AMAVI 57

Page 1

Martxoa / Marzo 2023 57
Liburutegia eraberritzeko aurreproiektua onartu du Hirigintza batzordeak
urteko inbertsioak indartzeko
euroko kreditu gehikuntza onartu du Udalbatzak Hirigintza Ingurumena Udal liburutegia Hezkuntza Ekonomia Kultura 2-3 4-5 6-7 8 9 10 Elkartasuna Kirola Larreako parkea Berdintasuna / Gizarte Zerbitzuak Librean Itzulia 11 12 13 14 15 16
Villabonako Udala @VillabonakoUdal @VillabonakoUdala
2023
829.932

Udalak 15-20 aparkaleku berri

sortuko ditu Villabonan, Altzin

kaleko berrantolaketa lanarekin

Villabonan sortzen diren autoen aparkaleku arazoei irtenbidea emateko, Altzin kalea egokitzea erabaki du Udalak. Kale Berriatik Zubimusu ikastolara bidean, eskubira geratzen diren aparkalekuen arteko hormigoizko loreontziak kenduko dira, eta autoak zeharka aparkatzeko marrak margotu. Horrela aparkaleku plaza gehiago sortzeaz gain, autoak aparkatzeko egin beharreko maniobrak ere erraztuko dira.

Urdaintzi enpresak egingo du berrantolaketa, eta aurretik, Iratzek zuhaitzak moztuko ditu. Lanak datozen asteetan hasiko dira eta 3 asteko iraupena izango dute.

Se crearán 15-20 nuevas plazas de aparcamiento con la reordenación de la calle Altzin

Para dar solución a los problemas de aparcamiento que se generan en el centro Villabona, el Ayuntamiento ha decidido acondicionar la calle Altzin. Así, en el trayecto de kale Berria a la ikastola Zubimusu, se retirarán las macetas de hormigón entre los aparcamientos que quedan a la derecha y se pintaran rayas nuevas en batería. De esta forma no solo se crearán más plazas, sino que también se facilitarán las maniobras para aparcar.

La empresa Urdaintzi será la encargada de llevar a cabo la reordenación, una vez que Iratze haya retirado los árboles. Las obras comenzarán en las próximas semanas y se prevé que tengan una duración de 3 semanas.

Arratzain futbol zelaiaren ondoko aparkalekua asfaltatu eta margotu du Udalak

Arratzain fubol zelaiaren aldameneko aparkaleku publikoaren eraberritze lanak burutu dira martxoan zehar. Horrela, 1.800 m2-ko eremuaren bueltan zintarri edo bordillo bat jarri da, lurzorua asfaltatu da eta autoek aparkatzeko marrak margotu dira. Horretaz gain, 6 farolentzako oinarriak ere jarri dira, eremuaren bueltan argiztapen berria jartzeko.

Bixente Otegi Lizaso S.L enpresa izan da eraberritze honen arduraduna, eta Udalak, guztira, 48.276 euroko inbertsioa egin du .

Datozen asteetan udal brigadako langileek 6 argi-puntu edo farolen muntaketarekin hasiko dira.

El Ayuntamiento asfalta y pinta el aparcamiento junto al campo de fútbol de Arratzain

Durante el mes de marzo se han realizado obras de reforma en el aparcamiento contiguo al campo de futbol de Arratzain. Así, se ha colocado un bordillo alrededor de los 1.800 m2 de aparcamiento, se ha asfaltado el pavimento y se han pintado las rayas de estacionamiento para los vehículos. Además, se han colocado las bases para instalar un total de 6 farolas.

La empresa Bixente Otegi Lizaso S.L ha sido la responsable de esta reforma, a la que el Ayuntamiento ha destinado 48.276 euros.

Durante las próximas semanas los operarios de la brigada municipal comenzarán con el montaje de 6 puntos de luz o farolas alrededor del aparcamiento.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA HIRIGINTZA 2 2023ko martxoa

argi-puntu guztien luminariak kontsumo baxuko LED teknologiara egokitutakoak dira.

Argiteria publikoa aldatzeko lan hauekin kaleetako argiztapenaren kalitatea nabarmen hobetu da, herritarren segurtasunerako arriskutsuak izan zitezkeen puntu ilunak gutxitu dira, energia-kontsumoa murriztu da (aurrezpen ekonomiko handia lortu da) eta atmosferara isurtzen den CO2 kopurua ere txikitu da.

Argiteria publikoa eraberritzen

jarraitzen du Udalak

Udalak pausu bat gehiago eman du herriko Energia Planaren garapenean. Progresiboki, Amasa-Villabonako argiteria publikoa aldatzeko konpromisoari eusten zaio. Hori horrela, azken asteetan Etxeondoko Oria ibai ertzeko pasealekuko, Arratzaingo igoerako eta Olaederra kiroldegiaren kanpoaldeko farolak aldatu dituzte udal brigadako langileek. Aldatutako

Katea-etxea Gaztelekuko lorategia egokitu du Udalak

Katea-etxea Gaztelekuko eraberritze eta egokitze lanekin jarraituz, eraikinaren aurrealdean dagoen lorategia

El Ayuntamiento continúa con las labores de cambio del alumbrado público

El Ayuntamiento mantiene el compromiso de seguir renovando el alumbrado público. Así, en las últimas semanas operarios de la brigada municipal han cambiado las farolas del paseo del borde del río Oria de Etxeondo, las de la subida a Arratzain y las del exterior del polideportivo. Todas las luminarias de las farolas que se han cambiado están adaptadas a la tecnología LED, de bajo consumo.

elementu naturalekin eraberritu du Udalak. Obra honen bidez, espazio publiko berri bat gehitu da herritar ororen erabilerarako, orain arte zegoen itxiturarekin eremu horren erabilera publikoa ukatzen baitzen.

Gauzatu diren lanen bitartez egurrezko graderio bat sortu da kale Nagusira ematen duen aldean, berdegunean picnic mahai bat ezarri da, kale Berrira ematen duen aldeko itxitura eraberritu da, eserlekuak edo bankuak jarri dira, landare igokariak landatuko dira….

Kimu bat enpresa arduratu da lanak aurrera eramateaz, eta aisialdiko berdegune berri honen sorkuntzan, guztira, 23.256 euro inbertitu ditu Amasa-Villabonako Udalak.

El Ayuntamiento ha reacondicionado el jardín del Gazteleku Katea-etxea

Continuando con la reforma y reacondicionamiento del Gazteleku Katea-etxea, el Ayuntamiento ha reformado el jardín de la parte delantera del edificio. Gracias esta obra Villabona cuenta con un nuevo espacio público para el uso y disfrute de toda la ciudadanía, ya que se ha eliminado parte de la verja que hasta ahora impedía el acceso peatonal al jardín.

La empresa Kimu bat ha sido la responsable de llevar a cabo esta transformación en la que el Ayuntamiento de Amasa-Villabona ha invertido un total de 23.256 euros.

2023ko martxoa 3 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA HIRIGINTZA

Pinudia moztu, eta 5.150 haritz landatu dira Mendabietako mendi eremuan

Lehen pinuz beteta zegoen sailean matarrasa egin, eta bertako basoa berreskuratzeko, 5.150 zuhaitz inguru landatu dira Mendabieta inguruan (Lasturko atsedenlekuaren gaikaldean). Honakoa Amasamendiko baso publikoen kudeaketa iraunkorrerako Udal planaren baitan dagoen ekintza bat izan da, eta zonalde horretako berezko basoa berreskuratzeko helburua dauka. Guztira, 11 hektareako azalera duen sailean egin da landaketa, eta sartu diren zuhaitza berriak quercus robur espeziekoak dira.

Basoek atmosferan dagoen karbono kopuruaren bikoitza gordetzen dute, eta gordailu horrek babestu egiten gaitu. Basorik eta zuhaitzik ez bagenu, karbono dioxido horren zati handi bat arnasten dugun airen geratuko litzateke, negutegi efektua areagotuz.

Hortaz, 5.150 haritz landatzeko ekimen honen bitartez zuhaitzen behar hori aldarrikatu nahi du Udalak. Bertako basoen garrantzia goraipatu, baso horiek klima aldaketaren kontra ezinbesteko aliatuak ditugulako.

Haritz horien hazkundea bermatzeko, babesak ezarri dira, animaliek zuhaitzak kaltetu ez ditzaten. Ekimen honi esker etorkizunean harizti eder eta natural batekin gozatzeko aukera izango dugu eremu horretan.

El Ayuntamiento ha plantado 5.150 robles en la zona de Mendabieta

Se han plantado unos 5.150 robles en la zona de Mendabieta (más arriba de la zona de descanso de Lastur) con el objetivo de recuperar el bosque natural de la zona.

La plantación se ha realizado en un terreno de 11 hectáreas de superficie y los nuevos árboles que se han introducido pertenecen a la especie quercus robur.

Para garantizar el crecimiento de estos robles se les ha puesto una protección. Así se evitará que los animales de la zona los dañen. En el futuro, esta iniciativa nos permitirá disfrutar de un gran robledal natural en esta zona de montaña.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA INGURUMENA 44 2023ko martxoa
Besteak beste, dibertsitate biologikoa babesteko eta klima aldaketari aurre egiteko egin da bertako haritzaren landaketa.

Hirigunean usoen populazioa gutxitzeko neurri bereziak

hartu ditu Udalak

Usoen populazioa hazten ari da azken aldian Villabonako hirigunean. Kale Nagusia 62-68 eraikinak bota zirenetik begibistakoa da inguru horretan zegoen uso kopuru handia. Beraz, Udal Gobernu Taldea, hegazti hauen populazioa gutxitzeko helburuarekin irtenbide bila hasi zen.

Usoen gehiegizko populazioak ondorio kaltegarriak izan ditzake herrian: sortzen dituzten gorotzak korrosiboak direnez, eraikinen fatxadak, kaleetako lurzorua edota autoen txapak kaltetzen dituzte, besteak beste. Udaleko Ingurumen Saila lanean aritu da egoera hau kontrolatzeko, eta, hainbat neurri aplikatu ditu usoak harrapatu eta gure kaleetatik ateratzeko. Horretarako, Desinfecciones Eibar espezialista kontratatu du hegazti hauen gainpopulazioa gutxitzeko. Esku-hartze honek 7.260 euroko aurrekontua izan du, eta usoen ia %80a murriztu dela kalkulatzen da.

El Ayuntamiento toma medidas para reducir la población de palomas en zonas urbanas

Desde el derribo de los edificios de kale Nagusia 62-68, la población de palomas ha crecido notablemente en Villabona, por lo que el equipo de Gobierno municipal comenzó a buscar soluciones para reducir la población de estas aves.

El Departamento de Medio Ambiente del Ayuntamiento ha aplicado una serie de medidas para capturar las palomas y sacarlas de nuestras calles. Para ello, ha contratado al especialista Desinfecciones Eibar. Esta intervención ha contado con un presupuesto de 7.260 euros, y se calcula que ha habido una reducción del casi 80% de las palomas callejeras de Villabona.

Beste 1.500 kg hondakin erretiratu dira herriko eremu naturaletatik

2021eko apirilaz geroztik, Udalak hilero-hilero herriko ibai, erreka eta natur guneak garbitzen ditu. Urtzain taldearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, hilabetero astebetez, gure udalerriko eremu naturaletan pilatutako hondakinak bildu eta sailkatzen ditu, ondoren birziklatu ahal izateko.

Horrela, azken hilabeteotan beste 1.495kg hondakin erretiratu dira Amasa-Villabonako bazterretatik. Mota guztietako hondakinak identifikatu eta jaso dira, besteak beste, metalezko latak, kamioi eta auto gurpilak, zabor poltsak eta koltxoiak...

Beti bezala, jasotako material guztia sailkatu ondoren, Tolosaldeko mankomunitateak dituen bi Garbiguneetara eraman dira hondakin horiek.

Udalak arduraz jokatzeko deia egiten du, eta ingurugiroarekiko errespetuz jokatzeko eskatzen die herritarrei.

Retirados otros 1.500 kg de residuos de diferentes zonas naturales de la localidad

Siguiendo con el compromiso adquirido, en los últimos cuatro meses se han retirado un total de 1.495 kg de residuos de diversos espacios naturales de Amasa-Villabona.

El Ayuntamiento exige respeto por el medio ambiente y que no se depositen residuos en los montes, arroyos o ríos.

Etxeko hondakinen %72,5a gaika bildu zen iaz

2022 urtean ia 1.700 tona hondakin sortu zen Amasa-Villabonan, eta horietatik %72,54 gaika bildu zen.

Datu hau txarra ez bada ere, oraindik badago non hobetua. Beraz, Udalak arduraz jokatzeko deia egin nahi du. En 2022 el 72,5% de los residuos se recogió selectivamente Todavía hay dónde mejorar, por lo que el Ayuntamiento quiere hacer un llamamiento a la responsabilidad.

2023ko martxoa 5 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA INGURUMENA

Liburutegia handitu eta eraberritzeko aurreproiektua onartu du Hirigintza batzordeak

Gaur egungo beharretara egokituko den udal liburutegi dinamikoa

izango dugu Amasa-Villabonan.

Udaleko Hirigintza Batzordean alderdi politiko guztietako ordezkariek aho batez onartu zuten Sebastian Insausti udal liburutegia eraberritzeko lanen aurreproiektua.

Gizartean eman diren aldaketek, Internetek edota teknologia berrien garapenak agerian utzi dute Sebastian Insausti Udal Liburutegiaren eguneratzeko beharra. Izan ere, gaur egun dugun udal liburutegiaren zerbitzuak eta azpiegiturak dagoeneko zaharkituak geratu dira. Gainera, 1988. urteaz geroztik ez da berrikuntza lanik egin bertan. Beraz, gaur egungo beharretara egokituko den udal liburutegia sortzeko aurreproiektuaren arabera, espazio eraberritu eta dinamikoa izango dugu Amasa-Villabonan.

Espazio berriak liburutegi izaera eta jarduera mantenduko baditu ere, kultura eta teknologiarako sarbidea bermatu nahi die erabiltzaile guztiei. Sorkuntzarako eta parte hartzeko espazio ireki bat izateaz gain, ikasteko eta sormena sustatze-

ko topagunea izango da; pentsamendu kreatiborako gune berria.

Gizartean eman diren aldaketek agerian utzi dute Sebastian Insausti Udal Liburutegiaren eguneratzeko beharra

Arkupeen zati bat liburutegiaren parte izatera pasako da Gaur egun liburutegiko lokalak 175 m2-ko azalera du, eta hainbat aukera aztertu ondoren, 277 m2-raino handitzea erabaki da. Hau da, 102 m2 erantsiko zaizkio; Erreboteko Plazaren eta Liburutegiaren arteko arkupeen zatia liburutegiaren parte izatera pasako baita. Horrela, haur txoko dinamiko berri bat sortuko da, Ikasteko gela independiente bat gehituko zaio, eta kontsulta, hemeroteka eta prentsa gunea ere barnebilduko ditu liburutegi berriak.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA UDAL LIBURUTEGIA 6 2023ko martxoa

195.000 euroko diru partida, azken kreditu aldaketarekin Azken kreditu aldaketa onartuta, egitasmo hau aurrera ateratzeko Udalak 195.000 euroko diru partida bat ezarri du 2023ko aurrekontuetako inbertsioen atalean.

Hirigintza Batzordeak onartutako aurreproiektua Nara Studioko Jaione Aranburu Maizkurrena barne-diseinatzaileak egin du, eta pasa den urtean 7.169,25 euro bideratu zituen Udalak aurreproiektua sortzera.

2023 urtea amaitzerako lanak hastea espero da Udal liburutegia handitu eta eraberritzeko lanak gauzatu ahal izateko hurrengo pausua obraren exekuzio proiektua onartzea izango da, eta udal gobernuak zeregin hori martxan jarriko du datozen asteetan.

Helburua 2023. urtea amaitu aurretik eraberritze lanak esleitu eta martxan jartzea izango da.

La Comisión de Urbanismo aprueba el anteproyecto de ampliación y reforma de la biblioteca municipal

En la Comisión de Urbanismo representantes de todos los partidos políticos aprobaron por unanimidad el anteproyecto de reforma de la biblioteca municipal.

Los servicios e infraestructuras de la actual biblioteca han quedado obsoletos; no se ha realizado ninguna reforma desde 1988. Por tanto, según este anteproyecto, contaremos con un espacio reformado y dinámico, adaptado a las necesidades actuales.

El nuevo espacio mantendrá su carácter y actividad bibliotecaria, garantizará el acceso a la cultura y la tecnología a quienes hagan uso de ella. Además de ser un espacio abierto para la creación y la participación, será un punto de encuentro para aprender y fomentar la creatividad.

En la actualidad, el local de la biblioteca tiene una superficie de 175 m2, y se ha decidido ampliarlo hasta los 277 m2. Es decir, se le añadirán 102 m2, ya que la zona de soportales entre la Erreboteko Plaza y la Biblioteca pasará a formar parte de la biblioteca. Así, se creará un nuevo txoko infantil dinámico y se añadirá una sala de estudios independiente. La nueva biblioteca también contará con un espacio para consultas, hemeroteca y zona de prensa. Así, en Amasa-Villabona podremos disfrutar de una biblioteca municipal moderna y atractiva que responderá a las necesidades del siglo XXI.

Para sacar adelante este proyecto el Ayuntamiento ha establecido una partida de 195.000 euros en el apartado de inversiones de los presupuestos de 2023. El anteproyecto aprobado por la Comisión de Urbanismo ha sido elaborado por la diseñadora de interiores Jaione Aranburu Maizkurrena, de Nara Studio. El Ayuntamiento, el año pasado, destinó 7169,25 euros a la redacción de este anteproyecto.

Para poder llevar a cabo las obras de reforma de la biblioteca municipal el siguiente paso será la aprobación del proyecto de ejecución de la obra, tarea que el gobierno municipal pondrá en marcha en las próximas semanas. El objetivo será adjudicar y poner en marcha las obras de reforma antes de finalizar el año 2023.

2023ko martxoa 7 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA UDAL LIBURUTEGIA

Udalak 196.215 euroko dirulaguntza lortu du Fleming Herri Eskolako azpiegituretan inbertitzeko

Eskola publikoaren azpiegiturak hobetzeko Udalak eskatutako dirulaguntza guztiak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Lau proiektu aurkeztu zituen "Udalaguntza_2022" lerrora, eta proiektu guztietan aurrekontuaren %60ko dirulaguntza eskuratu da.

Arratzaingo eraikinean galdarak aldatu eta Gasa sartzea Udalak Otelarre auzora Gas hodiak eramateko inbertsioa gauzatu zuen, besteak beste, Arratzaingo futbol zelaian eta eskoletan Gasa erabiltzeko. Hezkuntza eraikinetan, ordea, Gasoleoa erabiltzen da oraindik. Inbertsio honekin erregai fosil eta kutsakor hori erabiltzeari utziko zaio. Galdarak Gas Naturalaren erabilerarako egokituko dira eta galdara-gelako azpiegitura egokituko da.

Proiektu honek, guztira, 132.023,16 euroko aurrekontua du eta Udalak 79.213,90 euroko dirulaguntza lortu du.

Arratzaingo eskoletako erdialdeko patioa estaltzea

Arratzaingo eraikinak "U" forma dauka, eta iparraldera ematen duen fatxadako barrualdean patio bat dauka, haur parke batekin. Dirulaguntza honekin patioa estaliko duen aterpe berri bat eraikiko da, besteak beste, euriaz babesteko.

Proiektu honek 148.135,27 euroko aurrekontua du eta udalak 88.881,16 euroko dirulaguntza eskuratu du.

Komun egokitu bat Arratzaingo eraikineko behe solairuan

Arratzaingo eskoletako sarrera ondoan mugikortasun urriko ikasleentzat komun egokitu berri bat eraikiko da.

Obra honek 25.663,20 euroko aurrekontua du eta udalak 15.397,92 euroko dirulaguntza lortu du.

Arroako eraikinean gelak elkartzeko tabike mugikorrak Arroako Haur Hezkuntza zentroan bi gela bateratzeko edo banatzeko aukera ematen duten tabike mugikorrak jarriko dira. Proiketu honekin, haur taldeen tamainaren arabera gelak egokitzeko aukera izango dute hezitzaileek.

Tabike hauen instalazioak 21.204,49 euroko aurrekontua du eta Udalak 12.722,69 euroko dirulaguntza eskuratu du.

Eskola publikoaren inbertsioekin jarraitzeko konpromisoa Udal gobernu taldea Fleming Herri Eskolako zuzendaritzarekin bildu da 2023ko inbertsio-planaren nondik norakoak adosteko; egutegia, lehentasunak, datorren urteko inbertsioen aurreikuspenak...

Udal gobernuak eskolako zuzendaritzarekin izandako elkarlana positiboki baloratu du, eta urtez urteko inbertsio planekin jarraitzeko konpromiso sendoa adierazi du.

El Ayuntamiento consigue subvenciones de 196.215 euros para invertir en de Fleming Herri Eskola

El Gobierno Vasco ha concedido todas las ayudas solicitadas por este Ayuntamiento para mejorar las infraestructuras de la escuela pública de la localidad. Así, en el edificio de Arratzain se cambiaran calderas para suministrar Gas Natural, se cubrirá el patio central y se cronstruirá un nuevo aseo adaptado en su planta baja. En el edificio de Arroa, por su parte, se implantarán tabiques móviles para juntar o separar dos clases.

El gobierno municipal valora positivamente la colaboración de la dirección de Fleming, y manifesta su firme compromiso de continuar con los planes de inversión anuales que mejoren la situación de las instalaciones de la educación pública.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA HEZKUNTZA 8 2023ko martxoa

2023. urteko inbertsioak indartzeko 829.932

euroko kreditu gehikuntza onartu du udalbatzak

Martxoaren 28ko udalbatzaren osoko bilkuran 2023ko inbertsioen aurrekontuari 829.932 euroko gehikuntza egitea onartu zen, aldeko 8 bozka (EH Bildu eta PSE) eta 5 abstentziorekin (EAJ-PNV). Horrela, 2023. urtean gauzatzeko inbertsio-plana modu esanguratsuan sendotu eta zabalduko da.

Inbertsio guzti hauek diruz hornitzeko, udalaren gerakin ekonomikoa erabiliko da, hau da, inbertsioen gehikuntza hau 2022. urteko aurrekontuaren likidazioa egin ondoren udalak bankuan duen 4.583.870 euroko diru funtsetik finantzatuko da.

Udal gobernuak oso positiboki baloratu du udalbatzak inbertsioetarako gehikuntza ekonomiko garrantzitsu hau onartu izana, izan ere, erabaki horrekin Amasa-Villabonako udalaren inbertsio ahalmena nabarmen handituko da.

El pleno aprueba un incremento de crédito de 829.932 euros para reforzar las inversiones de este año

En el pleno del 28 de marzo se aprobó por mayoría absoluta un incremento de 829.932 euros en el presupuesto de inversiones, con 8 votos a favor (EH Bildu y PSE) y 5 abstenciones (EAJ-PNV). De esta forma, se consolida y amplía de forma significativa el plan de inversiones a ejecutar en el año 2023.

Para la dotación económica de todas estas inversiones se utilizará el remanente económico municipal que, tras la liquidación del año 2022, asciende a 4.583.870 euros.

El gobierno municipal ha valorado muy positivamente la aprobación de este incremento económico para las inversiones, ya que así incrementará notablemente la capacidad de inversión del ayuntamiento de Amasa-Villabona.

Liburutegiaren eraberritzea

Reforma de la biblioteca municipal

Graficas Leizaola pabiloia eraistea

Demolición del pabellón Gráfica Leizaola

Espaloiak eta asfaltatze lanak

Aceras y asfaltado

Flemingo eskola publikoko obrak

Obras de la escuela pública Fleming

Kiroldegiko erreformak

Reformas del polideportivo

Energia plana: inbertsioak

Inversiones del plan energético

Ibilgailu elektrikoa erostea

Adquisición de un vehiculo eléctrico

Kultur etxeko teilatua eraberritzea

Reformas del tejado de la casa de cultura

Gureako konponketak (segurtasuna)

Reparaciones del cine Gurea (seguridad)

Gaztelekuko berogailua

Calefacción en el Gazteleku

Irisgarritasuna hobetzeko lanak

Obras para la mejora de la accesibilidad

Hiri altzarien erosketa

Compra de mobiliario urbano

Parkeak berritzea

Renovación de parques

Aljiberako inbertsioak

Inversiones en el Aljibe

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA EKONOMIA 2023ko martxoa 9
90.000 € 25.000 € 17.000 € 16.000 € 145.000 € 195.000 € 50.000 € 39.000 € 5.000 € 37.718 € 60.200 € 70.000 € 54.490 € 26.000 €
Azalpena / Descripción Behin betiko aurrekontua Presupuesto final
/
Aldaketa nagusiak
Modificaciones principales

Eñaut Aiartzaguenak Amasa-Villabonako basoen inguruko komiki bat sortuko du euskaraz

Amasa-Villabonako udalak Geuretik Sortuak kultur ekimenaren bigarren edizioan parte hartuko du. Egitasmo honen bidez Euskal Herriko hainbat udalerritan sormen egonaldiak burutzeko bekak eskaini zaizkie kultur sortzaileei, euskaraz izango diren nobela motzak, antzezlanak, film laburrak edo komikiak sortu ditzaten.

Udalbiltza Patzuergoko balioespen batzordeak horrela erabakita, Eñaut Aiartzaguena Iurretako komikigilea izango dugu hiru astez Amasa-Villabonan bere sormen lana garatzen. Aiartzaguenak azaldu duenez, Amasa-Villabonako basoen balio ekologikoa nabarmendu nahi du bere lanean. Komikiaren bidez, baso ustiaketan eta monokultiboen inguruko lanketa bat egingo du.

Udalak 2023 eta 2024 urteetan zehar egitasmo hau garatzeko, guztira, 21.713,70 euroko ekarpena egin du Udalbiltza partzuergoarekin sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren

bidez. Aurten, 13.813,70 euro bideratuko dira sorkuntza fase osoa garatzeko, eta 2024. urtean 7.900 euro ezarriko dira Geuretik Sortuak egitasmoan beste udalerrietan osatutako ekoizpenen kultura-zirkuituaren parte izateko.

Eñaut Aiartzaguena creará un cómic en euskera sobre los bosques de Amasa-Villabona

El Ayuntamiento participa en la segunda edición de la iniciativa cultural Geuretik Sortuak de Udalbiltza. A través de este proyecto se conceden becas a diferentes artistas para realizar estancias creativas en varios municipios de Euskal Herria.

En Amasa-Villabona contaremos con la presencia de Eñaut Aiartzaguena, quien a través de un cómic destacará el valor ecológico de los bosques de nuestra localidad.

Para el desarrollo de este proyecto el Ayuntamiento aportará a Udalbiltza 21.713,70 euros entre los años 2023 y 2014.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA KULTURA 10 2023ko martxoa

Amasa-Villabonak Bizipoza jaia hartuko du

Ekainaren 17 eta 18an Amasa-Villabona izango da Bizipoza Jaiaren eszenatokia. Bi ekitaldi nagusi izango ditu aurtengo jaialdiak: Batetik, ekainaren 17an, larunbata, Oinkari dantza taldeak bi emanaldi eskainiko ditu Olaederra kiroldegian, Bizipoza elkarteko 20 abestirentzat prestatutako koreografiekin. Bestetik, ekainaren 18an, igandea, festa nagusia izango da. Jaialdiaren antolatzaileek pailazoak, musika emanaldiak, etb. egongo direla aurreratu badute ere, datozen asteetan argitaratuko dute egun handiko egitarau zehatza. Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmo bat da. Guztira, 36 elkarte, 22 bazkide, 16 babesle eta 120 boluntario barnebiltzen ditu elkarteak.

Udalarentzat ohore handia da Amasa-Villabona elkartasunaren topaleku izatea, eta bailarako nahiz inguruko herritarrak gonbidatu nahi ditu ekainaren 17 eta 18an ospatuko den festa honetan parte hartzera.

Amasa-Villabona acogerá la fiesta Bizipoza

Los días 17 y 18 de junio Amasa-Villabona será el escenario de la fiesta Bizipoza.

Bizipoza es un proyecto de intervención social sin ánimo de lucro que agrupa a 36 asociaciones, 22 socios, 16 patrocinadores y 120 voluntarios.

Para el Ayuntamiento es un honor que Amasa-Villabona sea lugar de encuentro de la solidaridad y quiere invitar a la ciudadanía de Aiztondo a participar en esta fiesta.

Amasa-Villabonan izango da aurtengo Lasterbidean lasterketa solidarioa

Ekainaren 3an egingo da euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa. Euskal preso, erbesteratu eta deportatuak etxeratzeko aldarria egiten duen egitasmo honek bederatzigarren edizioa izango du Amasa-Villabonakoa.

Informazio gehiago: www.lasterbidean.eus

La carrera Lasterbidean de este año tendrá lugar en Amasa-Villabona

La carrera por los derechos de los/as presos/as vascos/as se celebrará el 3 de junio. La de Amasa-Villabona será la novena edición de esta iniciativa que reivindica repatriación de presos, exiliados y deportados vascos.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ELKARTASUNA 2023ko martxoa 11

Itzuliaren etapa amaiera dela eta, Udaltzaingoaren oharrak

Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketaren hirugarren etapak Amasa-Villabonan izango du amaiera, apirilaren 5ean, asteazkena. Honek herriko ohiko trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango du, beraz, Udaltzaingoak bando bat kaleratu du sortu daitezkeen eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Trafikoa moztuta arratsaldeko bi tartetan

Villabona erdiguneko trafikoa bi aldiz moztuko da arratsaldean, etapak bi aldiz zeharkatuko duelako Villabona. Lehenengo aldiz 15:15ak aldera iritsiko dira txirrindulariak gurera, ondorioz errepidea itxita egongo da. Eta 16:45ak aldera bigarren mozketa izango da, etaparen azken kilometroak izango dituelako herrian. Kontuan hartu Otelarre auzora doan errepidea itxita egongo dela 13:00etatik 18:30ak arte. Gainera, N-1 autobiderako sarrera irteerak 16:00etan itxiko dituzte, eta ez dira berriro irekiko 18:00ak arte.

Udalak aparkaleku alternatiboak egokituko ditu

Aparkalekuei dagokionean, apirilaren 4ko 17:00etatik aurrera Txermingo aparkaleku handian ezingo da aparkatu. Hutsa utzi behar da ordurako. Dena den, aparkaleku alternatiboak egokitu ditu Udalak herritarrei ahalik eta kalte txikiena sortzeko. Horrela, apirilaren 4 eta 5ean Txermingo ikastolako patioa, kale Nagusia 62-68 esplanada berria eta Sacem-go zubia

zeharkatu eta ezkerretara dagoen eremua (edukiontziak daudena) autoak aparkatzeko erabilgarri egongo dira.

Helmuga ikustera oinez igotzeko deia

Herrian sortu daitezkeen trafiko arazoak ekiditeko, apirilaren 4an, ahal den neurrian behintzat, Villabonatik autoz ez ibiltzea eskatu nahi die Udalak herritarrei. Etapa amaiera ikusteko Arratzain eta Hika Txakolindegira igotzeko asmoa dutenei, aldiz, oinez igotzea eskatzen zaie.

Era berean, Udaltzaingoaren eta antolatzaile taldearen argibideeak errespetatzeko eskatzen da. Udalak barkamena eskatu nahi du aldez aurretik, sortu daitezkeen arazoengatik.

Avisos de

la Policía Municipal con motivo del final de etapa de la Itzulia

El 5 de abril, la tercera etapa de la Itzulia finalizará en Amasa-Villabona, por lo que ese día el tráfico en el centro de Villabona se cortará sobre las 15:15, y sobre las 16:45 La carretera del barrio de Otelarre permanecerá cortada desde las 13:00 a 18:30. La salida y entrada a la N-1 se cerrará de 16:00 a 18:00. El aparcamiento de Txermin tendrá que quedar vacio desde las 17:00 del 4 de abril, por lo que el patio de la ikastola de Txermin, la nueva esplanada de kale Nagusia 62-68 y la zona que está a la izquierda después de cruzar el puente de Sacem se adaptarán para poder aparcar los vehiculos. Quienes quieran subir a Arratzain o a Hika a ver la meta de la etapa tendrán que hacerlo a pie.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA KIROLA 12 2023ko martxoa

Larreako parkea estaltzeko proiektuaren esleipena abiatu du Udalak

Amasa-Villabonako Udalak, Larreako parkea estaltzeko proiektua zein eraikuntza enpresak egingo duen aukeratzeko esleipen-prozedura martxan jarri zuen martxoaren 27an. Beraz, enpresek, apirilaren 26ra arteko epea daukate obra hau gauzatzeko proposamenak aurkezteko.

Arazoak arazo, herritarren erabakia errespetatuko da Arazo handiak izan dira 2014an herritarrek bozka bidez aukeratutako proiektu hau aurrera eramateko; lau urtez EAJk zuzendutako udal gobernuak proiektua bertan behera utzi zuen, espero gabeko azterketa geologikoak egin behar izan dira, bizilagunekin adostasuna lortu parke ondoko propano tankea kentzeko, etab. Duela hilabete batzuk udal gobermnuak publikoki azalpenak eman zituen proiektuak pilatutako atzerapenaren arrazoien berri emateko.

Bizilagunekin hitzarmena

Urtarrilaren 12an Udalak Hizarmena sinatu zuen Larrea auzoko 5 eta 6 zenbakietako komunitateekin. Horrela, bizilagun horiek propano tankea erabiltzeari utziko diote, etxebizitzetako galdaratara Gas Naturala bideratuz. Era berean, hitzarmen horrekin tanke hori dagoen lorategiko lur-saila

udal jabetzakoa izatera pasa da. Udalak, guztira, 24.937,53 euro (etxebizitzetara gasa sartzeak duen kostu ekonomikoa) ordaindu zizkien jabekide horiei, kalte-ordain gisa.

Udal Gobernuak positiboki baloratzen du herritarrek erabakitako proiektu hau behingoz gauzatzea. Horretarako bidean aurkitutako traba guztiak gaindituta, Villabonan azkenik parke estali bat izango dugu euria egiten duenean ere, haurrek kalean jolasteko aukera izan dezaten. Udal Gobernuarentzat honakoa berri pozgarria da, "herritarrei emandako hitza beteko dugulako, oso berandu bada ere".

El Ayuntamiento inicia la adjudicación del proyecto para cubrir el parque de Larrea

El 27 de marzo el Ayuntamiento puso en marcha el procedimiento de adjudicación de la empresa constructora que realizará el proyecto de cubrir el parque de Larrea.

Aunque ha habido grandes problemas para llevar a cabo este proyecto el Gobierno Municipal valora positivamente que por fin se lleve a cabo este proyecto elegido por la ciudadanía. Por fin tendremos un parque cubierto en Villabona para que niños/as puedan jugar en la calle, también los días de lluvia.

2023ko martxoa 13 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA LARREAKO PARKEA
Maiatzaren 9an erabakiko litzateke zein enpresak irabazi duen dagoeneko martxan dagoen lehiaketa publikoa.

Herriko industriako emakume langileak omendu ditu Udalak, martxoaren 8aren harira

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna baliatuz, Amasa-Villabonako Udalak herriko industrian jardun duten emakume langileak omendu zituen, La Salvadora jubilatu etxean egin zen ekitaldian. Beatriz Unzue alkateak, eta Arantza Lopez Berdintasun saileko zinegotziak, Udalaren izenean, emakume hauen lana ikusarazi, goraipatu eta Amasa-Villabonari egindako ekarpena aitortu zuten. “Amasa-Villabonan oso ondo dakigu emakumeak ezinbestekoak izan zirela gure industria aurrera ateratzeko... Gainera, lan bikoitza hartu behar izaten zuten bizkar gainean: fabrikako lana, eta ondoren etxeko lanak eta zaintza lanak” nabarmendu zuen Unzue alkateak.

Ekitaldiari amaiera borobila emateko, Villabonako La Salvadora papergintza enpresako emakume langileen argazki-mural bat estalgabetu zen eraikinaren fatxadan.

Homenajea a las mujeres que trabajaron en la industria local

El 8 de marzo, Día Internacional de las Mujeres, el Ayuntamiento homenajeó a las trabajadoras de la industria local. Mediante este acto, la alcaldesa Beatriz Unzué, junto a la edil del área de Igualdad, Arantza López, quiso visibilizar y ensalzar la labor de estas, así como reconocer su aportación a Amasa-Villabona.

El acto culminó destapando un mural fotográfico de mujeres trabajadoras de la empresa papelera La Salvadora.

Mª Dolores Arrizabalagak 100 urte bete ditu

Mª Dolores Arrizabalaga billabonatarrak 100 urte bete zituen martxoaren 22an, eta Beatriz Unzue alkatea eta Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren bisita jaso zuen Santiago egoitzan. Zorionak Mª Dolores!

Mª Dolores Arrizabalaga cumple 100 años

Mª Dolores Arrizabalaga cumplió 100 años el 22 de marzo y recibió la visita de la alcaldesa Beatriz Unzue y la concejal de Servicios Sociales Arantza López. Zorionak Mª Dolores!

14 2023ko martxoa AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA BERDINTASUNA / GIZARTE ZERBITZUAK

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

Maite dugun herria

Honakoa legealdi berezia izan da; pandemiak dena goitik behera aldatu zuen eta inflazioak ere zailtasun handiak sortu ditu udal kudeaketan.

Aitortu behar dugu guzti honek gure plangintzaren garapena oztopatu duela eta aurrera eraman nahi genituen hainbat egitasmo burutu gabe iritsi garela legealdi amaierara. Ondorioz, ez gaude guztiz asebeteta.

Baina era berean harro gaude egindako lanaz. Pandemiari erantzun solidario eta komunitario sendoa eman genion, akordioak lortzeko gaitasuna izan dugu (azkena EAJrekin 2023ko aurrekontuetan) eta politika egiteko beste modu bat ekarri dugu udalera: herritarrekin eta elkarteekin elkarlanean, gardentasun osoz, jendeari entzunez...

Beraz, beste lau urtez gure herria hobetzeko lanean jarraitu nahi dugu, ilusioa handia eta talde bikaina dugu hasitako erronka eta proiektuei jarraipena emateko.

Esta legislatura ha sido muy difícil ya que factores externos (la pandemia, la inflación...) lo han condicionado todo. Por eso, aunque hayamos cumplido el 80% del programa, no estamos del todo satisfechos/as; algunos proyectos no se han acabado y alguno se ha quedado en el tintero. Pero al mismo tiempo afirmamos con orgullo que hemos demostrado capacidad de gestión, de llegar a acuerdos y de gobernar para el bienestar de la gente. Nos sobra ilusión y preparación para continuar trabajando para que Amasa-Villabona siga avanzando.

4 años para NADA 4 urte EZERTARAKO

Legislatura de EH BILDU = NADA

¿Nuevo camino de Amasa? NADA. ¿Plan de Medio Ambiente? NADA. ¿Reurbanización de Etxeondo? 3 años sin contestar a los vecinos y NADA. ¿Parking de Txermin? 4 años en el cajón de la alcaldesa y NADA. ¿Promoción de vivienda pública? NADA.

¿Baños públicos? NADA. ¿Parque de agua en la plaza? NADA. ¿Parque de calistenia? NADA. ¿Peatonalización del barrio Txermin? Mucha promesa y NADA. ¿Parque infantil cubierto en Larrea? NADA. ¿Plan General de Ordenación Urbana? No han querido trabajar con la arquitecto municipal y NADA. ¿Solución al gravísimo problema económico del polideportivo? NADA. ¿Respeto a la ordenanza sobre propaganda? Casi NADA. ¿Colaboración con la Diputación para el asfalta-

do de toda la Calle Nueva? NADA ¿Mantenimiento de la Erreboteko Plaza tras su remodelación? NADA. ¿Parque cubierto en la trasera del polideportivo? NADA porque esa idea es del PNV. ¿Soluciones al problema de aparcamiento? NADA. ¿Han cobrado el dinero que nos debe el ayuntamiento de Zizurkil por el uso del polideportivo? NADA. Y así suma y sigue.

Beraz, gure herrian EZERREZ egitea nahi baduzu, babestu EH BILDU.

Quiero dar las gracias a los vecinos, trabajadores del Ayuntamiento y a los alcaldes y concejales por lo agradable y fácil que me habéis hecho hacer mi trabajo durante los 12 años que he sido concejal.

El trabajo desde la oposición y más cuando está solo, consiste esencialmente en fiscalizar y controlar lo que

el equipo de gobierno propone y ejecuta, pero también en aportar tus ideas y tus prioridades.

Para mí este periodo va a acabar, hay compañeros jóvenes que toman el relevo y que son vecinos de Villabona en la seguridad de que tanto Eduardo González Vaz, como Amaya Ayestarán, lo van a hacer con todas las energías puestas en la transformación de Villabona en una ciudad mejor, más plural, progresista y solidaria y donde el acceso a una vivienda de alquiler

evite que la juventud tenga que abandonar su pueblo.

Mi vinculación con Villabona no acaba con mi trabajo en el Ayuntamiento, desde la Casa del Pueblo, seguiré a vuestra disposición trabajando con el mayor cariño posible en la transformación que deseo se vea hecha realidad.

2023ko martxoa 15 AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA LIBREAN
hobetzen jarraitu nahi dugu

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.