BINKE 078 Urtarrila 2023

Page 1

78. zenbakia • 2023ko urtarrila MIKEL SÁNCHEZ RAPEROA «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

«Nire abestiak jendaurrean entzuten direnean deserosotasun uneak sortzen zaizkit»

Rapari ireki izan dizkio Binkek bere leihotxoak tarteka, eta Mikel Sanchezen berri ere eman izan du inoiz aldizkari honek. Baina iaz argitaratu zuen 04/04 izeneko lehenengo diskoaren ostean eta Noticias komunikabide taldeak aurten eskaini berri dion 'Musika km0' saria ezagututa, M.Sánchez raperoa sakonago ezagutzeko aitzakia bikaina eman digu musikari galdakoztarrak.

Urtea 2022an argitaratutako lehen album osoarekin eta jasotako sari batekin hasi duzu. Ondo hasi zara ba! Bai, egia esan, diskoa 2022ko apirilean argitaratu nuenetik orain arte gauza on asko gertatu zaizkit musika mailan, 2023a topera hasteko indarra eta motibazioa eman didatenak!

Zure letrek, oro har, arazoei edota aldarrikapenei buruz hitz egiten dute. Zureen gainean, edo beste norbaiten larruan jartzen zara? Nire letrak, orokorrean, nire ahotik eguneroko alderdiez, emozioez edo sentimenduez hitz egiten dute, onak edo txarrak izan; baina edonork senti ditzake edozein unetan.

Zergatik erabaki zenuen rapa egitea? Beti izan da gehien entzun dudan genero musikala eta identifikatuen sentitu naizena. Gainera, uste dut irisgarriena dela ahots ikaragarririk ez duzunean edo instrumenturik jotzen ez duzunean, baina horrek ez du esan nahi edozein pertsonak rap egiteko gaitasuna duenik.

Binkeren 2020ko erreportaje batean «mundu honetan»

berandu hasi izana onartu zenuen. Hasi nintzenean berandu samar hasi nintzela iruditzen zitzaidan, garai hartan nituen erreferenteak oso gaztetatik hasi baitziren musikan. Orain, beste ikuspegi batekin ikusita, uste dut kontua ez dela berandu edo laster iristea, jendeari kalitatezko produktu bat eskaintzea baizik, eta horretarako berdin dio zenbat urte dituzun.

Eta zerk bultzatu zintuen musika genero honetan murgiltzera? Raparen letrekin, normalean, errazagoa da identifikatuta sentitzea beste edozein generorekin baino, horregatik kontsumitzen du jende gazte gehienak musika mota hori, bere bizitzako gauzak islatuta ikus ditzakelako bere idoloetan.

Esaidazu zer abantaila eta zer desabantaila dituen egiten duzunak. Abantaila gisa, esango nuke musikak, asko dibertitzeaz gain, egunerokoan adieraztea zaila egiten zaidan emozio batzuk ateratzeko balio didala. Baina honek ere baditu bere desabantailak. Pertsona barnerakoia naizela uste dudanez, nire abestiak jendaurrean entzuten direnean deserosotasun uneak sortzen zaizkit. Hori ere pixkanaka hobeto eramaten ikasten ari naiz! (irribarretsu)

Ez duzu instrumentu bat jotzen jakin beharko, baina elektronika erabiltzen jakin beharko duzu oinarriak sortzeko, ezta? Ekoizpenaz jakin nahi nuke nire 'beats' propioak sortu ahal izateko, baina ez dut horretan jartzeko beste pazientzia! (barreka)

Zertan inbertitzen duzu denbora gehiago, letrak edo melodiak konposatzen? Nik denbora gehiago behar dut letra egiteko, doinuak lehenago ateratzen baitzaizkit, eta

2 urtarrila 2023 Binke!
MIKEL SÁNCHEZ RAPEROA
TESTUA: JON GOMEZ GARAI ARGAZKIAK: MIKEL SANCHEZEN ARTXIBOTIK

Mikel Sánchez Ayuso 1998, Galdakao

Erizaintzako ikasketak eginda, erizaina ere bada lanbidez Mikel Sánchez. Hala ere, herritarren osasunaren alde egiten duen lanarekin baino, publikoki ezagunagoa da musikarekin egiten duen lanagatik. M.Sánchez izenetik ari da raparen bidean eta mugarri ditu 2022 eta 2023 urteak: 2022an bere lehenengo album osoa kaleratu zuen, sormen talde propioa sortu zuen eta urte berria sari batekin hasi du.

horien gainean pentsatzen dut letra, azken emaitza lortu arte.

Norbaitek irakatsi zizun edo autodidakta izan zara? Hasi nintzenean, ez nuen ideiarik ere grabazioarekin eta nahasketarekin zerikusirik zuen ezeren inguruan; eta YouTubeko tutorialak ikusita oinarrizkoa ikasi nuen, nire abestiek gutxieneko maila bat izan zezaten. Kantuak sortzeari dagokionez, uste dut beti modu naturalean atera zaidan zerbait izan dela, baina egia da entrenamendu eta iraunkortasun handia ere baduela horrek.

Nolakoa izan da ikaskuntza-prozesu hori? Askotan etsigarria da, buruan emaitza bat daukazulako, baina

ez duzu hori lortzeko ezagutzarik edo baliabiderik. Hala ere, pozgarria zen ia ezagutzarik gabe entzuleen arreta erakartzen nuela ikustea.

Rapero baten lana baloratzen dela sentitzen duzu? Nire kasuan, nire inguruko jendeak beti baloratu izan du musikan egiten dudan lana eta, batez ere, nire letrak. Baina orokorrean uste dut ez dela nahikoa baloratzen. Nire ustez rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik, autotunea edo gainerako generoek ez bezalako hizkuntza erabiltzen dutelako.

Bakarrik ala produktoreren batekin egiten duzu lan?

Binke! urtarrila 2023 3

Bietatik pixka bat. Nire kantuetako asko etxean konposatzen jarraitzen dut, baina orain jende gehiagok laguntzen dit azken emaitza ahalik eta onena izan daiten: Zaidbreak —ekoizlea—, Chois —abesteaz gain kantuak grabatu eta nahastu ere egiten dituena— eta Blue Lama —ikus-entzunezkoez arduratzen da— kideekin osatutako sormen taldea sortu dugu.

Zelan ba elkartu zineten? Chois izan zen ezagutu nuen lehenengoan —ez dakienarentzat, Furbah ezizenez ezagutzen den artista bera da—. Berak Zaidbreak-ekin berba egin zuen, Choisek eta biok elkarrekin genituen proiektuak eta sortu gura genuen musika kontatzeko. Ideia gustatu zitzaion eta hirurok elkarrekin lan egitea onartu genuen. Blue Lama berriz Choisen bitartez ezagutu nuen, betiko lagunak baitira.

Beraz, ekoizle propioarekin lan egin aurretik, erabiltzen zenituen oinarriak libreak ziren? Plataforma batzuetan, mundu osoko hainbat ekoizlek beraien 'beats' katalogoa igo dezakete, eta zuk hor duzu lizentzia desberdinak ordaintzeko aukera. Aukeratzen duzun lizentziaren arabera, ekoizleak 'beat' horren erabilera bat edo beste egiteko aukera ematen Nola ikusten duzu musika eszena Euskal Herrian? Rap panorama asko hazi da azken urtean, jende asko ari da musika

Publiko eta artista guztientzat espazio eta aukera Oraindik ez dut uste. Adibidez, Euskadin genero urbanoetako artistek egiten dituzten ikuskizunak ikusita, normalena litzateke herrietako festek genero horietako kontzertuak eskaintzea, baina betiko taldeek jarduten jarraitzen dute urtero, salbuespenen batekin.

Elkarrizketaren batean irakurri dizugu «Euskal Herriko hiri-soinuak noizbait lehertuko» direla esaten. Zer esan Lehen esan dudan bezala, Euskadiko egoera asko hobetzen ari da, eta talentu handia dago. Zortea dut hau barrutik bizitzeko eta egiten ari den lana ikusteko, eta pixkanaka interes handiagoa ikusten dut Euskal Herriko panoraman, bai hemengo jendeagatik, bai kanpoko entzuleengatik ere. Uste dut denbora kontua dela, baten batek «pilotakada jo» eta beste

Gaur egun erizaina zara. Lanbidez aldatuko Bai, noski. Erizaina izatea gustatzen zait, baina nire azken

Badakit zaila dela eta aukera gehiago daudela horrela ez izateko, baina egunez egun lan egiten dugu hori gertatzeko. Eta hori lortzen ez bada, merezi izango du maite dudan zerbaiti eskaintzen diodan denbora

izan direla uste dut, eta Euskal Herriko gainerako artistei

Mugarri
Denbora gehiago behar dut letra egiteko, doinuak lehenago ateratzen baitzaizkit
Ez zait gustatzen egiten dudanari etiketak jartzea, hori norberari mugak jartzea delako

ikusgarritasun handiagoa ematea lortu dutela, hemengo zein penintsulako entzuleengana hurbildu gaituztelarik.

Izan duzu haiekin kolaboraziorik. Beste norekin kolaboratzea amesten duzu? Bueno, horietako batek — Kilikik— nire Milhouse remixean parte hartu zuen (barreka) Jende askorekin kolaboratzea gustatuko litzaidake, baina egunen batean Cruz Cafuné-rekin abestiren baten elkarrekin aritzea lortzen badut, lasai hil ahal izango naiz (barreka)

Rap 'underground'-etik popera zoazela esan daiteke? Ez zait gustatzen egiten dudanari etiketak jartzea, hori norberari mugak jartzea dela uste dudalako. Esperimentatzea gustatzen zait eta nire musikari soinu berriak gehitzea!

Dena dela, zure abesteko modua oso azkarra da. Nola irten zuzenean akats batetik, hain azkar abestuta? Korista on batekin! (barreka) Uste dut konfiantza kontua dela eta kantuari ahalik eta azkarren lotzen saiatzea.

Raperoek eta bertsolariek errima eta inprobisazioa dituzte komunean. Zer uste duzu ikasi beharko luketela elkarrengandik? Ez dut uste elkarrengandik ikasi behar dutenik. Errimak komunean izan arren, nik, adibidez, ez dut askorik inprobisatzen. Bi diziplina desberdin dira, eta ez dut uste alderatu behar direnik.

Euskaraz ere konposatzea pentsatu al duzu? Asko esaten didate, baina modu naturalean atera behar dela uste dut. Gustatuko litzaidake, baina egunerokoan gaztelaniaz hitz egiten dut, eta euskaraz zerbait behartua izango litzatekela iruditzen zait. Dena den, ez da erabat ixten dudan kontua hori...

Zer proiektu ditu esku artean orain M. Sánchezek? Hemendik maiatzera lau kantu aterako dira ziurrenik, horietako bi bakarka eta beste biak oraindik argitu ezin ditudan kolaborazioak izango dira. Ondoren, ekainean, album bat aterako dut Chois eta Zaidbeak-ekin batera, zazpi abesti izango dituenak.

Kontzerturik eskainiko duzu? Bai, aurten behintzat zuzenekoak serioago prestatzen hasiko gara. Gustatuko litzaidake herrietako festetarako deituko baligute... Eta bukatzeko, kontatu nahi dizut 'Musika km0' lehiaketa irabazi ondoren oso itxura ona duten gauza batzuk eskaini dizkidatela, baina ez dago ezer baieztatuta, beraz ezin ezer esan, baina proiektuok ere aurrera egitea espero! •

Arin-Arin!

Entzun M.Sánchezen abestiak!

Asteko egun gogokoa? Larunbata.

Herriko txoko gustukoa? Tximelarre.

Liburua ala tablet-a? Liburua.

Pelikula bat? Captain Fantastic.

Ez duzu onartzen… Arrazakeria.

Zoriontsu egiten zaitu… Musikak.

Plater bat? Arroza, kubatar erara.

Deskribatzen zaituen berba? Ahazkorra.

Herrian zer kenduko zenuke? Guardia Zibilaren kuartela.

Eta zer berria jarri? Entsegu gelak.

Euskarazko berbarik politena? Kuttuna.

Zure ametsetako bidaia? Egipto.

Berba egin ala entzun? Entzun.

Zure mesanotxean ezin da falta… Aurikularrak.

Abesti bat? En el cielo, Judelinerena.

Binke! urtarrila 2023 5
ELKARRIZKETA MIKEL SÁNCHEZ

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Urtarrilaren 15etik aurrera ez dela zertan «URTE BERRI ON» esaten jarraitu behar, ezta konpromezuagatik ere ez?????!!!!

20Etxeko berogailua 20 gradutan jartzearen neurriarekin, bat baino gehiago oraindik ohera oin hotzekin sartzen da, galtzerdiak erabiltzera behartuz. Horrek, noski, bikote harremanetan zuzenean eragiten du.

Txiste txarra

— Rotulazio enpresa batean lan egiten badot, eta fijo egiten banaute... Rotuladore permanente bat naz?

Auzoak-ekoek Gabonetako opari pila jaso dituzte

Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden zinegotzi guztien artean Auzoak plataformako kideak izan dira Gabonetan zorionduenak. Gabonetako otzarak ere jaso dituzte, bereziki Udaleko bi alderdi nagusien eskutik, maiatzeko hauteskundeetarako giltza dirdiratsua oparituz.

Plaza Gorriko obrekin pozarren daude gurasoak

Agirre Lehendakariaren plazan dauden haur jolasak berrizten daudela-eta, behingoagatik hainbat gurasok ez dute bertan orduak eta orduak egoteko derrigortasunik sentitzen. Denbora tarte honetan guraso ugarik besoko gainkargak sendatzeko beta izango dute, din-donetan egiten dituzten balantzakaden ondorioz minduta baitituzte artikulazioak.

Aldapa

zalantzak sortu ditu

mekaniko berriak

Pontzi Zabalako aldapa mekanikoa guztiz amaitu eta inauguratu ondoren, inguruko auzotarrek oraindik ez dute guztiz ulertzen tarte horretan hobekuntzarik egon den: egiten duen tartean distantzia eta desnibela ez da hain altua eta daraman abiadura ere pazientzia galtzeko bestekoa omen da.

6 urtarrila 2023 Binke!
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak
«Mesedez, datorren urterako ia umeek ESKERRIK ASKO ondo esaten duten, ez ESKERRIK»
MARI DOMINGI ETA OLENTZERO
Gabonen osteko ajearekin
!
Aginke

San Tomas azoka antolatzen zenekoa

Galdakaok beti izan du azoka, erakusketa eta mikologiarekiko zaletasun handia. Zaletasuna, eta militantzia handia. Horietariko elkarte bat zen Zuhatzun kokatuta zegoen Esnegorri mikologia elkartea. Antonio Ansuategi buru zuen elkarteak urte askotan antolatu zuen Agirre Lehendakariaren plazaren inguruan San Tomas azoka. Azoka honetako protagonista ziren onddo eta perretxikoak ere, noski. Eta horrela kontatu dio Binkeri argazki bidez Edu Madina galdakoztarrak. Goiko argazkia 1978koa da, eta bertan ageri dira zenbait eta zenbait galdakoztar eta bisitari, kiosko zaharraren bueltan kokatutako etxolez gozatzen.

Argazkiak: Edu Madina Etxebarria (goikoa) eta Binke (behekoa)

Binke! urtarrila 2023 7
Argazki zaharrak dituzu? Jar zaitez gurekin harremanetan eta parte hartu atal honetan: info@binke.eus
2023
Garrantzitsua izaten da atzera begira jartzea, bereziki zertan ari garen eta nora goazen ikas dezagun. Hileroko atal honetan berriz, ohiko ariketa bilakatu da argazki zahar eta egungoen arteko alderaketa. Paisaia batzuk, ordea, ez dira hain zaharrak...
8 urtarrila 2023 Binke! Babestu proiektua, egin Binkekide! Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta Leire Etxebarria Aiastui Mireia Gezuraga Barrena Hilabete honetako sarituak Abenduko irabazleak Udalak oparituta, Ez naiz inoiz Dublinen egon ikusteko bina sarrera irabazi dituzte! Joana Bilbao (ezker) eta Iraia Olea (eskuin) Binkekideak Dog&Fox jatetxeko Mariusekin batera, bertan irabazi duten bina menuen berri jasotzeko unean! Gozatu! KONTU KORRONTEA: IZEN-ABIZENAK: HELBIDEA: NORTASUN AGIRIA: TELEFONOA: E-POSTA: IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA 3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa! 1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus 2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan. Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

Amaiera iruditan

10 urtarrila 2023 Binke!
ARGAZKIAK: KOLDO OYARZABAL @CLICKETACLICK
Binke! urtarrila 2023 11

Gure berbaz

Urteila

Urteko lehen hilea adierazteko, besteak beste, «urtarril» nagusitzen badabil be, Gorbeialdean, «urteil» darabilgu. Berba honen oinarrian, «ur» daukagu eta hortik: ur+te+il > urteil, hau da, ur ugariko hilea. Kalendario Julianora eta ondorengo Gregorianora bagoaz, Jano-ren eratorriko «Januarius» izenetik hartu da. Esaterako, gazteleraz: enero; frantsesez: janvier; alemanez: januar; ingelesez: january; etab. Zergaitik? Ba, aiko. Jano, (lat. Janus) Latio-ko Erromatarren jainko bat zan, aurpegi bikoizduna, lehena eta geroaren sinboloa, baita ateen jainkoa be, eta azkenik gauzen hasieren jainkoa, eta hortik urtearena be. Euskaldunok ostera, uragaz lotu dogu urteko lehenengo hile hau. Ur barik ez dago bizitzarik. Gure arbasoek goietan eraikiten ebezan etxeak uriolen bildurrez baina ingurumarian beti iturri bat. Teilatuetarik harako itaxureko ura be egurrezko zein metalezko ontzietan hartuten zan garbikuzi edo behar zanerako. Urteak joan uretak etorri, ura etxera ekarri dogu eta normaltzat daukagu ura gastatzea. Baina, ur gitxi edo ur bako lekuetan, egoera larria da eta aldaketa klimatikoa ganeganean dogu. Ura, naturaren onura da eta natura danona. Urtebarri on!

Aurrematrikula egiteko oharrak

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2023-2024 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea argitaratu da, baita ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere:

• Eskaerak aurkezteko epea: otsailaren 13tik 24ra arte.

• Eskaerak aurkezteko lekua: ikastetxean bertan.

• Zentroetako batzar informatiboak eta telefono zenbakiak:

APERRIBAI HI

Batzarra: otsailaren 13a Telefonoa: 94 449 68 62

GANDASEGI HI

Batzarra: otsailaren 7a Telefonoa: 94 428 01 80

UNKINA HI Telefonoa: 94 428 01 90

URRETA HI

Batzarra: otsailaren 8a Telefonoa: 94 428 78 80

EGUZKIBEGI IKASTOLA

Sarrera libreko eguna: urtarrilaren 22a Telefonoa: 94 456 02 64

ELEXALDE BHI

Batzarra: otsailaren 8a Telefonoa: 94 428 80 21

BENGOETXE BHI Telefonoa: 94 428 80 21

ANDRA MARI LH Telefonoa: 94 456 27 20

OSTALARITZA ESKOLA Telefonoa: 94 457 60 77

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540

12 urtarrila 2023 Binke!
MANU ETXEBARRIA AYESTA

Euskararen aldeko murala ikusgai Bizkai kalean

14 urtarrila 2023 Binke!
Galdakaon bizi dan Eider Eibar ilustratzailearen gidaritzapean, mural berria egin dabe Galdakaoko Udaleko Euskara eta Enplegu arloek alkarlanean. Bizkai kalean kokatuta dago eta ‘Euskara, bihotzetik ahora’ lelopean herritar guztien artean hizkuntzaren erabilera bultzatzea dau helburutzat irudiak. Informazioa osatu dogu BINKE.EUS atarian.
Galdakaoko Pontzi Zabala kalean Udalak egingo dituen hiru arrapala mekanikoetatik lehena erabili leike daborduko. Adineko pertsonek horrela eskatuta, bi norabidekoa da.
Galdakaoko Ibaizabal Saskibaloi Taldeko neskek Lehen Maila Nazionaleko Kopako finala jokatu eben Urretan. Bilboko Loiola Indautxuren aurka galdu eben.
GALDAKAOKO UDALA Aldapa mekaniko barria martxan
Ibaizabal SBT, Kopako finalean
IBAIZABAL SBT
GALDAKAOKO UDALA
Binke! urtarrila 2023 15
Ikuspegik eta Galdakaoko Udalak Immigrazioaren eta Bizikidetzaren Kulturarteko lehenengo Plana sortu dabe. Hogeita bat ekintzek osatzen dabe plana eta 2023 eta 2026 urteen artean aurrera eroatea aurreikusita dago.
zebrabideetan altuera jarriko da Ibilgailuen abiadura moteldu eta auzokideen segurtasuna hobetzeko helburuz, Galdakaoko Udalak Juan Bautista Uriarte kaleko bi zebrabideei altuera emon deutsie.
BINKE Bizikidetza sustatzeko plana
Bi
Euzko Alderdi Jeltzaleak, 2015etik Galdakaoko zinegotzi dan, Ainhoa Agirregoikoa aurkeztu dau datozen udalhauteskundeetarako alkategai bezala.
EAJk alkategai barria dauka
Aritz Irusta ,'El Conquis' saioan ETB2ko ‘El Conquistador del Caribe’ saioaren 19. edizioan lau talde ezbardin lehiatuko dira aurten eta Yocahu
izenekoan Aritz Irusta galdakoztarrak parte hartuko dau.
GALDAKAOKO UDALA BINKE EITB GALDAKAOKO
EAJ

Asfaltatze lanak Abusu eta Lapurdin

Herria txukuntzeko lanetan dabil Galdakaoko Udala, hainbat kale asfaltatu dituela. Azken lanak Abusuko igoeran eta Lapurdiko azken zatiko eremuan egin dira.

Erlantz Uriarte Espainia mailan

Erretiroa 2015ean hartu baeban be, zale moduan lehiatzen dau gaur egun Erlantz Uriarte txirrindulari usansolotarrak. Pasa dan astean Bartzelonan ospatu zan Espainiako Ciclocross txapelketan parte hartu eban.

Gaizka Chamizo 'Irati' filman

Goya sarietarako bost izendapen lortu ditu Paul Urkijok zuzendutako ‘Irati’ filmak. Hainbat aktore euskaldunek parte hartzen dabe pelikulan eta haien artean dago Gaizka Chamizo herrikide galdakoztarra.

Helegitea jarri deutsie Usansolori

Usansolo udalerri izateko helegitea jarri dau Espainiako Abokatutzak, eta Estatuko epaileei «kautelazko neurriak» hartzeko eskatu, «Usansoloko prozesuak araudi nazioanala urratzen ditualako».

16 urtarrila 2023 Binke!
DAVID HERRANZ GALDAKAOKO UDALA BINKE CICLOS YURREBASO
Binke! urtarrila 2023 17 Ane Legarreta emakumeen alde Berdintasuna uztartu zuen ‘Emakumeak’ kongresua antolatu zuten Bilboko Euskalduna Jauregian. Besteak beste, Ane Legarreta zuzendari galdakoztarra aritu zen inaugurazio saioan ESAS emakumeen orkestrarekin batera. Gaizka Carregal Bizkaiko irabazle Bizkaiko Nagusien Lehen Mailako eskuz banakako finala jokatu zen Abadiñoko Matiena frontoian. Gaizka Carregal pilotari galdakoztarra izan zen garailea. Patxiren etxegabetzea, dudan Patxi pentsiodun galdakoztarraren etxegabetzea bertan behera utzi eta konponbideak aztertzeko prest omen dago Kutxabank. Hilaren 30ean emongo dau ebazpena.
Eski alpino
Alemanian eta parte-hartzaileen artean izan
Garai
CARREGAL
LEGARRETA
Munduko Kopan izan da Garai
modalitateko Munduko Kopa lehiatu zan
zan Aingeru
galdakoztarra, slalom kategorian. GAIZKA
ANE
AINGERU GARAI
GALDAKAOKO ETXEBIZITZA SINDIKATUA

Top5 kantuak 2022an

Iazko 20 abestirik onenak

Musika asko entzuten dugu, autoan, irratian, telebistan, sare sozialetako bideoetan, dendetako megafonietan... baina ataltxo honetan gure herrikideek 2022an gustura entzun dituzten bost abestiak zeintzuk izan diren batu gura izan dugu: edozein euskarri eta plataformetan dela, edozein hizkuntza eta generoko kantuak izan, zeintzuk bost kantu aukeratu dituzte Larraitz Navas usansolotarrak eta Unai Lekerika, Maider Legarreta eta Arkaitz Sagasti 'Kimo' galdakoztarrek?

Para pichi Lucas Cobo Arrailak Maite Larburu Sweet pumpking Samara Joy Un tros d’ahir Rita Payés eta Elisabeth Roma Sleeping on my dreams Jacob Collier

18 urtarrila 2023 Binke!
SOPRANOA Larraitz Navas
Binke! urtarrila 2023 19 Harrapaturik gaude Su Ta Gar Amazonia Gojira Rain wizard Black stone cherry Outside Foo fighters Bleed for me Black Label Society Que le den candela Celia Cruz Sabré olvidar Silvana Estrada Runaway Aurora Despechá Rosalía Stand up Cynthia Erivo ROCK MUSIKARIA Unai Lekerika KANTAUTOREA Maider Legarreta DJ Kimo Kanta guztiak ezagutu! Tierra quemada Gurs Zure bidea Feline Zai Zoi Bele Herbass ft. M Arta, Komando Braga eta Kostako Beatz Kosmai Kosin Arkaute Boyz Handitan Maisha MC ft. Juantxo Arakama, Fani eta Laize

Euskarak harilkatutako politika

Maiatzaren 28rako deituta dauden foru eta udal-haustekundeetako herriprogrametan, zenbateko garrantzia izango dute euskarak eta euskarazko kulturgintzak? Gutako zenbatek erabakitzen du botoa alderdi baten edo bestearen alde euskararen eta bere kulturgintzaren berreskurapenerako proposatzen dituenen arabera? Zerk bideratzen du gure bozka baten edo bestearen alde? Urteak daroatzagu errepikatzen hizkuntza baten eta bere kulturgintzaren biziberritzea ezin direla lau urterik lau urterako hauteskunde logika baten menpe egon. Urteak dira euskararen berreskurapenerako akordio nazional baten beharra aldarrikatzen dugula. Urteak dira azpimarratzen ari garena ez atzera ez atzera dagoen egoeraren aterabidea ez dagoela soilik euskalgintza eta

kulturgintza deritzogun eragileen esku, jendarte osoaren esku baino. Paradigma aldatu behar dugu, euskaltasun berri bat adostu. Hezkuntza arautuan euskal dimentsioa deritzoguna eskolatik kanpo zelan definitu adostu. Intersekzionalitatea izan daiteke gakoa, borroka askoren konfluentzia, zapalduen internazionala, bizitzeko modu berri bat zeinetan feminismoak, ekologismoak, elikadura subirautzak, hezkuntza eredu propioak, ekonomia sozial eraldatzaileak, euskal esparru komunikatiboak, migrazio politika inklusiboek, adin guztietako herrikideen zaintzarako neurri publiko integralek, euskarak eta bere kulturgintzak bat egingo duten, besteak beste. Begibistako hariez loturiko programa bat behar du Euskal Herriak, epe ertainean finkatu beharreko mugarriz eta epe luzerako helburu irmoz osatua. Eta euskara da begibistako hari guzti horiek elkartu ditzakeena. Zein bestela?

Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak

Autu-mautuan

Adiaha Umoren garaian gertatu zen ondorengo istorioa, Calabar lurraldeko erregina bizi zenean. Oso eskuzabala eta abegitsua zen Adiaha etxeko abereekin. Behin, oturuntza batera gonbidatu zituen abereak, baina animalia basatiak ez, haien beldur baitzen, oso.

Haietako jaialdi batean, hiru mahai handi zeuden. Han zeuden abere guztietatik handiena zenez, erreginak behiari esan zion mahaien hasieran jarri eta janaria banatzen hasteko. Baietz erantzun zion behiak, eta, poliki-poliki, lehen platera abereen artean zerbitzatzen hasi zenean, euliari jaten ematea ahaztu zitzaion, oso txikia zelako.

Berehala jabetu zen eulia egoera hartaz, eta arren eskatu zion behiari eman ziezaiola jatekoa, eta hauxe erantzun zion behiak: «Egon lasai, adiskide, hartu

patxada». Bigarren platera banatzen hasi zenean, euliak berriro eskatu zion berari ere jaten emateko, baina hark bere begia erakutsi zion, eta jatekoa beranduago emango ziola eman zion aditzera.

Azkenean, jatekoa bukatu zen, eta eulia afaldu gabe joan zen ohera, berea eskuratu gabe.

Biharamunean, erreginarengana jo zuen euliak, eta haren aurrean kexatu zen, esanez behiak ez ziola ezer jaten eman eta begira begiratzeko keinua egin ziola.

Hori zela eta, erreginak zera erabaki zuen: aurrerantzean, euliak beti jasoko zuela jatekoa behien begietatik, noranahi zihoazela.

H orrexegatik daude beti euliak behien begietan, eta begietatik elikatzen dira, erreginak halaxe agindu baitzuen.

Binke! urtarrila 2023 21
ANTTON IRUSTA ZAMALLOA

Binke.eus

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Espainiako Igeriketako Txapelketa Absolutuan parte hartu zuen Maria Casillas galdakoztarrak. Igerilariak hiru errekor hautsi zituen, banakako bat eta beste bi taldeka.

Urretako Rioja tabernak Gabonetako loteriaren bosgarren saria saldu zuen. Bertan izan zen Binke eta ospakizunaren argazkiak batu zituen.

Musukoen negazionista talde batek Lemoatik Usansolora bidean zegoen tren bat geldiarazi zuen protestaka.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Eta orain, zer gertatuko da Usansolorekin? Horixe azaldu du Monika Mena adituak.

Maximo Moreno abesbatzak Gabonak ospatzeko bideoklipa argitaratu zuen. Taldeak 'Haur baten bila' kantuaren bertsio bat egin zuen.

Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak solasaldia eskaini zuen Galdakaon. Politikaria herriko eta EAEko egoeraren inguruan aritu zen.

Kultur ondarea berritzea adostu du Galdakaoko udalbatzak. Babestu beharreko eraikuntzen zerrenda handituko da.

EAEko hogeita hamairu eremu hautatu ditu Eusko Jaurlaritzak zentral eolikoak egiteko eta hauetako bat Ganguren mendia da.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Julen Gabiria idazle galdakoztarrak Maus komiki historikoa euskarara itzuli du.

Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansolo udalerri izatea onartu zuten unea iruditan.

22 urtarrila 2023 Binke!

Sare guztiak klik bakarrean!

Zuengandik ahalik eta hurbilen egoteko, webguneaz gain Binkek WhatsApp, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook eta YouTube sareak ditu eskura. Eta gainera, bere zenbaki guztiak formatu digitalean argitaratzen ditu ISSUU kanalean. Esteka horiek, eta askoz gehiago, ondoko QR kodean dituzu!

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia. Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico. Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000. Lege Gordailua: BI-41-2016 ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilariak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Babesle ofizialak:

Binke! urtarrila 2023 23
linktr.ee/binke

Antzerkia

Urtarrilak 28, zapatua

Marmar Teatro Arrainak bihotzean

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00. Sarrera: 4-6€.

Otsailak 10, barikua

Tentazioa Produkzioak Ez naiz inoiz Dublinen egon

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00. Sarrera: 7,5-10€.

Dantza

Otsailak 19, domeka

Marie de Jongh eta Doos Colectivo Esna

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00. Sarrera: 4-6€.

Irakurle taldea

Urtarrilak 30, astelehena «Maus» komikia

Julen Gabiria gonbidatu

18:30 Tokia zehazteke

Ohiturak

Otsailak 4, zapatua Santa Ageda bezpera

Kalez kale, egun osoz, Galdakaoko eta Usansoloko hainbat talderen eskutik

Otsailak 18, zapatua Lantzeko inauteriak Usansolon

Oinarin Dantzari Taldearen eskutik

12:30 Kalejira eta dantzak, herritik zehar

18:30 Kalejira eta Miel Otxin erre ondoren erromeria

Otsailak 17-21

Inauteriak Galdakaon

Egitaraua zehazteke, laster emango du Binkek horren berri

24 urtarrila 2023 Binke!

Mendia

Urtarrilak 22, domeka Arriano-Marinda (986 m.) eta Cotorricos

Ordua: 08:00 Gangurenen lokaletik

Otsailak 12, domeka Galdakaoko Kanporamartxo Ordua: 09:00 Gangurenen lokaletik

Otsailak 18, domeka

Andutz 612m. edo Flysch Zumaia eta Urberu Sagardotegia

Ordua: 08:00 Gangurenen lokaletik

Otsailak 25-26 Pirineoak-Panticosa eta Tebarrai (2886m) Ordua: 07:00 Gangurenen lokaletik

Hitzaldi-bilerak

Urtarrilak 24, martitzena Pablo González

Kazetariaren egoeraz 19:00 Herriko Bentan Urtarrilak 25, eguaztena

Sormeneren talde eragilea 19:00 Udaletxean

Adinekoentzat

Urtarrilak 24, martitzena Itsas-Museora irteera

Urtarrilak 26, eguena Serantes mendira ibilaldia

Binke! urtarrila 2023 25
26
27

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.