Aldaize 34

Page 1

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:49

Página 1

2009ko uztaila [ 34.alea ]

7

/ / H I Z K E TA N

URA

NEKANE LANGARIKA: “Asko eskertzen dut hasiera batetik bizilagunek eskaini eta eman zidaten laguntza”

8-10

// ZE BERRI?

ADINEKO PERTSONEI LAGUNTZEKO NAGUSILAN TALDEA SORTU DA HERRIAN Udalak, gizarte langileak eta laguntzaile boluntarioek bultzatuko dute proiektua

14

// KIROLAK

ANDONI URTEAGA "Lazkaon txapelketetan parte hartzeko aukera zegoela ikusi nuenean hara joan nintzen”

U R A I Z A N E TA N A H I E Z . U R I K E Z E TA H U R A BEHAR


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:49

Pรกgina 2


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:49

Página 3

illatiren txokoa

#34 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Err edakzio t aldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Nerea Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga eta Izaskun Vazquez Ale honetako laguntzaileak: Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, Anttonio Berasategi, Idiazabalgo Agenda 21, Ane Telleria, Ainhoa Lizarralde, udaletxeko langileak, Andoni Urteaga, Nekane Langarika, Irantzu Arrizabalaga, Lurdes Mintegi eta Iñaki Arrondo.

ALDAIZEREN IKERKETAKO EMAITZEN BERRI EMAN DA PILARRENEAN EGIN DA UZTAILAREN HASIERAN. IKERKETA EGIN DUEN AZTIKER ENPRESAKO ORDEZKARIA ERE BERTAN IZAN DA. Dagoeneko hainbat lekutan argitaratu edo aipatu ditugu Aldaizeri buruz egin dugun ikerketako emaitzak. Illatiren aldetik hauxe izango da azkeneko aipamena horren inguruan. Jakin ezazue, uztailaren 3an egindako aurkezpen harekin eman nahi izan diogula ikerketaren komunikazioari amaiera. Ez zen Illatikook nahi genuen beste herritar hurbildu, baina bertaratu zirenek patata tortilla goxoa dastatzeko aukera izan zuten aurkezpenaren amaieran. Ikerketako emaitzek argi utzi digute herrian Aldaize gustura irakurtzen dela eta ahal dugun neurrian bada ere, horri eustea da gure erronkarik zailena. Gustura hartu ditugu emaitzak, baina horrek esan nahi du, ale bakoitzeko egiten dugun esfortzua egiten segi behar dugula, baldin eta kalitateari eutsi nahi badiogu. Aldaizek sorreratik helburu hauxe du: herriko informazioa ematea kalitatezko euskaran argitaratuko den aldizkaria izatea. Emaitzek argi esan digute hori lortzen dugula. Eutsi egin behar!

Jakin badakigu sei-zazpi lagunez osatutako erredakzio taldea daukagula Aldaizen. Baina Aldaize ez litzateke posible izango izan dituen kolaboratzaile eta laguntzaile guztiak ez balira izan. Joan diren bost urtetako aleak errebisatu ditugu eta zenbatu egin ditugu Aldaizen zuzenean parte hartu duten herritar kopurua. Zenbatek parte hartu duten jakin nahi? Bada…. XXX lagunek parte hartu dute. Erraz esaten da, baina 30 ale argitaratu ditugu eta ale bakoitzeko batez beste XXX kolaboratzaile dira. Beraz, herritarrei esker argitaratzen da Aldaize eta hori azpimarratu egin nahi dugu. Nabarmena da, aldi berean, erredakzio taldeak egiten duen lana, jakina. Baina bien uztarketak ekartzen du Aldaize bihilero etxe guztietara. Ikerketa honetako emaitzak guztiontzako dira, zorionak denei. Zorionak, eta eutsi, Aldaizeko erredakzio taldeari:

Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

IL L A TI K E T A A L D A IZ E K T E LE F O N O Z E N B A K I B ER R I A D A U K A TE ! !!

94 3 1 8 74 7 8

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, kultur etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 34 > 3


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:50

Página 4

iritzie [ HANDIK ]

St. Jaume dels Domenys

beñaturteaga

[ HEMENDIK ]

Idiazabal

jonanderm mujika

BON DIA DES DELS PAISOS CATALANS!

OPOR USAINA

Badie sei bat hilabete, Tarragonako St. Jaume dels Domenys izeneko herri batea etorri nintzela, denboraldi bateako bizitzea. Neska baten nahiek ekarri nindun honea ta, hementxe nau patsaraizen lurralden. Hemen dana oso geldi dijola esango noke, nahizta estresare gertun somatzean dan, Bartzelona ta inguruko turisterri haundi hok e, gertun baidie. Kontrastea haundie eitten zat, nekazari giroko herritxook, hain masifikazio haundin ondon eotea. Baino bueno, hemen e txorik zerun eitten due hega, zuhaitzek haizen erritmon dantza ta txakurrek miau ta katuk guau… EEE!? Ez, ez… alderantziz, barkau, guau!!

Uda iristeko zain izaten gara denak, asko urtean zehar lan gogor eginda, beste asko hilabetetan ikasten arituta. Giztiak izaten gara jai egun horien zain, onerako edo txarrerako.

Hemen baztar guztik mahastiz josita dare, ta urtaro hontan berdez jantzita. Earra da lautada haundi hotan begiradea galtzea, galdu ta aurkitture bai untxin bat. Herri honek Izalekin antzekotasunek bauzkela iruitzen zat. Herrie luxezkea dalako, posta kutxatille 13-un bukatzen dalako, errepide bat pasatzen dalako herrin erditik mendate bateantz ta berantz kostaldeantz, ta hemen Izpar-e badaulako (badie zerikusi gehiore, baino hor utzikoiat). Herrie, ez ta oso haundie baino gehienak etxe txikik dienez dexenteko luzerea hartzeo. Hemen ingurun dauzke Vilafranca del Penedès ta El Vendrell herrik, nolabait esateko jenden jaigune ta erosleku nausik. Jende askok lan eitten due mahastitan, podatzen eo bilketan. Hemengo denominaziok “Penedès” do izena ta ardoa eitten due. Kaletio traktore ta nekazari giroko kutxue nabarie da, baino badare industri gunek e, espekulazioa ta urbanizaziok e, baino euzkie etatzeonen ta astintzen gaittunen, danok bere baitan getzen gea, halare. Hemen ardoa, bi modutakoa daukie: +500 ta normala. +500-ek esanaido bostehun metrotik gorago daren mahastik diela, ta bestek altura hortatik berago. Beraz, mats biltzea leno allatzea beheko eremutan ta beandugo mendialdekotan. Ardoa bakarrik ez, olibondok ta almendra zuhaitzek e badie, ta masia (baserri) askotan ean olioa garatzen due. Almendrakin beiz seittun ikastea onak ta txarrak bereizten. Bat sartu ahuan ta ikuskoek/n modukoa eo ezmodukoa dan. Sobrare zuhaitz “amargok” omen dare, betiko almendrakin batea. Ta behin, zuhaitz batetio ai nintzela almendrak hartzen, bat proau non, ta txarra tokau ziten. Beste bat proau non, ta… hau re txarra! Ta hola seittu non, esan zien arte, hor ez nola almendra onik sekula bilauko.

Gehienenak eguraldi ona hasi eta gero, hau gehiegi berotzen hasten denean iristen dira, ordea. Eta beroarekin batera, kexatu besterik ez gara egiten, denak ez esateagatik gehienak: egun osoa izerdituta ematen dugulako, igerilekuan ere Kontxako hondartzan bezala txingurrien moduan egoten garelako, enkarguak egiteko bero gehiegi egiten duelako... Egun horietan eguraldi txarra eginez gero, ordea, orduan ere kexa: eguna fundamentuz aprobetxatu ezin delako, abuztuan euria egiten duelako, fresko egiten duelako... Konformatu ere ez gara berehala konformatzen. Ez beroa egiten duenean eta ezta hotza egiten duenean ere. Beti gara kexu. Eta, eguraldi petral honekin lanean aritu behar dutenekin gutxi gogoratzen gara, noski. Eguzki berotan eta 35 gradu egiten dituenean obran edo antzekoetan egon behar dutenekin, behintzat, batere ez. Beroak nazkatuta, izerditan blai eta ondoan igerilekuan nola dauden begira, inbidiak akabatuta. Ez da erraza, ez, obrako langilearen lana. Ez eguraldi onarekin eta ezta eguraldi txarrarekin ere. Indar fisikoa erabili behar ia beti, eta Gutxiago kexatzen dira horiek, eguraldi petralarekin, ona egin edo txarra egin. Egon egin behar da eta kitto. Beste hamaika lanbidetan gertatzen den moduan. Baina negua ere iritsiko da, eta orduan ere kexa izango dugu ahoan. Hotz gehiegi egiten duelako, eta gehienetan euria ere egiten duelako gurean. Eta eguraldi horrekin askorik egin ezin daitekeelako, etxetik kanpora. Orduan ere kexatu egingo gara bai. Eta hortxe egongo da peoia, polarra eta sira sudurreraino igota, ondo lotuta, arnasten duen airearen tenperaturarekin gorputz guztia izoztuta. Lanean ari den etxeko teilatutik, barruan epelean zein ondo dauden begira. Eta berriz iritsiko da uda, eta berriz kexatuko gara.

Bueno ta holaxe, herrik be lekun seittuko dolakon, aiooo!

[ BERTSOA ] Egilea: Aitor Urteaga “Haitow”

4 < aldaize 34

zenbat santu izeni jarriaz arreta herri askotan festak izanten dira`ta guztiak ospatzeko hartu naian beta uda sarrerarekin zimurtuz kopeta elizak hutsik eta tabernak beteta

udan zenbat parranda! ondo degu jakin eskerrak ba gibelak hitzeitten ez dakin karterak hartu ohi du nahi hainbeste min ondo pasatzen egin hamaika alegin uda ondo hasi`ta bukatu ere berdin


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:53

Pรกgina 5

kolaborazioak [herri eskola]

2008-09 IKASTURTEA IRUDITAN!

aldaize 34 > 5


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:53

Pรกgina 6

kolaborazioa [xapobixi]

AMAITU DA XAPOBIXIREN IKASTURTEA ERE Udara iristearekin batera, esan dezakegu Xapobixi Aisialdi Elkarteak aurtengo kurtsoa amaitutzat eman duela. Aurten ere, aurreko urteetan bezala, ludotekaren kudeaketan, dantza ikastaroan eta egun puntualetan ekintzak egiten aritu gara. Ludotekak urtero bezala, maiatzaren 29an itxi zituen ateak. Aurten ludotekaren kokalekua berria izan da, baina leku aldatze hau ez da oztopo izan haur asko bertan izateko. Haur asko izan da ludotekan aurtengo kurtsoan eta oso gustura gainera Alaia hezitzailearekin batera. Egunerokoaz gain, tailer batzuk ere antolatu dira aurten ludotekan eta egia esan parte hartzea guk uste baino handiagoa izan da eta oso pozik gaudela esan dezakegu. Dantza ikastaroa berriz, ekainaren 19an bukatu zen. Aurten ere haur asko ibili da bertan, 75 hain zuzen ere. Hauek sei taldetan banatuta egon dira eta astean ordu beteko ikastaroa izan du talde bakoitzak. Hemen irakasle lanetan Amaia Juanena eta Nerea Garcia ibili dira. Ekainaren 7an eskaini ziguten haurrek beraien dantza saioa Igarondo pilotalekuan. Jende ugari bildu zen bertan gure dantzariak ikusten. Eta kurtsoari amaiera emateko, ekainaren 20an herri eskolako festan izan ginen haurrekin jolas batzuk egiten. Egia esan, oso gustura ibili ziren haurrak eta baita gu ere. Hemen ere, haur asko izan ziren parte hartu zutenak. Besterik gabe, datorren kurtsora arte agurtzen gara! Irailean izango duzue berriro gure berri! Ondo pasa oporrak!

EGUNEROKOAZ GAIN, TAILER BATZUK ERE ANTOLATU DIRA AURTEN LUDOTEKAN ETA EGIA ESAN PARTE HARTZEA GUK USTE BAINO HANDIAGOA IZAN DA ETA OSO POZIK GAUDELA ESAN DEZAKEGU.

AURTEN 75 HAUR ARITU DIRA EUSKAL DANTZAK IKASTEN

6 < aldaize 34


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:53

Página 7

kirolak UXUNE ALUSTIZA ETA IOANA PRADOS . FUTBOL 11-KO JOKALARIAK

“SEGURAN NESKENTZAKO FUTBOLEAN ARITZEKO BESTE AUKERA BAT GEHIAGO DAGO”

Seguran sortu den nesken futbol 11-kako lehen denboraldia bukatu berri dute, Idiazabalgo bi neska hauek. Beraiekin elkartu gara, denboraldiari buruzko hausnarketa egin dezaten.

keta handia baitago, baina behin neurria hartuz gero segituan irteten dira gauzak. Lanik handiena baloia dominatzen izan genuela esango genuke, bote handiak ematen baititu eta horretara ohitu gabeak baikeunden.

Nolatan egin duzue, futbol salatik, futbol 11rako saltoa?

Zetan oinarritzen dira zuen entrenamenduak?

Aurreko urtetan futbol salan ibili gara eta gure betiko ekipoa jende gabe geratu zen, jendek lana eta ikasketagatik ez baitzuen jarraitu behar. Pena zen hainbeste urte eta gero futbolean ez jarraitzea baina ez genuen beste aukerarik ikusten. Futbola uztekotan geundela, aukera berri bat sortu zen. Segurako lagunen bidez, Seguran futbol 11-ko nesken taldea atera nahian zebiltzala enteratu ginen. Salto handia izan arren, zerbait berria zela eta, entrenatzera joan, gustatu eta segitzea erabaki genuen. Jende, baloi, oinetako, zelai… ia dena berria eta ezezaguna zen, zer suposatzen du horrek? Egia esan, hau dena, ez zen berria gu biontzat bakarrik, apuntatu ginen denontzat zen berria. Batzuk gu bezala futbitotik salto eman zutenak ziren, beste asko inoiz futbolean aritu gabeak, eta horrek nolabait denak maila berean kokatu gintuen. Gainera, bai jokalari eta bai entrenatzailearekin sortu den harremana oso naturala eta ona izan da eta horrek denboraldia aurrera eramatea ahalbidetu du. Baloiari-eta dagokionez, hasieran nahiko zaila egin zitzaigun, alda-

Denboraldi hasieran batez ere fisikoa landu dugu. Hemen fondoa izatea oso garrantzitsua baita, 40 minutuko bi zati aguantatzeko. Intentsua eta futbol salako intentsitate hori baino gehiago erresistentzia eskatzen baitu. Erresistentzia hori lantzeko era desberdinetako ariketak egiten ditugu, baloia kontrolatzeko zirkuituak, paseak, kontrolak, zentroak, tiroak,… eta hau dena txandakatzen joaten gara. Horrez gain, partidutxo bat ere egiten dugu. Astearte eta ostegunak izaten dira entrenamendu egunak eta gehienetan asteartean fisikoa lantzen da, eta ostegunetan teknika. Denboraldi hasiera exkaxa izan bazenuten ere, bukaera ona izan dela eta helburuak bete direla esan daiteke. Bai, jokatzeko era asko antzeman dugu eta emaitzatan argi ikusi da. Hasiera baten 5-0 galtzea eta bukaeran 3-2 galtzea ez da gauza bera. Gure jokatzeko eran hobekuntza handia ikusi dugu eta ekipo bezala ere asko aurreratu dugu, horrela partiduak berdindu eta irazi ere egin ditugu. Denboraldi osoaren balorazioa positiboa eta oso ona izan da. Eta hasiera bate-

an jarri genituen helburu minimo horiek bete ditugula ikusi da eta oso gustura gaudela esateko da. Hurrengo urtera begira ze asmo eta erronka dituzue? Aurtengo emaitzak ikusita segitzeko asmotan gara. Hasiera batetik orain arte eman dugun salto eta hobekuntza ikusita, segitzeak merezi duela uste dugu eta horregatik beste urte batean jolasten jarraituko dugu. Urtero bezala, aurtengo denekin kontatzerik ez dugu izango, batzuk ikasketagatik utzi egingo baitute. Baina ekipoa aterako dugula argi daukagu. Erronkei dagokienez, orain dela gutxi zelaia berritu dute, eta baloi berriekin jokatzen hasiko garenez, lehenengo gauza zelaira eta baloietara ohitzea izango da. Ondoren, partidu batzuk irabazi eta ahal bada aurtengo emaitzak hobetzea. Herriko neskak futbol 11-n hasteko zer esango zeniekete? Urte beteko esperientziarekin, oso ondo pasatu dugula da garrantzitsuena. Hasiera batean inor ez ezagutzetik ekipoan sortu den giroa oso polita izan da.Gainera, kirola egiteko modua izanik, jende berria ezagutzen da. Lehia ere hortxe dago.Partidutako pike sanoa eta irabazteko gogo horiek edukitzeak sortzen duen giroak merezi du kirol honetan hasteak. Eta hemendik neskak animatu nahi ditugu. Gutxienez probatu dezatela! aldaize 34 > 7


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:53

Página 8

ze berri ?

AGENDA 21 HERRITARREK ERABAKI POLITIKOETAN PARTE HARTZEA EZ DA AUKERA BERRIA.

Idiazabal, herri eta udalerriko auzo-burua izanik mendeetan zehar, herria handitu eta indartzearekin batera, botere aldaketa nabarmenak gertatu dira. Euskal herrian, Erdi Aroaren amaiera aldera udal “kontzejuak” sortu ziren. Bere jatorria, antzinako "concillium" germaniarrean dago. Hitzaren bidez, libreki eta herritarren nahiak jasotzeko asmoz batzarrak egunerokotasuneko lan tresna ziren. Udal kontzejuaren indarra handitu ahala, herriko nagusien boterea ahuldu egin zen. Baina Aro Modernoan, udal-batzarrak edo auzokoen erregimentu bihurtuz, batzar hauetan parte hartzeko eskubidea murriztu egin zen eta horrela, biztanle xume gehienak kanpoan geratzen ziren. Baina historia une askotan errepikatzen denez, herri honetan bada kontzejua imitatu nahian-edo, agenda21eko parte hartze foroa. Zure nahiak eta ezagutzak elkarlanean herriarentzat lagungarri izan daitezkeen lan talde osatzen dugu. Herrian bolo-bolo ibili diren hainbat gai (edukiontzien kokalekuak edo Udaletxe ondoko errepide moldaketak) adibidez, hemen landu dira. Herriko “mamia” izan nahi du eta asmo honekin hilabeteko lehen astelehenetan biltzen gara Pilarreneako ganbara ederrean. Gaur egun, nahiz eta elkartetako parte hartzea nabari jaitsi den, gure bizitzan eragina izango duten erabakiak ezagutu ez ezik, gure iritzia aintzakotzat hartzea nahi izaten dugu. Honela ezinbesteko bihurtzen da etengabeko elkartrukatze bat da sortzea, herritarrak eta Udalaren artean. Idiazabalgo bizi kalitatea gu guztion eta gutako bakoitzaren lanaren baitan dago; parte har ezazu ,etorri forora eta eman ezazu zure iritzia!

8 < aldaize 34

ZELAATIK BERE NAHIA ARTEKO LANAK AURRERA DOAZ

Udalak Aldaizeri adierazi dionez, lanak martxa onean doaz. Lan hauen arrazoi nagusiena kotxeen abiadura moteltzearena da. Dena den, ez da arrazoi bakarra: Zelaatik hasi eta Bere Nahia arte errepidea estutzen ari dira, Kale Nagusiak bere ibilbide osoan zabalera berdina izan dezan herri osoan zehar. Tarte horretan, gainera, ibilgailuak uzteko aparkalekuak izango dira. Momentu honetan, batez ere, aparkaleku horiek eraikitzen ari dira. Bere Nahia parean egiten ari diren obra bereziaren bidez herriari sarrera bat eman nahi zaio. N-1etik Benta Txiki aldera irteterakoan, errepidea zabala da, ohiko errepidea da. Zabalera hori estutzea izan da obra honen oinarria. Horren ondorioz, ibilgailu guztiek abiadura jaistea besterik ez dute izango.

Foru Aldundiak zirkulazio arauak ditu ezarrita. Idiazabalgo Udalak Arau horiek kontuan hartuta ari da egiten lan hauek. Udalak adierazi duenez, bai kamioiek eta baita autobusek ere, dagokion abiaduran joanez, ez lukete arazorik izan beharrik bertatik pasatzeko.

IDIAZABALEN XIBA HERRI KIROLETAKO TXAPELKETAKO GIPUZKOAKO KANPORAKETA JOKATU ZEN EKAINEAN

BATZAR NAGUSIETAKO KAMIOIA IDIAZABALGO PLAZAN APARKATUTA EGON DA

Herritarrek seigarren aldiz irabazi zuten Gipuzkoako kanporaketa. Sei txapelketa jokatu dira eta seiak irabazi dituzte. Euskal Herri mailako finalean ez dute orain arte zorte handirik izan, bigarren postua izan da batik bat eurentzat. Ea aurten irabazten duten. Diotenez, irailean izango da finala. Saio ugari ari dira egiten Idiazabalgo herri kirolari hauek. Xiban parte hartzeaz gain, Iruñeako Arrosadia auzoan, Mutiloan eta Lazkaon ere izan dira. Uda ondorenean Zaldibian ere saioa eskaintzekotan dira.

Gipuzkoako Foru Aldundia herritarrengana hurbiltzeko ahaleginetan ari da. Horren adibidea da ekainaren bukaera aldean herrira etorri zen Batzar Nagusietako kamioia. Plazan egon zen hainbat egunez. Batzar Nagusiak zer diren, zein funtzio eta helburu dituen azaldu nahi izan dute kamioira gerturatu diren herritar guztiei. Kamioi hori herriz herri ibili da, Gipuzkoa guztian barrena.


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:53

Página 9

ze berri ? NAZIOEN MUNDUA HERRI EKIMENAK ESKOZIAKO MUNDU TXAPELKETAN PARTE HARTU DU

2008an Ekimenak egin zuen bidaiak fruituak eman dituela adierazi dute Ekimeneko kideek. Eskoziako herri kiroletako mundu mailako txapelketan parte hartu du uztailean Ekimenak. Bertan izan dira mundu osoko eskoziarrak parte hartzen eta Idiazabaldarrak ere hantxe izan dira gonbidatu berezi gisa. Ekimenak, ohi duen legez, herrien erabakitzeko eskubideen aldeko aldarrikapena egin du. Ekimenak adierazi duenez, eskoziarren euskal gona (Basque Tartan) erregistratu dute, euskaldunen lehenengoa. Tartan-a eskoziarren traje modukoa da, gona, gorbata eta galtzetinez osatutakoa.

Historikoki Eskoziako klan bakoitzak bere tartan-a izan du eta erregistratuta dauzkate guztiak. Oraingo honetan, lehenengo euskal tartan-a erregistratuko dute Nazioen Mundua Herri Ekimenekoek, munduko lehen euskal tartan-a hain zuzen ere. Horretaz gain, Jon Maia ere eurekin joan da Herri Ekimen honen inguruko dokumentala egiteko asmotan baitago bertsolari ezaguna. Ekimen herritarrari eman nahi zaio garrantzia dokumental horretan. (Oharra: lerro hauek idatzi ondoren joan da Ekimena Eskoziara)

ERREKAN ZABORRA AGERTU DA Hainbat herritarrek bere kezka agertu dio Aldaizeri. Errekan azken aldian zabor ugari agertu omen da. Antza denez, zakarrontzira bota beharreko edukiontzi ugaria gertu dira. Zaborra lurrera botatzeko joera ez dela erabat aldatu diote herritar hauek. Zaborrak lurrean geratu eta euria egin duenez, bada, euriak berak eraman ote dituen errekara diote. Erreka eta zorua garbi mantentzeko ahalegina herritar guztiona dela irizten diote. Ahalegin hori handia balitz, garbitze lanetan ez litzatekeela halako lanik izango adierazi dute. Agenda 21eko Foroak lan handia egiten duela azpimarratu nahi izan dute eta ea poliki-poliki

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

TELP TAILERRAK Sarritan izaten ditugu kezkak euskararen erabileraren inguruan. Galdera hauek, adibidez, ez zaizkizue arrotzak egingo: •Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz egin nahi, eta gaztelaniaz egiten bukatzea? •Zergatik sentitzen gara deseroso horrelako egoeren aurrean? •Nola konpondu ditzakegu egoera horiek? Galdera hauei erantzuna ematen saiatzen da TELP tailerra (Taller d´espai lingüistic personal, katalanez), eta horixe da Idiazabalera ekarri duguna. Uztailaren 8 eta 15eko arratsaldeetan Idiazabalen euskara planaren inguruan eta orokorrean euskalgintzan lanean ari diren hainbat lagunek parte hartu dute ikastaro moduko honetan. Euskaraz egiterakoan gusturago sentitzeko, eta horretarako baliabideak eskura izan eta hobeto ezagutzeko aukera izango dute horrela. EUSKARA ESKOLEN KANPAINA Udalak eta AEKk elkarlanean antolatzen dituzten euskara eskolak ekainean bukatu dira, balorazio onarekin. Datorren irailean berriro egingo dugu matrikulazio kanpaina, eta orduan izango duzue eskaintzaren berri. Hala ere, oporren aurretik ere gonbidapena luzatu nahi dizuegu, datorren kurtsora begira. Aukera polita da, eta animatu! ETORKINEN LAN TALDEA Etorkinak eta euskara lotzen dituen esparruari garrantzia berezia eman diogu beti euskara planaren barruan. Horregatik dago, planaren egituraren barruan, gai honetaz bakarrik arduratzen den lan talde bat. Zenbait hilabetetan etxeko lanak egin ondoren, uztailean egin dugu, aspaldiko partez, lan taldearen bilera. Gutxi gora behera, udazkenean egin beharreko lanei bidea zabaldu eta prestatzen hastea izan da bileraren helburua. Irailetik aurrera izango duzue gai honen berri gehiago.

kontu hau denon artean hobetzeko nahia erakutsi dute.

aldaize 34 > 9


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:54

Página 10

ertzea [izal ezautuz]

OIARBIDE

anttonioberasategi

ETXEAK EGUN DUEN ITXURA.

OIARBIDE ORAIN 52 URTE OLABERRIA ALDETIK IKUSITA

Ez dira gutxi oiarbidetarrak Idiazabalen eta izenburua ikusita- horietakoren batek pentsatua du, honezkero: “Hara, gaur nitaz hitz egin behar dute”. Egia da, normalean, Idiazabalgo etxeez aritzen garela “Aldaize”ko txoko honetan, baina bere abizenarena aztertuko dugula pentsatu duen hori ere ez dabil guztiz oker. Gaurko eguneko abizen gehienen jatorria etxeren baten izenean dago eta, etxeez mintzatzean, bertakoez mintzatzeko sortu ziren deiturez ere ari gara, bide batez. Horregatik, 1550 eta 1558ko dokumentuetan Catalina eta Estibariz “de Oyarbide” zirelakoak aipatzean, Oiarbidekoak zirela esan nahi da; aurrerago, euren pertsona izenaren utziezineko osagarri ere bihurtu zen etxearen izena. Jatorrizko etxe(eta)tik alde egin eta zabaltzean sortutakoak ditugu oraingo oiarbidetarrak, beraz. Baina, hemen bertan besteren batean azaldu den bezala, etxea bera baino lehenagokoa izan ohi da beraren izena; lekuaren izenari zor dio etxeak berea... eta, Oiarbiden etxe bat baino gehiago egin zenez, guztiek bereganatu zuten izena. Gureari helduz, Oiarbideko etxe baten lehen aipamena (guztien artean zein etxerena den ez da-

10 < aldaize 34

OIARBIDEKO ETXE BATEN LEHEN AIPAMENA (GUZTIEN ARTEAN ZEIN ETXERENA DEN EZ DAKIGULA) 1541. URTEKOA DA

ETA ETXEA BERA BEZALA, IZENA ERE ALDATUZ JOAN DA. “OIARBIDE” HASIERAKOTIK “OJARBII” ETA “OJARBI” ETORRI DIRA

tertzen ari garen etxearentzat bakarrik gorde zen “Oiarbide” hutsa; hala iritsi da gure garaira. Hori horrela gerta zedin, zerikusia izango zuen, segurutik, etxeak izandako itxuraldaketak. Gaurko egunean daukagun jauregi itxurako etxe handia geroago egindakoa da. 1700 ingurukoa izan behar du, ordutik aurrera Oiarbide “berriaz” mintzo baitira paperak; Oiarbide “haundia” ere esango da inoiz. Garai hartako etxe aberatsen itxura barrokoa hartu zuen orduan: sarrera dotorea, bere armarri eta guzti; harlandua; arkuz osatutako galeria, hegoaldera begira... Eta etxea bera bezala, izena ere aldatuz joan da. “Oiarbide” hasierakotik “Ojarbii” eta “Ojarbi” etorri dira. Batetik, “oi(h)an” lehen osagarriaren barruko silaba banaketa desitxuratu eta gaztelaniazko “j”ren ebakerak eraginda eta, bestetik, “bide”ren kontrakzioa (“Atxurbide > Atxurbii”n bezala) gertatu delako.

kigula) 1541. urtekoa da; ondorengoetan zehaztu egingo da zeinetaz ari den: “Oyarbide de suso” (1578), “Oyarbide de allende” (1591), “Oyarbide en la parte de Olaberria” (1617). Gainerako etxeak ere antzeko esamoldez bereizi ziren elkarren artean. Gero, bestelako zehazpenak bereganatu zituztenean (“Erdikoa” esan zitzaion bati, “Ferminena” beste bati...), gaur az-

Berriro ere oiarbidetarren hariari helduz, esango nuke asko kostata baino ezingo liratekeela sartu gaurkoak hasierako oiarbidetarren azalean. Edozein moduz ere, Oiarbideko paraje eta etxeek izan duten gorabehera eta aldaketaz betetako bilakaerak erakusten du ez direla atzo goizean zerutik eroriak behintzat.


San Ignacio

ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:54

Página 11

Kateako “Patroi Handia” Gehigarri berezia


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:55

A

uzoko jaiak izan dira betidanik Oria aldekoak. Musika, jana eta edana ez dira sekula falta izan. Apartekorik gabekoak izan dira, baina idiazabaldarrentzat eta auzokoentzat, zer esanik ez, festa apartak.

Página 12

Oria baserriaren aurrean dagoen San Ignazioren baseliza auzokoen elkargune izan da aspaldidanik. 1970-1975 inguru-arte bertan elkartzen ziren auzoko baserritarrak iganderoko meza entzuteko, orain “Patroi Handiaren” egunean baino ez ditu ateak zabaltzen. Tabernarik ere ez da falta izan auzoan, eta hauek ere bertakoen biltoki izan dira orain gutxira arte. Jeronimoenea, Kateako taberna eta duela urte gutxi desagertutako honen bolatokia ere Oria ibaiaren inguruko idiazabaldarren topaleku izan dira. Baseliza eta taberna hauek urtean behin behintzat protagonismo berezia hartzen zuten. Auzo guztia uztailaren 31n, San Ignazio egunean, herritar denen topaleku izateko prestatzen zen. Jai xumeak baina aldi berean kuttunak izan dira San Ignaziotakoak.

1965ean, bi soinujole eta jolas herrikoiek osatzen zuten egitaraua

12 < aldaize 34

AUZOKO FESTA HERRIKOIA Aspaldikoak dira San Ignazio jaiak, ermita egin zutenetik ziurrenik ospatuko da erromeria bertan. 90. hamarkadara arte denok ezagutu ditugu jai hauek eta urte batzuetan galduta egon arren, azken urteotan Izalgo Gazte Asanbaldak (IGA) hartu du festa antolatzeko ardura.

San Ignazio jaiei buruz aurkitu dugun aipamen zaharrena 1918koa da. Serapio Mugikak Geografía de Guipuzcoa liburuan aipatzen ditu jai hauek San Blasekin batera, antza, ordurako jai garrantzitsua eta tradiziozkoa zen Idiazabalen. Erromeria giroko festak izan dira Oria aldekoak, ondoan jaso dugun 1932ko El Día egunkariko kronikak ederki jasotzen ditu orduko “Zaindari aundiaren” omenezko eguneko ospakizunak. jaiaren berri ematen zaigu. Urte horretan urtarrilean, Jesusen Lagundia desegin eta ondareaz desjabetu zuen Errepublikako gobernuak. Hortik aurreragoko datuak auzotarrek gogoan dituztenak dira nabarmenenak. Joxe Basurtok, adibidez, 50. hamarkadaren erdialdera egiten ziren zapo lasterketak ditu gogoan. Eskarga edo karretilla batean sartzen zituzten eta zapoak bertatik salto egin gabe helmugara lehendabizi iristen zenak irabazten zuen lehia. Zapoak kanpora salto egiten bazuen irteera marratik berriz hasi behar izaten zuten parte hartzaileek. Trikitixa erromeriak ere izaten ziren, baita bazkari eta afariak ere. Baina, ermitan San Inazio santuaren omenez egindako mezak ematen zion jaialdiari hasiera beti. Aurrez antolatutakoak baino, gerturatutako herri-


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

09:57

Página 13

Gehigarri berezia tarren umorea eta festarako gogoa izaten ziren garrantzitsuenak.

60-70. HAMARKADETAKO SANINAZIOAK Hainbat dokumentutan jasota daude 60. hamarkadatik aurrerako San Inazio festetako egitarauak. Beste hainbat ekitaldi eta festekin gertatu den bezalaxe, Saninazioetan ere, urteak aurrera joan ahala egitaraua gero eta beteago izan da. Uztailaren 31 hurbildu ahala, auzotarrak elkartu, eta festa antolatzeari ekiten zioten. 1965. urtean, esaterako, auzokoek kontratatutako bi soinujole eta beste hainbat jolas herrikoik osatzen zuten bi egunetako egitaraua. Ordutik gaur arte, festa ekitaldiz betetzen joan da. Bertsolariak ez dira falta izan Loiolako santuaren omenezko jaietan, hala 1973. urtetik aurrerako egitarauetan Agirre, Iraola, Arazola, Zeberio, Goiburu, Etxaluze…. bertsolarien saioak iragartzen ziren. Garai hartan, Udalak Gobernu Zibilari baimena eskatu behar izaten zion bertso saio hauek egin ahal izateko. Gobernu Zibiletik Saninazioetan bertso saioak egiteko

baimena eman arren, honako jakinarazpena egiten zion Udalari: “(…) se le hace responsable de cualquier actividad o manifestación que pudiera constituir una infracción a las normas establecidas.” Honez gain, “gaian jakitun” zen bakarren bat saiora bidal zezan eskatzen zitzaion Udalari: “Se señala la conveniencia de que, por esa Alcaldía se designe un experto en la materia que pueda controlar el desarrollo del acto.” Musikarik gabe jairik ez dagoenez, Katean ere urtero izaten zen trikitixa edo “konjunto”-ren bat.. 1970 urtean, “Los Skapolis” taldearen kontzertua antolatu zuen “Bar La Cadena”-ko (hala dio dokumentuak) Miguel Sanchez Amondarainek. Garai hartan, SGAEri (Sociedad General de Autores) 150 pezeta ordaindu behar izaten zizkioten antolatzaileek kontzertuetarako baimena lortzeko. Toka eta bolo jokoak ere tradizio handia izan zuten Katean. Tabernako bolatokian goiz eta arratsaldez izaten zen bola saio. Hauez gain, bestelako joko eta herri kirolak ere egiten ziren orduan. 1976an “La Cadena” auzoko jaietan aizkora apustua egin zen. Antolatzaileek froga antolatu ahal izateko Udalari

egurra eskatu zion eta honek Partzoneriatik ekarritako bi arbola eman zizkien. Urte bat beranduago, programazioa osatu eta aizkolariez gain korrika apustua ere antolatu zuten jaietan, bi hauekin “Festival Vasco” izenekoa antolatu zelarik. Herriko dantzarien saioak osatzen zuen jaialdi hau. Plater hausketa frogak ere izaten ziren. Honela, 1970. hamarkadan eskualdean eta herrian bertan plater hausketak zuen afizioa ikusita, antolatzaileek “Tiro al plato intersocial”-a antolatzea erabaki zuten. Oporretara joateko gaur bezalako ohiturarik ez zen garai hartan, eta jendez gainezka izaten zen auzoa festak irauten zituen bi, hiru edo lau egunetan. Baina, auzotarrek gogoan dute nola garai batean Katea inguruan egiten zen festa. Izan ziren tartean hiruzpalau urte, jaiak hasierako arrakasta handi hura galtzen joan zirenak. Baina, hainbat auzotar berriro elkartu ziren, jaialdiari indarra emateko helburuarekin. Jilimone ingurura, “goiko aldera” eraman zuten festaren zati bat. Eta, modu horretara, herritar gehiagok parte hartzea ere ikusi zuen jaiak.

aldaize 34 > 13


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:01

PĂĄgina 14

Gehigarri berezia

Kontzertuak eman ahal izateko 150 pezeta ordaitzen zitzaizkion SGAEri

80-90 HAMARKADAK Urteek aurrera egin ahala, garai bateko arrakasta berreskuratuta ikusi zuten Idiazabalgo Saninazioek. Herritarrentzat bakarrik ez, inguruko herrietako askorentzat ere ezinbesteko hitzordu bihurtu ziren. Egitarau berdin antzekoarekin, 80. hamarkadaren inguruan antolatzen hasi zen asto karrera jaietako ekintza erakargarri eta nagusietako bat bihurtu zen 80. hamarkadaren amaieran eta 90.aren hasieran. Urtero parte hartzen zuten afizionatu handienek, gazte askok ere, gurasoen baimena lortuta, lortzen zuten lehiaketan parte hartzea. Herritar guztiek gozatzen zuten, gehienetan

14 < aldaize 34

dominatzen zailak izaten ziren astoei begira, nor baino nor. Bitarte hartan, beranduago desagertuko zen Saninazioetako tiro platoak ere herriko gizon asko erakartzen zituen. Giro ederra sortzen zuten eta sariak ere ez ziren, garai hartarako, nolanahikoak izaten. Aizkolariak ere, protagonista bihurtzen ziren Kateako auzoan arratsalde batez. Iluntze gaueko berbena izaten zen jarraitzaile gehien biltzen zituena. Urte batean Joselu Anayak talde araiarra ere ekarri zuten herrira Saninaziotarako, San Blas jaien pare.

KATEA ETENDA Baina, 90. hamarkadaren amaiera gerturatzearekin batera amaiera ikusi zuten San Inazio jaiek ere. Antolakuntza lanen nekea izan zen arrazoi nagusienetakoa. Jendea ere geroz eta gutxiago gerturatzen joan zen. Azkenean, auzotarrek jaiak antolatzeari utzi zioten. Hamar bat

urtez, San Inazio jairik gabe izan ziren herritarrak. 2004ean baina, IGAk (Izalgo Gazte Asanbladak) garai batean arrakastatsu izan ziren jai haiek berreskuratu nahi izan zituen. Poliki-poliki hasi ziren: afaria, berbena‌ Bost urte pasa dira ordutik, ordea, eta jaiek garai bateko arrakasta berreskuratu dute. Herrian galduta zegoen ohitura bat berreskuratzea izan zuten helburu, giro jator eta euskalduna biziberritu nahian. Bost urte bete dituzte San Inazio eraberrituek. Antolatzaile berriekin, programazio petoa dute orain, garai bateko ezaugarriak mantenduta eta berriak gehituta: sagardo dastaketa, musika, jokoak, asto karrera, herri kirolak‌ San Inazio zaharretako afari eta berbenarekin batera. Herriko ohitura garrantzitsuenetako bat berreskuratu zuen IGAk, haur, gazte nahiz helduentzako jaiak biziberrituta. Desagertutako ohitura biziberritutako ohitura da orain.


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Página 15

Gehigarri berezia Idiazabal DEUN IÑAKI JAYAK

¡Ze egun aundia ta edeŕa euskotaŕentzat! Egunik egokiena Iñaki aundiaren bidez Jaunari otoitz egiteko gure abeŕi onen alde. Euskal eŕí guztiyak ospatu nayan jai bikañak egiten ditu: eta txoko onetan ere ez gera aztuta egon: bada urteko egunik edeŕenetako bat igarotzeko zoriona izan degu. Goiz-goizetik danbolin soñu eder ta alaya. Amaŕetan aupa nagusia itzaldi bikañakin eta ondoren Deun Iñaki´ren ereserkiya abertzale guztiek abestu. ¡Ura abestutzea! Orainguan Idiazabaltaŕak agertu degu ez gaudela edozeñek far egiteko. Aŕatsaldean “Oria” aldeko baleratxura festa edeŕa iritxi zan: ¡ango alaitasuna! Gaztediak etzeukan orpotako miñik! Dantza ugariak egiñ ondoren ilunabaŕerako agur egin zitzayon beste bat arte “Oria”ko inguruari. Agur guztiok Deun Iñaki egunari eta urte askotan pake eta alkartasunean igarotzeko zoriona iritxi deigula Zaindari aundiak. Txantxangorri. El Día. Euskal-Orria. 1932ko abuzturen 5ean.

»

“Idiazabaltaŕak agertu degu ez gaudela edozeñek far egiteko”

“Gaztediak etzeukan orpotako miñik!”

AZPEITIKO SANTUARI ESKAINITAKO BASELIZA

Ezer frogatuta egon ez arren, ermita honen sorrerari dagokionez esaten da, San Ignazio Loiolakoa Iruñetik Azpeitira zauriturik zetorrela baseliza honetan geldiune bat egin zuela. Garai hartan, itxura denez, bertan Kristo Santuari eskainitako santutxo edo guruztokia (gazteleraz humilladero deitzen zaiona) zegoen.

Loiolako Ignazio Santu egin zutenean, garai bateko otoitz-leku hura baseliza bihurtu eta bere agindupera pasa omen zen.

Erretaulan ageri den San Ignazioren irudia Francisco de Barrenetxea tolosarrak egindakoa da eta erretaula polikromatua XVIII. mendekoa da,

70. hamarkadan asteroko mezak amaitu zirenetik, uztailaren 31ko mezarako baino ez da irekitzen baseliza. Tradizioari jarraituz, egun horretan, urtero abesten dute bertaratutakoek “Ignazio gure patroi handia” kanta.

aldaize 34 > 15


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Página 16

Gehigarri berezia

JOSEBA AGIRREZABALA + ANDER GARMENDIA KATEKO FESTETAKO ANTOLATZAILEAK (Izalgo Gazte Asanblada)

Kontatuko diguzue nola antolatzen dituzuen Kateko Festak?

IGAtik kanpo bestelako laguntzarik jasotzen al duzue?

Bi hilabete lehenago bilerak-eta egiten hasten gara eta gutxi gora- beherako egitarau bat egiten dugu, ondoren eskaerak egiten hasteko.

Diru laguntzaz gain, materialetan ere jaso dugu laguntza. Dirua batez ere Udalak ematen digu eta horretaz gain, hainbat enpresek ere jartzen dute euren ekarpena ere; eta hori eskertzekoa da, laguntza hori gabe ezingo genuke-eta festa hauek aurrera atera.

20-25 bat laguneko taldea gabiltza antolaketa lanetan. Gauzak ondo ateratzeko beharrezkoa da gure artean ondo antolatzea eta horretarako, talde txikiagotan banatuta gaude, bakoitzak bere lanak egiteko.

Antolaketa edo egitura landuta daukazue orduan… Beharko! Bai, taldeetan banatuta gaude eta talde bakoitzaren barruan ere, kide bakoitzak zeregin bat jartzen zaio. Zeregin horiek ez dira festa aurretik egin beharrekoak bakarrik. Festak aurrera doazen heinean sortzen diren egin beharrekoak eta festak bukatu ondoren egin beharrekoak ere hor daude. Normalean astean behin elkartzen gara dena erabat lotuta izan arte..

16 < aldaize 34

Laguntza materialen inguruan… bada, inguruko sagardotegiek, herriko taberna eta denda batzuk… laguntza ematen dute, museako sarietarako esate baterako. Udalak materialetan ere asko jartzen du, nabarmentzeko modukoa da: suak, mahiak…

Zein da zuen helburu nagusia? Gure helburua da festa hauetara ahalik eta herriko jende gehien gerturatzea, bertan herri giroa eta euskaldun giroa bultzatuz.

Aurtengo edizioari buruz ezer aurreratzerik bai? Aurtengoari dagokionez, bi eguneko festak antolatu ditugu. Lehenengoa egun gogorra izango da: sega erakustaldia eta sagardo dastaketa izango ditugu arratsaldean. Gauean, txerri harrapaketaren ondoren berbenea ere izango da. Bigarren egunean berriz, musa, ume eta kuadrilla arteko jokuak eta bertso afaria izango ditugu.

Hitz egin dezagun egitarauari buruz… Egitarauei dagokionez, festara hurbiltzen jende gehiena herritarra izaten da. Horietaz gain, inguruko jendea ere etortzen da. Baina nagusiki herrikoa izaten da bertan. Hori horrela izanik, ekitaldi batzuk finkatuta daudela esan daiteke, duten arrakasta dela eta. Horien artean daude sagardo dastaketa txerri harrapaketa eta mus txapelketa. Horietaz aparte, urtero berrikuntzan bat sartzen saiatzen gara, jendea erakarri asmoz. Orain bi urte egin zen sega apustua eta iazko idi probak dira adibide egokienak.

Aurten ere auzoaren goiko aldean izango da festa? Bai, aurten ere bai. Orain goran egiten ditugu, tokia ere gehiago dagoelako. Hala ere esatekoa da, beheko auzoak zeukan xarma beste gauza bat zela eta polita izango litzaeteke beste urteren batean ere han antolatzea. Hala ere, hori zail xamarra ikusten dugu.


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Pรกgina 17

Gehigarri berezia

JOXE MARI IRIZAR Katea auzotik gertu bizi da 80. hamarkadatik aurrera garai bateko San Inazio jaiek amaiera ikusi zuten artean, antolaketa lanetan aritu zen Mitizar. San Inazio zalea da, lehengoen zalea eta oraingoen zalea.

inolako prokupaziorik gabe. Festarako gogoa ere ez zuen inork falta izaten, denak laguntzen zuen pixka bat.

Garai hartan taberna txiki bat ere izaten zen, Jilimoneako tabernaz gain. Bai, hala da. Nahiko komeria egiten genituen taberna harekin ere! Makina bat lan ematen zuen prestatzeak baina gero oso ongi funtzionatzen zuen.

Gero, ordea, jaiak antolatzeari utzi zenioten. Bai, 1995. urtean izan zen, oso oker ez banaiz. Urte hartan antolatu genituen azken San Inazioak.

Zer dela eta? Nolakoak ziren garai bateko San Inazioak? Antolakuntza lanetan aritzen ginen gu, auzoko hainbat mutil. Hamar bat lagun izango ginen, gehienak auzokoak edo auzoarekin loturaren bat genuenak. Arizkorretatik behe aldera bizi ginenak behintzat. Eta guretzat jai ederrak izaten ziren, giro paregabea izaten genuen. Gu 1989an hasi ginen festak antolatzen. Ni 27 bat urterekin hasi nintzen, mutikoa nintzela. Aurretik auzoko beste auzokideak aritzen ziren antolakuntza lanetan, ikastolaren alde eta.

Nolako jaiak antolatzen zenituzten? Denetariko ekintzan antolatzen saiatzen ginen. Sega apustua izaten zen, asto karrera ere bai, berbena ere ez zen falta izaten... Sagardo dastaketarekin giroan sartzen ginen. San Inazio egunean meza eta hamaiketakoa antolatzen genituen. Urte batean auto krosa ere antolatu genuen. Urte bakarrean egin genuen hori, erabat animatuta. Aspaldiko urteren batean San Blasetan egin izandu denaren antzekoa izan zen hura ere. Nahiko informala kasu honetan, baina oso ongi atera zen. Ideia bota zuen auzotar batek, onartu egin genuen eta jende bila hasi ginen. Auto zahar batzuk ere topatu genituen eta denen artean arratsalde on bat pasa

genuen urte hartan. Egunean zehar ere beste hamaika ekintza izaten ziren.

Berbena ere garrantzitsua izaten zen. Bai, hala da. Urtero, San Inazio egunean, Joselu Anayak taldea ekartzen genuen.

San Blasen pare izaten ziren orduan, ia-ia, San Inazioak ere. Bai, noski. Giro ederra jartzen zuten. Eguna borobila izaten zen, bai. Giro aparta jartzen zuten eta herritarrak ere festarako gogoarekin izaten ziren. Bazkal ondorenean animatu egiten zen jendea eta Joselu Anayak taldeak giro paregabea jartzen zuen. Anbiente polita egoten zen. Play backa ere egiten zen taldeak deskantsua egiten zuenean eta herritar dezentek parte hartzen zuten. Giro polita sortzen zen denen artean.

Zenbat festa zale elkartzen ziren? Asko, asko. Ez genuen inoz zenbakirik egin, baina herritar asko elkartzen ginen han, kanpokoak ere bai askotan. Kobratu berria izaten zen jendea, dirua izaten zuen poltsikoan, festarako gogoarekin etortzen ziren eta dirua gastatzeko

Ez dakit ba, nola esan. Batzuk ezkondu egiten zirela, besteek neska laguna egin zutela... Lan handia ematen zuten eta jendea nekatu egin zen, normala da. Hori entzunda, aurrera jarraitu nahi izan nuen nik, lan gutxiagorekin bazen ere, baina jaiak antolatzen jarraituta. Baina, jendeak ez zuen jarraitzeko borondaterik eta hala geratu zen.

Zuen testiguari berriz heldu zioten herrita batzuk 2004an. Atzera begira, bi jaietako zein duzu nahiago? Urtero izaten naiz oraingo San Inazioaten ere eta festa ederrak dira. Giro aparta izaten da eta denak festarako gogoa izaten dugu. Meritu aparta dute gainera, antolatzaileek. Herritik etortzen dira behe aldean festa egietara. Eta horretarako borondate handia behar da, ez du edonork egiten halakorik. Festa bakoitzak bere garaiko ukituak izaten ditu. Gu gure garaiko San Inazioekin asko gogoratzen gara, normala den bezala. Baina oraingoei ere ez nieke ezer kenduko, oso onak dira.

aldaize 34 > 17


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

iritzie

18 < aldaize 34

10:04

Pรกgina 18


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Pรกgina 19

HERRI ESKOLAREN historia

HERRITAR OROREN HISTORIA

Idiazabalgo lehendabiziko eskola hilabete barru herriko udaletxe bihurtuko den eraikinean ireki zenetik makina bat urte pasa dira. Hasiera zaila izan zuen, XX. mende hasieran lehendabiziko ekimen hark. Sendo hasi zen eta sendo dirau baina egun, toki desberdinean eta irakasle eta ikasle desberdinekin bada ere. Idiazabalgo egungo eskolak, Aita Iparragirre Herri Eskolak, hamarkada askotako historia du atzetik.


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

I

Orain ez urte asko iturrietatik edaten zen ura; orain ere askok ohitura hori mantentzen dute

20 < aldaize 34

PĂĄgina 20

kasle gutxirekin hasi ziren joan den mendeko 20. hamarkadaren amaieran, 1928. urtean, Hilario Berasategi eta Pepita Lardizabal Idiazabalen eskolak ematen. Herriko ikasleak ziren, garai hartan, lau ikasgelatan banatuta, hilabete gutxiren buruan udaletxe bihurtuko den eraikinean oinarrizko hezkuntza ikasten zutenak. Egunerokotasunetik urrun dagoela iruditzen zaigun bi ezaugarri garrantzitsurekin: hizkuntza nagusia gaztelera zen eta ikasleak sexuka banatzen ziren. Neskak gela batean, eraikinaren beheko solairuan, eta mutilak bestean, goiko aldean. Garikano GoĂąi Eskola Nazionala zen garai hartako Idiazabalgo eskola. 1966. urtean beste ikastetxe ekimen bat jaio zen herrian: Ikastola. Eskolak euskaraz eskaintzen hasi ziren Zigor auzoko egoitzan. Hamalau urtez, herriko haurrek euskaraz ikasteko aukera izan zuten. Urruti ikusten dugu garai hartako irudia. Zuri beltzeko argazkitan, albo banatan denborak jandako ertzek inguratuta. Herriko lehendabiziko eskola sortzetik bost hamarkada gehiago, 50 urte gehiago, behar izan ziren herri eskola egun ezagutzen dugun ingurunean ikusteko. Eskola handia eta eskola txikia bezala ezagutzen ditugun eraikinak 70. hamarkadaren amaieran bukatu ziren. 1978. urtean Eskola Nazionaleko ikasleak bertaratu ziren eta 1980. urteko irailean, hainbat hilabetetako lanak amaituta, egun ezagutzen dugun eraikin nagusia gaur egungo

izaerarekin jarri zen abian: Aita Iparragirre Herri eskolak bere lehendabiziko ikasturtea estreinatu zuen. Aurrean porlanaz egindako futbol zelaiak eta eraikinaren sarrera ondoko aterpeak herriko hamaika ikasleren jolasak biltzen zituen; baita, haurren eta gaztetxoen artean zenbaitetan ohikoak diren iskanbila eta borrokak ere. Egun ezagutzen dugun Aita Iparragirre Herri Eskolaren egunerokoa idazten hasi zen inguru horretan.

Estreinaldia: 1980/81 Lehendabiziko ikasturtea bost, sei eta zazpi urteko haurrekin estreinatu bazen ere, aurrerago adin guztietako ikasleak bilduko zituen, goi mailako ikasketak egiteko helburuarekin idiazabaldarrek beste herrietara (Beasaina, Tolosara edo Donostiara, gehienetan) joan behar izaten zutenera arte. Ez zen urte askorik behar izan herriko ikasle kopurua ehunka batera iritsi behar izateko. Urteen joan etorriak eta ikasle kopuruak eskolaren handitzearen beharra ekarriko zuen. Ikasle gehiago iristen ari ziren eta tokirik ez zegoen guztientzat. Kirola egiteko azpiegitura baten behar nabarmena ere ikusi zen. 90. hamarkadaren hasieran etorri zen herrian egun denok ezagutzen dugun kiroldegia egiteko proposamena. Kirol gune garrantzitsu bihurtu zen eraiki zenetik, baita eskolako haurrentzat soinketa eta eskolarteko kirola egiteko azpiegitura


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

PĂĄgina 21

apropos eta segurua ere. Kiroldegia eraikitzeak eskolako ingurunea moldatzea ere ekarriko zuen. Egun oraindik ezagutzen ditugun lur gorriko futbol areto zelaia eta saskibaloian jolasteko eremua, esaterako. Hasieratik herriko irakasleak izan ziren herri eskolako ardatz; herriko irakasleak eta herriko ikasleak. Denborak aurrera egin ahala baina, herri eskolak kanpoko maisu-maistrak ere izan zituen irakasle taldean. Baita Guraso Elkarte indartsua ere, ekimen ugaritan herri eskolarekin batera antolakuntza lanetan jardundakoa: Gabonetako kantu saioak, jaialdiak, Inauteritako txokolate janak... Ikasle guztien oroitzapenean gordetako irudiak egitearen arduradunetako bat izan da urtetan zehar elkartea.

Mende laurdena Aita Iparragirre Herri Eskola, herri muinttegi 25 urtez leloa herri guztian zehar zabaldu zen 2006. urtean. Mende laurdena bete zuen Aita Iparragirrek, ez zen gutxiagorako. Urte guztian zehar hainbat ekimen desberdin egin ziren ira-

kasle, guraso, ikasle eta herritarrentzat. Ospakizunen amaierako jaialdiak ere aho zapore ezin hobea utzi zien bai antolatzaile eta baita parte hartzaile guztiei ere. Mende laurdeneko historia eta hamaika argazki biltzen zuen liburua ere kaleratu zuten Eunate eta Oihane Eliok.

Garai berriak, erronka berriak Aita Iparragirre Herri Eskolak ere aurrera egin du aro desberdinetan; garai berrien eskakizunak taularatu ditu, baita herritarrenak ere. Haurreskola da, horren adibide nagusia. Gizartearen aldaketek eraginda, haur jaio berriak eta Haur Hezkuntzako mailara sartu artekoak artatzen ditu orain urte gutxitatik Idiazabalgo Haurreskolak. Eskola haundia bezala ezagutzen dugun eraikinean lehenengo, eskola txikien atzeko aurre fabrikatutako eraikinetan ere bai orain. Pauso bat aurrera egin dute Herri Eskolak eta Udalak arlo honetan: Espainiako Tokiko Inbertsio Fondoko laguntzarekin Zepai auzoan eraikitzen ari dira orain irailetik aurrera irekita izango den Idiazabalgo Haurreskola berria.

Jangelarekin ere pauso handi bat eman zuen aurrera eskolak. Guraso askok, euren lanbideak tarteko, ez zuten eguerdian etxera itzultzeko aukerarik. Horri erantzuna bilatzeko aukera ere bilatu zuen Aita Iparragirrek. Jangela zerbitzua jarri zuen abian 2005/2006 ikasturtean. Pilar Enean hasieran, eskola haundiko eraikinaren azpi aldean, garai batean aterpea zegoen leku berean, gaur egun. Aldaketa horrek ere beste hainbat lan ekarri zituen eraikinean, beheko solairuan. Beharrak aginduta, handitu egin zen ingurua, parketxo bat eraiki ere bai‌ Eta, beste sarrera/irteera bat ere egin zitzaion eskolari. Orain zortzi hilabete abian jarritako oinezko trena da ere eskolaren inguruan abian jarritako ekimenen adibide garbia da. Herriko mugikortasunari aurrera pauso bat ematen laguntzea ardatz, herri eskolako haurrak oinez joaten dira euren etxeetatik eskolara egunero, hainbat irakasle eta gurasoen laguntzarekin. Goierrin eredu bihurtu da Idiazabalgo ekimena, baita Gipuzkoa guztian ere.

aldaize 34 > 21


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Página 22

hizketan MARI KRUZ GALARRAGA . UDALETXEKO ADMINISTRAZIO LANGILEA

“HERRIARENTZAT ETA HERRITARRENTZAT LAN EGITEAK BETE EGITEN NAU”

// MARI KRUZ GALARRAGA, ELKARRIZKETAKO UNE BATEAN

Esperientzia eskola lan mundua utzi duten 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Trukea bultzatzeko gune irekia izateko jaioa den eskola honetan, parte hartu dute Idiazabalgo 82 urteko Lurdes Unzitik eta 69 urte dituen Juani Eziolazak. Hala ere, ez dira promozio berekoak, Lurdesek 2008-2009ko kurtsoa gauzatu zuen eta Juanik aldiz, 2003-2004.

22 < aldaize 34

// MARI KRUZ GALARRAGA, ELKARRIZKETAKO UNE BATEAN

Zer da Esperientzia Eskola?

Ze helburu ditu?

Lurdes Unziti:Esperientzia Askola, eskola berezi bat da, ez dago azterketarik, ez apunteak hartzeko beharrik ere. Pertsona multzo baten bilkurak dira, non gai ezberdinen inguruan eztabaidan aritzen garen. Zenbait gai ezberdin lantzen dira bertan, eta horiei buruz mintzatzeko aditu bat etortzen zaigu, azalpenak egokiak izan daitezen. Astean hiru egunetan joaten ginen, hiru orduz. Aitortu beharra daukat, motz egiten zitzaigula, denbora, azkar pasatzen baitzen.

L.U: Nire iritziz,eskola honen helburu nagusia, lan mundua utzi duten pertsona helduei bizi gogoa zein bizi poza ematea izango litzateke. Nik bertan aurkitu dut poza, zoriontasuna...Asko animatzen nintzen bertan, parte hartzeak pozten ninduen. Giro ezin hobean murgildu nintzen, etxean bezala, asko ikasten da. Nik ez nuen imajinatuko horren ondo pasatzera iritsiko nintzenik. Pena da errepikatu ezin izana, bestela ez nuke bi aldiz pentsatuko.

Juani Eziolaza: Eskola bat da, bizitzako momentu ezberdinetan aurrera nola egin erakusten dizuna. Denok elkartu eta jende jantzia etortzen zitzaigun egun horretan tokatzen zen gaiaren inguruan hitz egitera. Ondoren, guk gure zalantzak galdetzeko aukera izaten genuen. Giro oso ona egoten zen, oso gustura sentitu nintzen.

J.E: Niretzako honako hau da eskolaren helburua; bizitzako une latzei aurre egiten erakustea eta bide batez, bertako ikasleei kultura orokor batez janztea. Nolatan hartu zenuen parte?Zerk bultzatu zintuen?


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Página 23

hizketan

LURDES UNZITI: “ERABAT INTERESGARRIA IZAN DA, ASKO IKASI DUT ETA ALDI BEREAN, NIRE ESPERIENTZIA ERE BESTEEKIN KONPARTITZEKO AUKERA IZAN DUT. IKASTEA GUSTUKO DUEN EDOZEIN PERTSONARI, BIZI GUZTIRAKO LAGUN ONAK EGIN NAHI DITUENARI, GUSTURA EGON NAHI DUEN EDONORI GOMENDATUKO NIOKE.”

JUANI EZIOLAZA:

L.U:Betidanik izan naiz pertsona alaia, azkenaldian aldiz, morala baxu nuen, oso triste eta ahul sentitzen nintzen. Jendearenganako kontaktuari ihes egiten nion, ez nuen hitz egiteko gogorik, ezer egiteko gogorik...Horregatik, Esperientzia Eskolaren anuntzioa jaso nuenean, zenbait aldiz irakurri ostean, asko pentsatu gabe, izena ematea erabaki nuen. Goiekira joan eta ni izan nintzen lehenengoa izena ematen. J.E: Nire senarra lan-istripu batean hil zenez, animo gutxirekin eta oso triste nengoen, barrenak jota. Horregatik, nire alabak eta lagun batek goibel ikusten nindutenez nire izena eman zuten, bertan animatuko nintzenaren esperantzaz. Hasiera batean, obligazioz joan nintzen, motibazio bat aurkitzeko gogoz. Gerora, gusturago sentitzen hasi nintzen, lagun asko egin bainituen. Zer egiten zenuten? L.U: Aditu bat etortzen zitzaigun gai jakin bati buruz mintzatzera. Ondoren, bere azalpena bukatutzat ematean, galderak egitera gonbidatzen gintuen. Esan beharra daukat, gaztea nintzenean, galdetu ez nituen zalantza asko bertan argitu ditudala. Apunteak ematen zizkiguten, gerora, etxean berrikusi genitzan. Orokorrean, gai ezberdinez aritu gara: historia, literatura, filosofia, sexualitatea, psikologia, memoriaren tailerra, osasuna, Euskal Herriko historia, etika, natur zientziak, teknologia, zuzenbidea, informatika... Bestalde, zenbait irteera ere egin ditugu: Miramonera, Gernikara, Sasietara... Bestelako ekint-

zak parte hartzeko aukera ere izan dugu, antzerki bat egin genuen, epaiketa bat... Kurtso amaieran, proiektu bati eman genion hasiera, jubilatuen eskubideak eta betebeharren inguruan eta horretan gabiltza orain, irailean berriro elkartuko gara.

“PERTSONALKI OSO LAGUNGARRIA ETA OSO ESPERIENTZI POSITIBOA. DENEI GOMENDATUKO NIEKE, ESPERIENTZIA EZIN HOBEA DA, GIRO ATSEGINA, JENDE ZORAGARRIA ETA BIZITZAN AURRERA EGITEKO LAGUNGARRIA.”

J.E: Egunero, pertsona ezberdin bat etortzen zitzaigun, egun batean historiari buruz hitz egitera, hurrengoan, ekonomia zen hizpide, eta hurrengoan berriz beste gai bat. Azterketarik ez zegoen eta hori ere abantaila ona da, ez baikenuen inongo presiorik. Eguneroko klaseez aparte zenbait irteera egin ditugu, batzuk eskolatik eta besteak bertako ikasleen artean sortutako elkarteak antolatuta, Gueske. Sara bisitatu genuen, Bilbora ere joan ginen Guggenheim museoa ikustera. Etxera iristen dira irteera ezberdinen gonbidapenak eta nahi duena joan daiteke. Kurtsoa amaitzean, proiektu bati eman genion hasiera, Santiago Bidea gaitzat hartuz. Zer ikasi duzu? L.U: Asko ikasi dut orokorrean. Pertsonekin elkarbizitzen ikasi dut. Batez ere. Argi gelditu zait inoiz ez dela berandu norberak nahi duena egiteko. J.E: Gauza asko eta asko ikasi ditut: inguruko pertsonak asko baloratzen, bizitzako momentu ezberdinetan izan beharreko jokabide egokiak...Pertsonalki asko ikasten da, kultura orokorraz janzten zoazen heinean.

Nolakoa izan da esperientzia?Zerekin geldituko zinateke? L.U:Zoragarria, ahaztezina. Niregatik izango balitz urtez urte errepikatuko nuke. Niri bizia eman dit, aurrera jarraitzeko indarra eman dit. Erabat interesgarria izan da, asko ikasi dut eta aldi berean, nire esperientzia ere besteekin konpartitzeko aukera izan dut. Ikastea gustuko duen edozein pertsonari, bizi guztirako lagun onak egin nahi dituenari, gustura egon nahi duen edonori gomendatuko nioke. J.E:Pertsonalki oso lagungarria eta oso esperientzi positiboa. Lagun oso onak egiten dira, horren adibide gisa geure taldea, oso lagun onak egin ginenez, kurtsoa amaitzean, ingelesen apuntatu ginen denok elkartzeko intentzioz. Denei gomendatuko nieke, esperientzia ezin hobea da, giro atsegina, jende zoragarria eta bizitzan aurrera egiteko lagungarria.

aldaize 34 > 23


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Página 24

iparrorratza

MARRAKECH, ANTOLATUTAKO KAOSA Ez duzula urrutira joan nahi? Ordu gutxitako joan-etorria duen bidaia nahi duzula? Etxetik gertu joan nahi duzula, baina kultura zeharo ezberdina ezagutu nahi duzula? Marrakech duzu horretarako egokiena. Marrakech Marokoko hiri ederretariko bat da. Aldaizeko erredakzioko kide batzuk bertan izanda gaude eta beraz, Aldaizek gomendatzen dizu bertara egun batzuetarako joatea. Madrildik 2-3 ordutako bidaia dago Marrakech-era, abioira igo eta konturatzerako iristen da Afrikako hiri honetara. Abioitik jatsi bezain pronto… “Hara! Nora etorri gara? Zein gertu dagoen Euskal Herritik, baina zein ezberdina den hau!”. Hiria bisitatzekotan, erdi aldera joatea gomenda-tzen dugu, hortik kanpora kilometro dezentetan ia basamortua besterik ez dago-eta. Antolatutako kaosa diogunean, badirudi kontraesanean ari garela, ezta? Bada, Marrakechera joanez gero, segituan ulertuko dugu horrek zer esan nahi duen. Kotxeak, astoak atzean gurdiak dituztela, autobusak, oinezkoak, taxiak… mota guztietakoek, motordun nahiz motorrik gabeek, guztiek, egiten dute topo egunero-egunero hiriko kale eta gurutze-bideetan. Harrigarria da, hainbeste ibilgailu leku berean egonda ze istripu gutxi ikusten den! Egongo dira bideetako legeak han ere, baina hiriko trafikoaren joan-etorriari begira jarriz gero, badirudi han legerik ez dagoela eta bozina jotzen duenak duela lehentasuna.Horregatik diogu antolatutako kaosa dela. Guretzat ezinezkoa, gurean horrelako zerbait bultzatuz gero, istri-

puak dozenaka egunero seguru! Baina Marrakech-en ez, han, kaos horretan, guztiak oso ongi moldatzen dira! Marrakech-eraino joan eta trafikoari begira harrituta egotea ongi dago, baina bertako alde zaharreko zokoa bisitatzea ezinbestekoa da. Hor ere, pilatzen den jende kopururako leku gutxi! Zokoa hemengo merkatuen tankerako zerbait da (agian gehiegi esatea da hori!). Postu pila bat daude, denak merke-merke saltzeko noski. Segituan konturatzen dira ez zarela bertakoa eta erabiliko dituzte hamaika trikimailu zuri zerbait saltzeko! Polita da ikustea zein trebezia duten saltzeko. Beharrak eraginda segur aski, baina hizkuntza pila bateko hitz solteak ikasita dituzte. Norbait urbilduz gero, zure nazionalitatearen berri jakin nahi izaten dute, zein hizkuntzatan hasi jakiteko. Euskalduna zarela esanda, agian ez dute asmatuko nongoa zaren. Dena den, hori ere ikasten hasita daude: batetik hamarrera arte zenbakiak euskaraz esaten zekiena ezagutu genuen. Nazionalitatea ezagututa, hortxe hasten da salerosketa jolasa. Oso garbi badaukazu ez duzula ezer erosi behar, segur aski ez zara euren sareetan eroriko. Orain, zalantza izpi bat baduzu, galdu duzu partida; erosi egingo diozu ziur!! Hain gertu dagoen hiria izanda, merezi du bisitatxo bat egiteak. Beste kultura zoragarri bat ezagutzeko aukera ematen du, geuregandik oso ezberdina. Bizipen berri guzti hauek aberastu egiten gaituzte, geure ikuspegi txikia zabaldu arazi egiten du. Animatu!

[ webgunea ]

[ diska ]

http://www.zugaz.com

“Rafa Rueda: Zuhaitz okerretan gora noa” Izenburua: Zuhaitz okerretan gora noa Egilea: Rafa Rueda

ZUGAZ Facebook edo Tuenti zalea izanez gero... Euskaraz egindako lehen sare soziala ere iritsi da gurera: Zugaz. Goiena telebistak jarri du abian eta gazteei zuzendutakoa da. Lagunen artean mezuak bidaltzeko aukera, argazkiak partekatzeko parada, jokoetan parte hartzekoa edota on line beste hainbat ekintza egiteko aukera izango duzu sare sozial euskaldun berri honetan.

24 < aldaize 34

Bakarkako hirugarren diskoa kaleratu du bakarlari mungiarrak. Amerikar musikariekin grabatu du Ruedak diskoa: Joseba Irazoki gitar joleaz gain, Fernando Saunders baxu jolea (Lou Reed, Ruper Ordorika), Jane Scarpantoni (Bruce Springsteen, R.E.M.) eta J.T. Lewis (Sting, Tina Turner) bezalako musikariak izan ditu alboan. Hainbat lagun idazleren laguntza ere izan du: Unai Elorriaga, Gotzon Barandiaran edota Kirmen Uribe, esaterako.


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Página 25

zaharrak berri

IDIAZABALGO ARGAZKIA LAU HITZETAN: 70. HAMARKADA LIMA FABRIKAREKIN BATERA, GARAIA HARTAN HERRIARI ABERASTASUNA EKARRI ZION BESTE ENPRESA BAT ERE SORTU ZEN: AMPO KOOPERATIBA, 1960. URTEAN.

ESKOLAKO MUTILAK 1900.URTEAN

Etxebizitzei dagokionez, herrian zeuden etxebizitzen %40 1900. urtea baino lehenago eraikitakoak ziren. XX. mendeko lehen 60 urtetan oso gutxi eraiki omen zen, etxe pare bat baino ez urteko batez beste. 60. hamarkada amaieran, ordea, lau urtetan 176 etxebizitza berri eraiki ziren. Orain arte bizi izan dugun etxebizitza-boomaren pareko, antza. Eta idazlearen harridura sortzen zuen datua: inguruko herrietan baino lau logeletako etxebizitza gehiago omen zeuden Idiazabalen. Etxebizitzen %45 halakoak ziren. Etxebizitza hauen jabetzaren portzentaia aldiz, %63. Lima fabrikarekin batera, garaia hartan herriari aberastasuna ekarri zion beste enpresa bat ere sortu zen: Ampo kooperatiba, 1960. urtean. Ordutik ikerketa egin zen arte, ordea, enpresa handirik ez zen ezarri herrian. Baina bai neurri txikiko negozio ugari: Gaztelu jatetxea, supermerkatua, zerrategia, lau hegazti-granja eta txerri-azienda. Industria zen garai hartan sektorerik garrantzitsuena herrian eta honek sostengatu zuen biztanleria, gaur egun ezagutzen dugun kopuru antzekoan.

ESKOLAKO MUTILAK 1900.URTEAN

1970. hamarkadan hasieran Idiazabalgo bilakaera demografikoa puntu kritikoan zegoela ondorioztat u z uen Udalak. 1940- 60 bit artean herriak jas o z uen imm igrazioak populazioa ia bik oiz tu egin zuen: 906 biztanle gehiago zeuden herrian 20 urtek o epean (1.156 biz tanletik 2.062 izatera pas a z en). Igoera horren arraz oia lim en fabrik a iz an z en, bat ez ere. 1960. urtetik aurrera, ordea, biz-

tanleria orekatu egin zen eta zertxobait jaitsi. Egoera berri honen aurrean, Udalak ikerketa sozio-urbanistik o bat egitea erabak i zuen 1971. urtean. Ikerketa haren emaitzak jas o z ituen Ignacio Iparraguirrek “Cinco villas del Alto Goierri” liburuan. Eta horiexek dira hemen aurkezten ditugunak, 70. ham arkadak o Idiazabali gainbegiratu bat eman nahian.

Datu kuriosoak ere jasotzen dira ikerketan. Izan ere, herrian genituen animalien datu zehatzak ere ematen ditu Iparragirrek. 1962an 786 behi zeuden Idiazabalen. 1970ean, aldiz, 620 abelburu. Ardi kopuruak ere beherantz egin zuen nabarmen: 20.000tik 15.000ra (zenbat ote daude orain?). Granjak zirela eta hegazti kopuruak bai egin zuen gorantz: 4.000tik 70.000 hegaztira. Autobus zerbitzua ere bazegoen Ordiziara, Villafrancara, garai hartan esaten zen bezala: 13 zerbitzu lanegunetan. Otsoa arrantza eta ehiza elkartea ere agertzen da eta Guraso elkartea ere bai. Elkarte hau 220 bazkiderekin herriko kulturaren erdigunetzat hartzen du idazleak, hitzaldi eta ekintza kulturalen antolatzaile izateaz gain, etxebizitza kooperatibak ere sustatzen baitzituen. Ia berrogei urte pasa dira liburuan datu hauek jaso zirenetik. Asko aldatu ote gara?

[ ESAERA ]

Uztauak ez doo neskame-morroien bildurrik aldaize 34 > 25


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Pรกgina 26

saski-naski [ RZ ] egoitzbarandiaran

[ LILI MALLU ]

OILASKO HEGO BEREZIAK

ERRE BOTIKEA Oraingo honetan ez gara Anamarirekin egon. Oraingoan Luxia Urkia Telleria zenaren errezeta ekarri nahi izan dugu hona. Luxia zenak ere ezagutza handia zuen. Etxe inguruko belar guztiak ezagutzen zituen, baita bakoitza zertako zen ere. Bere etxe ondoan intxusa zahar handia zuen eta huraxe asko maite zuen, etekina ere ateratzen zion. Erre botikea deitzen zion berak. Jakina, erredurak sendatzeko erabiltzen zuena. Hona hemen errezeta:

> OSAGAIAK -8 oilasko hego -2 Limoi -1 laranja -1 ezti kutxarakada

-1 mostaza kutxarakada -1 Soja saltsa kutxarakada -2 baratxuri ale -gatza

> PRESTAKETA Labea 200 ยบc-tara berotzen den bitartean, limoiari eta laranjari zukua atera eta ontzi batera hustu. Ontzi horretara bertara bota honako osagai hauek: eztia, mostaza, soja, gatza eta baratxuri txikitua. Nahastu. Ondoren, pare bat minutuz egosten utzi. Oilasko hegoak hartu eta laberako egokia den bandeja estuan kolokatu. Ondoren, egin dugun saltsa gainetik bota eta labean sartu 20 bat minutuz eta 180 ยบ-tan

26 < aldaize 34

> OSAGAIAK -edalontzi txiki bat oliba olio -4 intxusa adar bigun (momenturik egokiena udaberria da jasotzeko) -4 cm-tako argizari naturala -irabiatutako gorringo 1 -botika gordetzeko ontzia/potea Intxusa oliotan frijitu. Ondoren, intxusa kendu. Olio horri argizaria bota. Ontzi batean gorringo irabiatua bota. Gorringoari argizaria erantsi diogun olioa gehitu, baina iragazita. Poliki-poliki nahastu. Azkenik, bota erre botika gordetzeko aukeratu dugun ontzira.


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

: ⁄S ⁄

Página 27

S⁄

saski naski

F

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

IDIAZABALGO TRIKITILARIA

D

Benta Txikiko Norbertok soinua magalean hartu eta behatzak arinki mugituz trikiti soinuak sortzen hasten zenean ematen zitzaion hasiera festari etxean. Taberna eta denda, biak nahasten zituen gelan zeudenek ez zuten denbora askorik behar izaten irribarrea aurpegian marrazteko eta animatuenek, dantzan hasteko ere ez. Herriko postal ederra marrazten zuten, denen artean, egun errepideak inguratuta dagoen Benta Txikin.

[ ZE ASMA ]

SUDOKUA: Sudokua betetzeko arauak oso errazak dira. Hutsuneak bete behar dira 1-9 bitarteko zenbakiak jarriz, baina ezin dira bi zenbaki berdin idatzi lerro, zutabe eta 3x3 koadro bakoitzean. Bete itzazu hutsuneak emandako pistekin eta disfrutatu!

3

2

5 9

2

7

1

6

3

2

4

8

9

1

5

2 4 5 8 7 6 3

4 3 9 2 1 5 7

3 8 6 5 9 2 4

9 1 4 7 8 3 6

1

6

6

7

3

2

4

1

5

3

7

4

8

9

3 7 5 8 9 6 1 2

4

8

4

5

2

8

9

7

8

3

5

5

2

8

5

8

7

3

1

4

ERANTZUNA:

8

4

6

2

7

1

7

6

6

9

6

5

6

8

4

6 7

8

9

3

3

1

6

2

4

7

5

aldaize 34 > 27


ALDAIZE 34:ALDAIZE 10

15/7/09

10:04

Pรกgina 28


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.