Aldaize 2

Page 17

zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: 1965eko kintako herritarrak Argazkia orduan Eskola Nazionalak zeuden eraikineko gela batean eginda dago. Gaur egun, Kultur Etxeko bideo gela da. Argazkikoak goitik, ezkerreko aldetik hasita: Goran: Manuel Jose Minguez, Edurne Albisu, Mª Jose Aseginolaza, Lurdes Urrestarazu,Alicia Mujika, Mª Eugeniea Aierbe, Loli Salinas, Eusebio Urrestarazu, Juan Andres Alberdi. Erdian: Fermin Ariztimuño, Mª Jesus Aranburu, Margarita Aizpurua, Mª Rosario Aierbe, Edurne Iriondo, Bakarne Eziolaza, Belen Goia, Juan Mª Aldanondo. Beheran: Agapito Oiarbide, Jose Mª Aranburu, Miguel Angel Insausti.

Argazkian agertzen diren gehienak 1965ean jaiotako idiazabaldarrak dira.Tartean urtebete edo bi gehiago dituztenak

daude. Dena den, guztiek bat egin zuten 1975-76 ikasturtean. Orduko EGB-ko 5.maila ari ziren ikasten. Maisua Don Hila-

rio Berasategi zuten, kosta ala kosta argazkian agertzeko eskatu omen zioten, baina ez zuen nahi izan.

Aste Santua, Aste Sakratua Aste Santuak naturaren berrikuntzaren inguruko antzinako erritoak ditu oinarritzat. Errito haiek udaberriko ekinozioaren inguruan izaten ziren,antzina urte berriaren jaia izandako garaian. Jai horietan, Jesusen heriotza eta berpizkundea ospatzen dira. Aste Santua ospatzeko modua aldatu egin da urteak pasa ahala. Idiazabalen orain dela urte batzuk, festa hauetan egiten ziren zenbait ekitaldi gogoratu nahi izan ditugu. Jada egiten ez diren ekintza ugari daude. Aste Santuari Aste Sakratua deitzen zitzaion. Erramu Egunean hasi eta hurrengo larunbatera arte izan ohi zen. Bitarte horretan elizako santuak oihal more edo beltzez estali ohi ziren. Osteguna beti jai izaten zen eta Maitasun Eguna deitzen zitzaion.Arratsaldean meza egoten zen eta horren ondoren, prozesioa. Herriko mutil gazteek, soldadu erromatarrez jantzirik Ama Doloretakoaren irudia eramaten zuten. Gero, eliza barruan Gurutze Bidea egiten zen. Hau da, hamalau geldialditan polikipoliki otoitzak irakurtzen ziren. Jarraian, Ordu Santua izaten zen, frantziskotar batek zuzendua. Egun horretan bedeinkatutako ostiaren zaintza egiten zuten herritarrek gauosoan zehar, bitartean otoitz eginez.

Ostiralean, goizean goiz, berriro ere, Gurutze Bidea egiten zen, baina bide ezberdina eginez: elizatik Goiko-Kalbariora eta itzuli.Arratsaldean funtzioa egoten zen elizan: hankak garbitu, ebanjelioa, sermoia, otoitzak... Horren segidan, berriro ere Ordu Santua. Larunbatean, gaueko 12etan,“Bijilia Paskoal” funtzioa egoten zen:urte osorako ura bedeinkatzen zen eta baita erramua erre eta bere errautsa jaso ere. Funtzio hori gaur egun mantendu egiten bada ere,mezaren ordua aldatu da.Amaitzean kanpaiak jotzen ziren Aste Santua bukatutzat emateko. Gainera, ostiraletan barau eta bijili egiten zen; hau da, ez zen gosaltzen ezta haragirik jaten ere. Epealdiaren arabera aldaketak izan zituen prozesioak ere. Elizako goiko atetik abiatzen zen, goikotas deitzen zitzaion orduan. Irudiak tunika morez jantzitako apostoluek eta erromatarrez jantzitako gizonezkoek eramaten zituzten. Irudien kopurua ere gehitzen joan zen. Ama Doloreetakoa, Jesus gurutzean eta Jesus kristalezko hilkutxan zeudenean esaterako, sakristian zegoen San Joanen irudia konpontzeko eskatu zitzaion Zegamako

“Atxukarro”ri. Irudi hori berrituta, prozesioan atera zuten.Gaurko aldean apaiz asko elkartzen ziren. Zazpi apaiz ere egon ziren noiz edo noiz. Prozesioaren hasieran, apaizak paleoaren azpian joan ohi ziren. Paleoa sei makilen bidez eusten den oihal zatia da. Gaur egun ere, ospatu ohi dira meza bereziak garai honetan. Baina aldaketa nabarmenak izan dituzte. Elizan esertzeko modutik hasita, gizonezkoak eta emakumeak bereizita alegia, Gurutze Santura arte.

Marsoaren hogeita bostean, Erromako plazan kantatzen doo kukuak ALdAiZe 2

• 17


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.