AMAVI 56

Page 1

Abendua / Diciembre 2022 56
Euskal Herriko Itzuliako tropela Amasa-Villabonara helduko da Hirigintza Merkataritza Gizarte zerbitzuak Kirola 2 3 4 5 Udal Aurrekontua Hezkuntza Memoria eta bizikidetza Librean 6-7-8 9 10 11 Herriko merkataritza indarberritzeko plan berezia aurkeztu du Udalak Udalak 7.428.723 euroko aurrekontua izango du 2023an
Villabonako Udala @VillabonakoUdal @VillabonakoUdala

Amaitu dira Mikeligartza eta Erreka baserrien arteko errepide zatia

berreraikitzeko lanak

Amaitu dira Mikeligartza eta Erreka baserrien artean luizi baten ondorioz eroritako errepide zatia berreraikitzeko lanak, eta dagoeneko bidea zabalik dago autoentzat ere. Udalak aukera ezberdinak aztertu ondoren, adituek

gomendatutako zimendapen eta eskollera bidezko sistema erabili da errepide zati hau egonkortzeko.

Horrela, Irmo Ingenieritza Zibila SLP enpresak errepidea eusteko proiektuaren erredakzioaz gain, obraren zuzendaritza ere bere gain hartu du, eta lan hauetarako Udalak 6.413 euro ordaindu dizkio enpresari. Bestetik, proiektuaren exekuzioa Egurki Eraikuntzak SL enpresak egingo du eta Udalak 48.213,50 euroko kontratua egin dio. Beraz, guztira, Udalak 54.626,5 euroko inbertsioa egin behar izan du errepide zati honen konponketa gauzatzeko.

Finalizadas las obras de reconstrucción del tramo de carretera entre los caseríos Mikeligartza y Erreka

Ya han finalizado las labores de reconstrucción del tramo de carretera derrumbado por un desprendimiento entre los caseríos Mikeligartza y Erreka, y la vía ya está abierta también para los vehiculos.

Tras analizar diferentes alternativas para estabilizar este tramo de carretera se ha utilizado el sistema de cimentación y escollera recomendado por los expertos.

En total, para llevar a cabo la reparación de este tramo de carretera, el Ayuntamiento ha realizado una inversión de 54.626,50 euros.

Kale Nagusia 62-68 eraikinak bota dituzte

Azaroaren 23an Kale Nagusia 62 eta 68 zenbakien arteko eraikinen botatze lanei ekin zitzaien, eta dagoeneko etxe hauek behin betirako desagertu eta herriko historiara igaro dira.

Hemendik aurrera, HAPO Hirigintza Plan Orokorraren onarpen ofizialak eraikin berri bat eraikitzeko aukera ematen duen arte, orube hau espazio publikoa izango da, alegia, oinezkoak bertatik pasa ahal izango duten eremu ireki bat, inolako hesi edo trabarik gabekoa. Debekatuta egongo da kotxeak sartzea edota aparkatzea. Hau ofizialki formalizatzeko, Udalak eta orubearen jabetza duen Construcciones Aburuza SL-k hitzarmen bat sinatu dute.

Derribados los edificios de kale Nagusia 62-68

El 23 de noviembre se inició el derribo de los edificios situados entre los números 62 y 68 de la kale Nagusia. A partir de ahora, y hasta que la aprobación oficial del Plan General de Urbanismo PGOU permita la construcción de un nuevo edificio, este solar será una zona abierta por la que los peatones podrán pasar sin ningún tipo barreras ni trabas, y en la que está prohibido aparcar.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA HIRIGINTZA 2 2022ko abendua

Herriko merkataritza indarberritzeko plan berezia aurkeztu du Udalak

Azaroaren 9an Amasa-Villabonako merkataritza suspertzeko plan berezia aurkeztu zuten Beatriz Unzue alkateak, Xabat Laborde alkateordeak eta Ikertaldeko Gorka Goikoetxeak. Plan berezi honekin, herritarren eta merkatarien ohitura eta beharrak ezagutu dira. Gainera, ikerketa honi esker, eta sektoreko joerak kontutan hartuta, egungo egoera suspertzeko helburua duen ekintza plan bat ere badu Udalak eskuartean. Gorka Goikoetxea, Ikertaldeko aholkulariak azaldu bezala, planak bi zati nagusi ditu, batetik herriko merkataritzaren egungo diagnostikoa, eta bestetik, sektorea suspertzeko Ekintza Plana. Azken honi dagokionean, bost ardatz nagusi jasotzen dira: Hirigintza eta merkataritza espazioa, Lehiakortasuna, Merkataritza elkartegintza, Komunikazioa eta Dinamizazioa, eta Gobernantza. Ardatz hauetako bakoitzak hainbat ekintza lerro jasotzen ditu, eta hauen baitan, 41 ekintza zehatz proposatzen dira.

Udalaren konpromisoa

Planaren aurkezpenaren ondoren Beatriz Unzue alkateak hartu zuen hitza: “Amasa-Villabonako merkataritzaren egoera zein den erakusten digun diagnostiko zehatz honekin eta mahai gainean ditugun ekintza posible ezberdinekin, aurrera urrats bat eman dugu aurrerantzean garatu beharreko merkataritza sustatzeko politikak definitu ahal izateko”.

Tresna hau esku artean izanik, datozen hilabeteetan hausnarketa partekatu bat gauzatu nahi du Udalak Oria Merkatarien Elkartearekin, eta parte hartu nahiko luketen merkatari

guztiekin batera. “Guztion artean definitu eta adostu nahi ditugu etorkizunean Udalak hartuko dituen neurri zehatzak” zehaztu zuen alkateak.

Udalak behin eta berriro errepikatu duen bezala, merkataritzak herriko kaleei ematen dien bizitasuna ezinbestekoa izateaz gain, sektore honek duen pisu ekonomiko eta soziala izugarria da gure herrian. Hori horrela, 2023. urteko Udal aurrekontuan herriko merkataritzaren sustapenerako gutxienez 85.000 eurora iritsiko diren diru-partidak sortzeko konpromisoa hartu zuen Udalak publikoki. Izan ere, “hitzetatik harago, ezinbestekoa da Udalak inbertsio ekonomiko sendoak egitea herriko denda eta saltokiei aktiboki laguntzeko” gaineratu zuen Beatriz Unzue alkateak.

El Ayuntamiento presenta un plan especial para revitalizar el comercio local

La alcaldesa Beatriz Unzué, el teniente de alcalde Xabat Laborde y Gorka Goikoetxea de Ikertalde presentaron el plan especial para revitalizar el comercio de la localidad. Contando con esta nueva herramienta, los próximos meses el Ayuntamiento llevará a cabo una reflexión compartida tanto con la Asociación de Comerciantes Oria como con todos/as los/as comerciantes que quieran participar. “Queremos definir y consensuar entre todos las medidas concretas que adoptará el Ayuntamiento en el futuro», precisó la alcaldesa.

En la comparecencia el Ayuntamiento también se comprometió públicamente a crear partidas económicas para la promoción del comercio local por un importe mínimo de 85.000 euros.

2022ko abendua 3 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA MERKATARITZA

Ekitaldia Indarkeria Matxistaren Aurka

Azaroaren 25ean Udalak Indarkeria Matxistaren Aurakako ekimena antolatu zuen Berduran plazan. Herriko ikastetxeek, Santiago egoitzak, eta EPAk parte hartu zuten.

Acto contra la violencia machista en la Berdura plaza

LGTBI+ pertsonen bizitza duinak bermatzeko plana abiatu du

Udalak

Eskerrik asko odol-emaile guztiei!

Azaroaren 26an Aiztondoko odol-emaileei aitortza eta eskertza ekitaldia egin zitzaien Udaletxeko Batzar aretoan.

Udalak LGTBI+ komunitatea osatzen duten pertsonek Amasa-Villabonan bizi duten egoera ezagutzeko diagnostiko bat egin, eta ondoren ekintza plan bat sortzeko prozesua hasi du Eihera Kooperatibarekin elkarlanean. Plan honekin herritar guztien askatasuna eta eskubide berdintasuna bermatu nahi ditu. “Funtsezkoa da sexu-orientazio edota genero-identitateari buruzko aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzea, egiazko berdintasuna lortzeko” nabarmendu zuen Beatriz Unzue alkateak plan honen aurkezpenean.

Acto de agradecimiento a los y las donantes de sangre Udalak, guztira, 8.478,20 euro bideratu ditu aurten uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei laguntzera.

36 familiak jaso dute ura eta hondakinen tasak ordaintzeko dirulaguntza

Egitasmoa behar bezala garatzeko ezinbestekoa da LGTBI+ kolektiboa osatzen duten herritarren bizipenak, iritziak eta errealitateak jasotzea. Beraz, prozesu honetan beren ekarpena egitera animatzen direnek eihera@eihera.eus e-mail helbidera mezu bat idatzi, edo 623 30 71 59 zenbakira deitu dezakete. Ekarpenak guztiz anonimoak izango dira.

36 familias reciben ayuda económica para hacer frente a las tasas de agua y residuos El Ayuntamiento ha destinado un total de 8.478,20 euros a estas subvenciones.

El Ayuntamiento, junto a Eihera Kooperatiba, está realizando un diagnóstico con el que pretende conocer la situación de las personas que conforman el colectivo LGTBI+ en Amasa-Villabona, para posteriormente elaborar un plan de acción que les garantice vidas dignas, sin ningún tipo de discriminación.

Quienes quieran hacer su aportación a este proceso pueden escribir un correo electrónico a eihera@eihera.eus, o llamar al 623 30 71 59. Será totalmente anónimo.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA GIZARTE ZERBITZUAK 44 2022ko abendua
El Ayuntamiento pone en marcha un plan para garantizar vidas dignas a personas LGTBI+

etapa

Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketaren 2023ko edizioa apirilaren 3an abiatuko da Gasteiztik eta Eibarren amaituko da apirilaren 8an. Antolatzaileek dagoeneko argitaratu dituzte lasterketako etapen irteera eta helmuga herriak. 2023ko apirilaren 5eko etapa, Itzuliaren hirugarrena hain zuzen ere, Errenteriatik abiatuko da eta Amasa-Villabonan amaituko da, Hika txakolindegiko kaxkoan.

Euskal Herriko Itzulia maila goreneko txirrindulari proba entzutetsua da, eta mundu osoko talde eta txirrindulari onenek hartzen dutenez parte, txirrindularitzaren jai handiaz

herrian bertan gozatzeko aukera izango dugu. Izan ere, dagoeneko 21 urte igaro dira txirrindularitza profesionalak gure herrian helmuga bat izan zuenetik. Beraz, kirol honek herritarren artean duen zaletasuna kontuan hartuta, Udalak esfortzu berezia egin du berriro ere kirol proba hau herrira ekartzeko. Itzulia Basque Countryko antolatzaileekin elkarlanean Udalak ibilbide gorabeheratsu eta ikusgarria osatu du, txirrindularitza zaleen gozamenerako.

Kirol profesionalaren ekitaldi honetarako, 2023ko udal aurrekontuan, guztira 50.000 euroko diru-funtsa sortzea onartu zen azken Udalbatzan. Kopuru hau murrizteko, ordea, Udalak kanpo finantzaketa lortzeko prozesua abiatuko du, inguruko enpresen babesletza lortzeko helburuarekin.

Datozen asteetan informazio gehiago argitaratuko da: Ibilbide zehatza, ordutegiak etab.

Amasa-Villabona acogerá el final de la tercera etapa de la Itzulia

La edición de 2023 de la Itzulia Basque Country partirá de Vitoria-Gasteiz el 3 de abril y finalizará en Eibar el 8 de abril. La organización de la carrera ciclista, por su parte, ya ha publicado las localidades de salida y llegada de las etapas. La etapa del 5 de abril de 2023, concretamente la tercera de la carrera, partirá de Errenteria y finalizará en Amasa-Villabona, concretamente en Hika Txakolindegia.

En el último Pleno de la corporación municipal se aprobó la creación de un fondo de 50.000 euros para este importante evento del deporte profesional. Para conseguir esta cifra, el Ayuntamiento intentará obtener financiación externa por parte de las empresas de la zona a las que va a pedir su colaboración.

Eneko Maiz billabonatarrak profesional mailan jokatuko du

Eneko Maiz Behar Zanako pilotari billabonatarrak profesionaletarako jauzia eman du eskuz trinketean. Afizionatu mailan txapelketa ugari irabazi eta maila bikaina erakutsi ondoren, merezitako maila igoera lortu du.

Ipar Euskal Herrian lortutako emaitza ikusgarriek, eta batez ere Miarritzeko munduko txapelketan irabazitako zilarrezko dominak eman diote bultzada maila gorenera iristeko. Zorionak eta gozatu ibilibide berri honetan!

Eneko Maiz jugará en categoría profesional

El pelotari del Behar Zana Eneko Maiz ha logrado ascender a categoria profesional en la modalidad de pelota mano en trinkete. ¡Zorionak Eneko, disfruta de tu nueva etapa!

2022ko abendua 5 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA KIROLA
Amasa-Villabonan amaituko da 2023ko Itzuliaren hirugarren

Udal Liburutegia eraberritzea: 120.000 euro

Txermingo parking handiaren eraberritzea: 115.000 euro

Txermingo berrurbanizazio planeko obrak: 25.000 euro

Irisgarritasuna hobetzeko lanak: 10.000 euro

Udal artxiboan fototeka digitala sortzea: 7.500 euro

Amasako hilerrian konponketak: 17.000 euro

Oria ibaiko oinezkoen zubiko lurra berritzea: 10.000 euro (Zizurkilgo udalarekin batera)

Beste zenbait inbertsio

Fleming herri eskolako azpiegituretarako inbertsioak

Energia plana: argien aldaketak, eguzki plakak...

Olaederra kiroldegiko erreformak

Kaleen garbiketarako barredora elektrikoa erostea

Udal brigadarako kotxe elektrikoa

Haur parkeak berritzeko inbertsioak

Espaloien konponketak eta asfaltatze lanak

Graficas Leizaola-ko pabilioi zaharrak eraistea

Kultur etxeko teilatua eraberritzea

Etxeondo auzoan berrurbanizazio lanak Kultur lokaletarako materiala erostea Gurea zineko konponketak Hiri altzariak erostea (bankuak, zabor ontziak, seinaleak...) Udaletxeko konponketa lanak

Datozen hilabeteetan gauzatuko diren hainbat inbertsioetarako dirua 2022ko aurrekontutik irtengo da, horregatik ez dira 2023koan agertzen.

Inbertsio hauen artean daude besteak beste, Kiroldegiko teilatua eraberritzea eta kantxako lurzoru berria, Larreako parke estalia, Komun publikoak jartzea, ur parkea sortzea Erreboteko plazan, Otsabiko Pump Track zirkuitua asfaltatzea eta kalistenia parkea.

Dirulaguntzen aurrekontua %27an igo da. Dirulaguntza berri batzuk ere sortu dira: Irrika Aisialdi Elkartea 9.000 euro, Aiztondo Neskide Kirol Taldea 8.000 euro, eta Oria Ibaia Nordic Walking Taldea 1.800 euro.

El presupuesto municipal para el año 2023 será de 7.428.723 euros

El Pleno del 29 de noviembre el Ayuntamiento de Amasa-Villabona aprobó los Presupuestos Municipales del próximo año, por lo que en 2023 el Ayuntamiento contará con un presupuesto de 7.428.723 euros; El presupuesto más elevado de su historia.

Los presupuestos propuestos por el gobierno municipal fueron aprobados con los votos a favor de EH Bildu y EAJ-PNV, y en contra del PSE, por lo que son unos presupuestos que han obtenido un amplio respaldo político, ya que contaron con 12 votos a favor y solamente uno en contra en la votación del pleno municipal.

El gasto de personal ha aumentado el 10,17% en comparación con el año 2022, debido al incremento salarial, y porque el gobierno municipal prevé realizar varias contrataciones de refuerzo temporal.

Ha aumentado en un 6,3% la cantidad que se destinará a servicios municipales y gasto ordinario. Las subidas del precio de la luz, gas y materias primas básicas han hecho que aumente el gasto ordinario.

Se destinarán 388.632,44 euros a diversas inversiones, lo que supone un descenso del 46% respecto al año pasado. De todas formas, el equipo de gobieno destinará una parte del remanente municipal a incrementar la cantidad destinada a las inversiones.

Entre las inversiones previstas para el año que viene destacan la ampliación y reforma integral de la Biblioteca Municipal, la reforma del párking de Txermin, reurbanización del barrio de Txermin, creación de una fototeca digital en el archivo, renovación del pavimento del puente peatonal del río Oria...

La financiación de diversas inversiones que el ayuntamiento va a ejecutar en los próximos meses saldrá de los presupuestos de 2022. Es decir, estas inversiones ya tienen dinero asignado y por eso no aparecen en el presupuesto de 2023. Entre éstas inversiones se encuentran la reforma del tejado y cancha del Polideportivo, el parque cubierto de Larrea, la instalación de aseos públicos, la creación de un parque de agua en Erreboteko plaza, el asfaltado del circuito Pump Track de Otsabi y parque de Calistenia. * En la página web www.villabona.eus se puede consultar el presupuesto para el 2023 con mas detalle.

2022ko abendua 7 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA UDAL AURREKONTUA
Inbertsioak 388.632,44 euro 2023ko inbertsio aipagarrienak: Dirulaguntzak: 970.573,90 euro

Testuinguru ekonomikoak baldintzatu dituen udal aurrekontuak

zaio. Gehienbat pandemiaren eraginez kiroldegiak bazkide kopuru handia galdu du, diru-sarrerak nabarmen murriztuz. Honi gastuen igoera (gasa, argindarra...) batu zaio eta kiroldegiaren balantze ekonomikoa erabat desorekatu da. Udala behartuta dago enpresa kudeatzaileak izandako defizit hori konpentsatzera eta 2023. urtean helburu horretara 350.000 euro bideratu beharko direla aurreikusten da.

Azkenik, 2023an udal eraikinen garbiketako kontratu berria jarriko da martxan eta kontratu hau ere, aurrekoa baino garestiagoa izango da zalantzarik gabe.

Aipatutako elementu guzti hauen eraginez, 2023. urtean udalak egin beharreko gastu arrunta %11,32an igoko da.

Mundu osoan eta batez ere Europan bizi dugu egoera geopolitiko eta ekonomikoak eragin negatiboa izan du udalaren ekonomian. Ukrainiako gerrak eragindako energia iturrien garestitzeak, %10etik gorako inflazioak... udalaren gastu eta diru sarreren arteko oreka ezegonkortu dute, eta horregatik 2023ko aurrekontuak ez-ohikoak edo bereziak izango dira.

Gastu arrunten igoera handia Esan bezala, inflazioak eta batez ere argindarraren, erregaien, gasaren eta oinarrizko hainbat lehengaien (egurra, altzairua...) prezioaren igoera handiek, eragin nabarmena izan dute Amasa-Villabonako udalaren finantza-egoeran.

Bestalde, pertsonal alorrean ere gastuak gora egingo du. Izan ere, udal gobernuak hainbat kontratazio berri egitea erabaki du, udalak pertsonal aldetik dituen hainbat hutsune betetzeko. Horrela, Gizarte zerbitzuetan, hirigintzan eta idazkaritzan errefortzurako langileak kontratatuko dira. Horrez gain, udal langileen soldaten igoera %4koa izango dela aurreikusi da. Guztira pertsonal gastua %10,2an igoko da 2023an.

Horrekin batera, udalaren dirulaguntzetan ere igoera aipagarria egingo da. Zorionez udalak diruz lagunduko dituen hainbat elkarte berri ditugu (Irrika aisialdi elkartea, Aiztondo Neskide kirol taldea...) eta inflazioaren edo herrian antolatzen diren ekintza berrien eraginez beste hainbat elkarteri dirulaguntza handituko zaie (Oinkari, Zunbeltz, Uxo Toki, Behar Zana...).

Aipatutako guztiari, Olaederra kiroldegiko defizita orekatzeko udalak egin beharko duen gastu gehigarria batu behar

Diru-sarrerak ez dira neurri berean igo Gastuaren hazkundeari aurre egiteko, udalak ezinbestekoa du diru sarrerak handitzea. Horretarako bi bide posible daude; herritarrei zerga eta tasak igotzea, edota udalak beste erakunde publikoetatik jasotzen duen diru ekarpena handitzea.

Udalbatzak onartutako 2023rako Ordenantza Fiskalen bidez, tasa eta zergak soilik %1,5ean igoko dira (KPIaren oso azpitik). Udalak beste erakundeetatik jasotzen duen finantziazioa berriz, soilik %5,2an handituko da.

Beraz, ukaezina da 2023an udalaren diru-sarreren hazkundeak ez duela inondik inora gastuaren igoera konpentsatuko.

Inbertsioak gauzatzeko udal gerakina erabiliko da Aipatutako guztiaren ondorioz, 2023an inbertsioak egiteko aurrekontua 388.632 eurokoa izango da, 2022an baino %46 gutxiago. Amasa-Villabonako udalerriak dituen inbertsio-beharrak kontuan izanda, zifra hau oso eskasa da eta ondorioz 2023. urterako inbertsio-plana aurrera atera ahal izateko, udaleko diru gerakina erabiltzea erabaki du udal gobernuak.

Zer da gerakin hori? udalak urtez urte erabili gabe utzi duen dirua jasotzen duen funtsa da. Alegia, udalak bankuan duen dirua. Diru hau soilik inbertsioak egiteko erabil daiteke. Aurreikusten da 2023an 3.000.000 eurotik gorako funtsa izango duela udalak gerakinean.

Modu horretan, ezinbestekoak diren zenbait inbertsio gauzatu ahal izango dira, besteak beste, Fleming herri eskolako inbertsioak, kale garbiketarako makina berria erostea, Graficas Leizaolako pabilioi zaharrak eraistea edota asfaltatze lanak herrian zehar.

8 2022ko abendua AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA UDAL AURREKONTUA

Hezkuntza publikoaren aldeko mozioa onartu zen Udalbatzan

Pasa den azaroaren 29ko Udalbatzan, PSE alderdiak Zubimusu Ikastolaren jardunaren inguruan aurkeztutako mozioa baztertu eta horren ordez, EH Bildu eta EAJ-PNV alderdiek adostutako beste mozio bat onartu zen.

Testu horretan “Udalak euskal eskola publikoaren aldeko jarrera argia duela” adierazten da. Horrekin batera Udalak Fleming Herri Eskola eta Erniobea BHI ikastetxeekin elkarlanean jarraitzeko konpromiso sendoa duela adierazten da.

Bestalde, Udalak Zubimusu ikastolarekin duen lankidetza hitzarmena edonoren eskura dagoen dokumentu publikoa

dela, eta urtero berrikusten dela jasotzen da mozioan. Era berean, aurrerantzean ere, Udalak ikastolaren dirulaguntza behar bezala justifikatua dagoen ala ez gainbegiratzen jarraituko duela azaltzen da.

EAEn lantzen ari den hezkuntza lege berriaren harira, hezkuntza eragileen arteko elkarrizketaren bidez gara dadila eskatzen dute EH Bildu eta EAJ-PNVk. Lege horrek euskararen ezagutza eta integrazioa ardatz izan behar dituela aldarrikatzen du Udalbatzan onartutako mozioak.

El pleno aprobó una moción a favor de la educación pública

En el Pleno del pasado 29 de noviembre se rechazó la moción presentada por el PSE en torno a la actuación de la Ikastola Zubimusu, y en su lugar, se aprobó otra moción consensuada por EH Bildu y EAJ-PNV.

En dicho texto el Ayuntamiento muestra una clara posición a favor de la escuela pública vasca y expresa su firme compromiso de seguir colaborando con Fleming Herri Eskola y Erniobea BHI.

Por otra parte, en la moción se recoge que el convenio de colaboración entre el Ayuntamiento y la ikastola Zubimusu es un documento público que se revisa anualmente. Asimismo, se explica que, en adelante, el Ayuntamiento seguirá supervisando si la subvención de la ikastola está o no debidamente justificada.

EH Bildu y EAJ-PNV reclaman que la nueva ley de educación se desarrolle a través del diálogo y reivindican que debe tener como ejes centrales en el conocimiento del euskera y la integración.

eragile eta herrigintzako elkarteekin batera. Hori horrela, Amasa-Villabona eremu hezitzaile moduan garatzen hasteko eta elkarlan horizontalak eraikitzeko, Oinherri elkartearekin elkarlanean “Amasa-Villabona Herri Hezitzailea” topaketa antolatu zituen azaroaren 28an, Subijana etxean.

Gure herriko haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten 10 eragilek parte hartu zuten topaketa hauetan. Guztion arteko elkarlana sustatu eta elkarbizitzarako bideak eraikitzeko xedea du egitasmoa honek.

Exitosas jornadas para empezar a construir nuevos lazos de convivencia

Udalak herria balioen eremu hezitzaile moduan sustatu nahi du; izan ere, ulertzen du hezkuntza familiatik eta eskolatik haratago luzatzen dela, eta ez dela haurtzaroan hasi eta haurtzaroan bukatzen den prozesua.

Horregatik, Udalak bera ere hezkuntza eragilea dela pentsatzen du, herriko ikastetxe, hezkuntza ez formaleko

El Ayuntamiento quiere fomentar el pueblo como ámbito educativo de valores, ya que entiende que la educación se prolonga más allá de la familia y la escuela. Así, para iniciarse en el desarrollo como ámbito educativo y para construir colaboraciones horizontales, organizó junto a la asociación Oinherri las jornadas “Amasa-Villabona Herri Hezitzailea” en las que participaron 10 agentes que trabajan con niños/as, adolescentes y jóvenes de Amasa-Villabona.

2022ko abendua 9 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA HEZKUNTZA
bideak eraikitzen hasteko jardunaldi arrakastatsuak
Elkarbizitzarako

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

Aurrera egiten jarraitzen dugu

Gure udal gobernuak gogor lan egiten jarraitzen du eta azken asteetan ere ekimen ugari garatu ditu arloz arlo. Aldizkari honetan kontsulta ditzakezue adibide gutxi batzuk.

2023ko aurrekontuak onartu ditugu babes politiko zabalarekin, PNVren adostasunarekin. Ez gara kudeaketan horren txarrak izango, oposizioak gure aurrekontuak ontzat eman dituenean.

Tamalez jeltzaleak hauteskundeeta-

rako kanpainan sartu direla ikusi dugu. Udalean ez dute ezertxo ere egiten, ez dira udaletxetik agertu ere egiten, horren ordez, gezurrez betetako paperak banatzen dituzte (hobe esanda, enpresa bati ordaintzen diote banatzeko) inolako argumenturik gabe gu iraintzeko.

PNVkoak egoera lokaztu nahian dabiltza, baina guk eguneroko lanean jarraituko dugu, zeregin ugari dugu eta. Eman beharreko azalpenak eman dizkizuegu herritarrei, autokritika eginez, gardentasun eta zintzotasun osoz.

Gure herri programako egitasmoak aurrera eramaten jarraitzeko konpromiso sendoa dugu. Zoritxarrez, pandemia eta traba tekniko batzuk tarteko, guk nahi genukeena baina gehiago atzeratu dira, baina agendan jarraitzen dute eta buru belarri saiatzen ari gara errealitate izan daitezen. Besteak beste, Larreako parke estaliaz, Txermingo parkinaz edo komun publikoak jartzeaz ari gara.

Eguberri on denoi!

BILDUk ez du bere hitza betetzen

Ia 4 urteko utzikeriaren ondoren, alkateza konturatu omen da, teorian, Txermingo aparkaleku berriaren garrantziaz. EAJk 2023rako aurrekontuak onartu ditu proiektu honetan lehenbaitlehen elkarlanean hasteko eta Etxeondo auzoa bimoldatzeko diru

partida bat lortu ondoren. Zein izan da BILDUk elkarrekin lan egiteko gure eskaintzari eman dion erantzuna?: udal-batzorderik ez deitzea, ezta Udalbatza deitzea ere. Argibiderik eman gabe. Legegintzaldi hau ezerezera doa; ez parke estalirik, ez etxebizitza publikorik, ez auzoen eraberritzerik, ez aparkaleku berririk, ez Amasako bide berririk, ez ingurumen-planik, ez padel-pistarik, ez kiroldegiko arazo ekonomikorako konponbiderik, ezertxo ere ez.

BILDU no cumple su palabra de trabajar conjuntamente entre todos los partidos por desarrollar el proyecto de parking de Txermin y la remodelación de Etxeondo (solicitada por los vecinos y el PNV). Esta legislatura va camino de la nada: ni parques cubiertos, ni vivienda pública, ni reforma de barrios, ni nuevos parkings, ni pista de padel, nada de nada. BILDU = GESTIÓN CERO

En el PSE-EE de Villabona celebramos que se prolonguen durante todo el año 2023 los descuentos en el transporte público, tanto la rebaja del 50% en las tarifas de la tarjeta Mugi, gestionada por la diputada foral de Movilidad y Ordenación del Territorio, la socialista Rafaela Romero, y en los

servicios de Euskotren, cuyo presidente es el consejero del Departamento Planificación Territorial, Vivienda y Transportes del Gobierno Vasco, el también socialista Iñaki Arriola, como la gratuidad del transporte en trenes de Cercanías y Media Distancia de Renfe para pasajeros recurrentes, tramitada por el gobierno socialista de Pedro Sánchez.

Estas prórrogas resultan necesarias para hacer frente a la actual situación de inflación, ya que suponen una gran

ayuda para las economías familiares de los y las villabonatarras, en especial para aquellos que se ven obligados a desplazarse por motivo laboral. Además, son medidas que aumentan el uso del transporte público, reduciendo el uso del vehículo privado y beneficiando por tanto a toda la sociedad desde el punto de vista medioambiental.

El Grupo Socialista de Villabona os desea unas Fiestas llenas de alegría.

2022ko abendua 11 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA LIBREAN