AMAVI 53

Page 1

Maiatza / Mayo 2022

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

53

@VillabonakoUdala

Udalak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu herriko kirol elkarteekin

Argiteria publikoaren eraberritze prozesuak aurrera darrai Udaleko Gazteria sailak Udaleku parte-hartzaileak antolatu ditu, aurten, lehenengo aldiz Hirigintza / Ingurumena Elkartasuna

Gizarte Zerbitzuak Pentsiodunak Gazteria

2-3 4 5 6 7

Kirola

Euskara

8 9

Salbadorako taberna

10

Udaleku parte-hartzaileak

12

Librean

11


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

HIRIGINTZA

Villabonako udal pilotalekuak itxura berria du

Argiteria publikoaren eraberritze prozesuak aurrera darrai

Villabonako udal pilotalekuaren margoketa eta txukunketa lanak amaitu dira dagoeneko. Frontoian hobekuntza lanik egin gabe 13 urte igaro ondoren, orain instalazio eraberritua eta modernoagoa daukagu herrian. Udalak Villabonako Sanz Margoak enpresa kontratatu du paretetako margoketa lanak burutzeko, eta, 13.648,80 euro bideratu dira horretara. Bestetik, lona berriak ere ezarri dira frontisaren bueltan. Villabonako MEG enpresa arduratu da horretaz, eta 1.808,95 euroko kostua izan dute. Amaitzeko, garbiketa orokorra Limpiezas Ibane enpresak egin du, 1.694 euroren truke. Beraz, Udalak, guztira, 17.151,75 euro inbertitu ditu Villabonako udal pilotalekuaren eraberritze lanetan.

Udal brigadak argiteria publikoaren aldaketa progresiboa gauzatzeko lanekin jarraitzen du. Horrela, azken hilabeteetan, Etxeondon, Aldapetan eta Kiroldegia eta Errota arteko errepidean jarri dira LED argi berriak. Aurrerantzean kale Berrian, Otelarre eta Legarreta auzoetan jarriko dira. Lan hauei esker, kaleetako iluminazioa nabarmen hobetzen ari da, puntu beltzak murriztu dira, energia kontsumoa jaitsi da (aurrezpen ekonomikoa lortuz) eta atmosferara doan CO2 kopurua ere murriztu da. Udal gobernuak faseka argiteria aldatzen jarraitzeko konpromisoari eusten dio, eta lehentasun gisa, zaharrenak eta energia gehien xahutzen duten argi-puntuak aldatuko dira.

El frontón municipal de Villabona luce una cara renovada El Ayuntamiento ha invertido 17.151,75 euros en la reforma y modernización del frontón municipal de Villabona. Así, ha contratado a Sanz Margoak de Villabona para pintar las paredes, a lo que se han destinado 13.648,80 euros. Por otro lado, la empresa MEG ha instalado nuevas lonas, con un coste de 1.808,95 euros. Para finalizar, la limpieza general ha corrido a cargo de la empresa Limpiezas Ibane por un importe de 1.694 euros.

Continúa la reforma del alumbrado público Con la modificación del alumbrado público se está mejorando la iluminación de las calles, eliminando los puntos oscuros, disminuyendo el consumo energético (consiguiendo un ahorro económico) y reduciendo la cantidad de CO2 que se emite a la atmósfera. El gobierno municipal se compromete a continuar cambiando el alumbrado por fases empezando por los puntos de luz más antiguos y los que más energía malgastan.

Erreboteko plazaren iparraldeko pareta margotu dute udal langileek

Errebote denboraldia hasi aurretik, udal langileek Erreboteko plazaren iparraldeko pareta margotu dute. 2019an margotu zen azkenekoz, eta egoera oso kaskarrean zegoen.

Operarios municipales pintan la pared norte de la Erreboteko plaza Antes de dar inicio a la temporada de Rebote, operarios municipales han pintado la pared norte de la Erreboteko plaza. Aunque se pintó en 2019 ya se encontraba bastante degradada. 2

2022ko maiatza


HIRIGINTZA / INGURUMENA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Udalak 80.000 euroko dirulaguntzak lortu ditu eskola publikoan inbertitzeko

Udalak 70.000 euroko partida ekonomikoa ezarri zuen 2022ko udal aurrekontuan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoko instalazioetan hobekuntzak egiteko. Era berean, Fleming Herri Eskolako zuzendaritzarekin adostu ditu hobekuntza lanak: Arratzaingo eraikin zaharreko atzeko patioa estaltzea, Arroako eskolako fatxada margotzea, Arratzaingo leiho zaharrak berriekin ordezkatzea (dagoeneko egin da), Arratzaingo teilatuan inpermeabilizatzea, eta, Arroako eraikineko estalki zaharraren gainaldean inpermeabilizazio lanak egitea. Lan hauen dokumentazio teknikoa prestatuta, udalak eskaerak bideratu zituen eskola publikoetan inbertsioak egiteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezartzen duen dirulaguntza lerrora. Horrela, otsailean argitaratutako bazpenaren arabera, udalak eskatutako dirulaguntza guztiak onartu dira, eta guztira, Udalak, 79.352,77 euroko dirulaguntza jasoko du.

El Ayuntamiento obtiene subvenciones por valor de 80.000 euros para inversiones en las escuelas públicas El departamento de Educación del Gobierno Vasco ha aceptado todas las solicitudes de subvención presentadas por el Ayuntamiento, por lo que se han recibido 79.352,77 euros para inversiones en la escuela Fleming. Así, Educación financiará el 60% de las inversiones previstas para 2022, y el 40% restante será asumido por el ayuntamiento con la partida económica prevista.

Herriko abeltzainek ganadua libre utzi zuten Amasamendiko larre publikoetan

Udaleko Ingurumen sailak eta Amasamendiko abeltzainen elkarteak festa eguna antolatu zuten apirilaren 23an Komizar parkean. Horrela, larretze garaiari hasiera eman, eta abereak libre utzi zituzten herriko larre publikoetan. Trikitilariez girotutako hamaiketakoa egiteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Amasako abeltzainek, guztira, 125 behi, 638 ardi, 45 zaldi eta 40 ahuntz utzi zituzten aske Amasamendiko larreetan. Azpimarragarria da Gipuzkoan dagoen onura publikoko mendi-eremu handienetariko bat dela Amasamendi, eta larreratutako 800 abelburuek herriko larreak garbi mantentzeko egiten duten lana ezinbestekoa dela.

Ganaderos locales subieron su ganado a los pastos públicos de Amasamendi En la fiesta organizada por el departamento de Medio Ambiente ganaderos/as de Amasa, llevaron 125 vacas, 638 ovejas, 45 caballos y 40 cabras a los pastos públicos de Amasamendi.

Udalak Seaska haur eskolako jolastokia eraberrituko du

Udalak, Seaska haur eskolako hezitzaileekin eta Haurreskolak partzuergoko arduradunekin adostasunez, eraikinaren kanpoaldean dagoen jolas parkea eraberrituko du, elementu naturalez osatutako parke berri bat eraikiz. Guztira, 22.527,10 euroko inbertsioa egingo da jolasgune berri hau eraikitzeko, eta Kimu bat enpresa kontratatu da proiektu honen diseinu eta exekuziorako. Lan hauek maiatza amaieran hasiko direla aurreikusten da.

Se reformará el patio de la guardería Seaska

El Ayuntamiento creará una nueva zona de juego con elementos naturales en el exterior de la escuela infantil Seaska. Se invertirán 22.527,10 euros en esta zona de juegos, y será la empresa “Kimu bat” la que ejecutará la obra. 2022ko maiatza

3


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

ELKARTASUNA

Udaletik Ukraniar herriari elkartasuna Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien adostasunarekin, Erakunde Adierazpena kaleratu zen martxoaren 4an, Errusiak Ukraniari egindako erasoa salatzeko, ukrainar herriari elkartasuna adierazteko, eta Europar agintariei gerratik ihesi doazen errefuxiatuak behar bezala arta ditzan eskatzeko. Gainera, Udalak Oriamendi auzoan duen etxebizitza gerratik ihes egin duten errefuxiatuen eskura jarri du.

Solidaridad con Ucrania Con el consenso de todos los partidos políticos representados en el Ayuntamiento, el 4 de marzo se aprobó una Declaración Institucional denunciando el ataque ruso a Ucrania. La vivienda que el Ayuntamiento poseé en Oriamendi ha sido puesta a disposición de quienes huyen de esta guerra.

Fatma Mehdi, Saharar Errepublikako ministroak, Udala bisitatu du

Martxoaren 10ean Fatma Mehdi Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoko kooperazio ministroa eta Mohamed Limam Frente Polisarioak Euskadin duen Delegatuak, Amasa-Villabonako udala bisitatu zuten. Udal gobernuak inguruko herrietako alkateak eta Tolosaldea Saharararekin elkarteko kideak gonbidatu zituen ekitaldira.

Visita de la ministra de la República del Sahara El 10 de marzo la ministra de Cooperación de la República Árabe Saharaui Democrática, Fatma Mehdi, y el Delegado del Frente Polisario en Euskadi, Mohamed Limam, visitaron el Ayuntamiento de Amasa-Villabona.

Amasa-Villabonarekin senidetutako herriak oroitzeko plaka udaletxean

Udalak harrizko plaka bat jarri du Erreboteko plazara begira dagoen udaletxeko zutabe batean. Plaka horretan zehazten da Amasa-Villabona zein hiru herriekin dagoen senidetuta: Nafarroa Beherako Aldude, El Salvadorreko Meanguera, eta Saharako Agti Daira.

Placa de los pueblos hermanados con Amasa-Villabona en el Ayuntamiento

Se ha colocado una placa de piedra en una de las columnas de la casa consistorial, mirandoa hacia la Erreboteko plaza. En ella se muestan las tres localidades que están hermanadas con Amasa-Villabona: Aldude de Nafarroa Behera, Meanguera de El Salvador, y Agti Daira del Sahara. 44

2022ko maiatza


GIZARTE ZERBITZUAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Gizarte Zerbitzuen sailak 2021 urteko memoria aurkeztu du, aurrenekoz

Udalak aurrera urrats sendoak eman ditu herritarren ongizatea helburu duen Gizarte Zerbitzuen saila indartzeko, eta, guztira, 592.571 euro inbertitu zituen iaz. Nazioarteko elkartasun politikak Gizarte Zerbitzuen sailetik lantzen dira herrian garatzen diren elkartasun politikak ere. Nazioarteko elkartasunari dagokionez, aipagarriak dira El Salvadorreko Meanguera herrian ur-hornidura ezartzeko bideratzen den laguntza, edo Saharar herriari laguntzeko garatzen diren kanpainak. Gipuzkoan eta Tolosaldean gizarte arloan lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkarlana gero eta sendoagoa da eta elkarte hauek beren jarduna garatu dezaten, dirulaguntzak bideratzen zaizkie Gizarte Zerbitzuen sailetik.

Gainerako erakunde publikoekin elkarlana Gizarte Zerbitzuen sailean ezinbestekoa da alor honetan eskumenak dituzten erakunde publikoen arteko elkarlana, eta horretan ere aurrera pausu nabarmenak eman dira. Gizarte Zerbitzuen sailak herrian bizi diren pertsona guztiek bizitza duin bat izateko oinarrizko baldintzak bermatu nahi ditu, pobreziarik eta gizarte bazterkeriarik gabeko herri bat izateko helburuarekin. Horrela, 2019. urtetik sail honek eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko, aurrekontua %36an handitu da; 592.571 euro inbertitu ziren iaz. Administrari bat gehiago ere kontratatu zen. Memoria osoa www.villabona.eus webgunean dago ikusgai. 900 pertsonak jaso zuten aurrez aurreko arreta Sailak aurkeztutako memorian hainbat datu esanguratsu nabarmentzen dira, besteak beste, 900 izan dira aurrez aurreko arreta jaso duten pertsonak, familia inguruneko zaintzetarako zein profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko prestazio ekonomikoa 75 herritarrek jaso dute, eta telelaguntza zerbitzuaren bidez 103 pertsona artatu dira. Aipagarria da elikagai bankuaren programan parte hartzeko eskaera 51 pertsonek egin dutela. Politika feminista, matxismoari aurre egiteko Legealdi honetan, berdintasuna helburu duten politika feministak jarri dira martxan; indarkeria matxistaren kontrako kanpainak garatu dira, eta matxismoari aurre egiteko gida praktiko bat sortu da, mugimendu feministarekin elkarlanean.

El departamento de Servicios Sociales presenta, por primera vez, la memoria anual del 2021 El Ayuntamiento sigue reforzando el departamento de Servicios Sociales, y según la memoria publicada, en 2021 se invirtierón 592.571 euros en dicho departamento. Así, durante el 2021, 900 personas recibieron atención presencial, también se desarrollaron campañas contra la violencia machista, etc. Se puede consultar la memoria al completo en la página www.villabona.eus.

Udalak Aiztondoko mugimendu femistaren deialdiarekin bat egin zuen martxoaren 8an Amasa-Villabonako Udalak Aiztondoko mugimendu feministak antolatutako manifestazioarekin bat egin zuen Emakumeen Nazioarteko egunean. Mobilizazio jendetsua Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik abiatu eta Villabonako Erreboteko plazan amaitu zen.

El Ayuntamiento se sumó a la convocatoria del movimiento feminista del 8 de Marzo El Ayuntamiento de Amasa-Villabona se sumó a la manifestación organizada por el movimiento feminista de Aiztondo.

2022ko maiatza

5


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

PENTSIODUNAK

Villabonako Pentsiodunen Batzarrak bankuen inguruan aurkeztutako mozioa onartu du udalbatzak

Adineko pertsonek eta pentsiodunek finantza-erakundeetara jotzean arazo ugariekin egiten dute topo eta digitalizazioak arazo horiek areagotu egin ditu. Hori horrela, Villabonako Pentsiodunen Batzarrak hainbat eskaerez osatutako mozioa aurkeztu zuen udalbatzak onartu zezan.

Martxoko osoko bilkuran Villabonako Pentsiodunen Batzarrak egindako eskaerak bere egin zituen udalbatzak, elkarteak aurkeztutako mozioa onartu baitzuen EH Bildu eta EAJ-PNV aldierdien aldeko botoekin eta PSEren abstentzioarekin. Beraz, Villabonako udalerrian dauden banketxe guztiek 65 urtetik gorakoek lehentasuna izango duten leihatila irekitzea eskatzen du Udalak, eta lanaldi osoan aurrez aurreko arreta bermatzea. Bestalde, egoera ahulean edo finantza-bazterketa egoeran dauden pertsonek aurkeztu beharreko dokumentazioa, ahal den neurrian, sinplifikatzea eskatzen die Udalak finantza entitateei. 65 urtetik gorako pertsonei doako zordunketa-txartela ematea eskatzen da baita ere, inolako komisiorik gabe, erabilera-mugen ordainketarik gabe, saldo jakinaren eskakizunik gabe eta, erabiltzeko gutxieneko zenbatekorik gabe. Eta, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioari, Espainiako Bankuari eta euskal instituzioei 6

2022ko maiatza

BANKA PUBLIKOA osatu dezatela aldarrikatzen da, beti ere, banka pribatuarekin bateragarria izango dena. Udalak gure herriko mugartean dauden banketxe guztiei, eta mozioan aipatutako erakundeei, eskaera horiek guztiak helarazteko konpromisoa hartu zuen mozioa onartuta.

El pleno municipal apoya la moción sobre la banca que presentó la Asamblea de Pensionistas de Villabona Las personas mayores y los/as pensionistas se encuentran con numerosos problemas a la hora de acceder y relacionarse con las entidades financieras. Estos, además, se ven agravados por la digitalización. Así las cosas, la Junta de Pensionistas de Villabona presentó una moción compuesta por varias solicitudes que fué aprobada por el pleno municipal con los votos a favor de EH Bildu y EAJ-PNV, y la abstención de PSE. Se puede consultar la moción al completo en la página web del Ayuntamiento, www.villabona.eus


GAZTERIA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Maiatzeren 11tik 23ra, izen-emate epea Aurtengo udaleku irekietan izena emateko interesa dutenek, maiatzaren 11tik 23ra izango dute aukera: Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan 08:00-14:00 ordutegian, edo Gaztelekuan 17:30-19:30 ordutegian. Izen-emate orria behar bezala beteta eta sinatuta, eta haurraren osasun txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dira izena ematerakoan. Gurasoekin bilera, ekainaren 22an Urtero bezala, aurten ere Udaleku irikietan izena eman duten haurren gurasoei programa aurkeztuko zaie aurrez. Bilera ekainaren 22an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Gurea antzokian.

Udaleku irekiak uztailaren 4tik 22ra Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak Udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren 4tik 22ra bitartean, HH2 eta LH4 arteko umeentzat. Astelehenetik ostiralera, 09.30ean egingo dute hitzordua, eta, egurdiko 13:00ak arte, ekintza desberdinez gozatzeko aukera izango dute herriko txikienek. Amasa-Villabonan erroldatutako haurrek dute izena emateko lehentasuna. Gurean erroldatuta ez dauden haurrekin, aldiz, itxaron zerrenda bat sortuko da, eta, plaza libreak geratuz gero, parte hartzeko aukera izango dute.

El departamento de Juventud ha organizado udalekus del 4 al 22 de julio El área de Juventud del Ayuntamiento ha organizado udalekus para niños/as entre HH2 y LH4. Serán del 4 al 22 de julio, de lunes a viernes, en horario 09.30 - 13:00. Al inscribirse tendrán preferencia los/as niños/as empadronados/as en Amasa-Villabona. En caso de haber plazas libres, podrán participar los/as empadronados/as en otras localidades. Los/as interesados/as en inscribirse podrán hacerlo del 11 al 23 de mayo en el Servicio de Atención a la Ciudadanía de 08:00 a 14:00, o en el Gazteleku de 17:30 a 19:30. Como cada año, se presentará previamente el programa a los padres y madres. Será el 22 de Mayo a las 18:00 horas en el cine Gurea.

DBHko gazteentzat udaleku parte-hartzaileak antolatu ditu Udalak, lehen aldiz

Udaleko Gazteria sailak Udaleku parte-hartzaileak antolatu ditu, aurten, lehenengo aldiz DBH-ko gaztetxoentzat. Eredu berri honen bidez, izena ematen duten gazteen artean erabakiko dira uztaileko zein hiru astetan izango diren udalekuak, eta baita ere, zeintzuk izango diren egingo diren ekintza desberdinak. Udaleku hauei forma emateko maitzaren 15ean egin dute hitzordua, Erreboteko plazan, eguerdiko 12:00etan. Horrela, partehartzaileen gustuen arabera diseinatutako udaleku parte-hartzaileak prestatuko dituzte gaztetxoek. Egun horretan bertan ere izena emateko aukera egongo da.

El Ayuntamiento organiza por primera vez udalekus participativos para jóvenes de la ESO El departamento de Juventud organziza por primera vez colonias participativas para jóvenes de la ESO. Con este nuevo modelo, los/las jóvenes inscritos/as decidirán las tres semanas de julio en las que tendrán lugar estas colonias, así como las diferentes actividades que se llevarán a cabo.

2022ko maiatza

7


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Udalak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu kirol elkarteekin Udaleko Kirol sailak hitzarmen berriak sinatu ditu herriko eta eskualdeko hainbat kirol elkarteekin. Horrela, eragile hauekin lankidetza harremanak sustatu eta sendotzen jarraitu nahi du udalak, elkarte bakoitzak bere urteko jarduerak aurrera ateratzeko beharrezkoak dituzten dirulaguntzak izango dituztelarik. Honakoak dira diruz lagunduko dituen elkarteak eta bakoitzak jasoko duen zenbatekoa:

KIROLA

El Ayuntamiento firma convenios de colaboración con clubes deportivos de la localidad El departamento de Deportes del Ayuntamiento ha firmado nuevos convenios de colaboración con diferentes asociaciones deportivas de la localidad para que estas puedan sacar adelante sus actividades y programas anuales.

Multiekintzak Eskola Kirola elkartea: 27.000 euro Behar Zana pelota elkartea: 16.000 euro Billabona FKE: 15.270 euro Aiztondo Klasika txirrindulari laisterketa: 8.000 euro Behar Zana 75. urteurrena: 7.000 euro C.D. Futbol sala Egintza Billabona: 5.050 euro Villabona MIX triatloi kluba: 5.000 euro Amasako Martina elkartea: 5.000 euro Aizkardi mendizale elkartea: 4.800 euro Xake joku (+50. urtemuga): 4.000 euro Irrintzi txirrindulari elkartea: 4.000 euro Danok Danena halterofilia taldea: 3.265 euro Tolosaldeko Arraun kluba (TAK): 3.000 euro Danena txirrindulari elkartea: 1.800 euro Tolosaldea IKT (igeriketa): 1.800 euro Loatzo tiro elkartea: 1.200 euro Zakur Zaunka top elkartea: 950 euro 8

2022ko maiatza

Udalaren 3.000 euroko dirulaguntza traineru berria erosteko

Udalak ezinbestekoa ikusten du emakumeen kirola sustatzea, babestea eta bisibilizatzea, horregatik, 3.000 euroko ekarpena egin dio Tolosaldeko Arraun Klubeko emakumeen taldeari, traineru berria erosteko. TAK kluba Euskotren Ligan lehiatuko da aurtengo denboraldian, maila gorenean, 2021ean ETE ligako txapeldunak izan ondoren. El Ayuntamiento aporta 3.000 euros para la compra de una nueva trainera

Para este Ayuntamiento es imprescindible fomentar, apoyar y visibilizar el deporte femenino, por lo que ha aportado 3.000 euros al club de remo de Tolosaldea para que éste adquiriera una nueva trainera, para su tripulación femenina.


EUSKARA

Amasa-Villabonak euskararen aldeko lekukoa hartu zuen Euskararen aldeko ekimen erraldoiaren 22. edizioa apirilaren 8ko goizean iritsi zen Amasa-Villabonara. Zubimusu zubitik barrena sartu, eta Sacemeko bidetik atera zen Irura aldera. Bere martxan, baina etenik gabe, Euskararen aldeko lasterketa apirilaren 8an, goizeko 10:00ak inguru iritsi zen Amasa-Villabonara Zizurkildik barrena, eta ehundaka izan ziren gure hizkuntzaren alde indarrak batu eta korrika abiatu zirenak. Udalak eskerrak eman nahi dizkie Amasa-Villabonako Korrika Batzordeari eta euskararen aldeko ekimen erraldoi honetan parte hartu duten elkarte, eragile eta herritar guztiei. Eskerrik asko, baita ere, ibilbidearen bazterrera txalo jotzera gerturatutako herritar guztiei ere.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Euskara ikasleentzako dirulaguntzak banatuko ditu udaleko Euskara sailak

Euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasten aritu diren herritarrek uztailaren 8ra arte daukate dirulaguntza eskaerak egiteko aukera. A1, A2, B1, B2 arteko mailetan, matrikularen %100a ordainduko da, eta C1, C2 maila egin dutenei, %75a, beti ere, baldintzak betetzen badituzte. Dirulaguntzaren oinarriak, onuradun izateko bete beharreko baldintzak, edota eskaera egiteko inprimakia www.villabona.eus webgunean topatu daitezke. Subvenciones para estudiantes de Euskera El departamento de Euskera del Ayuntamiento abre el plazo de presentación de solicitudes de subvención para estudiantes de Euskera en euskaltegis y barnetegis. Las solicitudes se pueden presentar hasta el 8 de julio en la oficina de atención a la ciudadanía del Ayuntamiento. En los niveles A1, A2, B1, B2, se abonará el 100% del importe de la matrícula, y quienes hayan cursado los niveles C1 o C2, recibirán el 75%. Las bases de la subvención, los requisitos a cumplir, o el formulario de solicitud se encuentran en www.villabona.eus.

2022ko maiatza

9


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

SALBADORAKO TABERNA

Martxan da Villabonako Salbadora jubilatu etxeko taberna-jatetxea Udalak lehiaketa publikora atera ondoren, Eddy Zelayak eta bere taldeak ustiatuko dute zerbitzua, asteartetik igandera, 09:00-23:00 ordutegian. Astelehenetan taberna-jatetxea itxita egongo da. Eddy, Roberto, Gloria eta Lilik osatzen duten lantaldeak martxoan ireki zituen Salbadorako taberna-jatetxearen ateak. Ez dira berriak sektorean, 14 urteko ibilbide luzea daukate atzetik, eta ondo baino hobeto ezagutzen dute taberna-jatetxe baten funtzionamendua, baita bezeroen gustuak zeintzuk diren ere. Horrela, terraza zerbitzua edota doako wifi konexioa ere badaukate. Jubilatu eta ikasleentzat prezio bereziak Salbadorako tabernan adin tarte guztietako bezeroak ongietorriak badira ere, jubilatuekin tratu berezi bat egin dute. Horrela, erretirodunentzat prezio bereziak dituzte. Herriko ikastetxeetako ikasleek ere deskontua izango dute tabernak eskaintzen dituen pintxo zein ogitartekoetan. Eguneko zein asteburuko menuak Gustu eta nahi guztietara egokitutako eskaintza zabala antolatu dute Salborako jatetxean; eguneko menua eskaintzen dute

asteartetik ostiralera, 10 euroan, postrea, kafea eta edaria barne dituela. Larunbat eta igandeetan, berriz, menu berezia dastatu daiteke, 18,50 euroan. Aukera arinagoa nahi izanez gero, razioak, pintxoak eta ogitartekoak ere eskaintzen dituzte. Ekitaldi berezietarako taberna erreserbatu daiteke Ekitaldi bereziren bat antolatzeko aukera ere ematen du Villabonako Salbadora jubilatu etxeko tabernak, eta lokala osorik erreserbatu daiteke, beti ere, eskaera denboraz eginez gero 943 90 55 94 telefono zenbakira deituta.

Eskerrik asko, Matias!

Otsailaren 24an, Matias Gonzalez udal langileak, merezitako erretiroa hartu zuen, 38 urtez Udalean lanean aritu ondoren. Amasa-Villabonako Udala osatzen duten ordezkari politiko eta zure lankide guztien izenean, mila esker zure borondate on, adiskidetasun eta egindako lan guztiagatik! Hemendik aurrera, ondo merezitako erretiroaz osasunarekin disfrutatu dezazula!

Eskerrik asko, Matias! Tras 38 años como trabajador del Ayuntamiento, Matias Gonzalez se jubiló el 24 de febrero. En nombre de toda la representación política que conforma este Ayuntamiento y en el de todos y todas tus compañeros y compañeras, ¡eskerrik asko por tu buena voluntad, compañerismo y por todo el trabajo realizado! ¡Que disfrutes de la bien merecida jubilación!

10

2022ko maiatza


LIBREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

Pandemiaren garai latzena atzean utzita, aurtengo udaberri eta uda bereziak izango dira, bizipoz eta ilusioz betetako garai koloretsua. Pandemiak ikasgai garrantzitsu batzuk utzi dizkigu; osasun sistema publikoa indartu eta zabaldu behar dela, zaintza lanak duindu beharra, behar gehien duten herritarrekiko elkartasuna ezinbestekoa dela, herriko ekonomia babestu behar dugula... Ez ditugu lezio hauek ahaztuko.

Hau esanda, EH Bilduren udal taldeak egindako lana balorean jartzea dagokigu. Badakigu hobetzekoak egon direla, baina orokorrean uste dugu erantzun ona eman dugula; boluntarioen sistema antolatuz, herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreei lagunduz, gizarte zerbitzuak indartuz eta askoz gehiago. Orain, aurrera begiratzeko garaia da eta EH Bilduko kideok lanean gogor jarraitzeko konpromisoa dugu.

Garrantzitsuak diren arren, orain arte garatu ezin izan ditugun egitasmo ugari ditugu esku artean: Kiroldegiko instalazioak hobetzea, Larreako parke estalia, Santio jaien antolaketa, etxebizitza hutsak merkaturatzeko neurriak hartzea, Txermin auzoa txukuntzea, aparkalekuen arazoari heltzea, galdeketan aukeratutako proiektua gauzatzea etab. Gogotsu gaude erronka guzti hauei heltzeko!

Legegintzaldia EZEREZERA doa. Planifikazio eza eta bere kostua modu ulertezinean bikoizten duten eta izapidetzen ez diren ideiak asmatzea dira ezaugarri nagusiak. Azken adibidea ur jolas parke bat eraikitzea plazan. Proiektu honek garbi da ez diola

herriaren beharrei erantzungo eta prezio altuegia izango duela exekuzio eta mantenu aldetik. Bilduren alferrikako burutazio bat gehiago. Eta hori gutxi balitz, kiroldegiaren kudeaketa desegokiak, izugarrizko desfase ekonomikoa ekarri dio udalari. Guztiz onartezina. Egoera tamalgarri honen aurrean, EAJk eskua luzatu dio berriro gobernu taldeari guztion onurarako proiektu estrategikoak adosteko. Zoritxarrez, eskeintza honek ez du erantzunik jaso.

Hau da Bilduren politika: “beraiek bakarrik, ezer gutxi eginez”. El PNV ha ofrecido nuevamente consensuar proyectos estratégicos. En el caso de Olaederra propuso crear un grupo de trabajo para solucionar la grave problemática económica del polideportivo. Bildu no ha respondido. Esta es su forma de proceder: “ellos solos para no hacer casi nada”.

La invasión de Ucrania por el ejército ruso ha hecho que familias que vivían en sus casas con sus hijas e hijos escolarizados, se hayan visto obligadas a tener que abandonarlo todo y huir. Ya son más de 4 millones de personas refugiadas provenientes de Ucrania, el mayor desplazamiento desde la

2ª Guerra Mundial. Pero por desgracia es algo muy común, no sólo en Ucrania. Hace cuatro o cinco meses lo hemos visto en Afganistán con la entrada de los talibanes. Según la Convención del Estatuto de los Refugiados, una persona refugiada tiene los mismos derechos que un ciudadano o ciudadana del país receptor, independientemente de la duración de su estancia. Por ello, el PSE-EE de Villabona creemos oportuno que desde el Ayun-

tamiento se establezcan, a través de las AES, una ayuda puente a las personas refugiadas o desplazadas, en tanto en cuanto se activen las ayudas correspondientes del Gobierno Central y Vasco. Estas ayudas irían destinadas a necesidades primarias, gastos de transporte (tarjeta MUGI), tarjeta de teléfono SIM, etc., y deberían ser tramitadas por los Servicios Sociales de Base.

Eskua luzatuta dago adostasun handietarako

2022ko maiatza

11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.