Aldaize 2

Page 1

ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie

2. alea 2004ko apirila

ETXEGARATEKO BIKOIZKETA: URTEBETEKO KRONIKA

ELURRA Herria zuri; errepideetan egoera beltza

GAZTA EGUNA Maiatzaren 2an ospatuko da. Luis Kataraini elkarrizketa 8

14



Illati ZER NUN

ILLATIREN TXOKOA AURRERA GOAZ

Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

Kolaborazioak Aita Iparragirre Ikastola . . . . . . . . .10 Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 Ertzetik ertzea Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Izal Ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13

Kirolak Mendi irteerak . . . . . . . . . . . . . . . . .14 Besteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15 Hizketan Luis Katarain . . . . . . . . . . . . . . . . . .16

Aldaizeren lehenengo alea urtarrilaren 30ean aurkeztu zen. Ekitaldia oso xumea izan arren, bere sinpletasunak ordu betez gustura egoteko aukera eskaini zuen. Hirurogeita hamar lagunetik gora elkartu ginen Pilar Eneako ganbaran. Goierri Telebistakoak eta Argazki Pressekoak ere bertan izan ziren. Ez genuen inondik ere espero herriak hartarainoko babesa emango zionik proiektu hasi berri honi. Horrek, dudarik gabe, ilusio eta gogo handiz lanean jarraitzeko indarra eman eta dagoeneko 2. alea argitaratu dugu. Jakin badakigu,1.alea ez zela etxe guztietara iritsi. Hori dela eta, oraingoan 1.000 ale inprimatzea erabaki dugu. Ea oraingoan denok esku artean izaten dugun.

Bigarren ale honetan, gainera, hobekuntzak egin dizkiogu.Atal berria sortu dugu eta lehendik zeuden batzuei leku gehiago eman diegu. Lehen hamasei, orain hogei orri guztira. Aldaize aldizkari herritar eta irekia denez, denok daukagu aukera bertan parte hartzeko. Gustura hartuko ditugu kritikak, iradokizunak eta laguntza. Pixkanaka bada ere, ari gara lanerako txokoa antolatzen Kultur Etxean. Ea lan horiek bukatu eta Illatik eta Aldaizek herrian bere txokoa izaten duten, edonork joan nahi badu ere. Illatiri eta Aldaizeri laguntza eman nahi dionak bazkide papera bete eta guri eman edo aldaize@euskalerria.org helbidera bidali ditzala bere datuak. Illati euskara elkartea

Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17 Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

ALDAIZE Idiazabalgo Herri Aldizkaria

Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga.

Tirada: 1.000 ale.

Argitaratzailea: Illati Euskara Elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal

Ale honetako laguntzaileak: Uxue Mujika, Maitane Urteaga, Abel Goiburu,Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskolako 3. zikloa, Gaztetxea, German Martinatto,Anttonio Berasategi, Leire Azurmendi eta Asier Oiarbide.

Lege gordailua: SS-0151/04

Tfnoa: 943 18 70 99 e-maila: aldaize@euskalerria.org Erredakzio taldea: Eider Alustiza, IĂąaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar

Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Idiazabalgo Udalak diruz lagundutako aldizkaria.

Inpimaketa: GrĂĄficas Ona.

ALdAiZe 2

•3


iritzie HANDIK

Salamanca

HEMENDIK

Uxue Mujika

Maitane Urteaga

ZEZENAK, JAKITURIA ETA ARTEA

KOMERIAK

Zezenak, oso ezagunak eta garrantzitsuak direlako.Alde batetik, onak eta kastakoak dira eta, bestetik, Salamancatik hainbat lekutara eramaten dituzte: Sevillara, Madrilera, Valentziara... bertan "toreatzeko". Jakituria, Espainiako unibertsitate zaharrena dagoelako. Artea, monumentu asko baitaude denak harri berezi batez eginak. Harri berezia da, bustiz gero lantzeko oso ona delako eta monumentuko fatxadak tailatzeko oso erraza delako, zilarra bezala. Salamanca ezaguna da, baita ere, gaueko giroagatik. Izan ere, biztanlearen portzentaje handi bat ikaslea da. Salamancan gutxi gorabehera 200.000 biztanle bizi dira eta horietatik 50.000 ikasleak dira. Hemen dauden tabernak oso ezberdinak dira bata bestearekin konparatuz. Horrela, ikasleak beraien gustuen arabera taberna batera edo bestera joan daitezke. Azpimarratu behar dena da, egunero irten daitekeela gauez, baina batez ere, aste-

@

EUSKALTZALE KATALAN BATEN OHARRAK

Euskal Herrira etorri nintzen lehen aldian,nire iloba Jon Ander eta bere seme Jon Larrostegikoarekin Bidarteko muinora eta kobara -Aizkorriko San Adrian tunel naturalera- joan nintzen.

4 • ALdAiZe 2

azkenetik aurrera ostegunetan fakultate ezberdinetako festak egoten dira-eta. Esan behar da baita ere, Gasteizen,Arrasaten,... ostegunetan izaten dela ikasleen eguna eta Salamancan berriz asteartetan. Hemen, Salamancan, han ez bezala, edaria tabernetan oso garestia da. Adibidez, konbinatu batek 5,50€ balio du. Horregatik, Salamancako ikasleek "botelloia" egiten dute. Ez dago onartua kalean edatea, poliziak ikusiz gero 300€ko isuna jar dezake-eta. Hori dela medio, ikasleak pisuetan elkartzen dira bertan edateko eta ondoren, kalera irteteko. Tabernak ordutegi bat dute ixteko eta gutxi gorabehera goizeko 4:30-5:00 izaten dira. Horiek ixtean, jendea diskoteketara joaten da goizaldeko 8ak arte. Diskotekak ixten direnean, "after" izeneko lokaletara joaten dira eguerdiko ordu batak aldera arte. Bertan amaitzen da parranda.

Harako bidean, hainbat mendizaleekin egin genuen topo: Legazpiko batzuekin eta ez dakit nongoak ziren beste emakume batzuekin.Azken horiek gurekin hizketan geratu ziren “kaixo” indartsu batekin agurtu nituelako. Emakumeak harrituta geratu ziren ohartu zirenean euskaraz hitz gutxi nekizkiela! Han, mendian, Euskal Herriaren adeitasuna ezagutu nuen. Egun hartan Goierrirekin maitemindu nintzen eta orduan, euskara ikasten hasi nintzen! Euskaldunen zintzotasuna

Udaberria etorri berri dela eta, laster utziko ditut neguko arropak ganbarako armairuan gordeta. Udaberria zein ederra den! Txorien kantuek alaitzen dute eguna, zuhaitzak loretan eta eguzkia distiratsuago esnatzen da... Ganbaratik buelta egiten dudanean,ez naiz esku hutsik itzuliko. Sasoi berriari dagozkion jantziak jaitsiko ditut, aurkitzen baldin baditut. Eta janzterako orduan haserretuko naiz aurreko urteko arropa arinek nik nahi dudan hori disimuluan jartzen ez dakitelako eta inongo miraririk izango ez denez, zerbait egin beharko dut. Aldizkari batek baino gehiagok lau haizeetara zabaldu ditu erraz baino errazago eta egun batzuetan bost kilo gutxitzeko errezeta ezin hobeak. Batetik, ia goserik pasa gabe argaltzeko dieta. Sagarra, azenarioa, letxuga, tomatea, arraina eta xerra plantxan, patata egosia, jogurt naturala janez eta ura ugari edanez.Eta hori gutxi balitz,zelulitisa kentzeko gel poto bat izterrak argaldu eta atleten ipurmasail biribila hamar egunetan lortzeko. Gainera, uda aurretik larru azala zaintzea eta edertzea komenigarria denez, gaztetu eta bizitasuna izateko, hormonez osatuta-

aurkitu nuen. Beraiek, Madrilgo prentsak eraginda uste dute, katalanok zekenak eta solidaritaterik gabekoak garela. Baina Otzaurteko euskaldun batek indartu ninduen betiko adiskideak! esanda agurtu ninduenean. Hark,betiko adiskideak,Bartzelonako Joko Olinpikoetako lema gogorarzi zidan. Idiazabalgo eskolako irakasle gazte batek hau kontatu zidan:“euskaldun batzuk Bartzelonara iritsi ziren, hiri horrek artean izenik ez zuenean. Gure lagun euskaldunek hiriari eurek

Idiazabal

ko luxuzko krema, eta solarium saio batzuk ederretan ederrena egoteko.Guztia, x+x+x+x=500 euro. Edo hamar egun baino lehen edertze programa ordainduz gero, solariumeko azken saioa dohainik,450 euro,beraz.Azkenik, hilabete barru, esandako guztia egin duzula erakusteko zure argazki bat bidali aldizkarira eta Karibera joateko bidai baten zozketan parte hartzeko aukera izango zenuke. Berriz, erositako edertze programaren emaitzarekin gustura izango ez bazina, dirua bueltatuko lizuekete . Bestetik, aerobika egiteko aukera eskaini dute ikasturtea ongi amaitzeko eta oraindik berandu ez denez, ausartenentzako hamabost ordutako ikastaroa, gerri buelta indartu, bular aldea tente jarri eta guri-guria egoteko. Igeriketa ikastaro trinkoa eskaintzen duenik ere ez da falta,bizkar,bular eta tximeleta estiloko igeriketa, inoiz izan duzun hidromasai naturalik naturalena. Eta ni arropa zaharrak kabituko ez zaizkidalako arduratuta! Dendara joan eta udaberri eta udako jantzi berria erostea izango dut onena, “argaldu” datorren urtean.

jarriko ziotela izena erabaki eta goizean jaikitakoan esandako lehen hitzekin jarriko ziotela pentsatu zuten. Amets atsegin bat izan zuen haietako batek. Lehen hitz hauek ahoskatu zituen,euskaraz noski: Bart ze lo ona!.Bart ze lo ona, eta Barcelona geratu zitzaion! Euskaldun baten ametsa hiri bihurtua! Joan Ferrerós i Pibernat Mestre de Català La Bisbal d' Empordà (Girona) (Erredakzioan itzulia)


saski-naski RZ

LILI-MAILLU

Abel Goiburu (sukaldaria eta tabernaria)

Ana Mari Ansalas PASMO-BELARRA (Anagallis arvensis)

COCHINITA PIBIL (Mexiko)

OSAGAIAK: • Kilo eta erdi txerri-giharre • 100 gramo atxiote (fruitu gorri eta urtsua da, sendagaietarako ere erabilia) • Edalontzi erdi bat limoi-zuku • Edalontzi laurden bat laranjazuku • Bi goilarakada gatz • Lau platano azal • Edalontzi erdi bat txerrigantz ura Tipula saltsa: • 400 gramo tipula gorri xehatua • Edalontzi bat laranja zuku • Edalontzi bat limoi zuku • Gatz goilarakada bat • 6 piper pikante edo txiliak Egin zati txikitan haragia eta ipini ontzi batean. Beste ontzi batean ondo nahastu atxiotea-

ren ura, laranja eta limoi zukuak eta gatza. Bota gainetik haragiari. Utzi bere horretan hiru bat orduz. Gero, batetik, piztu labea 165ºtara eta bestetik, hartu ontzi bat eta estali platano azalez, barrualdea bistan duela. Ondoren, zabal-zabal bota haragiaz eginiko nahasketa ontzi horretara eta busti guztia txerrigantzez. Berriro estali haragia platano azalez eta sartu labera. Komeni da zilarrezko paperaz estaltzea. Eduki labean pare bat orduz ondo samurtu arte eta labetik ateratakoan, gehitu tipula saltsa. Plater mexikar hau oso erraza eta ona da. ON EGIN !

ZORION AGURRAK

Pasmo-belarra ezaguna da bazter hauetan. Bere loretxo laranjengatik ezagutzen dugu. 8-15cm-ko luzera izan ohi du; gehienetan, etzanak. Ekainean hasi eta uda osoa loratzen da. Euskal Herrian, kostan zein barrualdean, batez ere leku hezeetan aurkituko dugu. Kontuz ibili behar da belar honekin. Izan ere, neurria hartu behar zaio, bestela, kalterako besterik ez da izangoeta. Pasmo-belarra hartzen hasten garenean eta hobekuntza nabaria bada, horrek ez du esan nahi neurri handiagoan eta maizago hartu behar denik. Gorputza ahul badago, pasmo-belar asko hartzeak ondorio oso larriak ekar ditzake. Era honetako belarrak kaltegarriak dira ganaduarentzako ere.

tu pasmo-belar ura. Eztarriko mina kentzeko: egin gargarak pasmo-belar urarekin. Pasmo-belarraren ura landarea hezea dagoenean edo aurretik bildu eta lehortutakoarekin egin daiteke. Ez bota belar asko, bestela, eztarrian azkura jartzen du. Hartu hiru egunetan, egunean behin. Horren ondoren, hartu atsedena beste hiru egunetan. Zauria garbitu eta gero, ez lehortu inoiz gasa edo trapu batekin. Ile-lehorgailuarekin askoz ere hobeto egiten da.

ZERTARAKO ETA NOLA ERABILI Zauriak sendatzeko: jarri landarearen enplastoa edo garbitu pasmo-belar urarekin. Infekzioak sendatzeko: har-

Zorionak Haritz! Ondo pasako duzula espero dugu.Jarraitu horrela.

Zorionak Maddalen!! Egun ona pasa eta opari asko jaso.

Kaixo Ianire: Zure urtebetetzea iristear dagoenez.Zorionak eta egun ona igaro dezazula!!! Zure lagun,Xabier,Maite, Oihane,Maialen Aseginolaza eta Julen Iparragirrek.

Zorionak Edurne! Ondo pasa ezazu zure eguna eta segi zure irribarre handi horrekin.

Zorionak Amaia! Orain bezain umore oneko jarrai dezazula.

Aupa Maite! Zorionak txapeldun! Aupa Erreala! Musu handi bat Aileen,Naiara,Jon eta Maialenen partez. Xabi Zorionak! Zu Zoriontzeko garaia iritsi da. Zure lagun Julen.M.,Saioa, Ianire eta Anderren partez. Bidali zuen gutunak eta agurrak gurera

aldaize@euskalerria.org Kultur Etxea. 20213 Idiazabal

ALdAiZe 2

•5


ze berri? HAUTESKUNDEAK EAJk irabazi zituen martxoaren 14an Espainiako Gorteak aukeratzeko egin ziren hauteskundeak. Plazako obrak direla eta, boto-kutxak Artzain Gaztaren lokal berrian jarri zituzten.Hauek dira emaitzak:

GAZTA EGUNA MAIATZAREN 2AN OSPATUKO DA Antonio Imazi egingo zaio omenaldia

EAJ. . . . . . . . . . . . . . . . 487 EA . . . . . . . . . . . . . . . . . 411 Baliogabeak. . . . . . . . . 233 Aralar-Zutik . . . . . . . . . 86 PP . . . . . . . . . . . . . . . . . . 58 PSE-EE . . . . . . . . . . . . . . 57 EB-IU . . . . . . . . . . . . . . . 29 Iazko edizioak jende asko bildu zuen

Abstentzioa . . . . . %21,67

ELURTEA Otsailaren bukaeran eta martxoaren hasieran botatako elurrak Idiazabal zuritu zuen eta paisaia polita utzi zuen. Bestelakorik ere izan zen. Etxegarateko bidea behin baino gehiagotan itxi beharra izan zuten eta kamioiei mendatea igotzea galarazi egin zieten.Kamioizale askok Idiazabalen geratu beharra izan zuten. Benta Txiki aldean batzuk eta IĂąausti inguruan gainerakoak. Bikoizketa lanak bukatu zirenetik, Etxegarate itxi zuten lehendabiziko aldia izan zen. Elurra kentzeko makina prest zeuden baina, antza eguraldi aditue ez zuten elurtea aurreikusi eta horrek, ezustean harrapatu zituen.

Gazta Egunaren 7. edizioa bi nobedaderekin dator. Plazako zubi berria jartzeko lanak direla eta, postuek beste kokaleku bat izango dute.Artzainak plaza bueltan jarriko dira (ordurako, plaza inguruko lanak aurreratuta egotea espero du Udalak). Gainerako produktuen salmenta guneak, frontoi zaharrean antolatuko dituzte. Jai gunea osatzeko,Txomenaneko parkea ere erabiliko dute maiatzaren 2an. Parkean egongo da jarrita, hain zuzen ere, aurtengo bigarren nobedadea: gazta ketzeko txabola. Orain arteko edizioetan, gazta nola egiten den ikusteko aukera izan da. Modu tradizionalean eta gaur egungo tresnak erabilita aritu dira artzainak gazta egiten. Aurten aurrera urratsa ematea erabaki dute. Gazta horiek nola ketzen diren erakutsi nahi dute. Horretarako,

txabola berezia prestatu dute eta Txomenaneko parkean egongo da. Aurtengo Gazta Egunean, OndramuĂąoko Antonio Imazi egingo zaio omenaldia. Herriko artzainei esker ona erakustea izaten da ekitaldi horren helburua. Gazta Egunaren ohiko osagaiak ere izango dira aurten: jendeak gazta onena eta postu dotoreena zein diren erabakitzeko modua izango du. Aurrekoetan bezala, Euskal Herri osoko 20 artzain egongo dira Idiazabalen. Gazta Eguna dela eta, apirileko azkeneko asterako ekitaldiak antolatzen ari dira. Besteak beste, Iker Markinez sukaldariaren erakustaldia eta kanpotarrek gure herriari eta turismoari buruz duten ikuspegia aztertzeko hitzaldia egingo dira.

ZUBIAK BOTATA Egunotan herriari argazkia eginez gero, erreka inguruan bi hutsune nabarmen ikusiko ditugu. Martxoan bota zituzten Toki Txokoko eta Plazako zubiak. Orain, zubi berriak jartzeko prestaketa-lanak egiten ari dira langileak. Herritarrak berriz, Kul-

Elurteak aspaldiko irudia ekarri zuen gogora

6 • ALdAiZe 2

tur Etxera, iturrira edo frontoira joateko ohitura berriak hartu behar izan dituzte. Obrak aurreikusitako martxan doaz eta hala jarraitzen badute, uda iristerako zubi berriak jarrita egongo dira.


ARROPA ZAHARREN BILKETA

herriko plaza ZE EINGO DEZUE ASTE SANTUN?

JOSEBE ETA GEMA Piriniota goaz,Ainsara.Goizetan mendi bueltea eitteko asmoa deu ta illuntzan baakizu… bueltatxo bat. Sasietak eliza ondoan jarritako ontziak

Erabilitako arropak biltzeko zerbitzua jarri du martxan Sasieta Mankomunitateak Idiazabalen. Bilketarako ontzi bakarra dago herrian, Apaiz Etxearen ondoan. Janzteko arropak, oinetakoak, etxeko arropak eta osagarriak (karterak, gerrikoak...) utzi daitezke bertan. Galarazita dago garbiketan erabilitako trapuak edota alfonbra nahiz moketak ontzira sartzea.

Bildutako arropa Karitasek sortutako kooperatiba baten esku utziko du Sasietak. Haiek, bildutakoaren sailkapena egingo dute. Erabiltzeko moduan dagoena behartsuei emango die edota bigarren eskuko dendetara (merkataritza justuko dendetara) salduko dute. Gainerakoa, birziklatu egingo dute.

AEBKO SUKALDARIAK

Aurrera begira ekimen gehiago egiteko asmoa dute.

Amerikako Estatu Batuetako (AEB) sukaldari onenek bisita egingo dute Idiazabala apirilaren 20an.Ipar Amerikako sukalde adituak biltzen dituen elkarteak antolatu du bisita Espainiako Gobernuarekin elkarlanean. Euskal Herrian 3 egun emango dituzte. Horietako bat, Goierri ezagutzeko erabiliko dute. Egun horretan, Idiazabalen, Ondramuñoko gaztandegia bisitatuko dute.

KASONGO LUNDA 6 mila euro bildu ditu Kasongo Lunda Gobernuz Kanpoko Erakundeak Gabonetan hasitako kanpainaren baitan. Sanblasetan erakusketa jarri zuten Kultur Etxean.

BIELORRUSIARA BIDAIA Sei herritarrek Bielorrusian pasatuko dute aurtengo Aste Santua. Bidaia Aguraingo Izadi Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu du. Guztira 32 lagun joango dira. Apirilaren 2an abiatuko dira Euskal Herritik eta 10 egun emango dituzte kanpoan.Tarte horretan, Praga, Krakovia eta Berlin bisitatuko dituzte eta Minsken (Bielorrusiako hiriburuan) lau eguneko egonaldia egingo dute.Egun horietan,udan Idiazabala, Goierriko beste herri batzuetara eta Arabara etortzen diren haurrekin eta haien familiekin egoteko aukera izango dute.

IERA ACIN Aste beteako Alpeta goaz eskiatzea bost laun apartamentu batea. Ondo pasatzeko asmoz.

MARKEL LIZARRALDE Lehenengo asteburun Itsasondoa jungo naiz Gazte Topagunea. Launekin juteko asmoa dauket kanpinen. Gainontzeko eunetan haizek jotzen don aldea jungo naiz.

Mª PILAR ESNAOLA Segurako prozesioa ikustea jungo naiz. Ta urtero bezela nire jaiotetxen bazkalduko deu, Seguran. Aste Santutan eun asko darenez eunen baten kostaldea re jungo gea: Donostia, Zarautza…

ALdAiZe 2

•7


erreportajea 8 kilometro, lau karril eta mila istorio ETXEGARATEKO BIDEA IREKI ETA URTE BETERA GUSTURA DAUDE HERRITARRAK ETA GIDARIAK

Zati batzuetan aldaketa gutxi egon dira

Apirilaren 2an bete zen urtebete Etxegarateko errepide berria ofizialki inauguratu zutela.Atzerapen eta gorabehera askoren ondoren, aspaldiko proiektua egi bihurtua ikusi zuten idiazabaldarrek eta egunero errepide hori erabiltzen duten gidariek. 12 hilabete geroago, jendea, oro har, konforme dago errepide berriarekin. Datuek ere hori erakusten dute: Etxegaraten barrena ibiltzen den ibilgailu kopurua %28 handitu da. Istripuak gutxitu egin dira, baina Etxegaratek oraindik ere puntu beltz bihurtu daitezken tarteak ditu. tsailaren 23an, elurraren ondorioz Etxegarate itxi beharra izan zuten. Bide berria ireki zutenetik, estreinakoz, Etxegarate kamiorik eta autorik gabe geratu zen une batez. “Horien falta ere somatu nuen” dio Pilar Imazek egun hari buruz hitz egiterakoan. Etxegarate gainean, bide ertzean dagoen etxean, bizi da Pilar. Egun hartan, egunero bidea erabiltzen duten 16.098 ibilgailuen hotsa eta zarataren falta somatu zuen. Iazko martxoaren 8an bide berria ireki zutenetik (inaguratu baino lehen ireki zuten), trafikoa %28 handitu da Etxegara-

ten: urtebetean 3.529 ibilgailu gehiago. Bada zerbait. Inguruko errepideetan, Irurtzungo autobidean, Otzaurten eta Lizarraustin kontrakoa gertatu da. Ibilgailu kopuruak behera egin du. Etxegaraten eguna joan eta eguna etorri ibiltzen direnak gustura daude aldaketarekin. “Gehienek itxarotea merezi izan duela diote” azpimarratu du Etxegaraten dagoen Alai Jatetxeko Pepe Imazek. Urtebete honetako balorazioa “baikorra” dela

dio. Gaztela, Portugal eta Ipar Afrikatik Europarako atea da Etxegarate. Peperen esanetan, “herrialde ugarietako pertsonak eta mota guztietako ibilgailuak gelditzen dira hemen”. Bide berriak ez omen dizkie bezero gehiago ekarri. Hala ere, aparkalekua handiagoa dute orain eta horrek kamioi gidariak erakarri ditu. Errepidea

Trafikoa %28 handitu da Etxegaraten

O

8 • ALdAiZe 2

Ursuarandarrek sarrera-irteera berriak dituzte


erreportajea bikoiztu ondoren Alai Jatetxeak duen sarrerarekin kexu da jabea. Sarrera zuzenagoa egitekotan direla dio, baina horretarako tramiteak geldirik daude. Istripu gutxiago Bide berriak denbora aurrezteaz gain, istripuak gutxitzea ekarri du.Etxegarateko errepidea seguruagoa da bidea bikoiztu eta bihurgune ugari kendu dituztelako. Pepe Imazen ustez “istripu gehienak gidarien hutsegiteen ondorioz izaten dira, ez errepidearen baldintzengatik”. Izan ere, ezin daiteke ahaztu Etxegaratekoa mendiko errepidea dela eta gidatzeko modua ezaugarri horietara moldatu behar dela.

Herritar askok bide berria ondo ezagutzen dute, ezinbestean.Agustin Insaustik egunero igarotzen du bidea eta lanak “merezi izan duela” dio. Altsasura joaten denbora asko aurreratzen da. Dena dela, behin halako neurriko lanetan hasita, zenbait gauza hobeto egin zitezkeela irizten dio: “igotzerakoan dauden azken kurba itxiak bere hartan geratu dira eta zenbait tokitan 3 karril beharko lirateke”. Ibilbideko zenbait toki gatazkatsu bihurtu omen daitezke denborarekin. Kamioilariekin bat eginez, beste arazo bat ere ikusten dio Agustinek: “gehiegizko aldapa dago, batez ere kamioientzat”. Etxegaratetik Idiazabala bidean %6ko aldapa dago.Larrialdietarako arezko geldilekuak balizko arrisku horren irudi. Gipuzkoako Foru Aldundia ere gustura dago eta istripu gutxiago daudela diote. Dena den, estatistiketan ez da agertzen istripu gehienak bihurgune txikiaren inguruan gertatzen direnik. Aspaldiko ametsa Etxegarate erabiltzen duten gidari askok ahaztuta izango ditu dagoeneko mendatea bikoizteko izan ziren gorabeherak. Lanek hiru urte eta erdi iraun zuten. Aurreikusitakoa baino 18 hilabete gehiago. 2002ko irailean eta urrian Nafarroako zatia eta Ursuarango sarreratik Nafarroako mugaraino dauden zatiak ireki ziren. Diputazioak eguraldi txarrari eta obrak egiten ari ziren enpresen axolagabekeriari egozten zien atzerapena. Enpresek 150.000 euroko isuna ordaindu behar izan zuten, lanak agindutako epean bukatu ez zituztelako. Askorentzat ametsa zena, beste batzuentzat amesgaizto bihurtu zen. Gehie-

Gaur egun jatetxe bakarra dago Etxegaraten

nek hilabete haietako auto eta kamioi ilarak ahaztu dituzte eta errepide berriak ekarritako aldaketetara ohitu dira. Ursuarandarrak, esate baterako, auzora sartu eta irteteko bide berriak dituzte. Olea baserriko Alaitz Alustizak sarrera berriak errepidera irteteko orduan arriskua gutxitzen duela dio: “lehen hiru karril igaro behar genituen Ursuarango bidea hartzeko bidea libre egon arte itxaron behar zen. Orain azelerazio karrilekin ez daukagu inolako arazorik auzora sartu eta irteteko”. Dena dela, errepidea gorago gelditzen denez, Ursuarandik errepide nagusirainoko bidean aldapa handiegia utzi omen dute eta elurra egiten duenean arazoak izan ditzaketela gaineratu du Alaitzek. Pareko pista Herritar batzuentzat,ordea,Etxegarateko lanak ez dira bukatu. Errepide nagusiak lur sail eta pinudi askotarako sarrerak oztopatu egin ditu. Batzuk beraien jabetzetara joateko biderik gabe geratu dira.

Kostata, baina azkenean, herritar talde horrek eta Udalak, Diputazioak pista berri bat egiteko konpromisoa hartzea lortu dute. Proiektua eginda dago. Pistak Garakolea ingurutik hasi eta ia Etxegarate gainera arte iritsiko da. Ibilgailuek eta oinezkoek erabiltzeko moduko bidea izango da. 7 bat kilometrokoa. Hura bukatutakoan amaituko dira erabat Etxegarateren bikoizketa lanak. Ordura arte, eta ziurrenera handik aurrera ere, etxean,lanean,autoan,dendan...gaudenean herritar asko irratiari,egunkariari edo telebistari adi geratuko gara Idiazabal izena entzun edo irakurri dugulako.Eta ziurrenera, herriaren izenaren atzetik Etxegaraten zerbait gertatu dela entzungo dugu. Eta Etxegarateko Pilar, berriro ere, harritu egingo da egunen batean etxean dagoela ibilgailuen soinua entzuten ez duelako. Eta hala konturako gara, errepide zati horrek, nahita edo nahi gabe,gaztak bezainbesteko sona eman diola Idiazabali.

ETXEGARATEKO TRAFIKOA

Datuak: Gipuzkoako Foru Aldundia

Diputazioak pista berri bat egiteko konpromisoa hartu du

ALdAiZe 2

•9


kolaborazioak IHAUTERIAK IDIAZABALGO ESKOLAN Aita Iparragirre herri eskolako haur eta irakasleak kalderero eta ijito jantzi ziren 2004ko otsailaren 20an ospatu ziren ihauteriak Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolan. Bertako ikasle eta irakasleak, kalderero eta ijitoz mozorrotu ziren. Goizean goiz ikasle eta irakasleak mozorroturik iritsi ziren eskolara. 9: 30etan eskola guztia herriko kaleetan zehar dantzan eta kantuan ibiliz, kolorez eta hotsez jantzi zuten ostiral goiz hotz hura.Herrian eta baserrietan zehar ibili ziren kopla kantari. Entzuleek makina bat gaileta, txokolate, intxaur, goxoki eta beste zenbait janari (txerri hankak ere urte batean jaso zituzten) ematen zituzten eta ikasle eta irakasleak jaso eta iluntzean frontoian elkartuta jan egiten zituzten. Kantari ibili ondoren, plazan elkartu eta han dantza saio txiki batzuk egin ondoren, denak etxeetara joaten ziren bazkaltzera. Arratsaldean gaur egun bezala eskolako ikasle eta irakasle guztiak eskola txikian elkartu eta jaialdi bat egiten zuten. Bertan taldeka beren emanaldiak egiten zituzten

GENERO INDARKERIA Aita Iparragirre Herri Eskola, emakumeen aurkako indarkeria ekiditeko programa batean parte hartzen ari da. Emakundek bultzatutako ekimenak Nahikoa izena du eta bere helburua da, heziketa tresna modura erabilita genero indarkeriari aurre egitea. Programa esperimentala da eta Herri Eskolaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi ikastetxe ari dira lan horretan. Bosgarren eta seigarren mailako irakasleak eta ikasleak ari dira ekimen berria lantzen.Irakasleak urtean sei mintegi egin-

10 • ALdAiZe 2

Eskolako haurrak herriko kaletan giroa alaitu zuten

(dantza, antzerki eta beste hainbat). Horren ondoren, jendeak txisteak bota zituen eta pertsona batek bertsoa abestu zuen. Ondoren, Guraso Elkarteak eskainitako txokolate beroa hartzeko asmoarekin, plaza aldera joan ziren. go dituzte gaia aztertu eta baloratzeko. Bilera horietan ikasleentzat material berria prestatuko dute.Tartean, hausnarketarako saioak ere egiten dituzte. Irakasleek, landutako guztia ikasleei ahalik eta modu errazenean helarazten diete: jokoen bidez, edota pertsonai berezien bidez. Irakasleen helburua, haurrek izpiritu kritikoa garatzea da. Era berean, genero indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa landu nahi dute. Horretarako, haurren senitartekoak inplikatzeko ahaleginean ere ari dira.

Datorren urterako gutxiago falta da eta hasi buruak nekatzen. Ohitura polit hau ez dezagun galdu!!! 3. zikloko ikasleak

ALBISTE LABURRAK • Maialen Aseginolaza, Oihane Unanue eta Ibai Urkia Andorran izan dira Kross internazional batean parte hartzen. • Ikasturte honetan Emakundek antolatutako NAHIKO proiektuan parte hartzen ari gara. • Datorren ikasturterako 2 urteko gelarako 19 ikaslek eman dute izena. • Eskola inklusiboaren azterketa egiteko, gurasoz eta irakaslez osatutako taldea jadanik martxan dago.


kolaborazioak IGAk 5. urte, belar gaiztorik ezta galtzen

5 urte igaro dira Izalen ordurako erdi hilda zegoen Gazte Asanblada berpizten saiatu ginenetik. Hamarkada erdiko ibilbidea egin dugu eta hasieran ezarri genituen zenbait helburu bete ditugu dagoeneko, baina oraindik ere lan handia dugu. Hasiera hartan, herriko gazte asko elkartu ginen Idiazabalen faltan somatzen genuen gure espazio propio bat sortzeko asmoz. Herrian gazteon boza entzun zedin nahi genuen, gazteok batu eta herriko beste sektoreekin elkarlanean aritu, gure aisialdia gure erara antolatu, arazoez hitz egin, esperientziak konpartitu, ikasi... Egunero-egunero egin dugu ahalegina amets haiek egi bihur zitezen, eta maila batean edo bestean, lortu ditugu. Lehenengo egin genuen ekintza Gazta Eguneko postuak muntatzen laguntzeko deialdia gazteon artean zabaltzearena izan zen. Pentsa! Ia ezerezetik hasi ginen, baina batera lan eginez eta makalaldi ugari izan arren, aurrera egin dugu beti. Ordutik hitzaldiak antolatu,kanpamentuak egin, Gazte Egunak ospatu, Gaztetxea sortu, irratia egin, akelarrea antzeztu, Olentzerori ongi etorria egin,ume jolasak prestatu, goitibehera txapelketa berreskuratu, kontzertuak antolatu,.. zer ez ote dugu egin. IGA ez dugu ostiralero gaztetxean biltzen dugunok soilik egiten. 5 urteotako lana ezinezkoa litzaiguke laguntza eman diguzuen guztiok gabe. Lerro hauetatik gure eskerrona adierazi nahi diegu ekint-

IGAren 5. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldietarako karteleko argazkia

zetan parte hartu duten denei, zuen proposamenak luzatu dizkiguzuen guztioi eta antolatutako guztia aurrera atera dadin laguntza eman diguzuen guztioi. Zorionak zuei! Urteak pasa ez, gelditu egiten omen dira.Gelditu,bai oroimenean eta baita bizkarrean ere. Badakigu ez garela beti gazte izango, baina guk egindakoaren arrastoa hor geratuko da eta apurka-apurka,ondoren datozenek hartu beharko dute lekukoa. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira. Alperrik da gazteokin zopizarrean aritzea, beti agertuko baikara berriro, baita

harria baino ez den lekuetan ere. Beti indarrez beterik etengabe sortzen, edozein baratzetan porru, aza edo eskarola artean. Lurra denona delako, guk ere gure txokoa behar dugulako. 5 urteak ospatzeko jaia Maiatza aldera ospatuko ditugu IGAren bost urteak. Bi asteburutan banatuko dira ospakizunak eta oraingoz, besteak beste, AHTaren inguruko hitzaldi bat, eskalada ikastaroa, mahai inguru bat, okupazioari buruzko beste hitzaldi bat, afaria eta kontzertuak izango direla aurrera dezakegu. Zu ere gure artean izango zarela espero dugu.

ALdAiZe 2

• 11


ertzetik ARGENTINATIK rgentinako Idiazabal herrian, hemen bezala, ikastetxea badago. Hasiera batean, Lehen Hezkuntza soilik ikasteko aukera zegoen. 1956. urtean, ordea, Bigarren Hezkuntza ezartzea erabaki zuten. Horrela, Idiazabalgo haurrei herrian bertan ikasten jarraitzeko aukera eman zitzaien. José María Paz izena jarri zioten, Lehen Hezkuntzakoak ere hori zeukaneta. Dena den, izen hori herrialdeko Gobernu Nagusiak dekretuz ezarritakoa da. Hasiera batean, 1973. urtean beste eraikin bat erosi arte, bigarreneko ikasleek gauez izan zituzten eskolak. Izan ere, egunez bi txandatan (batzuk goizean eta besteak arratsaldean) Lehenengo Hezkuntzako ikasleek behar zituzten ikasgela guztiak. 1.996an Espainiako Hezkuntza Sistema oinarrian hartu (lehenagoko OHOa) eta derrigorrezko eskola-urteak aldatu egin ziren Argentinako Hezkuntzan. Oinarrizko Hezkuntza hiru ziklotan banatu zuten. Urtez urte proiektu eta ekintza ugari antolatu eta garatu dituzte: antzerkilanak, udalekuak, bidaiak, zientziaren inguruko azokak eta abar eta abar. Hona hemen gaur egun José María Paz Institutuan lantzen ari diren hainbat proiektu: Soja proiektua: elikadura ohituretan eragiteko egitasmoa da. Soja euren komunitateko nekazaritzan elikagairik garrantzitsuena da. Nekazaritza tradizionala ordezkatzen hasi zirenean, 70.

A

http://www.southlink.com.ar/institutojmpaz

hamarkadan, soro asko eta askotan soja landatu zuten. Proiektu horren helburua da sojak osasunari dakarzkion onuren berri ematea eta eguneroko otorduetan txertatzen laguntzea. Elikagaietatik jasotako gaitzak: hainbat elikagaiek sor ditzaketen gaitzen eta jendeari beharrezko diren neurrien berri emateko proiektua da: behi eroen gaitza, shigelosia, salmonella, botulismoa, teniasia, toxoplasmosia... Kirolak:ikastetxeen arteko kirol txapelketak egiten dituzte. Proyecto intertri-

bus deitzen diote. Kirol hauetan ibiltzen dira: futbola, boleibola, atletismoa eta maratoia. Tribuek kirol bakoitzean ahalik eta puntu gehien lortu behar dituzte garaile izateko. 160 ikasle inguru joaten dira ikastetxera gaur egun. Horien ikasketa prozesuan 24 bat ari dira irakasle-lanak egiten. Germán Martinattok, JM Paz Institutuko zuzendariak, esan digunez, ikasturtea hasi berri dute. Bai, horrela da.Argentinan uda oraintxe bukatu eta dagoeneko udazkena iritsi da.

Euskara Elkarteko bazkide izan nahi al duzu? ✁

Bete koadroa zure datuekin eta utzi Udaletxean edo bidali aldaize@euskalerria.org helbidera. Izena: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu Korronte Zenbakia (20 zenbakiak):

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

Bazkidetza: • langileak: 30 € • ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5 € 12 • ALdAiZe 2

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .


ertzea IZAL EZAUTUZ: Txuloko Iturri Anttonio Berasategi txe berri samarra dugu hau, 1974-1975 urteen inguruan egina, Maugigoen zaharra zegoen lekuan. Garai hartan egindako beste askoren modukoa da, sei bizitzako etxe-blokea. Hazkunde handia izan zuen Idiazabalgo herri guneak 1960tik aurrera eta hainbat etxalde egin ziren orduan. Horien artean, etxe honekin batera, Zigorreko auzo osoa. Baserriko jende asko kalera jaitsi zen garai hartan eta baita kanpotik beste asko bertaratu ere. Etxe hau gaur hemen aipatzeko arrazoia, ordea, ez da etxea bera, bere izena baizik. Oraintsu hor, inguru horretan, bota duten zubia izendatzeko,“Txuloko iturriko zubia� esaten zen (lehenago,Torrezaarreko zubia omen zen).

E

Etxeak eutsi dio iturriaren izenari

Errekaren beste aldean zegoen Txuloko iturria; harmaila batzuk jaitsi eta harrizko zubi zaharraren kontran, txulo-txuloan, jakina. 1.980 aldean zubia bota eta inguru osoa eraberritu zen arte iraun zuen Txuloko iturriak. Harrezkero, etxe honek bakarrik gorde du izena nahiz eta kaleko etxeen izen gehienak bezala, guztiz ezezaguna eta ia ez den batere erabiltzen.

ALdAiZe 2

• 13


kirolak MENDI ELKARTEAK 2004. URTERAKO IBILALDIEN EGUTEGIA AURKEZTU DU

Araotz, Degurixan eta Andarton izan ziren iazko apirilean

rtero bezala, aurten ere, Mendi Elkarteak aurkeztu du 2004. urterako ibilaldien egutegia. Hilean behin egingo dira mendi irteerak naturan murgildurik egun ederra igarotzeko asmoz eta bide batez, inguratzen gaituzten paisaia zoragarriak ezagutu eta horiekin bat egiteko. Gure mendietako lasaitasuna usaintzeko parada izango dugu baso eta belardietan aurrera egin ahala, ikusmenaren gozamenerako paisaiaz aldatzen dugun heinean.

U

Bi irteera egin dira dagoeneko. Lehen ibilaldia otsailean egin zen La Lezera.Arabako Lautadan Altzania mendilerroan dagoen koba dugu.Altua eta estua da eta mendikatea zeharkatzen du iparretik hegoaldera.Kare-harrizko haitzulo horretan urjauzi eta tobogan ugari daude, urte osoan iraunkorra den urak eginiko lanaren erakusle. Aitzinean ura ateratzeko erabili zuten ipar isuraldean eraikitako urtegira hodiekin bideratuta. Bigarrena, martxoren 28an egin zen Arabako mendialdean dauden Izkiko mendietara. Gasteiztik hegoaldera dago, TrebiĂąo ondoan. Inguru nahiko ezezaguna da aspaldiko urteetan husten joan baita. Santa Kurutze Kanpezu,Maeztu eta AntoĂąana dira inguruko herri nagusiak. Izkiko mendialdea parke natural izendatua dago. Oro har, arboladi ederrez osatua dago:

14 • ALdAiZe 2

ameztiak dira gehienak, baina badira erkamezti eta pagadiak ere. Dena den, ikusgarriena hagin ikaragarri bat da. Goi aldean dauden harkaitzak ere ikusgarriak dira. Bertara inguratu ziren idiazabaldarrek baso zabaletan paseatu zuten, eta parkearen hegoaldean dauden bi tontor ikusgarrienak igo zituzten.Arabako herri zaharrenetakoa den AntoĂąanatik abiatu ziren. Defendatzeko leku estrategikoan kokatua dago herri hori, muino batean. Muela de San Roman (1.056m) eta Soila (990m) mendiak igo zituzten. Batetik zein bestetik, parke osoa nahiz Arabako bailara begiztatu daitezke. Tartean Korres eta Buxandako herri txikiak ezagutu ahal izan zituzten. Amaitzeko Korresko haitzarte ikusgarritik jaitsi ziren. Egun ederra pasatzeko beta izan zuten, ingurune ederrean barneraturik.

Orientazio ibilaldian Araban, Entziako gainean, izango da Hurrengo irteera apirilaren 18an egingo da: orientazio ibilaldia. Ibilaldia Araban Entziako gainean izango da. Opakua mendatearen inguruko baso eta larreetan leku ezin hobea dago jarduera horretarako, gora-behera handirik gabeko ingurua baita. Iparra galdu gabe ibiltzeko arreta osoa eskatzen du. Ordainetan markaturi-

ko puntuak aurkitzeak ere poz handia ematen du. Lehiaketa ofizial asko egiten direnez, inguru honetan mapa oso onak daude. Horietako bat erabiliko da ibilbide honetan ere. Ibilbide berezi hau taldeka egingo da. Talde bakoitzari 1:10.000 eskalako mapa bat emango zaio hasieran, eta mapan markatuta hainbat leku. Ibilaldia toki horiek aurkitu eta bakoitzean egongo den kode berezia txarteltxo batean idatziz osatu beharko da. Ibilbidea librea da eta talde bakoitzak ikusi beharko du zein den motzena edo aproposena. Helburu nagusia da mendian norbere kasa, galdu gabe,ibiltzen ikastea,aldi berean goiz atsegina pasaz. Hala ere, trebetasuna eta gaitasuna erakutsi behar direnez, horiek neurtzeko, talde bakoitzak behar izandako denbora neurtu eta klasifikazioa egingo da. Orientazio kirolean korrika egin daitekeen arren, gure ibilaldi hau entretenigarriagoa izan dadin, eta gutxienez ingurua ikusi eta ezagutu ahal izateko, oinez ibili beharko da. Ibilaldira joateko goizeko 8:30etan bilduko dira plazan. Joan-etorria autoz egingo da, bazkalordurako berriro bueltan izateko. Bakoitzak bere iparrorratza eta hamaiketakoa eraman beharko ditu. Joan nahi dutenek apirilaren 15erako taldeak osatu eta izena eman beharko dute, erabiliko diren mapa kopuruaren berri jakitea ezinbestekoa baita.


kirolak ASTEROKO ZITA ZELAAKO KIROLDEGIAN Herriko gazteak entrenatzaile lanetan aritzen dira

Argazkian, entrenatzailetako batzuk: Odei Agirre, Axier, Urtzi Iparragirre eta Imanol Garcia.

Herriko zenbait gaztek Herri Eskolako haurrak entrenatzen dituzte arratsaldetan. Euren helburua, bai eurek eta baita gaztetxoek ere, ongi pasatzea.

Abendura arte futbolean aritzen dira eta ondoren, apirila arte, saskibaloian.Tartean-tartean atletismoko frogetan ere parte hartzen dute.

Kirolariak dira, kirola atsegin dute eta astero-astero elkartzen dira. Zelaako Kiroldegia dute topaleku. Astean zehar, Herri Eskolako haurrekin elkartzen dira eta futbola, saskibaloia eta atletismoan entrenatzen laguntzen diete herriko neska-mutil talde honek. Kirola dute komunean, bai haur txikienek eta baita zaharrenek ere. Hortik abiatuta lortzen dute urtero eskolen arteko kiroletan parte hartu eta ongi pasatzea.

Entrenatzaile eta kirolari gazteen arteko erlazioa ona dela dio entrenatzaileetako batek, Oihane Eliok:“lehenengoz hasten direnean, zortzi-bederatzi urterekin edo, entrenamenduak eromena izan ohi dira�. Hala ere, zaharrago egin ahala, orduan eta gogo gutxiagorekin ibiltzen direla zehaztu dute.

Goierriko beste herrietako taldeekin elkartu eta euren artean txapelketak jokatzen dituzte. Zapatu goizetan izaten dituzte partiduak. Aste batean herrian bertan eta hurrengoan aurkarien herrietan jokatzen dute. Kanpora joan behar dutenetan gurasoen laguntza behar izaten dute autoz beste herrietara joateko.

Benjaminak dira gazteenak, zortzi eta bederatzi urtekoak. Hortik hasita, hamabost urte ingururekin kadete mailara iritsi arte aritzen dira gaztetxoak eskolen arteko kiroletan. Gogo handiz hartzen dute lan hau gaztetxo hauen entrenatzaile diren neskamutilek. Gainera, herritarrak animatu nahi dituzte eurekin batera Herri Eskolako haurrak entrenatzen aritzeko.

EUSKAL JOLAS, JOKO ETA KIROLEN TOPAGUNEAN PARTE HARTZEKO TALDEA SORTU DA HERRIAN Sanblasetan egin zen herri-kirol apustuak giro aparta sortu zuen eta izango du jarraipenik. Izan ere, apirilaren 24-25 aste bukaeran, oraindik non izango den zehaztu gabe badago ere, Euskal Herriko herrialde guztietako herri kirol taldeen topaketak egingo dira. Euskal jolas, joko eta kirolen topagunea-ren antolatzaileak Idiazabalen taldea sortu zitekeela-eta etorri ziren herrira. Orain arte hainbat bilera egin dituzte eta topaketa horietan parte hartzea erabaki da.Taldea, ordea, herriko jende gehiagorekin osatu behar da, neska zein mutil. Udalak Artzai Gaztaren ondoan dagoen lokala utzi du entrenamendu saioak egiteko. Oraingoz elkartu direnek herritarrei dei egin nahi die lokalera joan eta frogak egin ditzaten eta nahi izanez gero, parte hartu dezaten. Harremanetarako:Asier Santana eta Anartz Prados. Sanblasetako apustuak ikusmin handia sortu zuen

ALdAiZe 2

• 15


hizketan LUIS KATARAIN: ”Artean eskolan nenbilen, baina, ardiak ikusitakoan, kito, nire eskolarako gogoa!”

B

Badira 63 bat urte Luisek, ardiak lagun, bere bizia artzaintzari eskaini zionetik. Urtearen zati gehiena Arantzumendin egiten du, baina uda iristerako,ALDAIZEk Aritz Ederren topatu du Luis. Euria ari du eta sukaldeko epelean, bizi oso baten laburpena diren argazkiak erakutsi dizkigu, denetan ardia edo astoa gertu duela. Oso gaztea zinela heldu zenion artzaintzari, bizi osorako lantegi bihurtuko zen lantegia. Nola edo zergatik? Hamalau bat urte inguru nituela, gure aita eta aitona feriara joan ziren. Han, Zegamako artzainen bat izan behar zuen, ardiak eraman eta ezin saldu zebilen. Gorakoan, gure zelaira etorri ziren eta esan gureei salduko zizkiela ardi zahar haiek.Aita hartarainoko berotasun handirik gabe, baina gure aitona hori, jarri zen hartu egin behar zituela.Aitak behientzako-eta arazoa izango zela,larrea jan egiten zutela eta eginez; baina aitonak,“tira, tira, sei-zazpi ardirengatik hartuko ditugu!” esan zuen. Eta hala, ardi horiek ekarri dituzte ba. Ni artean eskolan nenbilen, baina hauek ikusitakoan, kito! nire eskolarako gogoa. Igaro dira dezente urte, ardiekin ere beti ez zinen berdin ibiliko, txabola ere eskuratu zenuen gerora. Bai. Gogoan dut, nik aurrenetik, neguan batzuetan etxean izan eta gero, mendira Hirumugata eta Atxurbira hasi nintzen ardiak ateratzen, behin 30 bat buru elkartu nituenean.Aurrenetik, ardiak mendira eraman eta atzera etxera etorriz ibili nintzen; egunean bi itzuli egiten nituen ardietara, marmita eskuan hartuta. Gora eta behera ere aspertu nintzen,ordea,eta han Arantzamendin ikusi nuen, txabola bat nola zegoen libre. Huraxe jabeari eskatu eta hark, baietz, libre zegoela eta hartzeko. Gero, han hasi nintzen eta harrezkero, 63ren bat urte badaramazkit artzain. Urtearen parte gehiena txabolan igarotzen duzu; bakardadea ere present izango da, ezta? Bai, sentitzen da batzutan bakardadea, baina nire afizio hori, horretara eta…

16 • ALdAiZe 2

Irratirik edo ez al zenuen inguratu konpainia egiteko? Ez, geroxeago izan zen hura. Horrekin ere,bada istorioren bat,bai.Zerbait behar nuela ba, zerbaiten hotsa edo txabolan entzuteko eta Ordizia joan eta erosi dut transistore hori.Artean hasi berria, mendira eta astoarekin joaten nintzen asteazkenetan, zortzi bat egunerako jana erosita. Zestoetan jarri jana eta hala joaten nintzen. Hor, bidean banioan behetik gora eta transistore berria eta...probatu egin nahi pixka bat eta asto gainean nindoala, hasi naiz irrati hori atera eta puntu hori ondo bilatu gabe eta tra tra tra… hotsa ateratzen hasi zen. Orduan, astoa ikaratu eta korrika, aurrera, korrikan astoa. Pixka batean, hanka lepo gainean nuela “so, so, so…” hasi nintzen, baina transistorearen muturra lokatzetan sartu eta han gelditu nintzen lurrean.Astoa aurreraxeago,baina gelditu zen. Ai! estreinaldi ederra eman nion transistore berriari! Laster, berriz ere, gora joateko garaia izango duzu. Maiatzean gora eta sei bat hilabete han igaroko dituzu. Hala ere, ez da aspertzeko betarik izango. Ez,lagun bakarrarentzako nahiko lana sortzen da. Ardien kontua,gaztaia ere egiten hasi… aurrena hasi nintzenean gainera,ez nekien

gaztaia nola egiten zen ondo. Kanpoan ardiak jetzi eta barruan,gaztaia egiten hasterako hoztu egiten zitzaidan esnea.Gero, ezin bittu gaztaia egiteko. Gerora, beste batzuei entzun nien Aralarren-eta nola egiten zuten.Artzainek esneari ura beroa jartzen omen zioten eta gaztaia egiteko denboran, hura azpitik jarri eta berehalaxe biltzen zela. Hura entzunda, ni ere hasi nintzen eta hala, asmatu! Bestelako lantegiak ere izan dituzu. Bai, galtzerdiak egiten hasi nintzen eta gero beste traste horiek [egurrez egindako figurak] ere hasi nintzen egiten. Gure aitona zenak esan ohi zidan, “artzainak, makila eta labana erabiltzen ditu berekin!” Eta ni ere hala hasi nintzen, makila koxkor batzuk egiten aurrena; gero, ardiei ere egur zumitzarekin egindako uztaiak egiten hasi nintzen. Labanarekin… lumarekin ere lan egin izan ohi duzu. Artzaintzaren inguruko gogoeta batzuk idatzita dituzu. Bai, nire artean, artzain lanetan denbora asko samar neramala eta horrelako istorio horiek-eta jarri egin behar nituela. Horrelaxe egin nituen, ardia zer zen eta latxa ardia eta… Aurreneko hasiera horretan, ardi arraza hori, latxa izeneko hori, ez nuen entzuten eta gure horiek ere hala omen ziren eta hasi nintzen, ardia zer zen aztertu behar nuela.Artzaintzaren ingurukoak ere idatzi nituen. Hainbat omenaldi eta esker on jaso ditu Luisek bere ardi lanagatik eta berak idatzitakoetatik hasita ere, beste hamaika letra badira, seguru, idatzi beharrekoak. Aritz Ederretik alde egin aurretik, oraingo sukaldetik lehenagokora jaitsi gara eta han, Luisek uda mendian igarotzera doan artzainari jarritako bertsoak abestu dizkigu, ardien zintzarriei eraginez. ALDAIZEren hurrengo alerako, bere txabolan izango da Luis Katarain, transistore eta guzti! LUIS KATARAIN – 77 urte, artzaina –


zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: 1965eko kintako herritarrak Argazkia orduan Eskola Nazionalak zeuden eraikineko gela batean eginda dago. Gaur egun, Kultur Etxeko bideo gela da. Argazkikoak goitik, ezkerreko aldetik hasita: Goran: Manuel Jose Minguez, Edurne Albisu, Mª Jose Aseginolaza, Lurdes Urrestarazu,Alicia Mujika, Mª Eugeniea Aierbe, Loli Salinas, Eusebio Urrestarazu, Juan Andres Alberdi. Erdian: Fermin Ariztimuño, Mª Jesus Aranburu, Margarita Aizpurua, Mª Rosario Aierbe, Edurne Iriondo, Bakarne Eziolaza, Belen Goia, Juan Mª Aldanondo. Beheran: Agapito Oiarbide, Jose Mª Aranburu, Miguel Angel Insausti.

Argazkian agertzen diren gehienak 1965ean jaiotako idiazabaldarrak dira.Tartean urtebete edo bi gehiago dituztenak

daude. Dena den, guztiek bat egin zuten 1975-76 ikasturtean. Orduko EGB-ko 5.maila ari ziren ikasten. Maisua Don Hila-

rio Berasategi zuten, kosta ala kosta argazkian agertzeko eskatu omen zioten, baina ez zuen nahi izan.

Aste Santua, Aste Sakratua Aste Santuak naturaren berrikuntzaren inguruko antzinako erritoak ditu oinarritzat. Errito haiek udaberriko ekinozioaren inguruan izaten ziren,antzina urte berriaren jaia izandako garaian. Jai horietan, Jesusen heriotza eta berpizkundea ospatzen dira. Aste Santua ospatzeko modua aldatu egin da urteak pasa ahala. Idiazabalen orain dela urte batzuk, festa hauetan egiten ziren zenbait ekitaldi gogoratu nahi izan ditugu. Jada egiten ez diren ekintza ugari daude. Aste Santuari Aste Sakratua deitzen zitzaion. Erramu Egunean hasi eta hurrengo larunbatera arte izan ohi zen. Bitarte horretan elizako santuak oihal more edo beltzez estali ohi ziren. Osteguna beti jai izaten zen eta Maitasun Eguna deitzen zitzaion.Arratsaldean meza egoten zen eta horren ondoren, prozesioa. Herriko mutil gazteek, soldadu erromatarrez jantzirik Ama Doloretakoaren irudia eramaten zuten. Gero, eliza barruan Gurutze Bidea egiten zen. Hau da, hamalau geldialditan polikipoliki otoitzak irakurtzen ziren. Jarraian, Ordu Santua izaten zen, frantziskotar batek zuzendua. Egun horretan bedeinkatutako ostiaren zaintza egiten zuten herritarrek gauosoan zehar, bitartean otoitz eginez.

Ostiralean, goizean goiz, berriro ere, Gurutze Bidea egiten zen, baina bide ezberdina eginez: elizatik Goiko-Kalbariora eta itzuli.Arratsaldean funtzioa egoten zen elizan: hankak garbitu, ebanjelioa, sermoia, otoitzak... Horren segidan, berriro ere Ordu Santua. Larunbatean, gaueko 12etan,“Bijilia Paskoal” funtzioa egoten zen:urte osorako ura bedeinkatzen zen eta baita erramua erre eta bere errautsa jaso ere. Funtzio hori gaur egun mantendu egiten bada ere,mezaren ordua aldatu da.Amaitzean kanpaiak jotzen ziren Aste Santua bukatutzat emateko. Gainera, ostiraletan barau eta bijili egiten zen; hau da, ez zen gosaltzen ezta haragirik jaten ere. Epealdiaren arabera aldaketak izan zituen prozesioak ere. Elizako goiko atetik abiatzen zen, goikotas deitzen zitzaion orduan. Irudiak tunika morez jantzitako apostoluek eta erromatarrez jantzitako gizonezkoek eramaten zituzten. Irudien kopurua ere gehitzen joan zen. Ama Doloreetakoa, Jesus gurutzean eta Jesus kristalezko hilkutxan zeudenean esaterako, sakristian zegoen San Joanen irudia konpontzeko eskatu zitzaion Zegamako

“Atxukarro”ri. Irudi hori berrituta, prozesioan atera zuten.Gaurko aldean apaiz asko elkartzen ziren. Zazpi apaiz ere egon ziren noiz edo noiz. Prozesioaren hasieran, apaizak paleoaren azpian joan ohi ziren. Paleoa sei makilen bidez eusten den oihal zatia da. Gaur egun ere, ospatu ohi dira meza bereziak garai honetan. Baina aldaketa nabarmenak izan dituzte. Elizan esertzeko modutik hasita, gizonezkoak eta emakumeak bereizita alegia, Gurutze Santura arte.

Marsoaren hogeita bostean, Erromako plazan kantatzen doo kukuak ALdAiZe 2

• 17


iparrorratza BARTZELONA: EUROPAKO HIRIBURU Leire Azurmendi Gaudi-ren lan ikusgarriak, ezagunenak Park Güell eta Sagrada Familia, Alderdi Gotikoa, Rambletako kolore, musika eta dibertsioa, Mediterranear Itsasoa, gastronomia, kataluniar sentimendua... 2004a ere Bartzelonako historian aztarna utziko duen urtea izango dela dirudi,“Forum 2004. Kulturen bilkura unibertsala” ospatzen baita. Maiatzaren 9tik irailaren 26ra munduko hiritar guztien topagune izango da hitzaldi, erakusketa eta jaialdi ugarirekin. Horra hor Europako hiriburu izaten jarraitzeko beste arrazoi bat.

Harrigarria da, azken urte hauetan Bartzelonak jasan duen etengabeko birmoldaketa, bai itxurari baita bertako bizi kalitateari dagokionez ere. Batzuk Europako hiriburua dela diote. Hiri bat baino gehiago herrixka ezberdinen batura da, bertatik pasatako guztiek utzitako aztarnen ondorioz. Aitzinean,

oraindik ikusi daitezkeen horma sendo eta zabalek inguraturiko erromatar hiri bat zen. Pixkanaka hiria zabalduz joan zen, bai Eixample garaikidea bezalako ingurune arrazionalak eraikiz bai Gracia eta San Andreu bezalako herrixkak barneratuz. Baina 1992ko Joko Olinpikoak izan ziren Bartzelona mundu mailara jalgi eta gaur egun dena izatera iristeko inflexio puntu. Azpiegitura ugari eraiki ziren: hiri olinpikoa, Montjuïc... hiria gaztetu eta indarberrituz, sektore guztietako kalitatean hobetuz. Dudarik gabe, aro berriko joko olinpikorik arrakastatsuenak izan ziren. Baina Bartzelonak ez du jokoen ostean atseden hartu. Garapen bidean aurrera jarraitu du, bertako kultura eta berrikuntza nahia munduan zehar zabalduz. Izan ere, Bartzelonan badago zer ikusi eta bizi:

Liburuak

Web gunea

Diskoa

Mantxut?, Mantxut Mantxut, Freexkue

http://www.hiru.com

Apartheid Hil

Egileak: askoren artean Argitaratzailea: Komunikazio Biziagoa Prezioa: 7,21€ eta 9 € (Freexkue-k)

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sortu eta bultzatutako etengabeko ikaskuntza ataria da. Bere helburua da hezkuntzako zerbitzu publikoak internetetik eman eta bere edukiak doan eskaintzea:matematika,historia,euskara...Gainera, bertan, guraso zein DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat online tutoretza emango da. Ez da akademia tradizionala, kontsultarako eta zalantza puntualak argitzeko txokoa baizik.

Trash metal musika ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu Izalgo musika talde honek. Berna (kitarrra), Intsa (baxua), Garmen (kitarra eta ahotsa ), Jexux (bateria) eta Joxepik (eztarri zimurtzailea) jotzen dute Apartheid Hilen. Dagoeneko 1. maketa grabatu eta pare bat kontzertu eman dituzte Altsasun eta Mutrikun. Salgai dago 3 euroren truke.

Euskarazko lokuzio, esklamazio eta esamoldeak biltzen dituzten 3 liburuxka dira;batzuk zaharrak eta besteak,berriz, asmatutakoak. Marrazki eta mezu umoretsuekin osatu dituzte. Euskarari gatza eta piperra ematen diote, zalantzarik gabe.

18 • ALdAiZe 2

BARTZELONARA NOLA JOAN Errepidez: Iruñea, Zaragoza eta Lleidatik joanda,545 km eta 37 € peaje edo bidesarian. Trenez (Renfe): Gauez Beasaindik (41 €) eta egunez Zumarragatik (31,50 €). Autobusez: Andoaindik, Vibasa eta Gasteiztik, Alsa (59 € joan eta etorri).


zeasma NEURTITZ

ASMAKIZUNA: Geldi-geldi ibiltzen naiz

gainean etxea dudala eta ez ibiltzeko minez, bidea markatzen zilarrez

MADR-HIL (bertso-minutu isil bat) Doinua: Goardia zibilak hau dio.

AURREKOAREN ERANTZUNAK BILATU SEI AKATSAK

Hamaika martxoak hilen: trenetan bonbak Madrilen, langile pila goiztar laneko bidean zebilen. Zenbat hilda ta erdi-hilen... gehiago ez al dira hilen ! haientzat bertso minutu isil hau isil denetan isilen. Asier Oiarbide

ALdAiZe 2

• 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.