BINKE 081 Apirila 2023

Page 1

ARITZ IRUSTA 'EL CONQUISTADOR DEL CARIBE' SAIOKO LEHIAKIDEA

81. zenbakia • 2023ko apirila
«Saioko taldekideak
aspaldi ezagutu ditudan pertsonarik jatorrenak dira»

«Helburuak betetzen ez dituzunean, normala da zurekin dezepzionatuta sentitzea»

TESTUA: JON GOMEZ GARAI

ARGAZKIAK: EITB ETA HOSTOIL

Bere taldeko kideen eta saioko adituen arabera, aurtengo ETBko 'El Conquistador del Caribe' lehiaketako partaiderik onenetakoa izan da Aritz Irusta. Baina bere ezaugarri onek ez diote aukerarik eman nahi beste urrun iristeko Karibeko abenturan, eta bertan bi aste egin ostean itzuli da Galdakaora Maxam herriko lehergaien lantegian lan egiten duen «konkistatzailea». Berarekin izan gara.

Karibetik itzuli zara. Nahi baino lehenago? Bai, duda barik. Nire helburua finalera edo gutxienez finalaurrekora iristea zen, nire burua forman, gogotsu eta ilusioarekin ikusten bainuen. Baina tira, ez zen posible izan.

Patxi Alonsok platoan egindako elkarrizketan esan zenuen zure buruarekin «dezepzionatuta» zaudela.

Zergatik? Bere buruari asko exijitzen dion pertsona naiz, galtzea batere gustatzen ez zaiona, eta are gutxiago hau bezalako saio batean parte hartzen ari zarenean. Horretarako prestaketa gogorrak egin ostean, eta helburuak betetzen ez dituzunean, normala da zure buruarekin dezepzionatuta sentitzea.

Abentura bizitzera joan aurretik saioko probetarako gogor entrenatzen zinen ala? Saioko proba batzuk errepikatu egiten dira urtez urte, eta horietariko batzuetan prestatzen saiatu nintzen joan aurretik. Hasierako saltoaren proba, adibidez, gogor prestatu behar izan nuen bertigo handiko pertsona naizelako, eta Karibera joan aurretik ez nintzelako gai sei metroko garaieratik gora jauzi egiteko. Eta

ondo egin nuen. Aldiz, sokan gora egiteko, oinekin estutzea ez nuen praktikatu ondo egiten nekielakoan eta, begira, proba horrek bidali ninduen etxera.

Baina joan aurretik ez zenekiten probak zeintzuk izango ziren, ezta? Ez, inoiz ez dira jakiten. Gainera berriak sartzen dituzte urtero. Baina saioko jarraitzaile fidela bazara badakizu ziurrenik aurkitu egingo dituzula probak sokekin, tarantulekin, txarriarekin, jauziekin...

Noiz grabatu zenuten saioa eta zenbat denbora eman zenuen zuk han, guztira? Azaroan joan ginen, egun bi eman genituen lehiakide guztiak hotel batean elkarrekin — elkar ezagutzeko, oraindik ekipo berekoak nortzuk izango ginen jakin barik ere— eta ostean 11 egun egin nituen saioan lehiatzen. Guztira 14 egun egin nituen Karibean.

Behin esperientzia bizita, zein izan da bizi izan duzun probarik errazena? Proba errezik ez dago 'El Conquistador del Caribe' saioan, eta are gutxiago ez duzunean jaten eta moskito guztiek ziztatu egiten dizutenean. Baina errezenetariko bat agian talde aurkarien kupelak urez bete behar genituen proba izan zen niretzat.

Zelan moldatu zara animalien tripak eta hesteak ahoan eramateko? Ba txerriaren proba beti izan da egiteko desiatzen egon naizen ariketetako bat. Hasieratik antolatzen dute eta gaur egun badago desberdintasun nabari bat txerriaren okelak ahoan gordinik hartzetik, honen odola zure ahoan kapitainaren ahora eramatera. Bero, bere odolbildu guztiekin eta kriston kiratsarekin odola ahoan eraman behar izateak botaka egiteko gogoak ekarri zizkidan!

2 apirila 2023 Binke!
ARITZ IRUSTA 'EL CONQUISTADOR DEL CARIBE' SAIOKO LEHIAKIDEA

Aritz

Irusta Fernández 1993, Galdakao

Lauaxeta Ikastolan ikasitakoa da Aritz Irusta galdakoztarra.

Bertan Batxilergoa amaitu eta

Mekatronikako Goi Mailako ziklo bat egin zuen, zeinek aukera eman zion praktikak

Galdakaoko Maxam enpresan egiteko. Geroztik bertan

dabil lanean, bederatzi urtera bidean, produkzioko mekaniko

jardunean. Bere ogibideko

ibilbidean, besteak beste, Txinan enpresako lantegi bat hutsetik sortzeko ardura izan du.

Binke! apirila 2023 3

Saioko

gogorrena, niretzako, moskitoen ziztadak

izan dira

Telebistatik ikusten

duzunak ez dauka

zerikusirik han bizi

denarekin

Kanpamentu aberatsean ez da uste duzuena bezain ondo lo egiten

Probarik txarrena berriz, imajinatzen dugu horma izango zela... Ba ez, ez zen horrela izan! Hasierako jauzia izan zen niretzako, alde handiz, probarik zailena. Altuera horiei diedan beldurra ez da normala, eta bertara joan nintzen proba horri aurre egingo ez niolakoan. Baina begira, probarik zailenari aurre egin nion eta hormako teknika txar baten erruz kaleratu ninduten.

Hormarekin ametsik egin duzu? Amets ez, baina egia da une horretako irudiek jarraitu egin nindutela behin saioa emititu zenean. Sare sozialetan, platoan, jendearen mezuetan... zelako amorrua!

Kideek bidali zintuzten ostean kaleratuko zintuen duelura. Huts egin dizutela sentitzen duzu? Ez, inondik inora ere. Maitatu eta mirestu egiten ditudan kideak dira, aspaldi ezagutu ditudan pertsonarik jatorrenak. Eta duelura bidali ninduten nigan konfiantza handia zutelako.

Seletak, zure taldeko kapitainak, zure kaleratzearen «erruduna %99an» sentitzen dela esan izan du. Esango du, baina ez du arrazoirik. Ni naiz horma igo ez zuena eta kito. Gainera duelura ni joatearen erabakia talde osoarena izan zen. Seleta kapitain moduan eredu da, benetan.

'Basurde' ezizenez deitu izan zaituzte saioan, baina zure kideei «azeriak» izan behar zinetela esaten zenien. Zer da garrantzitsuagoa? Bizitzan oreka bat beharrezkoa dela uste dut, eta baita abentura honetan ere. Basurdeak izan behar dugu energian, gauzak egiteko zure ehuneko ehuna ematerakoan, indarrean... baina azeriak izan behar genuela esaten nuen bihurrikeria ere behar genuelako, nik neuk izan ez nuena, gainera...

Gogor hasi zineten talde gorrikoak, baina gero gosea eta logurea ere izan duzue, ezta? Bai, oso gogor hasi ginen. Erratuta ez banago lau probatik lau jarraian irabazten hasi ginen. Baina «kanpamentu aberatsean» ez da uste duzuena bezain ondo lo egiten, egun osoz dituzu eltxoak ziztatzen eta ez dago lo egiterik. Hori gutxi balitz, eta agian ez zineten konturatu, baina gu izan ginen azken taldeetako bat janaria sari bezala jasotzen...

4 apirila 2023 Binke!

ala lo falta? Saioko gogorrena ez dira izan ez gosea ezta lo falta ere: niretzako moskitoen ziztadak izan dira okerrena. Eguneko 24 orduetan eltxoak ziztatzen izatea jasan ezina da, benetan. Ba, gosea izatea gogorra izan daiteke lehenengo hiruzpalau egunetan, baina gero gorputza ohitu egiten doa. Lo falta ere gogorra da, baina hori ziztaden ondorio izaten da gehinetan. Zoratzeko modukoa da hori!

Zein puntura arte da egia etxeko pantailatik ikusten den gogortasuna eta zenbatekoa da 'postureoa'? Ba gezurra badirudi ere, askoz errazago ikusten da guztia etxetik. Telebistatik ikusten duzunak ez dauka zerikusirik han bizi denarekin, askoz gehiago sufritzen da han! Gainera, etxetik ordu eta erdiko saio bat baino ez da ikusten, baina han 24 orduz egon behar duzu, eta oso gogorrak egiten dira proben eta dueluen arteko ordu hilak.

Norekin konpondu zara hoberen? Olanorekin, zalantza barik. Zer esan bere inguruan: pertsona oso ona, taldekideen artean beti giro ona sortu nahian, barre egiten, gauza guztien alderdi positiboa ikusten, ondokoak lasaitzen... Olano ikaragarria izan da.

Eta txarren? Txarren norekin moldatu naizen esateko beste taldekoren bat aukeratuko nuke, baina aurkarien inguruan ezin dut askorik esan, haiekin harremana ekidin egiten baitu programak! (barreka)

Programako zure azken uneetan, negarrez, asko aipatu zenuen ama. Zergatik? Asko maite eta miresten dut ama, zelan ez. Baina gainera harreman handia daukagu, guzti-guztia kontatzen diot berari eta han igaro beharreko ordu hiletan zein unerik gogorrenetan bera etortzen zitzaidan burura. •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa?

Larunbata.

Herriko txoko gustukoa?

Gimnasioa.

Liburua ala tablet-a? Tableta.

Pelikula bat?

300.

Ez duzu onartzen… Ni agintzea.

Zoriontsu egiten zaitu… Jende jatorraz inguratuta egoteak.

Plater bat?

Pasta duen edozer.

Deskribatzen zaituen berba? Borrokalaria.

Herrian zer kenduko zenuke?

Ez nuke ezer kenduko.

Eta zer berria jarri?

Kiroldegi hobe bat.

Euskarazko berbarik politena? Laztana.

Zure ametsetako bidaia?

Thailandia.

Berba egin ala entzun? Egin.

Zure mesanotxean ezin da falta… Txokolatea.

Abesti bat? Zoriontasuna, Zetak taldearena.

Binke! apirila 2023 5
ELKARRIZKETA ARITZ IRUSTA

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak 36

Ba al zenekien...

Barikuetan herriko etxe gehienetan afaltzen den menua patata tortilla, pizza edota hamburgesetan oinarritzen dela? Eta zurean?

ANA HOR EGON

Amatasunaren (des)eredu

Sarean arrantzatua

Gaztelaniako politika mitinek, los/ las/les, vascos/vascas/vasques edo nosotros/nosotras/nosotres hainbeste esateagatik, euskarazkoek baino 36 minutu gehiago irauten dituzte, bataz beste. Ordea, politikari gehienek nahiago dute gaztelaniaz aritu.

Txiste txarra

— Bakarrik egotea gustatzen jat.

— Zelan ulertzen zaitudan...

— Baina hemen jarraitzen dozu.

Kirolean euskara sustatzeko plana indarrean da, «iepale!»

Galdakaoko eta Usansoloko kirol elkarteek euskara gehiago sustatzeko egingo duten planaren inguruan, hainbat proposamen jarri dira mahai gainean. Horien hartean, zerbait ospatzerako orduan, «vamos!» esatearen ordez «iepale!», «bai», «redios!» edo «ona!» esatea proposatu da.

Aste Santuko oporrak zoratuta hartu ditu askok

Azken asteotan euren etxe inguruetako kaleen norabideak aldatu ondoren, erdi zoratuta hartu dituzte Aste Santuko oporrak Loiola, Lapurdi, Iberluze eta Zabaleako auzokideek. G2030 proiektuaren barruan dagoen aparkamendu estrategia guztiz ulertu ahal izateko, Udalak aldaketa hauek Kubik kubo baten mugimenduetan oinarrituta daudela adierazi du.

Horma zurien faltan, amantalak 105 langileentzat

Azkenaldian herriko hainbat pareta irudiz jantzi ondoren, Enplegu Planaren barnean lanean ari ziren 105 pertsonei amantalak eman dizkiete beste hormairudiren bat pentsatu bitartean entretenituta egon daitezen.

6 apirila 2023 Binke!
«Plaza Gorriko haurreskolan matrikulatu gurako nuke nire alabatxo maitea, aukerarik bai?»
Aginke!

Andramari LHk prestakuntzaeskaintza handitu du

Ikasketa-lerro oso batean formazioa emateko helburuz, prestakuntzaeskaintza handitu du Galdakaoko

Andra Mari Lanbide Heziketak.

Guztira hiru lanbide-arlo lantzen ditu.

Galdakaoko Andramari LHIk bere prestakuntzaeskaintza handitu du azken urteotan. Hiru lanbidearlo lantzen ditu: Administrazioa eta Kudeaketa, Elektrizitatea eta Elektronika, eta Instalazioa eta Mantentzea. Hiru familia horiek Erdi Mailatik Goi Mailara bitarteko prestakuntza-ildoari jarraitzen diote, OT Zibersegurtasuneko Masterrera iritsiz. Horrez gain, Administrazioa eta Kudeaketa familian goi-mailako bigarren ziklo bat egiteko aukera dago urtebete bakarrik eginez (Zuzendaritza laguntzaile). Hauen helburua ikasleak ikasketa-lerro oso batean prestatzea da, lanmerkatuan modu eraginkorrean sartzeko edo unibertsitatean matrikulatzeko aukera izan dezaten.

A.L ikasleak bere esperientziaren berri eman du: «Institutuan nengoen 4. DBHn, ez neukan argi zer egin nahi nuen Andramari LHko zentroa bisitatu nuenean. Administrazio-Kudeaketako zikloa interesatu zitzaidan, beti gustatu izan zaidalako ekonomia. Erdi Mailako ikasketak egin ondoren, Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako zikloa gauzatu nuen Dualen, aldi berean lan eginez eta ikasiz, oso esperientzia interesgarria. Datorren ikasturteari begira, Zuzendaritzari Laguntzeko ikastaroa egitea dut buruan, nire hizkuntzen ezagutza zabaltzeko eta Goi Mailako bi titulu izateko».

J.P-k ere bizitakoa ezagutzera eman nahi izan du: «Batxilergo ikasketak egiten hasi nintzenean ikasgai gehienak interesatzen ez zitzaizkidala ikusi nuen. Niri beti gustatu izan zait informatika eta Andramari LHn nuen lagun batek esan zidan bera Telekomunikazio eta Informatika

Sistemetako Goi Mailako zikloa egiten ari zela, eta gero Zibersegurtasuneko OT Masterra egiteko aukera zuela, oso lanbide eskatua. Nik Telekomunikazio-instalazioko Erdi

Mailako zikloa eginda nuenez, izena eman nuen ikasketalinea osoa egiteko, eta oso pozik nago».

O.R.-k aldiz, hauxe dio: «Teknologia zen gehien interesatzen zitzaidan ikasgaia institutuan nengoela. Horrela, Andramari LHn apuntatu nintzen, Mantentze-lan elektromekanikoetan Erdi Mailako zikloan, gero Mekatronika Industriala Goi Mailako zikloa eta agian Zibersegurtasuneko Masterra egiteko ideiarekin».

Bide honetan, Lanbide Heziketako VI. Euskal Planak erronka berriak planteatzen ditu, hala nola: etengabeko ikaskuntza sustatzea, pertsona guztientzako prestakuntza-eskaintza malguago, integratuago eta eskuragarriago baten bitartez; garapen iraunkor eta inklusiboko helburuekin bat datorren Lanbide Heziketa sustatzea; eta talentua, emakumearen presentzia eta enpresa berriak sortzeko bultzada sustatzea. Halaber, etorkizunari aurrea hartuko dion eta laugarren industria-iraultzaren aurrerapen azkarrari eraginkortasunez erantzungo dion Lanbide Heziketa adimendunerantz aurrera egitea; euskal Lanbide Heziketaren nazioarteko proiekzioa bultzatzea; eta unibertsitatearekiko loturak eta lankidetzak estutzea planteatzen ditu planak.

Binke! apirila 2023 7
PUBLIERREPORTAJEA
Andra Mari Lanbide Heziketa

Hilabete honetako sarituak Martxoko irabazleak

Amaia Diez Iturralde Joserra Aperribai Apellaniz

Alize Mintegi (ezker) eta Izaskun Garai (eskuin) Binkekideak Nekane Mazorriaga Kerren jatetxeko arduradunarekin, bina menuen oparia jasotzeko orduan!

Maiatzaren 12an 'Amatxik dixit, zuri' antzezlana ikusteko bina sarrera opari!

Zer? Oraindik ez zarela Binkekide?

Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA: TELEFONOA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

8 apirila 2023 Binke!
IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA

Batera goaz.

El Galdakao que nos merecemos

Ilusioa, esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituen talde berritu batekin aurkeztu gara, eta hainbat arlotan erreferenteak diren pertsonak aurki ditzakegu bertan. Helburua, zalantzarik gabe, udal gobernuaren buru izatea eta Galdakaoko eraldaketa gidatzen jarraitzea da.

ehbildugaldakao @GaldakaoEHBildu
EH Bildu Galdakao galdakao@ehbildu.eus
1. Iñigo Hernando 2. Edurne Espilla 3. Asier Eguiraun 4. Amets Iturbe 5. Alberto Ealo 6. Eguzkiñe Gezuraga 7. Asier Korta 8. Izaskun Barbarias 9. Mikel Larunbe 10. Maite Arandia 11. Asier Jugo 12. Naroa Urkijo 13. Iraitz Gil 14. Susana Viteri 15. Julio Legarretaetxebarria 16. Ana Mari Bustinza 17. Garatz Unamunzaga 18. Nerea Orozko 19. Kepa Lizarraga 20. Janire Markina 21. Marijo Arriandiaga 22. Manu Rodriguez 23. Susana Uriarte
1 2 3 8 7 9 24 12 13 20 14 22 18 21 17 4 5 6 11 16 10 19 15 23
24. Maite Ajuria
PUBLIZITATEA

Udaberria iruditan

ARGAZKIAK: MAR HEVIAS @CLICKETACLICK

10 apirila 2023 Binke!
Binke! apirila 2023 11

Pazkomokotsa

Pazko eguna, kalendario Gregorianoko jairik handienetakoa da. Urterik urte, egun aldakorra da ilargiaren arabera. Aiko. Martiko ekinokzioaren jarraian datorren ilargi betea kontutan hartuta, hurrengo domeka izango da beti Pazko eguna. Egun horretatik aste bete atzerago, Erramu eguna da eta atzeragoko berrogei egunak, Garizuma, Hauts-egunerarte eta bezperan, martitzen-aratuste. Jai hau aukeratu eban Eleizeak Pazkoazkoaz betetze-agindurako. Pazko eguneko ohitura polit bat hauxe zan. Aitabitxi-amabitxiak euren besoetakoei egiten eutsien oparia, mokotsa, morrokotea edo arrautzopila izaten zan. Pazkoa bezperako labesuan, artoak eta ogi mota ezbardinekaz batera, hiru puntako pamitxa bat egiten zan, erdian arrautza jaiobarri bat sartu eta beste errari guztiekaz batera labe-ahotik hur sartu zein erre. Mokotsari sorots egiten jakon eta bere tertzioan labetik atera labe-pareagaz. Umetan pozik hartzen genduan Pazkomokots oparia eta lehenengo erdiko arrautza jaten genduan eta gero ogia. Oparia ez zan handia baina berak emoten euskun poza bai. Konformitatea zer dan e! Gaur ez dago lehengorik. Baina lehen zein orain, norbera izatea da bidea eta ez opari lar eukitea.

Galdakaon euskarak bizi duen egoerak eta kale erabilerak azken urteotan jasandako beherakadak kezka sortu du Bagabiz euskara elkarteko eta Galdakaoko euskalgintzako kideon artean. Soziolinguistika Klusterrak 2021eko udazkenean egin zuen hizkuntzen erabileraren kale neurketan, herritarren %14,5ek baino ez dute euskaraz egiten Galdakaon. Espazio irekietan solasean ari ziren hiztunen jarduna behatuz jaso ziren datuok eta hainbat ezaugarri hartu ziren kontuan: hiztunen adina eta sexua, eta elkarrizketa non eta noren artean eman zen. Orotara 3.591 elkarrizketa eta 10.792 solaskide behatu ziren.

Hala ikusi zen, adibidez, emakumezkoen erabilera gizonezkoena baino apur bat altuagoa dela eta erdigunean auzuneetan baino gehiago erabiltzen dela euskara. Beste emaitza aipagarrienetako bat izan zen haurrek egiten dutela gehien euskaraz Galdakaon (%20,8).

Antzeko azterketa batzuek eman dituzten datuekin konparatuta, Galdakaoko datuek erakusten dute euskararen erabilera Euskal Autonomia Erkideko batez bestekotik apur bat behera kokatzen dela (%15,7), baina alderatzen diren bestelako eremuen gainetik: Euskal Herrian %12,6, Bizkaian %9,4 eta Bilbo Handian %3,6.

Gauzak horrela, egoera hori irauli eta euskararen sustapenean jarduteko beharra azaleratu, baita bidea irudikatzeko ere, prozesu bat abiatzea erabaki da. Prozesu horren lehenengo urratsa maiatzaren 13an, goizeko 11:00etan, Gandasegi Eskolan egingo da. Galdakaoko talde guztiak eta norbanakoak gonbidatuta zaudete oso garrantzitsua baita euskaraz aritzen zaretenok zein euskararekiko sentsibilitatea duzuenok elkarren berri izatea eta denon artean hausnarketa egitea. Topaketa horren helburu nagusiak hauek izango dira:

• Elkarren berri izatea

• Etorkizuneko lehentasunak zehaztea

• Estrategiak irudikatzea

• Iritziak jasotzea

Bi orduko topaketa izango da eta gidaritzan Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topagunearen presidentea, izango dugu bidelagun.

12 apirila 2023 Binke!
Euskaldunon topaketa
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540
badator!
Gure berbaz MANU ETXEBARRIA AYESTA

Txorierri, errealitate birtualeko lehiaketaren anfitrioia

Politeknika Txorierrik errealitate birtualeko teknologia-lehiaketa antolatu zuen, ikasleek laneko arriskuak prebenitzeko dituzten trebetasunak erakusteko.

Politeknika Txorierrik Estatuko beste hiru ikastetxerekin batera hartu du parte Laneko Arriskuen Prebentziorako proiektu batean. Burgosko Simón LHII-rekin eta Enrique Flórez BHI-rekin eta Goierri Eskolarekin batera aritu dira ekimenean eta ikastetxe hauetako ikasleek praktikak jorratu dituzte, errealitate birtualeko simulagailuak eta gamifikazioan oinarritutako ikaskuntza-metodologiak erabiliz.

Ludus Tech SL enpresak ere lagundu du proiektuan, eta aholkularitza eta prestakuntza eskaini ditu errealitate birtualaren eta arriskuen prebentzioaren esparruan.

Proiektu honen harira, joan den martxoaren 23an,

apirila 2023 13
Honela, Politeknika Txorierri Laneko Arriskuen
PUBLIERREPORTAJEA
Politeknika Txorierri

Udabarriko Sormene aurkeztu dabe sortzaileek

Aurtengo udabarriko Sormene apirilaren 27tik 30era antolatuko da eta inoiz baino sortzaile galdakoztar gehiago batuko dira egitarauan. Aurreko urteetako lan ildoak mantendu eta barri bat batu dabe: zaintza. «Sortzaileak zaindu gura doguz eta horretarako herritarren laguntza behar dogu», azaldu dabe antolakuntzatik. Egitarau osoa ikusi leike 28. orrialdean.

Elexaldeko taberna, udarako

Hogei urte baino gehiago itxita egon ostean, udan irekiko dabe Elexalde auzo galdakoztarrean kokatuta dagozan igerilekuetako taberna. Obrak amaitzen ari dira eta lizitazioa apirilean zehar ateratzea aurreikusi dau Udalak.

Aingeru Garai, txapeldun

Espainiako Erraldoi Txapelketa lehiatu zan Baqueira Bereteko eski pistetan. Honetan garaipena lortu eban Aingeru Garai eskiatzaile galdakoztarrak, Juan del Campo bilbotarraren aurretik.

14 apirila 2023 Binke!
BINKE
BINKE
AINGERU GARAIREN SAREETATIK

Sukaldaritza masterclassak

Jose Miguel Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak sei masterclass eskainiko dauz apirilean eta maiatzean Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian.

Greba Usansoloko ospitalean

Osakidetzaren «inmobilismoaren» aurrean, euren soldata lehen arretagaz parekatzea eskatzen jarraitzen dabe Usansoloko ospitaleko TGEEZko langileek. Apirilaren 18an hamahiru eguneko greba hasi eben.

Gu Dendari alkartea babestuz

Gu Dendari alkartearen ekintzak babesteko akordioa berritu eban Galdakaoko Udalak, «herriko komertzioa sustatzen jarraitzeko» helburuagaz.

Galdakao Futbol Kluba, Saloun

Mare Nostrum Cup lehiatu zan Saloun eta han izan zan Galdakao Futbol Kluba. Taldeko 74 jokalari, 10 entrenatzaile, 5 delegatu eta 148 guraso joan ziran.

Binke! apirila 2023 15 BINKE
AIZIAN JATETXEA ELA OSAKIDETZA GALDAKAOKO UDALA GALDAKAO FUTBOL KLUBA

Enetz Gomez, Espainiako lehian

Enetz Gomez galdakoztarrak

Espainiako Adimen Ezgaitasunaren

Federazioak antolatzen dauan

Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartu eban lehen aldiz.

Fin ari da Maria Casillas igerian

Igeriketako Galdakao Master Txapelketa martxoan antolatu zan eta Bizkaiko igerilari onenak batu ziran bertan, haien artean Maria Casillas galdakoztarra. Igerilariak munduko eta Europako errekorrak hautsi ebazan bere kideakaz batera.

Usansolok tren geltokia gura dau

Ehunka auzokide batu ziran Usansolon hilaren 1ean, herriaren erdigunean Metro geltokia eskatzeko.

Bosgarren linearen proiektu barrian egungo tren geltokia kenduko dala salatu eben herriko kaleetan zehar.

Udal artxiboa danon eskura dago

Galdakaoko Udalak herritarren esku jarri dau Udal Artxiboa, bere webgunean kontsultatu leiken sistema teknologiko barri baten bitartez. Bizkaia mailan aitzindaria dan proiektua da hau.

16 apirila 2023 Binke!
BINKE
RICHARD GOMEZ
BINKE
SWIM CAMP GETXO

Usansoloren kudeaketarako prest

UH plataformak Usansoloko

kudeaketa batzordean izango diran zortzi kideen izenak aurkeztu eta Bizkaiko Foru Aldundian erregistratu ebazan martxoaren 24an.

San Andres egoitza handituz

Esteban Loroño galdakoztarra 2005ean hil zan eta bere herentzia osoa Galdakaoko Udalaren esku utzi eban. Dirua San Andres egoitza handitzera bideratzea adostu dabe Udalak eta Loroñoren familiak.

Udalaren agintaldi «arduratsua»

Agintaldiaren balantzea egin eban Udal Gobernuak. Besteak beste, «kudeaketa arduratsu eta eraginkorrak» norabide aldaketa ekarri dauela adierazi eban.

Galdakao Espainiako txapelketan

Espainiako Igeriketa Txapelketaren azken jardunaldia lehiatu zan Mallorcan eta Galdakao Igeriketa Taldeko Sofia Condek eta Udane Romerok parte hartu eben bertan.

Binke! apirila 2023 17
I
GALDAKAOKO
UDALA
IGERIKETA TALDEA
BINKE
UDALA GALDAKAOKO
GALDAKAO

Leire Bilbao Elorriaga

Yucataneko galdakoztarra

Jaiotzez: Galdakao.

Gaur egun: Yucatan, Mexiko.

Jaiotza urtea: 2002.

Ikasketak: Psikologia.

Zertan dabil: Graduko hirugarren urtea egiten Erasmus programarekin.

Yucatanen gehien somatu dudan aldaketa »

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak?

Bakarrik bizitzea eta honek dakartzan betebeharrak. Alokairua ordaintzea, erosketak egitea, dirua kudeatzea… Helduen bizitza pertsonalki ikustea. Bestalde, hainbat desberdintasun daude: klima, janari pikantea, hizkuntza-desberdintasunak, garraio publikoa eta Yucatanen daramaten bizimodu zein bizi-kalitatea dira gehien somatu ditudanak.

Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Eta alderantziz? ‘El Albur’. Mexiko osoan oso hedatu eta erabilia da. Zehatz, hitz-joko bat da, esanahi sexual edo eskatologiko bikoitza duten egoerak aipatzen dituena Hortaz, kontua izan ‘txile’ edo ‘palo’ hitzekin! Aldiz, Mexikok ez duena eta Galdakaon bai, tabernak goiza arte zabalik daudela. Pandemia dela-eta, Mexikon oraindik ordu biak inguru tabernak ixten dituzte.

Zeren falta somatzen duzu han? Janaria faltan botatzen dut. Aita hona etorri zenean, maletan espetec, serrano urdaiazpikoa eta gozkiak ekartzera behartu nion. Gainera, tabernak goizeko ordu bietan ixten dituzte, nahiz eta gero afterrak egon, festak desberdinak dira. Orain Bad Bunnyren diskografia osoa memoriaz dakit. Bestalde, nire familia eta ‘txipiritak’ faltan botatzen ditut, baina soilik pixka bat.

Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati han bisitatzeko? Lehenik eta behin, egunero 30°C baino gehiago egongo dela konturatzea. Bromak aparte, Yucatanen zein Mexikon hainbat leku daude bisitatu daitezkeenak: zenoteak, hare zuri eta ur kristalinoko hondartzak, Maya aztarnak

Yucatanen, inguruko herriak, Cancún, Riviera Maya... Horretaz gain, bertoko janaria probatzea ezinbestekoa da. Goxoena kaleko janari-postuetan dago.

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Klaseko lehenengo egunean irakasleak nire herriari buruz hitzegitea eskatu zidan. Euskal Herriaren mapa arbel digitalean jarri nuen, eta euskarari buruzko azalpenak eman nituen; gure historia, janaria eta ohiturei buruz hitz egin nuen. Hala ere, denbora osoan nire identitateari buruzko azalpenak ematea nekatua denez, gehienetan azalpen anbiguoak ematen nituen.

Zer dakite gure herriaz? Zoritxarrez gehiengoek ez dakite Euskal Herriaz, soilik bi lagunek Bilbo ezagutzen zuten: bata Athletic futbol taldearengatik, eta besteak Ibai Llanosengatik.

Zer zenekien zuk hangoaz? Dagoeneko ezagutzen nituen Mayek utzitako aztarnak. Honen harira, badira hainbat hitz, Mayatik etorriak, egunerokoan erabiltzen dituztenak (adibidez: Xiik: besapea eta tuuch: zilborra). Hala ere, ez nekien Yucatan Mexikoko beste lekuetatik desberdintzen zela, bai kulturagatik, bai ohiturengatik.

Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Bueltan psikologiako azkenengo urtea amaituko dut, ostean nire asmoa bi urteko masterra egitea da, neuropsikologian. Argi daukat beste herrialde batean egin nahi dudala, hortaz, baliteke Mexikora bueltatzea!

18 apirila 2023 Binke!
Enbaxadoreak
«Bizimodua da

MATRIKULA ZABALIK

Maiatzaren

2tik 22ra

Del 2 al 22 de Mayo

MÁXIMO MORENO UDAL MUSIKA ESKOLA

Informazio gehiago eta matrikula online: www.galdakao.eus/musika-eskola

Matrikula egiteko ordutegia Horario de matrícula

Astelehen eta ostegunetan / Lunes y jueves

11:00-14:00 • 16:00-19:00

Astearte, asteazken eta ostiraletan / Martes, miércoles y viernes

09:00-14:00

Musika klaseak 5 urtetik aurrera

Clases de música a partir de 5 años

Más información y matrícula online: www.galdakao.eus/escuela-musica

MÁXIMO

21 A - 48960 Galdakao Tel.: 94 601 04 55 musikaeskola@galdakao.net

USANSOLON ere klaseak (galdetu aldez aurretik) / Clases también en USANSOLO (preguntar) MORENO UDAL MUSIKA ESKOLA Urreta
2023·2024
MATRÍCULA ABIERTA

Duatloi Txikia iruditan

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA

20 apirila 2023 Binke!

Antropozenoa, gizakion itzala Lurrean!

ESTIBALIZ APELLANIZ INGUNZA Lurretik

Guk, geologook, Lurraren historia aztertzeko egutegi berezi bat darabilgu, eta hor, tarte desberdinak izendatzen ditugu. Handienetik txikienera: erak, aldiak, epokak eta estaiak. Horren arabera, gaur egun Holozenoan gaude, Kuaternarioko azken epokan, orain 11.700 bat urte hasitakoan. Baina, zein da arazoa?

'Nature' aldizkari zientifikoak dioenez, 2020an, gizakiok sortutako bizigai guztien masak, zaborrak gehitu barik, izaki bizidunen biomasak baino pisu handiagoa izan omen zuen, historian lehen aldiz. Hori dela eta, zientzialari batzuek diote epoka geologiko berri batean sartu garela, Antropozenoan, eta gizakiok Lurrean dugun eragin itzalgarriak markatuko omen luke horren hasiera.

Antropozenoaren ezaugarri nagusiak hiru dira:

Olabarrieta historian

lehen Industria Iraultzaren ondoren garatutako aurrerapen teknologiko azkarra, giza populazioaren hazkunde esponentziala elikaduran, eta ekoizpenaren biderketa izugarria.

Masa antropogenikoaren ugaritze horrek biomasari ez dio onik egiten, planetan ondorio kaltegarriak eragiten ditu, eta atmosferan gero eta berotegi efektuko gas gehiago metatzen dira. Beraz, deforestazioa indartuz doa eta bioaniztasunean galera handiak dakartza.

Arazoa jatorritik konpondu beharko genuke, ekonomia deskarbonizatuz eta energía berriztagarriak eta ez-kutsatzaileak erabiliz.

Baliabide naturalak modu arduratsu eta bidezkoan erabiliz, sistema iraunkorragoa lortuko dugu, Antropozenoa gure planetako azken arnasa izan ez dadin.

AITZOL ALTUNA ENZUNZA Lehoinabarra

Gaurko Olabarrieta auzoak historiaurrean ere bizilagunak zituen, bertan aurkitutako harrespila lekuko. Erdi Aroan haizeolak zeuden, auzoaren izenean betirako gelditu dena: 'Ola barrien lekua'. Bertatik, Bilboko Errege Bidea zetorren Urretarantz eta Aperribai familiaren lurrak ziren, burdinola, errota-zahar bat eta dorretxe batek osatzen zuen jaurgoa —gaurko jauregiaren ondoan—; nafar kateak zituzten euren armarrian herriko nagusien artean ohizkoa zena.

Dokumentatutako lehen biztanlea Martín de Olabarrieta da 1375. urteko erroldan. Olabarrietan harrobi bat zegoen eta bertako harriekin eta Abusutik ateratakoekin, Zabaleako Santa Maria eliza eraiki zuten 1896. urtean.

Bizkaian eman zen Industria Iraultzaren

testuinguruan, Galdakaok XX. mendearen hasieran garapen handia eduki zuen biztanleria eta ekonomiaren aldetik. Firestone Hispania S.A. izen bereko amerikar enpresak eta bertoko Bizkaia eta Bilboko bankuek sortu zuten 1926an. Basauriko Urbi lantegi nagusia eta bulegoak 1933an inauguratu zituzten. Handik gutxira, Usansoloko zeharrolaren

lekuan eraikia zegoen Hierros San Juan erosi zuten, gaurko Josefina lantegia 1938an sortuz, leku bi hauetatik igarotzen zen trena aprobetxatuz.

1947. urtean Firestoneko Juan A. Oloriz gerentearen eskutik, Olabarrietako Iñigobason eta Urbitik parezpare, Iparraldeko euskal-estilozko 62 etxe bikoitz zituen aurreproiektua, La Realeza de Santa Maria eliza, eskolak, ekonomatoa eta Zentro Soziala eraiki ziren, espainiar faxismoaren erruz jendeak pairatzen zuen gosetea lausotzeko asmoz.

Binke! apirila 2023 21

Euskadiko Boleibol Superkopa hartuko du zapatuan Galdakaok

Urreta kiroldegiak Euskadiko Boleibol Superkopa hartuko du zapatuan, apirilak 22, Galdakao Boleibol Taldeak antolatutako hitzorduan. Martitzenean aurkeztu zuten txapelketa Galdakao Boleibol Taldeko ordezkariek, Dani Gálvez Euskadiko Boleibol Federazioko arduradunarekin batera.

Boleibolak leku berezia izango du zapatu honetan Galdakaon, izan ere, Urreta kiroldegiak

Euskadiko Boleibol Superkopa hartuko du. Aurten 50. urteurrena ospatzen

duen Galdakao Boleibol Taldeak

antolatuko du hitzordua eta Udalaren

eta Euskadiko Boleibol Federazioaren

laguntza izango du.

Martitzenean aurkeztu zuten

txapelketa Joseba Mikel Aramaio

Galdakao Boleibol Taldeko

presidenteak eta Elisdan Serrano talde

galdakoztarraren kirol-zuzendariak, Dani Gálvez Euskadiko Boleibol

Federazioko arduradunarekin batera.

Azaldu zutenez, txapelketa formatu

honetan jokatzen den lehen aldia izango da hau. Orain arte gizonezkoen eta

emakumezkoen Euskadiko Txapelketa

Absolutuak egin izan dituzte baina

2022ko edizioan «egiaztatu ahal izan

genuen ezin genituela txapelketa horiek

kudeatu, izena eman duten taldeen kopurua kontuan hartuta». «Zaila zen horiek egiteko kirol-pista aurkitzea, bi egun baino gehiago behar genituelako kiroldegi bat eskura izateko», adierazi zuen Gálvezek.

Horregatik, aurten Euskadiko

Superkopa eta Euskadiko Kopa gizonezkoen eta emakumezkoen maila absolutuetan antolatzeko «premia» ikusi dute, final four formatuan.

A Mailako Euskadiko ligetan, emakumezkoetan eta gizonezkoetan, lehenengo lau postuen artean sailkatu diren taldeek parte hartu dezakete txapelketan. Euskal taldeek ordea, emakumezkoak zein gizonezkoenak, Espainiako Boleibol Errege Federazioko Superliga edo Ligetako lehiaketetan parte hartzen badute, Superkopan izateko aukera dute, eta, beraz, euskal ligetan sailkatutako bi edo hiru taldek baino ez dute parte hartuko.

Hori da, hain zuzen ere, emakumezkoen Superkopa honen kasua, zeinetan Euskal Herriko A

Mailako 1. Mailako Ligan sailkatutako lehen hiru taldek bakarrik parte hartzen dute, Sestaok RFEVBko emakumezkoen 2. Superligan parte hartzeagatik berezko eskubidea duelako.

Horrela, hauek izango dira Urreta kiroldegian zapatuan batuko diren taldeak: Euskadiko Emakumezkoen

Superkopa Sestaok, Getxo Boleibol Taldeak, Vialki Jatorkidek eta Galdakao Boleibol Taldeak jokatuko dute eta Euskadiko Gizonezkoen Superkopa berriz, Galdakao Boleibol Taldeak, Navarvoleyk, Udapa Jatorkidek eta Sestaok.

Aramaiok Galdakao Boleibol Taldearentzat txapelketa hau antolatzea «oso berezia» dela aitortu zuen. «Gure 50. urteurrenean horrelako hitzordua antolatzea oso polita da», adierazi zuen.

Euskadiko Boleibol Federazioak bere aldetik, egindako lana eskertu nahi izan zion klub galdakoztarrari: «Taldeak igoera lortzea nahi dugu eta espero dugu, aldi berean, Euskadiko boleibolaren ordezkari den klub handi hori izaten jarraitzea».

22 apirila 2023 Binke!
Galdakao Boleibol Taldea TESTUA ETA ARGAZKIA: IRATI ALONSO GARCÍA

Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia PUBLIERREPORTAJEA

Web aplikazioen garapeneko ziklo

barria eskainiko dau Zulaibarrek

Zulaibar Lanbide Ikastegiak bere hezkuntza eskaintza zabalduko dau Web Aplikazioen Garapeneko goimailako teknikariaren graduagaz. Ikastegiak, honegaz, hamar ziklo eskainiko dauz aurrerantzean.

Barrikuntzaz beteta hasi eban amaitzeko dagoan ikasturtea Arratiako Zulaibar Lanbide

Ikastegiak: eraikina erabat erabarritu eban, goi-mailako ziklo barria eskaini eban, inguruko enpresakaz hartu-emona sendotu egin dau eta Errota Arratiaren Garapenerako Agentziak bere egoitza Zulaibarren bertan ireki eban. Hori gutxi ez, eta aurten goi-mailako beste ziklo barri bat eskainiko dau datorren ikasturterako: web aplikazioen garapena. Honegaz, hamar ziklo eskainiko dauz.

Ziklo barria. Orain arte, Zulaibar Lanbide Ikastegian elektrizitateko ikasketak egin gura ebazanak Arratian bertan hasi, baina goi-mailan jarraitu gura ebanak beste eskualde batera joan behar izaten eban bere ikasketak jarraitzera.

Amaitzeko dagoen ikasturtetik ordea, Zulaibarrek dagoaneko eskaintzen eban erdi-mailako Instalazio Elektriko eta Automatikoak zikloari jarraipena emotera etorri zan goimailako ziklo barria eskaini dau bertan: Automatizazioa eta Robotika Industriala.

Orain beste esparru batera egingo dau salto Zulaibarrek. Datorren ikasturtetik aurrera web aplikazioak garatzen, ezartzen eta mantentzen ikasiko dau plazer dauanak. Erabilitako metodoa dana dalakoa be, eta teknologia espezifikoak erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez ikasiko dau hori ikasleak.

Hezkuntza araututik kanpo. Arratiako ikastegi ezagunak aspalditik dauka inguruko enpresekaz harreman handia, eta orain arte «talentu hornitzaile» funtsezko papera izan dau Zulaibarrek inguruko enpresakaz: enpresek behar eben profileko ikasleak bideratzen ebezan enpresetara lanera.

Iaztik aurrera ordea, «talentu hornitzaile» izaten jarraitzeaz gain, «ideien zerbitzua» be eskaintzen deutso Zulaibarrek inguruko edozein enpresari. Zelan? Inguruko enpresek daukiezan beharrizanak edo ideiak garatzeko laguntza eskainiz. Horretan dabiz gaur egun be.

Horretarako, inguruko enpresakaz hartu-emona modu praktikoan sendotu dau Zulaibarrek, hezkuntza arautuari ekiten

jarraitzetik harago, arrastietan enpresen ordezkariakaz batera lan-saioak egiten bere eraikinetan, proiektu komunak martxan jartzeko. Praktika honegaz, Zulaibarrek ondo daki enpresek zer behar daben eta enpresek hobeto ezagutzen dabe Zulaibarreko ikasleen eskutik zer jaso eta eskatu ahalko daben.

Ate irekiak: Apirilak 26, 18:00

Aurrematrikula epea: Maiatzak 8-26

Zer ikasi zeinke Zulaibarren?

• Goi-mailako zikloak

• Web aplikazioen garapena

• Automatizazioa eta Robotika Industriala

• Gizarteratzea

• Fabrikazio mekanikoko diseinua

• Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

• Erdi-mailako zikloak

• Mekanizazioa

• Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta

• Instalazio elektrikoak eta automatikoak

• Oinarrizko zikloak

• Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak

• Elementu metalikoen fabrikazioa

Binke! apirila 2023 23

Orain presoak

Kalte egiteko gogoa

TESTUA: GALDAKAOKO ETXERAT ELKARTEA

ARGAZKIA: SARE HERRITARRA

Euskal presoen inguruko errealitateak apartekoa izaten jarraitzen du. Espainiako Estatuan indarrean dagoen ohiturak, presoen existentzia salbuespenezko mekanismoekin uztartzekoak, funtzionatzen jarraitzen du, ezin da aldatu.

Duela gutxi arte, giza eskubideekiko sentibera zen edonork ulertzen zuen sakabanaketa zela gainditu beharreko horma, eskubide horiek urratzen zituzten beste egoera asko gainditzeko gakoa. Izan ere, gogoratu behar dugu sakabanaketaren baitan sortu dela indarkeria gehien euskal presoen eta haien senideen aurka. Ez dira kasualitatez gertatu suizidioak, gaixotasunek eragindako heriotzak, gaixotasun larri eta sendaezinak eta indarkeria- eta tortura-egoera ugari.

Dispertsioaren bukaera testuinguru horretan, badirudi hobekuntza-egoera horrekin batere ados ez dauden agenteak daudela, eta konspiratzen ari direla, konspiratzen, presoen eta senideen aurkako aurreko eraso-mailak berreskuratzeko.

Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko fiskalaren jarreraz ari gara, adibidez. Nahaste Obsesibo

Konpultsiboren baten antza du, zeinaren ondorioz, figura horrek sistematikoki erabiltzen dituen presoen hirugarren graduak, etorkizunik ez balego bezala. Espetxeetan egiten diren azterketa pertsonalizatuen aurrean jarrera politikoa inposatuz. Berriz ere, eskubideak eta politikaren aurrez aurre, normaltasun berria eta salbuespena aurrez aurre. Bultzada horrekin, euskal preso asko itzuli dituzte espetxera, Tratamendu Batzordeen irizpidearen aurka. Oso bitxia.

Baina ez dira hor geratzen. Estatuko gune ilunenetatik benetako muntaia polizialak bultzatzen dira espetxean dauden

Eskubide guztiak guztiontzat arauarekin bat

egiten dugu

edo egon diren pertsonak erruztatzen eta zigortzen jarraitzeko. Egoera ezegonkorra eta kezkagarria da, eta gure gizarte osoarentzat oso desatseginak diren ezustekoak eragin ditzake. Eta, azkenik, indarkeria politikoaren ondorio gogorrenak ezagutu dituzten senideen elkarte batzuetako kideek espetxeetako sakabanaketaren itzuleraren aldeko aldarria egiten dute. Pertsona horietako batzuek jendaurrean berriro kaltea sortzeko sortzeko aldarria egiten dute. Oso deigarria da. Agian jasandako kalteak eta sentimenduen kudeaketa arraro batek besteentzat mina eta kaltea eskatzera eraman dezake. Edonola ere, ez ditugu inoiz ulertuko inoren kaltea sortzeko dei horiek, herri honek jada oinaze eta kaltearen erakusgai handiegia izango ez balu bezala!

Ez dugu inoren mina edo kaltea nahi, baizik eta «eskubide guztiak guztiontzat» arauarekin bat egiten dugu, normalizazioaren eta bide onaren ortzi-muga gisa.

Mobilizaziorako deia egiten dugu, elkartasuna eta etorkizuna oinarri hartuta. Garai zaharrak itzul ez daitezen, eta berriak interes ilunetatik oztopa ez daitezen. Salbuespena bertan behera uzteko, eta kaltea inoren helburu izan ez dadin. Animo!

24 apirila 2023 Binke!
Gizalegez

Pedro Asua etxean da

Binke! apirila 2023 25
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA

Binke.eus

Gizon bat hil zen trenak harrapatuta Arizko geltokian. Ondorioz, Euskotrenek zerbitzua eten behar izan zuen bi orduz Etxebarri eta Usansolo artean.

Arartekoak lehen aldiz «lankidetza falta» egotzi dio Bizkaiko 19 instituziori, haien artean Galdakaoko Udalari.

Auto gidari batek bihotzekoa izan eta ondorioz istripua sufritu zuen AP-8 autobidean, Usansoloren parean.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Vox alderdia Galdakaoko udalhauteskundeetara aurkeztuko da eta Mariola Cordero izango da taldearen alkategaia.

Aranzadik presoak «eskubideen urraketa larrien biktima gisa sailkatzen ez direla» zehaztu zuen, PSEEEren eta PNVren salaketaren ostean.

Informazioa eskaintzen duten bederatzi panel jarri dituzte herrian zehar Galdakao Smart proiektuaren barnean.

Usansoloko Binakako Duatloiaren lehen edizioa ospatu zen martxoaren 26an eta guztira 220 kirolarik parte hartu zuten lehiaketan.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Sormenek irauten duen egunetan zehar Bideo rally lehiaketa egingo da.

Karmele Gorroño ilustratzaileak horma ibiltaria sortuko du ikasleekin, Sormene plazan.

Elexaldeko igerilekuetako tabernaren obrak amaitzen ari dira, eta udan irekiko du.

26 apirila 2023
Binke!

Leidu Irakurketa

Taldearen txokoa

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Ipuina engainua da

Elkar, 2022

Iban Zaldua Gonzalez (Donostia, 1966)

Ipuin klasikoetatik ipuin modernoetara, zein baino zein gustukoago askorentzat. Mundu magikoa eta errealitate gordina.

'Ipuina engainua da' izenburu erakargarri bezain deigarri horren atzean ze asmo ete du egileak? Idazleak zer lortu gura duen jakin nahian aukeratu dugu Iban Zalduaren ipuinliburu berria hurrengo irakurtaldirako. Lehenengo aldiz landuko dugu idazle donostiarraren liburu bat Leidu Galdakaoko Irakurketa Taldean. Jakinmina daukagu, egileak berak etapa berri bat markatuko duen liburua dela adierazi du eta.

Zaldua, euskal ipuingintzaren aldarrikatzaile ez ezik, praktikatzaile handienetakoa dugu, eta izpiritu horri helduz ondu du ipuin-bilduma berri hau. Hamazazpi ipuinek osatzen dute 276 orrialdeko liburua, eta bere ohiko ipuin laburren ondoan, nobela laburren neurrira hurreratzen diren istorio luzeagoak ere idatzi ditu. Gaiak, berriz, askotarikoak dira: bikote-arazoak, adulterioak, guraso eta seme-alaben arteko gorabeherak, kontu fantastikoren bat, zientzia-fikzio apur bat, gizartekritika, pop musikaren mundua, eta baita metaliteratura ere, ipuinari berari buruzko teoriak ahaztu barik.

Gezurren eta egien mundua bereizteko gai izango ete gara? Ala guztia gezurra eta engainua izango da? Iban Zalduaren iritziz, gezurra eta egia nahasten badira, akabo!

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez. Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Binke! apirila 2023 27

Sormene

Apirilak 27, eguena

Goizean zehar Ikastetxeentzako tailerrak: Ikusentzunezkoak. BideoSormene Josi Sierrarekin.

20:00 Bapateko Sormene Torrezabal Kultur Etxean: Alfonso Medina, Aratxo Angulo, Beñat Armentia, Gaizka Chamizo, Garazi Arrese, Ione Ibarretxe, Karlos Aretxabaleta Txapel, Marijose Bayon, Naroa Larriba, Nerea Larrazabal eta Shakti Olaizola.

Apirilak 28, barikua

Goizean zehar Ikastetxeentzako tailerrak Santi Brouard enparantzan: Arte plastikoak. Horma irudi ibiltaria Karmele Gorroñorekin.

19:00 'Oihana’ antzerkia, ATX konpainiaren eskutik.

Apirilak 29, zapatua

Sormene ibiltaria, kaleetan zehar

18:00 Dantza Divenireren eskutik, Urretan.

19:15 Musika Akeer taldearekin, Iturrondon.

20:00 Bertso saioa balkoitik balkoira Ane Zuazubizkar eta Paula Amilbururekin, Someran.

20:45 Emakume rap kantarien emanaldia Fani, Herbas & M Arta eta La Basuren eskutik, Santi Brouarden.

21:30 ‘Bertikala eta zorua elkarlanean’ dantza ikuskizuna Taupada dantza eskolarekin, Torrezabalen.

Apirilak 30, domeka

18:00 BideoSormene rallya Torrezabal Kultur Etxean: Laburmetraien proiekzioa eta sari banaketa.

Antzerkia

Apirilak 21, barikua

K produciones eta Tanttaka

El nadador de las aguas abiertas

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 7,5-12€.

Maiatzak 6, zapatua

Sergi Ots eta Mariona Moya

Bajau

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.

Maiatzak 12 , barikua

Goitibera teatro

Amatxit dixit, zuri

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€.

Musika

Apirilak 22, zapatua

Euskal Barrok Ensemble

XIII. mendera itzulera

Elexaldeko Andra Mari elizan

Ordua: 19:30 Sarrera: doakoa.

Maiatzak 5, barikua

Juan Perro

Melodías, historias, poesía en vivo

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera:

Dantza

Apirilak 22, zapatua

Break On Stage

Galdakao Dantz

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 16:00 Sarrera: 5€.

Irakurketa taldea

Apiririlak 28, barikua

'Ipuina engainua da'

18:30 Peña Santa Cruzen

28 apirila 2023 Binke!

Hitzaldiak

*Saio guztiak Torrezabal Kultur Etxean izango dira

19:00etan eta Orreaga Iritzi Taldeak antolatuta

Maiatzak 5, barikua

Juan Martin Elexpuru

Irulegiko

eskuari

buruz

Maiatzak 12, barikua

Oskar Aranzabal

Krwtig, bere berrirakurtzenmendeurrenean

Maiatzak 19, barikua

Jon Irureta

Distopia eta dispositiboak: euskal politikaren makaleriaz

Tailerrak

Apirilak 28, barikua

Egurrezko jolasak lantzeko saioa

Ordua: 17:00 Iturrondo plazan

Mendia

Apirilak 22, zapatua

Baztan. Antsestegi (803m). ViaFerrata-Tirolinak

Ordua: 07:00 Gangurenen lokaletik

Apirilak 29, zapatua

Zazpi Trokak

Ordua: 10:30 Gangurenen lokaletik

Maiatzak 13, zapatua

Bidarrai-Artzamendi(926m)-ItxasuMondarrain(747m)-Expeleta

Ordua: 08:00 Gangurenen lokaletik

Ikusmena eta entzumena

Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei

Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO

Telefonoa: 94 456 59 54

WhatsApp: 688 856 690

Hauetan ere bagaude!

Binke! apirila 2023 29
entzumen zentroa RPS 258/15 M.Miguel Herrero D.O.O Y Audioprotesista
ikusmen eta
30
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.