«Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

Larrabetzuarra bihotzez, urte asko Galdakaora lotuta egin ditu Gotzon Barandiaran idazle, poeta eta kultur eragileak: Eguzkibegi Ikastolan eta Elexalde Institutuan ikasi zuen, futbolean ere bertan aritu zen, Barandiaran AEK euskaltegian irakasle urteak eman zituen eta hamazazpi urte izan arte Tximelarre Goikoan bizi izan zen, gurasoekin batera aitite-amamak jagoten. Orain, Galdakaorekin duen lotura hori Sormene jaialdia zuzentzen indartu du.
Zergatik sortu zenuten Sormene? Ordura arte Galdakaon egiten zan Liburu eta Disko Azokaren kanpo-azterketa bat egiteko eskatu euskuen Galdakaoko Udalaren Euskara Arlotik, azokaren gainbehera ulertzeko. Eta formula aldatzeko beharra ikusi genduan, ez baitago gaur egun Euskal Herrian euskarazko literaturagaz bakarrik hornituko eta errentagarria zein arrakastatsua dan azokarik, Durangokoa ez bada.
Zein da ba arazoa? Euskal Herrian ez dago euskarazko kulturzale nahikorik. Galdakaon, bez. Edo hobeto esanda, Galdakaon beste leku askotan baino askoz kulturzale gutxiago dagoana konturatu gara, oraingoz. Eta horregaitik kulturzaleak sortu behar dira. Hortik, marko teoriko baten baitan lanean hasi ginan aspaldi.
Eta Sormene marko teoriko horretan kokatu duzue? Hori da, bai. Eta lehenengo galderara bueltatuz, horregaitik sortu zan Sormene: aurretik diseinatutako marko teoriko bati erantzuteko.
Zertan dago oinarrituta marko hori? Euskarazko
kulturzaleak sortzeko lau lan-ildotan dago oinarrituta: sormena sustatu behar da modu iraunkor batean, pertsonaren garapen integralerako ezinbestekoa dalako —eta sustapen hori hezkuntza arautuan zein ez-arautuan egin behar da—; plazak eskaini behar jakoz euskarazko kulturgintzari —plaza fisikoetan programatzen dan gehiengoa ez dalako euskaraz—; hobeto komunikatu behar dogu, gaur egun ez dogulako lortzen euskarazko kultur produktuak Euskal Herri osoko kulturzaleei heltzea —horretarako komunikabideekaz lan egitea ezinbestekoa da—; eta azkenik transmisioa bermatu behar da —gure kulturgintzaren historia eta oraina transmititu behar dogu, baina baita euskaraz sortzeko grina be—.
Eta guzti hori nork egin behar du? Lau ildo horiek bereizi ezinak dira eta ekosistema baten parte dira. Nortzuk gagoz ekosistema horretan? Zaleak, antolatzaileak —erakunde publikoak, herri mugimenduak eta enpresak—, hezitzaileak — ikastetxeko irakasletik hasi eta dantza, bertso, antzerki,... talde bateko irakaslean amaituta—, gurasoak eta komunikabideak gagoz. Eta danok gara gure kulturgintzaren arduradunak. Ba horreitako eragileren bat osasuntsu ez badago, ekosistema guztiak sufritzen dau.
Programazio kultural on bat ez da nahikoa? Hori oso hedatuta dagoan uste bat da, baina bistakoa da ezetz, ez dala nahikoa. Aurretik lanketa bat egin behar da. Alegia, zaleak zaletu egin behar dozuz aretoak bete ahal izateko.
Esatea polita da, baina zelan sortu ditzakegu kulturzaleak? Aipatutako lau lan-ildoak alkarregaz landuta. Baina ez da egiten. Gaur egungo hezkuntza arautuan, esaterako, ez dago bermatuta kulturgintzaren transmisioa eta
Gotzon Barandiaran Arteaga 1974, Larrabetzu
Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua da Gotzon. Sei lan argitaratu ditu orain arte, poesia, nobela eta saiakera liburuak tarteko. Baina literatutan egindako sortzaile lanaz gain, eragile lanetan dihardu azken urteetan, besteak beste, Ahotseneako koordinatzaile izan zen —lan-taldean jarraitzen du—, Literaturia jaialdiko antolatzaile eta Bihotz Bakartien Klubaren zein Katamaloren partaide izan da. Orain Sormene plazarekin ere dabil.
ikasleei ez jakiez sormenerako aukerak eskaintzen.
Orain dabiltza baina EAEko Hezkuntza Legea lantzen. Egiten ari diran zirriborro horretan, adibidez, ez dago bermatuta euskal kulturgintzaren transmisioa. Eta horren aurrean, alkarrizketa hau argitaratu eta gitxira, Euskal Herriko kultur eragile asko jendaurrean agertuko gara Hezkuntza Lege horri proposamen zehatz bat egiteko. Proposamena egiteko, egingarria dala erakusteko eta horretan laguntzeko prest gagozala azaltzeko. Ezin momentuz gehiagorik aurreratu!
Eta guzti horri hizkuntza bera ere gehitu beharko genioke, ezta? Duda barik, euskaldunok gainera aldagai hori gehitu behar deutsagu kulturzaleak sortzeko erronkari: hizkuntza zapaldua, bere lurralde osoan ofiziala ez dana — nahiz eta «sorioneku» izan—, jazarria dana, erabaki politikoen
ondorio gutxiagotua dana... noski, aldagai horregaz gainera ekin behar deutsagu erronka horri.
Ez da ba erronka makala! Ez, baina dana daukagu irabazteko. Gaur egun, maiztasunez kultura kontsumitzen dogunok 40.000 inguru gara, hiru milioi eta pikuko herrialde batean. Baina euskaraz jasotzeko gaitasuna milioi bat pertsona inguruk daukagu. Beraz, egin kontu: 40.000 kulturzale gara, baina milioi bat izan gaitekez! Bien bitartean, eta holan esaten dabe zenbait azterketek, euskaldunok gure kulturari bizkar emonda bizitzen jarraituko dogu.
Bueltatu gaitezen Sormenera. Zer du ekimen honek beste edozein jaialdik ez duena? Lehen aipatutako marko teoriko horregaz lan egiten dauala. Sormene ez da egitarau soil bat. Desberdindu egin behar diralako edukia eta egitaraua. Jaialdi
Aukera izan ezkero, literatura sortzetik bizi gurako neuke, baina ezinezkoa da gaur egun
gehienak egitarau bat dira, ahalik eta egitarau erakargarriena osatu gura dabenak. Guk be egitarau erakargarria osatu gura dogu, ados, baina guretzako horrenbesteko garrantzia dauka ikastetxeekaz egiten dogun lanak.
Ikastetxeetan modu iraunkorrean sormena ez lantzeak badu pertsonarengan kalterik? Zelan ez dau izango ba. Kultur adierazpide ezbardinak astero, demagun, landu ezkero ikastetxeetan, ikasleek pentsatzen eta sentitzen dabena ahoz azaltzeko erraztasun gehiago izango dabe. Eta holan ez bada be, irudiaren, bertsoaren, dantzaren edo beste kultur adierazpide baten bitartez adieraziko dau sentitzen edota pentsatzen dauana ikasle horrek. Eta horrek, zalantza barik, pertsona baten garapenean sekulako ekarpena egiten dau.
Norbere barrena husteko modua ere bada... Eta holan izan ezean, beste moduren baten irtengo da zure barruko indar hori, ziurrenik modu txarrean. Holan dabiz, beti existitu diran osasun mentaleko gaixotasunak areagotzen, gero eta bullying kasu gehiago egoten...
Ikasle eta, oro har, gazteen inguruan ari gara. Gurasoek ez al dute ardurarik seme-alaben kulturzaletasunean? Benetan be! Eta horrek izan beharko leuke biharko eguneko erronka be: zelan zaletu gurasoak. Zergaitik ez dira kulturzaleak? Zer transmititzen deutsie gurasoek seme-alabei? Noren esku uzten gabiz gure seme-alaben kulturea, pantailen esku?
Hein handi batean, agian, hezkuntzak euskalduntzen ez duela erakutsi dutelako? Izan leiteke, baina nigaz ikasi daben askok eta askok euskara maila oso ona daukie, euskaldun-euskaldunak dira... eta Sormenegaz daroaguzan hiru urteetan ez dot inor ikusi ikuskizun batera etorten. Eta danetarik izaten dogu: bertsoa, antzerkia, musika, marrazkigintza, zinemagintza... Ze transmisio bermatuko dabe euskarazko kultura kontsumitzen ez daben eta euren artean erdara hutsean dabizen gurasoek?
Egin dezagun berba zure inguruan. Sormenetik kanpo beste ekimen batzuk antolatzen ibiltzen zarelako buru-belarri, ezta? Bai, etenbako lana da hori. Ahotseneako lan-taldean jarraitzen dot, Larrabetzun hasi eta orain Zarautzen egiten dogun Literaturia jaialdian liburuen aurkezpenen ardura
hartzen dot, «Literaturaz berbetan» Larrabetzuko irakurle taldea 18 urtean dinamizatzen nabil, «Domekak Hori Bain» kantaldi zikloa be antolatzen dot irailetik ekainera, Susa argitaletxeko kidea naz eta orain 17 urte sortu genduan Dijitalidadea enpresako kide be banaz, non euskara eta bere kulturgintzako lanak bakarrik egiten doguzan...
Zer gustatuko litzaioke izatea, eta ezin da izan, Gotzon Barandiarani azken aldian? Sortzaile. Idazten egon gurako neuke. Baina aipatutako saltsa guztiez gain guraso be banaz, eta nire orduak gure etxeko txikerren beharren arabera banatzen dodaz. Literatura idaztetik soilik inor ez da bizi Euskal Herrian, baina aukera izan ezkero, horretatik bizi gurako neuke.
Asko dira azken urteetan bueltan dauden musika taldeak. Noizko Katamaloren buelta? Katamaloren azken kontzertuan esan genduan independentzia lortzen genduanean itzuliko ginala oholtzara. Urte batzuetarako ba, gatx ikusten dot bueltatzea! (barreka) Ez deutsagu atea inoiz itxi, oso ondo amaitu gendualako. Baina egia da agur esan genduanetik 12 ume jaio dirala bidean...
Hortik ezagutzen duzu, akaso, Gorka Urbizu? Gorka lehenago ezagutu neban. Bera oso literatur zalea da, poesia be asko gustatzen jako... eta bera hurreratu jatan aspaldi Euskal Herria Zuzenean jaialdian.
Eta hortik hasi zineten elkarrekin lan egiten? Alkar ezagutu genduanean Arrakalak nire poesia liburua modu musikatuan aurkezten aritu ginan, eta berak antzeko proiekturen batean gustura parte hartuko ebala esan eustan. Holantxik hasi ginan Katamalo taldeari forma emoten. Eta ostean, Berri Txarrak taldearen azken 15 urteetan komunikazio arduradun ibili naz. Holan ba, harreman estua daukagu.
Taldeen itzuleraz eta harremanaz ari garela, Hertzainak taldearen agurreko kontzertuetan ere bazabiltza, ezta? Deitu eustienean, ezin ezetz esan! Kontzertu hauen atzean gainera galdakoztar bat ere badabil, Javi Arnaiz. Hertzainaken kontzertu batera alkarregaz joan ginan, nik 17 urte nituala. Gerora be Josu eta Gari ezagutzeko aukera izan neban, eta gaur egun Josu lagun handia da. Zelan ba ezetz esan! Gure bizitzako soinu-banda emozionala da Hertzainak!
Zein izango da zure ardura kontzertu hauetan? Komunikazioan nabil, eta gonbidatuak koordinatzeko ardura izango dot, kontzertu horreitan ez diralako Hertzainakeko kideak bakarrik egongo oholtzan.
Gogotsu? Bai, oso! Lan handia da, baina erronka zoragarria. Gainera Hertzainaken despedidarako kontzertu hauek 70. hamarkadatik hona gure kantagintzan euskaraz kantatzeko hautua egin daben musikari horiek eskertzeko eta omentzeko baliatu gura doguz. Horregaitik oso musikari ezagunak izango dira oholtzan, belaunaldi, estilo eta izaera ezbardinekoak. Holan erakutsiko dogu zelan aldatu diran gauzak, baina zelan askok jarraitzen daben euskaraz kantatzeko hautua egiten. •
Asteko egun gogokoa? Astelehena.
Herriko txoko gustukoa? Hori Bai.
Liburua ala tablet-a? Liburua.
Pelikula bat? Irati.
Ez duzu onartzen… Faxismoa.
Zoriontsu egiten zaitu… Lagunarteak.
Plater bat? Amaren edozein.
Deskribatzen zaituen berba? Neuk baneki!
Herrian zer kenduko zenuke? Polizia.
Eta zer berria jarri? Kulturguneak.
Euskarazko berbarik politena? Sorioneku.
Zure ametsetako bidaia? Gauero ezbardina da.
Berba egin ala entzun? Entzun.
Zure mesanotxean ezin da falta… Poema liburu bat, koadernoa, arkatza eta tapoiak.
Abesti bat? Badok.eus atarian entzun daitekezanetik asko!
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak
Galdakaoko Udala Usansolon Gabonetako argiteria ez jartzea aztertzen ari dela bertan «iluminatu» asko dagoela argudiatuz?
7Ikasturtea hasi denetik Elexaldeko institututik jaisten diren ikasleen artean zazpi orkatileko bihurritu egon dira espaloiaren egoera txarraren ondorioz. Horregatik akaso ikasleek nahiago dute errepidetik jaitsi eta igo.
— Aitatxo, zergatik gara hain itsusiak?
— Amatxo naiz.
Kaleraturiko azken bonodendak eskuratu ahal izateko sortu ziren ilara amaitezinak ikusirik, Galdakaoko Gu Dendari Elkarteak akordioa sinatuko du Irrimarra-rekin, itxaronaldi luzeetarako denborapasa eta sudokuak herritarrentzat sortu eta eskaintzeko, Binketxoren atala ez zaie nahikoa izan-eta.
Abenduaren 31n antolatuko den Gabonzahar zirkuituan «postureoa» kirol emaitza baino garrantzitsuagoa dela ikusirik, Galdakao Atletismo Taldeak lasterketan parte hartuko dutenei gomendio sorta helarazi die, halanola, tripa nola sartu korrika egin bitartean, guztiz erreta egon arren irrifarre nola egin edota azken sprintera itxuroso nola heldu.
Kuadrila edo tabernetako porra zein apustuak bakarrik ez, Gizaker eta Eustat bezalako enpresak ere zoratuta dabiltza Galdakaon datozen udal hauteskundeetan gertatuko denarekin: nork lortuko du alkatetza datorren agintaldian?
Gure helburua argia da: galdakoztarron ongizatea bermatzea eta egunez egun hobetzea.
Hauteskunde hauek aurrerapausoa izan daitezke 2019. urtean hasi genuen bideari jarraitzeko.
Lan handia egin dugu batera, lan handia dugu aurretik.
Gai izan gara, gai gara. Ate berriak ireki eta batera lan egiteko prest gaude.
Buenos Aireseko Boedo auzoko kaleetatik ibiliz gero, Doblas kalean euskaldunak poztuko dira etxe bateko horman margotutako ikurrin erraldoi bat ikusteaz. Ikurrin horren erdian, urdin-gorriz jantzitako lagun bat azaltzen da: Angel Zubieta Redondo.
Galdakaon 1918an jaiota, Zubieta futbolari bikaina izan zen gaztetatik. Izan ere, 17 urte zituela debuta egin zuen Athleticen. Erdilari gisara aritzen zen, eta kazetariek goraipatzen zituzten zelaian zeuzkan argitasuna eta zehaztasuna. Bilboko taldean bi denboraldi eman ostean, 1937an Euskal Herritik alde egin zuen Agirre lehendakariak sortutako Euzkadi izeneko selekzioarekin batera.
Gerra Zibilaren garaian, galdakoztarra munduan zehar ibili zen Euskal Herriko selekzioarekin. Europatik buelta bat emanda, jokalariak Mexikora abiatu ziren, eta bertako txapelketan hartu zuten parte urte batez. Gerra amaitu zenean, taldea desegin zen eta jokalari batzuek Amerikan geratzea erabaki zuten, euren artean, Zubietak.
Galdakoztarrak Argentinara egin zuen bide, Buenos Airesera, hain zuzen. 1939an, San Lorenzo taldeak kontratatu zuen eta zaleak berehala maitemindu ziren erdilariaz. «El Vasco» ezizena ezarri zioten, eta garrantzi handia hartu zuen klub urdin-gorrian bai zelaian bai zelaitik kanpo ere. Berak gomendatu zuen, adibidez, Isidro Langara pasaitarraren fitxaketa, klubeko golegilerik nagusienetako bat bihurtuko zena.
1946an, Argentinako txapeldunak
izan ziren urdin-gorriak, eta Zubieta taldearen kapitaina izan zen. Txapelketa eskuratu ostean, San Lorenzok bira egin zuen Espainia eta Portugaletik, izugarrizko emaitzak lortuz: 6-1 eta 7-5 Espainiako Selekzioari, eta 10-4 Portugaleko Selekzioari, besteak beste. Dagoeneko, hain maitatua zen Zubieta, non klubeko zuzendaritzak Galdakaon lagunarteko partida bat jokatzeko aukera oparitu zion, bere amak zelaian ikus dezan. CD Galdakao eta urdingorriak Santa Barbaran neurtu ziren, eta bertakoak gailendu ziren 4-1eko emaitzaz. Bira historika horretan, Zubietak bi gol egin zituen.
Guztira, galdakoztarrak 13 denboraldi eman zituen San Lorenzon. Urdin-gorriz jantzita partida gehien jokatu zituen laugarren jokalaria da: 353 norgehiagoka. 29 gol sartu zituen eta
txapelketa bakar bat irabazi zuen, 1946koa.
Gaur egun, San Lorenzo Argentinako bost talderik handienetako bat da. Hainbat txapelketa irabazi ditu, ezizen asko ditu, —Cuervo, Matador, Azulgrana, Ciclón—, baita idolo ugari ere: munduko txapeldunak, Europako futbolean arituak, gol ahaztezinen egileak… Gaur egun, esan liteke — eta esango dugu— Argentinako talderik handienetako baten idolorik nagusienetako bat galdakoztarra dela, eta ikurrin bat du eginda bere omenez Euskal Herritik hamaika mila kilometrora, Argentinako hiriburuan,
Zemendiraz gero, gure baserrietan, urteko txarria hilteko ohitura egon da eta badago. Txarri-hilte bezperan eta egunean, etxeko guztiak jartzen dira martxan. Txarriari eusteko, etxekoenaz ezeze, auzokoen laguntza be behar izaten da. Goizean, tertzioz erantatu eta alkartzen dira etxeko zein auzoko. Lehenengo barausi egiten da, barauskarrien artean paitar zurrupada batzuk bitarteko. Jarraian danak kortara txarri-hilte beharrari ekiteko. Txarria gobernatu eta gero, etxeko batzuk odoloste zein buzkantzak egin eta geldorraztatzen ibiliko dira eta gainetikoak txarribodaren zain. Txarriki hil barriaren urdai eta giharrarik jan ezin danez, aurrezdik prestatutako makailo saltza edo beste zeozer jaten da. Hori bai, gainean, txarri hil barrriaren gibela ateraten da mahaira ondo prijituta, badaezpada. Jana luze joaten danez, odolosteak geldorraztatzen zoli ibili ezkero, lehenengoak ekarten dira mahaira probatu eta bakoitzak bere eretxia emoteko. Ohiturari jarraituz, hurrengo egunetan, auzokoek be parte hartu dagien, odoloste eta buzkantzak oparitzen jakiez eta, jakina, etxe bakoitzak, bere erara egiten dituenez, hortik herri-esaera: «Odolostea barritsua da».
Azaroak 11 zituela bete dira hamabost urte Josue Estebanez militar neonaziak Carlos Palomino 16 urteko antifaxista Madrilgo metroan hil zuenetik. Galdakoztarra da izatez hiltzailea, eta urteurren honetan ari da hain justu, bere lehenengo baimenaz gozatzen.
Josue Estebanez militar neonaziak adingabe antifaxista bat hil zuen 2007an Madrilgo metroan, Carlos Palomino gaztea. Bada, Estebanez galdakoztarra da jaiotzez. Hilketatik bi urtera 26 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten arrazoi ideologikoengatik eta homizidio saiakeragatik. Orain, krimenaren 15. urteurrenarekin eta biktima omentzeko astebururko antolatu ziren hainbat ekitaldirekin bat etorrita, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak lehen baimena eman zion Estebanezi.
Carlos Palominoren lagun eta senideek hilabeteak daramatzate azaroko bigarren asterako antolatu ziren jardunaldiak prestatzen. Krimenaren urteurrenean, azaroaren 11n bertan, manifestazioa egin zuten Madrilen. Charles metroan hil zuten bihotzean sastada bat emanda 16 urte besterik ez zituenean, duela 15 urte.
Galdakaoko nazia Democracia Nacional alderdi neonaziaren manifestazio arrazista batera zihoan Carlosekin eta bere lagunekin topo egin
zuenean Madrilgo metroan, domeka goiz batean. Ez zuten hitzik trukatu. Militarrak, orduan 23 urte zituenak, adingabeari eraso egin zion bihotzean sastada hilgarri bat emanez eta bere lagun batzuk zaurituz, horietako bat larri. Epaiketa bi urte geroago egin zen, mobilizazio antifaxista ugariz inguratuta, eta krimen neonazi bati diskriminazio ideologikoagatiko astungarria aplikatzea lortu zen lehen kasua izan zen galdakoztarraren kontrakoa. Biktimaren gurasoak 150.000 eurorekin indemnizatzera ere kondenatu zuten.
Ikusteke dago Josuek, 15 urte kartzelan egin ondoren, bere kide ohiek adingabe bat hiltzeagatik eman dioten «heroi» papera aldarrikatzen jarraitzen duen edo ingurune horri erabat muzin egiten dion, haren ideiak eta gorrotoak espetxera eraman baitzuten. Une honetan Josue kalean dago, emandako baimena amaitu arte. Orduan Villabonako (Asturias) espetxera itzuli beharko du.
Euskal Herriko Sare Antifaxistak
«Galdakaoko Udalak isilik jarraitzen duela» aldarrikatu zuen sare sozialetan, «erailketa hura oraindik kondenatu gabe».
Galdakaoko Udalak, bere aldetik, oraindik ez du heriotz honen aurreko adierazpenik egin. Hala ere, esan barik doa, une honetan dagoen Udal Gobernuak ez duela zerikusirik orain 15 urtekoarekin; ez agintean dagoen alderdiaren ezta orduko udalbatzako zinegotzien aldetik ere ez.
Estebanezek Palomino erail zuen urtean, 2007an, Joseba Escribano zen Galdakaoko alkate. Berarekin hitz egin zuen Binkek, eta alkate ohiak aitortu ez zutela horren berririk izan: «Gogoratzen dut Palominoren kasua, baina Udalera ez zen iritsi hiltzailea galdakoztarra zenaren daturik, zuen bitartez izan dut horren berri, orain». Bestela, jakinez gero, «noski kondenatuko genukela neurri horretako basakeriarik», nabarmendu du Escribanok. · ERREPORTAJE OSOA: BINKE.EUS
Mikologiarekin duen zaletasunean, eta bereziki jakintzan, beste pauso garrantzitsu bat eman du gaur Galdakaok: perretxikoen izenak euskaraz batzen dituen lehenengo liburua kaleratu berri dute Jose Mari Mintegik eta Galdakaoko Udalak. Zenbait laguntzaile izan ditu lan horren argitalpenerako.
Ezaguna da Galdakaok perretxikoekiko eta, oro har, mikologiarekiko daukan zaletasuna. Baina ez zaletasuna bakarrik, jakintza handia izan duelako historian zehar herri honek. Horren adibide dira Jardunaldi Mikologikoak —aurten azaroaren 3tik 6ra bitarte antolatu direnak— eta perretxikoen erakusketa zein lehiaketak, Bizkaiko zaharrenak eta Euskal Herriko bigarren zaharrenak Tolosakoen ostetik.
Baina orain, jakintza horrek beste pauso bat eman du mikologiaren esparruan: perretxikoen izenak euskaraz batzen dituen lehenengo liburua egin baitu Jose Mari Mintegi Zaratamon jaiotako galdakoztarrak. Guztira 176 genero mikologiko batu ditu mikologian adituak, 668 espezie eta 1.109 izen euskaraz. Liburu horrek, Mintegiren beraren sinaduraz gain, noski, Galdakaoko Udalaren zigilua darama.
Azaroaren 2an aurkeztu zuten prentsaurrean, Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea eta Olaia Parra Kultura zinegotzia bertan zeudela. Alkatearen esanetan, «Mintegi proposamen honegaz etorri jakunean, eta ikusita herri honek mikologiagaz daukan lotura estua, ezinezkoa egin jakun holako proposamen bati ezetz esatea». Era berean, zinegotziak adierazi zuen liburuak ikastetxeetan, udalerriko liburutegietan eta adinekoen egoitzetan banatuko direla, besteak beste.
«Liburu hau Galdakaoko herriari oparitu gura deutsat», esan zuen bere hitzartea hasi aurretik liburuaren egileak, adierazita, «euskarazko perretxikoen izenak inon ez dagozala
batuta, eta galdu ezean, galdu egingo dira historian zehar». Ondorioz, «mikologiak galduko dau, baina baita euskereak be», azpimarratu zuen Mintegik.
Lau urte behar izan ditu egileak liburu hau egiteko, eta beste 20 liburu izan ditu informazio-iturri. Lau urteko lan horretan zenbait laguntzaile izan ditu Jose Marik: Manu Etxebarria euskaltzaina, Euskal Filologian doktorea eta Binkeko kolaboratzaile estua batetik, eta Angel Mari Ibarra, Eduardo Madina, Antonio Ansuategi, Ricardo Ibarretxe eta Jose Mari Aizarna bestetik. Liburuko laguntzaileen artean ez da ageri, ordea, baina Mintegik prentsaurrekoan aipatu zuen beretzako laguntzaile handia izan dena —eta liburuan bere izenik agertzea gura ez duena—: Ane Orue iloba.
Esker ona ere adierazi zien egileak Manuela Arrieta 101 urteko galdakoztarrari —Binkek ateratako argazkian ageri dena, Arrietaren alabarekin eta liburuaren bi egile nagusiekin—, Honorio Arrietari, Pedro Arriortuari eta Eusebio Yurrebasori.
Aurretik aipatu bezala, Manu Etxebarriak —argazkian Mintegirekin batera ere agertzen denak (ezker)— asko lagundu du Mintegi lan honen argitalpenean. Eta Etxebarriak berak aurkezpenean azpimarratu zituen lan berri honek dituen hiru balio: balio mikologikoa, etnografikoa eta linguistikoa. Binkeren ohiko kolaboratzaileak azken bietan egin du ekarpena: etnografikoan, herritik jasotakoa ahalik eta txukunen jasotzeko, eta linguistikoan, hizkuntza eta hizkera aldetik egoki egon daiten.
Uda aurretik anbulatorioko parkean, Bizkaiko Batzar Nagusiei buruzko panel informatiboak jarri zituzten. Bertan, hauen historia eta garrantzia azaldu nahi izan da, baina, nire ustez, ez zuten lortu.
Batzar hauek XI. mendean daude dokumentatuak, nafar Estatuaren oinarrizko egitura politikoa zirenean. Bertan, Bizkaiko Jauntxoak batzartzen ziren soilik, bailaren buru bezala. Lehenengo Batzar horietara, Arratiako Antso joan zen, Bediako Tosubandokoa seguruenik, orduan Galdakanoko udalaren barruan eta XII. mendean «Galdakano familia» bezala ezaguna izango denaren aurrekaria. 1506. urtean agertzen da dokumentatua lehen Ahaldun Nagusia, Usansoloko Fortun, familia honetako beste kide bat eta bere dorretxetik auzune honi izena ematen diona, gaur egun
Areizaga jauregia eta Bridgestoneko «Josefinaren» bulegoak. Are gehiago, Aldape-Isasi-Usansolo jaurgoa osatu eta gero, familia honetako sei kide izan ziren XVI eta XVII. mendeetan Ahaldun Nagusi.
Baina, Bizkaiko Batzar Orokorren garrantzi historikoa XVI. mendean kokatu genezake, udaletxe bakoitzeko ordezkari bana bidaltzen hasi zirenean, bakoitzak jesarleku bat zuelarik, orduan ziren demokraziaren eredugarri eta ezagunak. Etxe bakoitzak bere ordezkaria bidaltzen zuen udalbatzarretara eta euren artean alkatea eta Gernikako ordezkaria hautatzen zen. Rousseauk, demokrazia modernoaren aitak, ironiaz, esan zuen gutaz (1762): «Munduko herririk zoriontsuenean ikusten dugu, baserritarrek koadriletan harizti baten itzalpean moldatzen dituztela Estatuaren negozioak, eta beti zentzu onez».
Errealitatea burugogorra izaten da, iraunkorra, eta horretan oinarritzen ez den edozein baloraziori gailentzen zaio. Euskal presoen senideok urte askotan ikusi dugu. Esan genuen gure senideak Herrera de la Mancha bezalako espetxe erdi militarizatuetan kontzentratu zituztenean... eta berriro salatu genuen, dispertsio-politika aplikatu zenean, gure lurraldetik banandu eta urrundu zituztenean. Aldi berean, haiek apurtzeko, psikologikoki txikitzeko neurriak ezarri zitzaizkien... eta hori esaten jarraitu genuen orduan ere.
Errealitatea zen preso politikoei aplikatzen zaizkien politikak aplikatzen zitzaizkiela, hala ziren eta, beren pentsamoldeak, ideologiak, indar mentala bortxatzeko. Ez zuten zerikusirik espetxe-neurri indibidualizatuekin, ez zuten zerikusirik espetxeetako tratamendu-batzordeen lanarekin, baizik eta zuzenean boterean zegoen gobernu bakoitzaren Barne Ministerioarekin.
Gaur egun, hainbeste urteren ondoren, eta gauzak aldatzen hasi direnean, zalantzarik gabe urte luzeetako lanari eta arlo guztietako salaketei esker, berriro esan behar dugu. Fiskaltzak, Estatuko gobernuaren mendeko erakunde hierarkikoak, erabaki du sistematikoki errekurritzea hirugarren gradua ematea gure senide presoei. Estatuan ez dago horrelako adibiderik. Euskal presoen egoeran ez dago arrazoi pertsonalizaturik fiskalak espetxe-graduaren progresioari uko egitea justifikatzen duenik. Senide garen aldetik, berriz ere bultzada politiko argia duen justiziaren mugimendu baten aurrean gaude. Norbaiti iruditzen zaio euskal presoen egoeraren normalizazioa azkarregi doala. Eta, berriz ere, beren egoeraren izaera politikoa bistaratzera jotzen dute. Estatuaren instantzietatik esku hartu eta eraso egiten zaio normalkuntza horri, betidanik ohikoa izan dena Estatuko edozein presoren egoeran. Baina ez euskal presoen
kasuan, noski. Zergatik? Bada, preso politikoak direlako eta haien egoera beti egon delako mobilizazio sozialaren eta estatuaren asmo politikoaren arteko orekaren mende. Eta badira estamentuak Estatu horretan gorrotora, mendekura, hau da, espetxe-legeria ez aplikatzera jotzen dutenak, baizik eta Estatuaren borondate politikoa aplikatzera, garai zaharretan bezala. Ez zaie axola berriro agerian uztea euskal presoen izaera politikoa, neurri orokor horiekin, edozein tratamenduren gainetik. Mendekuaren sentimendu politiko zahar eta zaharkituak bizirik dirau fiskaltzan, egun hauetan ikusten dugunez.
Ikusi genuen Jon Crespo gure bizilaguna kartzelara itzuli zuen errekurtsoarekin, eta berriro ikusten ari gara beste asko kartzelara itzularazten ari diren errekurtso hauekin.
Senideok gure kezka adierazi besterik ezin dugu egin atzera buelta honengatik, oztopo honengatik, eta gure adorea elkartasunaren balioa ezagutzen duten pertsona guztiei, animoa gal ez dezaten. Senideok eskertzen dizkizuegu edozein mobilizazio, keinu eta babes gure senide presoen egoera normalizatzeko bidean. Salbuespen-egoerak ezin du egunerokotasunean jarraitu, gutxi batzuek besteen bizitza hondatzeko duten gaitasuna aitortzea izango litzatekeelako, gure gizarteak nahi duenaren eta legediak berak eskaintzen duenaren gainetik. Eskerrik asko, eta aurrera!
Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!
Hamabost urte bete dira Josue Estebanez militar neonazi galdakoztarrak Carlos Palomino, 16 urteko antifaxista, Madrilgo metroan hil zuenetik.
Manu Jugo Barrenetxea sukaldariaren omenez Peña Santa Cruz elkarteak gutun irekia argitaratu zuen Binkeren bidez.
Zizpak, 25. urteurrena ospatzeko asteburu osoko jaialdia prestatu zuen urri bukaeran. Bertan izan zen Jabi Rojo argazkilaria.
Gure
Kantu Kolore talde galdakoztarrak «Stop plastic» abestiaren bideoklipa kaleratu zuen, Klimaren Aurkako Nazioarteko Egunean.
Arnas Dezagun haur euskalhiztunen guraso taldeak Binkeren bitartez webgunean argitaratutako iritzia da irakurrienetarikoa.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Galdakao aukeratu zuen, Errenteriarekin batera, Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ospatzeko.
Galdakaoko 38 urteko gizon bat espetxeratu dute, bikotekidearen etxebizitzari su ematea egotzita. Udalak adierazpena kaleratu zuen.
Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!
2023tik aurrera berrizten hasiko den Urreta kiroldegiko proiektua aurkeztu zuten.
Parrak eta Schlegelek Torrezabaleko bigarren denboraldia aurkeztu zuten.
Zuengandik ahalik eta hurbilen egoteko, webguneaz gain Binkek WhatsApp, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook eta YouTube sareak ditu eskura. Eta gainera, bere zenbaki guztiak formatu digitalean argitaratzen ditu ISSUU kanalean. Esteka horiek, eta askoz gehiago, ondoko QR kodean dituzu!
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.
Irudia eta maketazioa: Naia Bergaretxe. Erredakzioa: Beñat Armentia, Unai Sarriugarte eta Xabi Ealo.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ilustratzaileak: Irrimarra. Inprenta: Comeco Gráfico. Banaketa: Mediapost eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000. Lege Gordailua: BI-41-2016 ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten dute:
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.
Argazkilariak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz, Aitzol Zamalloa eta Julio Legarretaetxebarria.
Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus
Babesle ofizialak:
Galdakao
Azaroak 18, barikua
17:30 Euskaraldiari hasiera Udaletxearen ondoko karpan
17:30 Kotxe ibiltaria herritik
17:30 Kedada umeekin Udaletxearen ondoko karpan
19:00 Mozoilo irratiaren saioa umeekin Iturrondo plazan —euria egitekotan, Udaletxearen ondoko karpan—
19:00 Pilota partida Kurtzeko frontoian
20:30 Mozoilo irratiaren Saioa Gipuzkoa kalean (Somera) — euria egitekotan, Udaletxearen ondoko karpan—
Azaroak 19, zapatua
11:30 Kimikarin, umeentzako zientziari buruzko tailerrak Udaletxearen ondoko karpan
17:30 Divenire Dantza Taldearen tailera eta erakustaldia Udaletxearen ondoko karpan
20:00 Sama Siku Txaranga Herriko tabernetatik
Azaroak 22, martitzena
19:00 Sex-Sua liburuaren aurkezpena Euskaraldiko lokalean —ESAN bulegoaren ondoan—
Azaroak 23, eguaztena
18:00 Usansolo - Galdakao futbol partidak Santa Barbara futbol zelaian
Azaroak 24, eguena
10:00 Irakurketa jarraia Udaletxeko pleno aretoan
Azaroak 26, zapatua
13:00 Dantzaraldia, Andra Mari Dantza Taldearen erakustaldia Udaletxearen ondoko karpan
Azaroak 27, domeka
09:00 Ganguren Mendi Taldearen mendi irteera
12:00 Iñazio Perurenaren erakustaldia (umeekin saioak) Udaletxearen ondoko karpan
Azaroak 29, martitzena
19:00 Julen Gabiria idazlearen hitzaldia Euskaraldiaren lokalean —ESAN bulegoaren ondoan—
Abenduak 1, eguena
10:30 Mintzodromoa Torrezabal Kultur Etxean Abenduak 2, barikua
“Euskal leloak” lehiaketaren sari banaketa sare sozialetan 19:00 Galdakao kantari emanaldia Herritik 21:30 Amaiera ekitaldia Udaletxe ondoko karpan 22:00 Gaztelunch-a Udaletxe ondoko karpan 23:00 Oihan Vegan diskofesta Udaletxe ondoko karpan Abenduak 3, zapatua
Euskararen Eguna
«Tabernan Euskaraz» lehiaketaren sari banaketa Udaletxearen ondoko karpan 11:00 Talo tailerra Udaletxearen ondoko karpan 13:00 Trikipoteo eta Taupadak dantza taldearen erakustaldia Herritik 15:00 Herri bazkaria eta sagardo dastaketa Udaletxearen ondoko karpan 17:30 Baflepoteoa Herritik 20:00 Kontzertuak Udaletxearen ondoko karpan: KALAKAN + GORA HERRIA ERROMERIA
…ekintza eta sorpresa gehiago iragartzear! Usansolo
Azaroak 18, barikua 19:00etatik aurrera, Usansoloko frontoian: Euskaraldiaren aurkezpena Photocall-a Oihan Vegaren “Euskañolitis” bakarrizketa Azaroak 20, domeka 19:00 Zineforum-a Oinarinen lokalean Abenduak 2, barikua 19:00 Oinarin Elektrotxaranga
Abenduak 3, zapatua Euskararen Eguna 12:00etatik aurrera, Mural marrazketa
…ekintza eta sorpresa gehiago iragartzear!
Azaroak 25, barikua
17:00 Jaien hasiera
17:00 Umeentzako tailerrak, ludotekan
18:30 Disko dantza, karpan
19:15 Txorizoak, plazan
20:00 Mozorro Photocall-a, plazako frontoian
20:30 Pregoia, karpan
20:45 Disko festa, karpan
21:00 Poteo musikatua Lamintxuren eskutik, herritik zehar
23:00 Altxa Porru Erromeria eta DJ Joncas, Karpan
Azaroak 26, zapatua
10:00 Diana Bizkaiko gaiteruekin, herritik zehar
10:00 Indaba eta tortilla txapelketen hasiera plazan
10:30 Umeentzako Karting-a Usansolo Rancing-en eskutik, Baratzeko plazan
12:00 Erraldoiak eta biribilketa
14:00 Indaba eta tortilla txapelketaren sari banaketa
15:00 Bazkari herrikoia plazan
18:30 Herri kirolak, karpan
21:00 OrKresta Elektrotxaranga, herriko kaleetan zehar
00:00 Bingoa Lamintxuren eskutik, karpan 01:00 Yogurinha Borova, karpan 06:00 Argazki gaupaseroa, karpan —zapatutik domekarako gaua—
Azaroak 27, domeka
10:00 Diana herriko kaleetan zehar 10:00 Artisau azoka plazan, karpan
10:30 Umeentzako Karting-a Usansolo Rancing-en eskutik, Baratzeko plazan
12:00 Oinarin dantza taldearen alardea
13:00 Pasabares Bizkaiko gaiteruekin
18:00 Tanborrada, Gazteberriren eskutik
18:30 Kuadrilen arteko txapelketaren sari banaketa, karpan
19:00 Jaien amaiera
Azaroak 18, barikua —azken eguna— «Basques in California»
Euskal historiari buruzko erakusketa
Ordua: 17:30 – 20:30
Torrezabal Kultur Etxea
Ikuskizun guztiak Torrezabal Kultur Etxean eskainiko dira Azaroak 18, barikua BAT
Dantzaz dantza garatzeko elkartea
Ordua: 20:00 Sarrera: 4-8€
Azaroak 26, zapatua Izadi
El lagarto baila konpainia
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€
Azaroak 27, domeka Mierda de Ciudad, la historia del rock radical vasco
Olatz Gorrotxategi
Ordua: 19:00 Sarrera: 5-10€
Abenduak 1, eguena Lubaki Lainotsua Atx teatroa Ordua: 20:00 Sarrera: 4-8€
Abenduak 16, barikua Yerma
Sala BBK konpainia
Ordua: 20:00 Sarrera: 5-10€
Azaroak 20, domeka Hermanando Sonidos Galdakaoko Musika Banda Da Capo, Sociedad Musical Unión de Pescadores
Ordua: 13:00 Sarrera doan
Torrezabal Kultur Etxea
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra
Azaroak 18, barikua
• Euskaraldiari hasiera 17:30ean
Kurtzeko plazako karpan
• Kedada umeekin 17:30ean Kurtzeko plazako karpan
• Kim magoa 18:00etan
Kurtzeko plazako karpan
• Mozoilo irratiaren saioa umeekin 19:00etan
Iturrondo plazan (euria egitekotan, Kurtzeko plazako karpan)
• Pilota partida 19:00etan Galdakaoko frontoian
• Mozoilo irratiaren saioa 20:30ean Gipuzkoa kalean (Somera) (euria egitekotan, Kurtzeko plazako karpan)
Azaroak 27, domeka
• Ganguren Mendi Taldearen mendi irteera 9:00etan
• Iñazio Perurenaren erakustaldia (umeekin saioak) 12:00etan Kurtzeko plazako karpan
Azaroak 29, martitzena
• Julen Gabiria idazlearen hitzaldia 19:00etan Euskaraldiaren lokalean (ESAN bulegoaren ondoan)
Azaroak 30, eguaztena
• Berbodromoa 10:30ean Torrezabal Kultur Etxean
Azaroak 19, zapatua
• Kimikarin, umeentzako zientziari buruzko tailerrak 11:30ean Kurtzeko plazako karpan
• Divenire Dantza Taldearen tailerra eta erakustaldia 17:30ean Kurtzeko plazako karpan
• Sama Siku Txaranga 20:00etan Herriko tabernetatik
Azaroak 22, martitzena
• Sex-Sua liburuaren aurkezpena 19:00etan Euskaraldiko lokalean (ESAN bulegoaren ondoan)
Azaroak 23, eguaztena
• Usansolo – Galdakao futbol partidak 18:00etan Santa Barbara futbol zelaian
Azaroak 24, eguena
• Irakurketa jarraia 10:00etan
Udaletxeko pleno aretoan
Azaroak 26, zapatua
• Dantzaraldia, Andra Mari Dantza Taldearen erakustaldia 13:00ean Kurtzeko plazako karpan
• Mikel Larunberen azken pilota partida profesionala 20:00etan Galdakaoko frontoian
Abenduak 2, barikua
• “Euskal leloak” lehiaketaren sari banaketa Sare sozialetan
• Galdakao kantari emanaldia 19:00etan Herritik
• Amaiera ekitaldia 21:30ean Kurtzeko plazako karpan
• Gaztelunch-a 22:00etan Kurtzeko plazako karpan
• Oihan Vegaren diskofesta 23:00etan Kurtzeko plazako karpan
Abenduak 3, zapatua EUSKARAREN EGUNA
• “Tabernan Euskaraz” lehiaketaren sari banaketa Kurtzeko plazako karpan
• Talo tailerra 11:00etan Kurtzeko plazako karpan
• Trikipoteoa + Taupadak dantza taldearen erakustaldia 13:00ean Herritik
• Herri bazkaria eta sagardo dastaketa 15:00etan Kurtzeko plazako karpan
• Baflepoteoa 17:30ean Herritik
• Taupadak dantza erakustaldia 19:45ean Kurtzeko plazako karpan
• Kontzertuak 20:00etan Kurtzeko plazako karpan KALAKAN + GORA HERRIA ERROMERIA
• 18/19/25/26 “Tabernan Euskaraz” lehiaketa herriko tabernetatik.
• Euskaraldiak iraun bitartean sare sozialetatik “Euskal leloak” lehiaketa.
Azaroak 18, barikua
• 19:00etatik aurrera, Usansoloko frontoian:
• Euskaraldiaren aurkezpena
• Photocall-a
• Oihan Vegaren “Euskañolitis” bakarrizketa
Azaroak 20, domeka 19:00etan, Oinarinen lokalean: Zineforum-a
Azaroak 25-27, asteburua: San Andresak
Abenduak 2, barikua 19:00etatik aurrera, herritik: Oinarin Elektrotxaranga
Abenduak 3, zapatua EUSKARAREN EGUNA 12:00etatik aurrera: Mural marrazketa