Amavi 16

Page 1

abendua | diciembre 2015

16

Iban Aguirre Saiz Villabonako Alkatea

Argi daukat alkate bateratzailea izan nahi dudala Boluntario, 365 egunez Tengo claro que quiero ser un alcalde conciliador


/ ///

2

amavi

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Oria ibaiko lanak, martxa onean

INGURUMENA HIRIGINTZA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

Oria ibaiaren bideratzea gauzatzeko lanak martxa onean doaz. Villabonako Udala Uraren Euskal Agentzia erakundearekin batera ari da lana burutzen. Esan bezala, batetik, obra horri esker, aurrerantzean euri-jasa handiak ematen diren egunetan uholde arriskua jaitsiko da eta, bestetik, proiektu honen bitartez, usain txarrak eta kutsadura arazoak desagertuko dira, orain arteko etxeetako ur zikinen isuriak behar bezala bideratuko direlarik, izan ere, ur horiek kolektoretik igaroko dira.

Zergatik egin dira Oria ibaiko lanak? Herritar guztiok ezagutzen dugu Oria ibaia ateratzen denean gertatzen dena, tamalez uholdeak bizitzea suertatu zaigu behin baino gehiagotan. Horregatik, Uraren Euskal Agentziak, Villabonako eta Zizurkilgo Udalekin elkarlanean, Oria ibaiak bi udalerriotan sortzen dituen uholde arazoei aurre egiten urteak daramatza.

Jada proiektuaren ia fase guztiak gauzatu dira. Lanak hasi zirenetik auzokideei eta herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzen saiatzen ari da Udala. Horretarako, Iban Aguirre Alkateak Uraren Euskal Agentziaren obra arduradunarekin adostu zuen gabonetan Zubimusu zubia ez ixtea. Aurrerago oinezkoentzat ahalik eta denborarik gehien irekita egongo da eta trafikoa Sacem eta Agaraitzeko zubietatik bideratuko da.

2005ean Villabona-Zizurkilen Oria eta Asteasu ibaiak bideratzeko eta uholdeetatik babesteko proiektua idatzi zen. Dokumentuak egin beharreko lanak faseka banatzen zituen. Lehen faseak Zubimusu zubitik ibaian gorako jarduketak jaso zituen. Bigarrenak, berriz, Zubimusu zubia ordezkatu eta bertatik hasita, ibaian beherako jarduketak jaso zituen, “Ula” ingurua barne, eta horiek dira orain egiten ari diren lanak. Aurrerago, beste faseak gauzatu beharko dira, Agaraitz presara artekoak eta Asteasu errekakoak, baina horietarako oraindik ez dago data zehatzik.

Ondare kulturala mantentzen

Zein ondorio edo emaitza positibo ekarriko dituzte obra horiek? Obra horiei esker Oria ibaiak gainezka egiten dueneko ur-maila beherago geratuko da; beraz, uholdeek sortzen dituzten kalteak murriztea lortuko da. Beste onura bat ere lortuko dugu, Villabonako Udalerriak duen saneamendu arazoari konponbidea ematea hain zuzen. Gaur egun oraindik zuzenean ibaira doazen isuriak Kale Nagusitik igarotzen den kolektorera bideratuko direlarik.

Nobedadea: argiztapen jasangarria Egitasmoaren helburua Oria ibaiaren bideratzea izan bada ere, egungo Udalak, lanen martxa ona aprobetxatuz, ibaiaren inguruko argizteria aldatzeko erabakia hartu du. “Aukera ona zen argiztapen jasangarriago bat ezartzeko Oriaren ingurune guztian, epe luzera, argi kontsumoa dezente jaitsiko baitute argi berriek, argi-kutsadura eta horrek dakarren kostu handia sahietsiz”, azpimarratu du Alkateak.

“Las obras del encauzamiento del río Oria están en marcha desde septiembre. El Ayuntamiento ha trabajado codo con codo con La Agencia Vasca del Agua, que ha sido la encargada del proyecto que sin duda reducirá el riesgo de inundaciones en la zona, al tiempo que mejorará el saneamiento de la aguas, evitando los malos olores”. “Para la comodidad de las y los vecinos, y con el objetivo de aminoras las molestias causadas por las obras, el Alcalde Iban Aguirre ha acordado con la Agencia Vasca del Agua no cerrar el puente Zubimusu durante las fechas navideñas”. “El Ayuntamiento de Villabona ha querido preservar en todo momento el patrimonio cultural y arquitectónico de la zona del río Oria. Concretamente, se ha mantenido el arco del puente Zubimusu, por el que transcurre el Camino de Santiago, justamente por su valor patrimonial e histórico”. 2015eko / abendua

3

Iban Aguirre Saiz, Alkatea “Oria ibaiko obrek herriko saneamendu arazoari irtenbidea emango diote, gaur egun oraindik ibaira doazen isuriak Kale Nagusitik igarotzen den kolektorera bideratuko direlarik”

Zubimusu zubia Villabonako ondare arkitektoniko eta kulturala da, Donejakue Bidea bertatik igarotzen delako, besteak beste. Ondorioz, babes maila bat du eta Uraren Euskal Agentziaren proiektuak erdiko arku handia mantentzen du, gainean zubi berria egingo den arren.

( amavi )

Obrak aprobetxatuz, ibai inguruko argiteria berriztatzea erabaki du Udalak, ezta? Zer dela-eta hartu da neurri hori? “Ula” inguruko urbanizazioaren izaera aldatzeko aprobetxatuko da Uraren Euskal Agentzia (URA) egiten ari den lana, eta, ondorioz, pasealeku berrian oinezkoek izango dute lehentasuna, Kale Nagusiari jarraipena emanez. Argiteriari dagokionez, gaur egun etxebizitzetako fatxadetan daude kokatuak, altuera handian, eta zorura jaitsiko dira, ibai ertzera, argi-kutsadura murriztuz, etxeetako bizilagunen onurarako. Esan genezake Udala beste erakunde batzuekin elkarlanean saiakera handia egiten ari dela, uholdeen zein ibaiaren kutsadura arazoekin behin-betiko amaitzeko, ez? Hala da, Amasa-Villabonako herritarren onurarako dira egiten ari diren obra guzti hauek, herrian hobekuntza nabarmenak izango direlako, eta Udalak bere baliabideak lan horiek gauzatzera bideratu ditu, lankidetza hitzarmen bat sinatuz Uraren Euskal Agentziarekin.

“Por desgracia todas y todos los amasa-villabonatarras hemos sufrido los efectos de las inundaciones y el desbordamiento del río Oria. Las obras que estamos acometiendo erradicarán este problema”. “Estos trabajos también serán positivos en aras a reducir la contaminación, puesto que se dará solución a la problemática de saneamiento que tiene el municipio de Villabona, encauzando los vertidos hacia el colector que transcurre por la Calle Mayor”. “Se va a aprovechar la obra que está llevando a cabo la Agencia Vasca del Agua para cambiar la fisionomía de la urbanización de la zona de Ula. En la zona del paseo tendrán prioridad los viandantes, dando así continuidad a la Calle Mayor. En cuanto a la luminaria, se bajará de las fachadas al paseo, reduciendo así la contaminación lumínica y favoreciendo la comodidad y el descanso de los vecinos”.

2015eko / abendua

//////


/ ///

4

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

[ GIZARTE ZERBITZUAK ]

UDAL ALBISTEAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

( amavi )

5

[ HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK ]

Foru Aldundiak Santiago Egoitzaren kudeaketa bere gain hartu du

Arroako parkea berrituko da laister Arroako garaje gaineko plaza berritu egingo da 2016.urtea hasi bezain pronto, Villabonako Udala eta garajeen jabeek zein bizilagunek sinatutako hitzarmen bati esker. Gogora ekarri behar da garajeetako sabaiak ituteak zituela eta horrek arazo anitz ekarri zituela Arroako garajeetan eta horien jabeengan. Hori dela-eta, garaje goikaldean kokatzen den plaza berriztatu egingo da. Udalak bertako bizilagunekin eta garajeetako jabeekin lortutako akordioari esker, abenduan bertan esleituko da obra eta 2016 urte hasieran ekingo zaie.

El parque situado encima de los garajes de Arroa será renovado a principios del próximo año gracias al acuerdo firmado entre las y los vecinos de la zona y los dueños de dichos garajes, y el consistorio villabonatarra. Este último procederá este mismo mes a la adjudicación de las obra de remodelación de la plaza, que echarán a andar en enero de 2016.

[ OGASUNA ] 2016ko tasei eta zergei buruzko informazioa etxeetara bideratuko da

Villabonako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia akordio batetara iritsi dira, herriko Santiago Adinekoen Egoitza foru erakundearen ardurapean egon dadin. Hori ahalbidetzeko, Santiago Egoitza KABIA programara atxikitu da. Zer da KABIA programa? • Organismo autonomo bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari atxikitakoa. • Nortasun juridiko propioa eta jarduteko ahalmen osoa, ondare eta diruzaintza propioak eta kudeaketarako autonomia ditu, ematen zaizkion funtzioak eta eskumenak betetzeko. • Kabiaren funtsezko helburua honakoa da: Eusko Legebiltzarrak onartutako Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legeak, abenduaren 5ekoak, ezarritako eskumen esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutako zerbitzu eta funtzioak kudeatzea, ematea eta gauzatzea. • Datozen lau urteetarako, Kabiak ondorengo kudeaketa mandatua dauka: Udal titularitatekoak diren, adineko pertsonentzako eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako hamasei egoitza eta eguneko zentroen kudeaketa bere gain hartzea.

“El nuevo modelo de gestión se basará en la experiencia que hay en la residencia” En el marco del programa foral Kabia, se ha creado un grupo de trabajo con representación foral y municipal y el proyecto estará definido para final del verano de 2016, con el fin de construir la iniciativa conjuntamente, aprovechando la experiencia existente en las Residencias guipuzcoanas, entre ellas Santiago de Villabona. El pasado mes de noviembre la diputada de políticas sociales Maite Peña, junto con la directora de los organismos públicos, Elena Basagoitia, y la gerente de Kabia, Arantza Lekuona, se reunieron con medio centenar de representantes municipales, entre ellos el alcalde Iban Aguirre y el concejal de Bienestar Social, Eneko Urdangarin, para explicarles el proyecto de Kabia, organismo foral autónomo que asumirá la gestión de las residencias municipales de Gipuzkoa. Entre las prioridades están definir el plan de gestión y el modelo de atención que debe ofrecer Kabia, diseñar el plan económico y por último establecer el calendario de ingreso de las residencias”. El Ayuntamiento de Villabona está inmerso en este proyecto y formará parte del grupo de trabajo con representantes tanto de diputación como de los ayuntamientos, quienes se reunirán asiduamente para incorporar en el proyecto personalizado para Villabona, tal y como remarca alcalde de Villabona, “la experiencia y conocimiento existentes en la residencia de Santiago”.

[ HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK ] Urte berriarekin hasiko dira Arratzaingo azpiegituren berriztatze lanak Laster ekingo zaio Arratzain Futbol Zelaiaren bigarren faseari. Hil honetan bertan esleituko da 2016 hasieran bertan abiatuko den obra. Bigarren fase honetan, zelaiaren inguruko instalazioak berrituko dira, ikusleen eta erabiltzaileen erosotasun eta gozamenerako. Horrela, 150.000 euro jarriko ditu Villabonako Udalak futbol zelai eremuko komunak eta aldagelak berritu eta Arratzaingo taberna behar bezala ipintzeko, besteak beste. 2015eko / abendua

A principios de 2016 dará comienzo la segunda fase de remodelación del campo de fútbol municipal Arratzain, en el que se acometerán diversos trabajos de mejora de las instalaciones, como la remodelación de vestuarios y baños, así como el correcto acondicionamiento del bar. La obra, que asciende a 150.000 euros, se adjudicará este mismo mes.

Amasa-Villabonatarrek datorren urtean ordaindu beharreko tasen eta zergen berri emango du Udalak foileto baten bitartez. Villabonako Udalak pasa den urrian onartu zituen 2016. urterako Ordenantza Fiskalak, non argi eta garbi ageri den saiakera berezia egin dela herritarrek, krisialdi garaian ez bezala, gerrikoa gehiago estutu behar ez izateko.

El Ayuntamiento va a distribuir un folleto en el que se detallarán las tasas e impuestos a pagar por parte de las y los amasavillabonatarras en el próximo ejercicio. El Consistorio aprobó el pasado mes de octubre las Ordenanzas Fiscales de 2016, en el que se refleja el esfuerzo realizado en las arcas municipales para que los bolsillos de las y los vecinos no se vean afectados.

[ HEZKUNTZA, GAZTERIA ETA KIROLA ] Gabonetan, berriz ere Haur Parkea Gabonak ate joka ditugu eta Udalak etxeko txikienentzat ekintza mordoxka antolatu du opor egun horietarako. Aurten ere Gabon Parkea hartuko du Amasa-Villabonak, haurrek, familia eta lagun giroan, ezin hobeto pasatzeko ekimena, zalantzarik gabe. Abenduaren 22an, 23an, 28an, 30ean eta urtarrilaren 4ean egongo da irekita parkea, eta umeek -4 eta 9 urte bitartekoentzat dago zuzendua- txandaka Pilotalekuan ipiniko diren jolasez eta puzgarriez gozatzeko aukera paregabea izango dute. Horretaz gain, Oria Merkatari Elkarteak Errebote plazan patinaje pista bat jarri du, Udalak laguntza eman diolarik horretarako. Animatu!

Las Navidades están ya a la vuelta de la esquina y el Ayuntamiento ha organizado diversas actividades dirigidas a los más pequeños de la casa. Y es que un año más, el consistorio ha preparado el Parque Infantil de Navidad, que sin duda hará las delicias de las niños y niñas y sus familiares. Así, el 22, 23, 28, 30 de diciembre, y el 4 de enero el Parque abrirá sus puertas en el frontón municipal para que los pequeños de entre 4 y 9 años disfruten de los juegos e hinchables que se acondicionarán en el recinto. Además, la Asociación de Comerciantes Oria ha instalado una pista de patinaje con la ayuda del Ayuntamiento. ¡Anímate!

[ EUSKARA ] Euskararen Nazioarteko Egunean, Euskaldun berriari aitortza Pasa den abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Azken edizio horretan, euskaldun berriei egin zitzaien omenaldia Euskal Herriko hainbat txokotan, euren egunerokotasunean euskara ikasi eta erabiltzeagatik egiten duten saiakerari aitortza eginez. Horren harira, eta omenaldi modura, Villabonako Udalak joan den azaroan egindako ohiko batzarrean herriko gune bat euskaldun berriei eskaintzea erabaki zuen.

El Día Internacional del Euskera celebrado el pasado 3 de diciembre quiso reconocer el esfuerzo de los euskaldun berris por su firme apuesta por estudiar y hablar en euskera. Por ello, el Ayuntamiento de Villabona, como muchos otros municipios de la CAV quiso rendirles un homenaje durante esa jornada.

[ Ingurumena ] Baratza ekologikoak ipiniko dira herrian laster 36 baratza aurrikusten dira, bertan lan egin ahal izateko azpiegiturekin (tresnak uzteko etxolak e.a.). Urtarriletik aurrera informazio gehiago izango dute eskura baratze bat kudeatzeko interesa duten herritarrek.

Se prevé implantar 36 huertos ecológicos, provistos de infraestructuras para poder trabajar en ellos (casetas para guardar las herramientas, etc). A partir del mes de enero se pondrá a disposición toda la información para aquellas y aquellos interesados en su gestión. 2015eko / abendua

//////


/ ///

6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

ELKARBIZITZA

Bizikidetza eta bakea hizpide Oroimenaren Egunean Joan den azaroaren 10a egun garrantzitsua izan zen Euskadiren historian. Izan ere, egun horretan bertan Oroimenaren Eguna ospatu zen EAE-ko hainbat eta hainbat herritan, Villabona kasu. EAJ-PNV eta PSE-EE-ko udal ordezkariak bertaratu ziren, ez ordea EH Bildukoak. Villabonako Udaleko zenbait langile ere elkarretaratzera batu ziren, baita hainbat amasavillabonatar ere. Egun gogoangarri horretan isilune baten ostean, ondorengo testua irakurri zuen Iban Aguirre Villabonako Alkateak: “Eskerrak eman nahi dizkiegu bertara hurbildu diren herritarrei eta udal langileei, bizikidetzaren aldeko pausoak ematen eta lanean jarraitzeko asmoa dugu. Izan ere, herri bakoitzak bere denbora behar du, baita formazio bakoitzak ere. Bizikidetza eta oroimenaren prozesuan oraindik akordioa lortu ez dugun arren ziur gaude azkenean lortuko dugula.”

BOLUNTARIOTZA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

datu eta bizi diren pertsonak dira. 2014ko datuei erreparatuz gero, elkartetik eman dugun laguntza ekonomikoa benetan azpimarragarria eta esanguratsua da, guztira 43.000 euro bideratu baititugu pertsona horiek guztiek oinarrizko elikagaiak eskura ditzatzen”.

Etorkizuneko bake eta bizikidetzak eskatzen dute indarkeriaren bidegabekeria aitortzea, egindako mina eta biktimen duintasuna onartzea, biktima guztiek merezi baitute egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea. La paz y la convivencia futura requieren el reconocimiento de la injusticia de la violencia, el reconocimiento del daño causado y de la dignidad de las víctimas, todas ellas merecedoras del derecho a la verdad, la justicia y la reparación.

El valor del respeto a la dignidad humana, a la persona, y a los derechos humanos que de ella se derivan, es siempre superior y anterior a cualquier cauda o idea política o a la razón de Estado. Etorkizunean, inoiz gehiago ez, ez kausa politikorik edo arrazoi partidariorik, ez bestelako uste osorik edo ziurtasunik ez da jarriko, balio absolutu bat izango balira bezala, giza eskubideen, pertsonaren eta bizitzaren balioaren gainetik. En el futuro, nunca más, ni una causa política o razón partidaria, ni ninguna otra convicción o certeza deben situarse, como si fueran un valor absoluto, por encima del valor de los derechos humanos, la persona y la vida.

7

Lagun-urkoa babesten

Texto reivindicativo en el Día de la Memoria

Giza duintasunaren, pertsonaren eta horren ondoriozko giza eskubideen errespetua beste edozein iturburu edo ideia politikoren eta Estatu arrazoiaren aurretik eta gainetik dago.

( amavi )

Amasa-Villabona, Zizurkil, Aduna, Asteasu... bailara guztian eskaintzen du laguntza Villabonan egoitza duen Caritasek. Gaur egun sei bolondres aritzen dira gehien behar dutenei esku bat botatzen: Hilario Urdanpileta, Jesus Mari Beristain, Conchi Arozena, Cecilio Aranguren, eta Esteban Mitxelena. Izen-abizenak dituzten herritarrak, norbanakoak... bihotza barruan kabitzen ez zaien pertsona esku-zabalak. Ezeren truke laguntza eskaintzeko prest daude beti. 2014an, esaterako, 112 familia artatu zituzten, haien beharrak asetuz eta gizarteratzea ahalbidetzeko eurei giltza luzatuz. Giro atsegina nabarmena da egoitzan, ongi-etorria emateko garaian, bolondresek lagun-tzeko duten berezko prestutasuna atzematen da ezbairik gabe. Asteartero, arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte –ordutegi malgua dute, bertaratzen den jende kopurua zabala bada, hiru orduz ere egon ohi dira– ahora ezer eramateko ez duten norbanako zein familientzat bere ateak zabaltzen ditu Villabonako Caristas-eko egoitzak. Bailara osoko jendea hurbiltzen da bertara eta, bolondres taldeak dioenez, “azken urteetan elkartera gerturatutako pertsona kopurua dezente igo da”. “2015eko datuen faltan, esan beharra daukagu iaz 112 familiei lagundu geniela. Horiek guztietatik %80a atzerritik etorri eta Villabona zein inguruko herrietan errol-

Bolondresek Caritasera laguntza eske joaten diren pertsonen “esker ona eta apaltasuna” goraipatzen dituzte. “Gaur egun dagoeneko informazio guztia eskura dute, badakite zein urrats eman behar dituzten hona etorri aurretik. Guk, gure aldetik, Udaleko Gizarte Zerbitzu sailarekin hartu-eman estua dugu, elkarlanean aritzen baikara pertsona horiek jasotzen dituzten laguntzak kontrolatu eta jarraipen bat emateko. Koordinazio bikaina dago Ongizate Saila eta gure artean”, dio Hilaio Urdanpiletak, Elkarteko arduradun nagusiak. Herri berri batera esku hutsik iristea ez delako erraza inorentzat. Bestearen oinetan jartzea ezinbestekoa da Caritasek egiten duen lanaz benetan jabetzeko. Elkarteak Villabona eta inguruko herrietara etortzen diren pertsona horientzat “zubi-lana” egiten du, izan ere, “administrazioaren diru-laguntza iritsi bitartean, lehenengo hiru hilabeteetarako premiazkoak dituzten baliabideak eskaintzen dizkiegu”. Boluntariotzatik; lagun-urkoa maitatzetik eta ulertzetik hasten baita benetazko gizarteratzea. Inork ez baitakigu etorkizunean non aurkituko dugun gure burua. Arrakastaren eta porrotaren haria, oso fina delako, izan gaitezen guztiak solidario. Bejondeizuela, Caritas!

“Seis personas trabajan como voluntarios en la sede que Cáritas tiene en Villabona. Todos los martes abren sus puertas a aquellas personas que no tienen recursos para comprar alimentos básicos. En colaboración con el departamento de Bienestar Social, se trabaja en red para que las y los vecinos de AmasaVillabona no vivan en situación de exclusión ni precariedad. En 2014 los seis voluntarios atendieron a 112 familias, el 80% procedente de otros lugares y empadronados en el municipio que, gracias a la ayuda de asociaciones como Cáritas han podido emprender una nueva vida en Villabona y alrededores” 2015eko / abendua

2015eko / abendua

//////


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

AMASA VILLABONAKO dendek,

zuretzat

ateak zabalik

Gertutasuna, kalitatea, barietatea, gizatasuna, esklusibitatea... Amasa-Villabonako denda eta establezimenduetan erosteak adjektibo eta sentimendu horiek islatu eta suspertzen ditu normalki bertan erosi ohi duten per-tsonen eta bizilagunen artean. Villabonako Udalak herriko merkataritzak amasa-villabonatarren eskura jartzen duen zerbitzu eskaintzaMaiatza zabala balioan jarri nahi du, tokiko merkataritza eredu berri bati ekinez; eredu dinamikoagoa hain zuzen, bertako produktuen kalitatea goretsi eta sustatuko dituena. Herri bizi bat egin eta eraikitzeko, bertako kaleak girotu eta suspertzeko modurik eraginkorrena eta onuragarrriena Villabonako denda eta establezimendu guztietan erostea delako... zatoz Amasa-Villabonako eskaintza anitza eta interesgarria gertutik ezagutzera! Zure esku dago herriko merkataritza-sarearen biziraupena. Ateak parez pare irekita dituzulako... sartu, gozatu eta erosi!

“El Ayuntamiento de Villabona quiere poner en valor la amplia oferta comercial del municipio, e impulsar así el consumo en sus tiendas y establecimientos. El comercio de Amasa-Villabona reúne las mejores condiciones a la hora de realizar las compras: cercanía, exclusividad, comodidad, variedad y, sobre todo, atención personalizada y calidad”. “El consistorio quiere promover un nuevo modelo de comercio local, basado en su fomento, promoción y dinamización para que las y los vecinos de Amasa-Villabona arraiguen la costumbre de comprar en el municipio. Porque de todos nosotros depende la supervivencia y el futuro de nuestro comercio y comerciantes. Las puertas están abiertas de par en par... ¡entra, disfrutar y compra en nuestras tiendas!”.

Amasa-Villabonako hondakinekin...

zer?

NON GEUNDEN

EGIN NAHI DENA

NORANTZ GOAZ?

Atez-ateko bilketa sistema

Bilketa sistema aldatu

Gehiengoaren gustuko izango den bilketa sistemarantz

Aurreko legegintzaldian atez ateakoa ezarri zen Amasaa-Villabonako kaleetan eta herritarren zati handi batek onartzen ez duen hondakinen bilketa sistema batekin egin zuen topo.

Gaur egungo bilketa sistema aldatzekoaren aldekoa da Iban Aguirre Alkatea, hots, edukiontzi marroia ezartzearen aldekoa. Baina, horretarako, Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiekin adostasun batera iristeko asmoa adierazi du Iban Aguirrek hasieratik. Adostasun bat lortzen ez bada ordea, herri-galdeketa egingo da.

Hori lortzeko bide bat herritarren ordezkari diren alderdi politiko ezberdinetako zinegotziek bilketa sistema bat adostea da, eta, bestea, herri-galdeketa egitea, zuzenean herritar guztiei beraien aukera zein den adierazi dezaten. Bi bideak lantzeko pausoak ematen jarraitzen dugu Udaletik, beraz, esan genezake, modu batera edo bestera, martxoan argituko dela zein den Amasa-Villabonatarren gehiengoak gustuko duen bilketa sistema.

En la legislatura anterior se implementó el sistema puerta a puerta, en contra de la voluntad de muchas y muchos vecinos.

El alcalde está a favor de cambiar el actual sistema por el del contenedor marrón. Ha mostrado su disposición de hacerlo por consenso. Si no se llega a un acuerdo, se llevará a votación popular.

El Ayuntamiento quiere implementar un sistema de recogida de residuos que contente a la mayoría de sus vecinos.

Lege gordailua SS 729-2012

8

D.L. SS-1158-2009

/ ///


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.