AMAVI 51

Page 1

Abendua / Diciembre 2021

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

51

@VillabonakoUdala

1.000 herritarretik gora hartu dute parte azaroko herri galdeketan

Udalbatzak 2022ko udal aurrekontua onartu du Amasa-Villabonan izandako Giza Eskubideen urraketak biltzen dituen webgune berria aurkeztu du Udalak Herri galdeketa Ingurumena

Memoria eta elkarbizitza Merkataritza Euskara

2-3 4 5 6 7

Udal aurrekontuak Gizarte zerbitzuak Hezkuntza Librean

8-9

10-13

14 15


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

PARTE HARTZEA

Bolatokia estaltzea, eta padel pistak eta erabilera anitzeko gela eraikitzeko proiektua garaile 1.221 bozka jaso zituen Olaederra kiroldegiko bolatokia estaltzea, padel pistak eta erabilera anitzeko espazioa eraikitzea proposatu zuen proiektuak. Atzetik, Txermin auzoko aparkalekua eraberritzea eta inguruaren urbanizazioa geratu zen, 1.079 bozkarekin. Guztira, 1.033 herritarrek parte hartu zuten. Amasa-Villabonako Udaleko Herritarren Parte Hartze Batzorde bereziak martxan jarritako parte hartze prozesua amaierara iritsi zen, azaroaren 19tik 28ra luzatu den Herri Galdeketarekin. 1.000 herritarretik gora parte hartu zuten Azpimarratzekoa da herri galdeketan lortutako parte hartze handia; guztira, 1.033 izan ziren bozka eman zuten herritarrak, hau da, 16 urtetik gorako erroldatuen %20,8ak. Parte hartzeari dagokionez, Udalak balorazio oso positiboa egiten du, horrelako parte hartze prozesu batean 1.000 herritarretik gorak parte hartzea ez da zifra makala, batez ere, azaroaren 27 eta 28ko asteburuan izan genuen eguraldi txarra kontuan hartuta. Normalatasuna nagusi herri galdeketan Herri galdeketa presentzialean ez zen intzidentzia aipagarririk izan eta normaltasuna izan zen nagusi. Telematikoki bozkatzeko sistemak behar bezala funtzionatu zuen, eta datuak ondo jaso ziren. 2

2021eko abendua

Proiektu irabazlea 2022 urtean garatzeko konpromezua Olaederra kiroldegi ondoko bolatokia estaltzea, eta padel pistak eta balio anitzeko gune bat eraikitzea izan zen herri galdeketan herritarren babes handiena lortu zuen proiektua, Udalak proiektua aurrera eramateko konpromisoa hartzen du 2022. urtean. Proiektu honen aurrekontua 396.590 eurokoa izanik, ezin izango da beste proiekturik egin, Udalak parte hartze prozesu honetarako ezarritako aurrekontua 400.000 eurokoa baita. Datozen egunetan Udala harremanetan jarriko da proiektu hau proposatu zuen herritarrarekin, proiektua garatzeko eman beharreko pausuak adosteko. Udala pozik helburuak bete direlako Udalak poztasuna adierazi nahi du parte hartze prozesu honen hasieran ezarritako helburuak bete direlako eta Amasa-Villabonan inoiz egin den parte hartze ariketa handiena garatu delako. “Prozesu hau mugarri oso garrantzitsua izango da zalantzarik gabe, eta galdeketaren emaitzaz haratago, herria izan da garailea”.


HERRI GALDEKETA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Proiektuek lortutako puntu kopurua 1. Olaederra kiroldegiko bolatokia estaltzea, padel pistak eta erabilera anitzeko espazioa eraikitzea. 1221 puntu 2. Txermingo aparkalekua eraberritzea eta ingurua urbanizatzea. 1079 puntu 3. Skate park-a Olaederra kiroldegiaren inguruan. 909 puntu 4. Maiatzaren lehena plaza ondoko haur-parkea estaltzea. 545 puntu 5. "Bike park" edo bizikletan aritzeko gune zabala sortzea Otsabin. 457 puntu 6.

Txermin

auzoan

Zubimusu

Ikastolaren

alboko

kalea

oinezkoentzat jartzea. 431 puntu 7. Etxeondo auzoko plazaren zoladura konpontzea. 295 puntu 8. Parke megalitikoa egitea Komizarko naturgunean. 219 puntu 9.- Parke bio-osasungarria Kale Nagusiaren hasierako pasealekuan. 186 puntu 10. Kalistenia parkea jartzea Otsabiko parkearen alboan. 175 puntu 11. Erreboteko plazaren arkupeetan eta bere inguruan panel berriak jartzea (Erreboteari buruzkoak). 71 puntu * 3 boto baliogabe

* 3 boto txuri

Cubrir la bolera y construir pistas de pádel junto a un espacio polivalente, ha sido el proyecto ganador de la consulta ciudadana El proceso participativo puesto en marcha por la Comisión Especial de Participación Ciudadana del Ayuntamiento de Amasa-Villabona llegó a su fin con la realización de la consulta , que se prolongó del 19 al 28 de Noviembre. En primer lugar, hay que destacar la amplia participación, con un total de 1.033 votos emitidos. El 20,8% del censo de personas mayores de 16 años. El Ayuntamiento hizó una valoración muy positiva, ya que participarón más de 1.000 personas. Cantidad muy alta en un proceso de estas características, teniendo en cuenta sobre todo las inclemencia meteorológicas de ese fin de semana de votación. En el desarrollo de la consulta no hubo incidencias reseñables ya que la normalidad fué la nota predominante. Tanto el sistema de votación telemática como la votación presencial funcionaron correctamente. La construcción de la cubierta de la bolera, pistas de pádel y espacio multiusos del polideportivo Olaederra fue el proyecto mas votado y este consistorio se compromete a construirlo durante el 2022. Dado que el presupuesto para este proyecto es de 396.590 euros, no se realizará ningún otro, ya que el presupuesto establecido por el Ayuntamiento era de 400.000 euros. Para finalizar, la comisión del Ayuntamiento mostró su satisfacción, por el cumplimiento de los objetivos marcados al inicio de este proceso participativo y porque se has desarrollado el mayor ejercicio de participación ciudadana realizado nunca en Amasa-Villabona. “Este proceso será sin duda un hito muy importante, y más allá del resultado de la consulta, el vencedor ha sido el pueblo”.

2021eko abendua

3


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

INGURUMENA

Udalak hondakin arriskutsuak erretiratu ditu legez kanpoko zabortegi batetik

Basozainak urtetan zehar mota ezberdinetako hondakinak pilatzen joan direla ikuskatu zuen, eta 2020 urtean jarraipen berezia egin zion gai honi. Horrela jakin genuen Andoaingo herritarrak zirela bertara hondakinak botatzen zituztenak. Hori horrela, Villabonako Udala Andoaingoarekin harremanetan jarri zen, eta Andoaingo Udalak bertako bizilagunekin bilera egin zuen hondakinak naturguneetara botatzea debekatuta dagoela informatzeko. Horrekin batera, Andoaingo Udalak eremuaren sarreran kartel bat jarriko du bertara hondakinak botatzea debekatuta dagoela gogoraraziz. Behin hori guztia azalduta, Villabonako Udalari zegokion bertan pilatutako hondakin guztiak jaso eta modu egokian kudeatzea, eta horrela egin du. 5.989,50 euroko gastua, kudeaketa berezia behar zelako Jasotako hondakinen artean uralita zegoela ikusirik (amiantoa duen materiala), bilketa eta kudeaketa berezia egin behar izan du, Eusko Jaurlaritzak egiaztatutako enpresa baten bidez. Lanak bukatu ostean, zonalde honetan ere kartel bat jarriko da hondakinak botatzea debekatuta dagoela adieraziz. Udalak 5.989,50 euro bideratu behar izan ditu Amasamendiko eremu honetako hondakinen bilketa berezira.

El Ayuntamiento retira residuos peligrosos de un vertedero ilegal en Amasamendi El guarda forestal detectó diferentes tipos de residuos que se han ido acumulando en el lugar y se supo eran andoaindarras quienes arrojaban allí los residuos. Así, este Ayuntamiendo se puso en contacto con el de Andoain, el cual mantuvo una reunión con sus vecinos/as para informarles de que está prohibido verter residuos en espacios naturales. Pero era al Ayuntamiento de Villabona a quien le correspondía la recogida y correcta gestión de todos los residuos allí acumulados, y así lo ha hecho. La presencia de uralita (que contiene amianto) entre los residuos recogidos ha obligado a realizar una recogida y gestión especial a través de una empresa acreditada por el Gobierno Vasco. El Ayuntamiento ha tenido que destinar 5.989,50 euros a la recogida especial de residuos de esta zona de Amasamendi.

Sutarako egurra banatuko da herriko bizilagunen artean Udaleko Ingurumen sailak haritz amerikar entresaka bat egin du Amasamendin eta bertatik ateratako sutarako egurra herriko bizilagunen artean banatuko da. Aurrez izena eman beharko da Aipatutako egur hori eskuratzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute ingurumena@villabona.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Beharrezkoa izango da mezu horretan izen-abizenak, harremanetarako kontaktu bat eta NAN zenbakia zehaztea. Apuntatzeko azken eguna abenduarean 31 izango da, ostirala. Guztientzat kopuru berbera Sutarako egurra Amasa-Villabonan erroldatutakoen artean bakarrik banatuko da, eta interesa azaltzen duten guztiek Kg kopuru berdina jasoko dute. Kopuru hori aurrez izena eman duten herritarren araberakoa izango da. 44

2021eko abendua

Reparto de leña entre los y las amasa-billanotarras El departamento de Medio ambiente ha realizado una entresaca en un bosque de Amasamendi. Quienes tengan interés en obtener esa madera deberán inscribirse previamente enviando un correo electrónico a ingurumena@villabona.eus. Es necesario especificar nombre y apellidos, un contacto y el número de DNI. Será necesario estar empadronado/a en Amasa-Villabona. La fecha límite para realizar la patición será el 31 de diciembre.


MEMORIA ETA ELKARBIZITZA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonan izandako Giza Eskubideen urraketak biltzen dituen webgunea aurkeztu du Udalak Aranzadi Zientzia Elkartea Amasa-Villabonan testigantzak biltzen aritu da, eta dagoeneko www-amasa-villabona-oroimena.eus orrian kontsultatu daiteke orain arteko lanaren emaitza.

Azaroaren 10ean, memoriaren eguna izan zen, inoiz gertatu behar ez zuten motibazio politikoko indarkeriaren, terrorismoaren eta poliziaren gehiegikeriaren biktimak aitortzeko eguna. Horren harira, Memoria eta Bizikidetza Batzordeko kideek (EH Bildu, EAJ-PNV eta PSEko ordezkari politikoek) Javier Buces, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariarekin batera, Amasa-Villabonan izandako edo amasa-billabonatarrek pairatutako Giza Eskubideen urraketak biltzen dituen webgune berria aurkeztu zuten. Buces-ek azaldu bezala, webgunean Memoria Historikoa (1936ko gerra eta lehen frankismoa) eta Gertuko Memoria (1960. urtetik gaur egunera) bereizten dira eta bi epealdietan izandako gertaerei buruzko informazioa, biktimen biografiak, testigantzak etab. biltzen dira. Honekin, Udalak biktima guztien duintasunaren aldeko konpromisoa erakutsi nahi du, biktima horiek egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea merezi baitute. Webgune berria, gertatutakora hurbiltzeko Azken bi urteotan Aranzadi Zientzia Elkartea gure herrian gertatutakora hurbiltzen gaituzten testigantzak biltzen aritu da. Egindako ikerketa lanaren emaitza ezagutu eta kontsultatu daiteke web orriaren bidez:

www.amasa-villabona-oroimena.eus

Testigantza eta ekarpen berrien bila Aranzadik datuak eta testigantzak biltzen jarraitzen du. Beraz, Udalak gonbita egin nahi die indarkeriarekin zerikusia duten gertakarien berri izan dezaketen pertsonei euren ekarpena egin dezaten, eta lekukotza eman dezaten. Horrek asko lagunduko du gertatutakoa hobeto ezagutzen, eta eskubide urraketak eta sufrimenduak ahaztu ez daitezen.

El Ayuntamiento presenta una web que recoge vulneraciones de Derechos Humanos del municipio El 10 de noviembre fue el día de la Memoria, día de reconocimiento a las víctimas de la violencia de motivación política, el terrorismo y el abuso policial. Así, los miembros de la Comisión de Memoria y Convivencia de este Ayuntamiento, junto con Javier Buces, investigador de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, presentaron la nueva web que recoge vulneraciones de Derechos Humanos cometidas en Amasa-Villabona, o sufridas por amasa-billabonatarras. Durante estos dos últimos años Aranzadi ha estado recopilando testimonios que nos acercan a lo ocurrido en nuestro pueblo, y se puede consultar el resutaldo de este trabajo en esta web: www.amasa-villabona-oroimena.eus. Aranzadi sigue recopilando datos y testimonios. Por lo tanto, el Ayuntamiento invita a quienes puedan tener conocimiento de hechos relacionados con la violencia a aportar su testimonio. Con este gesto, el Ayuntamiento muestra su compromiso por la dignidad de todas las víctimas, que merecen la verdad, a la justicia y a la reparación. 2021eko abendua

5


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

MERKATARITZA

Kontsumo bonoen kanpaina amaituta, balorazio positiboa egin du Udalak Amasa-Villabonako Udalak eta Oria merkatarien elkarteak elkarlanean garatutako herriko saltokietarako kontsumo bonoen kanpaina amaituta balorazio partekatua plazaratu dute. 8.874 kontsumo bono erosi eta erabili dira Kontsumo bonoen bidez, 88.470 euroko diru-sarrerak banatu dira kanpainan parte hartzea erabaki zuten 47 saltokien artean. Saltoki bakoitzean erabili den bono kopurua aldakorra izan zen; 11 saltokik beren bono guztiak (345 bono) agortzea lortu zuten bitartean, beste 14 saltokitan 100 bono baina gutxiago erabili ziren. Kanpaina eraginkorra, baina badago non hobetua Zalantzarik gabe balorazio orokorra positiboa da, kanpainak harrera ona izan zuen, bai herritarren artean, eta baita merkatarien artean ere. Ez dago zalantzarik horrelako kanpainak eraginkorrak direla eta bultzada bat ematen diela parte hartzen duten saltokiei. Hala ere, ezin da aipatu gabe utzi, bono asko erabili gabe geratu zirela. Guztira 16.200 bono jarri ziren herritarren eskura, eta horietatik 8.847 erabili ziren. Ondorioz, udalak kanpaina honetarako ezarritako 60.000 euroko funtsetik, 35.490 euro erabili ziren. Agian bonoak saltzeko epea gehiago luzatu, edo salmenta orokorra amaitutakoan bonoak dendetan saltzeko aukera eskaini zitekeen. Bonoak erosteko eskubidea soilik Amasa-Villabonan erroldatuek izateak ere eragina izan zuen, baina Aiztondo bailarako beste udalek (Asteasu eta Zizurkilgo udalek) eskatuta hartu zen erabaki hori. Emaitza ikusita, agian pertsona bakoitzak eros zitzakeen bono kopurua ere handiagoa izan zitekeen. 6

2021eko abendua

Herriko merkataritza sustatzen jarraitzeko konpromisoa Udalak 2022. urtean herriko merkataritza sustatzen jarraitzeko eta gutxienez kontsumo bonoen kanpaina berri bat garatzeko konpromisoa hartzen du. Baina era berean, garrantzitsuena herritarrak gure herriko denda eta saltokietan erosteak duen garrantziaz jabetzea da, eta Udalak gabon garaian egiten diren erosketa bereziak herrian bertan egiteko gonbidapena egiten du.

Valoración positiva de la canpaña de bonos de consumo La campaña de bonos de consumo desarrollada conjuntamente por el Ayuntamiento y la asociación de comerciantes Oria, ha llegado a su fin. En total se han obtenido y utilizado 8.847 bonos de 10 euros en los comercios de la localidad. En consecuencia, a través de los bonos de consumo, se han repartido unos ingresos de 88.470 euros entre los 47 comercios que decidieron participar en la campaña. Sin embargo, no se puede ocultar que, no se han utilizado muchos bonos que estaban a la venta. Tal vez se podría ampliar más el plazo de venta de los bonos, o una vez finalizada la venta general, se podría ofrecer la posibilidad de vender los bonos en las tiendas. También ha influido el hecho de que sólo las personas empadronadas en Amasa-Villabona pudieran obtener bonos. Hay que aclarar que esta decisión se tomó a instancias de otros ayuntamientos como los de Asteasu y Zizurkil. Visto el resultado, quizá la cantidad de bonos que cada persona podía adquirir también podía haber sido mayor. Este Ayuntamiento se compromete a seguir impulsando el comercio local y a desarrollar al menos una nueva campaña de bonos de consumo durante el año 2022.


EUSKARA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Euskararen Nazioarteko Egunean Adierazpen bateratua

30 urte bete ditu Euskararen erabilera normalizatzeko udal ordenantzak Euskararen ordenantzaren 30. urteurrenaren harira, ekitaldi xumea antolatu zuen Udalak, batzar areto nagusian, 1991ko Udalbatza osatu zutenak, eta orduz geroztik euskara zinegotzi izan direnak omentzeko. Duela 30 urte, 1991ko azaroaren 7an, Udalbatzak pausu oso garrantzitsua eman zuen; alde batetik, udala bera erakunde publiko gisa euskalduntzeko, eta bestalde, herria euskalduntzeko hizkuntza politika eraginkorrak martxan jartzeko. Goraipatzekoa da, urte hartan, beste udal gehienak baino lehen, euskara bultzatzeko araudi eredugarria aho batez onartu izana. Eredugarria, Ordenantza hark neurri ausartak jasotzen dituelako, eta horregatik, 30 urte beranduago, indarrean egoten eta baliagarria izaten jarraitzen duelako. Esker oneko hitzak, 1991ko Udalbatzari Udalak orduan emandako urratsa balorean jarri nahi izan du eta eskerrak eman 1991ko Udalbatza hari, momentu hartan izandako ausardiagatik. Aipamen berezia merezi du Xabier Zabalak, orduko euskara zinegotziak, euskararen ordenantza hau sortu eta onartzeko lan handia egin baitzuen. Udalean hizkuntza eskubideak errespetatzen dira 30 urte hauetan Udalak lan handia egin du, eta harro baieztatu dezakegu Udal guztiz euskalduna dugula herrian. Euskaraz lan egiten duen Udala gara, eta euskaldunon hizkuntza eskubidea bermatuta daude. Baina, hau ez da berez sortu den zerbait, honen atzean, Maite Arregi euskara teknikaria eta legealdiz legealdi lanean aritu diren alkate eta euskara zinegotziek egindako lan handia dago.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, Udalbatzak aho batez onartu zuen 2021eko Euskararen Nazioarteko Eguneko ”Euskararen lanabes, aro berrirantz” izenburua duen Erakunde adierazpena. Adierazpen osoa www.villabona.eus/albisteak webgunean irakurri daiteke.

Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu du Udalak Kutxabank eta Laboral Kutxarekin UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabank eta Bankoa ABANCAk, udalerri euskaldunetako 44 alkaterekin batera, finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute. Hizkuntza irizpideak adostu dituzte UEMArekin, eta udalerri euskaldunetan dituzten bulegoetan euskara lehenetsiko dute Kutxabankek, Laboral Kutxak eta Bankoa ABANCAk. Amasa-Villabonaren kasuan Kutxabankek eta Laboral Kutxak, Bancoa ABANCAk gure herria ez baitu bulegorik. Udal horietako alkateak, tartean Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatea, Bergarako Seminarixoan izan ziren, eta hitzarmena aurkezteko ekitaldia egin zuten. Hitzarmena osorik irakurtzeko www.villabona.eus/albisteak edo www.uema.eus 2021eko abendua

7


UDAL AURREKONTUA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Zazpi milioi eurotik gorako aurrekontua 2022 urterako Udalbatzak gehiengo osoz onartu ditu Udal Gobernuak proposatutako 2022. urterako Udal Aurrekontuak. Azaroaren 30ean izandako Udalbatzaren osoko bilkuran aurrekontu proposamenak EH Bilduko udal taldearen babesa izan zuen eta EAJ-PNV eta PSE alderdietako ordezkariek kontrako bozka eman zuten. Gure udalaren historian lehen aldiz, udal aurrekontuak 7 milioi euroko langa gainditu du, beraz, hainbat sailetako gastu maila igo eta inbertsio gehiago egiteko aukera egongo da datorren urtean. Era berean, murrizketa aipagarririk ez da egongo.

Udal zerbitzuak 2.662.501,80 € Gizarte Zerbitzuak: 638.349 €

+ %8,5

%6,9

Azken urteetan egin diren inbertsioei esker (LED argiteria etab.) gastu aurrezpen nabarmena izango da argindarrean.

Kultura: 597.799,22 €

%0,42 Sail honetako partida ekonomiko garrantzitsuenak mantendu egin dira: Kultur ekintzak (70.000€), Kultur ikastaroak (37.000€) edota Santio Jaiak (101.780€). Era berean, kultur eragileei eskaintzen zaizkien dirulaguntzak ere mantendu egin dira.

Ingurumena eta mendiak: 528.600,00 €

%0,56

Sail honetako aurrekontuan ez da aldaketa nabarmenik izango eta iazko kopuru ia berdinean mantenduko da. Aipagarria da Amasamendiko mantenu lanak egiteko 10.000 euroko partida berri bat sortuko dela. 8

2021eko abendua

AURREKONTUA

7.055.346,75 € Pertsonal gastua: 2.519.643,84 € Udal Zerbitzu Orokorrak: 2.639.973,54 € Dirulaguntzak / ekarpenak: 971.504,90 € Inbertsioak: 731.004,47 € Finantza gastuak: 190.220 €

Zerbitzu Orokorrak: 356.231,02 €

+ %17

Hezkuntza: 195.874,90 €

%22

Udal Gobernua: 192.454,85 €

%4

2022. urtean ere herriko merkataritza sustatzeko kontsumo bonoen kanpaina/k antolatzeko 54.000 euroko diru-partida berri bat ezarriko da.

Besteak beste, etxez etxeko laguntza zerbitzuak (+%24) eta Politika Feministak (+%10) igoera nabarmenak izango dituzte. 2019. urteko aurrekontuarekin alderatuz, Gizarte Zerbitzuen saileko aurrekontua %35,98an hazi da.

Hirigintza: 603.260,50 €

UDAL

Aurrezpen ia osoa Covid-19ari aurre egiteko ez-ohiko garbiketa eta desinfekzio lanen desagerpenaren ondorioa da. Beraz, hezkuntzara bideratutako aurrekontua, pandemia-aurreko egoerara bueltatuko da.

2019tik 2022ra, Udal Gobernuaren gastua %30,6an jaitsi da, alkatearen soldata murrizketa kontuan hartu gabe.

Euskara: 126.442,95 €

+ %1,8

2022an Korrika eta Euskaraldia bezalako ekimenak izango dira. Gainerako gastu gehienak bere horretan mantendu dira.

Gazteria: 115.700 €

+ %48

Udaltzaingoa 24.500 €

%2

2021ean Gaztelekuko kudeaketaren kontratua amaitu zen eta 2022an kontratu berria sinatuko da. Kontratu berri honekin, gaztelekuko zerbitzua hobetuko da, eta Katea-Etxea gaztelekuko ekintzetarako aurrekontua ere 2.500 eurotik 6.000 eurora igoko da.


UDAL AURREKONTUA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Inbertsioak 731.004,47 € Hirigintza eta zerbitzuetako nagusiak:

Olaederra kiroldegiko kantxaren birmoldaketa: 115.000 € Espaloiak eta asfaltatze lanak, batez ere Txermin auzoan: 60.000 € Komun publikoak: 57.000 € Ur parkea Erreboteko plazan: 41.548 € Kale garbiketako makina elektriko berria erostea: 31.500 € Gurea antzokiko segurtasuna hobetzeko: 30.000 € Olaederra kiroldegiko erreformak: 29.800 € Villabonako udal pilotalekua margotzea: 22.000 € Txermingo Udal lokaleko birgaitze lanak: 20.000 € Parke berria eraikitzea Amalurra plazan: 14.500 € Furgoneta elektrikoa erostea (leasing): 8.000 € Sopladora elektrikoa erostea: 2.000 €

Ingurumena eta mendiak

2021-2030 Energia Plana: 50.000 € Errekak babesteko sare metalikoak jartzea: 25.000 € Euri urak eta zikinak bereizteko lanak kale Berrian: 20.000 € Herri-bideen inbentarioaren berrikuspena: 15.000 €

Hezkuntza

Fleming Herri Eskolarako inbertsioak: 70.000 € Arratzaingo eskoletan gasa jartzeko lanak: 20.000 € Seaska Haur Eskolako parkea eraberritzea: 14.395 €

Inbertsio handiak

Bolatokia estali eta padel pistak eraikitzea: 396.590 € Olaederra kiroldegiko teilatua guztiz aldatzea: 354.000 € Larreako parkea estaltzea: 210.000 €

Dirulaguntzak 970.573,90 €

Hiru dirulaguntza berri emango dira: + %4,9 "Bizilabe" programa garatzeko Elhuyar Fundazioari 2.500 €. Tolosaldean tokiko elikadura eta elikagai ekologikoak bultzatzeko Lurtaro elkarteari 2.700 €. Tolosaldeko Arraun Klubeko (TAK) nesken taldearentzat traineru berri bat erosteko 3.000 € dirulaguntza.

Pertsonala: 2.519.643,84 €

Udal langileei %2ko soldata igoera aplikatuko zaie, eta lanaldi murriztua zuten zenbait langile, lanaldi osoa izatera pasako dira.

Mas de siete millones de euros en el presupuesto municipal del 2022 El Pleno del Ayuntamiento de Amasa-Villabona ha aprobado poEl Pleno ha aprobado por mayoría absoluta los Presupuestos Municipales 2022 propuestos por el Gobierno Municipal. En la sesión plenaria celebrada el 30 de noviembre, la propuesta de presupuestos contó con el apoyo del grupo municipal de EH Bildu, mientras que EAJ-PNV y PSE votaron en contra. Por primera vez en la historia de nuestro ayuntamiento, el presupuesto municipal ha superado la barrera de los 7 millones de euros, por lo que habrá posibilidad de subir el nivel de gasto de varios departamentos y realizar más inversiones el próximo año. Asimismo, no habrá recortes reseñables.

PRESUPUESTO MUNICIPAL 7.055.346,75 € Personal: 2.519.643,84 € Servicios municipales: 2.639.973,54 € Subvenciones y aportaciones: 971.504,90 € Inversiones: 731.004,47 euros

+ %3,9

Gastos financieros: 190.220 €

2021eko abendua

9


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

GIZARTE ZERBITZUAK

Landalab: Landa eremuko adineko herritarrak lagundu eta babesteko programa Amasa-Villabonako Udalak udalerriko adinekoentzako arreta indartu duko, Landalab proiektua aktibatuz. Esperientzia 2022ko irailera arte pilotatuko da Amasa auzoan, Agintzari S.Coop.ekin elkarlanean bakarrik bizi diren adineko pertsonen detekzioa eta babesa du helburutzat. Landa-eremuako erronkei aurre egiteko modu berriak BERTAN izeneko ekimen zabalago baten parte da Landalab, INTERREG POCTEFA Europar Batasuneko programak finantzatua. Honen bidez, landa-eremuak dituen erronkei aurre egiteko modu berriak aztertzen ditu, hala nola, garraio egokitua, zainketa komunitarioa, detekzioa eta esku-hartze goiztiarra. Nafarroako hainbat udalerrik, eta Pirinio Atlantikoko Mankomunitateak, eta Orozko, Urduña eta Amasa-Villabonako udalek parte hartzen dute. Udaleko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean Proiektuaren helburua udalerriko gizarte zerbitzuei laguntzea da, nahi ez den bakardadea eta pertsonen isolamendua ikusaraziz. Horretarako, Gizarte Zerbitzuak informazio siste10

2021eko abendua

ma integral batekin eta komunitatearen lankidetzarekin kontatuko dute, “Auzozainak” deritzonak. Pertsona hauek, bizilagunak, merkatariak, herriko apaiza, erizainak…. Izango dira. Hauen betebeharra izango da proiektuan parte hartzen duten adinekoen ahultasun seinaleei adi egotea, eta mugikorreko aplikazio baten bitartez hauskortasun egoera horren berri emango diete Gizarte Zerbitzuei, modu erraz batean. Amasaren diagnostikoa egin da Amasako auzoan 365 biztanle bizi dira. Hauetatik, 95 pertsonek 65 urte baino gehiago dituzte (%26,8). Bizikidetza-unitateei dagokionez, Amasan 59 etxebizitza daude adinekoren bat bizi dena eta horietatik 13tan bakarrik bizi dira. Auzoko erdigunean, 13 etxe daude bakarrik edo beste persona adindu batekin bizi direnak. Sakabanatutako eremuan aldiz, 18 etxebizitza daude egoera berdinean. Diagnosi honek, prekarietate ekonomikoarengatik, mendekotasunarengatik edo oinarrizko baliabideen urruntasunarengatik sortutako adierazleengatik hauskortasun egoera larrian dauden pertsonen kopurua aztertzen du.


GIZARTE ZERBITZUAK

Gonbidapen gutunak datozen asteetan Datozten asteetan, udal Gizarte Zerbitzuetatik, gutun bat bidaliko zaie persona adinduei proiektuan parte hartzera gonbidatuz. Honekin, jakin ahal izango da zein laguntza-sarerekin kontatzen duten eta zein babes sentsazio duten. Hauskortasun egoera larriagoan dauden pertsonen kasuan, beraiekin baloratuko da Landalaben parte hartzea edo beste baliabide batzuen beharra izango duen. Auzozaina, adineko pertsonen konfiantzazkoa Proiektuan parte hartzen duten adineko pertsonek inguruko konfiantzazko Auzozainarekin kontatuko dute. Pertsona adindua izango da Auzozaina aukeratuko duena

Landalab: Programa para ayudar y cuidar a las personas mayores del entorno rural. El Ayuntamiento refuerza la atención a las personas mayores del municipio, a través de la activación del proyecto Landalab. La experiencia se va a pilotar hasta septiembre de 2022 en Amasa en colaboración con Agintzari S. Coop. y está conectada con la detección y protección de personas mayores. El objetivo del proyecto es ayudar a los Servicios Sociales del municipio a visibilizar las situaciones de soledad no deseada y aislamiento en personas mayores. Para ello, cuenta con un sistema de información y la colaboración de la ciudadanía a través de agentes claves denominados “Auzozainak”. Estas personas serán vecin@s, comerciantes, párroco, policía local… que estarán atentos a señales de fragilidad que observen en estas personas y las trasladarán a los servicios sociales a través de una aplicación móvil. Amasa cuenta con 59 hogares en los que reside alguna persona mayor, en 13 de ellos la persona vive sola. En el núcleo hay 13 hogares poblados por personas mayores que viven solas o con otra persona mayor y en la zona diseminada 18 con personas mayores en esta situación.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

bere eguneroko jardueretan arriskuan jar dezakeen edozein aldaketa, egoera edo seinaleei adi egoteko, eta Auzozainek APP baten bitartez Gizarte Zerbitzuei jakinaraziko diete. Parte hartu nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetera deitu Ekimen honek Amasa-Villabonako herritarren lankidetza sustatu nahi du, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen lana osatu ahal izateko, zainketa komunitarioa bultzatuz eta zaintzaren kultura sortuz. Interesa duen edozein pertsona edo ekimenen parte hartu nahi duenak, proiektuaren dinamizatzailearekin (Maider 668 81 69 43) harremanetan jarri daiteke, edo Gizarte Zerbitzura (943 69 21 00) deitu dezake.

En las próximas semanas desde los Servicios Sociales del Ayuntamiento se enviará una carta a éstas personas detectadas invitándolas a participar en el proyecto. De este modo, se podrá conocer su situación, la red de apoyo con la que cuentan y su sensación de protección. Las personas mayores solas que accedan a participar en el proyecto contarán con un/a Auzozaina de confianza de su entorno, elegida por ella, que en la actividad del día a día prestará atención a cualquier cambio o señal que la pueda poner en riesgo y lo notificará a los Servicios Sociales mediante una APP. Para saber cuáles pueden ser esos cambios a los que tienen que prestar atención l@s Auzozainak recibirán una pequeña formación y podrán consultar a profesionales del programa. Esta labor de Auzozaintza persigue activar la colaboración de la ciudadanía, para fomentar el cuidado comunitario y complementar la labor de los Servicios Sociales de Base, generando una cultura del cuidado que proteja a la población más vulnerable. Cualquier persona interesada en colaborar o tener mayor información puede ponerse en contacto con la dinamizadora del proyecto, Maider (688 81 69 43) o con los Servicios Sociales del ayuntamiento (943 69 21 00). 2021ko abendua

11


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

GIZARTE ZERBITZUAK

Udal gobernuaren adierazpena indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean Azaroaren 25ean Udal Gobernu Taldeak Adierazpena kaleratu zuen Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko egunaren harira. Adierazpen horretan emakumeen indarkeria behin betiko ezabatzeko 10 konpromiso hartu zituen udal gobernuak, besteak beste, udalerrira egokituta egongo den indarkeria matxistaren aurreko erantzun-protokolo berri bat garatzea, herriko Mugimendu Feministarekin elkarlanean. Manisfestazio jendetsua emakumeen aurkako indarkeria salatzeko Azaroaren 25ean bertan, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko manifestazioa deitu zuten herriko Akain eta Lurgatz talde feministek. Villabonako Malkar plazatik habiatu zen Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain! lema zuen manifestazioa, eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan eman zitzaion amaiera. Eguraldiak ez zituen partehartzaileak kikildu.

Declaración del gobierno municipal en el Día Internacional contra la violencia machista El pasado 25 de noviembre el equipo de Gobierno municipal emitió una Declaración con motivo del Día Internacional contra la Violencia Machista, y con la cual asumió 10 compromisos para eliminar definitivamente la violencia contra las mujeres. Destaca el desarrollo de un nuevo protocolo de respuesta ante la violencia machista que estará adaptado al municipio, en colaboración con el Movimiento Feminista de la localidad. Ese mismo 25 de noviembre, los grupos feministas Akain y Lurgatz convocaron una manifestación para denunciar la violencia contra las mujeres.

Amasa-Villabonak Sahararekin senidetutako herrien konferentzian parte hartu du Abenduaren 2an Amasa-Villabonako udal ordezkariak, Beatriz Unzue alkatea buru, Gasteizen izan ziren Saharar Herriarekin Senidetutako Hirien Konferentzian. 2014. urtetik Amasa-Villabona Saharako lurralde liberatuetan kokatzen den Agti dairarekin (herriarekin) senidetuta dago. Beste behin udalak, saharar herriak pairatzen dituen giza eskubideen urraketa larriak salatu nahi ditu, eta bide batez, gatazka politikoa konpontzeko autodeterminazio eskubidea aplikatzea aldarrikatzen du, aspalditik Nazio Batuen Erakundeak aitortu zuen bezala. Saharar herriak libre eta demokratikoki erabaki behar du bere etorkizuna, eta Amasa-Villabonatik gure elkartasuna, maitasuna eta babesa esakaintzen jarraituko dugu horrenbeste sufritzen ari den herri horri. 12

2021eko abendua

Amasa-Villabona participa en la conferencia de pueblos hermanados con el Sáhara El 2 de diciembre representantes municipales asistieron en Gasteiz a la Conferencia de Ciudades Hermanadas con el Pueblo Saharaui. Desde 2014 Amasa-Villabona está hermanada con Agti daira que se ubica en los territorios liberados del Sahara. Una vez más, el ayuntamiento quiere denunciar las graves violaciones de los derechos humanos que sufre el pueblo saharaui y quiere reivindicar la aplicación del derecho de autodeterminación para resolver el conflicto político.


GIZARTE ZERBITZUAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Omenaldia eta esker oneko hitzak, herriko odol emaileentzat

Amasa-Villabona, Zizurkil eta Aduna biltzen dituen Gipuzkoako Odol emaileen delegazioak 25, 50, 60 eta 80 odol donazio egin dituzten herritarrak omendu zituen. Omendu guztiek, diplomaz gain, Ardoa ta punto edaritegiak eskainitako 3 botilako kaxa bat ardo ere jaso zuten. Udalaren esker oneko hitzak Beatriz Unzue alkatea eta Arantxa Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia omenaldi ekitaldian izan ziren. Alkateak esker hitzak izan zituen herriko odol emaileentzat: "Ondo merezitako omenaldia da gaurko, dudarik gabe! Elkartasun ekitza ederra egiten duzue. Amasa-billabonatar guztion izenean, eskerrik asko!”. Bolondres moduan elkartearentzat lanean ari diren guztiak ere aipatu nahi izan zituen alkateak: “Eskerrak eman nahi dizkizuet zuen borondate guztiarekin, eta ezerren truke, lanean ari zareten guztiei. Zorionak zuei ere!".

Beren jarduerak gizarte-zerbitzuetan garatzen dituzten GKE zazpi lagunduko ditu diruz Udalak

Gizarte Zerbitzuen arloan Amasa-Villabonako udalerrian diharduten, edota beren onuradunak Amasa-Villabonako herritarrak diren elkarteak diruz lagundu ditu Udaleko Gizarte Zerbiztuen saialk. Horrela, elkarte hauei euren helburuak lortzen lagundu nahi die. Beraz, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak jasotzeko irizpideen balorazio teknikoa egin ostean, zazpi izango dira laguntza ekonomikoa jasoko duten GKEak: Gipuzkoako elikagai bankua (412,34 euro), ATZEGI (1.027 euro), ACABE (2.000 euro), Itxaropenaren telefonoa (320 euro), Gautena (400 euro), IZAN fundazioa (920,33 euro), eta AGIFES (920,33 euro).

Amasa-Villabonan odola emateko aukera Hilabete bikoitietako azken ostiraletan Gurea zineko erakusketa gelan odola eman daiteke, 16:30etatik 20:30etara. Beharrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea 943 00 78 88 telefonora deituta. Abendu honetan, 30ean izango da, osteguna, ohiko ordutegian.

Homenaje a los y las donantes de sangre La delegación de Donantes de Sangre de Gipuzkoa que agrupa Amasa-Villabona, Zizurkil y Aduna, ha querido homenajear a quienes han realizado 25, 50, 60 y 80 donaciones de sangre. La alcaldesa Beatriz Unzue, en nombre de toda la localidad, quiso agradecer tanto a los y las donantes como a todo el voluntariado la labor que desempeñan altruistamente. El 30 de diembre, de 16:30 a 20:30, en la sala de exposiciones del cine Gurea se podrá donar sangre. Imprescindible pedir cita previa llamando al 943 00 78 88.

El Ayuntamiento subvencionará siete ONG que desarrollan su actividad en en ambito de los servicios sociales El Ayuntamiento subvencionará asociaciones que trabajan en el ámbito de los Servicios Sociales en el municipio de Amasa-Villabona, o cuyos beneficiarios y beneficiarias sean vecinos y vecinas de Amasa-Villabona. A su vez, el objeto de esta subvención también es ayudar a las asociaciones a conseguir sus objetivos. Por lo tanto, una vez realizada la valoración técnica de los criterios de concesión de las subvenciones previstas en esta convocatoria, serán siete las ONG que recibirán una ayuda económica: Banco de alimentos

de Gipuzkoa (412,34 euros), ATZEGI (1.027 euros), ACABE (2.000 euros), Teléfono de la esperanza (320 euros), Gautena (400 euros), Fundación IZAN (920,33 euros), y AGIFES (920,33 euros). 2021ko abendua

13


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

HEZKUNTZA

Euskal pilota landuko da Amasa-Villabonako ikastetxeetan Amasa-Villabonako Udalak Behar Zana pilota elkartearekin eta Fleming Herri Eskola eta Zubimusu Ikastolarekin elkarlanean, pilotaren historia eta bilakaera, euskal pilota modalitate ezberdinen sorrera, zenbait bitxikeria eta abar lantzen dituzten unitate didaktikoak garatu ditu, Lehen Hezkuntzan dabiltzan herriko ikasleentzat. Behar Zana elkartean unitate didaktiko horiek aurkeztu zituzten Beatriz Unzue alkateak, Amagoia Agirre Hezkuntza zinegotziak, Iñaki Lizaso Beharz Zana elkartekomkideak eta unitate didaktikoen egileak, eta Nerea Zumeaga eta Jesus Maria Quesada ikastetxeetako zuzendariek. Belaunaldi berriengana iristeko, Hezkuntzan lantzea ezinbestekoa Gaur egun Euskal Herriko joko eta kirolak erronka berrien aurrean daude. Gure kirolak gure kulturaren ezaugarri eta adierazle diren neurrian, guri dagokigu berauen zaintza eta biziraupenerako ahalegina egitea. Gure herrian euskal pilotak historia luze eta emankorra idatzi du, Amasa-Villabonako ondare kulturalaren parte da Errebotea, beraz, Villabonan pilotak historikoki izan duen garrantzia azpimarratzea ezinbestekoa da. Baina gizarteko beste arlotan gertatzen den bezala, bizirauteko, garai berrietara egokitzeaz gain, belaunaldi berriengana iritsiko den transmisioa ezinbestekoa da. Udalaren ustetan, Euskal pilota hezkuntzan lantzea garrantzitsua eta beharrezkoa da, eta horretarako “Pilotakadek batzen gaituzte” izeneko unitate didaktikoen sorkuntzan parte hartu du. Ziklo bakoitzera egokitutako lanak Guztira hiru unitate didaktiko sortu dira, ziklo bakoitzeko bat, eta bakoitza bere mailara egokitua. DBH 1-2 mailetarako ere egokiak izan daitezke. Azpimarragarria da guztiak gaur egungo dekretura egokitutakoak direla. Unitate Didaktiko bakoitzak, batez beste, 8-10 saio ditu, eta unitatean zehar topatu daitezkeen QR kodeen bidez, argazki, bideo eta material gehigarria eskuratzeko aukera dago. 14

2021eko abendua

Udalak pilotan jolasteko material berria erosi du Ikastetxeetan egingo diren saioek, arlo ezberdinetan landuko dira: Soinketan edo heziketa fisikoan, Artea-plastikan, Euskara eta hizkuntzetan, eta Ingurune-zientzietan. Baina, soinketan lantzeko saioek material berezia eskatzen dutenez, Udalak material berria erosi du: Joko garbiko zestak, palak eta eskurako pilotak. Guztira 1.564,89 euro bideratu dira erosketa hauetara. Udalaren esker mezua ekimen honen bultzatzaileei Udalak eskerrak eman nahi dizkie Behar Zana elkarteari, herriko ikastetxeei, eta irakasleei, euren inplikazioagatik eta unitate hauek programan eta curriculumean txertatzeko erakutsi duten borondateagatik. Eta bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Iñaki Lizasori, proiektu hau guztia garatzen eta aurrera ateratzen egindako lan handiagatik. Eskerrik asko!

El Ayuntamiento presenta una nueva unidad didáctica sobre la pelota vasca, junto a Behar Zana y los centros escolares El Ayuntamiento de Amasa-Villabona, en colaboración con Behar Zana, Fleming Herri Eskola y Zubimusu Ikastola, ha desarrollado unas novedosas unidades didácticas con el título "Pilotakadek batzen gaituzte" (“Los pelotazos nos unen"). Estas unidades didácticas trabajan la historia y evolución de la pelota vasca, la creación de diferentes modalidades de esta, etc. para el alumnado de la localidad que cursa Educación Primaria. Las sesiones para trabajar en la práctica requieren de material especial, y el Ayuntamiento ha destinado 1.564,89 euros a su adquisición. El Ayuntamiento quiere agradecer a Behar Zana, centros escolares y al profesorado su implicación. También agradecer al creador y pelotari Iñaki Lizaso por el gran trabajo realizado.


LIBREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

Aurrekontu sozial eta aurrerakoiena 2022ko udal aurrekontuak, herriaren erronkei erantzuten die: Herritarren ongizatea, pandemiak sortutako krisi sozio-ekonomikoari erantzutea eta azpiegiturak hobetzeko inbertsio garrantzitsuak egitea. Ezkerreko politika eraldatzailea garatzen ari gara eta justizia soziala da gure iparra. Pertsonak dira gure lehentasuna eta zenbakiekin frogatzen dugu: 2019tik

Inori entzuten ez dion gobernu ez-eraginkorra Aurrekontuek errealitate gogorra agerian utzi dute: EH Bilduren gobernuak ez dio heltzen proiektu estrategikoei: Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak ez du lehentasunik eta ez dago trafiko arazoak konpontzeko eta auzoak biziberritzeko asmorik. Autori-

EH Bildu acaba de aprobar unos presupuestos que no cubren las necesidades de la ciudadanía ni del comercio u hostelería, que en estos momentos vuelven a sufrir las consecuencias de la pandemia del Covid. Desde el PSE-EE hemos planteado crear una Web para el comercio local, incrementar la partida para su dinami-

(PNV gobernuan) Gizarte Zerbitzuen aurrekontua %36an igo dugu. Adibidez dependentzia dutenentzat Etxeko Laguntzaren aurrekontua %272an handitu dugu. Feministak gara eta ekintzekin eta zifrekin frogatzen dugu: 2019tik, Berdintasun aurrekontua %891n hazi da. Herriko merkataritza bultzatzen jarraituko dugu. Horretarako 93.000 € inbertituko ditugu, 2019an baino %1.162 gehiago. Protokolo gastuak, dietak, alderdi

politikoen kuotak, "konfiantzazko" kontratazioak... murriztu edo ezabatu ditugu, 2019tik gobernu-gastuak %31n jaitsiz. Bitartean, PNV-PSE bikoteak lanerako gogo gutxi duela erakutsi du berriro. Ez dute ezer negoziatu nahi izan, hasieratik erabakita zutelako guztiaren kontra bozkatzea. Kosta ahala kosta, gure gobernua desgastatzea da beraien estrategia, argumenturik gabe kritikatuz, herria hobetzeko proposamenak egin beharrean. Tamalgarria.

tarioa da, oposizioaren zuzenketa guztiak atzera bota dituelako (Txermingo aparkalekua, Etxeondoko eraberritzea edo parke estali berria kiroldegiko atzekaldean). Gobernu honek ez die entzuten partaidetza-prozesuan aparkalekuen arazoa konpontzeko, kaleak oinezkoentzat jartzeko edo auzoak hobetzeko beharra azpimarratu zuten herritarrei. “Gardentasunaren” gobernua EZETZAREN gobernuan bihurtu da.

Un gobierno ineficaz que no escucha a nadie EH Bildu no aborda proyectos estratégicos: el Plan General (que debe garantizar la promoción de nuevas viviendas) ha quedado postergado y no hay ningún plan para solucionar los problemas de tráfico, la peatonalización de calles o revitalizar barrios. Rechaza todas las enmiendas de la oposición y no escucha a la ciudadanía. Es el gobierno autoritario del NO.

zación o la colocación de vinilos en escaparates; recuperar la celebración del Jazzaldi, los bonos culturales, las acciones a favor de la diversidad o crear un carnet joven para que tuvieran descuentos. Con nuestras enmiendas queríamos mantener la semana de la movilidad, la semana verde o los cursos medio ambientales. No recortar la Agenda Local 21. Potenciar los servicios sociales con subvenciones para la lucha contra pobreza energética o financiar

tratamientos médicos no cubiertos. Así como, ceder equipamiento adaptado para discapacitados. También invertir en columpios inclusivos para menores con discapacidad o desfibriladores en edificios municipales. EH Bildu ha preferido rechazar estas propuestas mientras mantiene subvenciones identitarias que no benefician a Villabona. Zorionak eta urte berri on!

2021ko abendua

15



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.