutxiagorako, 35 urteko ibilbidearen ostean, Usansolok udalerri bilakatzea lortu zuelako aipatutako egunean.

Bizkaiko Batzar Nagusiek Osoko Bilkuran onartu dute, gehiengo nagusiz, Usansolori udalerri izaera ofizialki aitortzea. Kontrakorik ere izan zen. PSE-EEko zortzi batzarkideek kontra bozkatu zuten, eta PPko biek abstentziora jo zuten. Gainontzeko guztiek —EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko 39 batzarkideek— Usansolo Galdakaotik segregatzearen alde bozkatu zuten, aurtengo martxoko galdeketako emaitzari babesa erakutsiz.

Bizkaiak, beraz, eman du baiezkoa. Eta hori zuen Usansolok azken 35 urteetan helburu. Baina bertara iristeko Galdakaoko Udalaren bermeak lo(r)tu behar zituen lehenago, eta legegintzaldi honetan horixe bera lortuta, Bizkaiaren babesa jasotzera iritsi da Usansolo. Horrela ba, Bizkaiko 113. udalerria izango da Usansolo, behin hilaren 23an erabakitakoa exekutatzen hasten direnean.

Baina, zer du orain Espainiak esateko? Biztanle zenbakien dantzan dago afera, foru arauak auzo bat segregatzeko gutxieneko biztanleak 2.500 izan behar direla dioelako eta espainiar estatuko arauak berriz 5.000 biztanle eskatzen dituelako —Binkek maiz azaldu duen bezala—. Usansolok 4.520 biztanle ditu, aurkeztutako azken txostenaren arabera.

Horregatik, Espainiar Estatuko Abokatuak Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako erabakiari helegitea jarri diezaioke, espainiar estatuko araua foru arauaren gainetik dagoelakoan. «Dagoelakoan» diogu, ñabardura bat azaltzea komeni delako: teorian, Espainiako Konstituzioari dagozkio lurraldetasun erabakiak hartzea, baina Espainiako Gobernuak erkidegoen eta foru aldundien esku utzi zituen 1985. urtean erabaki hauek. Aldiz, 2013ko krisi ekonomiko betean, 27/2013 Legea sortu zuen Espainiako Gobernuak. Lege berri honek aipatutako Toki-araubidearen 7/1985 Legea erreformatu zuen, «espainiar estatuan eman litezkeen segregazio berrien gastuak saihesteko asmoz».

Legeak ere interpretatzeko daude —eta interpretatzen dira—, baina noski, ez da ausartegia pentsatzea Espainiako Abokatutzak estatuaren interesen alde egingo duena. Eta, kasu honetara etorrita, zeintzuk dira espainiar estatuaren interesak? Interesatzen al zaio Espainiako Gobernuari udalerri berri bat hutsetik sortzea?

6 abendua 2022 Binke!
TESTUA: JON GOMEZ GARAI

Gaur gaurkoz, hedabide xume honek sikiera, ez du horren erantzun argirik aurkitu Espainiako Gobernutik modu ofizialean. Baina, Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako erabakia behin Aldundiak aldizkari ofizialean argitaratuta —abenduak 16—, bi hilabete ditu Espainiako Gobernuak Bizkaiak hartutako erabakiari errekurtsoa jartzeko. Jarriko badio.

«Bihar ikusiko da zer dagoen berri, jakintsuenak ere ezin du igarri» dio Oskorriren kantu ezagunak. Aitzitik, Espainiako Gobernuaren agintean dagoen alderdi nagusienari bakarrik erreparatzen badiogu, hiru seinale eman dizkigu egunotan PSOE alderdiak.

Hiru datu esanguratsu. Batetik, esanguratsua suertatu daiteke Bizkaiko Batzar Nagusietako PSE-EEko zortzi batzarkideak —tartean Galdakaoko PSE-EEren datozen udalhauteskundeetako alkategaia— izatea Usansolo Galdakaotik segregatzearen aurka bozkatu zuten bakarrak. Zergatik? Zer dakite euren Madrileko alderdikideek aginduko dutenaz? Alderdi horretako batzarkide-bozeramaileak, Juan Oterminek, batzarretxeko bozketaren ostean gogoratu egin zuen «espainiar estatuko legea Bizkaikoaren gainetik» dagoena. Baina horrekin esan gura izan zuen helegitea jarriko diotela, egun hartan Bizkaiko erakundeak gehiengo batez erabaki zuenari?

Bada, bestetik eta azken galderarekin lotuta, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak egunean bertan Radio Euskadiko adierazpen batzuetan esan zuena dago. Eneko Anduezak uste du, segregazio-adierazpenaren aurrean, «Estatuak legezkotasuna betetzen dela zaindu» behar duela, eta «zentzu horretan, horretarako ere bagaude». Hori dela

eta, ohartarazi zuenez, «Estatuko abokatuek erabakiko dute Batzar Nagusien erabakiari errekurtsoa aurkeztu behar zaion ala ez». «Kasu honetan, arazoa argi dagoela uste dut eta horrela izango da», gaineratu zuen PSE-EEko idazkari nagusiak, gehiago zehaztu barik.

Baina amaitzeko, eta mahaigainean hirugarren datu bat ere jartzeko, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Denis Itxaso sozialistak esan zuen «exekutiboak ez duela eskopeta kargatuta ezta aurreiritzirik ere Usansoloren segregazioaren aurrean». Hori bai, «estatuko abokatuak Tokian Tokiko Erregimenaren Oinarrizko Legea zenbateraino urratzen duen aztertuko du», gaineratu zuen Itxasok EiTBk emandako datuen arabera.

Galderak beraz orain, hurrengoak izan beharko lirateke: Espainiako Gobernuak zenbaterako garrantzia emango dio Usansolok estatuaren legea ez betetzea, 400 biztanle pasatxoko diferentziagatik? Estatuko Abokatutzak ez badu errekurtsorik jarriko —berez egin dezaken bakarra da—, PSOEk berak salatuko du? Beste alderdiren batek, akaso? Baten batek Abokatutzan salatzekotan, zein interesekin?

Politikagintzan aurreikusi ezin daitezkeen erabaki eta norabide aldaketak etor daitezke. Baina pertsona bakoitzaren sentimendua zein izana ez du inongo erabaki politikorik aldatuko, ondotxo dakigu hori euskaldunok. Horregatik, Espainiak zirt edo zart egin, usansolotarra beti izango da usansolotar —berak gura duen neurrian eta gura duen arte, inori azalpenik eman gabe—; eta sentimendu hori errespetatzea baino ez zaio geratuko galdakoztarrari, bizkaitarrari zein munduko edozein bazterreko herritarrari ere. •

Binke! abendua 2022 7

«Inuzenteen Egunean gezur bat albiste serio bihurtzea oso erronka motibagarria zait»

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Galdakaok azkenaldian izan dituen aldaketetara egokituz, Txominen Belenak igogailu eta arrapalak ere izango dituela bere maketan?

179Kurtzeko plazan karpa bat jartzen den bakoitzean lurrean zulo berriak egiten direnez, gaur gaurkoz 179 zulo zenbatu dituzte obretako adituek: galdakoztar jubilatuek. Laster golfean jokatzeko aukera emango du plazak.

Txiste txarra

— Zu zelan iritsi zinan Monkloara? — Elektrizista nintzan, «entxufean kontuagaitik» bertara nindoala esan neban eta... gaur arte.

Galdakaoko EAJk alkategaia errifa bidez aukeratuko du

Binkeren zenbaki hau rotatibara bidali denean oraindik Auzoak zein EAJ taldeen hautagaiak nortzuk izango diren jakin gabe dago Galdakao, eta EAJk bere hautagaia Batzokiko Gabonetako errifa bidez aukeratuko duela filtratu du Kronikasek. Irabazleak alkategai izateko aukera izango du.

Gabonetan munduko krisi guztiak amaituko dira

Gabon garaiko bazkari, afari edo dena delako otorduetan egiten diren tertulietan mundua guztiz konponduta uzteko teoriak botako dira; eta mugikorretako algoritmoei esker Adimen Artifizialak ideiak jaso eta praktikan jarriko dituenaren esperantzaz bukatuko du urtea batek baino gehiagok.

Usansolo Herriak «itzalaldi teknologikoa» sustatuko du

Espainiako Gobernuak edo Abokatutzak Usansolori 5.000 biztanleko baldintza eskatuko dionaren beldurrez, Usansolo Herriako kide batzuek «itzalaldi teknologikoa» sustatu gura dute herrian, 20:00etatik aurrera pantailak itzali eta «baby boom» efektua lortzeko esperantzan.

8 abendua 2022 Binke!
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak
Aginke!

Presoak Ganguren basobarritzen

Zalantza barik, Galdakaok daukazan biriki garrantzitsuenetakoak dira Ganguren, Santa Marina eta mendilerro horretako mendihegal danak. Baso-bide ugari dagoz aldasgoran, makinatxu bat arbola motako basoak.

Orain 90 bat urte, hemen eukan Bizkaiko Foru Aldundiak baso-barrutirik zabalena, Artxandik Padrolaraino. Danetara 500 hektarea eta miloa bi arbola eukazan esparruak. Horrexegaitik geitzen jako gaztelaniaz «Vivero», bere jatorrizko izena Ganguren bada be.

1936ko gerra sasoian, baina, defentsarako eraikuntzak eta armada frankistek jaurtikitako bonba su-eragileek kalte ugari eragin ebezan inguruko aberastasun guzti honetan.

Eskualdeko erakundeek, 1938ko urtarrilaren 20an, baso honeek eta beste batzuen basobarritzea egitea erabaki eben. Baina, nori esan behar hori guzti hori egiteko? Deustuko Konzentrazino Esparruko gerrako presoek egitea pentsatu eben, eta halantxik eskatu eutsien Gobernadore Zibilari.

Deustuko presoek merke-merke egingo eben beharra; izan be, beste beharginek baino errendimendu txikiagoa izanda be, pezeta 1 ordaintzen jakien eguneko, eta peoiei, barriz, 8,75 pezeta. Askozaz merkeagoa zan, beraz, presoen lana, besteen seirena edo. Baldintzak sano gogorrak ziran. 1938ko udan hasi ebezan beharrak, eta hurrengo urteko abuztuaren 29an amaitu. Elorritxuetan antolatu eben kanpamendua; han egozan biltegia eta oilotokia konpondu ebezan, gaur egungo frontoiak eta aisialdi-gunearen alboan. 30 eta 45 laguneko taldeak egoten ziran beharrean, basozainen gidaritzapean. Baina zaintza lanak Galdakaoko Falange Espainiar Tradizionalistako —gaztelaniaz, F.E.T.— eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarretako — gaztelaniaz, J.O.N.S.—. Tokiko Buruak izendatutako Falangeko Erreketeetako kideen ardurea zan.

1938ko zemendiaren 17an, Deustuko Konzentrazino Esparrutik Euskal Herriko presoak handik atarateko

agindua ailegatu zan. 19 preso ziran, eta «Bizkaitik kanpo» sakabanatzeko agindu eben.

Lekua ez zan aproposa, ezta baldintzak be ez. Osasunikuskapen batean salatu zanez, han ez egoan 45 laguntzeko leku nahikorik, sueteko kea arnasten eben eta teilatutik ura sartzen zan. Gainera, presoek oinetako guztiz eskasak eukezan, eta jatekoa «ez zan nahikoa, ez kantidadez ez kalidadez», Konzentrazino Esparruetako Ikuskaritzaren arabera. Atera kontuak ze egoeratan egozan presoak, eurek onartzeko…

Bost presok sarnea eukien, eta 38ko zemendian beste bi handik atara behar izan ebezan gaixorik. Hain egoera gordinean, edozelan be, dirua eukanak baimena eukan baso bat ardau hartzeko jatekoagaz, eta tabakoa eukiteko bere bai

Presoek hamaika lan egin behar izan ebezan: metrailak kaltetutako pinuak ebagi —ostean, saltzeko, merkeago egiteko—, sasitza kendu, 30.000 zulo egin arbolak landatzeko, bideak garbitu, suebakiak egin, eta orduan Elorritxuetatik Santo Domingoraino joian kaminoko zuloak konpondu bere bai.

Orain, hau guzti hau jakinda, mendi-magal horreettik zabizanean, gogoratu, zati handi baten behintzat, Deustuko Konzentrazino Esparruan behar egitera behartutako presoen sufrimenduari zor deutsagula.

Binke! abendua 2022 9
Testua: Nagore Ferreira Zamalloa / Galdakao Gogora Argazkia: 1927ko mapa, Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan gordeta Garrantzitsua izaten da atzera begiratzen jartzea, aurrekoengandik ikasi eta, bereziki, nondik gatozen jakiteko. Orduantxe konturatuko gara zer garen, eta horrela erabakiko dugu nora goazen.

Hasiera iruditan

10 abendua 2022 Binke!
ARGAZKIAK: JOSE ANTONIO ARANDIA @CLICKETACLICK
Binke! abendua 2022 11

Mari

Domingi

Mari Domingi, txoto berezidun andrazko pertsonaia hau, 1994an sortu zan Donostian Olentzero jentilaren «lagun-edo» izateko eta biak bietara Gabon-opariak banatzeko. Baina kronologiara bagoaz, Olentzero, On Jose Miguel Barandiaranek jasotako mitoan, kristau aurreko azken jentil-misiolari lez dager. Mari Domingi, ostera, kristau aroko Gabon-kanta bateko pertsonaia da. «Horra Mari Domingi…» abesti mota horren jatorria jakiteko Italiako Siziliara jo behar dogu. Izan be, XVII. mende aldera sortu zan kantu-mota hori eta zabalduz joan zan Siziliarik hara beste lurralde batzuetara. Gure Euskal Herrira be heldu zan XIX. mende azkenerantz. Gabonabesti hori R.M. de Azkuek jaso euskun XX. mendean. Argitutako guzti hau, hausnartze-biderako egokia litzateke, ahal dan neurrian gure historiako ohitura zaharrei eutsiz nondik gatozen jakiteko. Eta, nora goazen? Batek badaki! Baina, ezagutu eta errespetatu daigun euskaldunon ohitura jatorrez beteko izakera aberatsa. Ez ahaztu euskerak eta euskal kulturak egiten gaituela euskaldun. «Mihin bako arrana ugerrak jan» esaeran oinarrituz, argi eta artez jokatzealakorik ez dago etorkizunean, geure euskal nortasunari eutsiz. Hala bedi!

Berbalagunen talde bereziak martxan daude!

2022a atzean utzi dugu, eta urte berrirako asmo onen zerrenda idatziko zuen batek baino gehiagok. Seguru askori dieta egiten hastea, erretzeari uztea edota gehiago irakurtzea bezalako nahiak pasatuko zitzaizkiola burutik. Eta euskara kalean praktikatzea? Bada, jakizue Berbalagun egitasmoan 14 talde elkartzen direla astero Galdakaon eta bat Usansolon giro onean gure hizkuntza lantzeko. Zeu ere animatu nahi?

Gainera, urtarriletik aurrera interes taldeak aktibatu nahi ditugu, eta zurekin kontatu nahi dugu horretarako. Beraz, musean, mantenurako gimnasian, paseoan, josten, mendian zein frontenis / pala / padelean euskaraz gustura arituko bazina, eman izena lehenbailehen eta harremanetan jarriko dira zurekin.

Berbalagun ekimenean izena emateko galdakao_berba@aek.eus 607 146 855

12 abendua 2022 Binke!
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540

Itxaso Etxebarria, Eguzkibegi Ikastola

«Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu»

Eguzkibegi Ikastolak 50 urte baino gehiago daramatza hezkuntza eraldatzen. Horregatik Itxaso Etxebarria ikastolako zuzendaria (erdian) elkarrizketatu dugu. Zuzendariak, kalitatezko hezkuntza eskainiz, momentu honetan beraien erronka ikastola garai berrietara egokitzea dela kontatu digu.

Zein momentutan zaudete orain?

Momentu honetan eraldaketaberriztatze prozesu baten murgilduta gaude. Prozesu guzti honetan ikastolako eragile guztiek parte hartu behar zutela argi geneukan eta horrela egin dugu indargune eta ahuleziak identifikatuz.

Zeintzuk dira ikastolako indarguneak? Ikastolak 0-16 tarteko hezkuntza eskaintzen du. Proiektu kooperatiboa gara eta euskara eta euskal kultura oinarri izanik, hezkuntza metodologia aurrerakoiak erabiltzen ditugu. Espazio berri hauekin autorregulazioa lortu dugu eta bizikidetza osasuntsuagoa daukagu orain. Irakaskuntza partekatua abian jarri dugu. Bestetik, naturarekin harreman zuzena daukagu egunero. Ikastolan bertan egiten dugu janaria bertoko produktuak erabiliz kalitatezko elikadura eskainiz.

zarata maila, ikasgeletan erabilitako kolore eta altzariak, ergonomia, etab. Ikasgelak teknologia berrietara egokitu ditugu —Smart telebistekin—.

Ate irekietara etorri!

Ikastola ezagutu nahi duenak ikastolara deitu dezake bisita pertsonalizatua noiznahi egiteko. Ate ireki orokorrak berriz urtarrilaren 22an egingo dira.

Izena emateko: idazkaria@eguzkibegi.net

Zer eskaintzen

duzue

Haur Hezkuntzan? Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu, konfiantzaren pedagogian oinarrituta eta ikasle-familiaren beharrizanak kontutan hartuta. Haurtzaindegi zerbitzua goizeko 7:30etatik arratsaldeko 17:00etara daukagu. Opor garaian eta uztailan ere zabalik gaude. Banakako etxekotzea antolatzen dugu familia-ikaslearen beharrizanetik eta emozioetatik abiatuta.

Zein izan da uda honetan egin duzuen eraldaketa? Aurtengo udan DBHko espazioak eraldatu ditugu. Ikasgela eroso, zabal eta gardenak sortu ditugu. Dena zaindu dugu ikasgelak hezkuntzara egokitzeko: Argi naturala, tenperatura,

Zergatik ikastola? Ikastolan proiektu pedagogiko integral eta euskalduna eskaintzen dugu HH0tik DBH4ra. Kooperatiba bat gara, eta familiak oso presente daude gure egunerokoan. LH4tik DBH4ra konpetentzietan oinarritutako pedagogia eskaintzen dugu. Ikastola Eleanitza gara, HHtik ingelesa ikasten dute eta DBH 3 eta 4. mailan arlo bat ingelesez ematen dute. Frantsesa ere DBH1etik 4ra ikasteko aukera dute —Delf azterketa prestatzen dute—. Elkarbizitza sustatu eta eskola jazarpena ekiditeko, KiVa programa finlandiarra daukagu. Aisialdiari ere garrantzia ematen diogu eta eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditugu urtean zehar eguerdietan eta

arratsaldeetan, udako eta neguko udalekuak barne.

Ibilaldia bigarrenez Galdakaon, ezta? Bai, 2025ean Ibilaldia Galdakaon izango da. Proiektu ilusionagarria da eta gure auzolanaren bidez arlo desberdinak jorratu beharko ditugu ilusioz beterik gaude erronka honi aurre egiteko.

ELKARRIZKETA OSOA: BINKE.EUS

Binke! abendua 2022 13
BINKE
PUBLIERREPORTAJEA

Futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

Gure historian eta pasarte galdakoztarretan aditua den Edu Madina Binkeko kolaboratzaileak Galdakaoren ordezkari ezagun eta futbolaren ikono izan zen Angel Zubieta omendu gura izan du ondoko erreportaje sakonarekin.

Binkeren aurreko zenbakian Marcos Tedin Uriburu adiskideak Buenos Airesetik idatzi zigun Ángel Zubieta gure herrikideari buruzko artikulu eder bat. Nire asmoa hau pixka bat zabaltzea da, batez ere Galdakaori dagokionez eta José Iraragorrirekin batera gure herria mundu osoan zehar ezagutzera eman zuen futbolari bikain horren inguruan.

Ángel Zubietak 1954ean idatzi zituen bere memoriak ‘Memorias de Zubieta, trotamundos del futbol' izenpean Vida Deportiva aldizkarian. Galdakaori, bere herriari, maitasun handia zion pertsona, hau esaten hasten da:

«Niri, denbora pasa ahala, nire memoriak idazteko leku bat aukeratzeko aukera eman izan balitzait, Galdácano aukeratuko nuke. Nire herria da. Beharbada beste asko bezalako herria, zinema, dantza, zuhaitz eta zortzi mila biztanlerekin. Industrialdeko herria, hiriburutik zortzi kilometrora.

Han, Galdácanon jaio nintzen 1918an, datorren uztailaren 17an duela 36 urte. Han hazi nintzen, aita saileko buru zuen lehergailu-fabrikaren itzalpean eta atsegin handiz itzuliko nintzateke atseden, lasaitasun eta ongizate bila nagoenean. Azken finean, herri txiki batera, nik ezagutu dudan guztia baino gehiago maite dudan herrira. Munduan ez dago Galdakano bezalako leku askorik, non batek ez lukeen inolaz ere gogoan izango bizitzaren alderdi desatsegina eta hainbat eta hainbat jenderen berekoikeria».

Futbolean lehen pausoak. Tximelarreko bizilaguna, Santiago Zubieta Arostegi eta Juliana Redondo Bilbaoren seigarren semea zen. Familiako benjaminak lau ahizpa zituen:

14 abendua 2022 Binke!
TESTUA ETA ARGAZKIAK: EDUARDO MADINA ETXEBARRIA

hastapenak futbolean ez ziren errazak izan, aitaren nahia bere seme-alabek ikasketak izatea eta kirolean ez aritzea baitzen, baina bere zaletasunak eta futbolarekiko maitasunak dena gainditu zuen.

La Dinamita fabrikak bi ikastetxe sortu zituen Zuazo auzoan, langileen seme-alabentzat soilik: neskatoena, Karitateko Ahizpek zuzendua, eta mutikoena, Maristas Anaiek zuzendua. Azken honetan hasi zen bederatzi urte zituenean, ikastetxeko txapelketetan izena ematen zuen taldeetako batean parte hartuz.

Bere desiorik handiena futbolaren deabrua zela, adin hartan odolak gehiago bultzatzen baitzuen kanpora ikasgeletara baino. Irakasleari zuzendutako bedelaren ahotsak «Jolas-ordua, jauna» esaten zuenean, denak ateratzen ziren korrika bezala lehergailu-fabrikako plazatxora. Han ez zuten zuhaitzik zutik uzten, jolastea debekatu zieten zaindarien amesgaiztoa izanik. Abarketak txikituta etxera iristeak liskar eta astinduak zekartzan, egoera berean mundu guztiari gertatzen zitzaion bezala: «aitak bere gain zeukan katxeteak emateko lana, nire ama santuak ni tragediatik salbatzekoa». Bakoitzak bere paperean, «baina bai, amak beti ateratzen zituen gaztainak». Kontua zen aitak ez zuela futbolarekin

Binke! abendua 2022 15

zerikusirik, «ikasi eta ikasi. Hori da egin behar duzuna» zioela.

Hasiera zurigorri bezala. Bere lehen tokia ez zen jokalari bezala izan, atezain bezala baizik. Beste batzuk nola jokatzen zuten ikustean aspertu egiten zela zioen, eta bera baino gehiago dibertitzen zirela, ezin baitzuen baloiera iritsi arte. 13 urterekin, Galdakaoko Elexaldek fitxatu zuen, egungo C.D. Galdakaok, eta hor lerrokatu zen eskuineko bitarteko gisa, etorkizunean bere postua izan zena. ‘Chato’ Iraragorri, garai hartan Athleticeko jokalaria eta bera baino zazpi urte zaharragoa, Athleticera eraman nuen handik denbora batera, proba zezaten.

Gaztetako ametsetan bi idolo zituen futbolean: Leonardo Cilaurren, Athleticen erdi-postuan zegoena eta ondoren berak ordezkatuko zuena; eta Jose Iraragorri. Hauek izan ziren denboraren poderioz bere futbol ibilbidean eragin zuzena izan zutenak.

Hamabost urte beteta zituela Bilboko Arte eta Lanbide Eskolara joan zen eta orduan esan zion Irargorrik: «Zubieta, San Mamesen jokatu nahi duzu Athleticek ikus zaitzan?». Txundituta eta aldi berean pozez gainezka, ezin bestela izan, esaldi sinple batekin erantzun zuen: «Bai, San Mamesera joan nahi dut». Eta egun horietako batean, Iraragorriren eskutik, Ángel Zubieta agertu zen Hurtado Amezagako Athleticen egoitza zaharretik. Ez zihoan bakarrik, Marcelino Valle Salcedo galdakoztarra zen berarekin. Biak fitxatu zituzten.

Biek hiru hilabete eman zituzten proban eta tarte horretan Athleticek txapelketa bat antolatu zuen, zeinetan hogeita hamar taldek parte hartu zuten. Ángel Zubieta Chimbolandiarekin lerrokatu zen, Arte eta Lanbide Eskolatik etorritako gaztetaldea, bera ikasketak hastearekin batera sartu baitzen bertan. Txapelketa entzutetsu hori irabazi egin zuten eta bera eta Jose Luis Molinuevo Martin taldekidea, Athleticeko atezaina, txapelketako jokalari onenak izendatu zituzten. Hori izan zen bere behin betiko fitxaketaren azken gakoa.

Debuta, Donostiaren aurka. 1935. urtea zen eta Jose Maria Olabarria zen Athleticeko presidentea. Aitak jartzen zizkion eragozpen ugariak konponduta, azkenean 1935-1936 denboraldirako kontratua sinatu zuen Athleticekin, 300 pezetako hileko soldatarekin eta irabazitako partidako 50eko primarekin. Gero, Olabarria jaunaren eskuzabaltasunagatik,

Athleticekin debuta Atotxan egin zuen, Donostiaren aurka jokatu zuten partidan

askoz gehiago izaten ziren.

Soldata etxean ematen zuen, baina lehen denboraldi honetan txapeldunak izan ziren eta sarietan soilik 800 eta 1.000 pezeta artean irabazi zituen eta horietatik 500 edo 600 pezeta eman zituen. Gainerakoa bere gastuetarako erabiltzen zuen eta horien artean biziorik handiena kakahueteak zirela aitortzen du.

Bere lehen deialdia Gironaren aurkako lagunarteko partida batean izan zen, baina ez zuen jokatu. Horrela, bere lehen partida ofiziala Atotxan izan zen, gaur egun Reala denaren aurrekaria den Donostiaren aurka. Euskal Kopan izan zen, azaroan hasten zen liga txapelketaren aurretik. Ondoren, Getxoko Arenasen aurkako partida batean San Mamesen jokatu zuen, Cilaurrenen lesio baten ondorioz, eta horrek atea ireki zion bere postua hartzeko, eskuin erdi gisa. Hala ere, bere onera etorrita, taldera itzuli zen Cilaurren baina defentsa gisa lerrokatuta. Hortaz, Zubietak bere idoloetako baten postu finkoa hartu zuen.

Taldeko jokalari berria zenez, kide guztien arnasa jaso zuen, baina bereziki Blascorena. Bera eta José Iraragorri arduratu ziren bera arretaz zaintzeaz, eta horrela igaro ziren partidak liga 1936ko apirilaren 19an amaitu arte, hemezortzi urte bete baino hiru hilabete lehenago. Txapeldunen titulua irabazi zuten Chamartinen Real Madrilekin bere gol bati esker berdindu ostean eta Osasunaren aurka San Mamesen lortutako garaipenari esker.

Selekzioetan. Urte hauetan Amadeo González Salazar zen Espainiako futbol selekzioko entrenatzailea eta Ángelen joko bikaina ikusi zuen. Gaztea izan arren, bera hautatzea erabaki zuen eta 1936ko apirilaren 26an egin zuen debuta zuen Pragan, Txekoslovakiako selekzioaren aurka. 17 urte eta 284 egun zituen orduan, eta Espainiako selekzio absolutuan jokatu zuen jokalaririk gazteena izan zen. Lorpen hau 2021eko urriaren 6ra arte izan zuen, Gavik, Bartzelonako erdilariak, 17 urte eta 62 egunekin errekor berri bat ezarri zuenean. Beraz, sari horri eutsi zion 85 urtez.

Selekzioaren hurrengo partida Suitzaren aurka izan zen. Hala ere, ezin izan zuen partida gehiago jokatu, urte hartako uztailaren erdialdean Espainiako Gerra Zibila hasi baitzen.

1937an José Antonio Agirrek, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Euzkadiko Selekzioa sortu zuen, ume euskaldun errefuxiatuentzako dirua biltzeko eta Euskadik bizi zuen egoera korapilatsua atzerrian ezagutarazteko. Horrekin bat egin zuten euskal futbolariak honako hauek izan ziren: Gregorio Blasco, Rafael Egusquiza, Pedro Areso,

16 abendua 2022 Binke!

Mundutik bira Euskal Selekzioarekin egin zuen eta erbestean gelditu behar

Serafín Aedo, Leonardo Cilaurren, José Muguerza, Roberto Etxebarria, Tomas Aguirre, Ángel Zubieta, Pablo Barco ‘Pablito', Emilio Alonso ‘Emilín’, Ignacio Agirrezabala ‘Chirri II’, José Iraragorri, Isidro Langara, Enrique Larrinaga, José Manuel Urquiola, Guillermo Gorostiza eta Pedro eta Luis Regueiro anaiak. Entrenatzaile bezala Periko Vallana zegoen eta masajista Perico Birichinaga zen. Argitaratutako beste datu batzuen arabera, badirudi Unamuno, Marculeta, Bienzobas eta Soladrero ere egon zirela gerra garaian munduari bira eman zion selekzio horretan. Eta han izan ziren munduko futboleko bi jokalari handi: José Iraragorri 'Chato’ eta Ángel Zubieta galdakoztarrak.

Mundutik biraka. Euskadiko Selekzioak Parisen hasi zuen bira apirilaren 25ean. Lehenengo partida Pariseko Racingen aurka jokatu zuten, Frantziako txapelduna. Ondoren beste talde eta herrialde batzuetara joan ziren, hala nola Txekoslovakia, Polonia, Errusia, Norvegia eta Danimarka. Anekdota gisa, Ángelek gogoratzen du nola Txekoslovakiara ez zen Iraragorri joan, lesionatuta baitzegoen, ezta bera ere, bere postua utzi zuelako. Parisen geratu ziren, eta esaten du: «15 franko eman zizkiguten eta lehenengo egunean zinemara joan ginen eta garagardo bat hartu genuen. Dena xahutua genuen eta Eliseo Zelaietan paseatzen aritu ginen». Errusian, errepublikarekin eta euskaldunekin oso

konprometitua zena, haur euskaldunen harrera-zentroak bisitatu zituzten. Egun bat oso hunkituta igaro zuten eta han albiste triste bat jaso zuten: tropa matxinatuek Bilbo okupatu zutela. Larritasun eta ziurgabetasun egoera horretan, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren berri jaso zuten eta misioarekin jarraitzeko eskatu zieten.

Bira egin ondoren, Frantziara itzuli ziren eta benetako erbesteratzea hasi zuten, ezin baitziren Euskadira itzuli, kartzelara edo hiltzera zigortuko baitzituzten. Horrela, El Havren ontziratu ziren ‘Île de France’-n, Amerikara zihoan transatlantiko batean. New Yorken gelditu ziren, non ‘Orizaba’ ontzia hartu zuten Habanarako eta ondoren beste bat Veracruzera, Mexiko DFra, non hamar partida jokatu zituzten. Denak irabazi zituzten. Ondoren, Argentinan interesa agertu zuten Euskadiko Selekzioak bertan joka zezan, baina herrialdeko agintariek ukatu egin zieten. Orduan, Mexikora itzuli eta handik Kubara joan ziren. Geroago, 1938an, Mexikoko ligan izena eman zuten Club Deportivo Euzkadi izenarekin eta bigarren postuan amaitu zuten.

Argentinan. 1939an, gerra amaituta, kluba desegin

Binke! abendua 2022 17
Zubieta, futbolari historikoa
Izarra
Angel

zen, baina erbestean geratu behar izan ziren. Horrela, talde amerikar ezberdinetan integratzen joan ziren jokalariak. Lehenengoa Ángel Zubieta izan zen, San Lorenzo de Almagro argentinarrarekin fitxatu zuenak. Handik gutxira, Isidro Langara, José Iraragorri eta Emilín Alonso joan ziren talde berera; Gregorio Blasco eta Leonardo Cilaurren River Platera; Pedro Areso eta Serafín Ahedo eta Euzkadiko Selekzioko beste batzuk Mexikoko taldeetan fitxatu zuten, Espainia edo Asturias kasu, eta beste batzuk erretiratu egin ziren.

Angel Zubieta taldeko jokalaririk estimatuenetako bat izan zen San Lorenzoko zaleentzat, El Vasco 'edo Vasquito' deituz. Gauza bera gertatu zitzaion berari. «San Lorenzon jokatuko dut ahal izan arte, eta inoiz bizitzak beste talde batera joanarazten banau, ez da Buenos Airesekoa izango, San Lorenzoren aurka ez baitut inoiz jokatuko», zihoen.

San Lorenzoko zaleei buruz hitz egiten denean, ezinbestekoa da Frantzisko aipatzea, gaur egun Eliza Katolikoko Aita Santua dena. 1946. urtetik San Lorentzoren zale sutsua da, honeko hau esaten duela: «Gogoan dut gaur egun 46ko denboraldia, San Lorenzok talde distiratsu bat zuen. Ez nuen galdu 46ko talde txapeldunaren partidarik». Badirudi haurtzaroko oroitzapen horiek ez dituela ahazten, oraindik buruz dakielako taldearen hamaikakoa, kapitaina Ángel Zubieta zenean. Hain zuzen ere, Francisco Aita Santuak maitasunez eta harro gogoratzen duen urte honetan irabazi zuen San Lorenzok Argentinako ligako txapelketa.

Europara buelta. Liga amaitu ondoren, bira arrakastatsua egin zuten iberiar penintsulan zehar eta San Lorenzo 1946ko

San Lorenzo de Almagro talde argentinarrean izarra

baino gehiago igaro ziren Ángelek eta haren familiak elkar ikusi ez zutenetik eta hegazkineko ateak ireki zirenean lehena atera zen. Arreba besarkatzeko salto egin zuen, eta pistan bere ama, Santi anaia, osaba bat eta beste senide batzuk zeuden. Oso topaketa hunkigarria izan zen, baina ez zegoen aurretik hil zen aita eta arreba Marceline oso gaixo zegoen.

Aipatu beharra dago Ángel Zubietak jarraipen poliziala izan zuen bere ideal politikoengatik, erbesteratu eta armadatik desertatu zuelako.

San Lorenzo taldea, Galdakaon. 1946ko abendutik 1947ko otsailera bitartean hamaika partida jokatu zituzten: bederatzi Espainian eta bi Portugalen. Bost garaipen, lau berdinketa eta bi porrot lortu zituzten. Athleticekin elkartzeko Bilbora iritsi zirenean, Carlton hotelean izan ziren eta hemen Galdakaoko alkatearen bisita jaso zuen Zubietak. Alkateak San Lorenzok Galdakaon joka zezan ahal zuen guztia egiteko eskatu zion. Horrela jakinarazi zion Ángel Zubietak Perufo klubeko

18
bihurtu zen galdakoztarra

egun hartan, jokatzen ikusten ninduen lehen partidan. Gure omenaldia eta Galdakanoko herri osoarena jaso zituen egun ahaztezin horretan».

1947ko urtarrilaren 6an semea herrira itzuli zen, amaren etxera. Egun hartan, Almagoroko San Lorenzo zelaiko kapitain gisa, futbol-partida bat jokatu behar zuen Santa Barbarako zelaian, Zuazon, non baloiari lehen ostikadak eman zizkion. Juliana Redondo Bilbao, bere ama, omentzeko partidua zen.

Partida hasi aurretik, José Iraragorrik, San Lorenzo eta Galdakaoko jaun-andreen izenean, lore sorta bat eman zion Ángel Zubietari, hark amari eman ziezaion, eta bera zegoen tribunara joan zen. Publikoaren txalo zaparrada handi baten artean eman zion.

Partida honetarako, C.D. Galdakaok Athleticeko lau jokalariren laguntza izan zuen: José Luis Bergaretxe, Miguel Gaínza, Venancio eta José Iraragorri, gure herrikidea. Horrela, San Lorenzok Blazina, Zubieta (kapitaina), Crespí, De la Mata, Rodríguez, Colombo, Imbelloni, Farro, Pontoni, Martino eta Silvarekin jokatu zuen. C.D. Galdakaok, aldiz, Peñalba, Bergareche, Gaínza, Gurtubay, Elezcano, Sanz, Galarza, Iraragorri (kapitaina), Aballay, Venancio eta Pomposorekin. Aurrek zuzendu zuen partida eta San Lorenzok zilarrezko txilibitu bat oparitu zion partidaren amaieran.

Entrenatzaile lanetan. Azken emaitza 4-1 izan zen, C.D. Galdakaoren alde. Garaipen historikoa izan zen, gure zaleek asko gogoratu eta goraipatu zutena. 90.000 pezeta bildu ziren eta denak oso pozik. Partida amaitzean, merendola bat oparitu zitzaien La Dinamitan eta geroago UEEko jantokiak altxatu zituzten lekuan.

Bira amaitu eta Ángel Zubieta San Lorenzoko jokalari eta kapitain gisa jarraitu zuen 1952ra arte eta Espainiara itzuli zen bere kirol ibilbidea Coruñako Deportivon ixteko. Azken bi denboraldietan jokalari eta entrenatzaile lanak egin zituen aldi berean eta 1956an erretiratu zen,

Athletic Club entrenatu zuen 1962-63 deboraldian eta José Ángel Iribarrek, Iñaki Saézek, Jesús Arangurenek eta Fidel Uriartek debuta egin zuten harekin. Beste hainbat talde ere zuzendu zituen Espainian eta atzerrian. 1945ean ezkondu zen Sara Kaiserekin. Bi urte lehenago Rosario de Santa Fen ezagutu zuen, San Lorenzok han partida bat jokatu zuelako. Juliana Teresa izan zuten alaba. 1985ean hil zen, 67 urte zituela, azken urteetan ELA sufritu eta gero. •

Argazkiak:

Binke! abendua 2022 19
Angel Zubieta, futbolari historikoa
San Mamesen kapitain, 1947 Europara itzuli zenean bere arreba agurtzen, 1947 Galdakao Futbol Taldean, 1948 Lehenengo Euskal Selekzioan, 1937 Sevillan kapitain, 1947 Futbol partida Galdakaon, 1947 Iraragorri eta Zubieta Athleticen, 1935
20 abendua 2022 Binke! Erraza da Binkekide izatea! Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta Iraia Olea Herrero Joana Bilbao Ortuzar Hilabete honetako sarituak Urriko irabazleak Dog&Fox jatetxeak oparitutako eguneko bina menu irabazi dituzte! Azaroko zenbakiko irabazle berak errepikatu ditugu hilabete honetan, aurreko saria ezin izan
Binkekideei.
argazki
urrikoa da. KONTU KORRONTEA: IZEN-ABIZENAK: HELBIDEA: NORTASUN AGIRIA: TELEFONOA: E-POSTA: IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA 3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa! 1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus 2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan. Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako
horretarako
baizitzaien eskaini
Horregatik
hau
lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz
bideak:

Gizartearen kontzientzia ezari gola

Azaroak 21, irakasleon amets gaiztoaren hasiera. Prentsako titularrak ikastetxeetako gertakizunekin bete ziren eta ez Euskaraldiaren harira, ez horixe. Zenbat mahai borobil, zenbat neurri aldaketa, zenbat buruhauste. Zenbat gatazka eta zenbat haserre. Ikasle baten hitzetan «nos habeis jodido la vida, llevamos 4 años esperando esto».

Ezin azal daiteke futbolaren indarra, antzina talde kirola baino ez zen horrek hartu duen bilakaera beldurgarria. Ulergaitza gizartearen erantzuna, Espainiako Super Kopa Arabia Saudin jokatzetik ikastetxeetako klase dinamikak aldatzerainoko beharra. Ulergaitza bezain mingarria Euskal Herriko txoko euskaldunetan Espainiar selekzioaren golak ospatzen entzun izana.

Amaitu da Mundiala eta ahanzturan geratuko dira

estadioak eraikitzeko hildako 6.500 langile migratzaileak, ikusezinak diren horiek futbol ospakizun ikusgarrietan. Eta bueltatuko da normalitatea, ikasgeletan klaseek ohiko bidea hartuko dute, amaitu da parentesia. Baina Qatar Estatuan Giza Eskubideek parentesi artean jarraituko dute, kortxete artean babestuago agian. Homosexualitateak kartzela zigorra izaten jarraituko du, sexua bikote ezkondutik kanpo delitua, emakumeak zero bat ezkerrean, heriotza zigorra indarrean… Baina ez du axola, askoren hitzetan «kirola baino ez da».

Joanes Illarregik Bilbon kantatutakoa gogora ekarriz, kiroltasunez egin ezean ez da kirola. Ederra litzateke, ordea, futbolaren kiroltasuna berreskuratuz, masa eta indar horiek kontrako norabidean txutatuz, gizartearen kontzientzia ezari gola hankartetik sartzea, aldaketa baten hasiera piztea.

Bai bizkor gabiltza

Orain dela aste batzuk galdakoztar asko poztu dituen albistea aldarrikatu zen, 2027 urtean Metroa Galdakao eta Usansoloko ospitaleraino iritsiko omen dela. Etorkizunean, beraz, «plaza gorrian» sartu eta hamar minuturen buruan Bilboko erdigunean agertzeko abagunea izango da.

Honek ondo islatzen du gure zibilizazioaren funtsa den etengabeko azelerazioa. Alegia, milaka urtetan toki guztietara dela oinez, edo mandoaren edo zaldiaren indarrez joaten ibili ostean, azken mende eta erdian egundoko abiadura hartu dugu.

Lehenengo trena 1882an heldu zen, Zuhatzura heldu ere, inguruko fabrika eta lantegiei hobekuntza handia ekarriz. Baina geltokia hiribildutik urrun zegoela eta, artean biztanleen garraioa hobetzeko tarte handia

Zabalean

zegoen. Tranbiak aurrerapausotxoa ekarri zuen, herria Guturribai eta Torrezabal aurretik inguratzen bazuen ere geltokia behintzat Plazakoetxen izan zuelako.

XX. mendean sartuta lotuko zen, azkenik, Galdakaoko hirigunea Bilborekin, aurreneko autobus linea sortu zenean. Nire aititaren anaia nagusiek muntatu eta kudeatu zuten tarte batean eta tranbiak halako ibilbidea zuen, Zuhatzun, Arkotxan, Arizen, Kaleron eta Boluetan zehar. Luzea eta, trafikoa handituz joan ahala, sano gorabeheratsua.

Luzaro itxaron genuen galdakoztarrok harik eta, 60ko hamarkadan, autobusa Begoñatik joan-etorria egiten hasi zen arte. Harrezkero bai bizkor gabiltza, lege fisikoen mugetara minuturik minutu hurbilduz. Metroa mugarritzat hartuta, aurrerantzean auskalo dron-taxiz, bat-bateko telegarraioz edo metabertsoan egingo ote dugun saltoa Bilbora.

Binke! abendua 2022 21
JOANES URKIXO BEITIA

Usansolo jaietan

22 abendua 2022 Binke!
Binke! abendua 2022 23
24 abendua 2022 Binke! On Kafe eta Sorgiñe, Pintxo Lanpernako irabazle Aurtengo Pintxo Lanperna lehiaketaren sari profesionala On Kafek irabazi dau, hamairu tabernaren artean. Bigarren postuan Station Wagon eta hirugarrenean V-Bat geratu dira. Herritarren artean aldiz, Sorgiñek prestatutako pintxoa izan da garailea, 160 botoren artean. Informazio sakonagoa aurkituko dozu BINKE.EUS webgunean.
Ospitalean greban ibili dira Mobilizazioekaz jarraitu dabe Labeako ospitaleko TGEEZko langileek 23ra arte, euren soldata Osakidetzaren lehenengo mailako arretakoakaz parekatzea eskatzeko. ELA OSAKIDETZA Click&Click alkartearen sariak Click&Click alkarteak, bere azken argazkilaritza lehiaketan, Juan Fernando lehen (irudian), Uxue Valle bigarren eta Iñaki Pérez hirugarren saritu ebazan. CLICK&CLICK
BINKE

Inoizko

handiena

Binke! abendua 2022 25
BINKE
aurrekonturik
Mugikortasunak, auzoetako inbertsioek eta gizarte zerbitzuek izango dabe lehentasuna 2023ko partidan, aurtengoa baino %17,26 handiagoa dana. Besteak beste, 500.000 euro bideratuko dira auzoen arteko autobuserako.
jarraian
Maialen Lujanbio Galdakaon izango da Hirugarrenez
Euskal Herriko txapela jantzi barri dauan Maialen Lujanbio Galdakaon izango da hilaren 23an Ibarzabal, Uria, Mendiluze, Iturriaga eta Illarregirekin batera.
futbol epailerik onena Marca hedabideak denboraldiko futbol epailerik onenak aukeratzen
MARCA
Jone Ibañez Euskal Selekzioan Abenduaren 20an Euskal Selekzioak Txileren aurkako futbol partida jokatu eban Gasteizko Mendizorrotza zelaian, eta bertan izan zan Jone Ibañez Eibarko futbolari galdakoztarra. EFF-FVF Gallastegi,
ditu. Arantza Gallastegi emakumeen Lehen Mailako 2021-22 denboraldiko epailerik onena izendatu dute.
UDALA
GALDAKAOKO
BERTSOZALE ELKARTEA

Binke.eus

Gure herrietako aktualitatea:

Qatarko futbol Mundialak bisitari asko erakarri ditu BINKE.EUS webgunera, eta Asier Legarretaetxebarriaren iritzia izan zen horietariko bat.

June Ramos galdakoztar kirolariak ere Mundialaren inguruan idatzi zuen BINKE.EUS webgunean, ekimena bera kritikatuz.

Haizea Cerrada futbol kirolariak ere iritzia idatzi zuen, eta beste bost kideekin batera arrakasta izan zuen bere idatziak.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Athletic Clubeko jokalari izan den Ainhoa Alvarez galdakoztarra izan zen Mundialaren inguruko iritzia idazten lehena.

Lander Etxeita ere futbolean ari da, eta Mundialaren inguruan Binkek egindako iritzien atal berezian hartu zuen parte.

Azken aldian Crossfitarekin buru-belarri dabilen Eider Murgia ere animatu zen iritzia idaztera eta Binkeren proposamena onartu zuen.

Lola Dacosta sexologo galdakoztarrak «sexualitate positiboko» Bizkaiko lehenengo zentroa ireki du, eta Binkek elkarrizketatu zuen.

Binke TV

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Eta orain, zer gertatuko da Usansolorekin? Horixe azaldu du Monika Mena adituak.

Julen Gabiria idazle galdakoztarrak Maus komiki historikoa euskarara itzuli du.

Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansolo udalerri izatea onartu zuten unea iruditan.

26 abendua 2022 Binke!

Sare guztiak klik bakarrean!

Zuengandik ahalik eta hurbilen egoteko, webguneaz gain Binkek WhatsApp, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook eta YouTube sareak ditu eskura. Eta gainera, bere zenbaki guztiak formatu digitalean argitaratzen ditu ISSUU kanalean. Esteka horiek, eta askoz gehiago, ondoko QR kodean dituzu!

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia. Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico. Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000. Lege Gordailua: BI-41-2016 ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilariak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Babesle ofizialak:

Binke! abendua 2022 27
linktr.ee/binke

Gabonak

Abenduak 23, barikua Gorosibai

17:30 Kalejira Gorosibaitik Olentzerorekin Gabon-kantak abesten, Ludotekatik abiatuta. Bisita adinekoen egoitzara. Eta kalejira amaitzean gozokiak eta merendola banatzea

Galdakao

18:00 Olentzero eta Mari Domingiren bisita eta ipuina

Torrezabal Kultur Etxean

Sarrerak: doan, edukiera murriztuta

Patakon Kultur Elkarteak antolatuta

19:00 Santo Tomas txiki

Santi Brouard enparantzan

Patakon Kultur Elkarteak antolatua

20:00 Gabonetako Bertso Jaialdia

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes

Torrezabal Kultur Etxean

Abenduak 24, zapatua Aperribai

12:00 Olentzero eta Mari Domingiren bisita Sarrikue egoitzara. Kalez kalea Aperribai auzoan zehar pilotalekuraino. Olentzerok eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte Jokoak eta ekintzak: oparien banaketa, photocalla, musika eta sorpresak, Aperribaiko pilotalekuan Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako auzo elkarteak antolatuta

Galdakao

16:00 Olentzero eta Mari Domingiren harrera Musika Eskolako txistulariekin.

Kurtzeko plazan (euria eginez gero, Gandasegiko arkupeetan) Mari Domingi eta Olentzerorekin argazkia egiteko aukera, antolatzaileen eskutik edo zure kabuz. Nahi baduzu, esaiezu antolatzaileei zure postara bidaltzeko. Jarraian... Kalejira

18:00 Amaiera-ekitaldia

Olentzero eta Mari Domingiri abestuko diegu Txistulariak, eta Andra Mari Dantza taldeko dantzari txikien ekitaldia. Santi Brouard plazan (euria eginez gero, Kurtzean)

Olentzerok eta Mari Domingik Gabonetako subila ipiniko dute. Patakon Kultur Elkarteak antolatuta, Andra Mari Dantza Taldea eta txistulariekin.

Usansolo

12:00 Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria, erraldoi eta gaiteroekin Meatzetan 12:30 Kalejira erraldoi eta gaiteroekin. Umeentzako tailerrak eta salda beroa, Unkina plazan 16:30 Kantaldia herriko kaleetatik 17:30 Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatuko dituzte Unkina plazan 19:00 Olentzero eta Mari Domingiri agurra Usansoloko Apario Euskara Taldeak antolatuta

Abenduak 26, astelehena Galdakao

12:00-14:00 eta 16:30-20:30 Txu-txu trena, Gu Dendari elkarteak antolatuta, Kurtzeko plazatik

Abenduak 27, martitzena Galdakao

12:00-14:00 Txu-txu trena, Gu Dendari elkarteak antolatuta Kurtzeko plazatik

Usansolo

16:30-20:30 Txu-txu trena, Gu Dendari elkarteak antolatuta Oletxe kaletik

Abenduak 27-30 Galdakao

Gabonetako Haur Parkea

Elexaldeko kiroldegian Sarrerak: 3€

11:30-14:00 eta 16:30-19:30

Autobus egokitutako zerbitzua egongo da, eta lehentasuna izango dute mugikortasun urriko pertsonek.

*Musika eta argi baxuagoak 28an, arratsaldez, aisialdi inklusiboago bat sortzeko.

28 abendua 2022 Binke!
Binke! abendua 2022 29 Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO Telefonoa: 94 456 59 54 WhatsApp: 688 856 690 Hauetan ere bagaude! Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei ikusmen eta entzumen zentroa RPS 258/15 M.Miguel Herrero D.O.O Y Audioprotesista Abenduak 29, eguena Galdakao 20:30 Gazte-kontzertuak: Merina Gris eta Ainhoa Larrañaga Torrezabal Kultur Etxea Sarreren zozketa: Binkeren Instagramean Abenduak 30, barikua Galdakao 20:00 80ko hamarkadako jaia (Mozoilo Irratia), Torrezabal Kultur Etxean. Urtarrilak 5, eguena Galdakao 18:00 Errege Magoen kabalgata, Kurtzeko plazatik Bengoetxeko elizara, Argizai Eskaut Taldeak antolatuta Jarraian...txokolatada, Bengoetxeko Auzo Elkarteak antolatuta Usansolo 19:00 Errege Magoen kabalgata Tren-geltokitik Unkina plazara Gazteberri Kultur Elkarteak antolatuta
30
abendua 2022 31
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.