BINKE 079 Otsaila 2023

Page 1

IZASKUN

79. zenbakia • 2023ko otsaila
REKALDE PANTAILAK EUSKARAZ
«Haurrek pantailetako erreferente guztiak erdaldunak dituzte»

«Euskararen normalizaziorako, politikoek erabaki ausartak hartu behar dituzte»

Binkeren sortzaileetariko bat, EHUko irakaslea, banketxe handi bateko Giza Baliabideetako arduradun ohia, 'coaching' munduan aritua eta hiru seme-alabaren ama. Baina hori gutxi ez, eta euskaltzale porrokatua ere bada Izaskun Rekalde usansolotarra, azken boladan Pantailak Euskaraz plataforman buru-belarri dabilena, euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko borrokan lanean.

Pantailak Euskaraz ekimeneko bozeramaile izateagatik ezagutu zaitu askok. Baina ba al du Izaskun Rekaldek pantailei begira egoteko astirik? Berez Alex Aginagalde dugu Pantailak Euskaraz ekimeneko bozeramailea, baina momentu konkretu batzutan erantzukizun horrek suposatzen duen lan karga orekatu asmoz mugimenduko beste kideok ere betebehar horretan laguntzen dugu. Eta ez, aitortu beharra daukat ez daukadala pantailei begira egoteko asti handirik, hamaika saltsetan aritzearen ondorioak! (barreka)

Zergatik sortu zenuten ekimena? Azken urteotan ikusentzunezko produktuak kontsumitzeko ohiturak asko aldatu dira. Amazon, Netflix etab. bezalako eragile globalen agerpenak streaming plataformen aldeko kontsumo joera nagusitu du, izan ere gurango ikusleria gero eta gutxiago gaude operadore tradizionalek ezarritako eskaintzaren mende egoteko prest. Merkatua irensten dabiltzan plataforma digital horietan euskarak duen presentzia, euskarazko audio eta azpidatziak kontutan hartuta, oso eskasa da, %0,45koa alegia. Egoera larri hau gutxi balitz, ETB1etik, 1983 eta 1989 bitartean, ikus-entzunezkoak euskarara bikoiztera —soilik ETB1erako—

1.800 bat ordu bideratzen ziren bitarten, 2018tik 2021era 200 orduren bueltan ibili da bikoiztutako ordu kopurua, gaztelania barne. Zein da euskarazko eskaintza urri honen ondorioa?

Hori zuk erantzun dezakezu, akaso. Bada, ikusleek, eta hoien artean ume, nerabe eta gazteek, ikus-entzunekoak gaztelaniaz —eta maila txikiago batean ingelesez— kontsumitzen dituztela, eta beraz, pantailetako erreferente guztiak erdaldunak dituztela, gure hizkuntzaren erabileran eraginez. Gainerako telebista kate, zinema, YouTubeko kanal eta abarretan ikus-entzunezko produktuen eskaintzan euskarak duen presentzia ere oso eskasa da, hizkuntza hegemonikoen eskaintza aldiz, erabat bermaturik dago.

Nortzuk zaudete ekimenaren atzean? Egoera kritiko honen aurrean, Pantailak Euskaraz (PE) ikus-entzunezkoen munduan euskarak duen presentzia eskasarekin arduraturik gauden hainbat herri ekimen eta eragilek sortu dugun mugimendua da. 2021eko ekainean, PE osatzen dugun herri ekimen eta elkarteek indarrak batu genituen euskarazko ikus-entzunezkoek eta ikus-entzunezkoetan euskarak duen egoera larria iraultzeko xedearekin batetik eta euskarazko etorkizun baten alde gure ekarpena egiteko bestetik.

Eta ibilbide laburrean sariren bat edo beste ere jaso duzue… Bai hala da, gure ibilbide labrurrean indarberritu eta lanerako gogoz bete gaituzten hainbat errekonozimendu jaso ditugu: Rikardo Arregi Komunikazio Sarian finalistak izatearena, Kanpaina Onenaren Argia Saria, eta Hau Pittu Hau konpartsaren eskutik Euskara Saria —azken honen saria, argazkiko makila—. Sari hauek gure mugimenduko kezka gizarteratzea lortu dela erakusten digute.

2 otsaila 2023 Binke!
IZASKUN REKALDE PANTAILAK EUSKARAZ
TESTUA: JON GOMEZ GARAI ARGAZKIAK: JABI ROJO

Izaskun

Rekalde Abasolo

1977, Usansolo

Ekonomia eta Enpresa

Zientzietan Doktorea, Enpresen

Administrazio eta Zuzendaritzan

Lizentziatua, Doktorego Sari

Berezia 2019an, ICF Coach

Exekutiboa eta gaur egun

Lanbide Heziketan eta EHUn

irakasle dabil Izaskun Rekalde. Hiru seme-alabaren ama da eta

Pantailak Euskaraz zein Binke proiektuetako sortzaileetariko bat. Binkeko batzordekide ere izan da hedabide honen lehenengo sei urteetan.

Streaming plataformetan jarri izan duzue arreta. Zergatik? 2021eko abenduaren 4an, Durangon, Euskal Herri osoko 37 eragileren babesarekin aurkezturiko

Euskarazko Ikus-entzunezkoen Aldeko Manifestuak ikusentzunezkoetan eta euskal gizartean, euskararen etorkizuna ziurtatzeko estrategikoak diren neurriak eta eskaerak bildu zituen. Streaming plataformei dagokion neurria horietako bat baino ez da. Euskaldunok ez dugu merkatu segmentu bera osatzen, ikus-entzunezkoak kontsumitzeko orduan oso interes ezberdinak dauzkagu, eta gainera, argi izan behar dugu plataforma erraldoi horiek ez dituztela euskaldunon beharrizan guztiak asetzen: ez daukate gure nortasunera, lekukotasunera eta hizkuntzarekin lotutako gaietara heltzeko gaitasunik, eta ez da gainera beraien estrategia-enfokea. Azken hau bertoko ekoizleek baino ezin dute egin. Baina horretarako erregulazio aldaketa bat beharrezkoa da, politikak aldatu behar dira, finantzazio eta diru iturri berriak sustatu behar dira. Azken finean, gure hizkuntzaren normalizazio prozesuan aurrera egiteko arduradun politikoek erabaki politiko ausartak eta sendoak hartu behar dituzte, eta horretarako euskara erdigunean jarriko duen estrategia plan koherente eta integral bat garatu behar dute.

Netflix eta Amazon, esaterako, hasi dira edukiak euskaratzen. Zuen presioak badu horretan zerikusirik? Egia da OTT plataforma erraldoiek hainbat film bikoiztu dituztela haien hautu propioz, eta uste dugu merkatu ikuspegia kontuan hartu dutela, hau da, Pantailak Euskaraz gisako herri egitasmoei esker jakinarazi diegula zeintzuk diren gure beharrizanak eta zer den nahi duguna. Kontua da guk arrisku bat ikusten dugula hor: merkatuan nagusi diren Netflix, Prime Video, HBO Max eta Disney Plus plataformak ez daude legez euskarazko edukiak eskaintzera derrigortuta. Orain horren aldeko apustua egin dute, baina erabaki dezakete datorren urtean ez egitea. Edo denboraldi hau euskaraz ateratzea, baina hurrengoak ez. Horregatik uste dugu legez bermatu behar dela gure hizkuntza eskubidea, euskal ikus-entzunezkoen eta euskal zinemaren lege propioak behar ditugu.

Hala ere, zertarako balio du erakunde publiko zein plataforma pribatuek diru kopuru handiak inbertitzea euskarazko ekoizpenak sortzen, gero herritarrek ez badituzte kontsumitzen? Kontsumo ohituretan eta audientzietan eragiteko euskarazko eskaintzak oparoa, zabala eta kalitatezkoa izan behar du. Badakigu ez gaudela herri gisa norabide guztietara jotzeko posizioan, paretoren

Binke! otsaila 2023 3

analogia oinarritzat harturik, ikusleengan, Irabazi Artek umeengan duten eragina ikustea baino ez dago. Estreinatu berri den Irati ere izango da horren adibide. Euskaldunak gara, euskaraz kontsumitu nahi dugu, baina ez gara leloak, guk ere asetzen gaituzten kalitatezko ikusentzunezkoak kontsumitu nahi ditugu euskaraz.

ETBk ez zaitu arduratzen? Ez nau arduratuko ba! Gure etxean telebista pizten denean, gure seme-alabek badakite lehenik eta behin ETB3 edo ETB1 piztu behar dutela, hortik abiatuta eskaintzak ez badu beraien beharrizana asetzen, orduan katez aldatzen dute. Eta hor ikaragarrizko aldea ikusten dut seme-alaben adin tarte ezberdinek eskaintzarekiko duten asetasun mailan. ETBko lehen urteak oso emankorrak arlo guztietatik, baina azkeneko hamarkadetan ETB1en bikoiztutako ikus-entzunezkoen generoa marrazki bizidunetara eta dokumentaletara mugatu da. Helduentzako fikzioak, bertan ekoitzitakoak zein atzerrikoak, bere espazioa guztiz galdu du gure euskarazko pantailetan, eta, ondorioz, gazte zein helduok ETB1enganako lotura galdu dugu era natural batean.

Euskarak ez zaitu pantailetan bakarrik arduratzen, eskola eremuan ere asko sufritu baituzu guraso bezala. Zergatik? Sufrimendua asetu gabeko espektatiba baten ondorio izan da. Norbere bizipenek, ikastolako estatutuetan jasotako xedeak eta marketin ikuspuntu batetik saldutako proiektu ereduak elikatutako espektatiben aurrean jasotako zaplaztekoa ikaragarria izan da. Aitortu beharreko damu bat daukat: nik 2009ko Ibilaldiaren alde eta nire bikoteak, sarri hiru seme-alabak airean utzita, asteburu zein aste barruan, euskararen aldeko usteko proiektu baten alde alferrik egindako auzolanari eskainitako gure denbora.

'Hizkuntza-asiloa' edo 'asilo linguistikoa' eskatu zenuten zuen seme-alabentzat, zer esan gura du horrek? Gure egonezina kuadrilako bati helarazi ostean berari bururatutako kontzeptua da «asilo linguistikoa». Kraiger ikerlariaren arabera, behagarriak diren portaeretan aldaketa bat eragiteko edo portaera konkretu bati eusteko beharrezkoak dira norbanakoengan aldez aurretik hurrengo lau dimentsioak lantzea: malguntasuna, auto-eraginkortasuna, autokontzientzia eta ingurukoen baldintzarik gabeko babesa. 12 urtez gure seme-alabak euskararen erabilpenarekiko ahalduntze-ekinean ibili ondoren, arestian aipatutako lau dimentsioak kolokan jartzen hasi ziren, eta gure semealabetatik bik euskararen erabileraren gaineko uste etsigarriak garatu zituzten, gaztelania ez erabiltzeak ekar ziezazkiekeen integrazio arazoen beldurrarekin lotutakoak. Ikastolan gure egonezina jakinarazi eta gero jasotako erantzunak —argi gelditu dadila konkretuki gure seme-alaben irakasleen aldetik jasotako erantzuna ezin hobea izan zela—, euskaldun familietako haurrekin eta soziolinguistikoki zein jaiotzez oso jatorri desberdinekoekin euskaraz bizi ahal izateko babeslekua bilatzea erabaki genuen.

Eta orain, Galdakaotik kanpo ikasten, zelan dabiltza?

Euskararen biziberritze prozesuan ezinbesteko oinarria da Binke gure herrietan

Oso oso pozik. Izaera ere aldatu zaie, ahaldunduta ikusten ditut. Ez dira arrotzak, talde anitzean bat gehiago dira.

'Arnas dezagun' ekimenaren parte ere izan zara, ikusten duzu ekimenak nahi beste indar duenik? Ikaragarri markatu nau ekimen honek, baita bertako parte diren kideegandik jasotako babesak ere. Egonezin bera duten beste Euskal Herriko gurasoekin bat egiteko aukera eman dit. Ekimenaren helburua gure seme-alaben bitartez gure hizkuntza transmititzea da, antena eta motore efektuari esker. Baina irizpide pedagogikoen, aniztasunaren eta inklusibitatearen izenean ukatu izan dute batzuk ekimenaren proposamena. Aniztasuna eta inklusibitatea gaztelaniaz baino ezin ei da bermatu, haur euskal hiztunak sistematikoki sakabanatuz, eta ondorioz, gure seme-alabak erdaldunduz, dela estrategia okerrari jarraitzen zaiolako edo, okerrago dena, estrategiarik ez dagoelako. Nola liteke euskara indartzeko arnasgunea izan beharko litzatekeen lekua erdalduntze gune bilakatzea? Arnas Dezagun ekimenak indar handiz eragin du eta aurrerantzean ere eragingo du.

Askok esango dute, akaso, 'hizkuntzaren taliban' bat zarela. Hizkuntzaren taliban etiketa paradigma oso erredukzionista batetik abiatutako etiketa da, eta oso erosoa aldi berean, aurrez-aurre taliban bat izanda norbera biktima rolean lasaitasunez kokatzen gaituen horietakoa. Eskolak espainolez ematea dagokit EHUko laugarren mailako ikasleei, Doktoretza tesiko defentsa euskaraz eta frantsesez egin nuen, eta BBVA Burtsan nengoenean nire ingeles kaxkarrean hitz egin behar izaten nuen nazioarteko brokerrekin. Hizkuntzak ikasi eta berenganatzeari ez diot inongo erreparurik jartzen. Baina nire herria Euskal Herria da, eta nire hizkuntza euskara.

'Elemakarra' izateko jendeak nahi beste gogo eta indarrik duela uste duzu? Ezin diot galdera honi erantzunik eman, ez daukat besteen kontzientzietan dauden pentsamendu mugakorrak identifikatzeko gaitasunik. Egiten dugunak egiten gaitu.

Binkeren sortzaileetako bat ere bazara, zein balorazio egiten duzu hedabide honen ibilbide laburretik?

Usansoloko eta Galdakaoko euskararen biziberritze prozesuan ezinbesteko oinarri bat da Binke. Lekukotasunetik eta hurbiltasunetik bi herriak euskaratik eta euskaraz irakurtzeko aukera eskaintzen digun ikarakarrizko balio erantsia duen altxorra da gure Binke. Harro sentiarazten nau! •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa?

Barikua.

Herriko txoko gustukoa?

Lekubasorako bidea.

Liburua ala tablet-a?

Liburua.

Pelikula bat?

Amama.

Ez duzu onartzen…

Oinarririk gabeko kritika.

Zoriontsu egiten zaitu…

Familia eta lagunen artean abesteak.

Plater bat?

Amaren indabak.

Deskribatzen zaituen berba?

«Temosea».

Herrian zer kenduko zenuke?

Altuera handiko pisuak.

Eta zer berria jarri?

Bidegorria.

Euskarazko berbarik politena?

Laztana.

Zure ametsetako bidaia?

Raja Ampat.

Berba egin ala entzun?

Berba egin.

Zure mesanotxean ezin da falta…

Liburu bat.

Abesti bat?

Sagarrondo bati, sehaska-kanta.

Binke! otsaila 2023 5
ELKARRIZKETA IZASKUN REKALDE

Berbiktimizatzen

Gezurra badirudi ere, urte barrie estreinetako gizarteak txundituta uzten gaitu beste behin. Oraingoan, emakumeak berbiktimizatzen.

Ohitura zaharra da gero, zezenketak, emaztea jipoitzea afaria hotz dagoelako edo ehiza moduen, eta feminismoaren poderioz zuzendutako ohitura emoten zuen. Baina ez, beste behin eta eraso matxista bi direla medio, gizartearen misoginia agerian gelditu da. Biktima bi: Dani Alvesek egindako ustezko bortxaketaren biktima eta TikTok plataformako zuzeneko batean bere bikoteak jipoitutako neska. Zer dute amankomunean?

Gizarteak berbiktimizatu egiten dituela. Bata, bere kabuz sartu zelako komunera Alves futbolariak bortxatua izateko, ez zuelako momentuan bertan

bortxaketa salatu, salaketa dirua irabazteko egin zuelako edo izan edo izango ez den kalteordainketa bateri uko egiteagatik. Bestea, jipoia eta gero bere bikotea ez salatzeagatik, jipoia onartu eta normalizatzeagatik, «ez naiz tratu txarrak jasaten duen emakumea» esateagatik. Hau da gizartearen misoginia, salatzen badogu txarto, ez badogu salatzen txarto. Hau da eztabaida, biktima zalantzan jartzea, markatua izatea, ez sinistea. Horrela, emakumeok gardentasun moral antzemanezina frogatu behar dogu gure ekintzekin, gizartearen onespena eta eraso matxistak jasaten ditugunean sinetsiak izateko. Bitartean, erasotzaile matxista, gizartearen radaretik kanpo, librea da nahi duen moduan jarduteko. Inork ez dio konturik eskatuko gizon bati, ekintzekin matxismoa bermatzen duenean.

6 abendua 2021 Binke!

Hezkuntza komunitatearen berriak jasotzeko Kabitik atala sortu du Binkek

TESTUA ETA ARGAZKIA: JON GOMEZ GARAI

Galdakaoko zein Usansoloko ikastetxe eta euskaltegietako berriak batuko dituen atal berria sortu du Binkek: Kabitik. Udalak eta Binkek aurkeztu zuten Torrezabal Kultur Etxean, zazpi zentroko ordezkariekin batera. Atal «parte hartzailea» izango da gainera.

Galdakaoko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Arloarekin hausnartu ondoren, komunikabideok oro har ikastetxeetan egiten duten lana erakusten ez dugula konturatu ginen, baina aldi berean, ikusten genuen ikastetxe asko direla Galdakaon eta Usansolon, eta asko direla hauetako bakoitzak ikasturtean zehar antolatzen dituen ekintzak —eta zoritxarrez, Binke bezalako komunikabideak txikiak dira, eta ez dago giza baliabide nahikorik guztiaren berri emateko—.

Horregatik, ikastetxe guztietako berriak batuko dituen txoko birtual berria martxan jarri du Binkek: Kabitik. Albisteen atalaren barruan dago kokatuta, eta badu berezitasun bat txoko berri honek: ikastetxeak eurek direla nahi dutena eta nahi dutenean argitaratuko dutenak. Horretarako, ikastetxe bakoitzari profil bat sortu zaio BINKE.EUS webgunera sartzeko eta Kabitik atalean bere ikastetxeko berriak argitaratzeko.

Modu honetan, ikastetxe zein euskaltegietan antolatzen

dituztenen berri jaso ahal izango du Binkeko irakurleak. Egitasmo honek «ikastetxeetako lanari ikusgarritasuna emateko eta gure hezkuntza komunitateari espazio zein bozgorailu berri bat eskaintzeko» balio gura du, otsailaren 13an Irati Alonso Binkeko kazetariak azaldu zuen Torrezabal Kultur Etxean, zazpi zentroko ordezkarirekin eta Edurne Espilla Euskara eta Komunikazioko zinegotziarekin batera egindako aurkezpenean.

Udaleko zinegotziak bere aldetik eskerrak eman zizkion Binkeri eta ikastetxeei, «ekimena martxan jartzeagatik bateri eta parte hartzeko prestutasuna erakusteagatik besteei». Dagoeneko zabalik dago atala, eta ikastetxe batzuek igo dituzte lehenengo albisteak.

Argazkian, Alonsorekin —ezkerretik lehenengoa— eta Espillarekin —eskumatik lehenengoa— batera ageri dira, ezkerreko bigarrenetik hasita: Fernando Mugarza (Andra Mari LHII), Idoia Garmendia (Ostalaritza Eskola), Asier Martin (Berbalagun), Naia Zuluaga (Eguzkibegi Ikastola), Jone González (Gandasegi eskola), Maddi Garaizabal (Bengoetxe BHI), Isusko Alboniga (Elexalde BHI) eta Janire Egaña (AEK).

Ezagutu ikastetxeen eta euskaltegien egitasmoak

Kabitik atalean:

Binke! otsaila 2023 7
Kabitik

Islak iruditan

ARGAZKIAK: EVA NARANJO @CLICKETACLICK

8 otsaila 2023 Binke!
Binke! otsaila 2023 9

Hilabete honetako sarituak Urtarrileko irabazleak

Eñaut Zearra Garabieta

Jose Angel Sagasti Abasolo

Leire Etxebarria (ezker) eta Mireia Gezuraga (eskuin) Binkekideak Edurne Espilla Udaleko zinegotziarekin, ‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’ antzezlana ikusi aurretik.

Babestu proiektua, egin Binkekide!

Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA: TELEFONOA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

10 otsaila 2023 Binke!
Udalak oparituta, Batetik bestera antzezlana ikusteko bina sarrera irabazi dituzte!
IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA

«Gure pazienteak etxean bezala sentitzea nahi dugu »

Clínica Marzok ia 30 urte daramatza Galdakaon odontologia zerbitzua eskaintzen. Horregatik, Rubén Marzo zuzendaria (ezkerrean) elkarrizketatu dugu. Zuzendariak, profesional onenen eskutik teknologia berrienak erabiltzen dituzten tratamenduak eta medikuntza estetikoa uztartzen dituztela azaldu digu.

Ibilbide luzea daramazue Galdakaon, ezta? Galdakaon 1994tik gaude. Datorren urtean hogeita hamar urte egingo ditugu hemen eta geratzen zaiguna, gogo eta ilusio handiak ditugulako. Beti egon gara Muguru kalean. Hasieran, 8. zenbakian partekatzen nuen solairuarte xume bat. Gero, aurrean zegoen lonja batera pasatu ginen eta denbora pila bat eman genuen han. Gogoan dut aldaketa ikaragarria iruditu zitzaidala. Duela bederatzi urte kalea berriro zeharkatzeko aukera sortu zitzaigun, eta hemen gaude, gure pazienteei zerbitzu ona emateko instalazio zoragarriekin. Gure pazienteak etxean bezala sentitzea nahi dugu.

Galdakaotik kanpo ere ba al duzue klinikarik? Bai, Gernikan dago nire aitarena izan zen klinika. Han 50 urte daramatzagu, Artekale kalean, udaletxearen ondoan. Lokal hori kontsulta eta etxea zen; ikastolatik iritsi eta nire etxea zen kontsulta! Lehen horrela egiten zen. Oso txikia nintzenetik banekien dentista izango nintzela. Nire aita nire eredua zen eta gauza bera egin nahi nuen. Karrera amaitzean Galdakaon jarri nintzen arren, aitak Gernikan laguntzeko eskatu zidan eta horretan jarraitzen dut.

Klinika-sare handia, bai. Baina

klinika handia orain Galdakaon duzuena ere, ezta? Klinika honi forma emateko 30 urte behar izan ditut. Nola nahi nuke klinika perfektua izatea? Nola

izango litzateke nire klinika, aukeratu ahal izango banu? Ametsak egia bihurtzen dira batzuetan.

Klinika handituta, zuen zerbitzuak

ere zabaldu dituzue? Ahoa konpontzen dugu, erreabilitazioa eskaintzen dugu, baina askotan zerbait falta da. Hori medikuntza estetikoa da. Gure itxura fisikoarekin gustura gaudenean, konfiantza irabazten dugu. Konbinazio egokia egin dugu medikuntza estetikoko zerbitzuarekin. Mónica Sánchez doktorea oso profesionala da eta oso pozik gaude. Gainera, fisioterapia zerbitzu bat dugu Abacucekin.

Zenbat eta zein zerbitzu eskaintzen dituzue gaur egun? Muguruko klinikan honako hauek ditugu: odontologia espezialitate guztietan, errehabilitazio protesikorik landuena, medikuntza estetikoa, tratamendu estetikoak indibarekin eta gorputz- eta aurpegitratamendu bereziekin, eta fisioterapia.

Zerbitzu horiek guztiak eskaini ahal izateko, langileak ere garrantzitsuak

izango dira… Taldeaz harro nago. Inplikatutako jendea da, konprometitua eta gogotsu dagoena. Gure pazienteak mimatzen ditugu eta xehetasunak ahalik eta gehien zaintzen ditugu.

Zein punturaino da garrantzitsua teknologia aurreratua izatea? Medikuntzak eta, jakina, odontologiak bilakaera handia izan dute azken hogeita hamar urtetan. Gaur egun, osasun-profesionalok ahalik eta trauma txikiena sortuz sendatzen saiatzen gara. Horretarako, prestakuntzan eta teknologian inbertitu behar da.

ELKARRIZKETA OSOA: BINKE.EUS

Binke! otsaila 2023 11
BINKE
Rubén Marzo, Clínica Marzo
PUBLIERREPORTAJEA

Gure berbaz

Kandelario Lario

Kandelario eguna zezeilaren 2an ospatzen dogu eta gaur egun indarra galdu arren, lehenago jai handia eta polita zan. Elektrizitatea asmatu aurretik, besteak beste, kandelaargia erabilten zan iluntasuna argitzeko. Kandela baten osagaiak, metxa eta argizaria dira. Argizaria erleen abaietarik harakoa izaten zan eta hortik lehenengotako kandelen eztikolorea. Geroago, beharrizanen porasuz, beste osagai batzukaz egiten hasi ziran kandelak, animalien gantz edo koipeagaz eta osagai kimikoakaz. Kandelen euskarriak era askotakoak izan dira eta badira gaur be. Zaharrena, zurezko argizaiola izan dogu bere kandela mehe eta horia oboan batuta. Jakina, kandela izetuak, kandelanegarra dariola egoten dira euskarria zikinduz. Geroago, metalezko euskarri erosoagoak agertu ziran, batez be eleizetan. Goazen kandelario egunera. Egun horretan eleizan bedeinkatzen ziran kandelak, bizitzako edozein egoera arriskutsutik babesteko. Erremedio hau zientziaz kanpokoa izan arren sano zabaldurik egon da gure herrietan. Egun, esaera eta abesti bidez ezagutzen dogu: «Kandelarioz epel baño otsoa ardi arten hobe», «Kandelariolario (h)atxari ura dario…».

Sagardotegira berbalagunekin

Iritsi da txotx denboraldia. Ohi moduan Astigarragan eman zioten hasiera urtarrilaren 11n eta apirilaren amaierara arte, garaiko sagardo berria dastatzeko aukera izango dugu. Aurtengo uzta txikiagoa (uda lehorra) eta izaera handikoa (alkohol graduazio handixeagoa) izan da. Egoera behartuta, %25eko igoera izango du bataz beste sagardo botilak 2023an eta Euskal Sagardoaren barruan 1,2 miloi litro egin dituzte 48 sagardotegiek (Gipuzkoan 42, Araban 2 eta Bizkaian 4), bertako 250 sagastietako 2 miloi kilo sagar erabilita.

Txotx denboraldi hau berezia izango da bi urteren ondoren txotxetik dastatu ahal izango baitugu sagardo berria. Upeletako giroa itzuliko da sagardotegietara, lehenago egiten zen moduan, zutik eta upeltegian bertan.

Sagardotegiek badute bereizgarri bat: beraiek dira dastatzera ematen den produktuaren ekoizleak. Otorduaz haratago, denboraldian sagardotegietara gerturatzen den bezeroak bertako ekoizle baten etxera egingo du bisita, bertako lurretik bizi den familia baten etxera.

Sagardotegiek badute bereizgarri bat: beraiek dira dastatzera ematen den produktuaren ekoizleak. Otorduaz haratago, denboraldian sagardotegietara gerturatzen den bezeroak bertako ekoizle baten etxera egingo du bisita, bertako lurretik bizi den familia baten etxera.

Aurten ere Berbalagunen eskutik, galdakoztarrok aukera izango dugu sagardotegira joateko eta hauxe da prestatu digutena:

· Martxoaren 11n, 10:15ean Galdakaotik irtengo da autobusa eta 22:00etan egingo dugu buelta.

· Goizean Zumaiako flysch-a ikustera joango gara aditu batek lagunduta. Ostean, Zarautzen ibilalditxo bat egin eta bertako Arizia Sagardotegian bazkalduko dugu.

· Arratsaldean sagardotegien giroaz gozatzen jarraitzeko Hernanira joango gara.

Izena emateko. hegouribe@aek.eus, 607146855 zenbakira deituta edo AEK euskaltegian. Euskaraz hitz egitea da eskatuko den bakarra. Animatu zaitezte!

12 otsaila 2023 Binke!
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540
MANU ETXEBARRIA AYESTA

Ligatzea sare sozialetan

Iritzia

Dena aldatu da. Guztiz aldatu da. Komunikatzeko modua, maitatzeko modua, hitz egiteko modua... eta, horrekin batera, ligatzeko modua ere. Gero eta ohikoagoa da ikustea harreman sentimentalek zein sexualek sare sozialetan dutela abiapuntua. Baina, arazo bat al da? Askotan entzun izan dut sare sozialetatik ligatzea ez dela erreala. Ezin dela bi pertsonen arteko konexioa sortu pantaila bat tartean egonda. Ezin dela inor ezagutu WhatsAppa dela medio. Baina nik, pertsonalki, ez dut hori uste.

Egia da tabernan aurrez aurre ezagutu, hitz egin, dantzatu, konektatu, maitemindu eta momentu horretan gertuen dagoen hotelera eskapada bat egiteak bere xarma daukala. Baina, ez gaitezen engainatu: gaur egun oso zaila da hori lortzea. Eta, lortzeko aukera izan arren, ez dugu egiten.

Lehen esan dudan bezala, dena aldatu da. Egun ez dago lehen zegoen konfiantza. Pelikuletan bakarrik mantendu da erromantizismo utopiko eta kaltegarri hori. Norbait aurrez-aurre ezagutzean egiten den lehenengo gauza Instagrama, telefono zenbakia edo Facebooka ematea da. Ez dago ohiturarik norbere buruari amain emateko. Gezur hutsa da «aurrezaurreko» ligatze hori. Nire galdera da, zein diferentzia dago orduan? Zein da desberdintasuna? Instagrametik gustuko dut bat eman eta hortik elkarrizketa bat sortzeak zergatik ez dauka aurrez-aurre ezagutzearen eta bost minutu igaro ostean WhatsAppetik hitz egiten egotearen baliozkotasun berdina?

Gainera, jende askorentzat abantaila besterik ez da. Nork ez du inguruan pertsona oso lotsati bat? Edo parrandan irtetzea gustatzen ez zaion norbait?

Eta denborarik ez duen lagunik? Denok ezagutzen dugu baten bat. Sare sozialengatik izango ez balitz, pertsona ixil eta lanpetu hauek ligatzen dutena baino askoz gutxiago ligatuko lukete. Zergatik? Ez delako ausardiarik behar lehen pausua emateko, eguzkiaren

emotikono sinple eta bakar batekin nahikoa da elkarrizketa bat hasteko.

Beraz, arazoa ez da lehen pausua sare sozialeetatik ematea. Arazoa muxu batek eragiten duen berotasuna emotikono hotz batekin ordezkatzea da. Besarkada bateko momentu eternalaren lekua, mezu iragankor batek hartzea, edo «maite zaitut» lotsati eta zintzo batek pantailaren beste aldean zentzua galtzea. Hori da arazoa, aurreko hau ohitura bihurtzea.

Baina, teknologiak duen tranpa horretan jauzten ez bazara, lagun, nire ustez, ez dago inolako arazorik.

Pd: Bidali WhatsApp hori, irrikitan zaude eta.

Binke! otsaila 2023 13
MARIA CASILLAS CHUECA
Pelikuletan bakarrik mantendu da erromantizismo utopikoa Arazoa muxuak eragiten duena emotikono batekin ordezkatzea da

Galdakao Boleibol Taldeak 50 urte bete ditu

Bizkaian erreferente den eta «pertsonak prestatzeko eta balioak transmititzeko» helburu nagusia duen Galdakao Boleibol Taldeak 50 urte bete ditu aurten. Gaur egun mutil eta nesken hamabost taldek osatzen dute kluba, ehun eta hirurogeita hamar jokalarirekin, eta hasten ari diren txikienei zuzendutako eskola ere dute martxan galdakoztarrek.

'Erlojupekoa' filma, Laburbiran

Martxoaren 6tik apirilaren 25era, Galdakao protagonista duen 'Erlojupekoa' filma ikusi ahal izango da euskal aretoetan, Laburbira zirkuituaren barruan.

Igogailu berria martxan dago

Tximiolarren irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Urretarekin batzen duen igogailua jarri du martxan Galdakaoko Udalak eta auzoan beste bat jarriko duela iragarri du.

14 otsaila 2023 Binke!
BOLEIBOL TALDEA
GALDAKAO
BINKE BIRA PRODUKZIOAK

Emakume Master Cupa, Galdakaon

Kurtzea pilotalekuak Emakume

Master Cuparen partida hartuko du otsailaren 19an. Leire Garai eta Enara

Gaminde Miren Larrarte eta Miriam Arrillagaren kontra arituko dira.

Galdakao Oroimena jaio da

Galdakoztarrek historian zehar jasan dituzten errepresioak ezagutzera emateko asmoz, Galdakao Oroimena webgunea jarri dute martxan Udalak eta Aranzadik, orain arteko 500 testigantzatik gora jasota.

TGEEZko langileak, greban

Euren soldata lehen arretarekin parekatzea eskatzen jarraitzen dute Labeako Ospitaleko TGEEZko langileek. Lau eguneko greba egin dute otsailaren 14tik 17ra.

Urreta Taekwondo, irabazle

Urreta Taekwondo Taldeko Izaskun Velezek eta Itxaso Hernandezek urrezko dominak lortu zituzten Bilbon lehiatu zen Euskadiko Teknika Txapelketan.

Binke! otsaila 2023 15 BINKE
BINKE BINKE ELA OSAKIDETZA URRETA TAEKWONDO TALDEA

Olabarrietako auzokideak, ondare katalogoaren kontra

Galdakaoko udalbatzak abenduko osoko bilkuran adostu zuen kultur ondarearen katalogoa berritzea eta babestu diren eraikinen artean Olabarrieta auzoko hainbat etxe daude. Auzokideak erabakiaren kontra agertu dira eta Udala «gezurretan» ari dela azpimarratu diote Binkeri.

Galdakaoko kultur ondarearen katalogoa berritzea adostu zuen udalbatzak abenduko oso bilkuran eta duela bi aste aurkeztu zuten aurrerantzean babestuta egongo diren eraikinen zerrenda. Lehen hamalau ziren eta handitze honekin hirurogeita zazpira igotzea onartu zuten, haien artean, Olabarrieta auzoko hainbat etxe.

Zehazki, 120 etxeei eragiten diela azaldu du Olabarrietako Bizilagunen

Plataformak eta erabakiaren kontra agertu da, izan ere, aurretik etxeetan egindako modifikazioak atzera bota ahal dituzte babesteko prozesu honen ondorioz. Era berean, aurrerantzean aldaketak egiteko, «baimen gehiago eskatu beharko ditugu».

Honen aurrean Udalak bertan behera utzi du katalogoaren onarpena, baina auzokideentzat «ez da nahikoa»: «Gure etxeak katalogotik kanpo geldituko direla idatziz jaso arte

mobilizazioekin jarraituko dugu».

Udalak erabakia auzokideen iritzia kontuan izan gabe hartu duela adierazi dute hauek. «Azalpenak eskatu ditugu behin eta berriz eta ez dugu ezer ez jaso», azaldu dio Binkeri Silvia Martínek, sortu berri den Olabarrietako Bizilagunen Plataformako bozeramaileak.

Informazio falta honetaz gain, Udalak «gezurrak» esan dituela salatu dute: «Osoko bilkuran onartu zen, eta beraz balio legala duen katalogoa eta publikatu dutena ezberdinak dira».

Auzokideek adierazi dutenez, udalbatzak adostutako testuan maila ertainean babestuta agertzen dira haien etxeak eta publikatu denean ordea, baxuan. «Honen bitartez ikusi dezakegu prozesua ez dela garbia. Ideia bat saltzen ari dira herritarren aurrean baina praktikan, adierazten dituzten baino traba askoz gehiago jasoko ditugu», azaldu du Martínek. «Ez du zentzurik eliza edo zubi bat maila baxuan babestea eta gure etxeak ertainean», azpimarratu du.

Bestalde, Olaia Parra Galdakaoko Udaleko Gardentasun, Parte-Hartze eta Kultur zinegotziak «bateraezintasun» prozesu batean sartu izan ahal dela adierazi dute plataformatik: «Babestuak izan diren Olabarrietako etxeetako batean bizi da eta beraz ezin izango luke bozketan parte hartu».

Azkenik, Udalaren helburuarekin ados daudela argi utzi dute, baina beste neurri batzuen bitartez: «Udal Gobernuak herriko eraikinak babestu nahi ditu eta baita guk ere, baina beste modu batzuk daude, Hirigintza Antolamenduko Planaren bitartez esaterako».

Guzti honen aurrean, Udalari hauen etxeak ondare katalogotik kentzea eskatzen ari dira. «Ez da nahikoa prozesua geldiaraztea edo bertan behera uztea, gure etxeak katalogoaren kanpo izatea nahi dugu». Horregatik, aurretik egin duten moduan, plataformako kideek eta auzokideek mobilizazioekin jarraituko dute lelo argi batekin: «Gure etxeak gureak dira. Kultur ondarearen katalogoari ez».

16 otsaila 2023 Binke!
Polemika
TESTUA ETA ARGAZKIA: IRATI ALONSO GARCÍA

Santa Ageda bezpera

18 otsaila 2023 Binke!
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA
Binke! otsaila 2023 19
20 otsaila 2023 Binke!
Binke! otsaila 2023 21

Binke.eus

Purificación Zabala usansolotarra zoriondu zuten Iñigo Hernando alkateak eta Mari Paz Losada alkateordeak bere etxean bere 100. urtegunean.

Galdakaoko Sormene sorkuntza plaza antolatuko dute berriz udaberrian. Zehazki, apirilaren 27tik 30era egingo dela jakinarazi dute.

Lehen aldiz antolatuko du U113 triatloi taldeak Usansoloko Binakako Duatloia. Martxoaren 26an izango da hitzordua.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Ekialde Hurbileko lurrikaren kaltetuei laguntza bidaltzeko bilketa-puntua ireki du GBGEk Galdakaon, Santi Brouad enparantzan.

Igeriketa Inklusiboko Sari Nagusia antolatuko dute lehen aldiz otsailaren 25ean Galdakaoko Urreta kiroldegian. Izena eman daiteke jada.

Xabier Valencia historialariak XVI. mendetik 1936 urtera arteko Galdakaoren historia biltzen duen liburua aurkeztu du, Udalarekin batera.

Galdakao Igeriketa Taldeko kideek urrezko 21, zilarrezko beste hainbeste eta brontzezko sei lortu zituzten Bizkaiko Haurren Txapelketan.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Hezkuntza komunitatearen berriak jasotzeko Kabitik atala sortu du Binkek.

Gaizka Chamizo aktore galdakoztarrak Binketx 'txalenge'-an parte hartu du.

Herritarrak galdetuz: zein iritzi dute eta zer dakite Usansoloren segregazioaz?

22 otsaila 2023
Binke!

Sare guztiak klik bakarrean!

Zuengandik ahalik eta hurbilen egoteko, webguneaz gain Binkek WhatsApp, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook eta YouTube sareak ditu eskura. Eta gainera, bere zenbaki guztiak formatu digitalean argitaratzen ditu ISSUU kanalean. Esteka horiek, eta askoz gehiago, ondoko QR kodean dituzu!

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

linktr.ee/binke

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilariak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.

Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Babesle ofizialak:

Binke! otsaila 2023 23

Inauteriak

Otsailak 17, barikua

17:00 Haurrentzako tailerrak, Kurtzeko plazan.

19:00 Kalez kalekoa Ad Libitum Txistulari bandaren, Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleen, Areto Dantza elkartearen eta Taupadak Dantza Eskolaren eskutik; Plazakoetxetik.

20:00 Mozollokerren epaiketa, Kurtzeko Plazan.

20:15 ‘Goizuetako zaragi-dantza’ eta ‘Arizkungo sagar-dantza’ Andra Mari Dantza Taldearen eskutik, Santi Brouard enparantzan.

Otsailak 18, zapatua

12:30 Lantzeko inauteriak, Usansolon.

Otsailak 21, martitzena

17:30 Haurrentzako tailerrak, mozorro desfilea eta sari banaketa, Usansoloko ludotekan.

18:00 Haurrentzako ikuskizuna Tiritirantes taldearen eskutik, Kurtzeko plazan.

19:00 Mozollokerren epaiketa eta erretzea, Kurtzeko plazan.

Gazte Eguna Usansolon

Martxoak 4, zapatua

13:07 Poteo musikatua.

15:07 Bazkaria.

16:37 Bingoa.

17:07 Bazkaloste musikatua, Gaualdeko Hasperenaeren eskutik.

19:07 Gotx elektrotxarangarekin kalez kale.

22:07 Kaos Etiliko, Beranduegi eta DJ Larraitorren musika saioak.

Antzerkia

Otsailak 25, zapatua

Teatro Español, Seda

13:00 Taupadak Dantza Eskolaren ikuskizuna, Agirre Lehendakariaren plazan eta ostean Santi Brouard enparantzan.

17:00 Zizpa Gazte Konpartsak antolatutako playback lehiaketa, udaletxeko karpan.

18:00 Inauteri desfilea eta mozorro erakustaldia Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako auzo elkarteen eskutik, Aperribain.

18:30 Miel Otxinen erretzea eta erromeria Usansolon, Oinarin Dantza taldeak antolatuta.

19:30 Altsasuko inauteriak, Andra Mari Dantza Taldearen eskutik.

20:00 Ball de Diables de Tarragona taldearen ikuskizuna, Galdakaoko kaleetan zehar.

21:00 Zizpak antolatutako afaria eta mikro irekia, udaletxeko karpan.

Otsailak 19, domeka

12:30 Haurrentzako disko festa, Kurtzeko plazan.

17:00 Umeentzako tailerrak, aurpegi margotzea, joko handiak gynkana, txokolatada eta mozorroen desfilea, Urretako eskolan.

18:00 Los Cazahuates mariatxi taldearen kontzertua, Kurtzeko plazan.

Otsailak 20, astelehena

18:00 Areto Dantza Taldearen animazioa, Kurtzeko plazan.

En palabras de Jo… Mujercitas

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 9-12€.

Otsailak 26, domeka

Galdakaoko Musika Banda Da Capo, Ana

Fernández eta El Gran Rufus

Zirku soinua

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 13:00 Sarrera: doan

Martxoak 4, zapatua

Benetan be teatroa

Batetik bestera

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.

Martxoak 17, barikua

Artedrama, Axut!

Hondamendia

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 7,5-10€

24 otsaila 2023 Binke!

Dantza

Otsailak 19, domeka

Marie de Jongh eta Doos Colectivo

Esna

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.

Musika

Martxoak 11, zapatua

Anne Etchegoyen

Ainarak

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00

Sarrera: 6-8 €.

Mendia

Otsailak 25, zapatua

Pirineoak. Panticosa. Terrabai (2886m)

Ordua: 07:00 Gangurenen lokaletik

Martxoak 4, zapatua

Berdintasunaren aldeko gailurrak

Ordua: 09:00 Gangurenen lokaletik

Martxoak 12, zapatua

Hernialde-Ernio (1079m)

Ordua: 08:00 Juan Bautista Uriarte, Udaltzaingo ondotik

Kirola

Martxoak 12, domeka

Galdakaoko VII. Duatloi Txikia

Ordua: 10:00 Bizkai Kaletik

Ikusmena eta entzumena

Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei

Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO

Telefonoa: 94 456 59 54

WhatsApp: 688 856 690

Hauetan ere bagaude!

Binke! otsaila 2023 25
ikusmen eta entzumen zentroa RPS 258/15 M.Miguel Herrero D.O.O Y Audioprotesista
26 otsaila 2023 Binke!
Binke! otsaila 2023 27

Inauteriak

OTSAILAK 17 ostirala

GALDAKAOKO ERDIALDEAN

17:00 Kurtzeko plaza

19:00 Plazakoetxetik Kurtzeko plazara

HAUR TAILERRAK

“Inauterietako tailerrak” Panpotx

KALEZ KALEA

Ad Libitum Txistulari banda, Máximo Moreno Musika Eskolako ikasleak, Areto Dantza elkartea eta Taupadak

Dantza Eskola

*Parte hartu nahi duten kuadrillek ostegunera arte eman dezakete

izena Kultura Arloan, Torrezabal Kultur Etxean

20:00 Kurtzeko plaza

20:15 Santi Brouard plazatik

MOZOLLOKERREN EPAIKETA

KALEZ KALEA: “GOIZUETAKO

ZARAGI-DANTZA ETA

ARIZKUNGO SAGAR-DANTZA”

(Andra Mari Dantza Taldeak antolatua)

OTSAILAK 18 larunbata

USANSOLO

12:30 Unkina plazatik plazaz plaza

KALEZ KALEA ETA DANTZAK: LANTZEKO INAUTERIAK (Oinarin Dantza Taldeak antolatua)

18:30 Unkina plaza KALEZ KALEA ETA MIEL

OTXINEN ERRETZEA

Ondoren ERROMERIA (Oinarin Dantza Taldeak antolatua)

APERRIBAI

18:00 Aperribaiko frontoia

INAUTERI DESFILEA ETA MOZORRO ERAKUSTALDIA (Aperribai, Olabarrieta eta Txistulanda auzo elkarteak antolatua)

GALDAKAOKO ERDIALDEAN

13:00 Lehendakari

Agirre plazan eta ondoren Santi Brouard plazan

17:00 Kurtzeko plaza

DANTZA IKUSKIZUNA (Taupadak Dantza Eskolak antolatua)

PLAYBACK, MOZORRO LEHIAKETA

ETA SARI BANAKETA (Zizpa Gazte Konpartsak antolatua)

* Talde bakoitzak bere musika eraman behar du, MP3 formatuan

Proposaturiko gaia: Monokromatikoa

Izen ematea: zizpagaztekonpartsa@ gmail.com edo momentuan bertan

Sariak: Erosketa bonoak herriko saltokietan

19:30 Kurtzeko plazatik Santi Brouard plazara

20:00 Plazakoetxetik

Ardanza parkera

21:30 Kurtzeko plaza

KALEZ KALEA: “ALTSASUKO INAUTERIAK”

(Andra Mari Dantza Taldea)

IKUSKIZUN IBILTARIA: BALL DE DIABLES DE TARRAGONA

HERRI AFARIA (Zizpa Gazte Konpartsak antolatua)

Sarrerak: zizpagaztekonpartsa@gmail.com

Jarraian: MIKROFONO IREKIA

OTSAILAK 19 igandea

GALDAKAOKO ERDIALDEAN

12:30 Kurtzeko plaza

18:00 Kurtzeko plaza

URRETA

17:00 Urretako eskola

Jarraian

18:45 Urretako eskola

HAURRENTZAKO DISKO

FESTA: “Disko txiki festa Sound”

MARIATXI KONTZERTUA: LOS CAZAHUATES

UMEENTZAKO TAILERRAK: Tailerrak, aurpegi margotzea eta joko handiak

GYNKANA ETA TXOKOLATADA (Argizai Eskaut taldeak antolatua)

HAUR ETA GAZTE MOZORROTUEN DESFILEA (Argizai Eskaut taldeak antolatua)

OTSAILAK 20 astelehena

GALDAKAOKO ERDIALDEAN

18:00 Kurtzeko plaza

MASTERCLASS:DANTZA ANIMAZIOA

Zumba, merengue eta bachata dantzak (Areto Dantza Elkarteak antolatua)

OTSAILAK 21 asteartea

17:30 Usansoloko

ludoteka

USANSOLO GALDAKAOKO ERDIALDEAN

HAUR TAILERRAK, MOZORRO DESFILEA ETA SARI BANAKETA

18:00 Kurtzeko plaza

19:00 Kurtzeko plaza

HAUR IKUSKIZUNA

“Bazen behin…” TIRITIRANTES

MOZOLLOKERREN EPAIKETA

ETA ERRETZEA Galdakao Musika Banda Da Capo Elkartea, eta Ad Libitum Elkartea Txistulari Banda

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.