AMAVI 54

Page 1

54

Uztaila / Julio 2022

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

@VillabonakoUdala

Olaederra Kiroldegiko teilatua eraberritzea onartu da

*DPO Ingenieriak sortutako irudia

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa osatu du Udalak herriko mugimendu feministarekin elkarlanean

Hileta eta omenaldi zibilak egiteko ordenantza onartu du Udalbatzak Hirigintza

Hezkuntza / Merkataritza Gizartea Euskara

2-3 4 5

6-7

Berdintasuna / Feminismoa Santio jaiak Kultura

Librean

8 9

10

11


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

HIRIGINTZA

*DPO Ingenieriak sortutako irudiak

Olaederra kiroldegiko teilatua eraberrituko da Ekainaren 21ean egindako Hirigintza Batzordean aho batez onartu zen kiroldegiko teilatua eraberritzeko proiektua. Gaurko teilatuak dituen hiruki formak eta metakrilatozko xaflek arazo ugari sortzen dituzte: pitzadurak, itoginak, negutegi efektuagatik tenperatura altuak, haizearekin xaflak altxa eta lurrera erortzeko arriskua, etab. Horregatik mantenu lan handia behar izaten da, kostu ekonomiko altuarekin. Honen aurrean, udal gobernu taldeak arazo guzti horiei irtenbide integral bat ematea erabaki zuen, teilatua guztiz eraberritzeko proiektua martxan jarriz. Horrela, egungo teilatua guztiz ezabatuko da eta estalki berria eraikiko da. Estalki berriak argia sartzeko 36 klaraboia eta isolamendu termiko berezia izango ditu, uneoro kantxan tenperatura leunak egon daitezen. Gainera teilatu berriak etorkizunean eguzki energia lortzeko plaka fotovoltaikoak jartzea ahalbidetuko du.

Proiektua DPO ingeniaritza enpresak osatu du, eta obraren esleipen prozesua martxan dago (abuztuaren 17ra bitartean). Obra osoa 503.192,61 euroan atera da esleipenera. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol instalakuntzen berrikuntzarako ezarritako dirulaguntza lerroan aurkeztuko du proiektua, eta dirulaguntza garrantzitsua lortzea espero da.

Se va a reformar el tejado del polideportivo Olaederra

La Comisión de Urbanismo aprobó por unanimidad el proyecto de reforma del tejado del polideportivo, ya que su forma triangular y las planchas de metacrilato causan problemas y tienen un coste de mantenimiento muy alto. La empresa de ingeniería DPO ha desarrollado el proyecto y el proceso de adjudicación está en marcha (hasta el 17 de agosto). La obra completa ha salido a adjudicación por 503.192,61 euros. Este proyecto se presentará una línea de subvención de la Diputación y espera obtener una importante ayuda económica.

Elementu naturalez osatutako parke berria Seaska haur eskolan

Seaska haur eskolako hezitzaileekin eta Haurreskolak partzuergoko arduradunekin adostasunez, Seaskako eraikinaren kanpoaldean dagoen parkea eraberritu du Udalak. Elementu naturalez osatutako jolas eremu berri honen bidez, haurtzarotik naturarekiko lotura eta zaletasuna garatzen lagundu nahi zaie etxeko txikienei. Guztira, 22.527,10 euroko inbertsioa egin du Udalak, eta Kimu bat enpresa kontratatu du proiektu honen diseinu eta exekuziorako.

Nuevo parque natural en la escuela infantil Seaska El Ayuntamiento ha reformado el parque situado en el exterior de la haur eskola Seaska. Para ello, se ha realizado una inversión de 22.527,10 euros y se ha contratado a la empresa Kimu bat para el diseño y ejecución del proyecto. 2

2022ko uztaila


HIRIGINTZA

Asfaltatze lanak burutu dira kaltetutako hainbat errepide zatitan

Egoera kaskarrean zeuden herriko hainbat errepide zati konpondu eta asfaltatu ditu Udalak; kale Berria, Osasun Etxearen zonaldea, Altzin kaleko iturriaren pareko errepide tartea, eta Otsabitik Komizarrerako errepidean (Arbe enpresa eta Pasus baserrira joateko bidegurutzearen artean) zeuden zuloak ere konpondu ditu. Construcciones y Asfaltos Mularri S.L. enpresak gauzatu ditu lanak eta Udalak, guztira, 21.297,38 euro bideratu ditu.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Argi berdea Nagusia 62-68 eraikinak botatzeari

Hirigintza Batzordeak aho batez onartu zuen Construcciones Aburuza S.L. enpresak kale Nagusia 62-68 eraikinak eraisteko aurkeztutako proiektua onartzea eta obra lizentzia ematea. Horrela, enpresa horrek, proiektua onartu zenetik, gehienez ere hiru hilabete izango ditu lan horiekin hasteko. Hirigintza Plan Orokorraren onarpen ofizialak eraikin berri bat eraikitzeko aukera zabaltzen duen artean, orube hori oinezkoentzat eremu ireki bat izango da.

Asfaltados varios tramos de carretera en mal estado

Luz verde al derribo de los edificios de Nagusia 62-68

El Ayuntamiento ha reparado y asfaltado varios tramos de carretera que se encontraban en mal estado. Estas obras las ha ejecutado Construcciones y Asfaltos Mularri S.L. y el Ayuntamiento ha destinado 21.297,38 euro a estas mejoras.

La Comisión de Urbanismo aprobó por unanimidad el proyecto derribo de los edificios de kale Nagusia 62-68 y concedió la licencia de obra a Construcciones Aburuza S.L. Hasta que se acepte el nuevo Plan General de Urbanismo, será un espacio público y abierto.

Traba arkiteknonikorik gabeko Amasa-Villabona baten bidean

Larrea eta Errota arteko zebra bideko koska kendu dute brigadako langileek. Era berean, hilerriko sarreraren lurra lautu eta porlanezko baldosak jarri dituzte. Aurrerantzean gurpildun aulkian ere sartu ahal izango da hilerrira. Udalak guztira, 1.646,34 euro bideratu ditu hilerriko lan honetara. Udala kaleetan dauden irisgarritasun arazoak progresiboki konpontzen jarraitzeko konpromisoan berresten da.

Hacia una Amasa-Villabona sin trabas arquitectónicas La brigada municipal ha retirado el peldaño del paso de cebra entre Larrea y Errota. Asimismo, han aplanado la entrada al cementerio con baldosas de cemento, a lo que se han destinado 1.646,34 euros. Este Ayuntamiento se reafirma en su compromiso de ir resolviendo progresivamente los problemas de accesibilidad que quedan en el espacio público del municipio. 2022ko uztaila

3


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

HEZKUNTZA / MERKATARITZA

Herriko ikasleak Eskola Agenda 2030eko txostena aurkeztu dute

Kontsumo bonoen kanpaina berria, irailaren 14tik aurrera

Maiatzaren 25ean, eta Eskola Agenda 2030 programaren harira, herriko ikastetxeetako hainbat ikasle Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde alkateordearekin bildu ziren basoak zaintzeko hartu dituzten konpromisoak azaltzeko. Era berean, ingurumenaren zaintzarako proposamen desberdinak aurkezteko ere baliatu zuten bisita gaztetxoek. Beatriz Unzue alkateak, eskutitz bidez, haur eta gazteek aurkeztutako proposamen eta konpromisoei erantzun die, eta besteak beste, herriko parkeetan zuhaitzak identifikatzeko txartelak jartzeko proposamenarekin aurrera egingo dela azaldu du, ideia bikaina baita amasa-billabonatarren artean herriko floraren ezagutza sustatzeko. Era berean, Lasturren mahaiak eta bankuak aldatzearen ideiarekin ere Udalak bat egiten duela dio eskutitzean, beraz, brigadako langileak horiek konpontzera gerturatuko dira. Udalak eskerrak eman nahi dizkie programan parte hartu dutenei egindako ekarpenengatik, eta herriko ingurumena babesteko eta herri jasangarriagoa izateko egindako lanagatik.

Amasa-Villabonako Udalak, Oria Merkatari Elkartearekin lankidetzan, kontsumo bonoen IV. kanpaina jarriko du abian irailaren 14tik abenduaren 3ra. Horrela, tokiko merkataritzan erosketak sustatu nahi dira, sektorea biziberritu eta, bide batez, herriko kaleak bizirik mantendu. Udalak, guztira, 54.000 euroko inbertsioa egingo du bonoen kanpaina berri honetan. Bonoak establezimenduetan salduko dira Saltokietan bertan erosi beharko dira bonoak irailaren 14tik aurrera. Establezimendu bakoitzak bere bono propioak izango ditu, eta dendaren izenarekin identifikatuta egongo dira, beraz, erositako establezimendu horretan bakarrik erabili ahalko dira. Bonoak eskuratzen dituztenek 20 eurorekin hiru erosketa bono jasoko dituzte (30 euro), 40 eurorekin sei bono (60 euro), eta 60 eurorekin bederatzi bono (90 euro).

Estudiantes de la localidad presentan el informe de

Nueva campaña de bonos de consumo a partir

La alcaldesa Beatriz Unzue ha respondido a las propuestas presentadas por los/las estudiantes en torno al programa Eskola Agenda 2030. Se van a colocar tarjetas identificativas en los árboles de los parques de la localidad, tal y como solicitaban los/las participantes. El Ayuntamiento también es consciente del mal estado de las mesas y bancos del parque Lastur, por lo que el personal de la brigada municipal procederá a repararlos.

El Ayuntamiento, en colaboración con la Asociación de comerciantes Oria, pondrá en marcha la IV campaña de bonos de consumo, a la que destinará 54.000 euros. Los bonos se podrán adquirir a partir del 14 de septiembre el los propios comercios que se adhieran al programa. Así, con 20 euros se recibirán tres bonos de compra de 10 euros (30 €), con 40 euros seis bonos de compra (60 €), y con 60 euros nueve bonos (90 €).

Agenda Escolar 2030

44

2022ko uztaila

del 14 de septiembre


GIZARTEA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

horrela, Udalak akonfesionaltasuna eta laizismoaren oinarriak bermatu behar ditu zentzu guztietan, baita heriotzaren ondoren datozen ekitaldietan ere. Hileta omenaldi zibilak egiteko dagoen eskari soziala gero eta handiagoa da herrian, eta honi erantzuna eman dio Udalak, inolako erlijiorik gabeko omenaldi duinak eta pertsonalak egiteko aukera arautuz. Hori horrela, ekainaren 28an izandako udaleko osoko bilkuran, Amasa-Villabonan hileta eta heriotzagatik omenaldi zibilak egiteko ordenantza onartu zen Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien babesarekin. Beraz, ordenantza berri honekin, hileta omenaldi zibilak egiteko aukera izango da, Villabonako udaletxeko Batzar aretoan, Aljibea kulturgunean, Erreboteko plazan edo Berdura plazan. Hala ere, herriko beste lokal edo eremu publiko batean egiteko aukera ere zabalik utzi da.

Hileta eta omenaldi zibilak egiteko ordenantza onartu du Udalbatzak Hileta ospakizun zibilak herrian egitea baimentzen duen araudia, eta ekitaldi hauek hartuko dituzten espazio-publikoak izendatu dira udal ordenantzan. Amasa-Villabona herri anitza da; aniztasun ideologiko, erlijioso eta kultural handia duena, eta ekitaldi sozialei dagokionean ere, etengabeko eraldatzean murgilduta dago. Hori

El Pleno aprueba la ordenanza para la celebración de funerales y homenajes civiles

Amasa-Villabona es un municipio plural, con una gran diversidad ideológica, religiosa y cultural, y está inmersa en una constante transformación de los eventos sociales. Así, el Ayuntamiento debe garantizar su laicidad en todos los sentidos, incluso en los actos celebrados tras un fallecimiento. Por ello, en el pleno municipal celebrado el 28 de junio, se aprobó por unanimidad la ordenanza para la celebración de funerales y homenajes civiles por fallecimiento en Amasa-Villabona. La nueva ordenanza, permite celebrar funerales civiles en el salón de plenos del Ayuntamiento, en el Aljibea, en Erreboteko plaza o en la Berdura plaza, y deja abierta la posibilidad de hacerlo en otro espacio público de la localidad.

Udalak LGTBI+ kolektiboaren diagnostikoa egin, eta neurriak hartuko ditu

Ekainak 28, LGTBI+ Harrotasunaren Eguna izanik, Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztiek kolektibo honen eskubideak aldarrikatu zituzten Osoko Bilkuran, EH Bilduk aurkeztutako Erakunde Adierazpena aho batez onartuta. Horrela, Udalak LGTBI+ herritarren bizitzen inguruko diagnostikoa egin eta ondoren horretan oinarritutako ekintza plan bat abiatzeko konpromisoa hartu du kolektibo honek pairatzen dituen diskriminazioekin amaitzeko helburuarekin. Era berean, LGTBI+ harrotasunaren eta sexu askapenaren eguna ospatzeko, eta pertsona guztien eskubide berdintasuna defendatzeko, kolektibo honen bandera Udaletxeko balkoian jarri zen ekainaren 28an bertan.

El Ayuntamiento realizará un diagnóstico del colectivo LGTBI+ de la localidad para después tomar medidas

La corporación municipal de Amasa-Villabona reivindicó los derechos del colectivo LGTBI+, y aprobó por unanimidad la Declaración Institucional presentada por EH Bildu. Así, el Ayuntamiento se compromete a realizar un diagnóstico sobre las vidas de las personas del colectivo LGTBI+ y a poner en marcha un plan de acción con el objetivo de aabar con las discriminaciones que sufre este colectivo.

2022ko uztaila

5


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

EUSKARA

Euskararen erabilerak gora egin du Amasa-Villabonako kaleetan Gure kaleetako elkarrizketen %51,5a euskaraz egiten da. Azken bost urteetan sei puntu egin du gora euskararen kale erabilerak. Bost urtean behin, Udalaren aginduz, Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa egiten du Soziolinguistika Klusterrak. Ikerketa honek herriko kaleetan zuzenean behatutako hizkuntzen erabilera jasotzen du. Azken behaketa 2021eko udazkenean egin zen eta guztira, kaleko 1.423 elkarrizketak (4.272 solaskiderekin) osatu dute lagina, errore marjina %1 ingurukoa izanik. Gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenak Adinaren araberako datuak aztertuta, gazteen artean entzuten da euskara gehien (%72,1), ondoren haurrak (%67,5), 25-44 urte arteko helduek (%52,4), 65 urtetik gorako adinekoek (%38,6) eta 45-64 urte arteko helduek (%36,3). Azken ikerketa honen arabera, haurren presentziak eragin nabarmena du euskararen erabileran. Izan ere, kaleko elkarrizketetan haurrak tartean daudenean, euskararen erabilerak gora egiten du. Haurrek eta gazteek gainera, gehiago egiten dute euskaraz euren adin-tartekoekin, adin desberdinetako jendearekin daudenean baino: gazteek (%77,5) eta haurrek (%73,4). Horrek erakusten du haur eta gazte gehienek euskararen erabilera naturala egiten dutela, kanpoko eraginik gabe euskaraz egiteko joera argia dutelako. 6

2022ko uztaila


EUSKARA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Azken 20 urteetako bilakaera Azken bost urteetan erabilerak sei puntu gora egin du (2016an %45,1 eta 2021ean %51,5). Horrela, 2016an atzemandako euskararen erabileraren beherakadari buelta eman zaiola esan genezake, duela 2011ko erabilerara hurbilduz (%51,8). Hogei urteren ondoren, aldiz, euskararen erabilerak ia bere horretan jarraitzen duela ikus genezake; 2001ean %51,3koa zen eta 2021ean %51,5ekoa. Beraz, gure kaleetako euskararen erabilerak ez du gora egin XXI. mendean. Datu kezkagarria. Aldea da, 2001ean ez bezala, gaztelaniaren presentzia txikiagoa dela orain, gaztelaniak galdutako lekua beste hizkuntzek hartu dutelarik. Ondorio nagusiak Azken bost urteetan euskararen erabilerak gora egin du, baina argi dago euskararen etorkizuna ez dagoela bermatuta. Gure hizkuntzak egoera hauskorra du oraindik, eta erabilera sustatzeko neurriak hartzen jarraitzea ezinbestekoa izango da. Beraz, datozen urteetan funtsezkoa izango da haurren eta gazteen hizkuntza joerei erreparatzea. Zaindu beharrekoa da haur eta gazte horien hizkuntza-erraztasuna, euskaraz modu lasaian aritzeko aukerak izatea eta euskarazko sozializazio naturalari eustea. Udalaren irakurketa Amasa-Villabonako Udalak positiboki baloratzen du azken bost urteetan gure herriko kaleetan euskararen erabilera %6an handitu izana, zorionez 2016an izandako beherakadari

Aumenta el uso del euskera en las calles de la localidad En Amasa-Villabona el 51,5% de las conversaciones se realizan en euskera. En los últimos cinco años el uso del euskera en la calle ha aumentado en seis puntos. Analizando los datos por edades del último estudio, los que más hablan en euskera son los y las jóvenes de entre 15 y 24 años (72,1%), seguido de los/as niños/as de entre 2 y 14 años (67,5%). Se da la vuelta a la caída que se daba en 2016. Tras veinte años de mediciones, en cambio, se aprecia que el uso del euskera se mantiene prácticamente igual, pasando del 51,3% en 2001 al 51,5% en 2021. Aunque en los últimos cinco años el uso del euskera haya aumentado, su futuro no está garantizado. Nuestra lengua sigue teniendo una situación frágil y es imprescindible seguir tomando medidas para fomentar su uso. Por lo que este Ayuntamiento mantiene su firme compromiso de seguir adoptando políticas activas para aumentar el uso del euskera en nuestro pueblo.

buelta eman baitzaio. Hala ere, duela 20 urteko egoera oso antzekoan gaude oraindik eta horrek euskararen erabilerak geldialdi iraunkor bat bizi duela erakusten digu. Horregatik argi dugu gure hizkuntzaren normalizazioa eta euskaraz bizi ahal izatea lortu nahi dugunok, lanean gogor jarraitu beharko dugula aurrerantzean ere. Euskara hizkuntza zaurgarria da oraindik, eta beharrezkoak ditu euskara sustatuko duten hizkuntza politika eraginkorrak martxan jartzea. Zentzu horretan, Udalak UEMArekin batera, eta Euskaran Ados! lan mahaiaren bidez, gure herrian euskararen erabilera handitzea ahalbidetuko duten politikak eta neurri ausartak hartzen jarraitzeko konpromiso irmoa du. Hizkuntza politika zehar-lerroa izango da udalaren jardunean. Gure hizkuntzaren biziraupena guztion eskuetan dago, euskahaldundu gaitezen, eta euskaraz bizi!

65.625 euroko dirulaguntzak euskararen normalizaziorako

Euskara sailetik eskualdeko euskarazko hedabideei eta euskararen normalizazioan ekarpen azpimarragarria egiten duten hainbat elkarteri bideratutako dirulaguntzak onartu ditu Tokiko Gobernu Batzordeak, alderdi politiko guztien adostasunarekin. Guztira 65.625 euroko dirulaguntzak bideratu dira horrela banatuta: Tolosaldeko Ataria: 26.775 euro Aiurri hedabideak: 17.850 euro 28 Kanala: 6.000 euro Galtzaundi Euskara Taldea: 9.000 euro Nafarroa Oinez Fundazioa: 2.000 euro Herri Urrats Elkartea: 2.000 euro Euskalgintzaren Kontseilua: 1.500 euro Euskaltzale Euskaldunon Elkartea: 500 euro 2022ko uztaila

7


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

BERDINTASUNA / FEMINISMOA

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa osatu dute Udalak eta herriko mugimendu feministak elkarlanean Eraso matxista eta sexistei aurre egiteko Udalak, eta Lurgatz eta Akain Talde Feministek indarkeria matxistaren aurkako protokoloa sortu dute elkarlanean. Hori horrela, kasu hauen prebentziorako eta erasoren bat gertatuko balitz behar bezalako erantzunak artikulatzeko bitarteko bereziak jarriko dira martxan Garagardo azokan eta Santiotan. Puntu morea, "Indarkeria sexistarik gabeko gunea" Uztailaren 24, 27 eta 29an, 20:00-23:00 ordutegian, Malkar plazan egongo da. Bertan bi pertsona formatzaile aditu egongo dira eta materiala eta zerbitzua eskainiko dute. Txoko morea: eskuhartzeko espazio segurua Erasoren bat salatuz gero, Errota auzoa 4ko lokala erabiliko da biktimarekin lehen eskuhartzea egiteko espazio-seguru gisa. 697 11 66 11 telefono zenbakia Edozein eraso matxista pairatu edo ikusi dutenek deitu dezakete, eguneko 24 ordutan. WhatsApp mezu edo audioak ere bidali daitezke. Berehalako laguntza jasoko du erasotuak. Besoko morea eramango duten boluntarioak Mugimendu feministako kide diren hainbat emakumek* besoko morea eramango dute, eta beraiengana jo daiteke laguntza eske. Indarkeria matxistaren kontrako gida Eraso matxista baten aurrean nola jokatu azaltzen duten kartelak eta pegatinak argitaratuko dira. Bertan jarraibide zehatzak agertuko dira. Hauen kopuru handi bat itsatsiko da festa gunean, tabernetan, txosnetan etab. 8

2022ko uztaila

Koordinazio taldea Eraso edo indarkeria matxista kasuren bat gertatuko balitz, koordinazio taldea bilduko da. Hemen Akaineko, Lurgatzeko eta Udaleko ordezkariek parte hartuko dute eta bertan hartuko dira egoerari erantzuteko momentuko erabakiak. Udalak mugimendu feministaren lana eskertu nahi du Udalak Lurgatz eta Akain talde feministei eskerrak eman nahi dizkie besteak beste, protokolo hau gauzatzeko egindako lan guztiagatik.

El Ayuntamiento y el movimiento feminista han elaborado un protocolo contra la violencia machista Acorde al protocolo elaborado por este Ayuntamiento junto a los grupos feministas Lurgatz y Akain, durante la Feria de la Cerveza y Santiagos se activarán medios especiales para prevenir casos de violencia machista y responder adecuadamente en caso de que se produjera alguna agresión sexista. • Punto Morado "espacio libre de violencia sexista": 24, 27 y 29 de julio de 20:00 a 23:00 horas en Malkar plaza. • "Txoko Morea" espacio seguro de intervención: local situado en el barrio Errota 4 • Teléfono 697 11 66 11: quienes hayan sufrido cualquier tipo de violencia o agresión machista podrán llamar las 24 horas del día. • Voluntarias con brazalete morado: militantes del movimiento feminista llevarán brazalete morado y se podrá acudir a ellas para pedir ayuda. • Guía contra la violencia machista: se publicarán carteles y pegatinas explicando cómo actuar ante una agresión machista. • Grupo de coordinación: si se produjera algún caso de agresión machista, se reunirán miembros de Lurgatz y Akain junto a representantes del Ayuntamiento, para tomar las decisiones oportunas.


SANTIO JAIAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

“Herritar guztien ekarpenari esker, Santioak jai herrikoi eta parte-hartzaileak direla esan dezakegu harrotasunez” Jaiei hasiera emango dien Txupinazoa Villabonako Osasun Etxeko eta Santiago Egoitzako langileek jaurtitzea erabaki du Santiotako Jai batzordeak. Beatriz Unzue alkatea eta Joxean Cubero Kultur teknikariak aurtengo Santio jaien egitaraua aurkeztu zuten uztailaren 14an. Garazi Bengoetxea Kultura zinegotzia, Jai Batzordeko kideak eta jaietan ekintzak antolatzen dituzten elkarteetako ordezkari ugari ere gerturatu ziren, jaiak era kolektibo eta herrikoian antolatzen direla agerian utziz. Horrela, alkateak eskerrak eman zizkien parte-artzaile guztiei: “Elkarte eta herritar guztien ekarpenari esker Santioak jai herrikoi eta parte-hartzaileak direla esan dezakegu harrotasunez”. Aurrekontua publiko egin da aurten, aurreneko aldiz Aurten aurrenekoz, Santiotako aurrekontua publiko egitea erabaki du Udalak, funtsezkoa baita arlo guztietan Udalak gardentasunez jokatzea. Beraz, etxeetara banatu den egitarauarekin batera zabaldu da aurtengo Santio jaien aurrekontua. Jaietako zapiak, Elkartasun Sareari bultzadatxoa emateko Aurtengo jaietako zapiak egin eta saltzeko ardura Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak izango du. Horrela, pobrezia egoeran dauden herritarrei laguntzeko urte osoan egiten duen lanari bultzadatxo bat emango zaio. Jaietan gozatzea eta ondo pasatzea opa die Beatriz Unzue alkateak herritar guztiei: “Dibertitu gaitezen, lagunartean barre egin dezagun, alaitasunez eta umore onez. Denok merezi dugu eta!"

Presentado el programa de Santiagos El 14 de julio se presentó el programa de fiestas, y la alcaldesa Beatriz Unzue agradeció al voluntariado la imprescindible labor que desempeña organizando los Santiagos. También anuncio que serán las trabajadoras del Ambulatorio y de Santiago Egoitza las encargadas de lanzar el chupinazo este 2022. Lo recaudado con los pañuelos festivos será para Elkartasun Sarea. Avanzando en lo que se refiere a transparencia, por primera vez se ha hecho público el presupuesto de las fiestas.

Natxo Iglesias Gonzalezek irabazi du Santiotako egitarauko azalaren lehiaketa Udaleko Kultura sailak Santio jaien egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa jarri zuen martxan. Guztira, 15 lan aurkeztu ziren, eta jai batzordeak aukera guztiak baloratu ondoren, Natxo Iglesias González billabonatarra izan da garaile, eta 400 euroko diru-saria jaso du. Zorionak Natxo, eta eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztie! Lan bikainak aurkeztu dituzue!

Natxo Iglesias González gana el concurso de portadas para el programa de Santiagos Por decisión de la comisión de fiestas, el autor de la portada del programa de Santiagos es el billabonatarra Natxo Iglesias González, que ha recibido un premio de 400 euros.

2022ko uztaila

9


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

KULTURA

Herriko kultur eragileekin elkarlanerako hitzarmenak berritu ditu Kultura sailak Udalak herriko kultur-elkarte eta eragileentzako 80.000 euroko dirulaguntza bideratuko du. Laguntza horien bidez, herriko kultur esparru desberdinetan jarduten duten eragileak diruz lagundu eta sustatu nahi dira. Horrela, elkarte hauen ohiko urteko jardueretarako, dinamizaziorako, mantenu gastuetarako edo proiektuak garatzeko laguntzak emango zaizkie. Oinkari Dantza Taldea: 45.000 euro Zunbeltz Elkartea: 16.000 euro Eresargi Abesbatza: 9.000 euro Uxo-Toki Elkartea: 6.000 euroa Harituz Bertsozaleen Elkartea: 4.000 euro Sinatu diren hitzarmen hauekin, Udalak jarduera herrikoiak eta anitzak bultzatzeko borondatea berresten du, eta kultur eragileeek antolatutako ekimenen aitortza egiten du.

Villabonako Aljibea kulturgunearen kanpoaldea errotulatu da Villabonako Maiatzaren lehena plazan kokatzen den Aljibea kulturgunearen kanpoaldea apaindu dugu, lurpeko kultur espazio eder hau errazago identifika dadin. Azken hilabeteetan kontzertu ugari antolatu dira bertan, zuzeneko musikaren herriko tenplua bilakatu delarik.

El departamento de Cultura renueva los convenios de colaboración con agentes culturales de la localidad

Se ha rotulado el exterior del centro cultural Aljibea de Villabona

Con la renovación de estos convenios, el departamento de Cultura reafirma su voluntad de impulsar actividades culturales, y reconoce la importancia de estos agentes en la iniciativa popular de la localidad.

Se ha rotulado el exterior del centro cultural Aljibea, situado en la plaza Maiatzaren Lehena de Villabona, para así facilitar la identificación de este bello espacio cultural subterráneo.

Eskerrik asko, Gregorio!

Ekainaren 30ean, Gregorio Etxezarreta Telletxea udal langilea erretiratu zen, ia 40 urtez Udalean lanean aritu ondoren. Azken 33 urteetan Arratzaingo eskolazaina izan da Gregorio. Udala osatzen duten ordezkari politiko eta zure lankide guztien izenean, mila esker Amasa-Villabonarentzat egin duzun lan guztiagatik! Hemendik aurrera, ondo merezitako erretiroaz osasunarekin disfrutatu dezazula!

Eskerrik asko, Gregorio! El 30 de junio se jubiló el trabajador municipal Gregorio Etxezarreta Telletxea, tras casi 40 años de trabajo. Durante estos últimos 33 años Gregorio ha sido bedel de Arratzain. En nombre de toda la representación política que conforma este Ayuntamiento, y en el de todos/as tus compañeros/as ¡eskerrik asko por todo el trabajo realizado para Amasa-Villabona! ¡Que disfrutes con salud tu bien merecida jubilación!

10

2022ko uztaila


LIBREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

gara festen testuinguruan indarkeria sexista eta matxista kasu latzak errepikatzen direla. Lakra horri indar eta determinazio guztiarekin erantzun behar diogu. Norabide horretan aurrera pauso garrantzitsua eman dugu Villabonan, lehen aldiz udalak eta talde feministek elkarlanean osatutako protokolo bat martxan jarriz. Hori da bidea matxismoa zokoratzeko, herri gisa, erakunde publikoak eta herri mugimendua bat eginda eta emakumeon borrokarekin lortuko dugu!

Zorionez Santioak jai herrikoiak dira, herritik herriarentzat eginak eta batzuei batere gustatzen ez bazaie ere, festa eta aldarrikapena uztartuko dira gure kaleetan. Jaietan egon arren, gure gizartearen arazo eta gatazkek hor jarraitzen dute eta adierazpen askatasuna ezin da guraizeekin moztu. Bukatzeko, Oskar, Iñigo, Manex eta Karlos herriko preso politikoak gogoan izan nahi ditugu. Ez dugu etsiko denak etxean libre izan arte!

jarraitzen du auzoa egokitzeko proposamena erregistratu eta 3 urtera.

Hauteskundeetarako 9 hilabete falta dira eta gure herria egoera larrian dago Bilduko gobernu taldearen eraginkortasun faltagatik. Udalak 500.000 euro baino gehiago gastatu ditu kiroldegia kudeatzen duen enpresarentzako konpentsazio ekonomiko

gisa, eta 2023rako gutxienez beste 100.000 euro gastatuko dira kontzeptu berean; aurrekontuak etengabe aldatu behar dira, errealitatetik kanpo daudelako; komun publikoen proiektua bi urte baino gehiago daramatza geldirik, alkatetzak ez baitaki proiektua kudeatzen; Bilduk ez du herritarrek eskatzen duten Txermingo aparkalekuaren proiektua gauzatu nahi eta Etxeondoko bizilagunen komunitateak alkatetzaren erantzunik jaso gabe

Desde el PSE-EE de Villabona estamos muy contentos por la construcción de una zona, gratuita y accesible, para la práctica de la calistenia previsiblemente en el parque de Otsabi, que será la primera de este tipo en Villabona. La calistenia es un sistema de entrenamiento al aire libre, que cobra

popularidad con la llegada del verano y el calor. El usuario se ejercita utilizando su peso corporal con barras, bancos y anillas. Cada vez son más las personas que lo practican ya que es apto para todo tipo de público, sin límite de edad, ni el estado de forma, y recomendada incluso para el tratamiento de problemas musculares. La propuesta inicial fue una de las cinco iniciativas presentadas por el PSE-EE de Villabona al proceso participativo y consulta popular que en el

año 2021 se puso en marcha por el ayuntamiento, en el que las propuestas seleccionadas serían financiadas con los 400.000 euros del remanente que había entonces en el consistorio. Deseo que podamos disfrutar de unas Fiestas en concordia y sin violencia de ningún tipo y un feliz verano.

Gora Santio jai herrikoiak! Gainean ditugu herriko festak, guztiok denbora luzez itxarondako momentua. Pozak, alaitasunak eta ilusioak hartuko ditu Villabonako kaleak eta gu ere zurrunbilo horretan murgilduko gara. Goza dezagun guztiok askatasunean eta berdintasunean! Zoritxarrez uda honetan ikusten ari

Gobernu-taldea ez da eraginkorra eta ez du eraginik

Bildu no quiere sacar del cajón el proyecto de aparcamiento de Txermin, se gasta más de 500.000 euros en compensaciones económicas al polideportivo y se niega a desarrollar el Plan General de Ordenación Urbana que posibilitaría viviendas para jóvenes. Y esta dinámica no va a cambiar.

2022ko uztaila

11


a r o g ! k a o i t n a s uztailak 24-31

! e b a g u t a s a p , a s a p o d on INDARKERIA

MATXISTA

EZ GEHIAGORIK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.