Aldaize 29

Page 1

ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:01

Página 1

2008ko urria [ 29.alea ]

8-9

// ZE BERRI

ELIZALDE, "SOZIDADE" BERRIA Elkarte berria izango da herrian otsailetik aurrera. Bazkide gehiagorentzat lekua dago oraindik. ILLATIK 5 URTE BETE DITU Urritik abendura arte ekintza ugari antolatu dira urteurrena ospatzeko

14

/ / H I Z K E TA N

MAITERE AUZMENDI HAMASEI URTETATIK HERRIKO KUTXAN LAN EGIN ONDOREN, LANA AHAZTEA ERABAKI DU “Kostatu egin zitzaidan erabakia hartzea, baina orain oso gustura nago”

KONBENTZIONALA ALA ALTERNATIBOA? MEDIKUNTZAK NORABIDE UGARI H A RT U D I T U A Z K E N U RT E O TA N . B I A D A R N A G U S I TA N M U R G I L D U GARA


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:01

Pรกgina 2


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:01

Página 3

illatiren txokoa

#29 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Err edakzio t aldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga. Ale honetako laguntzaileak: Ixone Telleria, Imanol Garcia, Joseba Agirrezabala, Herri Eskola, Xapobixi Aisialdi Elkartea, GAztetxea, Anttonio Berasategi, Iñaki Aranburu, Jon Arano, Izaro Oiarbide, Ainitze Otamendi, Ana Mari Ansalas, Agenda 21 taldea. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

AZAROAN ILLATIK 5 URTE BETEKO DITU. ALDAIZEK ERE OTSAILEAN BESTE BOST BETEKO DITU OSPATZEKO EKINTZA UGARI ANTOLATU DIRA. ALDAIZEREN IRAKURLEEN INGURUKO AZTERLANA EGINGO DA 2009AN. Azaroan beteko ditu Illatik bost urte. Bost! Akaso inork gutxik esperoko zuen 5 urtera iristea ere, baina tira, iritsi, iritsi gara. 2003ko udazkenean hiru hausnarketa saioren ondoren erabaki zen Illati Euskara Elkartea sortzea. Saio horiek oso mamitsuak izan ziren eta oso ondo baloratu zen jendearen parte hartze aktiboa. Izan ere Illatiren sorrera bideratu zen hiru bileretan hogei bat herritarrek parte hartu zuten, guztiak ideia ezberdinetakoak, baina guztiak euskararen erabilerarekin arduratuta zeudenak. Euskararen inguruko kontzientziazio maila altua erakutsi zen bilera horietan eta ondorioz, ekarpenak sakonak eta onak izan ziren. Ondorioetariko bat izan zen herrian gaztelaniazko prentsa irakurtzeko joera zegoela eta horretan lagundu behar zuela sortu berri zen euskara elkarteak, Illatik. Horregatik erabaki zen Aldaize bihilabetekaria argitaratzen hastea. Bai Illatik eta bai Aldaizek honezkero bosna urte bete dituzte eta hori ospatzeko modukoa delakoan hainbat ekintza antolatu ditugu. Zeberri atalean dago ospakizunetako ekintza guztien berri. Azaroaren 15ean Urteko Batzarra egingo dugu, urtero legez. Aurtengoa ezberdina egitekotan gara, 5. urteurrena tarteko. Sortu zen garaiko bilera horietan parte hartu zuten guztiengana jo nahi dugu, atzera orduan esandakoak gogoratu

ILLATIREN SORRERA BIDERATU ZEN HIRU BILERETAN HOGEI BAT HERRITARREK PARTE HARTU ZUTEN, GUZTIAK IDEIA EZBERDINETAKOAK, BAINA GUZTIAK EUSKARAREN ERABILERAREKIN ARDURATUTA ZEUDENAK DUELA 5 URTE GUZTION ARTEAN ADOSTUTAKOAK GOGORATU ETA ONDO EGINDAKOAK ZEIN EZ HAIN ONDO EGINDAKOAK IDENTIFIKATU NAHI DIRA, AURRERA BEGIRAKO NORABIDEA GUZTION ARTEAN, ADOSTASUNEZ, ZEHAZTEKO.

eta aurrera begirakoak lantzeko. Orduan esandakoak bete diren, horien balorazioa, jaso nahi dira; ondo egindakoak eta ez hain ondo egindakoak. Horiek abiapuntutzat hartuta, aurrera begirako pausoak guztien artean adostea nahiko genuke, Illatiren sorreran egon zen adostasuna mantentzeko. Aldaizeren kasuan, 2009an irakurleen gaineko azterketa egin nahi dugu Aztiker enpresaren bitartez. Aldaize zenbatek irakurtzen duen, zein adinetakoak diren… informazio ugari lortu nahi dugu azterketa horren bitartez, aldizkariaren edukia eta mamia hobetzeko pistak jasotzeko.

I L L A TI ET A A L D A I Z E R E N P O S TA EL E K T R O NI K O A :

al da ize .il la ti@ gm ai l.c om

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, Kultur Etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 29 > 3


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:01

Página 4

iritzie [ HANDIK ]

Markina-Xemein

[ HEMENDIK ]

ixonetelleria

Idiazabal

imanolgarcia

(DES)BERDINTASUNAK (DES)BERDINTASUN

AURTEN BAI!!!

Idiazabaldik Bizkaiara, Markinara, etorri eta dena desberdina dela, edo ematen duela, esan behar. Berdintasunak edo desberdintasunak bilatu behar. Hitz egiteko modua, euskalkia, esaterako. Beti iruditzen zaigu Bizkaiera dela euskalkietan zailenetako bat. Bizkaieraz hitz egiten duen batekin topatuz gero, eta are gehiago bizkaiera itxi batean hitz egiten duen batekin, ezer ez ulertzearen inpresioarekin geratzen gara. Edo, gutxi ulertzearenarekin, behintzat. Hara joan, eta gipuzkera entzuten dutenean, aurpegi arraroak jartzen dituzte zenbaitzutan. Ez dutela ulertzen ere bai, askok. Ez gara euskalki desberdin baten aurrean harritzen garen bakarrak. Asteartea, ostirala, martitzena, barikue… Eta horrekin, hasi bakarrik. Kalean ere, kolore ugaritako jendea. Idiazabalen ere, hori pixkanaka nabarmentzen ari den arren, ez da hainbeste nabari oraindik. Atentzioa dei diezaioke horretara ohituta ez dagoenari. Behin baino gehiagotan entzun izan da, askori grazia gehiegirik egingo ez liokeen txantxa: ‘Non gaude, Markinan ala Nigerian?’. Bizkaiko kostatik gertu, paisaia ere ederra da. Hori, desberdintasuna baino gehiago, berdintasuna, ezin ukatu. Baina, kilometro gutxi batzutara, hondartza paregabeak. Kosta gustatzen zaionarentzat, hori bai desberdintasuna! (Des)Berdintasun ederra izan liteke, Durangon autobusa hartutakoan, Goierriko jendearekin topo egiteak. Hizketan entzun, eta: -Aizu, nongoa zara ba? -Goierritarra. -A bai? Ni ere bai! -Toki guztietan agertzen garela… -Bai, bai!

Berriro ere iritsi da agorra, jendea Euskadi altxatzera, beste batzuk horretarako prestatzera, korrikalari ugari Behobiatik Donostiarakoa prestatzen, igandero telebista aurrean azkazalak jan eta jan egotea… ezer aldatu al da? Gehienak uztailean utziriko lekura itzuli beharko dute eguneroko ogi bila, egongo da lana aldatu duenen bat edo lehen aldiz lanean hasi denik ere. Ikasleak ere aldaketa asko jasaten dituzte, batzuk lehen aldiz DBHra, batxilerrerako jauzia emanak ere izango dira eta unibertsitatera ere, iritsiko ziren bat baino gehiago. Gurasoen gonapetik alde egin eta independizatuak ere ez dira faltako, emantzipatuak. Bai neskalagunarekin, bakarrik, izango da lagunen batekin pisua konpartitzen jarri denik ere. Esaten den bezala zenbait buru hainbat aburu. Bakoitzaren errealitatea ezberdina izango da baina bi asteren buruan denok gabonak bitartean iraungo duen errutinan sartuko gara. Astea joan eta astea etorri abenduaren 24a iritsi arte. Baina denok nahi dugu pasaden urtean eginikotik ikasi eta zerbait aldatu, eginak izango ditugu jada hamaika proposamen; kirola egiten hastea edo 2007an baino gehiago egitea, trontzan eta lastoa altxatzen ikastea, dieta orekatuagoa eramatea, erretzeari uztea, ikasketak serio hartu eta egunean egunekoa egitea, Donostiako maratoia prestatzea… izango da igande goizak ohean ez pasatzeko asmoa duenik ere. Denok nahi dugu zerbait aldatu, pentsa Lance Amstrongek ere txirrindularitzara itzuli nahi omen du, eta Tourra irabaztera. Proposamenak eginak ditugu, bai zuek eta nik, orain ditugun asmo guzti hauek eguneroko errutinen barnean sartu eta aurrera eramaten hasi behar gara. Errutinak ere gauza onak baditu eta. Aurten ezberdina izango ote da? Baiezkoan nago proposamen denak beteko ditugu, aurten bai! ANIMO.

Goierrira etorritako bizkaitarrei ere berdina gertatuko zaie. Beraz, (des)berdintasuna. Berdintasunak berdintasun, desberdintasunak desberdintasun.

[ BERTSOA ] Udazkena Doinua: Sentimendu sartu zitzaidan Egilea: Joseba Agirrezabala

4 < aldaize 29

Hosto guztiak gorritzen doaz holako kasu mordoa guk udazkena hemen daukagu eta badaukat gogoa eskolan hasi, hasiak gara ordua aldatzera doa uda ederra pasatu dugu alaia eta beroa udazkenakin gure rutinak hartu du erreleboa

Baina guztia ez da hain txarra egin dezagun atzera udaberriak eman baizion guzti honi hasiera eta ordutik mundu guztiak izan du bilakaera ziklo denetan nere ustetan ola esplikatzen gera hasiera bat duen guztiak izango du bukaera


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:01

Página 5

kolaborazioak [herri eskola]

IKASTURTE BERRIA MARTXAN DA JADANIK Udako egun epelak amaitzearekin bat ikasturte berria martxan jartzen da urtero bezala. Aurten zenbat berrikuntza eta aldaketarekin gainera. Ikastetxeak hiru proiektu nagusi izango ditu aurten: Kalitatea Hezkuntzan, Bizikidetza eta Agenda 21.

IRAKASLE BERRI UGARI DITUGU AURTEN HERRI ESKOLAN. BEGIRA!

Klaseak hastearekin bat, zerbitzuak ere hasten dira hala nola zaintza, garraioa, jangela, oinezkoen trena, kirola e.a. Esan beharra dago zerbitzu hauek geroz eta arrakasta gehiago izaten ari direla. Hona hemen datuak:

Aloña

Celia eta Miren

Eba eta Ainhoa

Gorane

Joxe Mari

Mireia

Nekane

Xabi

D AT UA K: » Oinezkoen trenean laurogeita hamarren bat lagun mugitzen dira egunero. » Jangelan 82 ikasle daude izena eman da. » Zaintza zerbitzuan 11 ikasle biltzen dira. » Eskola kirola ere martxan da jadanik, aurten gainera arduradun berria izango dugu, herri tarra dugun Xabier Intxausti. 70 lagunek eman dute izena. » Bi urteko gelan 30 ikasle hasi dira eta bi gelatan banatu dira.

[ LABURRAK ] * Oinezkoen trenaren ibilbidean zehar baldosa berezi batzuk kokatu dira. Oso politak dira eta logotipoa adierazten dute. Konturatu al zarete non dauden?

* Irailaren azken astean mugikortasun astearen barnean burutu dira ekintza desberdinak. Ostiralean bizikleta ibilbide bat egin zen kolorez jantziz herriko kaleak. Astelehenean berriz eskola atarian joko kooperatiboak egin ziren, arrakasta handia lortuz. Joko hauetan ez da konpetitibotasunik lantzen, elkarlaguntza izaten da helburu nagusia, ez da irabazlerik edo galtzailerik izaten. Bi ekintza hauek arrakastatsuak izan ziren eta zapore ona utzi zuten gure ikasleen artean.

aldaize 29 > 5


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:01

PĂĄgina 6

kolaborazioak

IKASTURTE BERRIA LUDOTEKA BERRIAN [xapobixi] Kultur Etxeko lanak direla-eta ludoteka berria izango da aurrerantzean. Dantza ikastaroekin jarraitzeaz gai n, bes te kultur elkarteeki n batera ekintza berriak antolatzeko asmoa du Xapobixik. Ikasturte berriarekin batera Xapobixi aisialdi elkartea ere martxan hasteko indarberrituta dator. Urtero bezala, ekintza ezberdinak antolatuko dira. Honela, ludoteka zerbitzua, dantza ikastaroa, opor-garaiko ekintza ezberdinak eta abar aurrera eramango dira. Xapobixik, dagoeneko hiru urteko ibilbidea bete du eta urteen poderioz, esperientzia hartu ondoren, kalitatezko zerbitzuak eskaintzea du helburu. Honetarako jadanik zabaldu dira izen emate epeak eta erantzuna ona izan dela esateko moduan gaude. Ludotekari dagokionean, lehenik eta behin esan, aurten leku ezberdin batean kokatuta egongo dela. Kultur Etxean egiten ari diren lanak direla eta, ludoteka zerbitzua udaletxeko eraikineko bigarren solairuan eskainiko da. Ordutegia, urtero bezala arratsaldeko bostetatik zortzietara izango da. Sei eta erdiak bitartean 4 urtetik 6 urte bitarteko haurren txanda izango da eta handik itxi artean 7tik 9 urte bitartekoena. Urriaren 13an irekiko dugu ludoteka, orduan ezagutuko dute umeek aurtengo hezitzaile berria. Maiatzaren bukaera arte emango da ludoteka zerbitzua. Dantza ikastaroei dagokionez, iaz izandako hainbat gorabehera argitu asmoz, dantza ikastaroa hasi aurretik gurasoekin bilera bat egingo da. Bilera horren helburua dantza saioen ordutegia, taldekatzeak eta abar ze-

KULTUR ETXEAN EGITEN ARI DIREN LANAK DIRELA ETA, LUDOTEKA ZERBITZUA UDALETXEKO ERAIKINEKO BIGARREN SOLAIRUAN ESKAINIKO DA URRIAREN 13AN ZABALDUKO DITU ATEAK ETA ORDUTEGIA MANTENDU EGINGO DA, EZ DA ALDATUKO XAPOBIXIK HERRIKO GAINERAKO KULTUR TALDEEKIN HARREMANAK SENDOTU NAHI DITU

haztea izango da, horren arabera irakasle bat edo gehiagoren beharra ote dagoen baloratuko da, ahalik eta azkarren ikastaroa martxan jarri ahal izateko. Xapobixi aisialdi taldearen lan eremu nagusiak aipatu ditugun bi hauek diren arren. bestelako ekintzak ere baloratuko dira, ikasturtean zehar sortzen diren beharren arabera. Honez gain aipatu nahiko genuke, Xapobixik aurtengorako finkaturiko helburuen artean, kultur talde ezberdinekin harremanak sendotzea dela. Horretarako, saiakera egingo dugu eta honekin batera kultur talde ezberdinekin ekintzak antolatzeko hainbat proposamen luzatuko ditugu.

KATEKO PESTAK 2008 [IGA] Etorri dira, eta igaro ere bai, Kateko Pestak. Bertan hainbat ekintza izan dira ikusgai, baita parte hartzeko ere.

EKOÂť

Ostegunean, San Inazio egunean, Idi probekin ekin genion jardunari. Honi sagardo dastaketak jarraitu zion, eta jende andana agertu zen bi ekintzetara. Gauean, 12etan txerri harrapaketa izan zen. Ioritz eta Antti izan ziren azkarrenak, 10 segundu ingurutan harrapatu baitzuten. Bigarrenak, Lander eta Axier izan ziren, 12 segundutan. Horren ondoren, Unsain anaiekin dantzaldia izan zen, eta jende mordo bat aritu zen dantzan. Hurrengo egunean txerri-harrapaketak eman zion hasiera jardunaldiari. jende ugari bildu zen bertan, eta ondoren umeek gozatu zuten eurentzat prestatutako jokuekin.Gauean, afaria izan zen, 40 bat lagun bildu ginelarik. Horren ondoren, Lortu talde gaztea izan zen. Azken egunean mus-txapelketarekin hasi genuen eguna. 23 bikotek parte hartu zuten eta garaileak Pello eta Jon Kepa izan ziren, finalean Juanito eta Angelen aurka jokatu zutelarik. Toka txapelketan, berriz, Txintxo izan zen garaile, eta bertan ere 20 bat lagunek parte hartu zuten. Gauean herriko gazteen emaldia egon zen, eta horrelaxe eman genion bukaera Pestei. Gure eskerrik beroenak bertara inguratu eta parte hartu zenuten guztiei!

6 < aldaize 29


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:01

PĂĄgina 7

kirolak GORKA ZUDAIRE ETA LEIRE IPARRAGIRRE NESKEN ARETO FUTBOLEKO TALDEAREN ENTRENATZAILEAK

“FUTBOLEAN JOLASTEN IKASTEA ETA ONGI PASATZEA DA GURE HELBURUA� lan bat ere hartu genuen bidaia ordaintzeko. Gipuzkoa guztian zehar ibili ginen postontziz postontzi afixak banatzen dirua ateratzeko. Eta, torneoa jolasten den tokira iristen garenean ere, askotan ez da oso erraza izaten egin beharrekoa. Partidak izaten ditugu egunero. Lekuak eta ikusteko ere probesten dugu denbora, daukagun heinean. Baina ez da denbora-pasa bat izaten inondik inora.

Zazpigarren denboraldiari ekingo diote Gorka Zudaire eta Leire Iparragirrek nesken areto futboleko taldeko entrenatzaile lanetan. Leirek, gainera, aurretik ere urte asko eman ditu kirol honetan jolasten. Aurreko denboraldia, bidaia ezberdinak eta helburu berriak izan dituzte hizpide. Biok aritzen zarete entrenatzaile lanetan areto futbolean. Gorka Zudaire: Bai, hala da. Orain senior mailan dagoen taldea entrenatzen aritzen gara. Kadeteak zirenean hartu genituen eta bi urte eman genituen maila horretan. Jubeniletan ere beste bi urte egin genituen eta orain hirugarren denboraldia hasiko dugu senior mailan. Neska talde berdina entrenatzen aritzen garen zazpigarren urtea da hau. Entrenatu eta jolastu ere bai zuk, Leire. Leire Iparragirre: Bai, aspalditik gainera. Herrian neskek osatutako lehendabiziko areto futbol talde federatuan nengoen. Fernando Pradosekin izan zen hori. Ordutik jolasten aritu naiz eta gero entrenatzen ere bai. Orain, jolastu eta entrenatu, biak egiten ditut. Astean bitan entrenatzen dugu eta asteburuan partidak jolasten ditugu. Aurre-denboraldian, adibidez, astean hirutan entrenatzen dugu. Iazko denboraldian emaitza onak lortu zenituzten. L.I: Bai, hala da. Bigarren urtea zen senior mailan jolasten genuena eta lortutako emaitzarekin oso gustora gaude. Laugarren geratu ginen sailkapenean. Hamabi talde zeuden guztira, eta lehenengo hiru postuetan geratu zirenak Gipuzkoako talderik onenetakoak dira. Beraz, ez da txarra lortu genuen postua. Gustura egoteko

moduan gaude. Aurten talde handiagoa daukagu, hamazazpi fitxa ditugu guztira, jende asko gaude. Baina helburua iazko berdina izango da: sailkapenean postu on bat lortzea. Horretaz gain, noski, elkarrekin jolasten ikastea eta gauza berriak ikastea ere izango da gure helburua. Elkar ezagutzea eta ongi pasatzeaz gain, futbolean jokatzen ikastea ere bai. Kanpoan ere izan zarete taldearekin behin baino gehiagotan. G.Z: Bai, hala da. Bi aldiz izan gara Bartzelonan eta beste hiru aldiz Italian, behin Cesenaticon eta bitan Viareggion. L.I: Fernando Pradosekin eta orduko taldearekin Bartzelonara joanda nengoen behin baino gehiagotan. Esperientzia oso onak izaten ziren orduko haiek, oso ongi pasatzen genuen, eta bagenuen oraingo taldearekin ere gisako zerbait egiteko gogoa. Helburua, hasiera batean, areto futbol torneo batetan parte hartzea zen. Internet bidez bila eta bila aritu ginen baina neskentzako halako gauza oso gutxi daude. Zera pentsatu genuen orduan, zelai handian jolastu genezakeela. Eta hala egin genuen. Gogorra egin zitzaigun, hori ere egia da. Maiatza edo ekaina aldera denboraldia amaitzen genuen eta entrenamenduak orduan eten beharrean luzatu egiten genituen, udan izena emandako txapelketa horretan jolastu ahal izateko. Eta, ondoren, urri hasieran denboraldia berriro hasten zenez, abuztu amaieran irail aldean berriro hasten ginen entrenatzen. Kanpora joaten garenean ideia okerra egin dezake jendeak. Askok oporretara edo denbora-pasa goazela pentsatuko dute, baina lan handia eskatzen digu horrek guri: dirua lortu behar dugu, sei mila eurokoa izaten da gutxi gora behera gastu guztien batura. Urte batean postontzi banaketa

Askotan entzuten da nesken futbola gutxi baloratuta dagoela. Zer deritzozue? L.I: Nire ustez hori da gertatzen dena. Aurten 26 fitxa ditugu neskekin bakarrik, eta herri mailan, oso gutxi baloratzen da kirol hau. Neskek egiten badute, are gutxiago. Gainera, badirudi neskak adin batetara iristen direnean derrigor kirola utzi behar dutela. Eta ez dut uste hori hala denik. G.Z: Neskek gainera, ez dute etxean edota ingurunean kirola egiteko, agian, mutilek bezainbeste animo edo indarrik topatzen. Eta hori pena bat da. Eta, denboraldi berriari begira, zein helburu dituzue? G.Z.: Talde handia daukagu denboraldi honetarako, eta jende helduagoa eta gazteagoa gaude nahastuta. Baina helburua orain artekoa izango da: ondo pasatzea eta futbolean jolasten ikastea. L.I: Transizio moduko bat izango da aurtengo denboraldia. Gure artean jolasten ikasteko eta elkar ezagutzeko balioko digu denboraldi berri honek. Talde ona daukagu aurten ere eta lehenengo postuetan amaitzea ere helburutako bat izango da. Gainera, areto futbol talde handi bat bezala, mutilak eta gazteagoak ere kontutan hartu behar dira. Denok talde handi bat osatzen dugu. G.Z: Kirola egitea da helburua. Ikasten ari gara, baina elkarbizitzen ere bai. Orain dela bi urte truke bat hasi genuen Reuseko futbol talde batekin. Beraiek etorri ziren lehendabizi eta gu joan ginen gero. Talde osoa joan ginen, bai neskak eta baita mutilak ere, eta oso esperientzia polita izan da. L.I: Esku artean dugun beste proiektu bat da webgune bat egitearena. Kirola pixka bat bultzatu eta dinamika bat sortzeko, batez ere. Aurrekontu bat eskatuta daukagu eta herriko Kirol Elkarteko beste taldeekin ere hitz egin nahi dugu, parte hartu nahi ote duten jakiteko. Hala, Idiazabalgo Kirol Elkartearen webgunea izango litzateke bere osotasunean.

aldaize 29 > 7


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:02

Página 8

ze berri ?

GERRY REYNOLDS ESKOZIARRA IDIAZABALEN IZAN DA HERRI EKIMENEKOEKIN Aurreko Aste Santuetako bidaian laguntza handia eman zien Reynolds-ek Idiazabalgo Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Herri Ekimenekoei. Eskozian egin zituzten herri kirol saioetariko bi, Inverness herrikoak, Reynolds-en bitartez antolatu zituzten. Harremanetan jarraitzen dute bi aldeek, izan ere, 2009ko uztailean Eskozian ospatuko den munduko herri kirol txapelketan gonbidatu gisa joateko aukera dauka Idiazabalgo Taldeak.

Herriko dendetan euskararen erabilera areagotzeko kanpaina berri bat da hau. Herriko denda guztietan erosketa-poltsa ekologikoak banatu dira doan, plastikozkoen erabilera jaitsi dadin. Baina ez hori bakarrik, poltsetan euskara erabiltzeko gonbita ere egiten da. Ekintza hau oso ongi baloratu da Euskara Batzordean. Izan ere, euskara bestelako gai batekin lotzen den lehen aldia da eta gai hori ingurunearekiko errespetua bultzatzea izatearena begi onez ikusi da. Erosketak herritik kanpo egin beharrean, herrian bertan egiteko bultzatzea ere badu zeharka zerikusia.

ILLATIREN 5. URTEURRENA Illati Euskara Elkarteak 5 urte beteko ditu azaroan. Data berezi hori ospatzeko gustu guztietarako ekitaldi aukera zabala prestatu du Illatik udazken honetarako.

DATA

ORDUA

LEKUA

EKINTZA

Urriak 10

22:00

Guraso Elkartea

OIHULARI CLOWN: VIRGINIA IMAZ Helduentzako antzezlan umoretsua, emakumezkoen ikuspegitik landuta.

Urriak 24

18:00

Guraso Elkartea

DANTZA-PLAZA Plazako dantzak ikasteko ikastaro laburra, 2 ordutakoa, helduentzat. Ez dago dantzari fina izan beharrik!

Urriak 29

19:30

Guraso Elkartea

ALBERTO INURRATEGI “BEGIZ BEGI” Albertoren azken lana, mendiari buruzkoa.

Azaroak 15

16:00

Pilarrenean

ILLATIREN BATZAR NAGUSIA + HAUSNARKETA SAIOA Urteko batzarra egingo dugu. Illatiren hurrengo urteetako norabideaz ere arituko gara.

Azaroak 29

14:00

Arretxen

KANTU BAZKARIA Kantuen liburuxka banatuko dugu, hasi eztarria prestatzen!

Abenduak 17

19:30

Pilarrenean

“IZALGO EUSKARA” MAHAI INGURUA Herriko euskararen erabileraren ingurukoa. Gaur egungo esperientziak.

Abenduak 20

8 < aldaize 29

EUSKARA PLANA ETA AGENDA 21 ELKARREKIN LANEAN

ALDAIZEKO GEHIGARRI BEREZIA Illati, Aldaize eta euskara planari buruzkoa

Euskara ekologia bultzatuz, erabili euskara eta poltsak behin eta berriro!


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:02

Página 9

ze berri ?

ELIZALDE “SOZIDADEA”, ELKARTE GASTRONOMIKO BERRIA Uztailaren bukaeran hasi ziren “sozidadea” egiteko lanak. Bertako bazkideek esan dutenez, laurogei lagunentzako jantokia izango du, nahiz eta egun berezietarako ehun eta hogeirentzako lekua ere izatea aurreikusita duten. Bazkideen bikotekideek ere bazkideen adinako baimenak eta eskubideak izango dituztela azpimarratu nahi izan dute. Herriko festetarako, Sanblasetarako, amaituko dira obrak. Garai batean leku horretan zegoen Elizalde baserriaren izena hartuko du Elkarteak. Elkarteak ekintza kulturalak ere bultzatzeko asmoa du; horien artean legoke Osinalde bertso txapelketa esaterako. Hirurogei bazkide dira gaur egun eta beste hamarrentzako lekua dago oraindik. Adin tarte askotariko bazkideak daude, neska zein mutil. Hori dela eta, ordaintzeko modua oso malgua ezarri dute, edonoren eskura egon dadin. Interesa duenak edozein bazkiderena jo dezake.

PARTZONERIKO EHIZA-POSTUETARAKO ZOZKETA EGIN DA Idiazabali hainbat postu tokatu zaizkio. Hauek postu horiek: APOTA, 3, 13 eta 15 / LARREBIL 10, 16 eta 18 / ITURGAIN 2 eta 8 / ARATZ 8 eta 2 PEAZULUETA 3 / LETAIN 5, 6 eta 13 / TXABOLATXO 1 Horretaz gain, Partzoneritik Udalari hainbat postu erabiltzeko baimena ematen zaio. Horietako batzuk egun jakinetan erabiltzeko aukera eman die Udalak: LARREBIL 19: urriak 11, azaroak 4 eta azaroak 12 AÑABASO 7: urriak 8, urriak 16, urriak 24, azaroak 9 ITURGAIN 9: urriak 4, urriak 12, azaroak 5 eta azaroak 13 Udalak bere konpromisoetarako hainbat postu ditu bere ardurapean. Honako hauek izango ditu aurten: LARREBIL 19: urriak 19 eta urriak 27 / AÑABASO 7: azaroak 1 ITURGAIN 9: urriak 20 eta urriak 28

HASI DIRA HERRIKO FUTBITO TXAPELKETAKO PARTIDAK

IGAK URTERO ANTOLATZEN DITU ETA SANBLASETAN JOKATZEN DA FINALA

Hamabi partida jokatuko ditu talde bakoitzak. Aurten zazpi taldek parte hartuko dute eta dagoeneko hasi dira partidak jokatzen. Orain arte Kultur Etxearen ondoan jokatu izan dira, baina Kultur Etxea Udaletxe berria bihurtzeko lanetan ari direnez, Herri Eskolan ari dira jokatzen.

aldaize 29 > 9


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:02

Página 10

ertzea [izal ezautuz]

ETXEBERRI HAUNDIA

anttonioberasategi

de Urbizu” apaizarena izatea, 1578an inguru horretantxe baitzuen berea; baliteke izena ere ordudanikoa izatea. Etxeko jaunaren deitura erabiliz sortu bide zen etxearena bera ere eta hori erabiliko zuen jendeak. 1708. urtean, etxe berria egin zen lehenagokoaren lekuan. Dokumentuetan “Zufiaurre” edo “Zubiaurre” deritzote; ez dakigu izen hori lehenago ere erabilia izango zen, baina, gerora, behintzat, ez zuen iraun. Ez berarenik, ez beste izen batenik, ez da euren inongo zantzurik iritsi gureganaino. Etxe berria haundia ere bazen (begiratu bestela XX. mende hasierako argazkiari) eta garbi zegoen kontua: “Etxeberri Haundia” izan zen idiazabaldarrentzat aurrerantzean. Haunditasun hori aprobetxatuz edo, XX. mendearen hasieran, Ipar Euskal Herriko Beloketik etorritako fraide beneditarren komentu bihurtu zen; laster alde egin zuten, ordea, Lazkaora. Gure herriko etxeen inguruko kontu zahar eta gorabeherez osatzen dudan atal honen zaleok, beharbada, gogoan izango duzue nola, azkenekoan, izen batzuen iraunkortasun ezaz eta aldakortasunaz aritu nintzen; zehatzago esanda, kaleko etxeen izenez nioen hori, batez ere, erabat ahaztuta geratu eta galtzeraino ere egin dute eta, batzuetan. Uste dut gaur aztergai dugun hau adibide ezin hobea dela, esan nahi izan nuen horretaz konturatzeko. Dokumentatutako lehen aipamenetan (1652...), “Arresse/Arressea” deitura ageri da etxea izendatzeko; pentsatzekoa da, grafia horrek hiz-

10 < aldaize 29

tunen ahoan “Arretse/Arretsea” izango zena adierazi nahi zuela; “etxe”ren aurrekari izandako “etse” forma ageri da, hortaz (hor dugu, tankera horretakoa, “Goatse” bera ere). “Harrizko etxe” izate horrek, etxea egin zenean, beste batzuekin zeukan berezitasuna erakutsiko zuen, seguruenez. Izen zahar hori hartu dute “Arretxe” elkartekoek bere txokoa izendatzeko. Baina gure etxearen izenak ez zuen luzaroan iraun. XVII. mendearen bukaera aldeko eta XVIII.aren hasierako dokumentuetan, “Donjoanenea” izena ageri da; garbi dago “Don Juan”en baten etxea izan zela. Baliteke “Juan

Eta orain artekoa nahikoa ez bada, tori errematea. 1920 aldera etxea bota eta indiano batek gaurko egunean ere hortxe daukagun palazio ikusgarria eraikiarazi zuen; hortik etorri zen izen berria: “Jauregialzorenea”. Eta, nahi baduzue, inoiz dokumentatuta dagoen “Juankruzenea” ere bai. Bukatzeko, izenburuan, leku faltan, ipini ezin izan dena -lekuko modura, behintzat- gera bedi jasota hemen, etxearen histori hari osoari zor zaio eta: “Arretsea-Arretse-Donjoanenea-Zufiaurre-Zubiaurre-Etxeberri Haundia-Juankruzenea-Jauregialzorenea-”ren gainean aritu gara gaur. Bada zerbait gero!

K A

M B


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:02

PĂĄgina 11

KONBENTZIONALA ALA ALTERNATIBOA? Medikuntzak norabide ugari hartu ditu azken urteotan. Bi adar nagusitan murgildu gara

Medikuntza alternatiboaren definizioak bat baino gehiago harritu dezake. Ohiko medikuntzak edo medikuntza konbentzionalak dituen tratamenduen ordez praktikatzen den medikuntza da askorentzat. Beste askorentzat, aldiz, horren osagarria besterik ez da. Medikuntza mota bat edo bestearen aldeko sutsuak badira, baita bietan sinesten dutenak ere. Baina beti ere, muga norberak jartzen du. Gai hau, ordea, zerbaitek polemiko egiten badu, ‘alternatibo’ hitzaren definizioak berak egiten du.


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:02

Página 12

erreportajea

-Niri, fundamentuzko kontsulta batean fundamentuzko mediku batek esaten didanak bakarrik balio dit. -Bai, niri horrek ere balio dit, baina ezin ukatu kuranderoek eta gisakoek, adibidez, egiten duten lana. Niri behintzat ez didate hutsik inoiz egin. Eta, belarrak ere, kontuan hartu beharrekoak dira askotan. - Hori ere egia da, baina beti ez dute asmatzen. Eta asmatzearen zain geratzen bagara… Ez asmatzea ere iritsi liteke. - Bai, baina, zenbat aldiz gertatu da, medikuenetan bueltaka ibili eta gaitzik aurkitu ez, eta kuranderoarengana edo gisako batengana joan eta lehenengoan aurkitu eta sendatzea?

Hala hasi dira, bizpahiru idiazabaldar, kafetxo bat hartzen ari diren bitartean, behin gaia aterata. Askotan entzun liteke luze eta zabal jo dezakeen eztabaida honen zertzeladarik kaleetan. Baita etxeetan ere, edo lagun artean. Medikuntza alternatiboa eta tradizionalaren arteko talkak egunerokotasunean ere utzi dezake arrastoa. Askorentzat guztiz kontrakoak, beste zenbaitentzat osagarriak, elkarrekin bidea egin beharko luketenak beste zenbaitentzat. Iritziak askotarikoak dira.

Zer da bat eta zer bestea? Landareekin eginiko ukenduak, sendagaiak edota gisako produktuek konbinatzen dute medizina alternatiboa batzurentzat. Beste askorentzat, oinarri espiritualak, metafisikoak edota erlijiosoak, ongizate gizartetik at erabiltzen diren teknikak, sendabide berritzaileak edota beste zenbait sendabide ere badira medikuntza. Medikuntza tradizionalak, berriz, zientifikoki oinarrituta eta frogatuta aurkitutako sendabideak lantzen ditu. Eta, bataren eta bestearen arteko desberdintasunak, askotan txikiak izan daitezke, baina beste zenbaitetan, pausu erraldoiek osa dezakete desberdintasun hau. Azken kasu honetan, bataren eta bestearen defendatzaileek talka handiak izan ohi dituzte. Mediku sutsuek, lanbide honen adar alternatiboak ilegalak izan daitezkeelaa diote zenbai tzuetan. Aditu hauen portzentaje handi batek zera dio: baimen legala ez duten pertsonek ez dutela diagnosiak egin eta tratamenduak edota

12 < aldaize 29

Medikuntza tradizionalak, berriz, zientifikoki oinarrituta eta frogatuta aurkitutako sendabideak lantzen ditu

terapiak hasteko baimenik. Horrek, ordea, ez du esan nahi medikuntza honetako baliabideak osagarri bezala erabiltzen ez dituztenik. Are gehiago: honen onurak medikuntza tradizionalak ere onartu egin ditu, eta erabili ere bai, geroz eta gehiago. Beste askorentzat, medikuntza naturala soilik da medikuntza alternatiboa. Belarren sendatzeko gaitasunean oinarritzen den medikuntza, edota produktu natural edota ekologikoak soilik erabiliz gaixotasunak eta gaitzak sendatzeko modua eta bidea. Herrian bertan, medikuntzaren bi adar hauekin identifikatzen diren pertsona ugari dago. “Ez dut uste frogatuta ez dagoen zerbaitekin gehiegi sinetsi ahal izango nukeenik”, jarraitzen du elkarrizketak. “Baina, saiatzeagatik ez da ezer gertatzen. Hori da medikuntza honek duena: ez duela kalterik eragiten gorputzean. Beraz, saiatzea da kontua”. Era guztietako iritziak inondik ere. Toki guztietan, iritziak orotarikoak izan daitezke. Baita gai honen inguruan ere. Bakoitzak, bere osasunarekin eta gorputzarekin nahi duena egiten ei du. Hala izan da orain arte, hala izango da aurrerantzean ere.


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:02

Página 13

erreportajea

Kon ben tzio nala Alter nati boa Herrian ere bai Jesus Martinez, Soria bezala gehiago ezagutzen denak, garatxoak eta antzekoak sendatzeko modua ezagutzen du. Bere jaioterrian ikasita, ez omen dio inoiz inori esango nola egiten duen. Teknika erraza omen da: urdai gantz zati batekin garatxoak marraskatzen ditu. Horren aurretik edota ondoren egiten duena, ordea, sekretua da. “Eta, garatxoak sendatu egiten dira. Ehuneko ehunean agian ez, baina jende askori sendatu dizkiot garatxoak modu honetan”, dio. Eskuak garatxoz josita zituen inor joana da berarengana, baita urteetan garatxoren bat kendu ezin zuenik ere. Badira, herrian, sendabideak ideia espiritualetan edota arimaren ongizatean oinarritzen dituztenak ere. Norberaren sendatzeko gaitasunean, adibidez. Eskuak sendatu nahi den pertsonaren buruan jarrita, eta energia tarteko, gaitzen sendabidean sinesten dutenak. Baita, norbere gorputzaren energien konpentsazioan sinesten dutenak ere. Anamari Ansalasek, berriz, belarrek eta elikagaiek dituzten sendatzeko baliabideak ongi ezagutzen ditu. Aldaizeko kolaboratzaile fina dugu Lilimallu atalean. Alero-alero eskaintzen digu elkarrizketatxo bat, aldiko gaitzen bat sendatzeko orientabideak emateko. Ilusio handiarekin kontatzen dizkigu berak dakizkien guztiak. Anamari Nafarroako Etxalarkoa da jaiotzez. Batez ere bere amonarengandik jaso omen du belarren munduaren berri. Bere gurasoek ere belarrak erabiltzen omen zituzten. Anamariren

Landareekin eginiko ukenduak, sendagaiak edota gisako produktuek konbinatzen dute medizina alternatiboa batzurentzat.

ama zena baserriz baserri ibiltzen omen zen gaixoei enplastoak jartzen. Bere aita zenak ere ezagutzen zituen belarrak, baina batez ere baserriko ganadua zaintzeko eta sendatzeko erabiltzen omen zituen. Txiki-txikitatik ezagutzen du Anamarik hau, baina 21 urte zituenean Miarritzen ikastaroa egin zuen eta bere ezagutzari teoria jarri zion. Medikuntza Orokorreko ikastaroa izan zen eta ohiko gaixotasun arruntak (asma, zirkulazio txarra, pneumonia…) belarren eta elikagaien bidez nola sendatu ikasten aritu zen. Harrezkero, Anamarik askori lagundu dio eta gaur egun ere astero du norbait laguntza eskean. Kontsulta-lekua etxea du. Jende ugarik bisita egiten dio, baina telefonoz ere asko aritzen da. Azpeitia, Andoain, Irurtzun, Lezaun, Calahorra… bazter ugaritan da ezaguna Anamari; bai herritik kanpora, baina baita Idiazabalen bertan ere. Uste baino jende gehiagok jotzen du berarengana aholku eske. Anamarik urte guztian behar ditu belarrak, baita horien garaia ez denean ere. Horregatik, bigarren goian, ganbaran, belar asko ditu gordeta kontserba gisa.

aldaize 29 > 13


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:02

Página 14

hizketan MAITERE AUZMENDI.

“KOSTATU EGIN ZITZAIDAN ERABAKIA HARTZEA, BAINA ORAIN OSO GUSTURA NAGO” HAMASEI URTETATIK HERRIKO KUTXAN LAN EGIN ONDOREN, LANA AHAZTEA ERABAKI DU

MAITERE AUZMENDI, ELKARRIZKETAKO UNE BATEAN

Idiazabaldar guztiak edo gehienak ezagutu dute Maitere Auzmendi bankuko mostradorearen beste aldean. Caja de Ahorros Provincial garai batean, Gipuzk oako Kutxa beranduago, Kutxa orain. Bere aitarengandik ikasi zuen ofizioa, eta oso gaztetatik hasi zen bera ere etxeko negozioan lanean. Etxean bertan lehendabizi , Kale Nagusian ondoren. Atz era begirako bidai bati hasiera eman dio orain.

Betidanik ezagutu d uzu bankuko lana. Garai bateko Caja de Ahorrosa etxean bertan zenuen. Bai, hala da. Etxean txikitatik ikusi genuen giro hori. Aita zen garai batean arduraduna, eta besterik ez dut ezagutu. Etxean zegoen gainera bulegoa orduan, egongelan. Eta bezero guztiak gurera etortzen ziren. Baita igandetan ere! Ez zegoen ordutegi finkorik, ezta jai egunik ere. Familiako negozioa zen. Gurasoekin batera hasi nintzen gaztetatik, idazten ikasi nuenean, esango nuke. Kartilak-eta betetzen hasi nintzen hasie-

14 < aldaize 29

ran, pixkanaka. Lehen lana askozaz ere errazagoa zen, oraingoarekin konparatuta. Libreta bat eta plazoko nomina, besterik ez zen izaten. Dirua batean edo bestean sartu behar zen. Kontu korronteak enpresentzat izaten ziren. Argi eta uraren dirua ere etxez etxe biltzen zen, ez zen bankutik egiten. Eta soldatak ere, garai hartan, diruz ematen ziren. Orain dirua kontu korrontean izan behar da, garai hartan etxean. Soldata ematen zizutenean, behar zenuena etxean utzi eta sobratutakoa eramaten zen Caja de Ahorrosera. Pentsioen kontua ere, hilaren lehen hamabostaldian erreziboak sinatuta egiten zen. Hileko lehenengo igandean ordaintzen ziren gero, meza aurretik edo ondorenean. Han etortzen ziren denak, bata bestearen atzetik, gurera. Askotan ohean egoten ginen gu, eta etxea jendez beteta zegoela nabaritzen genuen ohetik. Tinbrerik ere ez zen garai hartan, eta ate hotsak handiak izaten ziren! Gu bakarrik ez, ingurukoak ere esnatuko ziren artean. Baina aldaketak handiak izan dira. Enpresak ordainketa

sistemak aldatzen hasi zirenean jende asko beldar zen. Iraultza bat izan zen hura jendearen artean, baina ohitu egin ginen segituan. Eta, horrela, aldaketa guztiekin. Zu ere laster hasi zinen bertan lanean. Bai, hamasei urterekin hasi nintzen bertan lanean. Batxilergoa amaitu eta kontabilitatea ikasteri ekin nion, eta negozioa ere ezagutzen nuen aspalditik. Aitak utzi zuenean nik hartu nuen. Baina inguruan ibili behar izaten zuen berak ere, nik artean ez bainituen 18 urte, eta sinadurak berea izaten jarraitzen baitzuen. Hasi nintzenean ez zen ordutegirik izaten eta egiten genuen lanaren araberakoa izaten zen gure soldata ere. Garai hartan, 1971n, hamabost bulego bakarrik zeuden Gipuzkoan. Ordu gutxiz lan egiten zuten bertan, askotan bertako langileek beste lan bat ere izaten zutelako. Hura normalizatzea erabaki zutenean oposaketak egin zituzten. Nik ere egin nituen eta 1972ko urtarrilaren 1etik naiz langilea ofizialki.


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:03

Página 15

hizketan

Urte guzti hauetan hamaik a gertaera izango ziren Kutxan. Bai, makina bat gertatu izan dira! Lan honek alde on eta txarrak ditu, denek bezala. Gauzak ongi egiten zenituenean, edota norbaiti laguntzea lortzen zenuenean momentu onak izaten ziren. Aldiz, txarrak ere izaten ziren: inbertsio bat gaizki ateratzen zenean, norbaiti lagundu ezin zenionean… Lapurretak ere izan ziren bolada batean! Garai oso txarra izan zen hori, beldur asko pasa genuen. Ez nik bakarrik, eskualdeko langile guztiak ere bai. Bost aldiz gutxienez gertatu zen hori Idiazabalen. Hirutan ez nintzen bertan tokatu, baina azkeneko bitan bai, eta izugarrizko beldurra pasatu nuen. Ez ginen lanean lasai egoten. Lanetik joaterako leihotik kanpora begira, ateak itxi nahian, beste bulegoetakoekin telefonotik zintzilik… Beldur handiak pasa genituen. Alde handia du sektorean lehen egiten zen lanak oraingoarekin, ezta? Oso handia gainera. Lehen ez zen ordenagailurik, terminala izeneko tramankulu bat izaten zen. Izugarrizko hotsa ateratzen zuen gainera! Jendea harrituta geratzen zen paperetik terminalerako aldaketa egin genuenean. Gero, berriz, terminala ere atzera geratu zen, eta makina isilagoak iritsi ziren. Zuzendaria ere bulegotik ateratzen zen, zaratarik entzuten ez zuela eta, bulegoan inor ez ote zebilen galdezka. Jendeak, gainera, askotan galdetzen zuen datuak Donostiako zentralera ongi iristen ote ziren ordenagailu bitartez! Baietz esaten genien, noski.

“BOST LAPURRETA EGIN ZIZKIGUTEN BOLADA LABUR BATEAN. BOST HORIETATIK HIRUTAN TOKATU NINTZEN ETA IZUGARRIZKO BELDURRA PASATU NUEN”

“JENDEAK ASKOTAN GALDETZEN ZUEN DATUAK DONOSTIAKO ZENTRALERA ONGI IRISTEN OTE ZIREN ORDENAGAILU BITARTEZ! BAIETZ ESATEN GENIEN, NOSKI”

Beti Idiazabalgo bulegoan lan egin duzu gainera. Bai, hala da. Zorte handia izan dut, nire ustetan behintzat. Horrek alde onak eta txarrak ere baditu, noski! Baina, ni oso gustura egon naiz lanean aritu naizen denbora guztian, ez nuke aldatuko. Herritarrekin halako harreman estu bat sortzen da. Baina, alde txarren artean dago, adibidez, sekula santan ezin deskonektatu izana. Horrekin bizitzen ere ohitu egin nintzen. Eta, orain? Orain oso gustura nago. Azkeneko urteetan nekea nabaritzen ari nintzen, eta banuen deskantsatzeko eta deskonektatzeko gogoa. Askotan esaten nuen, urte sabatiko bat hartzeko gogoa neukala, gustura egingo nuela hori, baina ez nintzen inoiz ausartu. Itzulera zein gogorra izango zen pentsatzen jartzen nintzen eta atzera egiten nuen beti. Baina iazko urte amaieran edo, langileon asmoen berri galdetu ziguten goitik, ordezkapenak eta aldaketak aurreikusten joateko. Horrexek animatu ninduen egin dudana egitera. 57 urterekin lizentzia eskatu dezaket, aurre-erretiroaren aurreko pausoa dena. Laster egingo ditut 57 urte eta bitartean eszedentzia eskatu dut. Beranduago ikusiko da lizentzia emango didaten eta hori aurre-erretiroarekin lotzerik izango dudan edo ez. Agian lanera itzuli beharko naiz berriro, hilabete batzuetarako. Baina oraintxe horrek ez dit inporta. Ikaragarri gustura nago, lasaitasun handiarekin bizi naiz.

aldaize 29 > 15


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:03

Página 16

iparrorratza iñakiaranburu

HOLANDARA

Holandara eskolako lan praktikak egitera hiru hilabeteko epean. Hasiera batean inondik inora jakin gabe nora joan behar nintzen Breda-ra bidali zidaten lan praktikak egitera Holandako hegoaldean kokatzen den herri handi batera. Lan praktikak kanpoan egiteko laguntza eman zidatenean asko poztu nintzen, zeren mundua zertxobait ikusteko aukera eman zidatelako eta esperientzi berri bat izateko aukera izango nuelako. Kurtsoa martxoan bukatu nuen eta martxoaren bukaeran Holandara abiatu nintzen. Goierritik bi lagun joan ginen beste gainontzekoak , Donostiakoak, Bilbokoak, Markinakoa, Aguraingoa eta beste zenbait tokitakoak. Gure etxea Breda-n oso ondo kokatua zegoen, herriko zentrotik bost bat minutura bizikletaz. Herria oso polita, zentroan eliza handi bat eta ingu-

ruko etxeak oso politak holandar estilora, etxe gehienak baxuak hiru edo lau solairukoak eta kanpoalderantz aldenduz etxe gehienak indibidualak bakoitza bere belardi txikiarekin. Lurralde oso laua da haize errota eta ur kanal asko daude. Bizikletaz oso erraz mugitu daiteke. Bizikleta erabiltzen nuen lanera joateko garraioa bezala. Beste garraio publiko bat asko erabiltzen dena trena da, holandartar gehienak lanera joateko txirrindua eta trenak erabiltzen dute garraioa bezala. Lanari dagokionez gure lantokia Breda-tik hogeita hamar bat kilometrora zegoen kokatua eta trena eta bizikleta erabiltzen genuen. Lantokian jende oso jatorra, Holandako jendea oso jatorra eta lasaia da. Gure lanera joaten ginen lantokian kanpotar asko zeunden, turkoak, makokoak, poloniarrak… nahiko enpresa mistoa da. Oso gustura

aritu nintzen lanean jende asko ezagutu nuen. Bestela hiru hilabeteak aprobetxatuz turismo pixka bat ere egin genuen. Holandan toki asko bisitatu genuen, Amsterdam, La Haya, eta Eindoven eta beste herri txiki batzuk ere bisitatu genituen, ez da herrialde oso handia. Herrialde honek badu berezitasun bat lurra itsas maila baino baxuagoa dagoela, dikeak eta itsaso ateak dauzkate itsasoko ura ez sartzeko. Hau ikustera ere gerturatu ginen kostaldera. Belgikan ere izan ginen, Berlin eta Alemaniako beste herri txiki batean ere bai. Ikusten duzuenez hiru hilabetetan etxetik kanpo oso ongi pasa daitekeela jende eta toki asko ezagutuz. Aukera izan ezkero animatzen dut jendea horrelako aukerak aprobetxatzea.

[ diska ]

[ internet ]

“MATERIA ORGANIKOA ETA GAINERAKOAK”

“EUSKARAZKO FIREFOX-A”

Izenburua: MATERIA ORGANIKOA ETA GAINERAKOAK Taldea: KEROBIA

Talde iruindarraren azken lana da, eureka beraiek autoproduzitutakoa. Internetez eskuratu ahal izango duzue, euren webgunean bertan: » www.kerobia.com

16 < aldaize 29

www.mozilla.com/firefox Interneten azkarrago eta seguruago nabigatzeko modua da. Gainera, euskarazko bertsioa ere badu nabigatzaile honek.


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:03

PĂĄgina 17

zaharrak berri

ZEIN ZEN NOR IDIAZABALEN 1950EAN

| jonmikelarano

Mila hitz baino gehiago balio omen du irudi batek... Eta alde erantziz ere bai: zenbat irudi ez ote datozkigu izen-abizen bat xuxurlatzen zaigunean, data edo datu bat ematen zaigula? Honoko hau da "Izalen" "zegoena" orain dela 58 urte, 1950eko Mariaren urtean. Idiazabalen eta Goierriko beste zenbait herrietan lagun batzuei erakutsi herrian herrikoak, eta argazki zaharrak adinako arrakasta izan dute zerrenda hauek. Gertaerak idazten, ontzatzen edo gogoratzen ez direnean, gertatu ez baliera bezalatsu da. Gogoratzeko, irudiak berreskura tzeko, garai bateko Idiazabalgo mundualdia pizteko edota nondik gatozen jakiteko balioko al du fotokopia honek...

* HORTIK "PARADAKO ASTOA" ESALDIA... 1950. URTEA; ANUARIO DE COMERCIO NACIONAL DE ESPAĂ‘A III. LIBURUKIA

[ ESAERA ]

B u r u a e r a b i l t ze n e z d o o n a k , h a n k a k e r a b i l i b e h a r d i t u aldaize 29 > 17


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:03

Página 18

saski-naski [ RZ ]

[ LILI-MALLU ]

izarooiarbide

anamaria ansalas

BASURDEA SALTSAN

IDORRERIA KASUETARAKO, BARAZKIAK

> OSAGAIAK (6 lagun.) • 2 kg basurde-haragi • 2 tipula gorri • Azenario 1 • Reineta sagar 1 • Baratxuri buru 1 • Ardo txuria • Olioa • Gatza ura • 2 patata

Barazkiek lagunduko digute komunera ohi bezala joaten. Lehortuta egonez gero, ez da ez, gorputzaldi ona izaten. Anamarik dio barazkiak jatea baino hoberik ez dagoela. Jarri lapiko batean honako barazki hauek:

> PRESTAKETA Bezperan haragia salmueran jarri. Hau da, ontzi batean haragia, baratxuri buru tartean txikituta duela jarri eta ardo txuria bota haragia tapatu arte. Haragia salmueratik atera, trapu garbi batekin lehortu eta gatz apur bat bota. Zartagin batean olioa jarri eta haragia frijitu. Ondoren, zartagin berean tipula, azenarioa eta sagarra txikituta jarri eta doratzen direnean haragia dagoen kazuelara bota, ur pixka batekin eta egosten utzi. Haragia egostean, atera bertatik eta geratzen den saltsa batidoran txikitu eta berriro haragia bertara bota.Bukatzeko, bi patatak zuritu, zati handitan moztu, frijitu eta kazuelara bota.

-2 tipula -Porruaren hostoa (berde koloreko zatia) -Sagar 1, azal eta guzti -Erramu hosto bat. -Gatza -Olioa -Perrexila Barazki horiek guztiak txiki-txiki eginda jarri eta egosi litro bat uretan, 20 minutuz. Ur hori edan egin behar da, bazkal garaian, aldiko basokada bat.Ez bada horrela hartu nahi, ur horrekin zopa egin daiteke, fideoa edo tapioka botata.Egositako barazkiak ere jan egin behar dira. Entsaladan jan daiteke, limoa edo ozpina botata. Edo bestela, barazki horiekin tortillatxoa egin daiteke, oso goxoa geratzen da.

On egin.

[ ABAROA ]

» ainitzeotamendi

HALTZA (ALNUS GLUTINOSA) FAMILIA: BETULACEAE Erreka bazterretan bizi den zuhaitza da haltza. Tamaina ertainekoa, altueran 20 metro izatera iritsi daiteke. Hosto galkorrekoa. Enbor zuzena eta azala iluna du. Hazkunde azkarreko espeziea da, gainera ipurditik moztuz gero berehala jaio tzen da berriro. Urtarrila maiatzean loratzen da eta fruituak udazkenenan heltzen dira, apaingarritako erabiliz. Euskal Herrian erabat hedatuta dago isurialde kantauriarrean eta urrituz doa mediterraneoan. Zuhaitz ilarak edatzen ditu ibai bazterretan eta basoak eratzera era iritsi daiteke hezetasun freatikoa duten mendi hegaletan. Badu bere garrantzi ekologikoa landare honek, izan ere, atmosferako nitrogenoa finkatzeko duen gaitasunagatik erraz kolonizatzen ditu lurzoru pobreak, baldin eta nahiko hezetasuna duenenan, eta horrela estaltzen ditu urbazterrak eta ezpondak.

18 < aldaize 29

Egur arina du eta azkar desagiten da, baino uretan oso iraunkorra da. Altzarietarako, erregai gisa, papera, panel eta kutxak egiteko erabiltzen da besteak beste. Azala tanino ugarikoa da eta astringente gisa eta larruak ontzeko balio du. Hosto hartu berriak oin azpietan zapal zapal jarriz gero galtzerdien barrutik, asko ibiltzeagatik edota oinetakoak gaizki izateagatik sortutako miña baretzen dute. Hostoak xehetuz gero kataplasman eta emakumearen bularrean jarriz, haur jaio berrientzako esnea eteten da. Zauriak ondo ixteko ere balio du. Haltzaren azala berriz, egosi eta gargarak eginez gero, hortzak finkatzen ditu eta entziak gogortu, anginak baretzeko ere balio du. Espezie honetaz gain, erabili ohi da apaingarritako eta baso birlandaketan beste haltz bat, inoiz basati bihurtzen dena, Korsika eta Italiako hegoaldekoa jatorriz, Alnus cordata.


8/10/08

Página 19

S

F

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

saski naski

S⁄

; D

: ⁄S ⁄

17:03

ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

TRIPAZORRIAK

1950eko otsailean hainbat izaldarrek “Tripazorriak” izeneko antzezlana aurkeztu zuten. Antzerkirako mozorrotuta ageri direnak honakoak dira: Norberto Oiarbide, Antonio Etxeberria, Jose Urrestarazu, Pedro Gorrotxategi, Antonio Aseginolaza eta Eugenio Urteaga.

[ ZE ASMA ]

Definizio hauekin lagunduta bete itzazu hutsuneak. Ondoren zenbakia duten hizkiak azpiko lerrora pasa eta Urtsuarango ermita noren babesean dagoen jakingo duzu.

a. Otsailaren 2a b. Plazako etxea c. Nafarroara sartzeko atea d. Herri Eskolari izena ematen dion apaiza e. Goierriko herria f. Euskara Elkartea g. Atal honen izena Erantzunak: a. Kandelaria; b. Txomenarenea; c. Etxegarate; d. Iparragirre; e. Zegama; f. Illati; g. Zeasma. Urtsuarango ermita: Santa Engrazia.

aldaize 29 > 19


ALDAIZE 29.qxp:ALDAIZE 10

8/10/08

17:03

Pรกgina 20


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.