AMAVI 52

Page 1

Otsaila / Febrero 2022

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

52

@VillabonakoUdala

Gure herrian sortu eta girotutako eleberria, Maitane Perez idazlearen eskutik

Udalak herriko merkataritza suspertzeko plana abiatu du Garraio publikoa

2

Merkataritza

Gizarte Zerbitzuak

4

Euskara / Hezkuntza / Kultura

Osasungintza publikoa Elkartasun sarea Hirigintza

Ingurumena

3 5

6-7 8-9

Gazteria

Memoria historikoa Librean

10

11

12-13

14 15


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

GARRAIO PUBLIKOA

Atzerapenak eta informazio falta, RENFEko aldirietako zerbitzuetan Amasa-Villabonako udal gobernuak bere kezka eta ezinegona plazaratu ditu, RENFEko aldirietako zerbitzuan gero eta ohikoagoak diren atzerapen eta etenaldiengatik. Azken hilabeteotan aldierietako trenen ordutegiak ez dira errespetatzen ari, eta gero eta ohikoagoak dira garraio publiko honek dituen atzerapenak. Gainera, zerbitzuak bertan behera gelditzen ari dira zenbaitetan. Honen aurrean, RENFEren kudeaketa kaskarra salatu du Udalak; Erabiltzaileei ez zaie informaziorik eskaintzen, sarritan pantailak eta teleadierazleek ez dute funtzionatzen, megafonia bidez ere ez da argibiderik ematen... Egoera honek zerbitzuaren kalitatea nabarmen jaisten du, eta herritarrei, eta orohar, zerbitzu publiko honen eguneroko erabiltzaileei kalte eta traba nabarmenak sortzen dizkie. Udal ordezkariak kaltetutako erabiltzaileekin bildu dira Pasa den abenduaren 21ean Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde alkateordea, RENFEko aldirietan gertatzen ari denari erantzuteko, Gipuzkoan sortu berri den "Plataforma de usuarios perjudicados por el tercer hilo" elkarteko ordezkariekin bildu ziren Udaletxean. Elkarteko kideek egoeraren berri eman zieten udal ordezkariei, eta azken urteetan aldirietako tren zerbitzuetan gertatu diren etengabeko atzerapen eta suspentsioek eragindako kalteak azaldu zizkieten. RENFE, ADIF eta Gobernu delegaritzari eskaera Honen aurrean, Amasa-Villabonako Udalak zerbitzuaren kalitatea berreskuratzeko berehalako neurriak hartzea eskatu die RENFEri, ADIFi, eta baita ere, garraio publiko honen ardura duen Gobernu Delegaritzari. Obrak direla eta zerbitzuan 2

2022ko otsaila

murrizketak eta aldaketak egotea saihestezina bada, erabiltzaileak garaiz eta modu argian informatu ditzala eskatzen du Udalak, ahalik eta kalte txikiena eragiteko.

Preocupación por el servicio de Renfe

Últimamente no se están respetando los horarios de los trenes de Cercanías, y cada vez son más frecuentes los retrasos, por lo que el Ayuntamiento ha denunciado la pésima gestión de Renfe. La alcaldesa Beatriz Unzue y el teniente de alcalde Xabat Laborde se reunieron con representantes de "Plataforma de usuarios perjudicados por el tercer hilo" para conocer de primera mano lo que está ocurriendo con este transporte público. Miembros de la asociación explicaron la situación y las afecciones causadas por los continuos retrasos y suspensiones que se han producido. Ante esta situación, el Ayuntamiento exige a Renfe, ADIF y a la Delegación de Gobierno, que es responsable de este transporte público, la inmediata adopción de medidas para recuperar la calidad del servicio. Y cuando por razón de las obras resulten inevitables las restricciones o modificaciones, que los usuarios sean informados a tiempo y de forma clara.


OSASUNGINTZA PUBLIKOA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Kalitatezko osasungintza publikoaren alde Udalak bat egin zuen "Osasun publikoa defendatu!" lemapean izan zen elkarretaratzearekin. Udalbatzak Aiztondoko Herri Mugimenduaren mozioa onartu zuen EH Bilduren aldeko 7 bozkekin eta EAJ eta PSEren aurkako 5 botuekin. Horrela, otsailaren 9ko iluntzean dozenaka herritarrek Aiztondoko Herri Mugimenduak antolatutako osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzean parte hartu zuten. Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatea, beste udal ordezkariekin batera, Erreboteko plazan izan zen osasungintza publikoaren aldeko mobilizazioan. Elkarretaratzearen amaieran egindako hitzartzean, antolatzaileek osasun zerbitzuetan azken hamarkadetan izandako pribatizazioak gaitzetsi, Osakidetzako sindikatu eta langileen aldarrikapenekin bat egin, eta osasungintza publikoan gehiago inbertitu beharra dagoela aldarrikatu zuten.

En defensa de una sanidad pública de calidad El Ayuntamiento se sumó a la concentración del 9 de febrero bajo el lema "Osasun publikoa defendatu!" convocada por Aiztondoko Herri Mugimendua, para así denunciar la privatización de los servicios sanitarios, sumarse a las reivindicaciones de sindicatos y trabajadores/as de Osakidetza y exigir más inversión en la sanidad pública. El Pleno aprobó la moción de Aiztondoko Herri Mugimendua con 7 votos a favor de EH Bildu y 5 en contra de PNV y PSE.

Udal gobernua osasungintzako langileekin bat, Osakidetzaren utzikeria salatuz

Urtarrilaren 13an Villabonako Osasun Etxeko langile ugari kalera atera ziren osasungintza publikoko sindikatuek egindako deialdiarekin bat eginez. Beatriz Unzue alkatea, eta Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia ere bertan izan ziren langileei udal gobernuaren babesa adierazteko.

El gobierno municipal, junto al personal sanitario, denuncia la dejadez de Osakidetza El 13 de Enero trabajadoras del Centro de Salud salieron a la calle para denunciar la «insostenible» situación de la atención primaria en Osakidetza. La alcaldesa Beatriz Unzue, y la edil de Servicios Sociales Arantza López se unieron a estas trabajadoras.

2022ko otsaila

3


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

GIZARTE ZERBITZUAK

Zientziarekin lotutako establezimenduak kudeatzen dituzten emakumeei aitortza Otsailaren 11, Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, esparru horri lotutako establezimendua duten emakumeen lana aitortu nahi izan zuen Udalak ekitaldi xume baten bidez. Omenaldi honen bitartez, emakumeek jarduera zientifikoan dituzten oztopoak gainditu eta ezabatu behar direla aldarrikatu zuen Udalak.

Reconocimiento a las mujeres que gestionan establecimientos relacionados con la ciencia

Con motivo del 11 de febrero, Día Internacional de la mujer en la ciencia, el Ayuntamiento homenajeó a las mujeres de la localidad que trabajan en este ámbito, y reivindicó la necesidad de eliminar barreras a la actividad científica de las mujeres.

Amasan abiatu da Gipuzkoako XII. Euskal Pilota Egokituko Txapelketa Gipuzkoako XII. Euskal Pilota Egokituko Txapelketa Amasako frontoian hasi da aurten, eta aurkezpena ere bertan egin zuten urtarrilaren 27an; Beatriz Unzue alkatea aurkezpenean izan zen antolatzaileak diren Kirol Egokituko Gipuzkoako Federazioko eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko ordezkariekin batera. Amasa-Villabonako udalarentzat ohorea da horrelako txapelketa bat herriko frontoitik abiatzea.

Arranca en Amasa el XII Campeonato de Gipuzkoa de Pelota Vasca Adaptada El XII Campeonato de Pelota Vasca Adaptada ha arrancado en el frontón municipal de Amasa. Para este Ayuntamiento es todo un honor que un torneo de estas características comience en el frontón de nuestra localidad.

44

2022ko otsaila

Udal hau Atzegizalea da, eta zu?

Geroz eta gehiago gara, eta nonahi gaude lelopean, sentsibilizazio kanpaina abiatu du Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak. Amasa-Villabonako udalak ere bat egin du kanpaina horrekin, Udaletxeko balkoian Atzegiren pankarta jarrita. Horrela, adimen desgaitasuna duten pertsonak diren bezala onartzen eta baloratzen ditu, eta aukera berberak izateko eskubidea dutela berretsi nahi du. Udalak gizarte inklusiboagoa sortzen lagundu nahi du.

Este Ayuntamiento es Atzegizale, ¿y tu?

Atzegi, asociación guipuzcoana a favor de las personas con discapacidad intelectual, ha lanzado una campaña de sensibilización bajo el lema “Cada vez somos mas y estamos en todas partes” a la que el Ayuntamiento se ha sumado para así contribuir a la creación de una sociedad más inclusiva.


ELKARTASUN SAREA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Elkartasun Sareak 2021eko balantzea egin du Pobrezia egoeran edota bazterketa sozial arriskuan dauden herritarrei oinarrizko beharrak asetzen laguntzeko elkartea da Elkartasun Sarea. 2020 urtean boluntario talde baten eskutik sortu zen eta ordutik ez dio utzi behar handiena duten herritarrak laguntzeari. Elikagaiak eta oinarrizko produktuak biltzen ditu batez ere, baina ZU-BI izeneko dinamika berria ere abiarazi du, pobrezia egoeran bizi diren haurrek ere, herriko aisialdi, kirol edo kultur elkarteetan parte hartzeko aukera izan dezaten. Elkartasun Sareak udaleko Gizarte Zerbitzuen sailarekin koordinatuta egiten du lan, horrela, laguntza jasotzen duten familiak edo norbanakoak sail honek gainbegiratzen ditu. 1.418 elikagai lote banatu dira Boluntario sareak, guztira, 1.418 elikagai lote banatu ditu amasa-billabonatarren artean. Horietatik 506 Gipuzkoako elikagai bankutik ekarritakoak izan dira, eta 912 auzolanean bildutakoak, edo herriko merkatariek eta Eroski supermerkatuak emandakoarekin osatutakoak. Eskola materiala, arropa, jostailuak eta altzariak Eskola materialari dagokionean, herriko dendarien eta herritarren ekarpenari esker bildu da guztia eta horri eskerrak, 34 haurrek beharrezkoa zuten ikasketetarako materiala jaso dute. Arropa behar zutenei ere erantzun zaie eta guztira, 86 arropa lote banatu ditu sareak 2021. urtean zehar. 32 haurrek jostailuak jaso dituzte, eta altzarien artean sofak, koltxoiak eta haurrak paseatzeko aulkiak banatu dira, besteak beste. Horrela, Elkartasun sarearen helburu nagusia ez bada ere, ekonomia zirkularrari eta produktuen berrerabilketari ere ekarpen esanguratsua egin zaio.

ZU-BI proiektua, erreferentea Gaitasun ekonomikorik ez duten familien seme-alabek eskolaz kanpoko jardueretan parte hartu dezaten, gizarte larrialdietarako programan dauden 8 gaztetxoei matrikula ordaindu zaie. Dena den, ZU-Bi proiektu honek duen garrantziaz jabetuta, urratsak emateko ahalegin berezia egingo du Elkartasun Sareak 2022an zehar. Udaletik eskerrak boluntarioei eta parte hartzaileei Udal ordezkariak oso pozik agertu dira pobreziaren errealitatearen aurrean herriak eman duen elkartasun erantzun eredugarriarekin, eta eskerrak eman nahi dizkie Elkartasun Sarean lanean ari diren boluntario guztiei, elikagaiak, jostailuak, eskola materiala, arropa edo beste produktu batzuk eman dituzten herritar guztiei eta produktuen bilketan aktiboki lagundu duten herriko merkatariei. Elkartasun Sarea hace balance del 2021 Elkartasun Sarea es una asociación que ayuda a cubrir las necesidades básicas a quienes se encuentran en situación de pobreza y/o en riesgo de exclusión social. La Red Solidaria ha presentado el balance del 2021: se han repartido 1418 lotes de comida. Se ha facilitado ropa a 86 personas, 32 niños/as han recibido juguetes, y otros/as 34 material escolar. También se han donado muebles, sofas y colchones, entre otros. A su vez, se ha abonado la matrícula de actividades extraescolares a 8 jóvenes que participan en el programa de emergencia social. Este Ayuntamiento agradece la solidaridad a todo el voluntariado que trabaja en Elkartasun Sarea, así como a la ciudadanía que ha realizado donaciones, y a los/las comerciantes por sus aportaciones. Eskerrik asko!

2022ko otsaila

5


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

HIRIGINTZA Aire zabaleko aisialdi gune berezia atontzen ari da Udala Otsabiko parkean. Dagoeneko legez-kanpo zeuden txabolak bota eta desbrozeak egin dira. Era berean, picnic mahaiak, Yoga edo Pilates egiteko egurrezko plataformak, panel informatiboak edo bizikleta aparkalekua ezarriko dira, besteak beste. Egokitzapen lan hauekin, gainera, herri onurarako mendia den Amasamendiko sarbidea egokituko da. Proiektu hau Udaleko Ingurumen sailaren iniziatiba bada ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako dirulaguntza baten bidez finantzatuko da. Guztira, 53.000 euroko kostua izango du, eta Asmatu S.L. eta Ansareo enpresak arduratuko dira lanetaz.

Aurrera doaz Otsabiko parkea birgaitzeko lanak

Proiektu honekin Otsabiko parkeko eremua txukundu eta biziberritzeaz gain, Amasamendiko sarrera egokitzea da Udalaren helburua.

Amaitu dira kale Nagusia 38 zenbakiko eraikinaren erreforma lanak Kale Nagusia 38 zenbakiko eraikinaren teilatua eta fatxada birgaitu eta paretak inpermeabilizatu dira, besteak beste. Udalak eraikin honen jabetzaren %52a duenez, 63.711 euro bideratu ditu lan hauetara.

Avanzan las obras del parque de Otsabi Con esta reforma, además de revitalizar el parque, el objetivo del Ayuntamiento es acondicionar la entrada a Amasamendi. Este proyecto es iniciativa del departamento de Medio Ambiente del Ayuntamiento, y se financiará mediante una subvención concedida por la Diputación. En total, costará 53.000 euros.

Malkar plazako haur parkea eraberritu da Duela hilabete batzuk gomazko lurzoru berria jarri zen, eta orain parkeko elementuak lijatu eta margotu dira. Hainbat pieza berri ere ezarri dira etxeko txikienen gozamenerako. Zizurkilgo Garra S.L. enpresa arduratu da lan hauetaz.

Finalizadas las obras de kale Nagusia 38

El parque infantil de la plaza Malkar ha sido reformado

Se han rehabilitado el tejado y la fachada y también se han impermeabilizado las paredes del edificio 38 de la kale Nagusia. El Ayuntamiento tiene el 52% de la propiedad de este edificio, por lo que ha destinado 63.711 euros a estas obras.

Después de colocar nuevo suelo de goma, se han lijado y pintado los elementos del parque, así como colocado varias piezas nuevas. El Ayuntamiento ha encargado esta reforma a la empresa Garra S.L. de Zizurkil.

6

2022ko otsaila


HIRIGINTZA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Udalak azalpenak eman ditu Larreako haur parkeko proiektuaren atzerapenagatik 2014 urteko herritarren parte hartze prozesuan babes handiena jaso zuen proiektua izan zen Larreako parkea estaltzea. Legealdi honetan lehentasunezko egitasmoen artean kokatu da. 2020 urte hasieran Udal gobernua proiektuaren arkitektoarekin harremanetan jarri zen, eta Udal arkitektoak ere proiektuaren aldeko txostena egin zuen. 175.000 euroko diru partida sortu zen. Urte bereko irailean, gainera, udaleko Hirigintza eta Ingurumen batzordean proiektua ofizialki onartu zen, EH Bildu eta PSEren babesarekin, eta EAJ-PNVren kontrako botoekin. Hori horrela, 2020a amaitzerako esleipen prozesua martxan jartzea zen helburua. Ezusteko arrazoiak Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozial larriari erantzutea izan da Udala honen lehentasun ia bakarra. Gainera, udal idazkari postua hainbat hilabetez hutsik egon da eta guztira lau idazkari ezberdin izan dira legealdi honetan. 2021ean idazkariaren hautaketa prozesu berri bat egin behar izan zen eta horrek obraren esleipen prozesua geldiarazi zuen. Espero gabeko arazo teknikoak Eremuaren segurtasuna bermatzeko, Udalak parkearen azpialdeko lurzorua aztertu behar izan zuen. LURTEK enpresa kontratatu zuen horretarako, eta zundaketa lanak egin ziren lurzoruaren ezaugarriak aztertu eta txosten geotekniko bat osatzeko. Ezusteko lan honek lehen atzerapena eragin zuen. Bestetik, altzairuaren prezioaren igoerak proiektuaren aurrekontua aldatu du. Hasierako aurrekontua egokitu beharra suposatu du honek. Orain artekoa gutxi balitz, propano-tanke bat dago lurperatuta parkearen ondoko belardian. Legedi urbanistikoak eta Europako UNE 60250 arauak diotenez legez kanpokoa da estalitako haur parke batean horrelako tanke bat egotea. Beraz, Udala bizilagunekin harremanetan jarri da, eta propa-

notik gas naturalerako transformazioa egiteko eskaintza egin die, tanke hori funtzionamenduz kanpo uzteko. Udala gobernuak barkamena eskatu die herritarrei Guzti honengatik, tamalez, proiektu honek atzerapen handia pilatu du, beraz, Udalak barkamena eskatzen die herritarrei. Udal gobernuak argi eta garbi adierazten du Larreako haur parkea estaltzeko proiektua aurrera eramateko konpromiso irmoa duela, eta ahalegin guztiak egingo dituela, ahal bezain azkar, proiektu hau errealitate bat izan dadin.

El porqué del retraso en el parque de Larrea Aunque en 2020 se generó una partida de 175.000 euros para la cubierta del parque de Larrea, y la comisión municipal de Urbanismo y Medio Ambiente aprobó oficialmente el proyecto, con el apoyo de EH Bildu y PSE, la grave crisis generada por el COVID-19, y la inestabilidad en la secretaría municipal han frenado el proceso de adjudicación para cubrir el parque de Larrea. Además, para garantizar la seguridad de la zona, se tuvieron que realizar trabajos de sondeo y así analizar las características del suelo para completar un informe geotécnico. Por otro lado, la subida en el precio del acero ha incrementado el presupuesto inicial. La existencia de un tanque de propano enterrado junto al parque, ha generado otro retraso. La legislación impide que en un parque infantil cubierto haya un tanque de estas características. Por lo cual, el Ayuntamiento ha contactado con los/las vecinos/as, para ofrecer la realización de una transformación de propano a gas natural para dejar dicho tanque fuera de funcionamiento. Petición de disculpas Lamentablemente, por todas estas razones, el proyecto acumula un importante retraso. El equipo de gobierno pide disculpas a la ciudadanía, y se ratifica en su firme compromiso para sacar adelante este proyecto tan pronto como sea posible. 2022ko otsaila

7


INGURUMENA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

844 kg hondakin gehiago erretiratu dira Oria ibaitik 2021eko apiriletik 6.178 kilo hondakin jaso dira herriko ibai eta erreka ertzetatik. Itsasora helduko ez diren 6 tona hondakin.

Amasa-Villabonako udalak herriko ibai, erreka eta naturguneak garbitzen jarraitzen du Urzain Taldearekin duen lankidetzaren bidez. Hitzartutakoaren arabera, Urzain Taldeko langileek garbiketa lanak egiten dituzte hilabetero astebetez. Oraingoan 2021eko azaroan eta abenduan, eta 2022ko urtarrilean egindako garbiketa lanen kopuruak jakin ditugu.

Azaroa, abendua eta urtarrilean bildutakotakoaren datu esanguratsu batzuk Plastiko botilak: 156 (5,500 Kg)

Toalitak: 4.234 (56,500 Kg)

Musukoak: 51 (0,300 Kg)

Auto gurpilak: 5 (45 Kg)

Latak: 250 (8,500 Kg)

Pilak: 104 (2,500 Kg) Kg

Garbitutako eremua Azaroa, abenduan eta urtarrilean Oria ibaiaren ibilgu osoan zehar gauzatu dira garbiketa lanak; SACEM paretik hasi eta Agaraitz industriguneraino, batipat ibaiaren eskuinaldean (Villabonako ibaiertzean). Jasotako hondakinak Garbiguneetara eraman dira Bildutako material guztia, ohi bezala, zegozkien edukinontzietan sailkatuta eta kudeatu dira Tolosaldeko Mankomunitateak dituen bi Garbiguneetan. 2022an garbiketa lan hauek mantentzeko konpromezua Udalaren eta Urzain Taldearen lankidetzaren bidez Amasa-Villabonako ibai eta erreka ertzeetako garbiketa lanak hauekin hasi zirenetik (2021eko apiriletik) 6.000 kg-tik gora hondakin jaso dira. Itsasoan amaituko ez duten 6 tona hondakin erretiratu dira. Beraz, udaleko ingurumen sailak hileroko garbiketa lan hauekin jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gutxienez, 2022 urte osoan zehar. 8

2022ko otsaila

Retirados otros 844 kilos de residuos del río Oria El Ayuntamiento continúa con la limpieza mensual de los ríos y arroyos de la localidad. Durante los meses de Noviembre, Diciembre y Enero se han retirado mas de 840 kg, de forma que desde que se comenzó con esta labor, se han recogido mas de 6 toneladas. El departamento de Medio Ambiente del Ayuntamiento se compromete a continuar con estas labores de limpieza, al menos, durante todo el año 2022.


INGURUMENA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

2021ean etxeko hondakinen %72,4 gaika sailkatuta jaso zen Amasa-Villabonan

Landa eremuko herri bideen inbentarioa egingo du Udalak datozen hilabeteetan

Tolosaldeko Mankomunitateak 2021 urteko herriz-herriko etxeko hondakinen sorrera-datuak argitaratu ditu. Amasa-Villabonaren kasuan, guztira, 1750 tona hondakin sortu ziren pasa den urtean, eta horietatik %72,4a gaika bildu zen (2020an %73a). Bataz beste, 2021ean, herritar bakoitzak egunean 0,810 kg hondakin sortu zituen, 2020 urteko kopuru berdina. Oraindik asko dugu hobetzeko eta hori guztion esku dago. Sailkatu ditzagun ondo etxean sortzen ditugun hondakinak, eta poltsa bakoitza dagokion edukiontzi barrura bota.

Herriko erabilera publikoko baserri bideen eta gurdi bideen identifikazioa eguneratuko du Udalak 2022an zehar. Horrela, historikoki herrian zehar mugitzeko erabili diren bide publikoen ezaugarriak ezagutu nahi ditu, besteak beste, non hasi eta non bukatzen den bakoitza edota zer neurri eta ezaugarri dituzten. Lan hauek datozeen asteetan hasiko dira, eta zazpi hilabetez luzatuko dira. Ezinbestekoa izango da landa eremuko bizilagunen inplikazioa. Guztira, Udalak, 15.000 euro bideratuko ditu inbentario hau gauzatzera.

La recogida selectiva de residuos domésticos alcanzó el 72,4 % en 2021 En Amasa-Villabona se generaron 1.750 toneladas de residuos durante el 2021, de los cuales el 72,4% se recogieron selectivamente (73% en 2020). Todavía tenemos mucho que mejorar, por lo que clasifiquemos bien los residuos de casa y depositemoslos dentro del contenedor correspondiente.

Se realizará un inventario de caminos rurales El Ayuntamiento actualizará la identificación de los caminos rurales de uso público. Así, pretende conocer las características de las vías públicas que históricamente se han utilizado para desplazarse por el pueblo. Estos trabajos comenzarán las próximas semanas y se prolongarán durante siete meses. En total, el Ayuntamiento destinará 15.000 euros a este labor.

Sutarako egur loteak banatu ditu Udalak

Urtarrilaren 22 goizean Udaleko Ingurumen sailak sutarako egur loteak doan banatu zituen, horretarako aurrez izena eman zuten 55 herritarren artean. Loteen banaketa zozketa bidez erabaki zen. Herriko mendi publikoek eskaintzen diguten energia baliabide natural hau herritarrek aprobetxatuko dute.

Se ha repartido leña para hacer fuego El 22 de Enero el departamento de Medio Ambiente del Ayuntamiento repartió gratuitamente lotes de leña entre los/las 55 vecinos/as preinscritos/as con anterioridad.

2022ko otsaila

9


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

MERKATARITZA

Udalak Merkataritza Suspertzeko Plana abiatu du Merkataritza sektoreak garrantzia handia du Amasa-Villabonako ekonomian eta gizartean. Enplegu asko dituen funtsezko sektore ekonomiko bat izatetik harago, saltoki eta dendek herriko kaleei ematen dien bizitza azpimarratu behar da. COVID-19ak sortutako krisiak eragin nabarmena izan du eta inoiz baino ageriago geratu da herriko merkataritza sektorea bizirik eta osasuntsu mantentzeko neurriak hartu behar direla. Hori horrela, Udalak tokiko merkataritza sustatu eta bultzatzearen aldeko politikak garatzen eta neurriak hartzen jarraitu nahi du, eta “Merkataritza Suspertzeko Plana” abiatu du, Oria Merkatari Elkartearekin elkarlanean. Egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, ekintza plana deiseinatzeko ondoren Fase desberdinetan garatuko da lanketa hau. Lehenengo fasean, herritarren eta merkatarien ohitura eta beharrak ezagutuko dira, eta sektoreko joerak kontutan hartuta, gaur egungo egoera ondo ezagutzeko balioko duen diagnosi bat osatuko da. Jarraian, diagnosi horren ondorioak ezagutu eta aztertu ondoren, herriko egoerara egokitutako Ekintza Plan bat diseinatuko da. Plan horrek gure merkataritzari bultzada bat emateko neurri zehatzak definituko ditu, eta bide-orria izango da Udalak garatuko dituen merkataritza sustatzeko politiketarako. Ezinbestekoa herritarren inplikazioa Lanketa hau aurrera eramateko ezinbestekoa izango da herri10

2022ko otsaila

tarren eta merkatarien inplikazioa, beraz, Udalak herritarrak animatu nahi ditu ikerketa honetan parte hartzera eta eskatutako inkestak eta galdetegiak erantzutera. Oria Merkatari Elkartearekin adostasunez Udalak, Oria Merkatarien elkartearekin horrela adostuta, "Villabonako Merkataritza Suspertzeko Plana" osatzeko prozesua jarri du martxan, eta horretarako, estatistiketan eta merkatu azterlanetan adituak diren Ikertalde Grupo Consultor S.A. enpresa kontratatu du, 7.260 euroko inbertsioa eginez.

El Ayuntamiento pone en marcha un Plan de Promoción del Comercio local El sector comercial tiene una gran importancia en la economía y en la sociedad de Amasa-Villabona. La crisis generada por el COVID-19 ha tenido un impacto significativo y ha dejado patente la necesidad de tomar medidas para mantener vivo este sector. Siendo esto así, este Consistorio quiere conocer los hábitos y necesidades tanto de la ciudadanía como de los y las comerciantes, y elaborar un diagnóstico preciso. Después se diseñará un Plan de Acción adaptado a la situación de nuestro municipio con el objetivo de impulsar el comercio local. Para ello será imprescindible la implicación de la ciudadanía y de los y las comerciantes, por lo que desde el Ayuntamiento animamos a los y las amasa-billabonatarras a participar en este estudio y a responder a las encuestas solicitadas. La empresa Ikertalde Grupo Consultor S.A., será la encargada de desarrollar esta labor. Se han invertido 7.260 euros.


GAZTERIA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Parte-hartze prozesutik ateratako ondorioak ezartzen ari da Udala Gaztelekuan Herriko gazte eta nerabeen beharrak eta interesak identifikatu ditu Udalak prozesu parte-hartzaile baten bidez. Horrela, Gaztelekuaren zerbitzuan egin beharreko egokitzapenak eta hobekuntzak erabiltzaileen ahotik ezagutu ditu. Katea Etxea Gaztelekuaren X. urteurrenaren bueltan, Udalak prozesu parte-hartzaile bat abiarazi zuen 2021eko apirilean. Horrela, Gaztelekuaren orain arteko ibilbidea aztertzeaz gain, 9-17 adin tarteko gaztetxoen iritzi eta beharrak identifikatu dira, aurrerantzean eskainiko den zerbitzuan beharrezkoa aldaketak txertatzeko. Aipatutako hausnarketa prozesu parte-hartzailea herriko Erniobea eta Zubimusu ikastetxeekin lankidetzan garatu da, eta bi fase desberdinetan burutu da. Gazte eta nerabeen gurasoengana ere jo da hauen ekarpenak biltzeko helburuarekin. Lehenengo fasea: 12-17 urte artekoen ekarpenak jaso dira 12-17 adin tarteko 516 nerabeen iritziak bildu dira parte-hartze prozesuan. Kolektibo honek, batez ere, taldean erabiltzeko materialari eman dio garrantzia: sofak, bideo-joko kontsolak, bilarra... hau da, Gaztelekuan dagoeneko badagoen materiala nabarmendu dute. Beraz, material hori berritu beharko litzatekeela eta espazioan hobeto nola txertatu aztertu behar dela ondorioztatu du Udalak. Gaztelekuan antolatzen diren ekintzei dagokienez, nerabe eta gurasoen iritziek bat egin dute Gaztelekuak jarduera gehiago antolatu beharko lituzkeelarekin. Zerbitzu honen ordutegiagatik galdetuta, nerabe gehienek egokia ikusten dute orain artekoa, nahiz eta badauden asteburuan ordutegia zabalagoa eskatzen dutenak ere. Gurasoen kasuan ere, asteburuei ematen diete garrantzia handiena, eta 16:00-20:00 ordutegia egokia dela uste dute. Bigarren fasea: 9-11 adin tartekoen beharrak identifikatu Erniobea eta Zubimusu ikastetxeetako 345 gaztetxoen beha-

rrak identifikatu dira bigarren fasean, eta ikusi da kolektibo honen artean mugimendua eskatzen duten jarduerek garrantzia handia dutela: ohe elastikoak, mini porteriak, boxeo zakuak... Dena den, aztertzaileentzat deigarria izan da adin honetako haurrek teknologiarekin duten harremana; ez dute aisialdia gailu teknologikorik gabe irudikatzen. Bestetik, Gaztelekuan irudimena edota arlo artistikoa lantzeko materiala ahalbidetu beharko litzatekeela erakutsi dute. Gaztelekua itxita egongo da esleipen prozesua amaitu arte Udalak nerabe eta gazteen, eta hauen gurasoen ekarpenak jaso ditu, eta lortutako informazioarekin Katea-Etxea Gaztelekua egokitzen ari da dagoeneko. Bestetik, Gaztelekuaren kudeaketa lanak kontratatzeko lehiaketa publikoa irekiko da datozen hilabeteotan. Esleitu eta kontratazioa gauzatu arte, beraz, herriko zerbitzu publiko hau itxita egongo da. Egoera dela eta, Udalak barkamena eskatu nahi die Gaztelekuko erabiltzaileei sortu daitezkeen eragozpenengatik.

El Consistorio está instaurando en el Gazteleku las conclusiones obtenidas en el proceso participativo El Ayuntamiento ha identificado las necesidades e intereses de los/las jóvenes y adolescentes de la localidad a través de un proceso participativo. Así, depués de haber conocido de primera mano la opinión de los/las usuarios/as, se están realizando adaptaciones y mejoras en el Gazteleku. Durante los próximos meses se abrirá un concurso público para la contratación de la gestión del Gazteleku, por lo que hasta que finalice el proceso de licitación, el Gazteleku permanecerá cerrado. El Consitorio pide disculpas por las molestias que pueda ocasionar esta situación. 2022ko otsaila

11


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

EUSKARA / HEZKUNTZA / KULTURA

Apirilaren 8an Korrikak Villabonako kaleak zeharkatuko ditu

Udalak bi urteko lankidetza hitzarmena sinatu du Besamotza konpartsarekin

Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n abiatuko da Amurriotik HitzEkin lemapean, eta, hamaika egunez Euskal Herri osoan zehar korrika egin ostean ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Apirilaren 8an, ostirala, Villabonako kaleak zeharkatuko ditu Korrikaren 22. edizio honek. 09:55 aldera Zizurkildik sartuko da, eta Zubimusu zubian jasoko dute lekukoa billabonatarrek. Txermin auzoari buelta eman ostean, kale Berriatik gora, Irura aldera aterako da N-1 errepidetik.

Udalak bi urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmena sinatu du Besamotza Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin. Hitzarmen honen arabera, Udalarenak diren erraldoi, ipotx eta buruhandiak konpartsari utziko zaizkio hauen erabilerarako; herrian bertan edota herritik kanpoko emanaldietan erabiltzeko. Akordio honen bitartez, Udalak irabazi asmorik gabeko elkarte hau osatzen duten herritar taldeak burutzen duen lana balorean jarri nahi du.

Korrika llegará a Amasa-Villabona el 8 de abril

El 8 de abril, viernes, y bajo el lema HitzEkin, la 22ª edición de Korrika recorrerá las calles de Villabona. Entrará a las 09:55 por Zizurkil, dara la vuelta al barrio de Txermin para después salir hacia Irura por la kale Berria.

Convenio de colaboración con la comparsa Besamotza

El Ayuntamiento ha firmado un convenio de colaboración con la comparsa Besamotza. Así, los gigantes, ipotxas y cabezudos propiedad del Ayuntamiento serán cedidos a la Comparsa para su uso tanto en nuestro municipio como fuera de el.

Naturgune berria, Arratzaingo eskoletan Arratzaingo eskola eremuan, mahaiak, eskailerak eta lasai egoteko berdegune bat sortu du Udalak, Flemingo komunitatearekin elkarlanean, eta Eskola Naturan proiektuaren baitan. Proiektu hau finantzatzeko 6.234,61 euroko inbertsioa egin da, eta Ganboa Lan S.L. enpresa gipuzkoarra kontratatu da lan hauek aurrera ateratzeko. Udal honek eskola publikoetako azpiegiturak hobetzeko ahalegin argia egiten jarraitzen du.

Nuevo espacio natural en las escuelas de Arratzain El Ayuntamiento junto a la comunidad de Fleming, ha creado una área verde con mesas en la zona de las escuelas de Arratzain. Se han invertido 6.234,61 euros en este proyecto, y se ha contratado a la empresa guipuzcoana Ganboa Lan S.L.

12

2022ko otsaila


KULTURA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonan sortu eta girotutako “Leku bat omen zuen” eleberri laburra aurkeztu du Maitane Perezek

Otsailaren 8ko arratsaldean Maitane Perez idazle iruindarra izan genuen Subijana etxean, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak kultur egitasmoaren baitan landu duen “Leku bat omen zuen” eleberri laburra aurkezten. Amasa-Villabonan girotutako narrazioa "Hamazazpigarrenean aidanez" bilduma-liburuaren bigarren alean dago jasota 177 eta 258 orrien artean. Plazer bat izan da Maitane gure artean edukitzea, eta Euskal Herri osoko beste 39 udalerrirekin batera, kultur egitasmo aitzindari honetan parte hartu izana.

Maitane Pérez presenta su novela “Leku bat omen zuen” creada y ambientada en Amasa-Villabona

La escritora iruindarra Maitane Pérez presentó su novela “Leku bat omen zuen”. Esta novela está ambientada en Villabona, y se ha creado en el marco del proyecto cultural Geuretik Sortuak.

Non lortu daiteke “Hamazazpigarrenean aidanez” bilduma liburua? DAGOENEKO ESKURAGARRI

Udal liburutegian Erreboteko plaza z/g 943 69 32 24

LASTER SALGAI Basajaun Liburu denda

Kale Nagusia, 29. Telf: 943 69 16 51

Kazetaria

Kale Nagusia, 21.

Telf: 943 69 14 66

Bilduma osatzen duten bi liburuak: 30 euro. Liburu bakarra: 20 euro

2022ko otsaila

13


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

MEMORIA HISTORIKOA

Udala 1873. urteko Belabietako bataila ikertzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartearekin 1873an izandako III. Gerra Karlistako Belabietako bataila ez da oso ezaguna herritarren artean, baina Amasa-Villabonako lurretan izandako gertakizun militar historiko azpimarragarriena da. Belabietako bataila Amasako Belabieta mendiko magaletan izandako tropa Karlista eta Liberalen arteko gudu odoltsua izan zen. Moriones Jeneral Liberalak Tolosako setio karlista apurtu nahi izan zuen, Lizarraga Jeneral Karlistak blokeatua baitzuen Tolosa. Belabietakoa, III. Gerra Karlistako bataila garrantzitsua Orain arte egindako azterketen eta artxiboetako zenbait dokumenturen arabera, III. Gerra Karlistaren baitan Gipuzkoan izandako batailarik gogor eta odoltsuenetakoa izan zen. Bertan milaka soldaduk parte hartu zuten eta ehunka hildako eta zauritu izan ziren. Ondo prestatutako bi armaden arteko aurrez aurreko borroka latz honetan, fusil eta baionetekin elkar erasotu zuten. Guztira, 600 bat baja izan zirela esaten da. Aranzadik ikerketa taldea osatu du Udalak gertaera historiko hau ilunpetik atera eta Belabietan gertatutakoa modu zientifikoan ikertu nahi du, eta horretarako, Aranzadi Zientzia Elkartea kontratatu du 2021, 2022 eta 2023 urteetan zehar bataila honen inguruko hainbat ikerketa lan egiteko. Aranzadik ikertzaileen lan-talde bat eratu du lan hauek aurrera eramateko, Karlos Almorza ikerlari amasarraren ardurapean. 8.010 euroko inbertsioa Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzordeak aho batez erabaki du orain 150 urte gurean izandako gertakari historiko honi buruzko ikerketa zientifiko hau martxan jartzea. Udalak 8.010,20 euroko inbertsioa egin du egitasmo honetarako. 14

2022ko otsaila

El Ayuntamiento estudiará la batalla de Belabieta La batalla de Belabieta de 1873 durante la III. Guerra Carlista fue una sangrienta batalla a las faldas del monte Belabieta de Amasa, que dejó cientos de muertos y heridos. Fue una de las batallas más duras y sangrientas en Gipuzkoa. Este Ayuntamiento quiere estudiar de forma científica lo allí ocurrido, y ha contactado con la Sociedad de Ciencias Aranzadi. Así, se creará un grupo de trabajo que estará liderado por el investigador amasarra Karlos Almorza. Para ello, la Comisión de Memoria y Convivencia del Consistorio ha acordado invertir 8.010,20 euros.

Holokaustoaren biktimei omenaldia

Urtarrilaren 27an, Holokaustoaren biktimen nazioarteko egunean, Beatriz Unzue alkateak, Udalbatza osoaren izenean, lore eskaintza egin zuen naziek eraildako Adolfo Lozano eta Alberto Beaufort-en jaiotetxeen pareko oroimen plaketan. Era berean, kontzentrazio eremuetan egondako bederatzi billabonatarrak oroitu zituen Udalak.

Homenaje a las víctimas del Holocausto

El 27 de enero, día internacional de las víctimas del Holocausto, la alcaldesa Beatriz Unzué, en nombre de la Corporación municipal, homenajeó a los nueve billabonatarras que sufrieron los campos de concentración Nazis, mediante una ofrenda floral.


LIBREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

administratiboek, instituzioetako burokraziak, lanpostuetan ematen diren aldaketek etab. udal gobernuaren proiektu eta asmoak atzeratu edo zapuztu ere egiten ditzakete. Horrelakoren bat gertatzen denean, ezkutatzeko eta isilpean pasatzen uzteko tentazioa izan daiteke, baina hori ez da gure estiloa. Gauzak diren bezala esan eta azaldu behar dira, zintzotasunez eta ezer ezkutatu gabe. Eta emandako hitza bete ezin izan denean, umiltasun osoz herritarrei

barkamena eskatzea tokatzen da. Horixe egin dugu oraingoan Larreako parkea estaltzeko proiektuak daraman atzerapenarekin. Guk ez dugu udala gobernatzen gure buruaren propaganda egiteko edo kea saltzeko. EH Bilduko militanteak udaletik eta kaletik gure herria hobetzeko gogor lan egiteko eta herritarrei gardentasun osoz egia esateko gaude. Esaten duguna egiten dugu, eta egiten duguna esaten dugu.

duten pankartak jartzeko. ELKARBIZITZA ULERTZEKO MODU POLITA.

Udalgobernuak proiektu estrategikoak (etxebizitza, auzoen birgaitzea, aparakalekua) ez garatzea larria bada, are larriagoa da egiaztatzea EH BILDUk ez duela demokratikoki onartutako udal araudia betetzen. Alkatearen ustez, publizitatearen eta

propagandaren ordenantza ez da existitzen eta gaur herria duela hiru urte baino zikinagoa dago: kiroldegiko atzekaldea pintadaz beteta dago, Subijana Etxea gero eta hondatuagoa eta udal gobernuak, ekitaldi horiek publikoki salatu gabe, diskrezioz kentzen ditu bere ideologiatik oso gertu dauden taldeen pintada politikoak. Hau gutxi balitz, alkatetzak aukera ematen du hainbat hilketa egin dituzten pertsonen ibilbidea goraipatzen

Los bancos y ciertas entidades han pasado a prestar sus servicios vía digital, pero muchos mayores tenemos dificultades para poder acceder a Internet o para informarnos de forma clara y sencilla sobre los productos o servicios que ofrecen. Por ese motivo, desde el PSE-EE vamos a presentar una moción en el Ayuntamiento de

Amasa-Villabona que solicite a las instituciones y entidades bancarias una atención personalizada a las personas vulnerables, entre ellas los mayores, que evite la obligatoriedad de utilizar sistemas digitales. Además, queremos invitar a los comercios y hostelería local a poner en práctica medidas que faciliten su amigabilidad con las personas mayores o con discapacidad de cualquier edad, tales como puertas fáciles de abrir, asientos para la espera, zona

para apoyar las bolsas, probadores cómodos y accesibles, carteles con letras clara y grande, información accesible, etc. Para ello, desde el PSE-EE solicitamos al Ayuntamiento realizar una campaña de sensibilización e información sobre buenas prácticas en la atención a las personas mayores o con discapacidad.

Gardentasuna eta zintzotasuna EH Bilduren udal gobernuak arlo guztietan lanean eta aurrera egiten jarraitzen du, urrats sendoak ematen besteak beste, ingurumenean, kulturan edo gizarte zerbitzuetan. Aurrera goaz! Hala ere beti ezin izaten da nahi dugun guztia nahi genukeen momentuan egin. Batzuetan udal kudeaketan izaten diren ezusteko arazoek, traba

Bere araudia betetzen ez duen gobernu bat

Hoy, por vía de hecho, la alcaldía, que dice gobernar para todas y todos, distingue dos tipos de ciudadanos: unos, que cumplen con los deberes cívicos y otros, próximos a EH BILDU, que pueden saltarse cuando quieran las normales legales. TODO UN DESPROPÓSITO EN NOMBRE DE LA IGUALDAD Y LA TRANSPARENCIA.

2022ko otsaila

15


emakumearen

nazioarteko eguna día internacional de la mujer

martxoak 8 19:00 - mobilizazioa Aiztondoko Mugimendu Feministak deituta Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik Villabonako Erreboteko plazara

8 marzo 19:00 - movilización Convocada por el Movimiento Feminista de Aiztondo Desde la plaza Joxe Arregi de Zizurkil a la Erreboteko plaza de Villabona AMASA-VILLABONA

Villabonako Udala


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.