Amavi 16

Page 4

/ ///

6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

ELKARBIZITZA

Bizikidetza eta bakea hizpide Oroimenaren Egunean Joan den azaroaren 10a egun garrantzitsua izan zen Euskadiren historian. Izan ere, egun horretan bertan Oroimenaren Eguna ospatu zen EAE-ko hainbat eta hainbat herritan, Villabona kasu. EAJ-PNV eta PSE-EE-ko udal ordezkariak bertaratu ziren, ez ordea EH Bildukoak. Villabonako Udaleko zenbait langile ere elkarretaratzera batu ziren, baita hainbat amasavillabonatar ere. Egun gogoangarri horretan isilune baten ostean, ondorengo testua irakurri zuen Iban Aguirre Villabonako Alkateak: “Eskerrak eman nahi dizkiegu bertara hurbildu diren herritarrei eta udal langileei, bizikidetzaren aldeko pausoak ematen eta lanean jarraitzeko asmoa dugu. Izan ere, herri bakoitzak bere denbora behar du, baita formazio bakoitzak ere. Bizikidetza eta oroimenaren prozesuan oraindik akordioa lortu ez dugun arren ziur gaude azkenean lortuko dugula.”

BOLUNTARIOTZA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

datu eta bizi diren pertsonak dira. 2014ko datuei erreparatuz gero, elkartetik eman dugun laguntza ekonomikoa benetan azpimarragarria eta esanguratsua da, guztira 43.000 euro bideratu baititugu pertsona horiek guztiek oinarrizko elikagaiak eskura ditzatzen”.

Etorkizuneko bake eta bizikidetzak eskatzen dute indarkeriaren bidegabekeria aitortzea, egindako mina eta biktimen duintasuna onartzea, biktima guztiek merezi baitute egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea. La paz y la convivencia futura requieren el reconocimiento de la injusticia de la violencia, el reconocimiento del daño causado y de la dignidad de las víctimas, todas ellas merecedoras del derecho a la verdad, la justicia y la reparación.

El valor del respeto a la dignidad humana, a la persona, y a los derechos humanos que de ella se derivan, es siempre superior y anterior a cualquier cauda o idea política o a la razón de Estado. Etorkizunean, inoiz gehiago ez, ez kausa politikorik edo arrazoi partidariorik, ez bestelako uste osorik edo ziurtasunik ez da jarriko, balio absolutu bat izango balira bezala, giza eskubideen, pertsonaren eta bizitzaren balioaren gainetik. En el futuro, nunca más, ni una causa política o razón partidaria, ni ninguna otra convicción o certeza deben situarse, como si fueran un valor absoluto, por encima del valor de los derechos humanos, la persona y la vida.

7

Lagun-urkoa babesten

Texto reivindicativo en el Día de la Memoria

Giza duintasunaren, pertsonaren eta horren ondoriozko giza eskubideen errespetua beste edozein iturburu edo ideia politikoren eta Estatu arrazoiaren aurretik eta gainetik dago.

( amavi )

Amasa-Villabona, Zizurkil, Aduna, Asteasu... bailara guztian eskaintzen du laguntza Villabonan egoitza duen Caritasek. Gaur egun sei bolondres aritzen dira gehien behar dutenei esku bat botatzen: Hilario Urdanpileta, Jesus Mari Beristain, Conchi Arozena, Cecilio Aranguren, eta Esteban Mitxelena. Izen-abizenak dituzten herritarrak, norbanakoak... bihotza barruan kabitzen ez zaien pertsona esku-zabalak. Ezeren truke laguntza eskaintzeko prest daude beti. 2014an, esaterako, 112 familia artatu zituzten, haien beharrak asetuz eta gizarteratzea ahalbidetzeko eurei giltza luzatuz. Giro atsegina nabarmena da egoitzan, ongi-etorria emateko garaian, bolondresek lagun-tzeko duten berezko prestutasuna atzematen da ezbairik gabe. Asteartero, arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte –ordutegi malgua dute, bertaratzen den jende kopurua zabala bada, hiru orduz ere egon ohi dira– ahora ezer eramateko ez duten norbanako zein familientzat bere ateak zabaltzen ditu Villabonako Caristas-eko egoitzak. Bailara osoko jendea hurbiltzen da bertara eta, bolondres taldeak dioenez, “azken urteetan elkartera gerturatutako pertsona kopurua dezente igo da”. “2015eko datuen faltan, esan beharra daukagu iaz 112 familiei lagundu geniela. Horiek guztietatik %80a atzerritik etorri eta Villabona zein inguruko herrietan errol-

Bolondresek Caritasera laguntza eske joaten diren pertsonen “esker ona eta apaltasuna” goraipatzen dituzte. “Gaur egun dagoeneko informazio guztia eskura dute, badakite zein urrats eman behar dituzten hona etorri aurretik. Guk, gure aldetik, Udaleko Gizarte Zerbitzu sailarekin hartu-eman estua dugu, elkarlanean aritzen baikara pertsona horiek jasotzen dituzten laguntzak kontrolatu eta jarraipen bat emateko. Koordinazio bikaina dago Ongizate Saila eta gure artean”, dio Hilaio Urdanpiletak, Elkarteko arduradun nagusiak. Herri berri batera esku hutsik iristea ez delako erraza inorentzat. Bestearen oinetan jartzea ezinbestekoa da Caritasek egiten duen lanaz benetan jabetzeko. Elkarteak Villabona eta inguruko herrietara etortzen diren pertsona horientzat “zubi-lana” egiten du, izan ere, “administrazioaren diru-laguntza iritsi bitartean, lehenengo hiru hilabeteetarako premiazkoak dituzten baliabideak eskaintzen dizkiegu”. Boluntariotzatik; lagun-urkoa maitatzetik eta ulertzetik hasten baita benetazko gizarteratzea. Inork ez baitakigu etorkizunean non aurkituko dugun gure burua. Arrakastaren eta porrotaren haria, oso fina delako, izan gaitezen guztiak solidario. Bejondeizuela, Caritas!

“Seis personas trabajan como voluntarios en la sede que Cáritas tiene en Villabona. Todos los martes abren sus puertas a aquellas personas que no tienen recursos para comprar alimentos básicos. En colaboración con el departamento de Bienestar Social, se trabaja en red para que las y los vecinos de AmasaVillabona no vivan en situación de exclusión ni precariedad. En 2014 los seis voluntarios atendieron a 112 familias, el 80% procedente de otros lugares y empadronados en el municipio que, gracias a la ayuda de asociaciones como Cáritas han podido emprender una nueva vida en Villabona y alrededores” 2015eko / abendua

2015eko / abendua

//////


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.